Páginas

miércoles 7 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Haurren jolasak

1) Garrantzitsua al da haurrentzat eta gaztetxoentzat jolastea? Zenbateraino? Egungo haurrek nahikoa jolasten al dute? Zure garaietan baino gehiago, berdin ala gutxiago? Zergatik jolasten dute gaur eguneko haurrek gutxiago/gehiago? Telebistak laguntzen al du umeek jolas dezaten? Haurrentzako jolas toki nahikoa al da herrietan? Zer egin daiteke haurrek eta gaztetxoek gehiago jolas dezaten?

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Joko herrikoiak

2) Galde iezaiezu zure guraso edo aiton-amonei beren haurtzaroetan jolasten zituzten jokoez eta deskriba ezazu horietatik bat. Deskribapenak honako ezaugarriak eduki beharko ditu: nork deskribatu dizun, jokoaren izena, non jolasten zen, jolastokiaren deskribapena, partaideen kopuru eta talde banaketa (balego, noski), tresnarik (pilotarik, makilarik, sokarik...) erabiltzen al zen, abestirik kantatzen al zen, arauak nolakoak ziren eta nola jolasten zen.

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Joko herrikoiak

3) Egin ezazu gauza bera zuk zure haurtzaroan jolastu zenuen beste joko herrikoi batekin.

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Euskal jokoak eta komunikabideak

4) Zergatik daude euskal joko herrikoiak ia desagerturik? Zergatik daude euskal jokoak, kasu batzuk salbu, komunikabideetan bazterturik?

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Euskal kirolak eta JJOO

5) Zergatik ez da euskal pilota (bere modalitate guztietatik bat ere ez) Joko Olinpikoko kirola? Zergatik euskal pilota ez eta boxeoa, jauzi hirukoitza, zaldi-jauzia, arku-tiroa, esate baterako, bai? Ez delako nahiko polita? Bat al zatoz Joko Olinpikotako kirol ofizial zerrendarekin? Falta al da baten bat? Kenduko al zenuke besteren bat?

martes 6 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 4 DBH / Euskal pilota eta JJOO

1) Zergatik ez da euskal pilota (bere modalitate guztietatik bat ere ez) Joko Olinpikoko kirola? Zergatik euskal pilota ez eta boxeoa, jauzi hirukoitza, zaldi-jauzia, arku-tiroa, esate baterako, bai? Ez delako nahiko polita? Bat al zatoz Joko Olinpikotako kirol ofizial zerrendarekin? Falta al da baten bat? Kenduko al zenuke besteren bat?

IKASLEEN IRITZIAK: 4 DBH / Sexismoa kiroletan

2) Ados al zaude kirol txapelketetan neskei sari eskasagoa emateko jarrera zabalduarekin? Zergatik ez eman sari berdinak?