Páginas

martes, 19 de enero de 2010

PROGRAMAZIOA: Berreskurapen sistema eta indartze sistema

Suspenditutako ebaluazio bakoitzaren ostean ez da berreskurapenik egingo. Ikasturteko nota suspendituz gero, suspenditutako ebaluazioak ohiko eta ezohikoetan berreskuratu beharko dira, hiru ebaluazioen noten bataz bestekoa 5era iris dadin.
Pendienteak
Gorputz Hezkuntza pendientea duten ikasleek, gainditu gabeko ikasturte horretan emandako kontzeptu eta prozedura guztiak eskatuko zaizkie. Hauek denak ebaluatzeko erabili ziren proba, kontrol, azterketa eta lan berberak eskatuko zaizkie eta guztien bataz bestekoak 5 edo nahikoa gainditu beharko du irakasgaia gainditutzat jotzeko. Hortaz, "jarrerak" alderdia ez zaie pendienteei kontutan hartuko.
Elbarritu fisikoak
1998ko uztailaren 24ko AGINDUAK (EHAA, 1998-VIII-31) bere 12. atalean honela dio: “Haur Hezkuntzan, Lehen Mailako Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ez da egongo hezkuntza-premia berezien araberako curriculum-arloetako inolako salbuespenik. Edozein arrazoia dela-eta, (minusbaliotasun fisiko edo sentsorial garrantzitsua, eskolaratze eza, eta abar...) ikasle batek curriculumaren area, gaia edo eduki-multzoko funtsezko alderdiak egiteko ezintasun objetiboa azaltzen badu, curriculumaren norbanako egokitzapen nabari bat egingo da”. Hortaz, ez da ikaslerik ebaluatu gabe geldituko. Gorputz elbarri larriak dauzkatenek, kontzeptuzko edukiak, behintzat, gainditu beharko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario