Páginas

martes, 19 de enero de 2010

PROGRAMAZIOA: Azterketa Teorikoak

Eduki TEORIKOAK ebaluatzeko guk, beti, test motatako azterketak egiten ditugu, objektiboenak direlako eta zuzentzen askoz errazagoak direlako. Galdera sorta bat izaten da, 15-25 galdera bitartean, eta galdera bakoitzeko bost erantzun, bat zuzena eta beste lauak okerrak. Azterketa osatzen duten orriak elkarri grapatuta emateaz gain ikasleek erantzun orri bana jasotzen dute eta honetan bakarrik idatzi behar dute dagokion galderari zuzena uste duten erantzunaren letra ipiniz. Azterketan ez dute ezertxo ere idatzi behar. Honela azterketa horiek beste taldeetan erabiltzeko balioko dute fotokopietan gutxiago xahutuz.

Adibide gisa 3 DBHn 1. ebaluazioko gaien alderdi teorikoak ebaluatzeko ipintzen dugun testa duzue

GORPUTZ HEZIKETA. TEORIA AZTERKETA

GAIAK: IRAKASGAIAREN ANTOLAKUNTZARAKO OHARRAK. GARBITASUN OHITURAK. ZER DA GORPUTZ HEZIKETA. JARDUERA FISIKORAKO ARNASKETA. BIHOTZ TAUPADEN NEURKETA. BEROKETA.

(1) Zertarako egin behar da beroketa edozein kirol edo jarduera fisikoa hasi aurretik?
a) Ondoren egingo diren ahalegin fisiko bortitzak egiterakoan minik eta lesiorik ez egiteko eta, era berean, gorputzaren errendimendu altuena lortzeko.
b) Bihotza, odol sistema eta arnasketa aparatuak puntu-puntuan jartzeko. Horretarako, beroketa hasi bezain laster bihotza ziztu bizian ipintzea komeni da.
c) Ondorengo esfortzu intentsuetan lesiorik ez egiteko, asma ez sortzeko eta barerik ez altxatzeko.
d) Ondoren egingo diren ariketa fisiko gogorretan gorputzak berez duen esfortzu fisiko maila baino altuagoan jartzeko eta lesio arriskua handitzeko.
e) Ez da hain garrantzitsua beroketa egitea. Ez dira zergatik beti egin behar. Gorputza, berez, egokitzen da behar duen eginkizun fisikoaren intentsitate mailarako.

(2) Nolako ariketa mota erabil daitezke beroketa egiteko?
a) Indar, abiadura, malgutasun eta erresistentzia ariketak.
b) Askatzeko mugimenduak, luzaketak, koordinaziozkoak eta korrika leuna.
c) Edozein ariketa oso poliki eginez gero.
d) Luzaketak, koordinaziozkoak, indar handikoak eta korrika leuna.
e) Soka tira ariketak primerakoak dira beroketarako.

(3) Esazu zein den egia
a) Lehenik, zirkulazio eta arnasketa sistemak berotu behar dira eta gihar sistema ondoren.
b) Lehenik, gihar sistema berotu behar da eta zirkulazio eta arnasketa sistemak ondoren.
c) Lehenik, arnasketa sistema berotu behar da, gihar sistema ondoren eta zirkulazio sistema azkenik.
d) Lehenik, zirkulazio sistema berotu behar da, gihar sistema ondoren eta arnasketa sistema azkenik.
e) Lehenik, birikak berotu behar dira, giharrak ondoren eta bihotza eta odol hodiak azkenik.

(4) Zein da Gorputz Heziketa irakasgaiaren helburu nagusiena?
a) Etorkizunerako kirolari profesionalak sortzea.
b) Ariketa fisikoa praktikatzea.
c) Gorputz ariketa edo ariketa fisikoaren bidez heztea.
d) Ikasleei norbere markak hobetzen irakastea.
e) Mehetzea, mitxeliñak gutxitzea.

(5) Zertarako da komenigarria ariketa fisikoa egin ondoren dutxatzea?
a) Izerdia kentzeko, gorputza berotzeko, usain txarra kentzeko eta digestioa hobeto egiteko.
b) Izerdia, hautsa eta zikinkeria kentzeko, gorputza ez hozteko, giharrak lasaitzeko eta kiratsa kentzeko.
c) Izerdia kentzeko, toxinak eta hondakinak garbitzeko, gorputza berotzeko eta katarrorik ez harrapatzeko.
d) Izerdia kentzeko, usain txarra kentzeko, bihotzeko taupadak jaisteko eta heziketarengatik.
e) Izerdia kentzeko eta aldamenekoei ipurdia ikusteko.

(6) Nola deituko zenioke, beste moduz, Gorputz Heziketa irakasgaiari?
a) Soin Hezkuntza.
b) Soinketa.
c) Kirolak.
d) Gimnasia.
e) Piraklasea.

(7) Zer egin behar da kirol edo jarduera fisiko bortitza amaitu ondoren?
a) Bat batean gelditu eta eserita edo etzanda ipiniz arnasketa sakonak eta azkarrak egin.
b) Ez dugu bat batean moztu behar. Poliki-poliki lasaitasunera itzuli behar da indar eta erresistentziazko ariketen bitartez.
c) Egiten ari ginen lan fisikoa ez da bat batean eten behar, poliki-poliki baizik, ariketa leunez baliatuz, azkenean lasaitasunera itzuli arte.
d) Ura edan, ariketa fisikoa egiterakoan izerdiaren bidez galdu dugun ura berreskuratzeko, deshidrataziorik izan ez dezagun.
e) Dutxatu, aldatu eta zigarroa piztu.

(8) Ariketa fisikoa egiten ari garenean ez da komeni jatea edo edatea. Zergatik?
a) Ariketa fisikoarekin giharrek odol gehiagoren beharra izaten baitute eta jaterakoan odola digestio aparatura joaten baita.
b) Gorputz mugimenduak direla eta, bada ez bada ere, jan eta edandakoa eztarritik sabelera joan beharrean bronkioetara joan ez dadin.
c) Arnasa hartzeko oztopatzen duelako eta gorputza digestioarengatik hozten delako.
d) Arnasa hartzeko oztopatzen duelako eta digestioa egokia zailtzen duelako.
e) Arnasa hartzeko oztopatzen duelako eta gorputza digestioarengatik berotzen delako.

(9) Nolako ariketak egin behar dira behin kirol edo eginkizun fisiko nagusienak (intentsitate handikoak) bukatu ondoren?
a) Arnasketa motzak baina ugariak eta lasaitasun ariketak, eserita edo etzanda egonik.
b) Arnasketa luzeak, erlaxazio ariketak eta bukatzeko indar ariketa leun batzuk gorputza hoztu ez dadin.
c) Arnasketa sakonak eta, ondoren, koordinazio, malgutasun eta abiadura ariketak.
d) Arnasketa luzeak, erlaxazio eta luzaketa ariketak (azken hauetan gehiegi behartu gabe). Sekula ez indar, abiadura edo erresistentzia ariketarik.
e) Behin gorputza erabat lasaitu ondoren, arnasketa luzeak eta erlaxazio ariketak.

(10) Gorputz Heziketako irakasgaian teoria ematea eta ikastea beharrezkoa da. Zergatik?
a) Beroketak, entrenamenduak, agujetak, zaintiraketak, bihotzekoak eta abar nola egin behar diren ikasi behar delako.
b) Ariketa fisikoa egiteko, nahi eta nahizkoa delako hezur eta gihar guztien izenak ezagutzea.
c) Ikastea bururako oso ariketa fisiko ona delako.
d) Beste gauzen artean ariketa fisikoa modu egokiz nola egin behar den ikasi behar delako.
e) Ez da egia. Gorputz Heziketa irakasgaian ez dago teoriarik.

(11) Zein ezaugarri bete behar dituzte beroketa ariketek?
a) Azkarrak, orokorrak, bereziak, intentsitate txikikoak eta azkarrak izatea.
b) Intentsitate txikikoak, poliki-poliki gero eta bortitzagoak eta azkarrak izatea.
c) Orokorrak, errepikapen ugariekin eta nekerik sortu gabekoak izatea.
d) orokorrak, leunak eta progresiboak izatea.
e) Orokorrak, leunak, progresiboak eta tartean atsedena hartuz izatea.

(12) Nola arnas hartu behar dugu jarduera fisiko edo kirolen batetan ari garenean?
a) Arnasgora sudurretik ala ahotik egitea berdin dio baina erritmo bizienaz egin behar da (arnasaldi motz eta azkarrak, alegia) eta gorputzak eskatzen digun aire guztia irentsiz.
b) Arnasgora ahotik eta arnasbehera sudurretik.
c) Arnasgora sudurretik egin behar da, erritmo bat mantenduz eta gorputzak eskatzen digun aire guztia irentsiz.
d) Berdin dio nondik arnas hartzen edo botatzen den. Garrantzitsua dena erritmo egoki bat mantentzea da eta gorputzak eskatzen digun aire guztia irenstea.
e) Arnasgora eta arnasbehera beti sudurretik, erritmo bat mantenduz eta gorputzak eskatzen digun aire guztia irentsiz.

(13) Gorputz ariketak eta kirola egiteko arropa eta oinetako egokiak behar dira. Nolakoak izan behar dute oinetakoen zolak, lur gogorretan jauzika eta korrika ibiltzerakoan giharretan eta zurdetan lesiorik ez egiteko­?
a) Lodiak eta gogorrak.
b) Erdipareko loditasun eta gogortasunekoak.
c) Lodiak eta bigunak.
d) Finak eta gogorrak.
e) Finak eta bigunak.

(14) Zein da Gorputz Heziketako klaseetarako guk ipini dugun helburu nagusiena?
a) Gure gorputzen osasuna zaintzea eta bakoitzak bere markak hobetzea.
b) Ahalik eta kirol gehien ezagutzea, praktikatzea eta irabaztea.
c) Marka onenak eta kiroletan onenak direnei laguntzea biharko egunean goi mailako kirolariak izan daitezen.
d) Kirolak praktikatzea eta noizean behin bestelako ariketa fisikoak egitea.
e) Gure gorputzen osasuna eta sasoia hobetuko dituzten ariketak ikasi eta praktikatzea, disfrutatuz eta emaitzak ahaztuz.

(15) Zenbat denbora iraun behar du beroketak?
a) 5 minutu. Baina beroketa estatikoa eta dinamikoa denean 10 minutu.
b) 5 minutu. Baina goizetan, adinarekin eta sasoi eskasarekin 10 minuturaino luzatu behar da.
sasoi gutxiago orduan eta gehiago luzatu behar da.
c) Egoera arruntetan 5 minutu nahikoak dira. Baina hotzarekin luzatu behar da. Goizetan, berriz, 5 minuturekin nahikoa da.
d) 10 minutu edo nekea sortu arte. Nekea sentitzen hastean gorputza berotu zaigula esan nahi du.
e) Egoera arruntetan, 10-15 minutu nahikoak dira. Baina zenbat eta adin gehiago eta

TEORIA AZTERKETAREN ERANTZUN ORRIA

GAIAK: IRAKASGAIAREN ANTOLAKUNTZARAKO OHARRAK. GARBITASUN OHITURAK. ZER DA GORPUTZ HEZIKETA. JARDUERA FISIKORAKO ARNASKETA. BIHOTZ TAUPADEN NEURKETA. BEROKETA.

IZEN-DEITURAK:..............................................
TALDEA:........
EBALUAZIOA:........ DATA:.................

1:
2:
3:
4:
5:
6:
7:
8:
9:
10:
11:
12:
13:
14:
15:

TEORIA AZTERKETA. ERANTZUN ZUZENAK

GAIAK: IRAKASGAIAREN ANTOLAKUNTZARAKO OHARRAK. GARBITASUN OHITURAK. ZER DA GORPUTZ HEZIKETA. JARDUERA FISIKORAKO ARNASKETA. BIHOTZ TAUPADEN NEURKETA. BEROKETA.

1:a
2:b
3:a
4:c
5:b
6:a
7:c
8:a
9:d
10:d
11:d
12:c
13:b
14:e
15:e

OHARRA: IRAKASLEA den inork erabiltzen ditugun beste test teorikoak nahi balitu bere ikasleekin erabiltzeko, prest nengoke kopiak bidaltzeko. Horretarako nire posta elektronikora datu hauek bidal diezazkidala:
- Bere posta elektronikoa (kopiak bidaltzeko)
- Bere telefonoren bat
- Izen-deiturak, zein ikastetxetan ari den lanean eta ikastetxearen telefonoa. (Honela egiaztatuko dut benetan irakaslea dela eta ez ikasleren bat gezurretan azterketak eskuratzeko asmoz)

No hay comentarios:

Publicar un comentario