Páginas

miércoles, 20 de enero de 2010

PROGRAMAZIOA: Ebaluazioa / 3DBH

5.1 EBALUAZIO IRIZPIDEAK
1. Jarduera fisikoak eta horiek giza gorputzaren hainbat aparatu eta sistematan eragiten dituzten ondorioak lotzea (bereziki, osasunerako garrantzitsuenak).
1.1. Ea dakien ariketa fisikoak gorputzeko zer aparatu eta sistemetan eragiten duen, eta baita horren ondorioz sortzen diren egokitzapenak ere.
1.2. Ea dakien zer-nolakoak diren osasunarekin zuzen-zuzenean lotuta dauden aparatu eta sistemetan diren aldaketak, bereziki, bihotz-hodietako aparatuan eta lokomozio-aparatuan izaten direnak.
1.3. Ea ezagutzen dituen bizitzan zehar pertsonen bizi-kalitatean eta autonomian aldaketa horiek dituzten ondorioak.
1.4. Ea ezagutzen dituen jarrera ez-osasungarriak, eta, horrez gainera, gai den gure gizartean eta kulturan osasuna era orekatuan garatzeko beharrezko diren baliabideak adierazteko.
1.5. Ea era koherentean egiten dituen jarduera fisikoak –maiz, seguru eta bere burua erregulatuz–, eta, horretarako, jasotako ezagutzak aplikatu eta bihotztaupaden nahiz arnasketaren maiztasuna kontrolatzen dituen.
2. Hasierako mailetan oinarrituz, erresistentzia aerobikoaren, malgutasunaren eta erresistentzia-indarraren mailak hobetzea, eta, bakoitzaren ahalmenari dagozkion entrenamendu-metodoak kontuan hartuta, jarduerak eta ariketak aukeratzen parte hartzea.
2.1. Ea ariketa- eta jarduera-aukera zabal baten berri duen eta ea horiek konbinatzen dituen irakasleek ezarritako entrenamendu-metodoetan oinarrituta, aipatutako ezaugarri fisikoen maila handitzeko.
2.2. Ea dakien egiten osasunarekin lotutako ezaugarri fisikoak hobetzea helburu duen lan erregular, autonomo eta arduratsua (jakinda hobekuntza hori ikasle bakoitzaren ezaugarriei begira egin behar dela, eta eguneroko ahalegina duela oinarri).
3. Egokitzapen fisikorako ariketak egitea jarrerahigienearen irizpideei jarraiki, hartara, lesioak prebenitzeko.
3.1. Ea behar bezala egiten dituen ariketak, batez ere, muskulu-indarra eta malgutasuna hobetzekoak; izan ere, azken ariketa horiek ongi egiten ez badira, osasunerako arriskutsuak izan daitezke.
3.2. Ea aplikatzen dituen mugimenduari buruzko jarraibideak, eta, horrez gainera, ea dakien horiek eguneroko jardueretan egiten diren gorputz-jarreretara transferitzen.
4. Elikadura orekatuak (jan-edanaren eta kaloriagastuaren arteko kalkuluan oinarritua) duen garrantziari buruz hausnartzea, elikagai multzo bakoitzaren eguneroko anoan eta egunero egiten diren jardueretan oinarrituta.
4.1. Ea dakien jan-edanaren eta kontsumoaren kaloria-ekarpena kalkulatzen, eta, horrez gainera, ea hausnartzen duen bi alderdi horien arteko eguneroko orekari eusteak duen garrantziari buruz.
4.2. Ea kontziente den jan-edanaren eta kaloriagastuaren artean gerta daitezkeen desorekek osasunean eragin ditzaketen arriskuez eta gaixotasunez.
5. Taldean egiten den kirol baten edo hainbaten joko murriztua (pertsonak, espazioa...) egitean sortzen diren egoerak konpontzea, eskuratutako teknika-, taktika- eta araudi-ezagutzak aplikatuz.
5.1. Ea erabaki egokiak hartzen dituen jokoa murriztu beharreko egoerak konpontzeko, maila teknikoa dena delakoa izanda ere.
5.2. Ea erabaki zuzenak hartzen dituen egoera ludikoetan eta kirol-egoeretan sortzen diren arazo estrategikoetan (laguntza, euskarriak, mugitzen ari dena geldiaraztea, lekuak okupatzea...).
5.3. Ea aplikatzen duen mugimen-logika (estrategia) norberaren ekintzak taldekideenekin koordinatu behar diren jarduera fisikoak egitean, eta ea eraginkortasunez interpretatzen dituen mugimenduen bitartez egiten diren komunikazio-trukeen kodeak.
5.4. Ea saihesten dituen indarkeriazko portaerak, eta praktikan parte hartzen duen asebetetzeari, gainditzeahalmenari eta ahaleginari balio handiagoa emanez emaitzari baino, eta jokatuz.
5.5. Ea aitortzen duen norbanakoaren ardurak duen garrantzia taldean egiten den jarduera batean, eta helburu bateratu bat lortzeko ezinbesteko baldintzatzat hartzen duen.
5.6. Ea egiten dituen erasorako eta defentsarako oinarrizko estrategiak.
5.7. Ea egiten dituen euskal kulturako zenbait kirol herrikoi: sokatira, dema, arrauna, harri-jasotzea, sega, lokotx-bilketa, zaku-karrera, bola-jokoa, euskal pilota...
6. Bikoteka edo taldeka dantza egitea (kidea edo kideak dena delakoak izanda ere), eta, zeregin horretan, errespetuz eta naturaltasunez jokatzea.
6.1. Ea zuzeneko harremanak dituen ikaskideekin, eta, elkar errespetatzeaz gainera, ea egokitzen den horietako bakoitzera.
6.2. Ea egiten dituen talde txikitan jarri eta dantza errazak, eta, adierazkortasun-kutsua emateaz gainera, ea jardun hori gainerako ikaskideen arabera egokitzen duen.
7. Euskal tradizio ludikoa (dantzak, inauteriak, kirolak) ezagutzea eta interpretatzea, bai eta munduko beste tradizio ludiko batzuk ere.
7.1. Ea ezagutzen dituen urteko garai bakoitzeko euskal tradizio ludikoak, eta badakien zer-nola har daitekeen parte horietako bakoitzean.
7.2. Ea jarduten duen bere tradizioan eta beste herrialde batzuetako tradizioetan sustraituta dauden jolas, dantza eta kiroletan.
7.3. Ea ezagutzen dituen Europako edota munduko herrialdeetako tradizio ludikoak eta horiek gauzatzen dakien.
7.4. Ea biltzen dituen bere tradizioan sustraituta dauden jolasak, dantzak eta kirolak.
7.5. Ea arduratzen den informazioa biltzeaz eta ekartzeaz, bere auzoan egiten diren jarduera ludikoak eta kirol-jarduerak zabaltzeko.
8. Mapa baten laguntzaz eta segurtasun-arauak errespetatuz, orientazio-jarduera bat burutzea; ahal dela, natura- ingurunean.
8.1. Ea gai den mapa baten laguntzaz orientazio-jarduera bat burutzeko, eta, beharrezkoa bada, ea erabiltzen dituen orientazioko beste baliabide batzuk.
8.2. Ea kontuan hartzen dituen segurtasun-neurriak (bereziki, arropa eta oinetako egokiei, hidratazioari edota mapa-erabilerari dagozkienak), batez ere jarduera natura-ingurune batean egiten denean.

5.2 ADIERAZLEAK, TEKNIKAK ETA tresnak, kalifikazio irizpideak

Ebaluazioa jarraia eta globaltasunaren izpirituak zuzendua izango da DBHn. Gure irakasgaiean IKASTURTEKO NOTA, hiru ebaluazioetan aterako noten bataz bestekoa izango da. Batez besteko hau 5 edo gehiago bada irakasgaia gainditutzat joko da ebaluazio bakoitzean 3 edo gehiago lortu bada. Bataz bestekoa ez bada 5era ailegatzen, irakasgaia ez gainditutzat joko da eta gauza bera nahiz ailegatu ebaluazioren batetan nota 3ra iritsi ez bada. Suspenditutako ebaluazio bakoitzaren ostean ez da berreskurapenik egingo. Ikasturteko nota gainditu gabe geldituz gero, suspenditutako ebaluazioak ekaineko ohiko eta ezohiko azterketetan berreskuratu beharko dira.

EBALUAZIO BAKOITZEKO NOTA (orokorra) honela ipiniko da. Hiru alderdi edukiko dira kontutan eta bakoitzak nota orokorrean zati batez, hau da, % batez eragingo du. Hiru alderdiak eta beren eragina hauek dira:
Teoria:. Nota orokorraren %40 izango da gutxi gora-behera.
Praktika: Nota orokorraren %40 izango da gutxi gora-behera
Jarrerak: Ebaluazioko notaren %20 izango da.
Hortaz, teoria eta praktika zehatz-mehatz nota guztiaren %80 izatera helduko dira. Ez da, beraz, hiru alderdien bataz bestekoa egingo. Alderdi bakoitzak bere puntuazioa izango du eta ebaluazioko notan goian aipaturiko portzentaian eragingo du. Beste hitzetan esanda, nota orokorra hiru puntuazio horien batuketa soila izango da.

"Teoria" eta "Praktika" alderdietako nota egindako azterketa, bakarkako nahiz taldeko lan, test, kontrol eta abar guztien BATAZ BESTEKOAz lortuko da, hauetako bakoitza 0-10 bitartean kalifikatuko direlarik. Hauetaz gain, eta bi alderdi hauetan nota hobea lortzen laguntzeko, noizbehinka gaiarekin zerikusia duten borondatezko (ez derrigorrezko) zenbait proba edo lan ipiniko dira, nahi dutenentzat. Proba hauek nota igotzeko bakarrik balioko dute. Gaiarekin zerikusia izango duten proba edo lantxo hauek gaindituz gero PUNTU GEHIGARRIAK lortuko dira eta aurreko bataz bestekoari gehituko zaizkio. Beraz, litekeena da proba hauei esker teoria-praktikako alderdietako nota 10etik gorakoa izatea, honela ebaluazioko nota orokorra igotzen lagunduko duelarik.

Garbitasun edo higiene ohiturak (dutxa) ere, puntu gehigarriz ebaluatuko dira.

Teoria arloan, hamarretik gutxienez 3ko nota lortu beharko da, ebaluazioko nota gaindituko bada. Lortu ezean, ebaluazioa ez gainditutzat joko da, suspendituta, alegia, nahiz eta praktika eta jarrerak arlotan oso nota onak lortu. Teoriako nota hori ez balitz 3ra ailegatuko, baina praktikako eta jarreretako notarekin nota orokorrak 4 baino gehiago emango balu, ebaluazioko nota, orduan, 4 izango da. Teoriako nota hori, ordea, ez balitz 3ra ailegatuko, eta praktika eta jarreretako notekin, nota orokorra ez balitz 4ra ere helduko, ebaluazioko nota, orduan, nota hori izango da.

"Jarrerak" alderdiaren notarako, bestetik, kideenganako eta irakaslearenganako jarrera jatorrak, instalazio eta materialarekiko errespetuak, klaseetako asistentziak eta ahaleginak eta klaseetara arropa egokia ekartzeak eragin ona edukiko dute eta alderantziz.

Klaseetara etortzea eta eginbeharrekoa burutzea derrigorrezkoa da. Hortaz, edozein klasetako hutsegitea dagokion ziurtagiriaren bidez arrazoitu beharko da. Ikasleren batek ebaluazioko saioetatik %30 edo gehiagotara etorri gabe edo etorri baina ezer egin gabe igaroko balu eta jarrera horren arrazoizko justifikaziorik emango EZ balu, ikastetxeko barne araudiaren izpiritua jarraituz, ebaluazio honetako probetara aurkezteko eskubidea galduko luke eta ebaluazioa suspendituta izango du. Gaixotasun larri edo lesio luzeren baten justifikazio edo ziurtagiri bakarra mediku agiria izango da, ez besterik. Ziurtagiri guztiak Gorputz Heziketako irakasleari erakutsi beharko zaizkio.

Azkenik, ikasleren bat ebaluazio prozesuan, ebaluazioko kontrol eta azterketetan tranpak egiten, kopiatzen, errespeto gabeko jarrera larria mantentzen, azterketaren bat lapurtzen, agiriren bat falsifikatzen eta antzeko oker larrietan harrapatuz gero, ebaluazio hori ez gainditutzat joko zaio. Gauza bera gertatuko zaio bakoitzak eginbeharreko lana besteren batenetik kopiatuta baldin badago eta baita ikastetxeko kirol materiala edo instalazioak modu desegokiz erabiltzeagatik hautsi, galdu eta konpondu edo berria ekarri behar izan eta egiten ez badu.


5.3
EBALUAZIO probak
1. EBALUAZIOA
EDUKIAK, GAIAK
EBALUAZIO PROBAK
TEORIA
- Irakasgaiaren antolakuntzarako oharrak
- Zer da Gorputz Hezkuntza: helburuak
- Jarduera fisikorako arnasketa egokia
- Bihotz taupaden neurketa
- Beroketa
- Testa (0-10 puntu)
PRAKTIKA
- Beroketa saioak
- 5 kontrol fisiko (0-10 p)
2. EBALUAZIOA
EDUKIAK, GAIAK
EBALUAZIO PROBAK
TEORIA
- Jokoak (herrikoiak, usadiozkoak, euskal joko eta kirolak, olgetarakoak)
- Kirola. Historia. Sailkapena. Joko Olinpikoak
- Gorputz Espresioa (antzerkia, dantza, ...)
- Testa (0-10 puntu)
PRAKTIKA
- Jokoak eta kirolak
- 5 kontrol fisiko (0-10 p)
3. EBALUAZIOA
EDUKIAK, GAIAK
EBALUAZIO PROBAK
TEORIA
- Lehen sorospenak Gorputz Hezkuntzan
- Testa (0-10 puntu)
- Jarduera fisikoak naturan
- Talde lana (0-10 puntu)
PRAKTIKA
- Kirolak
- Ahalegina (0-10 puntu)
- 5 Kontrol fisiko (0-10 p)

No hay comentarios:

Publicar un comentario