Páginas

miércoles, 20 de enero de 2010

PROGRAMAZIOA: Ebaluazioa / 4DBH

5.1 EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Beroketa autonomoak planifikatzea eta egitea, eta, gainera, sorkuntzarako oinarrizko jarraibideak errespetatzea eta egingo den jarduera fisikoaren ezaugarriak kontuan hartzea.
1.1. Ea autonomia nahikoa duen beroketak planifikatzeari dagokionez.
1.2. Ea beroketa egokiak egiten dituen egin behar duen jarduera fisikorako.
1.3. Ea gai den talde txiki bati saio bat hasi aurretiko oinarrizko beroketak proposatzeko eta zuzentzeko.

2. Erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta erresistentzia-indarra erregularki lantzeak osasun-egoeran dituen ondorio onuragarriak eta prebentzio-ondorioak aztertzea.
2.1. Ea ezagutzen dituen osasunarekin lotutako ezaugarri fisiko bakoitza modu jarraian lantzeak organismorako eta horren egoera hobetzeko dituen ondorio eta egokitzapen nagusiak.
2.2. Ea ezagutzen dituen egunero jarduera fisiko gutxi egiteak osasunean eta bizi-kalitatean dituen arriskuak.

3. Entrenamendu-sistemen eta -metodoen ezagutzan oinarrituta, osasunarekin lotutako ezaugarri fisiko bat lantzeko plan bat diseinatzea eta aurrera eramatea; horrela, bakoitzaren hasierako maila hobetu egingo da.
3.1. Ea dakien ezaugarri fisiko bat lantzeko plana egiten irakasleak emandako eredua eta material-baliabideak erabiliz.
3.2. Ea dakien biltzen hobetu nahi duen ezaugarria lantzeko ariketak eta jarduerak.
3.3. Ea erabiltzen dituen ezaugarri fisikoen bilakaerari, entrenamendu-sistemei eta saioen egiturari buruzko ezagutzak, epe ertainerako eta luzerako oinarrizko programazioak diseinatuta, gero eta autonomia-maila handiagoa lortzeko.
3.4. Ea ezagutzen dituen entrenamendu-printzipioak, eta ulertzen dituen karga eta intentsitate kontzeptuak.

4. Lehen mailako osasun-arreta emanez, eguneroko bizitzan eta jarduera fisikoa edo kirola egitean sor daitezkeen lesioei buruzko hipotesi praktikoak konpontzea.
4.1. Ea oinarrizko ezagutza teoriko eta praktiko nahikoa duen lesioak gertatzean izan beharreko jokabideaz.
4.2. Ea ezagutzen dituen lehen mailako osasun-arreta emateko aplikazio egokiak (zauria garbitu, muskuluaren edo hezurduraren traumatismoan hotza jarri edo oinarrizko masajeak eman...).

5. Hainbat komunikabidetan kirolari eta gorputzari buruz egiten diren zenbait jardute eta baloraziorekiko jarrera kritikoa agertzea.
5.1. Ea erabiltzen duen hainbat komunikabidek ematen duten informazioa (prentsa, gazteentzako aldizkariak, Internet, irratia, telebista...), hala, kirolari eta gorputzari buruz gizartean indarrean dauden gaiak lantzeko eta horiei buruz hausnartzeko modua izateko.
5.2. Ea ikuspegi kritikoz aztertzen dituen gorputzaren irudiari, egungo gizartean bizitzeko moduari, kirolaren era bateko eta besteko alderdietako balioei, indarkeriari, borondatezko lanari, profesionaltasunari edo lehiakortasunari buruzko gaiak.
5.3. Ea eusten dion jarrera kritikoari, eta, horri esker, ea ohiko jarduera fisikoa ongizatearekin eta osasunarekin lotzen duen.
5.4. Ea bereizten dituen jarduera fisiko osasungarriak eta ez-osasungarriak, eta, arrazoiak argudiatzean, jarrera kritikoa ageri duen.

6. Etapa honetan egindako kirolak eta jarduera fisikoak landuko diren txapelketak antolatzen eta gauzatzen parte hartzea.
6.1. Ea laguntzen duen era bateko edo besteko kirollehiaketak antolatzen, eta, gerta daitezkeen desorekak aurreikusteaz gainera, ea iniziatibarik ageri duen.
6.2. Ea parte hartzen duen ikasleek berek kudeatutako topaketetan.
6.3. Ea parte-hartze aktiboa duen, lankidetzan aritzen den talde bereko kideekin, eta errespetatzen dituen arauak eta aurkariak.

7. Musikan oinarrituta, taldekako adierazpen-jarduerak sortzen eta egiten parte hartzea, naturaltasunez eta modu eraikigarrian.
7.1. Ea aktiboki parte hartzen duen koreografia errazak diseinatzen eta gauzatzen talde txikitan jarrita eta musikan oinarrituta.
7.2. Ea gai den musikaren erritmoa jarraitzeko, eta agerian uzten duen gorputzaren adierazkortasuna.
7.3. Gainera, bere taldeko gainerako parte-hartzaileei bezala, koreografiaren originaltasuna baloratuko zaio, bai eta koreografiaren sortze-prozesuan talde-lanari egindako jarraipena ere.

8. Euskal kulturarekin bereziki lotutako jolas eta jardueretan interesa jartzea eta horiei buruzko ezagutza teorikoak izatea.
8.1. Ea egiten dituen euskal kulturako zenbait kirol herrikoi: sokatira, dema, arrauna, harri-jasotzea, sega, lokotx-bilketa, zaku-karrera, bola-jokoa, euskal pilota...
8.2. Ea ezagutzen dituen kirol horietako pertsona eta talde garrantzitsuenak, eta azaltzen dituen kirolaren jatorria, oinarria eta joko-arauak

9. Euskal kulturako eta nazioarteko zenbait dantza egitea, eta horien jatorriari eta egungo saioei buruzko ezagutza teorikoak izatea.
9.1. Ea egiten dituen euskal kulturako errepertorioko (kalejira, fandango, arin-arina...) eta nazioarteko errepertorioko dantza ohikoenak, eta behar bezala lotzen dituen musika, mugimendua eta adierazpena.
9.2. Ea dakien sailkatzen euskal kulturako eta nazioarteko dantza-modalitateak (ludikoak eta irekiak, formalak eta itxiak, egun bereziei dagozkienak), eta bereizten dituen dantza mota nagusiak.
9.3. Ea identifikatzen dituen euskal kulturako eta nazioarteko dantzetako pertsona eta talde garrantzitsuenak.

10. Arnasketa motak eta erlaxazio-teknikak eta –metodoak erabiltzea desorekak gutxitzeko eta eguneroko bizitzan sortutako tentsioak arintzeko.
10.1. Ea gai den etapa honetan ikasitako arnasketa motak eta erlaxazio-teknikak eta –metodoak autonomiaz aplikatzeko.
10.2. Ea prozesu hori hainbat adierazle kontuan hartuta egiten duen; besteak beste, arnasketa-kokapena eta -kontrola, kontzentrazioa, «tentsioa-erlaxazioa» edo «hotza-beroa» sentsazioen disoziazioa eta jarduera amaitu ondoren gorputzak duen sentsazioa.
10.3. Ea erabiltzen dituen erlaxazio-teknikak oreka psikofisikoa berreskuratzeko eta beste jarduera batzuen garapena prestatzeko.
10.4. Ea kontziente den arnasketak duen garrantziaz.

11. Bere aisialdi-denbora autonomiaz kudeatzea, banakako edo taldekako zereginetan parte hartzeko.
11.1. Ea era autonomoan eta bakarrik egiten duen jarduera fisikoen bere programa.
11.2. Ea jarrera kritikoa hartzen duen jardueren eskaintza publiko zein pribatuekin.
11.3. Ea parte-hartze aktiboa duen jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak egiten, eta, aisialdian eta jolasean, ea talde-kirolik praktikatzen duen.
11.4. Ea orientatzaile-lanik egiten duen talde-lanean jardutean edo lankidetzan aritzean.
11.5. Ea errespetatzen dituen pertsona bakoitzaren mugak, eta onartzen dituen trebetasunetan dituzten desberdintasunak (alegia, ea errespetatzen dituen desberdintasun horiek sexuaren eta ahalmen fisikoaren arabera).

5.2 ADIERAZLEAK, TEKNIKAK ETA tresnak, kalifikazio irizpideak

Ebaluazioa jarraia eta globaltasunaren izpirituak zuzendua izango da DBH-n. Gure irakasgaian ikasturteko nota, hiru ebaluazioetan aterako noten bataz bestekoa izango da. Bataz besteko hau 5 edo gehiago bada irakasgaia gainditutzat joko da ebaluazio bakoitzean 3 edo gehiago lortu bada. Bataz bestekoa ez bada 5era ailegatzen, irakasgaia ez gainditutzat joko da eta gauza bera nahiz ailegatu ebaluazioren batetan nota 3ra iritsi ez bada. Suspenditutako ebaluazio bakoitzaren ostean ez da berreskurapenik egingo. Ikasturteko nota gainditu gabe geldituz gero, suspenditutako ebaluazioak ekaineko ohiko eta ezohiko azterketetan berreskuratu beharko dira.

EBALUAZIO BAKOITZEKO NOTA (orokorra) honela ipiniko da. Hiru alderdi edukiko dira kontutan eta bakoitzak nota orokorrean zati batez, hau da, % batez eragingo du. Hiru alderdiak eta beren eragina hauek dira:
Teoria:. Nota orokorraren %40 izango da gutxi gora-behera.
Praktika: Nota orokorraren %40 izango da gutxi gora-behera
Jarrerak: Ebaluazioko notaren %20 izango da.
Hortaz, teoria eta praktika zehatz-mehatz nota guztiaren %80 izatera helduko dira. Ez da, beraz, hiru alderdien bataz bestekoa egingo. Alderdi bakoitzak bere puntuazioa izango du eta ebaluazioko notan goian aipaturiko portzentaian eragingo du. Beste hitzetan esanda, nota orokorra hiru puntuazio horien batuketa soila izango da.

"Teoria" eta "Praktika" alderdietako nota egindako azterketa, bakarkako nahiz taldeko lan, test, kontrol eta abar guztien BATAZ BESTEKOAz lortuko da, hauetako bakoitza 0-10 bitartean kalifikatuko direlarik. Hauetaz gain, eta bi alderdi hauetan nota hobea lortzen laguntzeko, noizbehinka gaiarekin zerikusia duten borondatezko (ez derrigorrezko) zenbait proba edo lan ipiniko dira, nahi dutenentzat. Proba hauek nota igotzeko bakarrik balioko dute. Gaiarekin zerikusia izango duten proba edo lantxo hauek gaindituz gero PUNTU GEHIGARRIAK lortuko dira eta aurreko bataz bestekoari gehituko zaizkio. Beraz, litekeena da proba hauei esker teoria-praktikako alderdietako nota 10etik gorakoa izatea, honela ebaluazioko nota orokorra igotzen lagunduko duelarik.

Garbitasun edo higiene ohiturak (dutxa) ere, puntu gehigarriz ebaluatuko dira.

Teoria arloan, hamarretik gutxienez 3ko nota lortu beharko da, ebaluazioko nota gaindituko bada. Lortu ezean, ebaluazioa ez gainditutzat joko da, suspendituta, alegia, nahiz eta praktika eta jarrerak arlotan oso nota onak lortu. Teoriako nota hori ez balitz 3ra ailegatuko, baina praktikako eta jarreretako notarekin nota orokorrak 4 baino gehiago emango balu, ebaluazioko nota, orduan, 4 izango da. Teoriako nota hori, ordea, ez balitz 3ra ailegatuko, eta praktika eta jarreretako notekin, nota orokorra ez balitz 4ra ere helduko, ebaluazioko nota, orduan, nota hori izango da.

"Jarrerak" alderdiaren notarako, bestetik, kideenganako eta irakaslearenganako jarrera jatorrak, instalazio eta materialarekiko errespetuak, klaseetako asistentziak eta ahaleginak eta klaseetara arropa egokia ekartzeak eragin ona edukiko dute eta alderantziz.
Klaseetara etortzea eta eginbeharrekoa burutzea derrigorrezkoa da. Hortaz, edozein klasetako hutsegitea dagokion ziurtagiriaren bidez arrazoitu beharko da. Ikasleren batek ebaluazioko saioetatik %30 edo gehiagotara etorri gabe edo etorri baina ezer egin gabe igaroko balu eta jarrera horren arrazoizko justifikaziorik emango EZ balu, ikastetxeko barne araudiaren izpiritua jarraituz, ebaluazio honetako probetara aurkezteko eskubidea galduko luke eta ebaluazioa suspendituta izango du. Gaixotasun larri edo lesio luzeren baten justifikazio edo ziurtagiri bakarra mediku agiria izango da, ez besterik. Ziurtagiri guztiak Gorputz Heziketako irakasleari erakutsi beharko zaizkio.

Azkenik, ikasleren bat ebaluazio prozesuan, ebaluazioko kontrol eta azterketetan tranpak egiten, kopiatzen, errespeto gabeko jarrera larria mantentzen, azterketaren bat lapurtzen, agiriren bat falsifikatzen eta antzeko oker larrietan harrapatuz gero, ebaluazio hori ez gainditutzat joko zaio. Gauza bera gertatuko zaio bakoitzak eginbeharreko lana besteren batenetik kopiatuta baldin badago eta baita ikastetxeko kirol materiala edo instalazioak modu desegokiz erabiltzeagatik hautsi, galdu eta konpondu edo berria ekarri behar izan eta egiten ez badu.


5.3
EBALUAZIOA: EBALUAZIO probak
1. EBALUAZIOA
EDUKIAK, GAIAK
EBALUAZIO PROBAK
TEORIA
- Sasoia. Kualitate fisikoak (indarra, erresistentzia, malgutasuna eta abiadura)
- Testa (0-10 puntu)
- Kualitate motrizak (koordinazioa, oreka eta arintasuna)
- Testa (0-10 puntu)
PRAKTIKA
- Sasoi, kualitate fisiko eta kualitate motriz saioak
- 5 kontrol fisiko (0-10 p)
2. EBALUAZIOA
EDUKIAK, GAIAK
EBALUAZIO PROBAK
TEORIA
- Ariketa fisikoa eta Sexismoa
- Testa (0-10 puntu)
- Kirolaren azterketa soziologikoa
PRAKTIKA
- Yoga eta masajea
- 3 saio (0-10 puntu)
- Kirolak
- 5 kontrol fisiko (0-10 p.)
3. EBALUAZIOA
EDUKIAK, GAIAK
EBALUAZIO PROBAK
TEORIA
- Jarduera fisikoaren eragina gorputzean
- Testa (0-10 puntu)
PRAKTIKA
- Kirolak
- Ahalegina (0-10 puntu)
- 5 kontrol fisiko (0-10 p.)

No hay comentarios:

Publicar un comentario