Páginas

jueves, 21 de enero de 2010

PROGRAMAZIOA: Edukien denbora-banaketa / 4DBH

1. ebaluazioa
- Sasoia.
- Kualitate fisikoak (indarra, erresistentzia, malgutasuna eta abiadura)
- Kualitate fisiko bakoitza zer den, ezaugarriak, osagarriak, oinarri fisiologiko-morfologikoa, adinarekin garapena, neurketa, nola lantzen den, ariketak,...
- Kualitate fisiko bakoitza zer den, ezaugarriak, osagarriak, oinarri fisiologiko-morfologikoa, adinarekin garapena, neurketa, nola lantzen den, ariketak,...
- Osasunarekin lotutako ezaugarri fisikoen sistemak eta entrenamendu-metodoak aplikatzea: erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta erresistentzia-indarra.
- Erresistentzia aerobikoa, malgutasuna eta erresistentzia-indarra lantzeak osasun-egoeran dituen ondorioak: ondorio onuragarriak, arriskuak eta prebentzioa.
- Kualitate motrizak (koordinazioa, oreka eta arintasuna)
- Lanerako plan bat egiteko oinarrizko jarraibideak ezartzea (prozesu-gida), eta osasunarekin lotutako ezaugarri fisikoetako bat martxan jartzea.
- Norberaren egoera fisikoaren kontzientzia hartzea, eta hori hobetzeko prest egotea.
- Garbitasunari, higieneari, ordenari, instalazioei eta materialei buruzko araudiak onartzea, errespetatzea eta erabiltzea. Jarduera fisikoak egin ondoren, gorputzeko higieneari arreta jartzea.
2. ebaluazioa
- Kirolaren azterketa soziologikoa
- Jolasak eta kirolak aisialdiko eta denbora libreko jarduera fisikotzat hartzea, eta horiek kirol profesionalarekin dituzten desberdintasunak balioestea. Azterketa kritikoa eta hausnarketa
- Sexismoa jarduera fisikoan
- Kirolak
- Aisialdian eta jolas-egoeretan, banakako, aurkariko eta taldekako jolasak eta kirolak egitea.
- Materialen bat behar duten aurkari-kirolen teknika, taktika eta araudi-oinarriak lantzea.
- Lantzen ari diren kiroletan aplika daitezkeen jarduera-proposamenak planifikatzea eta autonomiaz gauzatzea.
- Talde-lana gidatzen duten gizarte eta demokrazia arauak onartzea.
3. ebaluazioa
- Jarduera fisikoak naturan: kontzeptua, sailkapena, mendi martxak, kanpaketa, ingurua zaindu eta arriskutik at. – Jarduera fisikoaren, osasunaren eta natura-ingurunearen arteko lotura.
– Jarduera fisikoaren programak autonomiaz eta banan-banan egiteko irizpideak. Alderdi nagusiak.
– Ikaslearen denbora librearen araberako jarduera fisikoa programatzea.
– Natura-inguruneko jarduerak antolatzen parte hartzea; zehazki, lurrean nahiz uretan ingurumen-inpaktu
txikia eragiten dutenak.
– Natura-ingurunean antolatutako jarduerak egitea.
– Zenbait jarduera fisikok eta kirol-jarduerak natura ingurunean duten eraginaren kontzientzia hartzea.
– Natura ingurunean egiten diren hainbat jarduerarekin lotutako teknikak, eta jarduera horietako bakoitza natura-ingurunean antolatzeko hartu behar diren oinarrizko segurtasun-neurriak
- Jarduera fisikoaren eragina gorputzean: onurak eta arriskuak.
- Jarduera fisikoa egiteak giza gorputzeko aparatuetan eta sistemetan sortzen duen ondorio positiboa aitortzea.
- Osasunarekin lotutako ezaugarri fisikoak hobetzearen eta giza gorputzaren aparatuak eta sistemak egokitzearen arteko lotura ezagutzea.
- Zenbait ohiturak (erretzea, edatea, egoneko bizitza) gure egoera fisikoan eta osasunean dituzten ondorio negatiboak balioestea, eta, aldi berean, ohitura horiei eta komunikabideek gorputzaren zenbait jarduerari ematen dioten trataerari dagokionez, jarrera kritikoa izatea.
- Jarduera fisikoaren ohitura onak eta txarrak balioestea, eta bakoitzaren premietara eta aukeretara egokitzea
- Egindako jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan, jarrera egokia hartzea.
- Kirolak: Liga. Hockeya eta futbola
- Puntuazio-sistema berezia duten txapelketak planifikatzea eta antolatzea; hau da, puntuazio-sistema horiek jarrerak, balioak eta araudiarekiko errespetua bultzatuko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario