Páginas

jueves, 21 de enero de 2010

PROGRAMAZIOA: Edukien denbora-banaketa / 3DBH

1. ebaluazioa
- Irakasgaiaren antolakuntzarako oharrak.
- Garbitasun ohiturak: arropa egokia eta dutxa.
- Garbitasunari, higieneari, ordenari, instalazioei eta materialei buruzko araudiak onartzea, errespetatzea eta erabiltzea. Jarduera fisikoak egin ondoren, gorputzeko higieneari arreta jartzea.
- Zer da Gorputz Heziketa: helburuak eta garrantzia.
- Jarduera fisikorako arnasketa
- Bihotz taupaden neurketa
- Beroketa: helburua, motak, zatiak, baldintzak, ariketak. Ondorioak. Beroketa lesioak prebenitzeko baliabidetzat.
Egin behar den jarduera fisikoa aztertu ondoren, beroketak prestatzea eta egitea.
2. ebaluazioa
- Gorputz Espresioa: kontzeptua. Yoga. Masajea.
– Gorputz-adierazpena hizkuntzatzat erabiltzea. Adierazteko eta komunikatzeko beste bide batzuekin lotura izatea.
– Erritmoa lantzeko jardueretan, talde-lanean parte hartzea eta ekarpenak egitea.
– Gizabanakoaren desberdintasunak onartzea, eta gainerakoen adierazpen adierazkorrak errespetatzea.
– Norberaren eta taldearen sormena: mimoa, antzerkia eta dantza.
– Adierazpeneko mugimen-jardueretan parte hartzea, eta laguntzeko eta lankidetzan aritzeko prest egotea.
– Dantzak: gorputz-adierazpenarekin lotutako kultura-ezaugarriak.
- Jokoa: joko herrikoiak, usadiozko jokoak, Euskal jokoak eta olgetarako jokoak: Brilea, harrapaketara, giza-katea.
– Jarduera nahiz jolasetan eta taldekako kirol-jardueretan aktiboki parte hartzea.
– Jolas, kirol eta dantza lantegiak (sormen-prozesuak) egitea; horrela, ikasleek eurek jolasak eta dantzak egokitu, asmatu eta sortu ahal izango dituzte.
– Banaka egiten diren bertako jolas, dantza eta kirol herrikoiak praktikatzea.
- Kirola: kontzeptua, historia. Kirolen sailkapena. Joko Olinpikoak.
Taldekako kirol baten teknika, taktika eta araudi oinarriak praktikatzea.
– Taldean egiten diren kiroletako joko faseak: erasoa eta defentsa antolatzea.
– Erabakitze-mekanismoak sinplifikatuz, partaide gutxiagorekin egiten diren jolasak praktikatzea; mekanismo horiek, hain zuzen, landutako kirol gehienetan aplika daitezke eta ikasleen parte-hartzea sustatzen dute.
Kirol-trebetasunen oinarrizko ezaugarriak eta bateratuak: arauak, erregelak, alderdi teknikoak eta taktikoak.
- Akuilu jokoa.
- Makilbaloia.
- Eskubaloia.
3. ebaluazioa
- Lehen sorospenak Gorputz Hezkuntzan.
– Kirola egiten gerta daitezkeen ohiko lesioak direla-eta, lehenik eta behin eman beharreko pausoak. Jarduera-protokoloak erabiltzea.
- Frontenisa eta esku pilota.
- Saskibaloia
- Errugbya
- Futbola
- Hockeya

No hay comentarios:

Publicar un comentario