Páginas

jueves, 21 de enero de 2010

PROGRAMAZIOA: Helburuak

ARLOAREN GUTXIENGO HELBURUAK GAITASUN MODUAN ADIERAZITA
1. Osasuna bere osotasunean ulertzea eta zaintzea. Hau da, osasunaren ezaugarri guztiak kontuan hartzea (biologikoak, bioenergetikoak, emozionalak, psikologikoak, dietetikoak eta higienikoak), eta, horrez gainera, arnasketa- eta erlaxazio-teknikak nahiz segurtasun-neurriak ezagutzea, bizi-kalitate onaz gozatzeko.
2. Osasunaren eta bizi-kalitatearen egoera hobetzeko egiten den jarduera fisikoaren erabilera (ohikoa eta sistematikoa) balioestea.
3. Errendimendu motorraren aukerak handitzeko, osasun-egoera fisikoa hobetzeko, eta gorputzaren doitze-, menderatze- eta kontrol-funtzioak perfekzionatzeko lanak egitea, eta zeregin horretan nork bere burua behartzeko jarrera hartzea.
4. Kiroleko jarduera fisikoak egin bitartean sor daitezkeen lesioetan lehenengo zer egin behar den jakitea eta hori aplikatzea, prebentzio-erabakiak hartu ahal izateko; horrela, esku-hartzeko protokolo espezifikoak aplikatuz, errekuperazioa bizkorragoa izango da.
5. Hasierako mailaren balorazioa kontuan hartuta, ahalmen fisikoekin eta trebetasun espezifikoekin lotutako premiak ase ditzaketen jarduerak planifikatzea, jarduera fisikoaren programak autonomiaz eta bananbanan sortzeko.
6. Euskal Herriko inguruak ematen dizkigun aukerak baliatuz, ingurumen-inpaktu txikia duten natura inguruneko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak aztertzea, diseinatzea, antolatzea eta horietan parte hartzea, eta, horrez gainera, leku horiek mantentzen laguntzea.
7. Banakako, taldekako eta aurkaritzako kirol- eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea, eta, horietan, araudi- oinarri teknikoak eta taktikoak aplikatzea; horrez gainera, ekintza horiek gero eta autonomia handiagoz gauzatzea.
8. Jarduerak, jolasak eta kirola egitean, errespetuz jokatzeko, talde-lanean aritzeko eta kiroltasunez jarduteko trebetasunak eta jarrera izatea, bakoitzaren kultura-, gizarte- eta trebetasun- desberdintasunak kontuan hartu gabe.
9. Ezkutuko curriculuma aztertuz, gizarteak gorputza lantzeari, jarduera fisikoari, kirolari eta osasunari buruz duen ikuspegia modu kritikoan eta autonomoan aztertzea, mezu gaiztoak identifikatu ahal izateko.
10. Musika oinarri hartuta edo hartu gabe, adierazpen- jarduerak egitea eta diseinatzea, eta gorputza komunikatzeko eta sormena adierazteko erabiltzea; horretarako, dantzen eta banakako nahiz taldekako antzezpenen bidez, mugimendu sortzaileak garatuko dira.
11. Jarduera ludikoak eta kirol-jarduerak diseinatzea, antolatzea, kudeatzea eta horietan parte hartzea, helburu bateratuak lortzeko; helburu horiei esker, aisialdi-denboran beste pertsonekin elkartu eta lankidetzan aritu ahal izango da.
12. Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte-eta kultura-kutsua aintzat hartzea, euskal kulturaren eta beste kultura batzuen balioak errespetatzeko eta baloratzeko; horretarako, dantzak, jolasak eta tradizioko adierazpen herrikoiak praktikatuko dira.
13. Zenbait jolas mota, kirol-jarduera eta dantza aztertzea, hainbat informazio-iturri baliatuz modu autonomoan aukera zabalago bat eskuratzeko.
14. Gorputza zaintzeak, osasuntsu mantentzeak, ariketa fisikoa egiteak, higiene ohiturak eta elikadura orekatu bat eramateak bizitza pertsonalari eta sozialari dakarzkion onurak garatzea, finkatzea eta balioestea.
15. Ariketa eta jarduera fisikoa burutzerakoan eta erlazionatuta dauden ekintzak egiterakoan ez onartzea jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, maila sozialagatik, iritziagatik eta bestelako ezaugarri indibual edo sozialengatik egin litezken diskriminazioak, ez ikaleen artean ezta irakasleen artean ere. Ariketa eta jarduera fisikoa burutzerakoan eta erlazionatuta dauden ekintzak egiterakoan mutilen eta nesken eskubide eta aukeren berdintasun eraginkorra sustatzea.
16. Norbere gorputzarekin eta bere itxurarekin gustora egotea, erlatibizatuz eta kritikatuz komunikabideek azaltzen dizkiguten gorputz edertasun ereduak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario