Páginas

jueves, 11 de febrero de 2010

GAIA: 3 DBH / Zer da Gorputz Heziketa



ZER DA GORPUTZ HEZKUNTZA. GARRANTZIA

Gorputz Hezkuntzak edo Gorputz Heziketa, gorputz ariketaren bitartez egiten den heziketaz arduratzen den irakasgaia da; alegia, beste irakasgaiek bezala heztea du helburu baina horretarako, batez ere, gorputz ariketa edo ariketa fisikoa erabiliz. Gorputz Hezkuntzak, beraz, beste irakasgaiek ia lantzen ez duten arloa lantzen du; gorputza, hain zuzen. Eta gorputza lantzea esaterakoan, gure osasunean, sasoian eta gure edertasunean lan handia eta egokia egin dezakeela esaten ari gara. Gorputz Hezkuntzaren bitartez, beraz, beste arlo askoren artean, gure osasuna, sasoia eta gorputzaren itxura hobe ditzakegu. Horregatik Ikasketa barruan, Gorputz Heziketaren garrantzia handia da.

Badira, ordea, zenbait pisuzko eragozpen gure irakasgaiaren kontra: hala nola, denbora gutxi gure irakasgaiarentzat astean zehar, zenbait ikastetxeetan kirol material eta instalazio eskasak eta, oraindik ere, ikastetxe askotan eta Hezkuntza Sisteman Gorputz Hezkuntzari ez zaiola merezi duen garrantzi ematen. Bigarren mailako irakasgaia da eta baliabide gutxi ematen zaizkio. Gure aldetik saiatuko gara, eragozpen horiek ahal dugun neurrian zuzentzen.

Azkenik TERMINOLOGIA kontu bat. Argitu behar da Soinketa (=Gimnasia) eta Gorputz Hezkuntza ez direla berdin. Hura azken honen zati bat besterik ez da. Soinketari Gimnasia ere deitzen zaio. Azken bi hauek gauza bera dira. Eta Gorputz Hezkuntza, Soin Hezkuntza eta Heziketa Fisikoa elkarren artean ere sinonimoak dira (nahiz azken hitz hau ez den egokia, adierazi nahi dena okerro jasotzen duen erdarakada delako), gauza bera adierazteko hiru hitz desberdin. Baina Soinketa Gorputz Hezkuntza barruko alderdi bat besterik ez da. Kirolak, esate baterako, Gorputz Heziketa barruan sartzen dira baino ez dira Soinketa. Jolasak, Yoga, Aerobic, Gorputz-Espresioa ere Gorputz Hezkuntza dira baina ez Soinketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario