Páginas

jueves, 11 de febrero de 2010

GAIA: 3DBH / Gorputz Espresioa

KONTZEPTUA

Komunikatzeko erabiltzen dugun gorputzaren hizkuntza da gorputz-espresioa. Jakin badakigu, gizakiok gure artean edozer komunikatzeko hizkuntza (hitzaren hizkuntza) oso tresna garrantzitsua eta aberatsa zaigula. Baina ez da komunikatzeko modu bakarra. Gure arteko harremanetarako, uste dugun baino garrantzi eta presentzia handiagoa dauka gorputzaren mugimenduz eta keinuz azaltzen duguna. Gure ideiak, sentimenduak, pentsamenduak, usteak eta abar hitzen bidez azaltzen ditugunean gorputzaren bitartez, nahigabe, haien ispilu diren keinu asko egiten dugu eta ingurukoak ohartzen dira horretaz. Begirada, ahotsa, eskuen mugimendua eta gorputzaren postura ez dira berdinak izaten pozez, tristuraz, beldurrez, kezkaz, inbidiaz edo haserre gaudenean. Gu ohartu gabe gorputz keinu desberdinen bidez sentimendu eta asmo desberdinak adierazten ditugu.

Gorputz-espresioak, hortaz, gorputzaren keinuen hizkuntzan lan egiten du aurpegiko keinuak, esku eta soin mugimenduak landuz. Lan egiteko modu desberdinak daude eta izen desberdinak hartzen dituzte baina denok gorputz-espresioaren barruan koka ditzakegu. Hona hemen ezagunenak:

Antzerkia: Hizketa eta gorputz-espresioa (begiradak, keinuak, ...) erabiltzen dira komunikabide bezala ideiak, sentimenduak, gertakizunak, egoerak eta abar adierazteko.

Mimoa: Antzerki mota bat da non ez den hizketa erabiltzen komunikatzeko. Aktoreen arteko harreman guztia gorputz-espresioaren bitartez egiten da, soilik. Gorputz-espresio hutsa da.
Dantza: Dantza gorputz-espresioaren adibide argi eta garrantzitsuenetakoa da. Dantza mota guztiek gorputza erabiltzen dute adierazteko. Dantza gorputz mugimendua da. Antzerkiarekin alderatuz dantzan, musikak eta erritmoak harengan ez duten garrantzi nagusia dute. Ez dago dantza egiterik musikarik eta erritmorik gabe. Antzerkian hain oinarrizkoa den elkarrizketak, berriz, dantzan ez du ia presentziarik.
Dantzen zerrenda amaigabea da eta oso mota desberdinetakoak aurki ditzakegu. Sailkapen soil batez aipatuko ditugu ezagunenak:

            a) Dantza herrikoiak: Herri bakoitzaren dantza propioak dira, bere usadiozko janzkera eta guzti. Hauen artean, noski, euskal dantza guztiak sar ditzakegu.
            b) Aretoko dantzak: klasikoak (pasodobleak, "polka"-k, baltsak), latinoamerikarrak (saltsa, merengea, sanba, tangoa, "chotis"-a, chá-chá-chá, runba), anglosaxoiak (rock-a), afrikarrak, asiarrak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario