Páginas

miércoles, 10 de febrero de 2010

GAIA: 4DBH / Abiadura

KONTZEPTUA. GARRANTZIA

Gorputz Heziketan, abiadura kualitate fisikoarentzat definizio hauxe onartzen da.

Abiadura, mugimenduak ahalik eta denbora laburrenean burutu ahal izateko dugun ahalmena da.

Kontzeptu hau aski ezaguna da, denontzat. Gorputz mugimenduak, desplazamenduak, jaurtiketak, jauziak, korrika, igeri, esprintak eta beste ekintza motriz asko, zenbat eta azkarrago egin orduan eta abiadura handiagoa erabiltzen dugu.

Eta bistan da kiroletan abiadura kualitateak duen garrantzia. Aipaturiko ekintza motriz guzti horiek zenbat eta azkarrago egiteko gaitasuna izan, orduan eta kirolari trebeagoa izango da. Are gehiago, zenbait probetan kualitaterik garrantzitsuenean bihurtzen da. Adibide esanguratsuenak atletismoko 100 metro, 200 metro probak, igeriketako proba motzak eta txirrindularitzako etapa amaierako esprintak izan daitezke. Baina beste kirol askotan ere ezinbestekoa izaten da abiadura maila on bat edukitzea. Esate baterako, tenisean, ping-pongen, boleibolen, futbolean eta abar luze batetan. Are gehiago, pentsatzeko eta erabakiak hartzeko azkartasunak ere badute axolarik kiroletan.

MOTAK

Abiaduraz hitz egiterakoan, besteren artean, honako abiadura motak bereizten dira:

· Erreakzio abiadura: Estimulu baten aurrean erantzuteko dugun ahalmena da. Lasterketa motzetako korrikalariek (atletismoko 100 metro, 200 metro eta 110 metro hesidunak eta igeriketako 50 metro eta 100 metro probetan), esate baterako, erreakzio abiadura handia izaten dute pistolaren tiro hotsa entzun orduko lehenbailehen irten ahal izateko. Buruz buruko edo talde kiroletan ere, aurkako jokalariaren asmoak ikusterakoan oso garrantzitsua izaten da norberak besteak baino lehenago erantzutea edo egoera berrien aurrean ekimena aurkako jokalariak baino lehenago hartzea. Kirolari hauek egoera hauen aurrean ahalik eta lehen erreakzionatzeko ahalmena oso garatua izaten dute.

· Azelerazio abiadura: Kirolariak daraman abiadura handitzeko ahalmena da. Lasterketa motzetan oso garrantzitsua gertatzen da, lehenengo unetik aurrera abiadura ahalik eta azkarren handitu behar izaten baita.

· Abiadura gorena edo maximoa: Kirolariak lor dezaken abiadura mailarik handiena da. Lasterketa motzetan oso garrantzitsua izaten da, ere. Proba hauetan ez da nahikoa hasierako unean azkar erantzutea eta ondoren abiadura azkar handitzea. Derrigorrezkoa suertatzen zaie, horietaz gain, lortzen duten abiadura gorena edo maximoa handia izatea.

· Erresistentzia abiadura: Abiadura mailari denbora luzean eusteko ahalmena da. Erdipareko lasterketetan eta luzeetan (adibidez, atletismoko 400, 800, 1500, 5000 eta 10000 metrotako probetan, 3000 metro oztopodunak eta maratoian) abiadura motarik garrantzitsuena bihurtzen da. Korrikalari hauek gai izan behar dute abiadura maila altu bat (nahiz ez izan abiadura gorena) denbora luzean mantentzen. Lasterketa motzetako korrikalariek, beren aldetik, abiadura gorenari eutsi behar izaten diote helmugara iritsi bitartean. Abiadura gorenaren erresistentzia, beste abiadura motekin batera landu behar izaten dute.

· Desplazamendu abiadura: Alde batetik bestera azkar joateko dugun ahalmena da. Ikuspegi fisiko batetik, hauxe izango litzateke benetako abiadura, hots, denbora batean burutu dezakegun distantzia. Abiadura mota honek beste aurreko guztiak hartzen ditu kontutan, guztien bataz bestekoa bezala uler daiteke. Abiadura soilez hitz egiterakoan honi buruz ariko gara.

ABIADURAREN OINARRI FISIOLOGIKOAK

Gorago aipatu dugu kualitate fisikoak oinarri fisiologikoa duten zenbait ahalmen direla. Abiadura bi alderdi fisiologikoen menpe dago: nerbio-sistema eta gihar-sistema, edo beste hitzetan esanda, koordinazio neurogiharraren menpe.

Batetik, jakin badakigu, nerbio-sistemak estimuluak jasotzen dituela, aginduak sortzen dituela eta azkenik giharretara garraiatzen dituela hauek uzkur daitezen eta honela gorputzeko zenbait zati mugitu. Nerbio-sistemak prozesu horretan azaltzen duen abiadura genetikoki oso baldintzatuta omen dago. Beraz, nerbio sistemaren abiadura maila (azkarragoa edo motelagoa) heredatu egiten dugu eta entrenamenduaren bidez ez dago asko hobetzerik.

Bestetik, badakigu ere, gorputzeko mugimenduak giharren uzkurdurarengatik sortzen direla. Uzkurdura horien abiadura, giharren zenbait ezaugarri anatomiko eta fisiologikoen menpe dago. Hauek dira garrantzitsuenak:

- Giharraren uzkurtze-abiadura giharra osatzen duten zuntz azkar eta motelen arteko proportzioaren araberakoa da. Giharretan nagusiki bi eratako zuntzak bereizten dira. Uzkurdura azkarreko zuntzek uzkurtzeko behar duten denbora motelek behar duten denbora baino askoz txikiagoa izaten da. Eta horien proportzioaren araberakoa izango da gure giharren uzkurdura abiadura eta, ondorioz, gure erreakzio abiadura ahalmena. Aditu batzuek diote proportzio hori herentziaz jasotzen dugula baina beste batzuk, aldiz, entrenamendu gogorren bitartez zuntz motelak azkarretan bihur daitezkeela.

- Giharraren itxura, luzera eta loditasuna. Zenbat eta gihar masa handiagoa orduan eta indar handiagoa eta, era berean, abiadura handiagoa.

Norberaren abiadura maila neurri batetan heredatuta dago baina landuz gero hobe daiteke. Entrenamenduak koordinazio neurogiharra hobetzen du.

EBOLUZIOA

Labur bilduz zera esan dezakegu abiaduraren eboluzioari buruz: 13 urte bitartean abiaduraren hazkuntza jarraitua da bi alderdiri esker: indarraren eta koordinazioaren hobekuntza ematen delako. Adin honetan bizitzan lortuko den abiaduraren garapen gorenaren %50-%55 lortzen da. 13-19 urte bitartean abiadura hobetzen joaten da indarraren handitzearekin batera eta 17 urterekin lortzen da ia-ia abiaduraren garapen altuena (honen %95a). 19 eta 22-23 urteen artean abiadura maila altuenari eusten zaio eta 24-25 urtetatik aurrera jaitsiera etengabea eta uniformea hasten da, koordinazioaren galtzearen ondorioz batez ere, indar maila hobekiago gordetzen da eta. 50 urte bitartean jaitsiera erregularra eta mantsoa da.

ABIADURA LANTZEKO ARIKETAK

Lehen aipatu bezala abiadura mota desberdinak daude. Mota bakoitza garatzeko erabiltzen diren ariketa fisiko adierazgarrienak aipatuko ditugu.

Erreakzio abiadura lantzeko ariketak
- Irteera lehergarriak estimulu desberdinen ondoren. Zutik, irteera posizioan gaudelarik, estimulu desberdinak (txistu aldi bat, txalo bat, esku mugimendu bat, ukituren bat...) entzun, ikusi edo ukitu orduko ziztu bizian atera eta 10enbat metro korrika egin.
- Gure atzean dagoen kideak guregandik 10enbat metrotara baloia botako digu eta lehenbailehen irtengo gara baloia hartzera, botea eman ondoren edo botea eman aurretik.
- "Brile" jokoa.
- "Eskuak astintzera" jokoa. Bikoteka jarrita, batek bere eskuak, bera begira daudelarik, bestearen eskuen gainean ipini (azken hauek gora begira izanik). Eskuak azpian dauzkana saiatuko da, ustekabean, bestearen eskuen gainean jotzen. Azken hau, berriz, jo aurretik eskuak kentzen ahaleginduko da. Ez joz gero zereginak aldatzen dira.
- Saiatu ondoko kidearen oinak zapaltzen zapaldua izan gabe.
- Saiatu adiskideen bizkarra ukitzen norberaren bizkarrean ukitua izan gabe.
- Noranzko aldaketak. Korrika goazelarik txistua entzun bezain laster noranzkoz aldatu .
- 10-20enbat metrotako lasterketak egin posizio desberdinetan abiatuz (zutik, belauniko, eserita eta aurrera begira, eserita eta atzera begira, etzanda buruz behera eta aurrera begira, etzanda buruz behera eta atzera begira, etzanda buruz gora eta aurrera begira, etzanda buruz gora eta atzera begira).

Azelerazio abiadura lantzeko ariketak
- Indar lehergarria (indarra kualitate fisikoa aztertzerakoan ikusiko dugu zer den) lantzen duten ariketa guztiak egokiak dira azelerazio abiadura garatzeko, beti ere ahalegin maximoa egin behar delarik.
- Lasterketak pisuekin (orkatiletan, pisua arrastaka, gerriko pisutsuak...).
- Jauzianitzak (horizontalki, bertikalki, hanka baten gainean).
- 20-40 metrotako esprintak.
- Aldapa gorako lasterketak (%18ko maldarekin eta 30-50 metrotakoak).

Abiadura gorena lantzeko ariketak
- 30-50 metrotako lasterketak. Ahaleginak gorena edo maximoa izan behar du.
- Aldapan beherako lasterketak, malda txikikoak.

Erresistentzia abiadura lantzeko ariketak
- Lehiaketan bete behar den tartea baina luzeago diren distantziak eginez. Adibidez, 100 metro lasterketaren entrenamendurako 150 metrotako lasterketa saioak egingo ditugu, 200 metro lasterketarako 250 metrotakoak eta 400 metro lasterketarako 500 metrotakoak. Beti ere ziztu bizian.

Desplazamendu abiadura lantzeko ariketak
- Oskol apustua.
- 6x9 lasterketa. 9 metrotako tartea 6 aldiz korrika egitea ahalik eta azkarren.
- Harrapaketara jokoa.
- Giza-katea jokoa

22 comentarios:

  1. informazio oso baliagarria

    ResponderEliminar
  2. ONDO DAGO BAINA AZTU ZAIZUE EGITEN KEINU ABIADURARENA

    ResponderEliminar
  3. copiar/pegar...eskerrikasko :D

    ResponderEliminar
  4. jajaja justu zartu behar nuena
    eskerrik

    ResponderEliminar
  5. Keee buenoo justoo lo kee neecesitaabaa chaavall;) Con estee pedazo trabajazo me va a poner un 10¬
    ESSKERRIK JUSTU BEHAR NUENA(L)

    ResponderEliminar
  6. Muchas gracias me a servidomucho sige asi seas quein seas XD.

    ResponderEliminar
  7. muy buenooo jajajajja eskerrik askoo :D
    oso ondoo etorriii zait egin gehiagoo mesedezz jeje :)) muxuss

    ResponderEliminar
  8. Eskerrik asko larrialdi batetik atera nauzue.

    ResponderEliminar
  9. Oso baliagarria izan zait, eskerrikasko!
    baina jolas batzuk azladu eta ariketa gehiago jarri ezgero, asko hoberuko litzateke, ala ere oso ongi dago! Eskerrikasko benetaan!

    ResponderEliminar
  10. osoooo onaa!:)) 10 bat aterako dut eta!:))

    ResponderEliminar
  11. Asko lagundu dit, eskolako lan batean, seguru nota bikaina aterako dudala. ;) :) ;) EZKERRIK ASKO

    ResponderEliminar
  12. ZORIXONAK!!! LAN BIKAINA!! OSO BALIAGARRIA, SEGURU OSO NOTA ONA JARRIKO DIATELA. EZTOSTEZUE ARGAXIK JARRIKO?? ASKO OBTUKO LUKE, BAINA PRIMERAKO LANA EGIN DOTZU, MILA ESKEEEEEER!!!!! ALAN JARRAITU!
    ESPERO DUT ZU ONDO EGOTEA. AGURE HANDI BAT. :) MUXUSSSS

    ResponderEliminar
  13. Graciaas eskerrik haber si me sirve =)

    ResponderEliminar
  14. oso ona da!! eta ikasteko asko balio du!!

    ResponderEliminar
  15. Tonto el que lo lea6 de noviembre de 2016, 4:55

    Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar