Páginas

miércoles, 10 de febrero de 2010

GAIA: 4DBH / Kualitate Fisikoak

KONTZEPTUA

Lehen esan bezala aditu guztiak ez datoz bat kontzeptu hau izendatu, definitu eta aztertzerakoan. Terminologia aldetik ere, zenbaitzuk kualitate fisikoak hitza erabili beharrean "ahalmen fisikoak" erabili ohi dute. Guk honako definizioa proposatzen dugu:

Kualitate fisikoak, gorputz mugimendu mota guztiak egiteko aukera ematen diguten eta oinarri anatomikoa eta fisiologikoa duten zenbait ahalmen dira, zeinak neur daitezke eta entrenamendu egokiaren bitartez hobetu.

Ahalmen edo faktore horiek oinarri anatomiko eta fisiologikoa dutela esatean, gorputzeko ehun eta organoen propietate eta funtzioen menpe daudela, horiekin erlazionatuta daudela esan nahi da. Esate baterako, kualitate fisikoak deritzanek arnasketa sistema, sistema kardiobaskularra, nerbio-sistema, gihar-sistema eta hezur-sistemarekin oso harreman estua dute.

Kualitate fisikoak entrenamendu eta jarduera fisiko egokien bider asko hobe daitezke eta, ondorioz, ahalegin eta lan fisikoak egiteko ahalmena (sasoia) sendotuko dugu. Kualitate fisiko ezagunenen artean indarra, abiadura, erresistentzia, malgutasuna, potentzia aipa ditzakegu.

Orokorki, edozein jarduera fisiko edo kiroletarako kualitate fisiko guztiak behar izaten dira, baina jarduera motaren arabera, kualitate batzuk besteak baino garrantzi handiagoa hartuko dute. Adibidez, lasterketa motzetako korrikalariek oso abiadura ona izan beharko dute. Beraientzako erresistentzia edo malgutasun ona edukitzea baino garrantzitsuagoa zaie. Maratoilariei, berriz, erresistentzia handia ezinbestekoa zaie, beste kualitateak bigarren mailako garrantzia izanik.

SAILKAPENA

Bi multzo bereizten dira: OINARRIZKO kualitate fisikoak, batetik eta kualitate fisiko ERATORRIAK bestetik. Oinarrizko kualitate fisikoak lau dira: ABIADURA, INDARRA, ERRESISTENTZIA eta MALGUTASUNA. Oinarrizkoak direla esan ohi da, beste kualitateak hauengatik eratorriak direlako, oinarrizko kualitate fisikoen menpe edo ondorio direlako. Potentzia (definizioz, esfortzu edo lan fisikoa denbora laburrean egiteko ahalmena), adibidez, kualitate fisiko eratorria izango litzateke, indarra eta abiadura aurresuposatzen dituelako. Goazen orain oinarrizko kualitate fisikoak banan-banan aztertzera

1 comentario: