Páginas

martes, 2 de marzo de 2010

PROGRAMAZIOA: 1 Batxilergoa / Ebaluazioa

1 IRIZPIDEAK

1.– Egoera fisikoa balioesteko osasunari begira egin­dako probak era autonomoan prestatu eta praktikan jartzea.
1.1.– Ea egiten duen bere hasierako egoera fisiko­aren autoebaluazioa, batez ere zuzenean osasunarekin erlazionatutako gaitasun fisikoena.
1.2.– Ea identifikatzen dituen egoera fisikoaren ba­lioespenarekin lotutako proba nagusiak, eta era autono­moan erabiltzen dakien.
1.3.– Ea ebaluatzen dituen, garapen-plan bat presta­tu aurretik, bere gaitasun fisikoak.
1.4.– Ea egiten duen jarraipen pertsonalerako fitxa, ea ebaluazio-proba bakoitza prestatu, burutu eta emai­tza jasotzen duen, eta, era horretara, jarduera fisikorako eta osasunerako bere programa propioarekin hasteko beharrezkoa den informazioa baduen.
1.5.– Ea beroketa egokia egiten duen egoera fisikoa balioesteko probak egin baino lehen.

2.– Osasunera orientaturik, eta era autonomoan, jarduera fisikorako programa prestatzea, maiztasuna, denbora eta jarduera mota aldagaiak kontuan hartuta.
2.1.– Ea zorroztasunez eta era autonomoan planifi­katzen, praktikatzen eta aplikatzen duen bere egoera fi­sikoa hobetzeko jarduera fisikoko programa, hartarako, karga, bolumena eta intentsitatea epe jakin batean eta era sistematikoan antolatuz, eta aukeratutako jarduera fisikora moldatuz.
2.2.– Hasierako egoerarekin alderaturik egoera fi­sikoaren hobekuntza ebaluatzeaz gainera, ea hobetze-prozesua ere ebaluatzen duen.
2.3.– Ea planifikatu eta bideratzen duen egokitze fisikorako programa pertsonala, kontuan hartuz entre­namenduaren hatsarreak eta ahaleginera moldatzeko mekanismo fisiologiko orokorrak.
2.4.– Ea planifikatzen dituen, bere programaren barruan, erlaxatzeko, arnasa hartzeko eta berregokitze pertsonalerako oinarrizko teknikak.

3.– Jarduera fisikoak antolatzea ikastetxean eta ingu­ruetan eskura dituen baliabideekin.
3.1.– Ea prestatzen dituen taldean bere ikaskideek praktikatuko dituzten jarduera fisikoak. Ea laguntzen duen eta ekimena daukan.
3.2.– Ea balioesten dituen oinarrizko antolakun­tza-irizpideak, hala nola espazioaren zentzuzko erabi­lera, materialaren erabilera eta kontrola, parte-hartze aktiboa, arauak diseinatu eta betetzea, edota jarduera gidatzea.
3.3.– Ea jarduera fisikori proposatzen duen osasu­nari dagokionez, denbora librea era arduratsuan erabil­tzeko.
3.4.– Ea ezagutzen dituen bere ondoko, inguruko eta urruneko aukerak, jarduera fisikoak eta kirola egiteko.

4.– Banakako kiroletako, taldekakoetako, edo are­rioa hautatzekoetako praktikan, iaiotasun teknikoa eta taktikoa demostratzea.
4.1.– Ea ebazten dituen hautatu den kiroleko lehia-egoera batean (txapelketa, lehiaketa, norgehiagoka) sor­tzen diren mugimen-egoerak, kirol-diziplina horretako ezagutza teknikoak eta taktikoak nahiz erregelamendua aplikatuz.
4.2.– Ea erabaki egokiak hartzen dituen jolas-egoera errealetan.
4.3.– Ea koordinatzen dituen bere ekintzak eta tal­dearenak, mugimen-komunikazioko kodeak eraginkor­tasunez interpretatuz.

5.– Gorputz-konposizioak prestatzea, erritmo-ager­penen eta adierazpenaren elementu teknikoak kontuan hartuz eta ikaskideekin lankidetzan.
5.1.– Ea aktiboki parte hartzen duen taldeko gor­putz-konposizioak diseinatu eta egitean.
5.2.– Ea gai den musikaren erritmoa jarraitzeko eta gorputzaren adierazgarritasuna agertzeko.
5.3.– Ea onartzen dituen taldeko lanean bere gain hartutako konpromisoa eta erantzukizun indibiduala, eta ea balioesten dituen konposizioa egiteko prozesua­ren jarraipena, nahiz konposizioaren originaltasuna.

6.– Ingurune naturalean eragin txikia duen jarduera fisikoa egitea eta antolakuntzan laguntzea.
6.1.– Ea egiten duen jarduera fisikorik ingurune naturalean, ahal bada ikastetxetik kanpo, jarduera ho­rretako oinarrizko teknikak aplikatuz
6.2.– Ea identifikatzen dituen jarduera bideratzeko behar diren alderdiak, hala nola jarduerari buruzko in­formazioa jasotzea (lekua, iraupena, prezioa, eguraldia), beharrezko materiala, edo zailtasun-maila.
6.3.– Ea errespetatzen dituen segurtasun-neurriak eta ea agertzen duen ingurune naturala kontserbatzen nahiz hobetzen laguntzen duen jarrera.

7.– Jarrera kritikoz aztertzea jarduera fisikoek, kiro­lek, eta jolasek dituzten zeinek bere aspektuak.
7.1.– Ea identifikatzen dituen jarduera fisikoek norberaren nahiz guztion osasunerako ekar ditzaketen efektu onak eta txarrak.
7.2.– Ea jarrera kritikoa duen kirolen edo bestelako jarduera fisikoen praktikan edo praktikaren inguruan gertatzen den edozein intolerantzia-adierazpenen au­rrean.
7.3.– Ea identifikatzen dituen gorputz-irudiaren pertzepzioan desorekak eragiten dituzten mezuak eta gizarte-jardunbideak.

8.– Jolas eta kirol autoktonoak, nahiz Euskal He­rriko dantza tradizionalak aintzat hartu, praktikatu eta estimatzea.
8.1.– Ea praktikatu eta estimatzen dituen Euskal Herriko jolas-jarduerak, eta ea aldaerak identifikatzen dituen praktikatzen diren lurraldeei lotuta.
8.2.– Ea hartzen dituen euskal kirol eta jolasak nahiz herri-dantza tradizionalak bere identifikazio kultural propioaren zeinu gisa.

2 ADIERAZLEAK, TEKNIKAK ETA TRESNAK, KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK


Ebaluazioa jarraitua eta globaltasunaren izpirituak zuzendua izango da Batxilergoan. Gure irakasgaian IKASTURTEKO NOTA, hiru ebaluazioetan aterako noten bataz bestekoa izango da. Bataz besteko hau 5 edo gehiago bada irakasgaia gainditutzat joko da ebaluazio bakoitzean 3 edo gehiago lortu bada. Bataz bestekoa ez bada 5era ailegatzen, irakasgaia ez gainditutzat joko da eta gauza bera nahiz ailegatu ebaluazioren batetan nota 3ra iritsi ez bada. Suspenditutako ebaluazio bakoitzaren ostean ez da berreskurapenik egingo. Ikasturteko nota gainditu gabe geldituz gero, suspenditutako ebaluazioak ekaineko ohiko eta ezohiko azterketetan berreskuratu beharko dira.


EBALUAZIO BAKOITZEKO NOTA (orokorra) honela ipiniko da. Hiru alderdi edukiko dira kontutan eta bakoitzak nota orokorrean zati batez, hau da, % batez eragingo du. Hiru alderdiak eta beren eragina hauek dira:

Teoria:. Nota orokorraren %40 izango da gutxi gorabehera.
Praktika: Nota orokorraren %40 izango da gutxi gorabehera.
Jarrerak: Ebaluazioko notaren %20 izango da.

Hortaz, teoria eta praktika zehatz-mehatz nota guztiaren %80 izatera helduko dira. Ez da, beraz, hiru alderdien bataz bestekoa egingo. Alderdi bakoitzak bere puntuazioa izango du eta ebaluazioko notan goian aipaturiko ehunekoan eragingo du.

"Teoria" eta "Praktika" alderdietako nota egindako azterketa, bakarkako nahiz taldeko lan, test, kontrol eta abar guztien BATAZ BESTEKOAz lortuko da, hauetako bakoitza 0-10 bitartean kalifikatuko direlarik. Hauetaz gain, eta bi alderdi hauetan nota hobea lortzen laguntzeko, noizbehinka gaiarekin zerikusia duten borondatezko (ez derrigorrezko) zenbait proba edo lan ipiniko dira, nahi dutenentzat. Proba hauek nota igotzeko bakarrik balioko dute. Gaiarekin zerikusia izango duten proba edo lantxo hauek gaindituz gero PUNTU GEHIGARRIAK lortuko dira eta aurreko bataz bestekoari gehituko zaizkio. Beraz, litekeena da proba hauei esker teoria-praktikako alderdietako nota 10etik gorakoa izatea, honela ebaluazioko nota orokorra igotzen lagunduko duelarik.

Garbitasun edo higiene ohiturak (dutxa) ere, puntu gehigarriz ebaluatuko dira.

Teoria arloan, hamarretik gutxienez 3ko nota lortu beharko da, ebaluazioko nota gaindituko bada. Lortu ezean, ebaluazioa ez gainditutzat joko da, suspendituta, alegia, nahiz eta praktika eta jarrerak arlotan oso nota onak lortu. Teoriako nota hori ez balitz 3ra ailegatuko, baina praktikako eta jarreretako notarekin nota orokorrak 4 baino gehiago emango balu, ebaluazioko nota, orduan, 4 izango da. Teoriako nota hori, ordea, ez balitz 3ra ailegatuko, eta praktika eta jarreretako notekin, nota orokorra ez balitz 4ra ere helduko, ebaluazioko nota, orduan, nota hori izango da.

"Jarrerak" alderdiaren notarako, bestetik, kideenganako eta irakaslearenganako jarrera jatorrak, instalazio eta materialarekiko errespetuak, klaseetako asistentziak eta ahaleginak eta klaseetara arropa egokia ekartzeak eragin ona edukiko dute eta alderantziz.

Klaseetara etortzea eta eginbeharrekoa burutzea derrigorrezkoa da. Hortaz, edozein klasetako hutsegitea dagokion ziurtagiriaren bidez arrazoitu beharko da. Ikasleren batek ebaluazioko saioetatik %30 edo gehiagotara etorri gabe edo etorri baina ezer egin gabe igaroko balu eta jarrera horren arrazoizko justifikaziorik emango EZ balu, ikastetxeko barne araudiaren izpiritua jarraituz, ebaluazio honetako probetara aurkezteko eskubidea galduko luke eta ebaluazioa suspendituta izango du. Gaixotasun larri edo lesio luzeren baten justifikazio edo ziurtagiri bakarra mediku agiria izango da, ez besterik. Ziurtagiri guztiak Gorputz Heziketako irakasleari erakutsi beharko zaizkio.

Azkenik, ikasleren bat ebaluazio prozesuan, ebaluazioko kontrol eta azterketetan tranpak egiten, kopiatzen, errespetu gabeko jarrera larria mantentzen, azterketaren bat lapurtzen, agiriren bat faltsifikatzen eta antzeko oker larrietan harrapatuz gero, ebaluazio hori ez gainditutzat joko zaio. Gauza bera gertatuko zaio bakoitzak eginbeharreko lana besteren batenetik kopiatuta baldin badago eta baita ikastetxeko kirol materiala edo instalazioak modu desegokiz erabiltzeagatik hautsi, galdu eta konpondu edo berria ekarri behar izan eta egiten ez badu.

3 EBALUAZIOA: EBALUAZIO PROBAK

1. Ebaluazioa
TEORIA
- Entrenamendua: kontzeptua, legeak eta printzipioak, kontrolerako alderdiak, kualitate fisikoen entrenamendua, osasunerako entrenamendua: Testa (0-10 puntu) eta bakarkako lana, borondatezkoa (1,5 puntu gehigarri)
PRAKTIKA
- Entrenamendu saioak: 5 kontrol fisiko (0-10 p)

2. Ebaluazioa
TEORIA
- Elikadura, osasuna eta ariketa fisikoa: Testa (0-10 puntu) eta bakarkako lana, borondatezkoa (1 puntu gehigarri)
- Lasaitasun teknikak. Yoga. Masajea: Testa (0-10 puntu)
PRAKTIKA
- Lasaitasun saioak: Yoga eta masajea: 3 saio (0-10 puntu)
- Kirolak: 5 kontrol fisiko (0-10 p)

3. Ebaluazioa
TEORIA
- Gorputz Irudiaren Heziketa: Testa (0-10 puntu).
- Osasuna eta Gorputz Heziketa: Testa (0-10 puntu) eta bakarkako lana, borondatezkoa (0’5 puntu gehigarri)
PRAKTIKA
- Kirolak: Ahalegina (0-10 puntu) eta 5 kontrol fisiko (0-10 p)


No hay comentarios:

Publicar un comentario