Páginas

jueves, 4 de marzo de 2010

PROGRAMAZIOA: 1 Batxilergoa / Edukiak

1. ebaluazioa- Entrenamenduaren teoria eta plangintza: kontzeptua, legeak eta printzipioak, helburuak eta hasierako baldintzak, kontrolerako alderdiak (jarduera motak, zama, bolumena, intentsitatea, susperraldia), entrenamendu sistemak, aldizkakotasuna, progresioa, kualitate fisikoen entrenamendua eta osasunerako entrenamendua.
- Zailtasun- eta arrisku-adierazleen analisia (bihotz-maiztasuna; hidratazioa; lesioen prebentzioa; elikadura-beharrak).
– Egoera fisiko osasungarria ebaluatzeko probak egitea.
– Egoera fisiko orokorra eta espezifikoak hobetzeko sistema eta metodoak praktikan jartzea, hasierako ego­era-ebaluaziotik aurrera inplikatutako gaitasun fisikoak handituz.
– Osasunarekin erlazionatutako gaitasun fisikoen lana planifikatzea.
– Oinarrizko prestatze fisikorako jarduera fisikoak egitea: zirkuituak, gimnastika naturala…
– Era autonomoan, jarduera fisiko eta osasunerako programa pertsonala prestatu eta praktikan jartzea, maiztasuna, intentsitatea, denbora eta jarduera mota kontuan hartuz.
- Egoera fisiko onari eusteko eta hobetzeko, aha­legintzeak, erantzukizunak eta iraunkortasunak duten garrantziaz jabetzea
– Garbitasunari, higieneari, ordenari, instalazioei eta materialei buruzko araudiak onartzea, errespetatzea eta erabiltzea. Jarduera fisikoak egin ondoren, gorputzeko higieneari arreta jartzea.
2. ebaluazioa- Elikadura, ariketa fisikoa eta osasuna: elikagaiak eta janariak, elikadura egokirako arauak eta elikadura motak.
– Gizarte-ohitura positiboek, hala nola elikadura egokiak, atseden hartzeak eta bizimodu aktiboak duten eragina aztertzea; eta gizarte-ohitura negatiboen kritika, hala nola sedentariotasunarena, drogen menpekotasu­narena, alkoholismoarena eta tabakismoarena.
- Lasaitasun teknikak: yoga, masajea
- Erlaxatzeko, arnasa hartzeko, eta jarrerak berres­kuratu eta berregokitzeko teknikak eta metodoak apli­katzea, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko bitarteko gisa
- Aurreko etapan praktikatutako kiroletako baten oinarri teknikoetan eta taktikoetan sakontzea, baita erregelamenduaren ezagutzan ere.
- Beisbola
- Saskibaloia
3. ebaluazioa- Osasuna eta Gorputz Heziketa: osasunean eragiten duten alderdiak, begien osasuna.
– Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak dituen onurak ezagutzea.
– Jarduera fisikoak era egokian praktikatzeak osasu­nean duen eragina ezagutzea (egin behar ez diren jardu­erak; jarrera-higienerako ohiturak; segurtasun-arauak).
– Gizarte-ohitura positiboek, hala nola elikadura egokiak, atseden hartzeak eta bizimodu aktiboak duten eragina aztertzea; eta gizarte-ohitura negatiboen kritika, hala nola sedentariotasunarena, drogen menpekotasu­narena, alkoholismoarena eta tabakismoarena.
– Zenbait ohiturak (erretzea, edatea, egoneko bizitza) gure egoera fisikoan eta osasunean dituzten ondorio negatiboak balioestea
- Gorputz irudiaren heziketa: publizitatea, komunikabideak eta edertasun ereduak. Ondorioak: lotsak, anorexia, bulimia...
- Komunikabideek gorputzaren zenbait jarduerari ematen dioten trataerari dagokionez, jarrera kritikoa izatea.
– Jolas-jardueretan, kirol arruntetan, kirol berezietan eta herri-kiroletan parte hartzea, ondo pasatzeko eta ai­sialdirako asmoarekin.
– Ikastetxeko testuinguru soziokulturalean prak­tikatzen diren kirol- eta jolas-txapelketak antolatu eta horietan parte-hartzea.
– Jarduera fisikoetan, kiroletan eta jolasetan harre­manek, talde-lanak eta joko garbiak duten garrantzia estimatzea.
– Ingurune naturalean jarduerak antolatzen eta bi­deratzen laguntzea.
- Rafting
- Futbola
- Hockey
- Frontenis

No hay comentarios:

Publicar un comentario