Páginas

sábado, 6 de marzo de 2010

PROGRAMAZIOA: 1 Batxilergoa / Helburuak

1.– Jarduera fisikoa erregulartasunez praktikatzeak garapen pertsonal eta sozialerako dakartzan onurak ezagutu eta estimatzea, osasuna eta bizi-kalitatea hobe­tzeko.

2.– Ikasleen gaitasun fisikoak garatuz eta haien tre­betasun espezifikoak hobetuz, haien errendimendua handitzea osasunaren nahiz mugimendu-eraginkorta­sunaren hobekuntzaren adierazpen gisa, eta erantzuki­zunezko jarrera hartzea.

3.– Jarduera fisiko osasungarriko programa bat pla­nifikatu eta martxan jartzea hasierako egoeraren ebalu­aziotik abiatuta, ikasleen behar pertsonalei erantzun di­ezaien eta aisialdiaz nahiz denbora libreaz era aktiboan gozatzeko bidea izan dadin.

4.– Kirol-jarduerak edo bestelako jarduera fisikoak antolatu eta horietan parte hartzea eta haiek dakartza­ten alderdi sozialak eta kulturalak estimatzea, aisialdia eta denbora librea betetzeko baliabide gisa.

5.– Kiroletako motrizitate-egoerak bizitzea, eraba­kiei lehentasuna emanez eta aurreko etapan ikasitako taktika- eta teknika-elementuak aplikatuz.

6.– Jarduera fisikoak eta kirolak ingurune naturalean egitea, ingurunea kontserbatzen eta hobetzen lagundu­ko duten jarrerekin.

7.– Norberaren eta guztion osasunerako ondorio txarrak dituzten jarduera fisikoen, kirolen eta jolasen aurrean jarrera kritikoa hartzea, baita kirol-manifesta­zioetatik eratorritako fenomeno soziokulturalen aurre­an ere.

8.– Talde txikitan, eta komunikazio nahiz adieraz­pen modu gisa, konposizioak sortzea musikarekin edo musikarik gabe.

9.– Jarduera fisikoa eta, berdin, erlaxatzeko, arnas­teko eta jarrera egokitzeko teknikak era autonomoan erabili eta balioestea, norbera ezagutzeko bide gisa, eta eguneroko bizitzan sortzen diren desorekak nahiz ten­tsioak murrizteko baliabide gisa.

10.– Euskal Herrian errotutako jolas-tradizioak eta jarduera fisikoak nahiz kirolak identifikatu, estimatu eta praktikatzea, eta, informazio-iturrietan bilatuz, jola­sen, dantzen eta herri-kirolen aniztasuna aztertzea, hala, norberaren balio kulturalen aintzatespena eta errespetua lortzeko.

11.- Gorputza zaintzeak, osasuntsu mantentzeak, ariketa fisikoa egiteak, higiene ohiturak eta elikadura orekatu bat eramateak bizitza pertsonalari eta sozialari dakarzkion onurak garatzea, finkatzea eta balioestea.

12.-
Ariketa eta jarduera fisikoa burutzerakoan eta erlazionatuta dauden ekintzak egiterakoan, ez onartzea jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, maila sozialagatik, iritziagatik eta bestelako ezaugarri indibidual edo sozialengatik egin litezkeen diskriminazioak, ez ikasleen artean ezta irakasleen artean ere ez. Ariketa eta jarduera fisikoa burutzerakoan eta erlazionatuta dauden ekintzak egiterakoan mutilen eta nesken eskubide eta aukeren berdintasun eraginkorra sustatzea.

13.- Norbere gorputzarekin eta bere itxurarekin gustora egotea, erlatibizatuz eta kritikatuz komunikabideek azaltzen dizkiguten gorputz edertasun ereduak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario