Páginas

miércoles, 3 de marzo de 2010

PROGRAMAZIOA: 1 Batxilergoa / Metodologia

Metodología didaktikoaren bidez, ikasleek beren kabuz ikasteko, taldean lan egiteko eta ikerketarako beharrezko bideak aplikatzeko gaitasuna sustatuko du, alderdi teorikoaren eta praktikoaren arteko harremanak azpimarratuz.
Saio teorikoetako egitura honelakoa izaten da: irakasleak eduki teorikoak jasotzen dituen txostena banatuko dio ikasle bakoitzari; txostena-gaiaren mamia aurkeztuko du eta, ondoren, sortu diren zalantzei eta ikasleek egiten dituzten galderei erantzungo die.
Saio praktikoena berriz; beroketa, lan fisiko nagusia (aldez aurretik azaldutako gai teorikoa burutu), hozketa eta dutxa. Gehienetan irakasleak zuzenduta izaten dira, garrantzia handia ematen zaiolarik zer eta zergatik egiten ari diren ari direna ulertzea eta jabetzeari. Noizbehinka ikasleren bat jarduten du saioa edo zatiren bat zuzentzen.
Metodologia guztiz aplikatua eta praktikoa izatea nahi da, teorien eta azalpenen gainetik. Hori ho­rrela izateko, ikasleen inplikazioa lortu behar da ezagutzaren arloan; hala, jarduera fisikoak egiteaz gai­nera, gogoeta egitera bultzatu behar da. Esaterako, landutako alderdiren bati buruzko informazioa bila­tzeko eskatuko zaie, eta, gerora, informazio hori guztion artean aztertzeko agindu. Ikasleek eskola-saio­etako erabakietan eta antolakuntzan parte har dezaten bultzatuko da, alderdi jakin bati buruz duten iritzia azaltzeko eskatuz edota jarduera fisikoa egungo gizar­te-balioak aztertzeko eta horiei buruzko iritzia emateko erabiliz. Praktikari buruz hausnartzeak zentzua emango dio ikasleek bizitakoari.
Bideoa erabiliko dugu. Bakarkako lanak, talde lanak, talde aurkezpenak eta eztabaidak ere erabiliko ditugu

Ez dugu testu libururik jarraituko. Eduki teorikoak guk eginak dira eta fotokopietan banatuko zaizkie ikasleei. Ikasle guztiek boligrafo edo arkatzaren bat ekarri beharko dute idatzizko ariketak egin ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario