Páginas

sábado, 5 de junio de 2010

IRITZIA: Gorputz Heziketa irakasgaiaren ospea, akatsak eta hobetze bideak (2)

2. Kirol instalazio eskasak zenbait ikastetxetan. Nahiz eta denboraren poderioz egoera pixkanaka hobetzen joan den, zenbait ikastetxeetan Gorputz Heziketako programazioko helburu eta eduki oinarrizkoenak garatzeko zailtasun–ezintasunak daude dituzten kirol instalazioen mugengatik. Gure Euskal Herriko klima dela-eta eta gure eginbeharrekoak direla-eta derrigorrezkoa suertatzen da instalazio estali handi samarra izatea aldagela egokiekin. Eta, zoritxarrez, zenbait ikastetxek ez ditu gutxiengo horiek betetzen. Kasu hauetan izugarri mugatzen dute saioetan egin daitekeena. Eusko Jaurlaritzak ikastetxe bakoitzeko kirol instalazio estali handi samar bat gutxienez ipini beharko luke. Ildo honetatik goraipatzekoa da SOHATek ikastetxetako egoeraz jabetzeko bidalitako “inkesta”. Komenigarria izango litzateke antzemandako eskasi larrienak Hezkuntza Sailari zuzentzeko eskatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario