Páginas

lunes, 5 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 1 Batxilergoa / Teoria GHn



3)   Ikasi dugu teoria ematea nahitaezkoa dela Gorputz Heziketan ere; batetik, gorputz mugimenduarekin zer ikusia duen guztia ikasteko eta, bestetik, legeak agintzen duelako. Nola emango zenuke teoria? Nola ebaluatuko zenuke? Praktika adina/gehiago/gutxiago balio beharko luke?

284 comentarios:

  1. Nire ustetan teori ematea ez da oso garrantzitsua soinketako klaseetan. Ikusita derrigorrezkoa dela teoria ematea, nik ez nuke guztiz emamgo, hau da, nota igotzeko modu bat izan beharko litzateke. Nire ustez ezin dugu ebaluatu modu berean praktika eta teoria, ondorioz, ni irakaslea izango banintz, soinketako klase guztiak praktikoak izango lirateke eta ez zen egongo teoriarik ikasleek eskatuko ez balute nota igotzeko. Nire ustez ezin dira berdin ebaluatu praktika eta teoria.
    Doby!!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Nire ustez gorputz heziketan teoria eman behar da, kirola egiten jakiteko edo ikasteko. Baina zatirik handiena praktikaren bidez irakatsiko nuen, nire ustenz horrela errezagoa izango zelako ikastea. Adibidez, luzaketez hitz egitean luzaketa ezberdinak erakutsi eta praktikatuko nituzke. Nik notarako teoriari garrantzia emango nioke baina paktikari gehiago. %70 praktika eta %30 teoria. Praktika garrantzitsuagoa ikusten dudalako teoria baino, teoriarekin praktika ikasi eta gero praktika landu ea ondo egiten duten ikusteko gero praktikaren azterketa ezarri aurrerapenik egin duen ikusteko eta hori ebaluatzeko.
      SHERCO

      Eliminar
  2. Nire ustez, teoria ematea garrantzitsua da baina ez praktika baino garrantzitsuagoa. Ni soinketako irakaslea izango banintz, lehenik, teoria emango nuke bi astetan behin eta ondoren, emandakoa praktikan jarriko nuke. Ebaluatzeko orduan, teoria nahiko gutxi hartuko nuke kontuan,%30 gutxigorabehera eta gainontzeko %70 praktika ebaluatuko nuke. Izan ere, praktika ondo egiten badu, esan nahi du teoria ondo ulertu duela eta alderantziz. Honez gain, norbaitek bere nota igo nahi badu, aukera edukiko luke hainbat lan egiteko.

    ResponderEliminar
  3. Niri teoria ematea ondo iruditzen zait, praktika bezain garrantzitsua iruditzen zait.Praktika eginez kirol berri gehiago ikas ditzazkezu, baina teoria ere oso importantea da.
    Nire kasuan gorputz heziketa ez da nire asignatura gustukoena baina ahalegin guztiak egiten ditut.Ez zitzaidakeen justua irudituko kirolari txarra izateagatik nota txarra jartzea.Ondo iruditzen zait klase gehienetan praktika egitea baina nota bi zatitan banatuko nuke, erdia praktika eta erdia teoria edo bestela praktika pixka bat gehiago puntuatzea, beti ere teoria kontatzea.

    Pritt

    ResponderEliminar
  4. Nik niregatik ez nuke teoria emango, bestela ere nahikoa badugulako ikasteko. Baina eman beharra dagoenez, kurtsoan zehar hiru zatitan banatuko nuke teoria. Lehenengo, kurtsoan eman beharreko teoria alden azkarren eman, kontrol bat egin eta praktikara igaroko nintzake. Eta ondorengo ebaluazioetan ere horrela egingo nuke (nire ustez teoria alden azkarren kentzea hobeagoa delako).
    Kontrolari dagokionez, ez nioke garrantzia handiegirik emango; izan ere, nire
    ustez praktikak garrantzia handiagoa du. Baina gauza guztiak baloratu behar direnez, pare bat puntu emango nizkioke kontrolari. Beraz, kontrolari pare bat eman ezkero, praktikari zortzi puntu emango nizkioke eta beste lau bat puntu jarriko nituzke eskuragai lan estrak egin ezkero.
    Lau puntu hauek bi zatitan zatituko nituzke: batetik, bi puntu lan estra bat eta iritziak emateari emango nizkioke eta bestetik, beste bi puntuak, praktikan eskatutakoa baina ariketa gehiago egiten dituztenei emango nizkieke.

    IZENGOITIA= ni.

    ResponderEliminar
  5. Nire ustez teoria ematea Gorputz Heziketan garrantzitsua da gure gorputzari buruz eta ariketa fisikoari buruz gehiago ikasi dezakegulako. Orain ikasten dugun teoriarekin gero praktikan jartzerakoan hobeto egingo ditugu ariketak eta beraz, gure osasunerako hobeto.
    Baina beste alde batetik Gorputz Heziketako ikasorduetan kirola egin beharrean teoria ematea ez da batere interesgarria. Beraz, orain egiten dugun modua ondo iruditzen zait, etxean irakurri teoria eta gero azterketa txiki bat; ariketa fisikoa egiteko klase ordurik galdu gabe.
    Eta nire ustez ebaluatzeko modurik egokiena ondorengoa da: ariketa fisikoa 7tik ebaluatu eta teoria 3tik; eta 3 puntu hauez aparte puntu gehigarriak lortzeko lan batzuk burutu.

    -Minnie.

    ResponderEliminar
  6. Bai, nahiz eta, oso atsegina ez egin, ikasgai honetan ere teoria ikasi behar da. Hau garrantzitsua iruditzen zait kirol baten prestakuntza, entrenamenduak … egiten ikasteko, eta horrela gure kabuz etxean egiteko.
    Beste aldetik, teoria emateko teknikaren aldetik, orain arte bezala, teoria eman eta klaseak esplikatuko nuke. Ez daude gorputz heziketako ordu nahikoak teoria guztia pixkanaka emateko, eta gainera ikasitakoa praktikan ipintzeko, ondorioz, teoria asko murriztuko nuke eta beharrezkoa soilik eman.
    Bestalde, ebaluatzerako garaian, teoriak eta praktikak antzeko puntuak eduki beharko lituzkete, biei garrantzi bera emateko. Nire ustez, teoria gainditu ez duen batek ezin beharko luke, nota ona atera duen batek baina nota hobea eduki eboluzioan. Hau da, teoriari
    %40ko balioa emanez gero, ikasle batek teoria gainditu ezean, ezingo du 6 bat baino gehiago atera. Bestela, teorian saiatu den batentzat oso injustua iruditzen zait.
    Izengoitia= agian.

    ResponderEliminar
  7. Teoriaren garrantzia nabarmena da, ariketa fisikoak egiterakoan laguntza gehigarri bat delako, baina ez zait iruditzen gehiegi baloratu beharko zenik. Azken baterako gorputz heziketa zure gorputza ezagutu , nola mugitu eta nola entrenatu behar duzun jakiteko da, baina garrantzitsuena nola egin jakitea dela deritzot eta hori praktikarekin egiten dela ere iruditzen zait. Zure ebaluatzeko modua ez dagoela hain gaizki esan daiteke (naiz eta nik suspenditu) praktikoa ondo eginez gero nota ona eraman dezakezulako etxera. Baina nire ustez teoria gutxiago landu beharko genuke eta praktika gehiago egin.

    Izengoitia= Urkola

    ResponderEliminar
  8. Jakina da teoriak garrantzia handia duela gorputz heziketan baina teoria hori emateko hainbat modu ere badaude.

    Nire ustez modurik aproposena, ez da azterketa teorikoak egitea, baizik eta praktika egiten ari garen heinean ikasi beharreko teoria hori praktikan jartzea eta nire ustez jarduera honek gehiago lagunduko liguke teoria ikasten.

    Eta teoriaren azterketa eginez gero bi gauza artuko nituen kontuan. Bat, praktikak teoriak baino 3 bider gehiago balio beharko lukeela iruditzen zait eta esfortzua notan isladatu beharko lukeela iruditzen zait. Bestetik, ariketa fisikoak egin ezin dutenei teoriazko lan extra batzuk emango nizkieke eta lan horien arabera atera ebaluazioko nota.

    ...PiStAtXo...

    ResponderEliminar
  9. Nik honela ebaluatuko nuke ikasle bakoitza:
    •Bakarkako lana %20
    •Proba fisikoak %70
    •Portaera eta ahalegina %10

    Nire ustez teoria eman beharra dago , baina ez beste ikasgaietan bezala, nik arinagoa egingo nuke lan batzuen bidez (ikasle bakoitzari gai bat emango zaio eta ikasleak gai horri buruzko lan bat egingo du) ebaluazio bakoizteko.
    Proba fisikoak nahiko ondo daude ebaluatzeko, baina nik beste proba bat jarriko nuke.Eskola ondoan daukagun frontoi hori aproposa da “sprint” froga batzuk egiteko.Eta ez zait ondo iruditzen erresistentzia froga egiten dugun modua , leku oso txikia da eta denbora osoan biraka aritu behar gara eta hori ez da ona belaunentzat, gainera ikasle gehiegi gaude eta ezin da eroso korri egin.

    Izengoitia=petter

    ResponderEliminar
  10. Nire ustezz, soikentan, ez litzateke teoria eman behar, baina legeak agintzen duen bezala, teoria eman beharra dago. Nik naihago dut praktika gehiago eman teoria baino, teoria emateko beste 10 asignatura baitditugu, eta soinketa, ariketa fisikoa egiteko behrako litzatekeela. Ni irakaslea izanez gero, teoria oso gutxi emango nuke, minimoa, eta praktika gehiago emango nuke, nota ipintzeko orduan, praktikari garrantzi handiena emanez. Beste haukera bat, hiruilabete batean teoria bakarrik ematea izango zen, eta beste bietan, praktika soilik, horrela, iksaleentzat errazagoa izango zen motxila noiz ekarri behar duten gogoratzea. Eta behin onetaz itzegiten hasita, zera esan nahi dut, egiten dugun erresistentzi proban, jende asko gaude eta lekua txikia dela, eta bukaerarako, lurra busti edo humedadetu egiten dela jendearen izerdiagatik...
    Izengoitia: NSA

    ResponderEliminar
  11. Gorputz Heziketan ere teoria ematea derrigorrezkoa dela jakinik, modu eramangarrienean egitea proposatuko nuke. Txuleta egitearen sistema egokia eta nahiko eraginkorra dela deriotzot, baina, askotan, ez dakigu zer idazten ari garen ere, soilik txostenean dagoena kopiatzen dugu. Hala ere, ezin da ukatu nahi gabe ere zer edo zer ikasten dugula, epe laburrerako bada ere.
    Nire ustez, ez luke praktikak bezain beste balio behar, heziketa fisikoko saioetan ere ez baitugu teoria lantzen denbo askorik igarotzen, beraz ez da sakonki lantzen.
    Gure ikastetxean erabiltzen dugun sistema egokia dela uste dut, beti ere, teoria azterketaren bat gaizki eginez gero beste modu batzuetara nota berreskura daitekeelako. Hala ere, badira asko eta asko hori horrela dela jakinik azterke antzakotzat hartzen ez dutenak, eta ikasi gabe edo txuletarik egin gabe joaten direnak. Jarrera hau ez zait egokia iruditzen, teoria ere heziketa fisikoaren atal garrantzitsu bat dela jakinik eta gure ikastetxean azterketetarako ematen dizkiguten abantailekin gutxienez esfortzu minimo bat egin beharko litzatekeela iruiditzen zait, bai kontrola pasatzeko, baita informazioa orokor bat izateko hainbat gaien inguruan, gazte askok praktikatzen baitute kirola orokorrean eta ez legote batere gaizki hainbat gauzen inguruan informatuta egotea.

    21112

    ResponderEliminar
  12. Ados nago eskolan teoria emateko dugun moduarekin. Hala ere, ebaluaketaren hasiera bakoitzean klaseren bat erabiliko nuke ebaluaketa horretan egingo ditugun ariketei buruzko teoria labur bat emateko, garrantzitsua delako zenbait gauza ikastea eta gero kontrol txiki bat egingo genuke. Ados ez nagoen gauza bakarra puntuazioa da. Nire ustez, teoriak eta ariketa fisikoak ez lukete berdin balio behar, ariketa fisikoak garrantzi handiagoa izan behar luke. Hala ere, alde horrek ez luke handia izan behar, arrazoi honengatik: guztiok ez dugu gaitasun bera kiroletarako eta beraz, norberaren gaitasuna baloratzearekin batera ahalegina ere baloratu beharko litzateke eta askotan emaitzak baloratzen direnez, pertsona horiek nota txarragoa ateratzen dute. Horregatik uste dut, kasu horietarako teoriak asko laguntzen duela, nahiz eta garrantzirik eman ez eta gero gure nota oso baxua izan. Beraz, niretzat teoriak %30 balio beharko luke, ariketa fisikoak %60 eta jarrerak %10.
    Izengoitia: Pass

    ResponderEliminar
  13. Gobernuak ezartzen duenez zer egin behar den ikasgai bakoitzean nago ados GH-n teoria ematearekin. Gobernua sartuko ez balitz Gorputz Hezkuntzako ikasgaian ez nuke teoriaren hitzik ere emango. Txikietatik eduki dugu Gorputz Heziketa gustuko bezala baino inoiz ere ez bertan teoria ematen delako baizik eta ariketa fisikoa egiten delako.
    Irakaslea banintz horrela puntuatuko nuke gaur egun Gorputz Heziketan ; %80 ariketa fisikoari emango nioke hau delako funtsezkoa GH-n;%10 teoriarentzat utziko nuke ez zaidalako batere ongi iruditzen GH-n teoriarik ematea eta azkenik, beste %10 a jarrerari emango nioke zeren bestela ikasleak ez lituzkete ongi tratatuko eskolako materiala.

    IZENGOITIA:Torrente

    ResponderEliminar
  14. Nire ustez Gorputz Heziketan praktika da teoria baino garrantzitsuagoa, baina praktika egiteko, lehedabizi teoria ikasi beharko dugu, nahi dugun ariketak jakiteko nola egiten diren, ariketa horiek onak ala txarrak diren...

    Normala iruditzen zait Gorputz Heziketan teoria ikastea, beraz legearekin ados nago. Nik Gorputz Hezkuntzako irakaslea izango banintz pratikari % 60 importantzia emango nioke, %20 teoriari eta % 20 jarrerari.

    Izengoitia: kiko

    ResponderEliminar
  15. Legeak ala agintzen duenez teoria emateari ezin zaiola uko egin argi dago, baina, ala ere ez dut uste gorputz hezkuntzako klaseetan teoria emateak zentzu handia duenik.
    Ez zait gaizki iruditzen gorputzeko atal garrantzitsu eta kirol entrenamentu ohikoenen berri izatea baina azkez ebaluazioan egindako teoria azterketa bat adibidez, lotsagarria iruditzen zait, nori iruditzen zaio lagungarria 2005eko pilota txapelketako emaitza zehatza edo Japoniak olinpiar jokoetan bildutako medalla kopurua buruz ikastea?
    Eta okerrena, klaseko pertsona askok kirolean ari garenean eskuak patrikan sartuta egon eta orri bat buruz ikasi dutelako gorputz hezkuntzan bikain ateratzea da.
    izengoitia: motz

    ResponderEliminar
  16. Teoria ematearena ongi deritzot, bai lan fisikoan zer egiten dugun ikasi behar dugulako eta bai legeak esaten duena bete beharra dagoelako. Orain arte inoiz lenago ez dut teoriarik eman eskolan gorputz ezkuntzako klaseetan eta beraz hasieran ez zitzaidan asko gustatu lan fisikoa puntuatu beharko litzateken klase batean ere ikasi beharrak, baina orian oso ideia ona dela uste dut kiroletan ona ez den edo hauek egiteko arazoakd dituen jendeari asignatura gainditzeko aukera ematen baitio. Ikasteko erabiltzen dugun metodoa, txuletarena oso ona iruditzen zait ez baita erraza, egia esan ezinezkoa baita ikasi behar ditugun orri guzti horiek ikastea. Nire desadostasun bakarra teoriari buruz; sekulako materia pila dugula izango litzateke. Hiru hileko batzutean besteetan baino gutxigo da, baina hain errepikakorra denez( beti iruditzen zait gauza bera bost aldiz irakurtzen dudala hitzak ordenez aldatuta)oso astuna egiten da, zer idazten ari garen ez konturatzeraino. Asko ikasten dela ez dut ukatuko, baina ziur nago jende erdiak txuletak ez egitearen arrazoia txapa guzti horiek ez irakurtzeagatik dela. Hala era, ez nuke teoria kentzerik nahi lan fisikoan lortzen ez dituzun puntuak errekonpentsatzeko balio baitu, edo gutxigatik lortu ez duzun nota lortzeko. Nire ustetan, gorputz hezkuntzaka oso ongi antolatuta dago eskolan, hain beste froga daudenez puntu extrak lortzeko, ia ezinezkoa iruditzen zait hau ez gainditzea.

    ResponderEliminar
  17. Teoria ematea ez dagoela gaizki uste dut, betiere zein teoria mota den aztertuta. Zentzugabejeria iruditzen zait pelotako txapelak eta Joku Olinpikoetako dominak nork eta noiz irabazi zituen ikastea, horrek gero bizitzarako ez baitu ezertarako balio. Gorputz hezkuntzan eman beharreko teoria, nire ustez, osasunarekin zer-ikusia duena izan beharko litzateke, adibidez, lesio baten aurrean egin beharrekoa, RCP-ak noiz egin behar diren, elikadura osasuntsua izateko jarraitu beharreko arauak, estiramendu egokiak zeintzuk deiren eta zer estiratzeko balio duten...etab. Horrela, oinarrizko informazio bat edukiko genuke, bizitzan gutxien espero dugun momentuan edota kirolaren praktika egokiagorako baliagarria izan dakigukena. Ebaluazio notak bi atal izan beharko lituzke nire ustez: erdia teorikoa eta erdia fisikoa. Teorian aurrez aipatu ditudan gauzak jakitea eskatuko litzateke eta kontzeptu horien zenbait praktika egin ahalko ziren, horiek atal fisikoaren parte izango zirelarik (estiramenduak, adibidez). Honek, proba fisikoak zailtasun gehiagorekin burutzen dituztenei besteekiko nota berdintzea ahalbidetuko lieke.
    izengoitia: mr.grohl

    ResponderEliminar
  18. Nire ustez, teoria ez litzateke gehiegi puntuatu behar eta praktika gehiago puntuatu behar litzateke nahiz eta azterketa teorikoa ez gainditu. Izan ere, azterketa teoriko batean, nahiz eta txuleta eduki badaukazu urduri jartzea eta ezin bilatu izatea behar duzun informazioa, izan ere, adibidez, txuletan orri baten alde bat bete behar bada eta informazio asko baldin badaukazu orri horretan sartzeko letra txikia egin behar da eta dena oso pilatuta. Azterketa egiten ari zarenean, galdetzen dizun hori bilatu ezinean bazabiltza oso urduri jartzeko arriskua daukazu eta ez baduzu aurkitzen erantzunetako bat aukeratzen duzu zorterik ote daukazun pentsatuz.
    Horrez gain, nire ustez soinketan klase teorikoa saio bat izan beharko luke eta beste guztia praktikoa, azken finean soinketa klase praktikoa da.

    ResponderEliminar
  19. Nire ustez soinketan ez litzake teoria eman behar. Izan ere, soinketako ordua kirola egiteko ordua izan beharko luke, gaur egun ez baita eskolaz kanpo kirol gehiegi egiten. Agian, norbaitek teoria ikasteko gogoa baldin badu, irakasleak txosten bat egin lezake, eta txosten hori nahi duenari bakarrik eman. Baina azterketarik behintzat ez luke egon beharko.

    ResponderEliminar
  20. Nire ustez, soinketako klaseetan teoria ematea ez da hain garrantzitsua.
    Legeak dionez, derrigorrezkeo da teoria ematea eta ondo deritzok, baina ez praktikaren maila berean.
    Nik praktika emango nuke, baina agian azterketarik egin gabe. Klasean gaiari buruz dudan informazioa eman eta gero ikasleen iritzia eskatuko nuke klasean bertan, mintza praktika bat bezala, bakoitzaren iritzia azalduz gutxi gorabehera, garrantzi handirik eman gabea, agian hamarretik bi-hiru puntutxo. Gainera, iruditzen zait klase bat edo beste ebaluazio bakoitzean nahikoa litzatekeela, ez gehiago. Bestalde, norbaiti interesa pizten bazaio gai horri buruz, informazio gehiago emango nioke bera informa dadin.
    Nire ustez, soinketako klaseetan praktikak askoz ere garrantzi handiagoa du, azken finean ariketa fisikoa lantzen den ikasgaia delako, eta ez bakoitzak duen ikasteko gaitasuna.

    ResponderEliminar
  21. Hasteko aipatu behar dut ez dudala ondo ulertzen zergatik eman behar den soinketan teoria. Izan ere, nire ustez gorputz mugimenduarekin zerikusia duen guztia ikasteko nahikoa da praktikatzea, kirola egitea. Denok dakigu ikasten dugunaren zati bat ahaztu egiten dela, beraz ez dut uste teoria emanez gehiago ikasten dugula soinketaren kasuan. Baina legeak agintzen duenez, nire ustez nahikoa da egun gutxi batzutan fitxak irakurtzea eta ideia orokorrarekin geratzea, ondoren irakurritakoarekin zerikusia duen kirola praktikatuz. Beraz, argi dago praktikak gehiago balio behar duela. Esan nahi dudana da badugula nahiko teoria ikasteko beste ikasgaietan, eta soinketa dela bakarra teoria praktikan jartzea ahalbidetzen duena.

    HASBRO

    ResponderEliminar
  22. Denok dakigunez Gorputz Hezkuntzan teoria ematea derrigorrezkoa da, batez ere legeak ala agintzen duelako, baina baita beharrezkoa dugulako ere. Ala ere, nire iritzitan gorputz hezkuntzan garrantzitsuagoak dira eta izan beharko lukete ariketa eta proba fisikoek, gorputz hezkuntzan gure osasuna lantzen eta hobetzeko ikasten baitugu, bizimodu hobea izateko helburuarekin. Beraz, inportanteagoa da sasoi onean egotea teoria buruz ikastea baino. Bestetik, teoria ematea derrigorrezkoa denez, nik enuke azterketa teorikorik jarriko, bai ordea ebaluazio bakoitzean egokitzen den gaiari buruzko aste bat edo biko kalendario moduko bat egitea, aste batean dieta osasungarri baten plangintza esaterako. Horrela gure osasunari buruz zerbait gehiago jakingo genuke, eta gure bizimodua zertxobait hobetu ere, baina osasun onean egoteko garrantzitsuagoa da ariketa fisikoak egitea.

    Izengoitia=amador

    ResponderEliminar
  23. Badakigu Gorputz Heziketan teoria ikastea derrigorrezkoa dela, baina ala ere garrantzia askoz gehiago ematen diot ariketak egiteari. Teoria ematerako garaian ez nuke lehenengo ebaluaketan bezalak txosten potolorik emango, seguru bait nago ikasleen eridiek ere ez luketela txosten guzti horren erdia ere irakurriko. Teoria ematekotan puxkanaka azaltzen joango nintzateke klasero zertxobait azalduz eta txostena ematekotan, txosten arinagoak banatuko nituzke.
    Ez nioke garrantzia handirik emango ebaluatzerako orduan zertxobait bai baina puntuatu behar delako bakarrik. Eta dudarik gabe praktikari baino puntu gutxiago emango nizkioke.

    Izengoitia: 1996.

    ResponderEliminar
  24. Gorputz hezkuntzan teoria ematea derrigorrezkoa izan arren, haurten harte ez dut eman beste ikastetxeean, eta egia esan ez dut ikusten oso praktikoa. Gainera ikasleon hartean ez dugu serio xamar hartzen emandako teoria ikastearena. Ondo egongo litzateke teoria hori praktika pixkatekin batera ikustea, eta horrela etekin gehiago aterako genioke eta hobeto ulertuko genuke.
    Bestalde, nere ustez ematen zaion puntuazioa nahikoa da, egin behar denarentzako, ebaluaketaren barruan.

    Izengoitia: asteartea

    ResponderEliminar
  25. Nire ustez, gorpuz hezkuntzan teoria ematea beharrezkoa da, izan ere, teoriarekin batera, gauza asko ikasten dira. Adibidez, kirol ohiturak hobetu daitezke, elikadura, eta beste hainbat arlo baita ere. Beste alde batetik, nire ustez, teoria atalean gutxienez 4koa ateratzea eskatuko nuke, izan ere, ikasle askok, pasa egiten dute teoria atalaz, hori suspendituta ere 10ekoa lortu ahal dutelako. Nire ustetan, bizitza errealean gertatzen den moduan, teoria ezinbestekoa da praktika ongi egiteko, eta kirola, beste asignaturak bezala, ondo egitea komeni da, gehien bat, osasunerako ona delako.

    QWERTY.96

    ResponderEliminar
  26. Gorputz Heziketako teoria orain lantzen dugun moduan era egokia dela iruditzen zait.Teoria norberak irakurri, errpasatu... eta azterketa laburpen mugatu baten laguntzaz egitea. Nire ustez teoriak praktika baino gutxiago balio behar du, kirola egiterakoan, edo kirola eta jokuak lantzen ditugunean Gorputz Heziketako klasetan, irakasleak beti ematen digu azalpennen bat edo kirol edo jojku horri buruzko informazioa: jatorria, sorrera, arauak, mugak, trukoak, helburua... Eta horrela nahiz ea ez eduki teoria idatzita dagoen orririk, kirol horri buruz teoria deitu diezaiokegun azalpenak jasotzen ditugu, eta gero irakaslearen azalpenez baliatuz praktikan ipintzen saiatzen gara. Teoria ematen dugun moduak emate dugunarekin ados nagoen arren, gauza bat aldatuko nuke, bakoitzak bere etxean egin beharren guztia, hau da, irakurri, ulertu... Gorputz Heziketako klaseren bat edo beste hartuko nituzke teoria hori hobeto ulertzeko, hau da hobeto landu ahal izateko, betiere irakaslearen azalpenez lagunduta.

    Hartza

    ResponderEliminar
  27. Nire iritziz, teoria hutsa emate honek ez du garrantzirik, modu horretan, kurtsoko %10k gehienez soilik irakurtzen edo ikasten baitute ikasi beharrekoak. Egokiago, eta produktiboago iruditzen zait klase bat edo bi kirol gaien inguruan debateak eginez igaroko bagenitu. Eta teoria, lehen esan bezala, parrafada hutsan emate horrek ez du abantailik ez onurarik ekartzen, baina teoria praktikan aplikatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Hasteko, edozein kirol egin aurretik estiratu egin beharko genuke, eta ez edozein modutan. Estiramentuak egin behar diren moduan egiten ikasi beharko genuke, oso errexa iruditzen bazaigu ere, ziurrenik oker egiten ditugula askok, eta horrek ez digu onurarik eragiten, alderantziz, kalteak eragin ditzake. Horregatik, garrantzitsua da, nola arnastu, nola egin abdominalak, nola estiratu... eta nola egin mugimenduak generalean ikastea, jakitea. Mugimendu bakoitza, txikiena bada ere, nola egiten dugun garrantzi handia du, eta eragin handia izan dezake hemendik urte batzutara.

    Eta teoria baloratzean, nire ustetan, globalaren notaren %30 izan beharko litzateke, hori izango zen justuena. Horrela kirolaren beste alderdietan bakoitzaren partaidetza baloratuko ltzateke eta. Baina ez dadila izan teoria, parrafada hutsean. Hitzaldietan edota jarduera praktikoetan izaten bada askoz hobe.


    Izengoitia: mmmmmm

    ResponderEliminar
  28. Gorputz Heziketan teoria nola ebaluatu behar den, beti izan da eztabaidagarria. Teoria ematea derrigorrezkoa dela argi dago, legeak ala dioenez, baina zer balorazio eman beharko litzaiokeen edo nola ebaluatu beharko litzakeen, ez dago horren argi. Nik, teoria emateko orain arteko sistema ez nuke aldatuko, oraingoa egokiena iruditzen zaidalako. Hori bai, klase bat baino gehiago eskainiko nioke behar den bezala ulertu ahal izateko eta barneratzeko. Behin, klasean gaia ikusi eta azalduta, errazago egingo litzaigukeelako test edo galderak erantzuteko, gai osoa guk etxean landu beharrean. Ebaluatzeari dagokionez, argi dago praktika izango litzakeela garrantzitsuena edo kontuan gehien hartuko nukeena ebaluatzeko garaian. Gorputz Heziketari dagokionez, praktikatzea delako funtsezkoena eta sasoia lantzea duelako helburu eta horretarako teoria hutsa bakarrik jakiteak ez duelako balio. Honenbestez, teoriari praktikari baino puntuazio bajuxeagoa emango nioke.
    Izengoitia: 1997

    ResponderEliminar
  29. Gorputza-hezkuntzan teoria nola ebaluatu behar den beti izan da gatazkatsua. Nire ustez ongi dago teoria ematea, zeren mugimendu fisikoak egin baino lehen jakin egin behar dugu nola egin eta gaizki egiteak ekar ditzaizkigun lesioak. Baina nire uistez nahiz eta zati garrantzitsu bat izan beti ere kontutan hartu behar da gozputz hezkintza lan fisikoa egitea dela eta gure gorputzaren sasoia lantzea, eta teoria, lan fisikoa baino askoz gutxiago puntuatu beharko litzatekeela.

    Astelehena

    ResponderEliminar
  30. Normalean gorputz heziketan praktika bakarrik landu izan dugu urte askotan zehar, eta bat-batean teoria lantzeak harritu egiten gaitu, gainera ez da gutxi ikasi behar den teoria, eta ez gaude ohituta horrelako teoriak ikasten. Horregatik pentsatzen dut , hain garrantzitsua bada teoria, gazteagotik ikasten hasi beharko ginatekela, eta ez dana bat-batean. Horretaz gain, teoria hain garrantzitsua denez, saio bat baino gehiago egin beharko genukeela iruditzen zait, hau da: teoria azaldu, bideoak ikusi, testak egin.... eta ondoren azterketa egin, eta ez bi aste lehenago txosten bat eman , norberak bere etxean ikasi eta ondoren azterketa egin. Saio bat baino gehiago eginez gero teoriari buruz, ebaluaketan dexente ebaluatuko nuke, hau da 10etik 3 edo 4 puntu, baina txosten bat eman eta hortik bi asteta azterketa egiten bada, gutxiago ebaluatuko nuke denbora gutxiago igaro dugulako teoriarekin.

    ResponderEliminar
  31. Oso ondo iruditzen zait teoria ematea, praktika egin baino lehen komenigarria delako nola egin behar den jakitea eta lesioak sahiesteko zer egin jakitea. Aurten beste urteetan ez bezela, teoria daukagu, irakasleak gai baten txosten bat ematen digu, irakurri egin behar dugu eta txuleta bat egiten uzten digu. Beste modu batez ere egin dugu, klasean bertan testu bat irakurri eta galderei erantzun. Nik azkeneko modu honetan egingo nituzke teoriako azterketak, badakit etxean ez dela ezer egin behar eta errazagoak iruditzen zaizkizuela, baina uste dut horrela jendeak interes gehiago jarriko zuela irakurtzeko. Orain egiten ditugu moduan, jende gutxik irakurtzen ditu txostenak, ez dutre interesik jartzen eta txuleta eginez gero, kopiatu bakarrik egiten dute. Beraz iruditzen zait testuak jarrita jendeak interesa jarriko zuela eta gehiago ikasiko genukeela.
    Izengoitia: LUR

    ResponderEliminar
  32. Ondo dago praktika ematea, batik bat praktikan hasi aurretik jakinaren gainean egoteko oinarrizko zenbait gauzetaz beintzat. Garbi dago ikasleei orokorrean ez zaigula batere gustatzen teoria ematea, gehienoi beintzat ez zaigula erabilarria egiten uste dut. Guk gorputz hezkunda fizikoarekin lotzen dugu eta ez ikastearekin.
    Gorputz hezkuntzan teoria emateko modu asko ez zaizkit okurritzen, presentazioak egitea agian, eta ikasleok besteak hitz egiten ari diren bitartean apunteak hartzea adibidez. Baina errexena txosten bat ematea da eta bertatik ikastea. Esplikazio gehiago agian egon beharko luke eta txostena arinagoa izateak guri lagunduko liguke, gorputz hezkuntzako txostenak oso luzeak baitira.
    Nire iritziz ariketa fisikoak gehiago balio beharko luke teoria baino. Azkenean bizitzan zehar teoria ia ez baitugu erabiliko.
    Izengoitia: Mika

    ResponderEliminar
  33. Nik lehen pentsatzen nuen Gorputz Heziketa ikasgaian praktika besterik ez genukeela egingo, baina konturatu naiz irakasgai honetan ere teoria oso garrantzitsua dela, praktika guztien atzetik teoria bat egon behar delako, bai gure gorputza ezagutzeko, bai lesioak sahiesteko, bai kirolaren garrantzia ezagutzeko... Hala eta guztiz ere, niri Gorputz Heziketa ikasgaia oso dibertigarria iruditzen zait eta praktikak beharrezkoak iruditzen zaizkit ikasketetako estresa arintzeko. Orduan teoriari %40 emango nioke eta praktikari beste%60.
    Izengoitia: alogal

    ResponderEliminar
  34. Nire ustez Goriptz Heziketan teoria metaea oso garrantzitsua da. Gainera, niri muskuluak, elikadura... asko interesatzen zaizkit, beraz, oso interesgarria egiten zait ikasten duguna. Baina nik ez nuke materia modu horretara emango. Nik uste dut, astean bi saio izanda, eta jankinda denoi gustatzen zaigula kirola egitea, ebaluazio bakoitzeko lehen bi asteetan materai emango nukeela, eta segituan azterketa egin. Izan ere, askotan, gainerako azterketekin pilatzen zaigu dena, eta ez dugu denerako denborarik izaten. Gainera, materiak luze samarrak direla iruditzen zait, eta motzagoak balira jende gehiagok egingo lukeela "txuleta". Beraz, aipatu bezala, denbora dela arazo nagusia iruditzen zait, eta azterketak, ebaluazio hasieretan egingo nituzke. Hala ere, esan beharra daukat, azterketak ez direla batere zailak izaten eta lan piska bat egin duenak erraz gainditu ditzazkela.

    Izengoitia: Dudu

    ResponderEliminar
  35. Galdera honen erantzuna ez daukat besteena bezain garbi, izan ere, alde eta kontrako argudioak nahasi zaizkit buruan galdera hau irakurtzean. Hasteko, egia iruditzen zait beharrezkoa dela teoria pixka bat ematea, beste arloetan bezalaxe, gure gorputzari buruzko informazioa ere jakitea beharrezkoa delako. Nire ustez, oraingo teoria emateko metodoa egokia da, izan ere, gorputz heziketako klaseetan teoriaren azalpenak ematen hasiko bagina, klaseak astunak egingo litzaizkiguke eta ez ginateke energia berdinarekin joango klasera. Gainera, nire iritziz, gorputz heziketako arloan praktika teoria baino garrantzitsuagoa denetik, teoriaren azalpenekin praktikako klaseak murriztuko lirateke, eta denok ados egongo garen bezala, ez ditugu arlo honetako ordu asko ematen astean. Ebaluatzeko erari begiratuz ere, ados nago oraingo metodoarekin, lehen esan dudan bezala, praktika teoria baino garrantzitsuagoa iruditzen zaidalako. Beraz, nire iritziz, oraingo metodoa erabiltzen jarraitu behar genuke, niri pertsonalki, etsegina zaidalako.

    Izengoitia: INFINITE7

    ResponderEliminar
  36. Nire ustez teoria praktika baina gutxiago eman behar litzake, orain ematen dugun bezala. Ados nago teoria ematearekin, zeren eta ariketak ondo egiteko eta geure gorputza hobeto ezagutzeko behar-beharrezkoa da, gainera oso interesgarriak iruditzen zait ikasten duguna, baina ez luke derrigorrezkoa izan behar, nota igotzeko soilik, orain egiten dugun bezala, zeren eta soinketa praktikaren bidez ikasten da teoriaren bidez baina gehiago. Horrez gain, nahiz eta kiroletan txarra izan edo kirola ez gustatu, kontuan hartu beharrekoa, nota ipintzerako orduan, klasean jarritako ariketetan saiatu izana izan beharko luke.
    Izengoitia: PLL

    ResponderEliminar
  37. Egia esan, noiz edo noiz eman dut gorputz heziketan teoria baina ez dut iñoiz hainbeste azterketa egin gorputz heziketan. Alde batetik garrantzitsua iruditzen zait, bai egia da jakin egin behar dugula lesioak saihesteko zer egin etab. baina eskolan ez dugu hainbeste ordutan izaten gorputz heziketan eta niri askoz baliagarriagoa eta lagungarriagoa iruditzen zait gazteentzat kirola egitea teoria ematea baino. Azkenean nahiko ordu izaten ditugu ikasteko, nahiko ikasgai ditugu eta uste dut ulertzekoa dela gorputz hezkuntzako teoria alde batera uztea beste gauza asko baititugu. Horrekin ez dut esan nahi ez zaidanik garrantzitsua iruditzen, baina urtean azterketa bat egitea nahikoa iruditzen zait. Gainera gure adineko gazte askok ez dute kirola egiten eskolaz kanpo eta horretarako ordua edukitzea eskolan benetan garrantzitsua iruditzen zait. Nik teoria egia esan %20 a baloratuko nuke asko jota.

    IZENGOITIA: ARBOLA

    ResponderEliminar
  38. Argi dago teoria beharrezkoa dela gorputz mugimenduarekin zer ikusia duen guztia ikasteko, eta oso ondo iruditzen zait teoria notaren barnean egotea.
    Nire ustez,ondo dago teoria lantzea praktika bezain garrantzitsua dela uste dudalako, baina praktikak denbora gehiago eskeintzen du, gehiago lantzea eskatzen du ,alegia.
    Orain ematen dugun modua oso ondo iruditzen zait, ez dugulako teoria asko sakontzen baina nik uste dut teoriaren hausnarketa beintzat egiten dugula.

    Izengoitia: Ikaslea

    ResponderEliminar
  39. Ni ez naiz teoriaren aldekoa...azken fiñean IBEF egin nahi duenak, proba fisiko batzuk pasa behar ditu (oso gogorrak direnak) eta teoria (ematen badu) oso laburtuta edo puntu gutxi balio duenak izaten dira.
    Baina ondo etortzen da noizbehinka teoria pixka bat jakitea,beraz orain ematen dugun modua oso praktikoa iruditzen zait. Puntuatzeko modua ere ondo iruditzen zait, hau da, proga fisikoei puntu gehiago ematea teoriari baino.

    Izengotia: Sarrera

    ResponderEliminar
  40. Nire ustez ondo dago dagoen moduan. Teoria ikastea garrantzitsua iruditzen zait, soinketa ez baita bakarrik kirola egitea, baizik eta horren atzean dagoena ere jakitea. Gainera, gure gorputzak nola lan egiten duen jakiteko ere oso ondo datorkigu. Honetaz aparte, kiroletan ona ez den jendeari ondo etortzen zaio, nota igo dezakeelako. Irakaslea banintz, teoria praktika baino pixkat gutxiago baloratuko nuke, baina beti ere ondo baloratuz.
    IZENGOITIA: AGIAN

    ResponderEliminar
  41. Gorpurtz Hezkuntzan teoria ematea niri ez zait ideia egokia iruditzen baina derrigorrezkoa bada ulertzen dut eman behar izatea. Horrez gain, garrantzitsua dela ere ulertzen dut, nola berotu behar den, elikagai egokia, jarudera egokiak... jakin behar izatea ondoren praktikan jartzerakoan arazo handirik edo lesiorik ez izateko. Hala ere, guk teoria ematen dugun modua gustatzen zait, era egokiena dela iruiditzen zait eta ez daukat hori modu hobeagoan egiteko proposamenik.

    IZENGOITIA: ORIXE1

    ResponderEliminar
  42. Nire ustez, teoriak baita garrantzi handia dauka kirolei,... buruzko gauza asko uler daitezkelako honi esker eta ondoren, praktikan jartzerakoan, erraztasun handiagoarekin egin ahal izaten delako. Baina, ala ere, praktika oraindik eta garrantzitsuagoa iruditzen zait, zuk, kirola egiten duzunean baita, hainbat gauza azter ditzazkezulako inongo teoria jakin gabe. Adibidez: zuk duzun erresistentzia, egin dezakezun esfortzua,... Hortaz, nire ustez praktikak teoriak baino garrantzi gehiago izan behar du.

    Izengoitia: Coca Cola

    ResponderEliminar
  43. Teoriari dagokionez, ondo deritzot Gorputz Heziketako klaseetan ere aplikatzea. Azken finean teoriarik gabe zaila da praktikan emaitza onak lortzea, eta praktikarik gabe teoria zuzena izatea ere ezinezkoa da. Horregatik, bi arloak ezinbestekoak direla deritzot, bata besteak elkarrekin lotura zuzena baitute. Hala eta guztiz, Gorputz Heziketako klase batetan oinarrituz gero, praktikak garrantzi handiagoa duela esango nuke, azken finean Gorpuz Hezkuntzetako saioen helburua ariketa fisikoa egitea da. Baina aipatu berri dudan moduan, praktikak teoriarekin lotura zuzena du, eta beraz, modu arin edo urriagoan landu arren, teoria ere ezinbestekoa da. Ebaluatzeko moduari erreparatuz gero, teoria gutxiago lantzen denez, praktikak baino balio gutxiago izan beharko luke, baina horrek ez du esan nahi garrantzirik ez duenik, askok uste duten bezala.

    SISI

    ResponderEliminar
  44. Nik teoria bi modutara emango nuke, batetik, ariketak egiten goazen bitartean esplikatuko nuke zati bakoitza nola egin behar den eta zer egin behar den. Bestetik, txostena ere emango nuke ,horrela, nahi duenak lasaitasunez irakur dezake etxean eta nahi badu ikasi ere bai. Txostena baliagarria da Gorputz Hezkuntzako klase-enbat galduko bazenu edota ez bazenu garbi ulertu zer eta nola egin behar den. Nik praktika adina ebaluatuko nuke, biak beharrezkoak direla uste baitut. Praktika ondo egiteko beharrezkoa da teoria, hau da, ez badakizu teoria, ez duzu praktika ondo egiten jakingo. Horrek esan nahi du biak berdin ebaluatu beharko liratekeela. Berez, praktika gogorragoa da eta ez litzateke arraroa izango balio gehiago ematea zati horri baina nire ustez parekatuta egon beharko lukete biek.

    PIPI

    ResponderEliminar
  45. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  46. Nire ustetan horrelako makinak ikastetxetan egotea edo ez egotea, bi aukerak, ongi daude. Baina hori bai, makina hauek egotekotan, saltzen diren produktuak osasungarriak ez direla ohartarazi beharko litzateke. Produktu hauek edozein lekutan aurki ditzakegu eta beraz horrelako makinak eskolan egongo ez balira ere, beste modu batera lortuko genituzke. Gainera, bakoitzak aukeratzen du nola elikatu bere burua.

    LOLI

    ResponderEliminar
  47. Nire ustez teoriak garrantzi handiagoa izan beharko luke. Azkenean gure gorputzak nola funtzionatzen duen, zer behar duen... erakusten digu, eta hori oso garrantzitsua da. Hala ere, ematen dugun teoria zaila eta gehiegizkoa dela uste dut. Nik behintzat irakurri arren, hainbeste izanik ez dut ia ezer ikasten.

    LOLI

    ResponderEliminar
  48. Nire ustetan, teoria emateko modurik onena lanen ta presentazioen bidez egitea da. Azken finean, gorputz hezkuntzako zatirik garrantzitsuena ez dut uste teoria denik, hala ere, horrekin guztiarekin ez dut esan nahi beharrezkoa ez denik teoria ematea. Gainera, iruditzen zait teoria ematea aukera ona dela, horrela kirol praktikoa egiten dugun bitartean jakin dezakegu zein musukulo erabiltzen ari garen edo ze kirol izan daitekeen egokiena geure gorputzarentzat, azkenean gorputz guztiak ez baitaude kirol guztiak praktikatzeko prest. Beraz, uste dut nahiko garrantzitsua dela teoria ematea, horrela gauza asko ikas batitzakegu. Bestalde, uste dut geuk eman dugun modua egokia dela, azkenean azterketak txuletarekin egiten genituelako, baina bestalde, uste dut errazagoa izango litzakeela lan baten bidez klase osoaren aurrean aurkeztea. Hala ere, bi moduak ere egokiak iruditzen zaizkit.

    ResponderEliminar
  49. Egia da gorputz heziketa gehienbat praktikarekin lotzen dugula, baina ez da horrela. Ni ados nago arlo honetan praktika eta teoria sartzearekin. Baina uste dut hau arlo guztietan aplikatu beharko litzatekeela. Nik teoriari praktikari adina balio emango nioke, nik uste dut biak garrantzitsuak direla. Baina egia da astean bi ordu gorputz heziketa bakarrik izaten ditugula, eta kontuan hartuta ariketa fisikoa egiten den arlo bakarra dela uste dut kasu honetan praktikari garrantzi gehiago eman beharko litzaiokeela eta baita ikusita ere jende askok egiten duen kirola gorputz heziketan oinarritzen dela.
    ARYA

    ResponderEliminar
  50. Nire ustez modu egokian ematen dugu teoria. Uste dut teorian ikasitakoa praktikan jartzea ondo etorriko litzaigukeela adibidez estiramentuak... baina biak dira garrantzitsuak arlo honetan. Praktikak eta teoriak balio bera dute baina denok nahiago dugu praktika gehiago egin teoria baino normala den bezala. Denbora gutxi izaten dugu eta teorian denbora gehiago pasa ezkero ez genuke praktikarako nahikoa denbora izango. Beraz egiten dugun modua ondo iruditzen zait eta baloratzen den modua ere bai, azken finean praktika gehiago egiten dugu eta praktikak ere bere balioa behar du.


    SOINKETA

    ResponderEliminar
  51. Nire iritziz, Gorputz Heziketan beste arloetan bezala, garrantzitsua da teoria ematea, oso garrantzitsuak diren zenbait gauza ikasten baitira: beroketak, gorputz mugimenduak, elikadura egokia... Halere, kontuan izanda batxillergoan beste ikasgaiekin nahiko lan izaten ditugula, ez nuke azterketa batekin ebaluatuko. Nire proposamena nota igotzeko derrigorrezkoa ez den lan bat egitea izango litzateke. Badakit horrek arrisku bat duela, ikasle gehienek lan hori ez egitea, hain zuzen ere. Hori gertatuko balitz, derrigorrezko lan moduan jarriko nuke.
    Bestalde, orain arte azterketa prestatzeko egiten dugun teoria laburpena pertsonala dela kontuan hartuta, ebaluatzeko lan egokia dela iruditzen zait.
    Beste alde batetik esan behar dut, zalantzarik gabe, praktikak garrantzi gehiago duela iruditzen zaidala. Azken finean, soinketako klaseak kirolaz disfrutatzeko eta aldi berean ikasketetaz despejatzeko egokiak direla pentsatzen dut.
    EGUZKI

    ResponderEliminar
  52. Nire iritziz, Gorputz Hezkuntzan teoria 'ikastea' eta azterketa egiteak, ez du ezertarako balio. Nire ustez, ariketak eginez eta lantzen ari garen muskuluak esanez, hobeto ikasten da. Adibidez, ez legoke gaizki, klase batzuetan estiramendu edo ariketa fisiko konkretu batzuk lantzea, jakiteko zer lantzen hari garen, nola landu behar den eta zer dakarren horrek gure osasunerako. Klase hauei, inportantzi asko emango nieke, beraz, klase hauetan pira egin edo konportamenetu txarrez jokatuz, alde teorikoa suspendituta geldituko liteke. Argi da, klase horiek saltatu baina justifikatuta ekartzearren, ez legoke suspendituta egongo teoria atala.
    Gainera, uste dut, Gorputz Heziketan, praktikak gehiago baino beharko lukeela teoriak baino, noski. Azkenean klase hauek, nire ustez, ariketa fisikoa egitea da helburu, gimnasiaren teoria ikastea baino.

    ResponderEliminar
  53. Niri teoriaren gai hau ez zait batere gustatzen,ez diot logika handirik hartzen. Aprobatu justu bat emango nioke, 5 bat hain zuzen. Eta gure kasuan, praktikari nota hobea edo altuagoa emango nioke.
    Orain dela gutxi enteratu naiz, beste ikastetxe batzuetan, gorputz heziketan, teoriaren arloan, Lehen Sorospeetako teoria ematen dutela dakit. eta nire ustez, bizitzan zehar askoz ere gehiago aprobetxatuko genuke. Beti esaten digute ikasitako guztia orain eskola, bizitzan zehar askok ez digula lagunduko edo ez dugula aprobetxatuko, ados nago, baina aukera edukita zergatik ez aprobetxatu?
    Sekulako aukera izango litzateke, urtean zehar teoria eman, ikasi behar dugun guztia, eta horrela azterketara aurkeztu gaitezke, hori bai, nahi duena bakarrik.
    Aurreko kurtsoetan ez dut uste plan honek balioko ligukeenik, oraindik batzuk ez luketelako burua lurrean edukiko. Kurtso horietarako ez zait ideiarik suertatzen orain, baina lehenengo batxillegorako nire ustez Lehen laguntzak izando lirateke egokieenak.
    NI

    ResponderEliminar
  54. Nire ustez teoria oso garrantzitsua da. Azkenfinean zer egin dezakegu praktikan teoriarik gabe?
    Ba gauza handirik ez. Teoria oso gauza garrantzitsua da eta oso estura lotua du praktikarekin. Azkenenan praktika ez da ezer teoria gabe eta teoria ere ez da ezer prakrika gabe. Horretarako lehenengo teoriaren jakin gainean egon behar dugu eta gero praktika bultzatu. Nire ustez teoria ez da ebaluatu behar dakizun guztiarekin kirolak praktikatzen ari zarenean dakizuna demostratuz baizik. Praktikaren jakingo genuke ikasle horrek ikasi duen ala ez.
    SASI

    ResponderEliminar
  55. Nire ustez oso erabilgarria da gure gorputzaren funtzioanamendua jakiteko. Nahiz eta batzuetan oso astuna izan, garrantzi handiakoa da. Datu hauek buruz ikasi, azterketa egin eta ondoren ahazteko ez dute ezertarako balio. Beraz teorian esandakoa, praktikan jartzea gustatuko litzaidake. Ez dut uste azterketa egin beharra egongo litzatekeenik. Presentazio edo lan batzuen bitartez egin zitekeela iruditzen zait. Honela ez da hain astuna egiten eta irakasleentzako ere errazagoa da.

    Ebaluatzeko garaian, nahiz eta garrantzitsua izan ez nioke balio handirik ere emango. Bestela, teoria nota altxatzeko jarriko nuke. Nahi duenak edo gaiean interesatuta dagoenak azterketa hau egin lezake eta ez dagoenak ez.
    AULKIA

    ResponderEliminar
  56. Lehenik eta behin gopurputz hezkuntzan teoria ematea oso egokia iruditzen zait. Azken finean, saio honetan egiten ditugun ariketa eta joku guztiek atzetik esplikatzio bat dutelako eta hori jakitea ondo datorkigulako. Jende guztiak gorputz hezkuntza “ relax time” bezala hartzen du bakarrik jokuak egiten direla uste dutelako baina ez horrela, beste ikasgaiak bezelakoa baita. Teoria , Josebarekin bakarrik eman dut gopurputz heziketako urte guztietan eta egia esan gogoko dut teoria ematea, egiten dugunari garrantzi handia ematen diodalako . Gure irakasleak duen modua gustatzen zait, txosten bat eman , irakurri eta azterketa “ test motatakoa” izatea. Egokia iruitzen zait horrelako azterketa motak egitea , zeren beste ikasgaiekin nahikoa lan izaten baitugu. Akatsen bat ateratzeagatik azterketako ereduari, honako hauxe esango nioke: azterketak ematerakoan notak bakarrik esan dizkigu eta ez zer akats egin ditugun. Azken finean, nire iritziz, nota baino garrantzitsuagoa da jakitea zer akats egin ditugun eta horik arrazoia jakitea, horrela ikasten baita gehien . Horregatik ,nire azken proposamen hau kontuan hartuz gero , oso egokia iruditzen zait gure irakasleak teoria emateko duen modua.

    IZENGOITIA:XURI

    ResponderEliminar
  57. Beste ikasgaietan bezela minimo bat dago ikasgaiak aprobatu nahi izanez gero. Nonbaitean muga jarri beharra dago baino nola neurtu gorputz hezita? Betidanik iruditu izan zait oso gai zaila , notak eta balorazioak jartzerako orduan. Adibide batekin hobeto esplikatuko naiz: bi ikasle daude. Bata oso ona da kirolean baina munduan dagoen pertsonarik alferena da bestea ordea, kirolen ez da hain trebea baino asko saiatzen da . Iritsi da, ariketa fisikoak egiteko garaia eta biek beraien kualidadeetan baliatuz egin dituzte. Kirolean trebea denak inolako arazorik gabe egin ditu minimoak baina sekulako utzikeria du ikasgaian.Besteak ordea , arazo anitz eduki ditu ariketa fisikoak gainditzeko eta lastimaz minimoak gainditzeko mugan gelditu da, baina honen atzean sekulako ahalegina egin du ikasleak. Horrelako kasu batean , nire ustez, saiakera puntu garrantzitsu eta pisu handikoa izan beharko luke notak jartzeko garaian. Baina hau guztia esanik berriro gogorarazten dut, gorputz heziketako irakasleak izango banintz oso zaila izango litzatekeela niretzat.

    IZENGOITIA:XURI

    ResponderEliminar
  58. Nahiz eta denen gusturako ez izan, beharrezkoa eta garrantzitsua da teoria ematea gorputz hezkuntzan. Batzuei seguraski astuna egingo zaie izugarrizko fitxa mordoa eman eta hori irakurtzea. Beraz, nik teoria praktikaren bidez irakatsiko nuen. Adibidez, luzaketez hitz egitean luzaketa ezberdinak erakutsi eta praktikatuko nituzke. Horrela eramangarriagoa egingo litzaieke gehienei.Nahiz eta ulergarria den azterketen beharra, bestela askok ez lukete jaramonik egingo. Hala eta guztiz ere, ez dut uste teoriak praktikak adina puntu balio beharko zituenik. Azken finean ikasgai hau praktikoa izateagatik bereizten da. Eta teoria beharrezkoa izan arren praktikak balio gehio eduki beharko lukeela pentsatzen dut.

    ILARGIA

    ResponderEliminar
  59. Nire ustez Gorputz Hezkuntza ez zen teoria eman behar, praktikarekin askoz motibatuagoak eta hobeto pasatzen dugula pentsatzen dut.

    MACARENA.

    ResponderEliminar
  60. Nire uztez, teoria emateak ez du praktikak bezain beste garrantzirik eduki behar soinketa klaseetan,
    Ezin dugulako pertsona bat teoria batengatik ebaluatu, honek, ez duelako pertsona proban jartzen, baina uste dut teoria gauza batzuetarako ere balio izan daitekeela, baina ez guri ebaluatzeko, baizik eta honen gaiaz(soinketa) gauza berriak ikasteko baizik.
    Ni irakaslea izango banintz, leheno esan dudan bezala, praktikari garrantzi gehiago emangi nioke,azken finean, soinketa ia dana praktikaz ebaluatuko nukeelako. Hau da, zati txiki bat, notarako izango zen baina beste zati handiena berriz, praktikari emango nioke.

    ResponderEliminar
  61. Ez zait gaizki iruditzen teoria ematea Gorputz Heziketan, baina ematen diren gaiak aldatuko nituzke. Honekin ez dut esan nahi ezertarako balio ez duten gaiak lantzen ditugunik, baina garrantzitsuagoak direnak ikusten ditut. Ez zait asko gustatzen teoria emateko erabiltzen dugun metodoa, baina astean 2 ordu soilik izanik ez dut beste aukerarik ikusten. Ebaluatzeko metodoa, teoria ematen dugun moduaren arabera, gustatzen zait, baina egia da denbora gehiago edukiko bagenu hobea izango litzatekeela teoria gainetik azaldu eta praktikoki aplikatu, hobeto ulertzeko eta barneratzeko. Adibidez ondo egongo litzateke lehen laguntzak edo sorospena lantzea, eta horrekin batera praktikan jartzea. Azken finean gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait, baina eskolan ez dugu inoiz aukerarik izan lantzeko. Gorputz Heziketan praktikarako leku gehiago dugu, beraz klase normaletan ez bezala gauza baliagarriak praktikan jartzeko aukera dugu, aitzitik, ez dugu denborarik teoria emateko, beraz oso zaila ikusten dut esandako guztia egin ahal izateko.

    ESABAT

    ResponderEliminar
  62. Nire ustez Gorputz Heziketan teoria ematea behar-beharrezkoa da, izan ere, praktika ondo egin nahi baduzu, ezinbestekoa da teoria jakitea.

    Hala ere, ni Gorputz Heziketako irakaslea izango banintz, ez nuke teoriarekin denbora asko pasako. Hiru aste inguru hartuko nituzke eta klasea astean bitan izanez gero, asteko egun bat hartuko nuke teoria emateko. Horrela ikasleak ez lirateke asko aspertuko eta aspertuko balira, asteko beste eguna izango lukete ikasitako hori praktikan jarri eta kirola egiteko.

    Ebaluatzerako orduan teoriari ez nioke praktikari adinako balioa emango, baina dezente balioko luke ikasgaian, %40 edo. Ez litzaidake batere justua irudituko praktikari balio ikaragarria ematea eta teoria ia batere ez puntuatzea, izan ere, ez bazara kiroletan ona edo ebaluazioan tokatzen den saio horiek ez bazaizkizu gustatzen, nota okerragoa izango genuke, eta hori ez dagoela ondo iruditzen zait.


    SAGUTXO

    ResponderEliminar
  63. Nire ustez, garrantzitsua da Goputz Heziketako klaseetan teoria ematea, honen bitartez hainbat gauza berri ikas ditzakegulako. Gainera, beharrezkoa ikusten dut praktikako ariketak egiterakoan informazio bat aurretik izatea.
    Nire iritziz, teoriak praktika adina balio beharko luke, praktika bezain garrantzitsua delako teoria jakitea nahiz eta askotan ez diogun inolako garrantziarik ematen. Konturatzen ez garen arren, teoria bidez gauza berri ugari ere ikas ditzakegu; esaterako: nola elikatu, nola praktikatu kirola...

    Nik, teoria ematerako orduan, gehiago landuko nuke praktika modura Gorputz Heziketako klaseetan, ikasleek ere gogo gehiago ipini dezaten eta azterketarako errazagoa izan dadin.

    Honez gain, teoria lagungarria ere izan liteke praktikan oso abila ez den ikasle batentzat. Teoriako azterketan nota ona aterako balu, ikasgaia gainditzea lor lezakeelako.

    TXINPARTA

    ResponderEliminar
  64. Nire ustez teoria ematea garrantzitsua da, ondoren praktikan jarriko diren ariketei buruzko informazioa izatea beharrezkoa ikusten dut, lesioak sahiesteko aukeretako bat baita. Teoria ere garrantzitsua da elikaduraren munduan, hainbat gauza berri ikasten dira teoriaren bidez, zer den gure osasunerako ona, zer txarra, zein kirol edo ariketa den muskulu bakoitzerako egokiena...
    Hala ere, irakaslea izango banintz, ez nituzke praktika eta teoria guztiz berdin baloratuko. Praktikari balio pixka bat gehiago emango nioke baina diferentzia oso gutxirekin eta teoria hori praktika moduan ematen saiatuko nintzateke, modu horretan ikasleek gogo handiagoa jarriko lukete. Ariketak edo kirol mota bat praktikatzen hasi baino lehen horri buruz hitz egiten arituz gero, batenbati buruan sartuko litzaioke esandakoa eta azterketa teorikoan nota altua ateratzeko aukera izango luke.
    Azterketa teoriko hori aprobatuz gero, praktikan interesa jartzea izango litzateke arlo hau aprobatzeko beharrezkoa, hau da, nahiz eta kiroletan ez oso ona izan, saiatzea eta gogoa jartzea.

    UDABERRIA

    ResponderEliminar
  65. Nik teoria beste era batera emango nuke. Nik ez nuke azterketa teorikorik egingo, iruditzen zaidalako azterketak presioa sartzeko eta lan gehiago jartzeko modu bat direla, eta bakarrik azterketarako ikasten duzu eta egindakoan ahaztu egiten zaizu ikasiatakoa inungo interesik eta gogoz kotra ikasten duzulako. Nik bi astez behin emango nuke klase teoriko bat eta bertan jakin beharreko dena esplikatuko nuke modu sinple eta entretinigarrian errazagoa ulertzeko eta kontzeptuak errazago geratzeko. Ondoren taldekako lanak egitea bidaliko nuke lan moduan klase horietan ikasi duguna eta buruan geratu zaiguna bertan erakusteko, eta ain erraza ez izateko interneta erabiltzea debekatuko nuke, geratu zaiguna eta garrantzitsuena bakarrik agertzeko. Nire ustez lanen bitartez gehiago ikasten da azterketan bidez baino, ez daukazulako horrenbesteko presiorik eta lana egitean informazioa buruan geratzen zaizulako.

    URTXINTXA

    ResponderEliminar
  66. Urteetan zehar demostratu da gauza guztietan teoria praktika bezain garrantzitsua dela, beraz gorputz heziketan ere bai. Baina garrantzia berdina edukitzeak ez du esan nahi berdin baloratu behar direla iruditzen zaidanik.

    Nik teoria praktika baino gutxiago baloratuko nuke. Egia da teoria gabe praktika onik ezin duzula lortu. Baina, azken finean, gehiena inporta duena praktika da. Imajinatu lan baterako ikasten urte asko pasa dituzula eta orain enpresa batean lan egiten hasi zarela. Berdin du zenbat teoria dakizun, zure nagusiak praktika ondo egiteagatik ordainduko dizu eta ez teoria ondo jakiteagatik. Gainera, ikasle gehienek teoria ez dute oso gustura ikasten. Batzuei esfortzu handiegia dela iruditzen zaie teoria ikasten hastea. Nahiago dituzte gauza praktikoak egin. Praktikan beste motibazio batekin ibiltzen dira, eta ez badirudi ere, praktikan asko ikas daiteke.

    Beraz, uste dut nahiko argi utzi dudala bi alderdiek garrantzi handia duten arren, ebaluatzeko garaian praktikak pisu handiagoa jaso behar duela teoriak baino.

    SATOR

    ResponderEliminar
  67. Gorputz Hezkuntza saio guztien artean aproposena iruditzen zait talde lanerako gaitasuna indartzeko. Beraz talde kirolez gain etxean talde lanak egiteko bidaliko nituzke. Gainera modu honetan ez genuke galduko denborarik klase orduetan azterketak egiten. Kontuan eduki behar da asignatura hautean beti defendatu dela osasuna oso garrantzitsua dela, eta ikasle batzuk eskolan besterik ez dute kirola egiten. Beraz nik ez nizkieke asteko bi kirol ordu horietako ezta bat kenduko, ez azterketekin, ez eskolako edozein ekintzekin.
    Ebaluatzerakoan kirola egiteko momentuan gure egorputzaren funtzionamenduarekiko jartzen dugun interesa izango nuen kontuan, dena ez baita kirol bat praktikatzea bakrrik. Kirola ondo egin dezagun jakitea oso garrantzitsua ikusten dut.
    ATOMIC

    ResponderEliminar
  68. Nire ustez teoriaren garrantzia ezinbestekoa da praktika teorian oinarrituta daolako, eta ez bakarrik praktika baita lesioak ez edukitzeko estiramentuak edo zenbait artenasketa teknika.Nire ustez azterketa egitea ondo dago baina nire ustetan ez luke sai oso bat okupatu beharko 10 test galdera dituen azterketa batek. Nik oso ondo ikusten dut test moduan izatea orrela errezagoa baita nota ona ateratzea.

    Ebaluatzeko orduan nire ustez ez lukete praktikak eta teoriak berdina balio beharko, ebaluazio bakoitzean saio teoriko bakarra egiten delako eta beste guztiak praktikoak direlako.Nire ustetan teoriak gehiago balio beharko lukeen momentu bakarra norbaitek saio praktikoak ezin izango balitu egin izango litzateke.

    ResponderEliminar
  69. Egia esan teoria ez zait hain beharrezkoa iruditzen, ez beintzat DBH eta Batxilergoan, zeren honelako gauzak ahaztu egiten zaizkigu, ez dut uste adina ineres jartzen diogunik, praktikak askoz gehio animatzen gaitulako, baina norbait etorkizun batean soinketa arloan, gimnasian... dena delakoan espezializatzen bada, teoria ematea ongi dago baina pertsona horrentzat eta ez guztiontzat. Agian, teorian azaltzen diren teinkada motak eta beste zenbait gauza praktikara eramango bagenitu zertxobit ikasiko genuke, baina txosten lodi bat ematen badigute hura astebetean edo ikasteko ez dut uste ba askok interes handia eta gogoa azalduko dugunik.
    Azken finean Batxilergoan zaudenean, zure ikasketak zein arlotara bideratuko dituzun bai zientziak edo letretara zertxobait argi izatea komeni da. Honekin zera esan nahi dut; soinketa, gimnasia... mundurantz bideraten bazara, ni irakasle banintz ikasle horiei emango nieke teoria eta hauek interesa badute galde iezadakete, baina ez nuke kurtso guztia honetan sartuko asko direlako honetan interes gutxiena ere ez dutenak.
    Beraz hau esanda, nik froga teorikoari gutxieneko nota jarriko nioke, praktikari baino askoz gutxiago. :)

    ROCKY

    ResponderEliminar
  70. Denok dakigu praktikan jartzen den guztiak atzetik teoria baten atzean dagoela oinarrituta, baita Gorputz Heziketan ere; izan ere, gure gorputzak nola erantzun dezakeen jakitea garrantzitsua dela iruditzen zait. Nahiz eta ikasleen gehiengoari Gorputz Heziketa notarengatik interesatu, teoria ondo dominatu behar du eta praktikan ondo aplikatu ikasitakoa.

    Ematen den teoria (gure irakasle den Josebak, blog bikain honetako jabeak) bikain ematen du: argi azaltzen ditu gauzak, zehazki eta ulertzeko erraza. Azterketan ere erraztasunak ematen ditu, horrek teoriaren gaia gainditzen laguntzen du, eta zenbait ikaslerentzat eskertzekoa da. Balorazio aldetik, uste dut nik behintzat, praktika baino gutxixeago baloratu beharko litzatekeela; hau da, ebaluazioan 10etik 5 puntu praktikari eman. 3 teoriari eta 2 saiakerari. Baina hala ere, ez naiz kexatzen gaur egun darabilkigun sistemarekin, nahiko justua delako.

    Teoria beharrezkoa dela uste dut, baina praktikak baino balio gutxiago izan beharko luke ebaluazioan.

    Pilotari_27

    ResponderEliminar
  71. Esan bezala, teoria ere beharrezkoa da Gorputz Heziketa ikasgaian, praktikako zatia egin ahal izateko eta honekin zerbait ikasi nahi bada, teoria beharrezkoa da. Jakin egin behar baitugu kirolak gure gorputzean zer garrantzi duen eta nola eragiten dion honek. Nik egiten dugunaz gain, kirolari buruz ere pixkat hitz egingo nuke, kirolaren kultura pixkat landuz. Ala ere garrantzitsuena saiakera eta kirol praktia dela uste dut eta horregatik garrantzi gehiago eman behar zaio. Kirola edo ariketa fisikoa oso garrantzitsua da gure bizitzan eta ikasgai hau oso beharrezkoa da, hau da, praktika horrek garrantzi gehiago du teoriaj baino. Azken finean baditugu ikasgai asko teoriarekin, baina ariketa fisikoa lantzen denik ez.
    Baloratzeko orduan beraz, garrantzitsuena saiakera da, ondoren ariketa fisikoa edo kirola eta azkenik teoria. Ala ere, nire ustez gaur egungo sitema honekin gustora nago ni.

    UDARA

    ResponderEliminar
  72. Uste dut, ikasgai guztietan bezela, gorputz heziketan teoria atalak ere izan behar duela bere zatia. Gorputzaren heziketa ez da fisikoa soilik, mentala ere bada, beraz, teoriako zatia ere garrantzitsua iruditzen zait. Hala ere, uste dut teoria eta praktikak ez direla berdin ebaluatu behar, praktikoari garrantzi gehiago ematea normala iruditzen zait, azken finean, egunean 8 ordu aulkian exerita igarotzen ditugu eta astean bitan kirola eginez eta ondo pasatuz gure gorputza landu eta burua apur bat erlaxatzea ez da batere gaizki etortzen. Bestalde praktika neurtzerako garaian iruditzen zait ez dela gaitasunaren arabera neurtu behar, gorputz guztiak ez dira berdinak eta zure gorputzak klasean eskatzen den ariketa mota bat egiteko aukera ematen ez badizu ezingo zenuke, puntuazio gorena lortu. Aldiz, eliteko kirolarien paren entrenatzen baduzu eskolaz kanpo edo zure fisikoak asko laguntzen dizulako, ariketa guztiak topera egiteko gaitasuna baduzu, arlo praktikoan beti nota goren lortuko luke. Eta niri adibidez, hori ez zait bidezkoa iruditzen, zure egoera fisikoak baldintzatzea zuk lortu zenezakeen nota, beraz nik garrantzi handia emango nioke saiakerari.

    ResponderEliminar
  73. Argi dago, arlo guztien antzera, Gorputz Heziketan ere, teoría eman beharra dagoela. Lehenk eta behin, orduak oso urriak direnez, clase orduetan dena egiteko denborarik ez dagoela esan behar dut, teoría eta praktika uztartu behar baitira. Teoria emateko garaian, oso garrantzitsua da ikasleak adi mantentzeko gai izatea, hauen interesa piztuta edukiz, baina hori, askotan ez da erraza. Teoria klaseek ez dute astunak izan behar eta praktikarekin batera joan beharko lukete. Teoria eman den horixe bera praktikan egunean bertan lantzea izango litzateke onena, hórrela, irakaslea ez litzateke ordu batez hizketan egongo ikasleak beste edozein gauzatan pentsatzen ari diren bitartean. Teoria garrantzitsua den arren, praktika garrantzitsuagoa dela pentsatzen dut eta horregatik, gehiago egin beharko litzatekeela teoría baino. Izan ere, mundu errealen gehien balio duena praktika da, hau gauzatzeko teoria beharrezkoa da noski, eta hórrela, praktika egitearekin batera, teoria egiten da.
    GORRI

    ResponderEliminar
  74. 3-Niri egia esan garrantzitsua iruditzen zait teoria ematea. Agian klaseak gustukoago ditut praktikenak, baina horrek ez du esan nahi teoria eman behar ez denik.
    Orain arte gorputz heziketako klaseetan ez dut teoriarik landu eta interesgarriak iruditu zaizkit. Gaiak garrantzitsuak direla deritzot eta ez gorputz heziketarako bakarrik, egunerokotasunean aplikatzeko ere bai. Batez ere, modu xinplean eta erraz ulertzeko moduan lantzen dugulako eta gauza hauek guztiak guztiek jakin behar genituzkeelako.
    Kirolen bat landu baino lehen ondo dago horri buruzko historia piska bat ikastea, gaur egun nola jolasten den jakitea, zer nolako teknikak erabiltzen diren…. Gauza hauengaitik guztiengaitik ez baldin badugu interesik erakusten zerbait gaizki egiten ari garenaren seinale da.

    ResponderEliminar
  75. niretzat teoria ematea gauza oso garrantzitsua da, beharrezkoa izatez gain gauza asko ikasten direlako; gure gorputzarekin zer egin behar dugun, bertan ere gure gorputzari lesioak ez gertatzeko, hau da, kirol bakoitzaren aurretik zer beroketa egin behar den edo ariketa egin ondoren zer luzaketa egin,edo bizimodu osasungarrigo bat ematateko zer egin behar den ikasten dugu, ze janari ez nahastu ...
    Lehenago esan dudan bezala teoria ematea gauza oso garrantzitsua da zeinbat gauza ikasteko, baino modu eramangarrigobatean ematea hobea izango litzateke.

    ResponderEliminar
  76. Goputz Heziketa beste arlo bat bezala da, hau da, teoria eman behar da baina gehiegi ematen bada, gure adineko gazteak aspertu egiten dira eta desmotibatzen hasten dira, zeren beste arlo baterako ikasi egin behar dute. Batxilerra oso gogorra da, horregatik gorputz heziketa saioak lasiatu egiten gaitu, horren bitartez, teoria saio asko egiten badira, jendeari soinketa gustatzeaz uzten dio. Horregatik, Josebak egiten dituen azterketak oso ondo daude, hau da, testu bat irakurri eta gero test moduko galderak erantzun.
    Irakaslea izango banintz, azterketak test moduan egingo nitzuzke baina garrantzi handia eman gabe, praktikak balio handiagoa duelako. Gainera, praktikan zaudenean, asko disfrutatzen dugu, zeren lagun artean egoten gara eta gauzak alde batera uzten ditugu ordubete on bat pasaraziz.

    ZERBAITI

    ResponderEliminar
  77. Nire ustez, gorputz heziketan teoria ematea garrantzitsua da, zenbait kirol edota ariketa egiteko han ematen den informazioa asko lagundu dezakeelako. Teoria modu lasai batean eman beharko litzateke, ebaluazio bakoitzaren hasieran klase pare bat hartuz eta azalduz, baina aurtengo txuletaren teknika oso egokia iruditu zait txuleta hori egiteko apunteak irukertzea behartzen baitu eta horrela, konturatu gabe informazioa barneratzen duzulako eta gero azterketak test moduan egitearen alde nago.
    Beste alde batetik, ni irakasle bezala, praktikari teoriari baina garrantzi handiagoa emango nioke kurtsoaren zati gehiena praktikoa delako eta gainera, azkeneko emaitza ez ezik, klase bakoitzeko esfortzua eta ahalegina kontuan hartuko nuke. Azkenean gorputz hezkuntza beste arloak ez bezala gure burua ikastetik deskonektatzeko eta erlaxatzeko aukera ematen digu, beraz, teoria, nik uste dut ez genukeela oso modu pisutsuan eta aspergarrian eman beharko.

    NAIROBI

    ResponderEliminar
  78. Nire ustez,teoria garrantzitsua da baina ez praktika bezain beste,ikasleak praktika ondo egiten badu teoria ondo ulertu duela esan nahi duelako.Soinketako irakaslea izango banintz, teoria %2o izango litzateko eta beste guztia praktika.Puntu gehigarri bezala jartzea ere ez da ideia txarra baina horrela ikasleek ez lukete ezer ikasiko eta asko gustatzen zait teoria ikasteko erabiltze dugun teknika.

    asdfghjklñ

    ResponderEliminar
  79. Gorputz Heziketako klaseetan, beste gehienetan egiten den bezala, teoria lantzearen alde nago. Nahiz eta jarduera fisikoa oinarri duen ikasgaia izan, kirol ezberdinak lantzeko eta kirola (bere osotasunean) ezagutarazteko aukera dugun gorputz heziketaren bidez, badaude beste hainbat aspektu (elikadura ohiturak, kiroltasuna, diziplina..) oinarrizko zein ezinbestekoak direnak . Ezin praktikara eraman gure helburuak, aurretik oinarri teoriko (jakin beharrekoak direnak) sendo bat ez badaukagu. Esaterako, nola burutzen da entrenamendu bat? Zer nolako pausuak jarraitu behar dira? Puntu hau lantzeko, beroketa eta luzaketaren presentzia behar beharrezkoa dela jakin behar da. Eta horrela beste hainbat puntu ere. Hori dela eta, soinketako ikasgaiean teoria orain arte bezala baloratuko nuke (test bidez edota lanak eginaz), ikasleei inongo memorizatzerik behartu gabe. Honela, ikasleentzat ikasgai “arina” izango da (besteekin konparatuaz) eta atsegingarriagoa egingo zaie gorputz heziketako klaseetara etortzea. Praktika adina baloratu beharko litzateke, azken finean, teoriak, lehen aipaturiko garrantzia eta zama du, alde praktikoak duen bezalaxe.

    NERBIOX

    ResponderEliminar
  80. Nire ustez oso ideia egogia da soinketako klaseetan teoria emateaa, izan ere, asko eta asko ez dira jarduera praktikoan guztiz onak eta hauei ere aukera eman behar zaie nota ona eskuratzeko Gorputz Heziketa irakasgaian. Egia da baita ere klase gehienak teorikoak ditugula ikasleok eta pisutsua egiten zaigula hori, beraz, teoriak praktikak baino gutxiago balio beharko lukeela diot.
    Irakasgai hau ebaluatzerakoan, nik, gure irakasleak bezalaxe, ahalegina kiroletan ona edo txarra izan baino gehiego izango nuke kontutan, eta zenbait gauza egingo nituzke ikasleek nota igotzearren. Adibidez, aukera anitz emango nizkieke azterketa praktikoak hobetzeko, eta lehen aipatu bezala, teoria ere emngo nuke hauek ere nota bikaina atera dezaten laguntzeko.
    Esan beharra daukat oso oso ideia ona dela puntu gehigarriak lortzeko aukerako lanak ipintzea, horrela, nahi dutenek hamarrekoa zihurta dezakete haien boletinean.

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  81. Nire iritziz Gorputz Heziketan teoria ematea garrantzitsua da gauza asko ikasten ditugulako eta praktikarekin hasi aurretik teoria pixka bat jakitea ondo dago gero hori praktikan jartzeko. Guk teoria emateko dugun modua egokia dela iruditzen zait. Ez zait astuna egiten eta hori eskertzen da beste ikasgaietan gauza asko ditugulako ikasteko.
    Esan dudan bezala teoria ematea ondo iruditzen zait gero praktikarako orduan lagundu dezakeela uste dudalako eta gauza asko ikasi daitezkeelako, baina nik ez nuke azterketarik egingo. Gorputz Heziketako klaseetan praktika egitea garrantzitsuagoa dela iruditzen zait eta praktikarekin hasi aurretik teoria pixka bat emanda nola egin behar den esplikatuz nahikoa dela iruditzen zait.

    UZTURRE

    ResponderEliminar
  82. Nire iritziz, Orixen ikasten dugun bezala ondo dago, oker larria iruditzen zait klasean horrelako teoria ematea, azken finean Gorputz Heziketako klaseetan gaude eta ez matematiketan. Hala ere, ez zait horren gaizki iruditzen azterketa aurretiko asteetan teoriari buruzko galderak eta dudak klaseetan argitzea, norbaitek ez duelako zati bat ulertzen adibidez, baina nik ez nioke denbora gehiago emango klasean.

    Bestalde, notaren arazoa dago, batzuen ustez jarduera praktikoak eta fisikoak berdin puntuatu behar dira. Nire ustez garrantzi handiagoa dute ariketa fisikoek edo kirolek teoriako azterketan ateratako notek baino, lehen esan dudan bezala Gorputz Heziketako klasean gaude ez matematiketan.

    Bost

    ResponderEliminar
  83. Nire ustez Gorputz hezkuntzako klaseetan garrantzitsua da teoria ematea, zerbait ikasteko eta gero hori praktikan jartzeko. Hala ere uste dut ez zaiola gehiegizko garrantzia eman behar, soinketako klaseak praktikoagoak izan beharko liratekelako.
    Egia da teoria nota igotzeko lagungarria izan daitekela guretzat, baina denbora gehiegi hartu gabe, behar dena ikasteko eta praktikako klaseak ahal diren gehienak egiteko.
    TOKIO

    ResponderEliminar
  84. Nire uztez, Gorputz Heziketan teoria ez genuke eman behar eta derrigorrezkoa denez ematea beintzak klaseren batean esplikatzea ideia ona iruditzen zait. Eta ez gu gure etxean bloga irakurri eta azterketa egitea, horrela bein ikasi eta gero ahaztu egiten dugu eta horrek ez du ezertarako balio. Klaseetan esplikatzea eta adibide praktikoak jartzea egokiagoa iruditzen zait. Gainera fitxan edo blogean esplikatuta dagoen bezala oso luzea eta aspergarria iruditzen zait, nik teoria laburtuko nuke.

    Bestalde, ebaluatzeko modua ez zait egokia iruditzen. Nire ustez plaktikak gehiago balio beharko luke, 6 puntu praktikak eta 2 teoriak adibidez. Azterketa test modukoa izatearekin ados nago, idatzizkoa balitz zailegia izango litzateke, eta lurrean botata egitea oso desorosoa izango litzateke. Argi dago ez dagoela beste erremediorik baina azterketa mahai batean eserita egiteak asko lagunduko luke ikasleak gehiago kontzentratzeko. Laburbilduz, teoria gehiago laburtuko nuke eta nota finalean gutxiago balio beharko luke.

    CAILLOU

    ResponderEliminar
  85. Nire ustez terioa nahita nahiezkoa izan beharko litzateke. Oso garantzitsua delako kirolaren atzetik dagoen guztia eta hori jakin gabe ez zaitelako iruditzen kirola egokiki egiten hari zarenik. Bestalde, Gorputz Heziketako klase gehiago eduki beharko genituela uste dut, kirolaren praktika eta teoria ondo banatzeko. Klasean gaia eman eta landu egin beharko litzakeela uste dut, ez blogean igotako fitxa irakurri, azterketa egin eta lixto. Horrela izango ez balitz, nire ustetan berdina balio beharko lukete(hasieran esandako guztia aplikatzen balitz), bainan nola ez den horrela eta klasean ez dugun ematen nire ustez ez litzateke berdin balioi behar, praktikoari oso gutxi dedikatzen diogulako.

    Ostirala

    ResponderEliminar
  86. Nire ustez teoria ematea oso garrantzitsua da,bai etorkizunean kirolarekin erlazionatutako zerbait egin nahi baduzu edo behintzat zerbait sonatzeko edo.Hiru hilabetero ematen dugun teoria nik uste dut nahikoa dela,ez gehiago eta ez gutxiago.Gainera,ematen dugun teoria ez da "tostoi" bat,oso garrantzitsua da bizitzarako eta zuretzako.Hortaz,nire ustez,teoriak praktikak baño gehiago balio beharko luke.Batzuk kirolariak direnez, oso errex egiten dute gorputz heziketa delakoa,baina badago jendea kirolik ez duena egiten eta ez dena kapaz hainbeste errenditzeko.Eta hori baloratu egin behar da.Batzuk beste batzuk baina abilagoak dira kirolean.Beraz,teoriari garrantzi gehiago eman beharko litzateke praktikari baino.Gorputz heziketa bakarrik ez baita kirolean ona izatea.

    BETIZU

    ResponderEliminar
  87. Nire uztez, teoria ematea garrantzitsua da, teoria ez badakigu praktika egitea zailagoa izango litzatekeelako. Teorian lesioak nola sahiestu eta praktikako ariketak nola egin uler dezakegu. Nik teoria Josebak ematen digun bezela emanango nuke, baina klase bat edo bi hartuko nituzke teoria pixka bat gainetik esplikatzeko, etxean bakar-bakarrik blogeko fitxa luze horiek irakurtzea pixka bat aspergarria izan daitekeelako.
    Bestalde, uste dut, praktikak teoriak baino pixkat gehiago balio beharko duela ebaluatzerako garaian, adibidez praktikak 7 eta teoriak 3, teoriari denbora gutxiago eskaintzen diogulako.
    Azterketak egiteko garaian, test modukoak egingo nituzte, baino ez nituzke galdera konplexuak jarriko, eta mahai baten gainean egiten baditugu hobe.
    Laburbilduz, lehen aipatu dudan bezala, teoria egiteko bi klase edo hartuko nituzke ondo esplikatzeko eta gainerako klaseak praktika egiteko erabiliko nituzke.
    URDINA

    ResponderEliminar
  88. Nire ustez Gorputz Hezkuntzako klaseetan teoria lantzea oso garrantzitsua da, gai asko jorratzen baiditugu, adibidez, kirola nola praktikatu, bihotz taupadak nola neurtu, bizitza osasungarri bat edukitzea nola lortu eta horrelakoak. Gai horiek lantzea oso garrantzitsua da kirola egin nahi denean, baita ere lesioak nola sendatu edo prebenitu, estiratzen ikastea ere oso garrantzitsua da. Teoria azterketen bidez ebaluatuko nuke, hau da, orain egiten dugun bezela, a b c galderekin eta lixto. Teoria praktikan jartzea ere oso garrantzitsua iruditzen zait, gauza guztiak praktikatuz ikasten baitira. Globalek teoriari 4 puntu emango nizkioke eta praktikari 10. Teoria oso luzea bada zatitu egingo nuke.
    Roberta

    ResponderEliminar
  89. Nire ustez gorputz hezkuntzako klase batean garrantzi handiagoa du praktikak teoriak baino. Hala ere, teoria eman egin behar da eta nik horrela egingo nuke: hiru hilabetero aste bat hartu klasean teoria emateko, irakasleak gauzak esplikatuz eta ez bakoitzak etxean bere kabuz irakurriz. Ondoren ez nuke azterketa bat egingo, horrela ez luke ezertarako balioko aurretik irakasleak azaldutakoak, azterketa egin eta ahaztu egingo baikenuke. Nik teoriarekin lotutako ariketa praktikoren bat bilatuko nuke, eta hurrengo asteko bi orduak horri dedikatu. Ebaluatzeko garaian teorian oinarritutako ariketa praktiko horri beste ariketen garrantzi berdina emango nioke, baina beti ere ahalegina kontuan hartuta eta ez lortutako emaitza.

    PARETA

    ResponderEliminar
  90. Nire ustez Gorputz Heziketako klaseetan teoria ematea beharrezkoa ikusten dudan ekintza da, gehienbat klasean kirola egiteko momentuan edota bakoitzak pertsonalki egitean jakiteko nola egin behar den, zer pauso jarraitu behar diren eta abar, bukaeran edo etorkizunean arazoak sor ez daitezen.
    Teoria emateko modu asko daude, klasean ozen irakurriz, bakoitzak bere etxean irakurri edo bideoak ikusiz ere ikasteko modu erraz eta dibertigarri bat izan daitekela probatuz ikusi.
    Teoria jakin ondoren eta ondo barneratuta eta ulertuta eduki ondoren, praktika dator, nire ustez balio gehiago eta esfortzu handiagoa edukiko duena.
    JP.

    ResponderEliminar
  91. Nire ustez Gorputz Heziketako klaseetarako teoria ematea oso garrantzitsua da. Bai ondoren praktikan aplikatu ahal izateko eta bai lesioak eta abar ekiditu ahal izateko. Teoria emateko modurik egokiena,nire ustez irakasleak klase bat hartzea izango litzateke, eta bertan teoria landu bere laguntzaz.Eta teoriaren ondoren, bizpahiru klasetan praktika egin barneratutako teoria aplikatuz.
    BERDEA

    ResponderEliminar
  92. Teoria ematea lehenengoa aldia izan da niretzat Gorputz Heziketako arloan. Orain arte ez dugu inoiz teoria egin behar izan. Egia esan ez zait gaizki iruditzen, izen ere, hainbat gai landu ditugu gure egunerokotasunean onuragarriak izan daitezkeenak. Aitortu beharra dut, zeinbait gai astunak egin zaizkidala (1.ebaluaziokoa adibidez).Teoriaren ikasketa metodoa hobetze aldera nire proposamena teoria hori pixka bat interaktiboagoa izatea izango litzateke. Bideoak edo joko txikiak aurkitu daitezke edonon gaur egun Interneten. Orain egiten ari garen debate moduko hau oso ideia ona iruditzen zait, baina hainbat aldaketa egingo nizkioke: Anonimoa jartzea ez da oso beharrezkoa, Google Classromen egiten den hantzera, zure iritzia jarri eta gero zure gelakideena irakurri eta komentatu, horrela debatea dinamikoagoa eta interesgarriagoa izan liteke.
    Praktika eta teoria berdintsu puntuatuko nuke nik, biak direlako oso garrantzitsuak kirola egiterako orduan.

    Heyhey

    ResponderEliminar
  93. Nire iritziz toria hematea zentzuzko gauza da izan ere erakusten digutenak gure bitzarako garrantzitxua izan daiteke izan ere bigarren ebaluazioko teoriari begiratuz gure dieta osasuntsuagoa nola egin ikasi genuen eta hori garrantzitsua iruditzen zait, baina bete alde batetik teoriak ez luke oso neketsua izan behar edota ikasteko gogoak kentzen dituen modukoa, adibidez lehenego ebaluazioko teoria oso pixutsua dela esango nuke nik, eta proposamenetako bat hori izango litzateko hurrungo urteetarako, lehengo ebaluazioko teoria zertso bait errazagoa izatea izan ere oso aspergarria egiten da orri horiek guztiak irakurtzea.
    Eta notaren inguruan praktikari garrantzi txiki bat gehiago hemango nioke nik baina baita ere praktikari izan ere beharrezkoa da edozein kirol ahalik eta hobeen egiteko.
    KOREA.

    ResponderEliminar
  94. Teoria oso garrantzitsua iruditzen zait, praktika bezainbeste. Teoriari buruzko informaziorik gabe praktikarekin hasiz gero lesioak sor daitezke, edo bakoitzaren errendimendua gaizki aprobetxatu. Ni irakaslea banintz praktikoa eta teorikoa batera egingo nituzke. Hau da, ariketa bat egin baino lehen, ikasleei zertarako balio duen, non den ona, nola egin daitekeen hobeto, etab, azalduko nieke, eta geroago ariketarekin hasiko ginateke. 12000 orri irakurtzeko metodologia ez zait zentzuzkoa iruditzen, azterketa egin eta gure garunetik dena borratuko dugulako horrela.

    Resazu

    ResponderEliminar
  95. Gorputz Heziketako irakaslea izango banintz, klasetan ematen dugun bezala emango nuke teoria. Oso ona iruditzen zait teoria emateko modu hau, fitxak eman, irakurri eta ikasi, txuleta egin eta gero azterketa. Teoria ebaluatuko nuke praktika baino gutxiago, azkenean klase praktikoak bakarrik dira bat edi bi eta praktikoak beste guztiak. Teoria ebaluatzea oso ondo dago baina praktika gehiago ebaluatu beharko zen.

    ResponderEliminar
  96. Egia esan, ez dakit legediak zer dioen. Adibidez galdera hauek egitea, iritzi kritiko bat garatzeko ondo iruditzen zait. Baina, testuak irakurtzea ondoren test moduko azterketak egiteko, zentzugabea iruditzen zait, institutuko azterketa gehienekin gertatzen den bezala, segituan ahazten baitzaigu guztia. Beraz, kirola praktikatzen ari garen bitartean teoria esplikatzen lantzen saiatuko nintzateke eta ikasleen iritzia galdetuz eztabaidatu.

    BOKATAWOMAN.

    ResponderEliminar
  97. Gorputz Heziketako klaseetan teoria ematea garrantzitsua dela iruditzen zait. Askotan praktika gehiago gustatzen zaigu ikasleoi beste ikasgaietan ere teoria ematen baitugu. Teoriarekin kirolak kalterik egin ez dezan nola egin behar den ikas dezakegu, gure gorputzean zer eragin duen ikusi, elikagai edo otordu osasungarriak nola osatu, lesioak ekiditeko zer egin… baina hala eta guztiz ere, praktikari garrantzi gehiago emango nioke. Ikasgai hau astean bi egunetan soilik egiten dugunez, ez da denbora askorik geratzen, beraz, orain egiten dugun modua egokia iruditzen zait. Ebaluazioaren hasieran teoria pixka bat emango nuke, gero ikasleak etxean hori jorratu eta klasean azterketa txiki bat egin. Horrela, ebaluazioaren beste zati guztia praktikarako geratuko litzateke. Gorputz Heziketarekin gainera gorputza mugitu eta hainbat era desberdinetara kirola egitea da helburua, beraz, zentzuzkoagoa iruditzen zait praktika gehiago egitea.

    APIRILA

    ResponderEliminar
  98. Nire ustez, Gorputz Heziketa egiterakoan, ez genuke teoriarik eman behar. Eta teoria eman beharra balego, klaseren batean esplikatzea ez litzateke ideaia txarra izango. Eta ez orain egiten ari garen moduan, etxean bloga irakurri eta azterketa egin. Modu honetara, behin baino ez dugu irakurrtzen eta azterketa bukatzerako ahaztua dugu. Klaseetan esplikatzea eta adibidea praktikoak jartzea izango litzateke ideai bat. Horrela, teoria laburtuko genuke eta ez litzateko ain aspergarria izango.
    Gainera, ebaluatzeko modua ere ez da egokia. Ez zait bidezkoa iruditzen praktikak eta teoriak berdina baliotzea, teoriako klase bakarra egiten dugula eta beste guztiak praktikakoak direlako. Hortaz nire ustez praktikak 7 puntu balio beharko lituzke, teoriak 2 eta jarrerak eta esfortzuak 1. Azterketa ginasioan egin beharrean, klaseren batean egingo bagenu ere, erosoagoa izango litzateke. Azken finean lurrean botata egiteak deskontzentratzea dakar.

    KITTEL

    ResponderEliminar
  99. Nire ustez gorputz heziketako klaseetan oso garrantzitsua da teoria ematea, baina ez praktika bezain garrantzitsua. Gorputz heziketako klaseak ikasleontzat burua lasaitzeko momentuak dira, deskonektatzekoak eta aktiboki mantentzen laguntzen digutela uste dut. Teoriako klaseak oso ondo daudela eta beharrezkoak direla uste dut, baina azterketak ebaluatu ordez teoria praktikoki irakastea nahiago nuke eta ikasleoi gauzak ondo egiten jakiteko gogoa eman eta ez beste ikasgai gehienetan bezala gogoz kontra ikasiarazi; modu hortara etorkizun batean praktikoki erakutsitako teoria hori praktikan errazago jarriko dugula uste dut.

    Lehen esan dudan bezala teoria garrantzitsua dela uste dut baina guk azterketen bidez ikasten dugunez ia dena, ez diot beste ikasgaietako azterketei bezainbesteko garrantzia ematen gorputz heziketakoei eta horren ondotioz gauzak ondo egitearen garrantzia zer nolakoa den ahazten zaigula iruditzen zait batzueta.

    KITTO

    ResponderEliminar
  100. Nire ustez batxilergoan ez dela beharrezkoa teoria ematea, adibidez, gorputzari buruzko atalak etabar ikasteko biologian edo anatomian ikasi dezakegu, eta gutxi gorabehera denok dakigu gorputzeko atal gehienetarikoak... Praktika bakarrik emango nuke, klaseak interesgarriagoak eta dibertigarriagoak izateko eta denak gustora parte hartzeko. Praktikak 8 balio beharko lituzke, teoriak 1 eta jarrerak 1.
    Horregatik, praktika askoz gehiago egitea uste dut askoz interesgarriagoa izango litzatekeela eta teoria kontroltxo bat bakarrik puntu bakarrekoarekin nahikoa izango zela.

    Manu

    ResponderEliminar
  101. Nik erabat beharrezkoa ikusten dut teoria ematea, beste ikasgai batzuetan praktika egin behar genukeen bezalaxe. Arazoa, teoria emateko modua da. Klase gutxi dauzkagula entenditzen dudan arren, ez zait ondo iruditzen teoria guztia etxean ikasi behar izatea eta teoria hori azterketan bakarrik behar izatera bultzatzea. Ikasten dugun teoria praktikan jartzen saiatu behar genukeela klaseetan pentsatzen dut, ez baitu teoria uts utsik ikasteak ezertarako balio. Arazo bera dago alderantziz bilogian adibidez. Uste dut egokiagoa litzatekeela teoria ondoren laborategian praktikatzea.
    Gainera, teoria baliagarria dela erakuste horrek, saiatzeko gogo handiagoa emango ligukeela uste dut.
    Gainera lan munduan sartzeko oso garrantzitsua da teoria eta praktika uztartzea. Adibidez, futbolariek gustuko dute futbolean jokatzea, baina badakite, oso garrantzitsua dela teoria ere, teoria ondo jakiteak beraien maila obetzen baitu.

    Izengoitia: Menkpinot

    ResponderEliminar
  102. Nire ustez gorputz hezkuntzan teoria ez da beharrezkoa. Teoriak ez dizu ezertarako balio, eta praktikak bai. Aurreko esaldian esan dudana argitzen saiatuko naiz; ea, teoria ikastea bakarrik da, baina zertarako balio dizu teoria horrek hortik hilabete batera ahaztu egingo bazaizu. Praktikak ordea gauza askotarako balio dizu. Nire lehen aldia da azterketak egiten ditugula arlo honetan eta ez zait batere gustatzen.
    Orduan,Gorputz Heziketa egiterakoan, ez genuke teoriarik eman beharrik. Eta teoria emango bagenu, klaseren batean esplikatzea ez litzateke ideaia txarra izango. Eta ez urte osoan dugun moduan, etxean bloga irakurri eta azterketa egin. Modu honetara, behin baino ez dugu irakurtzen eta azterketa bukatzerako ahaztua dugu.
    VALENTINO ROSSI

    ResponderEliminar
  103. Nire ustez, Gorputz Hezkuntzan teoria ematea derrigorrezkoa dela iruditzen zait, bizitzan edozer gauzetan bezela, zerbait egin nahi baduzu, lehenik ikasi egin beharko duzu hori nola egiten den. Gauz honetan, kirola nola egiten den. Adibidez, esfortzu handiko zerbait egin baino lehen estiramentuak egin behar dituzu, eta gero kirola egiterako orduan, egiten dituzun postura eta gesto txarrak zuzendu lesiorik ez izateko, edo kirol hori txukunago egiteko.

    SuperBokataMan

    ResponderEliminar
  104. Nire ustetan teoria praktika bezain garrantzitsua da. Garrantzitsua izateaz gain, nik uste interesgarria eta onuragarria dela guretzat. Nik behintzat, osasunarekin lotuta dauden gauza berriak ikasi ditut, lehenago ez nekizkienak.
    Bestalde,egia da ez ditugula gorputz heziketako ordu asko, baina ala ere uste dut ez dela ezer pasatzen ebaluazioro bizpahiru klase teoria emateagatik. Gainera, nik uste modu interaktiboagoan ondo egongo zela teoria ematea, adibidez, kahoot plataforman jokuak eginez, bideok ikusiz edota debateak eginez. Nik uste horrela teoria emanda, askoz gehiago geratzen dela buruan emandakoa. Beste modu bat, teorian ematen duguna praktikan jartzea izango litzateke, egia da gai batzukin ezinezkoa dela, baina beste batzuekin behintzat bai, horrela interes gehiago jarriko genukeelako.
    Esanak esan, uste dut praktikako ordu gehiago eman behar direla teoriarenak baino, nahiz eta garrantzi berdina izan nire ustez, ez dut beharrezkoa ikusten teoriako ordu asko sartzea, baina orain ematen direnak baina gehiago bai. Eta ebaluatzeari dagokionez, ez dut uste biei balorazio berdina eman behar zaienik, ez baititugu berdin lantzen. Klase orduetan, teoria ez da lantzen eta horregatik, praktika baino gutxiago baloratu beharko zela uste dut, praktikari ordu gehiago dedikatzen dizkiogulako.

    GARCILARSO1

    ResponderEliminar
  105. Egia da garrantzitsua eta nahitaezkoa dela Gorputz Heziketan ere teoria ematea. Batetik, kiroleta egiteaz gain ez baduzu teoria ondo jakiten, onura egin beharrean kalte egitera iritsi daiteke eta baita ere elikadura kontuetan; kirol asko eginagatik ere ondoren ez baduzu ondo jaten, ez zara erabat osasuntsu egongo.
    Teoria dena testu eta txostenetan eman beharrean, praktikaren bidez ere eman daiteke; ez guztia, noski, baina bai zati handi bat.
    Ebaluatzerako orduan, teoria praktikaren bidez aplikatuko balitz erdia eta erdia ebaluatuko nuke; baina testu eta txostenen bidez ebaluatuko balitz 3 punturekin nahikoa izango litzateke, nire ustez, nahiz eta bi zatik garrantzitsuak izan.

    Xari.

    ResponderEliminar
  106. Nik Gorputz Heziketako teoria, gaur egun gure irakasleak ematen duen moduan emango nuke, hau da, lehenbizi ikasleei teoriaren orriak emango nizkieke, eta ondoren etxean beraien kabuz irakurtzeko esan, izan ere, klasean irakurtzea oso aspergarria iruditzen zaidalako.Ondoren azterketa ipiniko nieke, hamar galderekin, eta galdera bakoitzaren ostean, bost erantzun posible emango nizkieke,ikasleak bere ustez egokiena zein den aukeratuz, erantzun zuzen bakar batekin.Teoria guztiari bi puntu emango nizkioke, eta praktikari zortzi, izan ere nire ustez Gorputz Heziketa praktikoagoa delako teorikoa baino.
    Ezizena:Federico50

    ResponderEliminar
  107. Nire ustez gorputz hezkuntzan teoria nahitaezkoa dela pentsatzen dut. Baina nire ustez, teoria gorputz hezkuntza arloaren barnean ongi lantzeko ordu gehiago eduki beharko genituzke. Beste arloetan 3 eta 4 ordu bitartean dituzten adina ordu eduki beharko genituzkeela pentsatzen dut. Honela astean bi ordu praktika eta bat teoria egingo genuke ondo landu ahal izateko. Honekin batera, praktika baino gutxiago balio beharko lukeela pentsatzen dut nire ustetan. Gorputz hezkuntzaren basea betidanik praktika izan baita. Lehenokora itzuliz, teoria orduetan bideoak, talde lanak, proiektuak egingo nituzke baita experimentuak, etab. gure gorputzaren basetik abiatuz. Ebaluatzeko garaian ulermenari emango nioke garrantzi handiena. Izan ere, teorian ikasten duguna praktikan jartzeko ikasi ohi dugu eta askotan buruz ikasitako gauzak ez digute ezertarako ere balio izaten. Honekin esan nahi dudana da, ez genukeela teoria buruz ikasi eta ondoren azterketa sinple batekin ebaluatu beharrik. Nire ustez ikasitakoa praktikan jartzen badakigula ikusarazi beharko genioke irakasleari eta berak honela baloratu guk egindako lana.

    Ezizena: Florin

    ResponderEliminar
  108. Gorputz hezkuntzan nik uste dut praktikak askoz gehiago balio beharko zuela teoriak baino, nahiz eta derrigorrezkoa izan. Azterketarik enuke egingo, teoria praktikaren barnean sartuko nukeen, adibidez hainbat ariketa egiteko garaiean esplikatuko nituzkeen ariketa horrekin zerikusia duten zati teorikoak, teoria praktikan jarriz. Horrela arinago izateaz gain, errexago geratzen da ikasleen garunean.
    Azterketak egin ordez apika saioaren amaieran galdera orokor batzuk egingo nituzkeen ikusteko ea ikasleek atentzioa jarri duten edo ez, eta ikasle aplikatuei puntu gehigarriak edo positiboak jarriko nizkiekeen.
    Patata

    ResponderEliminar
  109. Kontu hau ikasle eta irakasleen arten oso eztabaidatua da azkenaldi hontan. Gaur egun zein izango litzateke metodorik erabilgarriena ikasteko?
    Lehenik eta behin azterketen kontuaren inguruan beharrezkoa iruditzen zait froga batzuk egitea, benetan bertan ikusten baita ikasi duzun ala ez. Baina hori bai, hainbesteko garrantzia ez nioke emango egun batean egindako frogari. Egun txar bat edonorrek izan dezake, gainera hainbesteko garrantzia emanez gero azterketei urduritasuna ere handia izaten da. Nire ustez ikasi duzunaren frogak maizago egin beharko lirateke eta garrantzi gutxiago eman beharko litzaioke.
    Bestalde, beste gauza batzuk ere erabiliko nituzke ikasteko. Talde lan gehiago adibidez oso interesgarria iruditzen zait. Bertan ikasleengan asko ikasi daiteke eta errezago egin lana lagunartean, nahiz eta lan berdina egin. Gainera harremanetako gaitasuna ere artu daiteke, jende desberdinarekin lan egin beharko baituzu.

    Cavendish

    ResponderEliminar
  110. Garbi dago soinketan ere teoria eman beharra dagoela baino guri adibidez ez zaigu asko gustatzen azterketak egitea edo soinketarako ikastea. Hala ere nik ulertzen dut garrantzitsua dela kirolei, osasunari edo beste hainbat gairi buruz azterketak egitea edo teoria ematea garrantzitsuak baitira eta. Nire ustez , ez litzaioke praktikaren garrantzi berdina eman behar. Praktikari nik behintzak garrantzi gehiago emango nioke azkenean soinketan kirol aldetik ondo ibili behar baitzara eta. Hala ere teoriari ezdiot garrantzirik kentzen baina praktikari garrantzi gehiago emango nioke.
    Ezizena: Kalbi

    ResponderEliminar
  111. Nik uste dut soinken ez dela beharrezkoa teoria ikasten, baina ulertzen dut legeak agintzen badu, behartuta gaudela egitera baina ebaluazioatik lau puntu izan beharrean bi puntu jarriko nituzke bakarrik ez dudalako oso garrantzitsua ikusten teoria gorputz heziketako klasetan.
    Josem

    ResponderEliminar
  112. Nire ustez Gorputz Heziketan teoria ematea aproposa da, nahiz eta ikastetxe guztiek hori ez egin. Ez zait ondo iruditzen ikastetxe horiek egoten dutena, legez kontra daudelako. Baina, teoria azterketa bitartez ordez beste modu batera ebaluatuko nuke, irakasgai hau bereziki dena praktikoa denez, teoria buruz ikasteak ez zuelako ezertarako balio. Adibidez, bakoitzak Gorputz Heziketako klase bat antolatuz. Modu horretara kirol ezberdinak ezagutuko genituzke eta ikasle bakoitzak Gorputz Heziketako irakasle izatearen lana egingo zuen. Beste adibide bat hau da: teoriak ikasitako zure gelakideekin aplikatuz (adibidez estiramenduak edota indarra lantzeko ariketak). Horrela alde praktikoa eta teorikoa batera landu genitzake Gorputz Heziketako klaseen garrantzia aztertuz, azkenean Gorputz Heziketako klaseek ere bere garrantzia dutenez, ondo lantzea aproposa izango zelako.

    MALIBU

    ResponderEliminar
  113. Ez dut uste gorputz heziketan teoria ematea oso garrantzitsua denik, nire esku balego nik ez nuke teoriarik sartuko gorputz heziketako klaseetan, baina derrigorrezkoa dela ikusita, puntu gehigarri bezela erabiliko nuke. Batxilergoan ikasi behar dugun guztia kontutan hartuta, soinketa beste ikasgai bat bezela hartzen dugu ikasleok, ikasi behar ez den ikasgai bat bezala, eta guk egiten dugun modua ere ez zait gaizki iruditzen, txuleta erabiltzeko aukera baitaukagu dena buruz ikasi gabe.
    PANTXIKA

    ResponderEliminar
  114. Nire ustez Gorputz Heziketan teoria ematea oso garrantzitsua da lesioak ekiditeko, osasuna edo kiroloei buruzko informazioa izateko... Egia da ez nukeela azterketarik egingo teoria ikasi dugula konprobatzeko edota ez nukeela teoria "txapa" moduan botako. Nik beste alterantiba edo moduren bat erabiliko nuke teoria emateko. Adibidez, teoria hori alden neurrian praktika moduan irakatsiko nuke nahiz eta erraza ez izan eta horrek inplikazio handia eskatu.
    Nire iritziz praktikari garrantzia gehiago eman beharko litzaioke teoriari baino zeren eta teoria buruz ikas dezakezu ezer ikasi gabe. Aldiz praktikan, kirola egiteaz gain teoria ere aplika dezakezu bertan.

    GYM

    ResponderEliminar
  115. Egia esan teoria ez zait hain beharrezkoa iruditzen, ez beintzat DBH eta Batxilergoan, zeren honelako gauzak ahaztu egiten zaizkigu, ez dut uste adina ineres jartzen diogunik, praktikak askoz gehio animatzen gaitulako, baina norbait etorkizun batean soinketa arloan, gimnasian... dena delakoan espezializatzen bada, teoria ematea ongi dago baina pertsona horrentzat eta ez guztiontzat. Agian, teorian azaltzen diren teinkada motak eta beste zenbait gauza praktikara eramango bagenitu zertxobit ikasiko genuke, baina txosten lodi bat ematen badigute hura astebetean edo ikasteko ez dut uste ba askok interes handia eta gogoa azalduko dugunik.
    Azken finean Batxilergoan zaudenean, zure ikasketak zein arlotara bideratuko dituzun bai zientziak edo letretara zertxobait argi izatea komeni da. Honekin zera esan nahi dut; soinketa, gimnasia... mundurantz bideraten bazara, ni irakasle banintz ikasle horiei emango nieke teoria eta hauek interesa badute galde iezadakete, baina ez nuke kurtso guztia honetan sartuko asko direlako honetan interes gutxiena ere ez dutenak.
    Beraz hau esanda, nik froga teorikoari gutxieneko nota jarriko nioke, praktikari baino askoz gutxiago.
    JOXEPO.

    ResponderEliminar
  116. Nire ustez ondo legoke teoria pixka bat ematea praktika egin baino lehen. Batez ere, praktikan hasi aurretik jakinaren gainean egoteko. Argi eta garbi ikusten da ikasleei ez zaigula batere gustatzen teoria ematea. Guk gorputz hezkuntza fisikoarekin lotzen baitugu eta ez ikastearekin. Teorian bertan gauza asko ikasten ditu, esaterako, elikaduraren inguruan edota proba fisikoen inguruan... Ideia interesgarriak azaltzen dira teorian eta hori jakitea garrantzitsua dela iruditzen zait. Bestalde, praktikak gehiago balio beharko lukeela iruditzen zait.Aldiz, teoriak gehiago balioko balu, gerta daitekeen gauzetako bat, jende gehienak arlo hau suspenditzea izango litzateke eta egia esan hori gertatuko balitz oso harrigarria izango litzateke, gehienok soinketa praktikarekin lotzen baitugu eta amaierako nota onarekin.

    LUR

    ResponderEliminar
  117. Nire iritziz, teoria garrantzitsua da gorputz heziketa saioetarako, baina ez praktikoa adina.
    Nire ustez, behar den neurrian, baina teoria ematea garrantzitsua da, praktikan jakin ez ditugun hainbat puntu jakiteko aukera ematen baitigu. Horietakoen artean, beroketak lantzeko modua, deskantxuak... Baina ala ere, praktikoari garrantzi gehiago eman behar zaiola iruditzen zait, baina ez lortutako emaitzaren arabera, bakoitzaren saiakeraren arabera baizik.
    Bestalde, guk, soinketako klaseetan teoria emateko erabiltzen dugun modua ondo iruditzen zait. Ez baita ikasteko ezer, azterketak test moduan eginaz, aurretik pixka bat irakurriz naikoa baita, soilik informatuz.
    ZERU

    ResponderEliminar
  118. Nire iritziz, teoria oso garrantzitsua da, praktika bezain garrantzitsua dela ere esangonuke. Uste dut ezinbestekoa dela ikasleek gorputzaren mugimenduarekin zerikusia duten gauzak ikastea, arrazoi askorengatik. Baina egia da gorputz hezkuntzan teoria ematen ez gaudela ohituta eta beste modu batera ematea erabaki oso ona izango litzateke. Izan ere, orain egiten dugun moduan, ikasleak ez dira azterketarako ikasitakoarekin geratzen, soilik azterketa probatu nahi baitute.Hilabetean zehar zenbait ordu teoria emateko jartzea ez litzateke ideia txarra izango.
    Izengoitia: KAS

    ResponderEliminar
  119. Nik uste dut gorputz heziketako klaseetan teoria ematea garrantzitsua dela. Beti daude jarduera eta joko praktikoetan oso finak ez direnak, eta arlo horretan nota kaxkarra lortzen dutenez, teoriarekin haien kalifikazioa txukuntzeko aukera bat dutela pentsatzen dut. Bestalde, teoria ematearekin batera, nire ustez, zertxobait ikasten dugu, eta beharrezkoa da, ondoren praktikora pasatzean, gure gorputzean erabiltzeko jarrera egokiak jakiteko. Gainera, ez da ezer kostatzen ebaluaketa bakoitzean azterketa bat egitea, ez gaitezen izan hain alferrak.

    KIXKUR

    ResponderEliminar
  120. Nire ustez teoria ikastea garrantzitsua da, izan ere, guk ikasten dugun teoria, behintzat orokorra, baliogarria da, izan ere, beti behar da teoria pixka bat jarduera praktikoan jarduteko. Nire ustez, ondo ematen ari gara teoria, izan ere, hala nola, klasetan ematea denbora guztian denbora alferrik galtzea iruditzen zait, soinketako klasetan, nire ustez kirola egin beharko litzatekeelako. Hala ere, honek ez du esan nahi teoria ez denik eman behar, izan ere, lehen esan dudan bezala teoria pixka bat jakin behar jarduera praktikoan ibiltzeko.
    Nik jarduera praktikoari nota globaleko ehuneko hirurogeita hamarra emango nioke, nire ustez garrantzitsuagoa delako, eta teoriari berriz, ehuneko hogeita hamarra emango nioke.

    arratoia234

    ResponderEliminar
  121. Nire ustez, teoria oso garrantzitsua da gorputz heziketan, estiramenduak nola egin, nola elikatu, egunean zenbat kirol egin behar den gutxienez jakin... Niretzat hau dena oso garrantzitsua da, baina, nik uste duk praktika askoz ere garrantzitsuagoa dela, gainera, praktkarekin teoria ikas dezakegu. Honeki bat, nik uste dut ikasle ia guztiei, denei ez esatearren, praktika eginez teoria ikastea gehiago gustatzen zaie. Azterketak eginez eta horrela, ikasleek interes gutxiago jartzen dutela iruiditzen zait, beraz, lehen esan dudan bezala, praktika eginez ikastea da egokiena.
    Honetaz gain, jendea kirola egiten hasten denean informazio gutxirekin hasten da lanean eta horrek arazoak ekar litzazkioke momentuan bertan edo baita urteak joan ahala. Honekin esan nahi dudana da, nahiz eta pertsona bat oso trebea izan kiroletan, teoria apur bat ere ez badaki, osasunari kalte larriak egingo liezazkioke nere buruari.
    Bukatzeko, hau dena esan ondoren, nire ustez teoria oso garrantzitsua da, baina, praktikatuz ikastea baliatsuagoa izan liekeela iruditzen zait.
    TheGod

    ResponderEliminar
  122. Àaaaaaàaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

    ResponderEliminar
  123. Egia da teoria Gorputz Hezkuntza ikasgaiko zati garrantzitsu bat dela, baina nire ustez ariketa fisikoa egitea askoz ere garrantzitsuagoa da. Praktika eginez teoria ere ikasi daiteke, eta honela azterketa teorikoak eginez orduak galtzea sahiesten dugu. Gainera ia ikasle guztiei ez denak esatearren, nahiago dugu praktika egin teoria baino.

    Egia da teoriaemateko modu zihurtagarriena azterketa egitea dela, baina modu dibertigarriena praktika eta teoria aldi berean egitea iruditzen zait.

    Andoni

    ResponderEliminar
  124. Teoria oso garrantzitsua da gorputz heziketaz kirola nola egiteko, nola elikatzeko etab. Baina teoria nola emateko modua hobetu beharko litzateke, nire ustez dinamikoagoa izan beharko litzateke.

    Beste modura esanda, nire ustez teoria txostenak irakurri beharrean guk ikasi beharko genuke lanen bidez, powerpointak, proiektuak, etab. Gainera, orain bezala, ikasten den teoria segituan aahazten da.

    Ordea, nik uste dut teoria 1. DBHtik ikasi beharko litzatekeela eta ez orain bezala, zeren eta proba fisikoak gimnasiako nota osoa hartzen dute.

    Laburbilduz, Gorputz hezkuntzako notan alderdi fisikoa eta teorikoak nota berdina eduki beharko luke, aina teoria modu dinamikoagoan emanez.

    ResponderEliminar
  125. Nire ustez komenigarria da teoria pixka bat ematea kurtsoan zehar. Teoriaren bitartez, klasean, praktikan jartzen ditugun ariketak zein helbururekin egiten ditugun jabetu gaitezke; eta hori oso interesgarria izan liteke eskolatik kanpo praktikatu nahi baduzu arketa konkreturen bat (adibidez, eskolaz kanpo egiten duzun kirolen baterako oso komenigarria dela ohartu zintezke teoria emanez gero ikasgai honetan.). Teoria puntuatzeko hainbat modu daude; niri orain ematen dugun bezala oso ongi dagoela iruditzen zait, hau da, lehenengo etxean irakurri txosten bat eta gero test erako azterketen bidez erantzunez erantzun egokiak. Nik ebaluazioan %15eko puntuazioa emango nioke; beti ere alderdi praktikoari askoz ere puntuazio handiagoa emanez, nire ustez inportanteena hori delako. Hortaz, esan bezela naiko garrantzitsua izan litekeela iruditzen zait teoria emantea . Gainera guztiz ados nago legeak teoria ematea agintzea.

    ResponderEliminar
  126. Anónimo16 de abril de 2018, 10:29
    Nire ustez komenigarria da teoria pixka bat ematea kurtsoan zehar. Teoriaren bitartez, klasean, praktikan jartzen ditugun ariketak zein helbururekin egiten ditugun jabetu gaitezke; eta hori oso interesgarria izan liteke eskolatik kanpo praktikatu nahi baduzu arketa konkreturen bat (adibidez, eskolaz kanpo egiten duzun kirolen baterako oso komenigarria dela ohartu zintezke teoria emanez gero ikasgai honetan.). Teoria puntuatzeko hainbat modu daude; niri orain ematen dugun bezala oso ongi dagoela iruditzen zait, hau da, lehenengo etxean irakurri txosten bat eta gero test erako azterketen bidez erantzunez erantzun egokiak. Nik ebaluazioan %15eko puntuazioa emango nioke; beti ere alderdi praktikoari askoz ere puntuazio handiagoa emanez, nire ustez inportanteena hori delako. Hortaz, esan bezela naiko garrantzitsua izan litekeela iruditzen zait teoria emantea . Gainera guztiz ados nago legeak teoria ematea agintzea.

    Izengoitia: GRIZI

    ResponderEliminar
  127. Teoria, zertxobait emango nuke, hau da, klaseren batean azaldu eta fero praktikan jarri, azterketarik gabe. Praktikara gaizki aplikatu duenak, nota bajuagoa eduki eta ongi egin duenak obea, horrela ebaluatuko nuke.

    ResponderEliminar
  128. Nere ustez teoria ematea beharrezkoa da. Teoriarekin, ariketa fisikoak nola egiten diren ikasten dugu, baina, nere ustez, gaur egun ematen den modua aldatu beharko zela uste dut. Hasteko, teoria ez nuen paper batean idatziko eta ikasiaraziko. Teoria, ariketa praktikoak egiten diren bitartean azalduko nituzkeen eta derrigorrezkoa denez legez azterketa bat egitea, kontrol txiki eta nota gutxiko bat jarriko nukeen ebaluazioaren bukaeran.

    Proposatu dudan kasua ezin bada aplikatu eta azterketarako txosten batetik ikasi behar baldin bada, "txapa" hori ahal dudan gehiena murriztuko nukeen eta ez nukeen orri askoko "txapa" bat ikasleei ikasiaraziko zeren azkenean, ikasleak azterketarako ikasiko dute eta ez dute ezer ikasiko.

    ResponderEliminar
  129. Teoria soinketan segun eta zer egin nahi duzun praktikoa izan daiteke. Adibidez, gimnasio saio batzuekin nahi baldin baduzu hasi, informatuta egon behar zara nola egin eta zer nolako emaitzak nahi dituzun lortu, horrelako kasuetan teoria ez bada aplikatzen gaizki atera daiteke egin nahi duzuna. Beste aldetik, klaseetan teoria ematea ez dut ikusten komenigarria, hobe da gaur arte egiten dugun bezala, teoria praktikan ezartzea eta gero bakoitzk bere kabuz ikastea/irakurtzea.

    ResponderEliminar
  130. Nire ustez, soinketan teoría ematea egokia da, horri esker gure gorputzeko giharren mugimendua jakin dezakegulako eta horrek kirola egiten ari garenean lagungarria gerta dakigulako. Baina nire ustez beste modu batera eman beharko litzateke eta ez azterketen bidez. Nik uste dut, klasean denon artean irakurri beharko genukeela teoria eta ez bakoitzak bere kabuz bakoitzaren etxean, ondoren azterketa bat egiteko. Nire iritziz, leheen esan duda bezala, klaseetan soilik irakurri beharko genuke eta ez orain egiten dugun bezala, azterketa batek ez duelako adierazten teoría dakigun edo ez.

    ResponderEliminar
  131. nere ustez funtsezkoa da teoria ematea, teoriarikna ikasten baitugu hainbat ariketa fisiko nola egin, zer nolako kalteak euki daitezkeen ariketa bat gaizki egin ezgero... NEre ustetan lehenik eta behin teoria ondo explikatu behar da eta ondoren zeure burua prueban jarriz, ikasitako guztia praktikan jarri. Oinarrizko gauza bat iruditzen zait, jende askok pentsatzen du indar kontua edo kirola egitea bakarrik dela ginasiako saioak baina ez da hala, kontzentrazio eta inteligentzia maila handi bat behar dute eta horrek teoriak laguntzen du.
    Orduan ados nago gure klaseetan egiten dugunarekin, ebaluazioko lehen egunak teoria irakurri eta ondoren irakurritako praktikan jartzen baitugu.

    ResponderEliminar
  132. Egia da teoria Gorputz Hezkuntza ikasgaiko zati garrantzitsu bat dela, baina nire ustez ariketa fisikoa egitea askoz ere garrantzitsuagoa da. Praktika eginez teoria ere ikasi daiteke, eta honela azterketa teorikoak eginez orduak galtzea sahiesten dugu. Gainera ia ikasle guztiek, nahiago dugu praktika egin teoria egin baino.

    Egia da teoria emateko modu hoberena azterketa egitea dela, baina modu dibertigarriena praktika eta teoria aldi berean egitea iruditzen zait.
    Teoria emateka normala iruditzen zait baina hobe iruditzen zait teoria hori praktika moduan ematea, azterketak ez direlako behar.
    PIKATXU

    ResponderEliminar
  133. Nire iritziz, teoriak badu bere garrantzia gorputz heziketako klaseetan, baina hala ere azken finean garrantzitsuagoa da hori praktikan jartzea. Gorputz hezkuntza aisialdi moduko arlo bat da, modu batean edo bestean eskolagandik deskonektatzen laguntzen duela esango nuke nik, jolasak direla, abdominalak direla edo orain egiten ari garen liga dela. Beste arloetan ez bezala ez gara aulki batean eserita egoten, liburu aurrean irakaslearen azalpenak entzuten. Eta hori lagungarria da deskonektatzeko.
    Beraz, nire ustez teoria piska bat ikustea garrantzitsua da, baina teoria hori jolasen bidez edo praktikan jarrita nik uste dut hobeto barneratzen dugula buruz ikasten baino. Teoria hiruhilabete hasieran ematea egokiagoa iruditzen zait, ebaluazio amaieran azterketekin nahiko estresatuta ibiltzen baikara, eta horrela hasieran teoria gainetik kendu eta praktikan murgilduko ginateke. Txuletaren metodoa hala ere oso ondo dagoela iruditzen zait.

    KAKA ZURETZAKO!

    ResponderEliminar
  134. Niregatik ez nuke teoria emango, bestela ere nahikoa badugulako ikasteko.
    Nik ez nuke guztiz emango, hau da, nota igotzeko modu bat izan beharko litzateke. Nire ustez ezin dugu ebaluatu modu berean praktika eta teoria. Kontrolari dagokionez, ez nioke garrantzia handiegirik emango; izan ere, nire ustez praktikak garrantzia handiagoa du. Nik nahiago dut praktika gehiago eman teoria baino, teoria emateko beste 10 asignatura ditugu, eta soinketa, ariketa fisikoa egiteko beharko litzateke.

    KLAI

    ResponderEliminar
  135. Nik teoria gutxiago emango nuke edo beste modu batera. Teoria emango nuke praktika egiten dugun bitartean, hau da, zerbait esplikatu eta instante berean praktikan jarri. Ez baitu ezertarako balio teoriak gero praktikan jarriko ez baduzu. Nik uste dut biak, praktiko eta teorikoa, nahastea bera dela soinketa zeren eta zuk psikomotrizidadea hobeto nahi baduzu teoria jakin beharra daukazu: zer gauza egin hobetzeko, zer ez egin... baina era berean ikasitako praktikan jartzen ez baduzu teoria hutsean geratzen da eta hori ez da soinketa. Iruditzen zait ez nituzkela aparte ebaluatuko teoria eta praktika, biak gauza berdintzat hartuko nituzke. Hala ere uste dut hainbesteko fitxa luzeak ez direla beharrezkoak gero azterketa egiteko. Nire ustetan ikasitakoa praktikan logikaz jartzen duenak teorian nota ona behar du. Imagina dezagun estiramentuak ikasi eta hurrengo entrenamentuan dena ahaztu eta golpetik hasten garela jolasean, teoriak zertarako balio izan du orduan? Horregatik diot biak partekatzea garrantzitsua dela.

    ZATOA

    ResponderEliminar
  136. Hasteko esan nahi dut ez zaidala beharrezkoa iruditzen azterketak egite, badakit nahitaezkoa dela teoria ematea baina beste hainbat modutan egin daitekeen gauza bat da.
    Teoria moduan emateko modu egokia praktika moduan da, badakit teorian agertzen den guztia ezin dugula praktika moduan eman baina zerbait bai. Ikasleok segituan aspertzen gara teoria partearekin, hau da, ginasia erlaxatzeko edo nerbioak, haserreak botatzeko modu moduan ikusten digu, nik behintzat, eta teoria sartzen de momentutik aspergarria egiten zaigu. Imaginatu, azterketa astean egongo bagina eta nahiz eta txuleta moduko zerbait ibiltzeko aukera izan, azterketa bat da eta notarako balio duen momentu beretik denon kalterako dela iruditzen zait.
    Ebaluatzeko modu egokia bakoitzak egiten duenaren araberakoa izango litzateke egokia nire ustez, hau da, klasean ibili duzun parte hartzeari erreparatuz. Lehen aipatu dudan moduan, praktika moduan egingo nituzke gauza batzuk, eta bertan egiten duzun saiakeraren arabera ebaluatzea egokia irudiktuko litzaidake.
    Azkenik, ez nuke adinaren edo praktikaren arabera ebaluatuko, hasteko ez delako gauza normala, zer inportako dio zer adina duzun... . Eta praktikaren asunto hori ere ez, zeren eta zuk eskolatik kanpo egiten duzunak ez du justifikatzen klasean duzun jarrerarekin.

    IZAR

    ResponderEliminar
  137. Iruditzen zait teoria ez dela oso beharrezkoa soinketako klaseetan. Nahiz eta mugimendu batzuk garrantzitsuak izan eta orri batean idatziak egon uste dut mugimendu horiek praktikan jarrita askoz hobeto ikasiko genukeela. Gainera, ikasleontzak askoz dibertigarriagoa da praktika orri batean idatzita dagoena ikastea baino eta beraz interes gehiago jartzen dugu, eta nire ustez interesa beharrezkoa da zerbait ikastearen aurrean.

    Anonimo 0102

    ResponderEliminar
  138. Nire ustez, teoria ematea garrantzitsua da baina ez praktika baino garrantzitsuagoa. Nik naihago dut praktika gehiago eman teoria baino, teoria emateko beste hainbat asignatura ditugu. Praktika egiteko, lehendabizi teoria ikasi beharko dugu, ariketak egiten jakiteko, ariketa horiek onak ala txarrak diren... Horrez gain, nire ustez soinketan klase teorikoa saio bat izan beharko luke eta beste guztia praktikoa, azken finean soinketa klase praktikoa delako. Nire ustetan, saiakerak gehiago balio beharko luke teoriak baino.


    MENDI

    ResponderEliminar
  139. Ez dut uste gorputz heziketan teoria ematea oso garrantzitsua denik, nire esku balego nik ez nuke teoriarik sartuko gorputz heziketako klaseetan, baina derrigorrezkoa dela ikusita, puntu gehigarri bezela erabiliko nuke. Batxilergoan ikasi behar dugun guztia kontutan hartuta, soinketa beste ikasgai bat bezela hartzen dugu ikasleok, ikasi behar ez den ikasgai bat bezala, eta guk egiten dugun modua ere ez zait gaizki iruditzen, txuleta erabiltzeko aukera baitaukagu dena buruz ikasi gabe, hala ere ebaluazioko notan gutxiago kontatuko nuke, gorputz heziketa betidanik praktikotzan hartzen dugulako beti eta mediarako lagungarria izan daiteke klaseetan saiatzea memorizatzea kostatzen bazaizu ere.
    PANTXIKA2

    ResponderEliminar
  140. Nire ustez teoria lantzea beharrezkoa da, dena ez delako praktika eta teoria bidez gauza asko ikas ditzakegulako, horrela, teorian ikasitakoa praktikan praktika dezakegu.
    Normalean teoria ikasteko txosten batzuk erabiltzen ditugu eta gero bertan ikasitakoa azterketa batean erakutsi baina niri beste modu batzuetara egitea gustatuko litzaidake; adibidez jokuen bidez, jolasten ari garen bitartean teoria emanez.
    Arazoa agian teoria hori ea ulertu dugun edo ez izango zatekeen, hau da ebaluazteko orduan, beraz, azterketa bezala galderak egin liezazkiguke irakasleak berak ikus zezan zenbat ikasi dugun, eta horrez gain teoria ikasteko garain izan dugun interesa eta jarrera har litezke kontuan.

    Bitxo

    ResponderEliminar
  141. Nire ustez, teoria beharrezkoa da gorputz heziketan baina beste modu batera emango nuke. Ez nuke azterketa teorikorik egingo. Azkenean batxilergoan gaude eta beste milaka azterketa egiten ditugu garrantzi handiagoa dutenak eta orduan gorputz heziketako azterketari esaterako, ez zaio hainbesteko interesa jartzen. Azterketarako bakarrik ikasten dugu eta ez digu ezertarako balio horrela ikasita. Interesgarria izan liteke hemengo teoria hobeto emanda, gure bizitzan garrantzitsua delako etxean kirola egiteko edo elikadura on bat eramateko. Baina azterketa egin beharrean lan batzuen bidez landutako teoria askoz hobeto geratzen zaigu. Horretaz gain, ez nioke teoriari orain daukan puntuazio mota emango, baina honekin lotuta, nota guztia errendimenduaren, esfortzuaren, motibazioaren… arabera jarriko nuke. Hau da, froga fisikoak kontuan hartu gabe. Pertsona batzuk agian froga fisikoak egitean ez dira oso onak baina beste milaka kirol daude eta beste batzuetan dira onak, nire kasua esaterako. Horregatik ez nuke nota horren arabera jarriko.

    Triku

    ResponderEliminar
  142. Nik uste dut teoria garrantzitsua dela baina ez praktika bezain garrantzitsua, baina ebaluatzerako orduan praktikak eta teoriak ez dute ezerta ikusirik eta ez nituzke modu berean ebaluatuko.

    Ni irakaslea izango banintz, teoria jarriko nuke bai, baina nota altsaketa moduan ez azterketa moduan 100portzentaje altu batekin eta klaseak denak joku, kirol eta ariketekin pasatuko nituzke gorputza mantentzeko.

    Eta azkenik, teoria hori praktika moduan ematen baldin bada, eramangarriagoa izango zen ikasleentzako eta beraien osasunerako, irakurtzen ez delako ezertsoere iksten.

    J.B

    ResponderEliminar
  143. Nire ustez, teoria modu nahiko orokor batean eman behar genuke, gauza garrantzitsuenak landuz, alegia, eta klasean bertan eman behar genuke. Izan ere, ez zait gustatzen nola ematen dugun teoria orain, hau da txosten handi bat hartu, etxean irakurri, txuleta idatzi eta azterketa egin. Nik behintzat modu horretara ez dut ia ezer ikasi.

    Trini.

    ResponderEliminar
  144. Teoria garrantzitsua izan daiteke hainbat iasgaietan baina gorputz heziketan nire ustez, ez da behar beharrezkoa, beraz ni irakaslea izango banintz, modu dibertigarri batean landuko nuke, adibidez taldetan banatuz eta talde bakoitzak gai bati buruz informazio ahalik eta gehien bilatu eta gero hau klase guztiaren aurrean erakutsiz.

    XXX

    ResponderEliminar
  145. Nire ustez garrantzia gehiena praktikari emango beharko genioke eta teoria modu orokor eta laburtu batean eman. Klaseak aprobetxatuko nituzke teoria hori ere emateko bidioak ikusiz, irakurriz...
    Reina

    ResponderEliminar
  146. Nire ustez, teoria ematea ezinbestekoa da gorputz heziketako klaseetan. Alde batetik, klaseak gainerako ikasgaiak baino eramangarriagoak eta aldi berean gustokoagoak izateak ez diolako ikasgai honi bere garrantzia kentzen. Eta beste alde batetik, Gorputz Heziketa beste ikasgaiak bezelakoa delako, eta praktikoan landu ezin diren eta garrantzia handia duten gauzak ikasi behar ditugulako; besteak beste nola egin ondo riketa ez lesionatzeko edo osasunari buruzko informazioa. Hau dela eta, teoriaren azterketak ere egin behar direla pentsatzen dut, landutako terminoak ulertu eta dakizkigula frogatzeko.
    Hori bai, nire iritziz, Gorputz Heziketako ikasgaian praktikoak teorikoak baino pisu gehiago du azken finean kirola praktikoki besterik ezin delako egin, beraz, notetan ere, praktikoak teorikoak baino garrantzia handiago erakutsi behar du.

    IGANDEA

    ResponderEliminar
  147. Nik pertsonalki teoría modu dinamikoan eta partehartzaile batean emango nuke, edo behintzat siatuko nintzateke. Nire ustez gazteon artean eztabaida sortzea gai ezberdinei buruz interesgarria da, baita Gorputz Hezkuntzaren inguruan ere, beti baitaude irirtzi anitzak, gainera modu honetan asko ikas dezakegu, ikasleoi ez baitzaigu aspergarria suertatuko. Nahiz eta teoría garrantzisua den, arlo honetan gehien balio beharko lukeena praktika da nire ustetan.
    OSUNA.

    ResponderEliminar
  148. Nire ustez, teoria ematea garrantzitsua da baina ez praktika baino garrantzitsuagoa.Teoria ematea ez dagoela gaizki uste dut, betiere zein teoria mota den aztertuta. Zentzugabejeria iruditzen zait pelotako txapelak eta Joku Olinpikoetako dominak nork eta noiz irabazi zituen ikastea, horrek gero bizitzarako ez baitu ezertarako balio. Gorputz hezkuntzan eman beharreko teoria, nire ustez, osasunarekin zer-ikusia duena izan beharko litzateke. Ados ez nagoen gauza bakarra puntuazioa da. Nire ustez, teoriak eta ariketa fisikoak ez lukete berdin balio behar, arrazoi honengatik: guztiok ez dugu gaitasun bera kiroletarako eta beraz, norberaren gaitasuna baloratzearekin batera ahalegina ere baloratu beharko litzateke eta askotan emaitzak baloratzen direnez, pertsona horiek nota txarragoa ateratzen dute.Horregatik nire ustez teoría garrantzitxua da vaina ahalegina garrantzitxuagoa da.
    Txuria123

    ResponderEliminar
  149. Nire ustez teoria ematea garrantzitsua da ariketa fisikoa egiterakoan zer lantzen ari garen jakitzeko, ariketa mota ezberdinak egiten jakiteko, elikadura osasungarri bat nola eraman jakiteko... Beste aldetik praktikak ere bere pisua eduki behar duela iruditzen zait gorputz hezkuntza ikasgaia lantzeko modu egokiena praktika dela uste dudalako. Teoriak zer nolako garrantzia duen ikusita, pisu gehiago edo gutxiago eduki beharko luke. Orokorrean, pisu berdina eduki beharko luketela iruditzen zait, baina kasu batean teoria baino praktikari garrantzi haundiago eman behar bazaio, teoriak gutxiago balio beharko luke. Nik, teoria praktika aldera eramango nuke eta gauzak azaltzeko garaian oso modu praktikoa erabiliko nuke, adibidez, joku eta ariketa espezifikoekin.

    XIMON

    ResponderEliminar
  150. Ez nuke teoria emango txosten baten bidez, asko aspertzen duelako eta ez dugulako arretarik jartzen, gainera teoria ematea garrantzitsua da baina ez praktika baino garrantzitsuagoa, praktika eginez kirol berri gehiago ikas ditzazkezu.
    Nire ustez modurik aproposena, ez da azterketa teorikoak egitea, baizik eta praktika egiten ari garen heinean ikasi beharreko teoria hori praktikan jartzea eta nire ustez jarduera honek gehiago lagunduko liguke teoria ikasten.
    Ez nioke garrantzia handirik emango ebaluatzerako orduan.

    ESMERALDA

    ResponderEliminar
  151. Nire ustez, Gorputz Hezkuntzan ariketa fisikoa egitea askoz ere garrantzitsuagoa da. Egia da teoria ere ikasgaiko zati garrantzitsua dela, horregatik, ni irakaslea izango banintz teoria minimoa emango nuke eta modu dibertigarriagoan, baino praktikari eta jarrerari garrantzia gehiago emango nioke.
    Karapan

    ResponderEliminar
  152. Galdera zaila da erantzuteko baina nire ustez teoria ikastea garrantzitsua da. Praktika bezain garrantzitsua beharbada, Gorputz Heziketa arloan dena sartzen baita.
    Egia da teoriak apur bat aspertzen gaituela. Gorputz Heziketa eskolako arlo bakarra da eserita ez gaudena, beraz, horregatik dugu hain gustokoen. Piska bat haizea hartzeko, lasaitzeko eta kirola eginez gozatzeko. Arlo hau horrela hartua dugunez, kosta egiten zaigu teoria ematea, baina ez gara konturatzen beste arloetan okerragoa dela. Ordu gehiago ematen ditugu eserita sekulako txapak entzuten. Praktika, aldiz, dibertigarriagoa da eta Gorputz Heziketan gustokoen dugun kirola egiteko aukera dugu. Horrela ez bada, hainbat test egiten ditugu baina inoiz ez gara eserita egoten.
    Hala ere, teoria eman beharko litzatekela iruditzen zait. Gure gorputza hobeto ezagutzeko eta zaintzeko zer egin behar dugun jakiteko. Beraz, erdia teoria eta erdia praktika egingo nuke baina hori irakasleen esku dago.
    PIPAZAL

    ResponderEliminar
  153. Nire ustez Gorputz Heziketan teoria eman beharra dago, praktikarako beharrezkoa delako.
    Teoria ez nuke txapa handiaz emango beste asignaturatan beala, gainera zenbait gai praktikaren bidez ahal dira ikasi, horrela ez litzaiguke hain aspergarria egingo.
    Hala ere, teoriari ez nioke praktikari bezaiz inportantzia handia emango, azkenean Gorputz Hezkuntzan gehien egiten dena praktika delako.
    Praktikan bakoitzaren ahalegina puntuatuko nuke, denok ez garelako berdinak eta denok ez dugulako ez erresistentzia, ez malgutasun... berdina.
    JOSHY

    ResponderEliminar
  154. Teoria osasunean zentratuko nuke. Garrantzitsua deritzodan arren ariketa ongi nola egin dezakegun jakitea, elikaduraren zatia dezente ahazten dela iruditzen zait. Ebaluatzeko modua praktikaren antzekoa beharko litzatekeela iruditzen zait, baina hala ere zentzuzkoa ikusiko nuke edukiaren arabera bataren edo bestearen (teoria edo praktika) balioa gehiago izatea baloratzerako garaian.

    Nor jauna

    ResponderEliminar
  155. Gorputz Heziketan teorria eman beharra dagoela uste dut, lehenik eta behin, horrek laguntzen baitu ariketa fisikoa modu egokian egiten.

    Teoria praktikarekin txandakatzen joango nintzateke, arinagoa izateko. Hala ere, saioren bat ala beste igaroko nituzke teoriarekin, zalantzarik balego. Esan dudan moduan, azterketa praktikoa eta teorikoa batera egingo nituzke. Hau izango litzateke nire galdera bat: nola egiten dira flexioak? (galdera horri erantzun, eta ondoren egin).

    LIBRA

    ResponderEliminar
  156. Ikasgai honetan pisu handiena praktikak izan beharko lukeela iruditzen zait baina teoría ere landu beharrekoa dela uste dut. Teoria emateko modurik egokiena beste irakasgaietan ematen duten modu berean ematea da nire ustez, gaien amaieran azterketa teorikoak egin eta ebaluatuz. Pisu handiena praktikak izan beharko lukeela diodanean ez dut esan nahi teoría suspenditu eta praktika gaindituz gero ebaluaketa gainditutzat jo behar denik. Bi arloetan minimo batetara iritsi beharko litzatekeela iruditzen zait irakasgaia ebaluaketa bukaeran gaindituta izateko zeren azken finean esan daiteke praktikak teoriarik gabe ez duela zentzurik.

    ARGI

    ResponderEliminar
  157. Nire ustez, teoria ematea nahitaezkoa da, batetik, teoriarik gabe praktika ez delako berdina izango eta bestetik interesgarria iruditzen zaidalako egin behar duzuna nola egin behar duzun jakitea. Hala ere, teoriarekin ez dela obsesiorik hartu behar iruditzen zait; teoria ematea ondo dago, baina neurri batean, zeren, praktikarik egin behar ez badugu, zertarako teoria? Jarraitzeko, esan beharra daukat praktikan kusten dela teoria ondo dakizun ala ez, orduan teoriari behar duena baino garrantzi gehiago ematea ez da egokia. Beraz, praktikari denbora eta garrantzia gehiago emango nioke teoriari baino. Praktika azkenean ondo pasatzeko modu bat da eta aldi berean kirola egiten duzunez oso egokia iruditzen zait. Baina lehen aipatu dudan bezala, teoriak ere Badu bere garrantzia.


    MCMI

    ResponderEliminar
  158. Nire ustez teoria emate beharrezkoa da beste ikasgai guztitan bezela,teoria behar dugulako praktika ondo aplikatu eta ondo egiteko ariketak.Adibidez matematikako ikasgaian teoria apur bat ematen dugu ariketak nola egiteko eta praktikan aplikatzeko.Ba gauza bera egin behar dela uste dut soinketan.Eta azterktea teorikoa zein praktikoa ebaluatu.
    EULETXAGA

    ResponderEliminar
  159. Nik beharrezkoa ikusten dut teoria, baina neurrian. Ariketaren bat egin aurretik aidbidez.
    Nire ustez praktikak teoriak baino gehiago balio beharko luke notarako, baino teoria ere beti kontuan izanda.

    MARRAMAMIAU

    ResponderEliminar
  160. Teoria ikasgai guztietan ematen da. Pertsona batzuk nahiz eta gorputz heziketa ikasgai bezela ez hartu, ikasgai bat da. Beste ikasgaietan bezelela gorputz heziketan ere toria eman daiteke, batez ere zerbait praktikan jarri aurretik interesgarria baita jakitea nola jarri praktikan. Nire ustez gorputz heziketan, ikasgai bat baita, teoria ematea oso garrantzitsua da.

    GasGas250

    ResponderEliminar
  161. Nire ustez teoria ematea gorputz heziketan garrantzitsua da gure gorputzari buruz eta ariketa fisikoari buruz gehiago ikasteko. Orain ematen dugun bezala emangonuke, lehenengo teoria guztia eman eta gero praktikan jarri, baina hori bai,praktika gehiago kontatuko nuke horrela ere puntuatu diezadakezulako, praktika eginez teoria ulertu duzun ikusten delako.
    uzturre

    ResponderEliminar
  162. Egia da teoria eman beharra dagoela hainbat arrazoiengatik, baina helburu garrantzitsuena, ariketak ondo egiten ikasteko da. Nik uste dut teoria eta praktika batera eman beharko genituzkela, hau da, ariketa bat egin aurretik, azalduz, eta ondoren ariketa eginez. Hala ere, ez genuke berdin baloratu beharko teoria zein praktika. Praktikak erakusten digu ea teoria ondo dakigun, teoria ez badakigu ez baitugu ondo egingo ariketa. Horrexegatik, nik gehiago baloratuko nuke praktikaren atala, teorikoa baino.

    Thon

    ResponderEliminar
  163. Nire ustez, teoria ematea gorputz hezkuntzan ez litzateke hain garrantzitsua izan beharko beste ikasgaietan bezala. Ondo iruditzen zait teoria gutxi ematea baina ez zait ondo iruditzen beste ikasgai batzuetan baino gehiago ematea. Teoria ematen dugunez ez zait gaizki iruditzen azterketaren bat egitea, baina, ez notaren ehuneko erdia balio izatea. Niretzat, betidanik, gorputz hezkuntza kirola egiteko ikasgai bat izan da eta nire ustez praktika teoria baino askoz ere gehiago baloratu beharko litzateke.

    Z16

    ResponderEliminar
  164. Nire ustez gorputz heziketan teoria egitea beharrezko da, kirola egitez gain nola egin behar den jakitea oso beharrezkoa delako eta adibidez horrela nahi dugun helbururako zer egin beharko dugun jakiteko beharrezkoa da. Horrez gain zenbatekoak izan behar duten saioak edo errekuperazioak zenbat iraun behar duten jakiteko ezinbestekoa da. Gainera, errendimentua handitzeko izan behar duen dieta edo kirol jarduera pertsonalizatzeko erabat beharrezkoa da. Bestalde, teoria modu lasai batean eman beharko litzateke, azkenean praktikak garrantzia handiagoa duelako eta teoriak ez duelako praktika eklipsatu behar. Ebaluatzeko momentuan normala izango litzateke azterketaren bat egitea baina ez luke notaren zati handiena hartu behar azken finean ikasgaiaren funts nagusia ez delako zerbait buruz ikastea. Laburbilduz nire ustez garrantzitsua da teoria azaltzea eta ulertaraztea, modu horretara kirolaren errendimentua handituz jakintzaren bidez, ez denez jarduera garrantzitsuena modu lasaiago batean azaldu beharko zen eta ebaluatzerako garaian ez luke zati handiena hartu behar eta azterketak zenbait erraztasun izan beharko lituzke.

    Gaztelua

    ResponderEliminar
  165. Nire ustez gorputz heziketan teoria egitea beharrezko da, kirola egitez gain nola egin behar den jakitea oso beharrezkoa delako eta adibidez horrela nahi dugun helbururako zer egin beharko dugun jakiteko beharrezkoa da. Horrez gain zenbatekoak izan behar duten saioak edo errekuperazioak zenbat iraun behar duten jakiteko ezinbestekoa da. Gainera, errendimentua handitzeko izan behar duen dieta edo kirol jarduera pertsonalizatzeko erabat beharrezkoa da. Bestalde, teoria modu lasai batean eman beharko litzateke, azkenean praktikak garrantzia handiagoa duelako eta teoriak ez duelako praktika eklipsatu behar. Ebaluatzeko momentuan normala izango litzateke azterketaren bat egitea baina ez luke notaren zati handiena hartu behar azken finean ikasgaiaren funts nagusia ez delako zerbait buruz ikastea. Laburbilduz nire ustez garrantzitsua da teoria azaltzea eta ulertaraztea, modu horretara kirolaren errendimentua handituz jakintzaren bidez, ez denez jarduera garrantzitsuena modu lasaiago batean azaldu beharko zen eta ebaluatzerako garaian ez luke zati handiena hartu behar eta azterketak zenbait erraztasun izan beharko lituzke.

    Gaztelua

    ResponderEliminar
  166. Teoria ematea beharrezkoa da, lesioak nola sahiestu eta praktika nola egin jakiteko, baita gure gorputza hobeto ezagutu eta zaintzeko. Txikitatik gaizki egiten ditugu hainbat ariketa eta estiramendu,horren arrazoia teoria behar bezala eman ez dugula da eta oso txarra izan daiteke ariketa bat gaizki egitea, lesioa bat ekarri bailezake. Ariketa fisikoa egiten hasterako orduan garrantzitsua da ariketa bakoitza nola egin jakitea eta teoriak hortan laguntzen digu. Hala ere ebaluatzeko garaian praktikak puntu gehiago edukitzea da egokiena, garrantzitsuagoa baita nire ustez. Teoria praktikarekin nahastuko nuke nik, adibidez: Kirol bat lantzeko garaian lehenengo esplikatu nola jolasten den, kirol horren arauk, beroketak... eta
    hori jakindakoan azalduta bezala modu egokian praktikatu. Teoriaren azterketa bat jartzea ondo iruditzen zait baina oso zorrotz jokatu gabe. Nik teoriari %35 emango nioke ebaluatzeko orduan.

    NUR

    ResponderEliminar
  167. Nire ustez, Gorputz heziketan ere teoria eman beharko litzateke gorputz mugimenduarekin zer ikusia duen guztia ikasteko, eta ondoren ikasleok gure egunerokotasunean praktikan jartzeko. Bestalde, batzuen ustez nahiz eta gorputz heziketako teoria hain garrantzitsua ez izan, lagungarria da kirola egiten duten ikasleentzat, kirola egiten hasi aurretik gorputza nola berotu ere ikasten baita. Nik teoria, fitxa gutxi batzuen bidez emango nuke: lehenik, ez baitago behar adina denbora teoria guztia sakon emateko, eta bigarrenik, ikasleek ikasteko orduan fitxa horiek eskuragarri eduki ditzaten. Emandako teoria hori, test moduko azterketa baten bidez eta praktikaren bidez ebaluatuko nuke. Azkenik, teoriaren pisua praktikarena baino txikiagoa izango litzateke, izan ere, nire ustez praktikak garrantzi handiagoa du kirolean teoriak baino, nahiz eta teoria ere garrantzitsua izan. Laburbilduz, nire ustez gorputz heziketan ere teoria eman beharko litzateke, eta hori emateko fitxa batzuen bidez egingo nuke, ondoren emandako guztia test moduko azterketa baten bidez ebaluatuz.

    IG

    ResponderEliminar
  168. Teoria oso garrantzitsua da gorputz hezkuntzan, izan ere, teoria jakin gabe ezingo genuke praktika era egokian egin. Hala ere, teoria emateko erak daude eta ez dut uste 45 orriko fitxa bat ematea eta guk landu behar izatea era hoberena denik. Alde batetik, zaila egiten zaigulako ulertzea eta besteetik aspergarria delako. Txostena eman beharrean taldeka presentazio bat eginez gero, askoz ere gehiago ikasiko genuke. Bakoitzak bere entrenatzeko era azal dezake eta gero denen artean zuzendu, adibidez. Teoria praktikoki ematea ere egokia izango zen. Hau da, txostenean bildutako saioak guk geuk egitea klaseetan eta horrela hobeto gogoratuko genuke egiten ari ginena. Beraz, teoria emateko modu hau oso astuna iruditzen zait, batere interesgarria. Denak parte hartuko bagenu, askoz ere hobeto ikasiko genuke. Beraz zergatik ez egin hitzaldi bat edo horrelako zerbaitere?

    minus

    ResponderEliminar
  169. Nire ustez, soinketako ikasle bezala, teoria orain ematen ari garen bezala oso ondo dagoela iruditzen zait, hau da: teoria pixka bat, azterketa test modukoa eta txuleta erabiltzeko aukerarekin, oso lagungarria izan daitekeelako azterketa egunean. Gustatuko litzaidake praktika, teoria baina gehiago lantzea, beste ikasgai guztiak teorikoak baitira eta hala ere teoria baina gehiago eskertuko da gure egunerokotasunean. Horretaz gain, praktika teoria baina entretenituagoa da, eta zeinbait ikaslek pentsatzen dute ez dela beharrezkoa gorputz heziketan teoria ematea baina eskolaz kanpo kirola egiten duten ikasleentzat oso lagungarria izan daiteke. Ebaluatzerakoan bakoitzari puntu kantitate bera ematea iruditzen zait litzakeela justuena, ikasle batzuei hobeto ematen baitzaie teoria ikastea eta azterketa egitea, eta beste batzuek aldiz azterketa praktikoak hobeto egingo dituzte, beraz bi horien noten bataz bestekoa egitea uste dut dela onena.


    PEPITA

    ResponderEliminar
  170. Gorputz hezkuntzan ere teoria eman beharko litzateke. Orain ematen dugun moduan ondo dagoela iruditzen zait, baina praktika gehiagorekin, hau da, praktika egiten ari garen bitartean teoria eman.
    Ondo iruditzen zait ere testak egitea, bestela jendeak ez luke atentziorik jarriko eta klaseari molestatuko lioke aspertu egiten delako.
    Puntuazioa dela eta, pixka bat gehiago emango nioke azterketari, badaude ikasle batzuk praktika ez zaiena hain ondo ematen eta gero azterketan oso nota ona atera...

    LTL15

    ResponderEliminar
  171. Soinketako klaseetan teoría ematea ondo deritzot, vaina geroko azterketa ez. Eman genezakeen teoría praktikatzen eta lan batzuekin nahikoa, ez dut azterketen beharrik ikusten, zertarako? Zer lortzen dugu azterketekin? Teorian eta praktikan ez dugu gogo berdina jartzen materia emateko, eta hori ikustekoa da. Gainera badaude teoríako gauza batzuk praktikan sartu daitezkeenak eta nahikoa izango zitekeen.

    BOLI

    ResponderEliminar
  172. Niri teoria ematea nahitaezkoa izatea ongi iruditzen zait, praktika nahitaezkoa den bezala, nahiz eta dbh3 arte teoriarik ez eman arlo honetan (gure eskolan behintzat).
    Gainera, teoriaren azterketa ez dugu azterketen astean zehar egiten eta beraz asignatura bat gutxiago geratzen zaigu ikasteko.
    Horretaz aparte, nota nahiko ondo ebaluatuta dagoela iruditzen zait, hau da teoria ez dela gehiegi puntuatzen, ezta gutxiegi ere.
    Gainera azterketak a b c d e izanik ez dituzu gauzak buruz ikasi behar beste asignaturekin bezala, eta ulertzearekin nahikoa izaten da. Gainera, txuletaren laguntzaz nota hobeagoa atera dezakezu eta gauzei logika bilatuz errex egin daiteke ebaluazioan behin egiten den gorputz heziketako azterketa hori. Gainera teoria gorputz hezkuntzari lotua izanik ikasleoi gehiago gustatzen zaigu ikastea, edo apunteak errepasatzea, biologiako gai bat ikastea baino.

    TXOKOLAT

    ResponderEliminar
  173. Gorputz heziketa matematika bezala ikasgai bat da, hortaz nire ustez beharrezkoa izan beharko litzateke teoria ematea eta azterketak egitea. Eztabaida handiak egoten dira azterketak nola egitearen inguruan. Nire ustez bi motatako azterketak egitea da komenigarriena, hau da, teorikoak eta praktikoak. Zergatik? Ba egia esan teoria ikasi duzun ziurtarazteko eta ondoren praktikan jartzeko, adibidez kotxeko karneta bezala. Ikastetxe batzuetan azterketa praktikoak soilik egiten dira eta ikasleek ez dute batere serio hartzen, jolas garaian bezala aritzen dira. Azterketa teorikoa jarri ezkero serioago hartuko lukete eta gainera jakinduria hobetuko lukete. Horretaz gain oraindik hobetzearren irakasle batzuk adibidez lehenengo ebaluazioko azterketa teorikoak eta praktikoak ez dute batere erlaziorik izaten. Adibidez azterketa teorikoa indarrezko ariketak nola egiten direnaren buruz bada, azterketa praktikoa horri lotuta izan beharko litzateke eta ez adibidez saskibaloiari buruz. Horrela ikasitako teoria praktika moduan jarriko litzateke eta ikasleek hobeto ikasiko lukete. Gainera arreta gehiago jarriko lukete eta eta praktikan jarriz betiko ikasiko lukete nola egiten diren ariketak.

    ResponderEliminar
  174. Nire ustez, garrantzitsua da Gorputz Heziketan teoria ematea, gero praktika errezagoa izan daitekeelako.
    Baina ez nuke teoria asko emango, gutxi hogei horri edo gutxiagoko teoria, beharrezkoena bakarrik jartzen duena (osasunari buruz, ariketa fisikoa...). Nik lehenengo teoria emango nuke, eta gero teoria hori praktikan jarriko nuke. Baina egia da ez nukeela teoria eta praktika berdin ebaluatuko, praktika gehiago teoria baino. Praktika askoz garrantzitsuagoa iruditzen zait teoria baino, horregatik % 50 praktika, %30 teoria eta %20 jarrera jarriko nuke. Ikasle izan da, badakit teoria eman eta gero azterketa egitea ez dela batere atsegina. Hortaz, teoriako azterketa errez bat jarriko nuke, test moduan adibidez.

    IZARRA

    ResponderEliminar
  175. Nik ulertzen dut gorputz heziketa beste asignaturen balio bera duela eta berdin hartu behar dela baina ikasleari os gorra egiten zaion arlo bakarretakoa dena ez ikasteko azkenean ere ikastea eta hori oso nekagarria da.Teoria oso gutxi emango nuke nik, bakarrik beharrezkoa balioko diguna ariketak ondo egiteko.Azkenean niri iruditzen zait gorputz heziketa dela kirola egiteko eta zure gorputza ahal dan hobekien garatzeko baina ez nuke hainbesteko garrantzirik emango teoriaeri.Nik gorputz heziketako balorazio orokorrean gehien kontuan hartuko nukeena ikaslearen jarrera eta kirola egiteko gogoak hartuko nituzkeen.Azkenean fruituak ematen dizkizuna praktika da eta atalik garrantzitsuena orduan nik praktika sartuko nuen dena eta gero beharrezko beharezko ikusiko banu teoria pixka bat ematea emango nukeen.Azkenik nahiko nuen aipatu ariketa fisikoa egitea oso garrantzitsua dela.
    TORTU

    ResponderEliminar
  176. Nere ustez teoria praktikaren ondorioz ebaluatu behar da. Ikasleoi gehiago gustatzen zaigu kirol jolasak egitea teoria ematea baino. Baina legeak dioenez teoria eman behar da eta nik egingo nukeena da irakasleak teoria ematea eta ikasleak ulertzea nola egin behar den eta praktikan teoria aplikatu. Naiz eta kostata egin teoria aplikatzen baduzu esan nahi du ondo ulertu duzula edo saiatzen zarela teorian emandakoa egiten eta uste dut horrela ebaluatuak izan behar garela eta batzuek errexago egiten badute baino teoria ez badute ondo aplikatzen nota jetxi beharko zen. Praktikak gehiago balio beharko luke, gorputz hezkuntza gehiena fisikoa da naiz eta jakin nola egin gauzak ez baduzu teoria praktikan jartzen gutxirako balio dizu eta uste dut garrantzitsua dela teoria praktikan jartzea. Ez dut uste teoria ebaluatzeko modurik egokiena azterketa bat jartzea den, nahiz eta ez den ikasi behar gorputz hezkuntzan paperezko azterketa batek ez gaitu laguntzen praktikan gauzak egiteko zeren azterketa egin eta bi aste barru dena ahaztuta dago, baino bakarkako lan bat eginda edo esanez eskema bat egiteko agian errexago sartzen zaizkigu gauzak buruan eta hor geratzen zaigu.

    ResponderEliminar
  177. Gorputz hezkuntzan teoria ematea ondo dago, izan ere horrela gure gorputzaknola funtzionatzen duen, zer lesio egin ditzazkegun, hauek nola kontrolatu... eta horrelako gazuak ikasten baititugu. Nik teoria modu lasaibatean emango nuke inungo presarik gabe eta ondoren azterketa ez nuke egingo, izan ere beste azterketa asko izaten ditugu eta gorputz hezkuntzan azterketa izatea ezzaigu inorri ondo etortzen, gorputz hezkuntza ordu lasaiago bat izateko, haizea hartzeko eta eserita ez egoteko baita. Nik teoria praktikaren arabera ebaluatuko nuke hau da, ikasitako teoria praktikan aplikatzen dugun edo ez ikusiz, praktikak gehiago balio beharko luke, baina ala ere oso garrantzitsua da teoria.

    PAKITA

    ResponderEliminar
  178. Ongi deritzot teoria emateari, gure gorputzak nola funtzionatzen duen, lesioak nola ekidin ditzakegun... ikasteko. Hala ere, ebaluatzeko garaian praktikarekin uztartu beharko litzatekeela uste dut eta ez azterketen bidez. Esaterako, luzaketak nola egin ikasten badugu teorian, klasean hori praktikan jarriz ebaluatzea (lehenago exenpluak ikusita eta/edo praktikatuta, noski). Horrekin, hobeto ikasteaz gain, jendeak arreta gehiago jartzea lortuko zatekeen!

    ResponderEliminar
  179. Argi dago inork ez duela gustuo groputz hezkuntzan teoria ematea, baina beharrezkoa da, ariketa, joku... bakoizta ondo egin eta lesiorik ez gertatzeko. Bestalde azterketaren ideia ez zait txarra iruditzen baina azterketan galdetzen diren gauzak praktikara pasako nituzke, testa egin beharrean, fisikoki egin azterketa. Egia da, batzuetan gauza interesgarriak ematen ditugula gorputz hezkuntzan, eta ezin direnak fisikoki ebaluatu, kasu horietan testa aukera egokia iruditzen zait. Nire ustez kontrol fisikoen orden joku gehiago egin beharko genituzte, obetoago pasatzen baitut jolasean korrika bueltaka baino.
    PIPERRA

    ResponderEliminar
  180. Nire ustez Gorputz Heziketan teoria ematea ondo dago, mugimendu egokiak nola egin ikasten dugulako, ariketa fisikoa egiterakoan janariaren kontua kudeatzeko eta batez ere lesioak saihesteko. Nola emango nukeen teoria? Ba, egia esan orain ari garen modua ondo dagoela iruditzen zait: eskolako lehen egunetan emanaz ebaluazioa libre izateko gero eta azterketa test moduan izanaz. Baina, gauza bat edo beste aldatuko nituen. Lehenengoa, teoria kantitatea izango zen, asko dela iruditzen zait eta agian pixka bat zailak etxean bakarrik irakaslearen azalpenik gabe ulertzeko. Hala ere, klaseetan azalpenak emango balira ez zen egongo denbora praktikarik egiteko, hau da, ez zen posible izango eta gauden eran segituko genuke.
    Eta bigarren, ebaluatzeko garaian aprobatzeko blogean komentarioak egiteko beharra eta praktikak gehiago balio izateak izango ziren. Bestela ere, 10etik gorako nota ateratzeko aukera bikaina iruditzen zait.

    KAVINSKY

    ResponderEliminar
  181. Niri ondo iruditzen zait Gorputz Heziketako saioetan teoria ematea, batez ere, praktikan egin behar duguna nola egin egoki jakiteko, lesiorik ez izateko,etabar...
    Teoria emateko modu on bat izango litzateke, klasean teoria irakurri, ulertu eta omentuan bertan praktika egitea, horrela informazioa oraindik "frexko" daukagu. Eta gero azterketa egiterakoan teoria pixka bat alde batetik eta praktika beste aldetik, biak balio berdinarekin.
    IZENGOITIA: BANBA

    ResponderEliminar
  182. Nork du gustuko gorputz heziketan teoria ematea? inork ez bada, oso gutxik. Bestetik, onartu beharra dago oso garrantzitsua dela kirola egiterako orduan gauza bakoitza nola, zergatik eta zertarako egiten den informatuta egotea. Kasu horretan lesionatzeko probabilitatea urriztu egiten da, guretzako oso onuragarria dena. Horrez gain legedian adostuta dago, beraz, nahi eta guk gustuko ez izan eman beharreko gauza bat da. Gainera, zenbait kasutan nota altsatzeko ere balio dezake, nahiz eta oso ohikoa ez izan. Nire kasuan, ordea, ez nuke azterketarik egingo. Horrez gain, teoria eta praktika aldi berean emango nituzke, hau da, praktika egiten ari garenean eta teoria zati bat jakitea une horretan garrantzitsua dela iruditzen zaidanean esplikatuko nuke. Azterketa egin ordez, lan bat egiteko eskatuko nieke teoriari buruz, hórrela ere asko ikasten baita. DBH 4ean hasiko nintzateke teoriarekin, baina oso gauza orokorrak azalduz. Lehenengo batxilleren gaia gehiago sakonduko nituzte. Batzuei gerora lagundu diezaiguke hainbat karrera egiteko.

    XIXUKA

    ResponderEliminar
  183. Gorputz heziketan teoria ematea beharrezkoa dela esatearekin oso ados nago, hau da oso ongi iruditzen zait. Ikasgai honetan ere ikastea beharrezkoa dela iruditzen zait beste ikasgai guztietan bezalaxe, praktikan teoria erabiltzen delako. Baina teoria fitxetan txapen bidez ematearekin ez nago bat ere ados, nahiago nuke praktikarekin batera emango balute errexago ulertzen eta ikasten dugulako.

    Joxemiel Barandiaran

    ResponderEliminar
  184. Gorputz hezkuntzan zatirik garrantzitxuena praktika da, hori garbi dago. Baina teoria lantzea ez duk uste okerra denik. Gauza asko ezin dira praktikan jarri aurretik teoria pixka bat jakin gabe, teoria gorputz hezkuntzaren zati handi bat da, baina ez nago batere ados azterketa teorikoaren kasuan.
    Gorputz hezkuntza eskolatik "deskonektatzeko modu bat" da, fiskako klasearen ondoren ariketa fisiko pixkat egin eta berriro pilak kargatuta ikastera. Baina "deskonektatzeko" dagoen klase bakarrean ere azterketa?
    Gorputz hezkuntzako teoria nire ustez azterketa praktikoekin oso ondo baloratu daitezke idatziz baian hobeto agian. Adibidez, lehen sorospenak, RCPbat egiten dakien baloratu behar da, ez al da hobeto praktikoki egitea idatziz baino? Idatziz edonork jar dezake, "pertsonaren petxuan presioa egin bear da golpe batzuen bidez 100 golpetxo minutuko", baina gero egiten jakin behar da.
    Azkenfinean teoria egotea ez dago gaizki baina azterketa teorikorik ez.

    ResponderEliminar
  185. Gorputz hezukntzan nire ustez garrantzitsuena praktika da. Teoria ebaluazio bakotzeko lehenengo egunean emango nuke eta gero hurrengo klase guztietan teoria hori praktikan jarriko nuke. Teorian beharrezko gauzak emango nituzke, adibidez: Nola estiratu, mina sentitzen baduzu zer egin eta baita primeros auxulioseko gauza basikoak ikasi, nik uste dut beharrezkoak direla. Teoria horrela emango nuke baina azterketarik gabe nik uste dut praktikan baloratu beharko zela. Zergatik? imaginatu nik badakidala kotxea gidatzeko teoria baina ez badakit gidatzen ez dit ezertarako balio eta hau berdin. Agian nik badakit teoria guztia eta dena ondo esaten dut baina ez badakit praktikan jartzen zertarako balio dit?

    ResponderEliminar
  186. Nire ustez Gorputz Heziketan praktika da teoria baino garrantzitsuagoa, baina praktika egiteko, lehedabizi teoria ikasi beharko dugu, nahi dugun ariketak jakiteko nola egiten diren, ariketa horiek onak ala txarrak diren...

    Guztiz ados nago Gorputz Heziketa arloan teoria ematearekin. Hori bai teoria arloak praktikarekin harreman extua izatearen aldekoa naiz, hau da ezdut uste teoria klase bat eman eta azterketa baterako ikasita emandako teoria praktikan jarriko denik.
    Ni Gorputz Hezkuntzako irakaslea izango banintz pratikari % 60 eko importantzia emango nioke, %20 a teoriari eta % 20 jarrerari.
    IZENGOITIA:Barbola

    ResponderEliminar
  187. Egia da gaur egun derrigorrezkoa dela teoria ematea ,gehienbat lesioak ekiditeko, baina nire ustez praktikak garrantzitsuagoa izan beharko luke. Teoria oso garrantzitsua da gorputzren mugimenduarekin zerikusia duen guztia ikasteko baina nik ez nuke teoria asko emango, behar-beharrezkoa bakarrik emango nuke.
    Teoria emateko ere era desberdinak daudela egia da baina ahal izanez gero modu praktikoan emango nuke nik,
    ariketak eginez. Ariketak egiten azaldu ezin den teoria balitz bakarrik emango nuke betiko moduan.
    Nik ez nuke teoriaren azterketa egingo eta notaren %10 emango nion teoria praktikan jartzeko moduari.

    APU

    ResponderEliminar
  188. Ni irakaslea izango banintz garrantzia gehiago emango nioke praktikari. Teoria ere garrantzitsua iruditzen zait, zer gihar ditugun eta nola erabili jakiteko, lesioak ekiditeko... baina teoria hori praktikan jartzeari ezinbestekoa deritzot. Nire ustez ez lirateke azterketa teorikoak egin behar, praktikoak baizik, azerketa parktikoetan ikasi duzun teoria praktikan jarri dezakezulako, eta ulertzen duzula eta erabili dezakezula erakutsi. Teoria ahalik eta gutxien emango nuke, ikasleak aspertu ez zitezen. Gorputz Hezkuntzak, nire ustetan, deskonektatzeko balio behar du, kirola eginez dibertitu eta ikasteko. Azkenik notaren %20-eko balioa emango nioke teoriari, %70 praktikari eta %10 jarrerari.

    LUFI LASTO-TXAPEL

    ResponderEliminar
  189. Gorputz hezkuntzako irakaslea izango banintz oso teoria gutxi emango nuke. Ebaluaketa hasieran teoria pixkat emango nuke ondorengo klaseetan praktikan jartzeko, baina gero ez nuke azterketarik jarriko, ez baitzait beharrezkoa iruditzen, are gutxiago notaren zati handiena kontatzeak. Klasean egindakoarekin ebaluatuko nituzke; errendimendua, saiakera, hobekuntzak...
    Ikasle askoren iritziz arlo hau eskolako ikasgai aspergarrietatik deskonektatzeko gustatzen zaigu, ariketa fiskiko pixkat egiteko orduak eserita igaro ondoren.

    KATU

    ResponderEliminar
  190. Nik ez nuke teoria emango GH klaseetan. Askoz gehiago ikasiko nuke klaseak praktiketan ematen ba dira. Egia da asko ikasten duzula teoriakin (elikadura, zure errendimendua nola neurtu etb) baina egia esan teoria ematea 11 orrialdeko txostean batean oso astuna egiten zait GH barneratzea. Nik teoria ikasteko klase askoz dinamikoagoak egingo nituzte, horrela errezago barneratuko genuke teoria.
    KEYS

    ResponderEliminar
  191. Nire ustez, Gorputz Heziketan beste arloetan bezala, garrantzitsua da teoria ematea, oso garrantzitsuak diren gauza asko ikasten baitira: beroketak, gorputz mugimenduak, pultsazioak, elikadura egokia... Hala ere, nik uste dut hainbesteko fitxa luzeak ez direla beharrezkoak gero azterketa egiteko. Nire ustez ikasitakoa praktikan jartzen duenak, teorian nota ona behar du. Gainera nik ulertzen dut Gorputz Heziketan teoria eman behar izatea, baina nire ustez basikoa emanda nahikoa izango litzateke, zeren eta ez dugu ahaztu behar batxilergoan gaudela eta beste arloetan sekulako orri pila ere ikasi behar ditugula. Honekin zera esan nahi dut, teoria gutxiago eta praktika gehiago egingo nukeela.

    ResponderEliminar
  192. Nire ustez batxillergoan nahitaezkoa da teoria pixka bat jakitea ,baina minimoa ,hau da norbaitek interes haundia badu,bere kontuz ikasteko edo eta handitan hori ikasteko.ikasitako teoria laburra izan behar du bestela ikasleak aspertu egiten dira .
    ikasitako teoria hori ez da kontrol batekin kontrolatu behar baizik eta teoria praktikan ezartzen edo eta ahoz esaten.
    Egia da beste arloetan teoria ematen dugunean ez gara kexatzen(gorputz hezkuntzarekin kexatzen garen moduan),baino ikasleok gorputz hezkuntzan disfrutatzeko ,lasaitzeko,deskonektatzeko.... erabiltzen dugun arloa da.



    BURNIA

    ResponderEliminar
  193. Legeak ala agintzen duenez teoria emateari ezin zaiola uko egin argi dago, baina, ala ere ez dut uste gorputz hezkuntzako klaseetan teoria emateak zentzu handia duenik. Egokiago, eta produktiboago iruditzen zait klase bat edo bi kirol gaien inguruan debateak eginez igaroko bagenitu. Eta teoria, lehen esan bezala, parrafada hutsan emate horrek ez du abantailik ez onurarik ekartzen, baina teoria praktikan aplikatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Gainera, ikasle gehienek teoria ez dute oso gustura ikasten. Batzuei esfortzu handiegia dela iruditzen zaie teoria ikasten hastea. Nahiago dituzte gauza praktikoak egin. Praktikan beste motibazio batekin ibiltzen dira, eta ez badirudi ere, praktikan asko ikas daiteke.
    Honela, ikasleentzat ikasgai arina izango da besteekin konparatuaz, eta atsegingarriagoa egingo zaie gorputz heziketako klaseetara etortzea.

    Mendi

    ResponderEliminar
  194. Nire ustez gorputz heziketan teoria eman behar da, kirola egiten jakiteko edo ikasteko. Baina zatirik handiena praktikaren bidez irakatsiko nuen, nire ustenz horrela errezagoa izango zelako ikastea. Adibidez, luzaketez hitz egitean luzaketa ezberdinak erakutsi eta praktikatuko nituzke. Nik notarako teoriari garrantzia emango nioke baina paktikari gehiago. %70 praktika eta %30 teoria. Praktika garrantzitsuagoa ikusten dudalako teoria baino, teoriarekin praktika ikasi eta gero praktika landu ea ondo egiten duten ikusteko gero praktikaren azterketa ezarri aurrerapenik egin duen ikusteko eta hori ebaluatzeko.

    SHERCO

    ResponderEliminar
  195. Eskola ikasle guztiek dakiten bezela sarreran litxarreriak saltzen dituzten makinak daude, gaur egun gazka hasko sortu dira gai honen inguruan. Nire ustez makina horiek ez lirakete kendu behar. Makina hauek oso erabilgarriak dira hamaiketakoa aztu baduzu edo bazkaltzekoa. Bestalde egia da saltzen diren produktuak ez direla oso osasungarriak osasunarentzat, baina hori ez luke arazo handia suposatu behar. Produktu txarrenak kentzeko proposatuko nuke eta horren ordez fruta osasunak jartzea ez litzateke ideia txarra izango. Kontuan hartu beharko litzateke gazte ikuspuntutik idatzia dagoela.

    Izengoitia: KTM 125

    ResponderEliminar