Páginas

lunes, 5 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 1 Batxilergoa / Litxarreriak ikastetxetan

1) Onartu behar al dira ikastetxeetako pasilloetan osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak? Ez al lirateke debekatu behar osasungarriak ez badira? Baldintzak ipini beharko litzaizkieke?

163 comentarios:

  1. Nire ustetan ikastetxeetako pasiloetako osasungarriak ez diren makinak ez dira kendu behar. bakoitzak jakin behar du zer den komenigarria eta zer ez bere gorputzarentzat eta kontsekuentziak onartu beharko ditu kexatu gabe.
    DBH-ko ikasleak gurasoen baimena eraman beharko lukete eskolara esanez kontsumitu ditzaketela edo ez makinetako produktuak eta hau errespetatuz ikasleak kontrolatu. Batxilergoko ikasleentzat aldiz ez lirateke jarri beharko honelako baldintzak ustez helduagoak garelako eta tontakeri bat izango litzakeelako tabernara joan eta bertan erosi baditzazkegu produktu berdinak edo antzekoak.
    Ondorioz Batxilergoko ikasleak askatasun handiago abt eduki beharko lukete.
    Doby!!!

    ResponderEliminar
  2. Nik uste dut horrelako produktu ez-osasungarriak dituzten makinak debekatuta egon beharko luketela, hainbat arrazoigatik: lehenik, gure osasunerako kaltegarriak direlako; bigarren; gaur egun sozietatea, dietista, eta arlo honetan adituak direnek esfortzu handia egiten ari baitira gure elikaduran ohitura osasungarriak ezartzeko, eta jendeari kontzientziatzeko ondo jateak garrantzi handia duela. Egia da bakoitzak nahi duena egin dezakeela eta norbaitek litsarkeriak jan nahi baditu, jan ditzala. Baino gizartearen ardura da pertsonoi hezkuntza ona ematea, azken finean, gure onerako baita.
    Beraz, makinetan saltzen diren produktuak osasungarriak bakarrik izan behar dutela uste dut. Gainera, badaude elikagai goxoak eta ez direla litsarkeriak.
    MINNIE!!

    ResponderEliminar
  3. Nik ez dut uste makina horiek kendu behar direnik.Bakoitzak bere gustuak ditu eta ez dut uste osasungarriak ez direlako kendu egin behar direnik.Litxarrekeriak jaten dituenak ikastetxean eta kanpoan jango ditu.Makinak kendu arren, litxarrekeriak jaten segituko du.
    Badakit jende asko dagoela gure osasuna hobetu nahian, baina ala ere jendeak nahi duena egiten du eta eskubide osoa du hori egiteko.Inori ez zaio gustatzen zer jan behar duen esatea.Adibide bezala, dietak.Dietak ere osasuntsuago jateko prozedurak dira, baina jende gutxi dago prozesu hau jarraitzeko prest.
    Nik osasuntsu jatea gomendatzen dut, baina nirekin ados ez dagoen jendea ere errespetatu egin behar da.

    Pritt

    ResponderEliminar
  4. Oso interesgarria iruditzen zaidan gaia da hau; izan ere, jende askok esaten du makina hauetan egoten dena ez dela osasungarria eta makina hauek kendu egin beharko liratekeela… eta non da jendea egoera honen aurrean aurka egiteko? Zergatik ez dituzten kentzen? Nire ustez, jendeak gauza asko esaten ditu baina non sartzen dira zerbaiti kontra egin behar zaionean? Momentu honetan ez da inor agertzen komeni ez zaielako. Esatea oso erraza baita baina egitea… Honetaz gain, begira gure kasuan non dauden makina hauek. Ikastetxe publiko batean daude gazte kopuru handia dago bertan eta ez badira osasungarriak zergatik jarri zituzten eta zergatik ez dituzte oraindik kendu? Nik uste makina horiek ez dituztela kenduko, izan ere, diru asko irabazten baitute hauekin. Beraz, kendu ezean berdin jarraituko dugu.
    Gainera, baldintzak jartzen hasita, zer baldintza jarri behar dira? Horrelako lekuren batean badaude ez aldira denentzat? Nire ustez, ez lukete baldintzarik jarri behar; soilik, ez badira osasungarriak kendu egin beharko lituzkete edo produktu osasungarriak bakarrik saldu beharko lituzkete makina hauetan.

    IZENGOITIA= ni.

    ResponderEliminar
  5. Nahiko gai konplexua iruditzen zait hau, alde batetik alde nagoela eta bestalde kontra.

    Alde batetik, lehen esan bezala, ez zait egokia iruditzen gure ikastetxeko pasilloetan horrelako makinak egotea, gure osasunarentzat kaltegarriak direlako, dirua xahutzeko ipiniak direlako, eta beharrik gabe jatea eragiten dutelako. Bestalde, nahiko litxarkeria jaten ditugu eskolaz kanpo, eskolaren barnean jolas garaian gehiago jateko. Gainera, denok dakigu ez direla batere osasuntsuak, eta horren ordez fruta pieza bat jango bagenu askoz hobe izango litzakeela.

    Beste aldetik, onartzen dut nik ere noizean behin jan izan dudala. Azken finean, horrelako janariak direlako gehien gustatzen zaizkigunak, nahiz eta, gure gorputzarentzako ez izan batere egokiak.

    Nere ustez, produktu osasungarriak ipini beharko lituzkete, edo erabat kendu. Horrela "tentazioak" kenduko lizkigukete, eta gorputzak eskertuko digu.

    Izengoitia= agian.

    ResponderEliminar
  6. Nire ustez, gai honi buruz, eztabaida asko daude. Pertsona bakoitzak desberdin pentsatzen dugu eta bakoitzak gure iritzia dugu. Ondorioz, nik uste dut, denak ezingo garela akordio batera iritsi nahiz eta uste dudan, denek eo ia denek onartzen dugula litxarrekeriak kaltegarriak direla osasunerako. Nire ustez, litxarrekeriak betidanik izan dira kaltegarriak osasunerako eta gaur egun arte ez badira debekatu ikastetxeetako pasilloetatik, zergatik debekatu behar dira orain? Gure ikastetxean badaude bi makina litxarrekeri ta edarienak eta nik uste dut jende askok erosten duela, izan ere, hor ikusi eta tentatu egiten dizu erostera eta dirua edukiz gero, batzuetan eros daiteke.
    Nire ustez, litxarrekeri batzuk jatea astean zehar, ez dago gaizki. Izan ere, txikiak garenean, normalean egunero erosten genuen litxarrekeria batenbat baina gaur egun eskola eta hainbat aktibitate direla medio, ez dugu denbora asko edukitzen eta astean zehar ez ditugu litxarrekeriak jaten normalean. Denek esaten duten bezala, nahiz eta txarrak izan, batxuk jateagatik ez da ezer pasatzen baina hori bai neurrian eta pasa gabe.
    Honen ondorioz, nire ustez ez lituzkete litxarrekeri eta edarien makinak debekatu beharko; bakoitzak ikusiko du zer erosten duen eta zein maiztasunekin jaten dituen, izan ere, nahiko helduak gara horrelako gauzak erabakitzeko, jakinik, asko janez gero, ondoren agian ondorioak ekar ditzakeela.

    ResponderEliminar
  7. Nere ustetan makina hauek ez lukete debekatuak izan behar bakoitzak bere burua kontrolatzen ikasteko erreminta ona dela uste baitut.

    Pertsona batek bizitzan zehar tentazioei aurre egiten ikasi behar du, eta bestetik,noizbehinka litxarkeriaren bat hartzeak ez duela kalte handirik egiten uste dut. Hori bai, argi dago bakoitzak bere iritzia duela.

    ...PiStAtXo...

    Hala ere, zenbait litxarkeria makinetatik kentzearen alde egongo nintzateke edukitzen dituzten propietateak ez direlako osasungarriak. Gauza baten kontra nago zeharo, makinetako produktuen prezioak ikaragarri altuak dira eta dugun diru apurra hegan joaten zaigu prezio horiekin.

    ResponderEliminar
  8. Hasteko esan dezadan, bizitza honetan, gauza bakoitza bere neurri egokian onargarria dela. Oso gutxi ikastea edo lan gutxi egitea txarra dela esaten da; baina, aldiz, gehiegikeriaz lan egiteak edo ikasteak ere kalteak dakar.

    Guztiarekin honekin esan nahi dudana hau da: noizean behin makina hauei bisitatxo bat egitea ez dudala gaizki ikusten. Denok soberan dakigu, makina hauetan saltzen dena ez dela guztiz onuragarria eta fruta bat osasuntsugarriagoa litzatekela gure elikadurarentzat ; dena den, kontsumitzen jarraitzen dugu.

    Errexena makina hauek kentzea edo deuseztatzea izango zela deritzot, baina zertako? Arazo baten aurrean zaudenean, arazoari aurre egiteko esaten dizute eta ez arazo horren atzean izkutatzeko, hori errexena izanik. Hain zuzen ere, esaten saiatzen ari naizena, erderaz esaten den bezala, hau da: "el toro hay que cogerlo por los cuernos".

    Txokolate zati bat jateko antoju izugarria duzunean eta makina aurretik, ezer erosi gabe, pasatzeko gai agertzen zarenean, meritu asko duzula frogatu duzu. Mundu ideal bat txokolatea, litxarrekeriak eta abar. bezalako tentazioei aurre egiteko nahimena/borondatea guztiok izatea izango zen.

    Ahaztu baino lehen, aipatzea gustatuko litzaidake, debekaturik dauden edo guztiz egokiak ez diren gauzek gizakiegan sortzen duten gura, gogoa, desira edo horrelako sentsazio bat. Izan ere, beste ikuspegi batez begiratuz gero, barazkiak gure elikaduran hain estimatuak izango ez balira, jendearengan tentazio gehiago sortuko zuen, seguru nago.

    Hauen presentzia defenditzeaz bukatzeko, beste zerbait aipatu nahiko nuke. Litxarrekeri salmenta hauek kendu ezean, makinak hornitzen dituzten langileria lanik gabe geratuko zen. Beste hitz batzuetan, makina ez-osasungarri hauek lanpostuak sortzen dituztela eta, segur aski, hainbat familiren diru-iturria direla.

    ...K.U.K.I...

    ResponderEliminar
  9. Nire ustez, gai honi buruz, iritzi eta eztabaida asko daude, pertsona guztiak ezberdinak baitgara eta ezbardinak garenez gero, norberak bere iritzia du, eta norberak berea defendatzen dugu.

    Batzuek zera diote, makina horiek debekatuta egon beharko luketeela, ez baitdira osasungarriak giza gorputzarentzat, eta gaur egun, giza gorputzak, horrelako produktuengatik arazo asko izaten dituela.

    Beste batzuek berriz zera diote, makina horiek, onak direla, beti gauza honak jatea ez omen da oso osasuntsugarria, eta makina horietako gehiago jarri beharko liratezkeela.

    Nire iritziz, makina horiek, ez dute kalterik egiten, norberak erabaki behar baitdu zer eta noiz jan nahi duen, eta bat makina horien aurka baitdago, ez dezala makina horietako ezer erosi, eta beste batek esaten baitdu gehiago jarri behar direla eta berak hortik asko jango duela, berak ikusiko du zer jan nahi duen.
    Izengoitia: NSA

    ResponderEliminar
  10. Nire ustez, ez legoke zertan litxarkeriak eta edariak saltzen dituzten makinak kendu. Ados nago ez direla batere osasungarriak eta tentazioa sortzen dutela, baina, iruiditzen zait bakoitzak jarri behar lizkiokeela mugak bere gorputzari, eta horrelako janarien aurrean kontrolatzen jakin. Bestalde, agian, DBH-ko ikasleek oraindik ume xamarrak direla kontuan hartuta, ez legoke gaizki gurasoen ardurapean kontsumitu ahal izatea makina horietan saltzen diren elikagaiak; edo gutxienez jakinaren gainean egotea. Aldiz, batxilergoko ikasleak nahiko helduak direla iruditzen zait (nahiz eta buru arin asko ere badiren) beren buruaren jabe izateko eta zer jan eta zer ez erabakitzeko. Denok dakigu zer ondorio dakartzaten makinetako janariek.

    ResponderEliminar
  11. Nire ustez pasilloetako makinetako litxarkeriak ez dira osasuntsuak guretzako. Nik uste dut, makinak ez lituzketeela kendu behar baino makina horietan janari osasungarriagoa jartzea ondo egongo litzateke. Adibide bezalaxe: Fruta (sagarrak,udareak,mandarinak,naranjak..)eta baita galletak....... Gainera mediku askok diotenez eskoletan horrelako makinak egoteagatik jende gazte asko obesitatea du litxarkei hoiek jateagatik. Hau dena laburbilduz,nik esango nuke makina kentzearen kontra nagoela eta bakoitzak zer jaten duen kontrolatuko duela baina oso ados egongo nitzatekee makinetan janari osasungarriagoak jartzen bazituzten.
    GORRI

    ResponderEliminar
  12. Nire ustez, litxarrekeriak eta edariak saltzeko pasiluetan jartzen diren makinak debekatuta egon behar lukete. Makina horietan saltzen diren litxarrekeriak (sandwichak, patata zorroak, gozokiak...) ez dira batere osasungarriak eta ezta edariak ere (aquarius, cocacola...). Pertsona batzuk ez dituzte kontrolatzen janari eta edari hauek ematen dizkien tentazioak, eta jolasorduro bertatik jaten dute. Batzuetan ez da gaizki etortzen hamaiketakoa aztuz gero eta gosea edukiz gero patata zorro bat jateko baina hori egunero eginez gero oso kaltegarria da osasunarentzat. Gainera, medikuen ustetan, geroz eta ume gehiago iritsi dira obesitate mailara makina hauen erruz. Azkenik, guztia laburbilduz, makina hauek bere alde onak eta txarrak dituztela uste dut, eta onena, makinak bertan uztea izango litzateke, baina barruko janaria osasungarriagoa jarriz, adibidez: frutak, koipe gutxiko galletak...
    Izengoitia: ATXALDEON

    ResponderEliminar
  13. Nire ustez, makina horiek debekatuta egon beharko lukete ikastetxeetako pasilloetan. Egia da, askotan hamaiketakoa ahaztu egiten zaigula edo beste batzuetan, patio bakarra izaten dugunez, klase batzuk hasi aurretik makina hauetako gozokiak erosten ditugula. Kasu horietarako ez daude batere gaizki, baina nire ustez, gozokiak eta horrelakoak egon beharrean, osasuntsuagoak diren janariak egon beharko lukete. Gainera, askok eta askok egunero erosten dituzte makina horietako gozokiak eta azkenean gorputza ohitu egiten da janari horietara eta eskatu egiten ditu. Asko eta asko dira egunean hainbat pakete erosten dituztenak. Hamaiketako garaian, bokadilo bat edo fruta jan beharko genituzke eta gozokiak eta antzekoak gerorako utzi, eta asteko egun guztietan jan beharrean egun batzuetan bakarrik jan, gure osasunak eskertuko duelako. Beraz, makina horiek kendu egin beharko genituzke eta elikadura osasuntsu baten alde egin, horrelako litxarkeriak gutxi kontsumituz.
    Izengoitia: Pass

    ResponderEliminar
  14. nire ustez, makina hauek guztiz beharrezkoak dira eskoletan,baina ez eskola guztietan , gure adinekoen edo antzekotan.
    Askoetan mutiko askok eta askok erosten ditugu edozer produktu makina horietan, eta egia esan, inorrek ez du protestatzen inondik ere hauen erabilpena.
    Badakit produktu kaltegarri asko daudela eta jende askok kontxumitzen dituela, baina, hori beraien kontua da zeren eta makina hauetan edariak dauden makinan badago ura freskagarri bezala eta ,inorrek ez esateagatik,oso jende gutxi ikusi dut nik ura edaten.
    Honekin zera esan nahi dut; makina hauetan erostea inor ez dago beharturik eta jendeak erosten baditu beraiek nahi duelako da eta ez makinak produktu ez osasungarriak dituelako.
    Ondoriozta dezaket honekin makina hauen erabilpena jende askoren partetik txarra dela baina ondo dakienak erabiltzen oso probetxuzkoa izan zaitzaiokeela.

    IZENGOITIA:torrente

    ResponderEliminar
  15. Gazteen artean hainbesteko arrakasta duten makina hauek kalte handia eragin dezakete osasunean. Nire ustez ez dago makinak kendu beharrik bñ bai hauen erabilera kontrolatu edo baldintzatu. Batxillerreko ikasleei eta irakasleei baimendu ahal zaiela uste dut hauen erabilera, adinez aurreratuagoak direnez beraien erabakiak hartzeko gai izan daitezke eta, baina, dbh-ko ikasleen kasuan emakinen erabilera mugatu edo debekatu behar zaielakoan nago. Erabaki hau hartzeko zeresanik gehien gurasoek dutela uste dut, ikasleen gurasoekin bilera bat izan eta makinen erabilerari buruzko erabaki bat hartzea da onena. Makinan saltzen diren produktuak, beste gauza asko bezala, ez dira kaltegarriak neurri egokian kontsumituz gero eta askotan zerbitzu oso ona egin dezakete, larrialdi kasu batean bertan jatekoa edota edatekoa aurki bait daiteke. Arazoa hortatik dator berez, neurri desegokian erabiltzen den unean izan daiteke kaltegarria kontsumizio hau eta hori kasu askotan ikusten da horrelako makinetan.
    izengoitia: motz

    ResponderEliminar
  16. Ikastetxeetako pasiloetan osasungarriak ez diren litxarrekeriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez dira onak pertsonen osasunerako baina hala ere jendeek makinan dauden produktuak erosten dituzte. Jende askok gero eta gehiago hamaiketako moduan jaten dute makinan dauden produktuak eta hori txarra da. Nire ustez makina horiek onartuak izan behar dira, gosea baduzu makinatik zerbait hartzeko. Nire aholkua da, makinetan produktu osasungarriagoak jartzea.

    Izengoitia: kiko

    ResponderEliminar
  17. Nire ustez ez da beharrezkoa makinak kentzea ez baititu ikastetxe osoak erabiltzen eta gainera batzuetan ongi etortzen dira(hamaiketakoa ahaztu zaizulako, bat-bateko gosea duzulako...). Argi dago ez direla osasuntsuak eta hori denok dakigula, horregatik uste dut jendeak badakiela bere burua kontrolatzen eta tentazioa jasaten, beraz makinen desabantaiak ez dira nire ustez ekartzen dituen abantailak baino ugariagoak.
    ...

    ResponderEliminar
  18. Nire iritziz, makina horiek ez dira kendu behar. Edonori pasa dakigukegu berandu esnatu eta gosaldu gabe eskolara etorri beharra, edo hamaiketakoa ahaztu izana... horrelako kasuetarako irteera aproposa dela iruditzen zait. Hainbat produktu osasungarriak ez direla argi dago, baina noizean behin hartzen badituzu ez dizute gorputzean batere kalterik egingo. Egia da badagoela jendea mota horretako janaria jatera ohitua dagoena, baina hori norberak kontuan hartu beharreko gauza da, norberak neurtu behar du zer jan eta zer ez, horretarako adina badaukagu eta. Hala ere, gomendagarria litzateke makina horietan produktu osasungarriagoak saltzea, barietate handiagoa eskainiz. Makina hauetan zerbait erosten duenak berak nahi duelako da, eta ez dago behartuta erostera. Aukera gisa daude jarrita, eta aukera gisa erabili beharko lirateke, inolako debekurik egon gabe.
    IZENGOITIA: EPSON

    ResponderEliminar
  19. Nire ustez ez dira kendu behar, izan ere, jendeak gustura jaten ditu eta bakoitzak erabaki behar du erosi ala ez, eta komeni zaioen edo ez. Ez dira oso osasungarriak baina horiek kendu gabe, osasungarriagoak diren gauzak ere jar daitezke eta horrela norberak erabakitzen du zer erosi. Baina egia da, egunero makinetako litxarkeriak jateak ez duela gure gorputzari onurarik egingo eta hobe da etxetik frutaren bat edo ekartzea. Hala ere, jende asko ikusten dut egunero makinetatik erosiz eta nire ustez, beste gauza osasungarriagoak jarriz gero, hauek egonda, ia inork ez lukeela honelako gauzarik erosiko. Hori bai, aldian behin gauza hauek erosteak ez du kalterik egiten baina beti ere, kontrolatuz.

    ResponderEliminar
  20. Nire ustez, ikastetxeetako pasilloetan osasungarriak ez diren litxarrekeriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez lirateke guztiz debekatu behar. Egia da askotan ez direla osasungarriak baina hala ere gutxi janez gero, ez zait iruditzen oso txarra denik. Denok izaten dugu noizbait gogoa litxarreriren bat jateko, beti gauza natural eta osasungarriak jan gabe.
    Hala ere, modu kontrolatuak jan behar dira litxarreriak, noizbehinka, ez egunero, ez eta bi egunetik behin. Nire ustez astean behin edo bitan jatearekin nahikoa litzateke, pasatu gabe.
    Baina gauza da jende askok ez dakiela kontrolatzen eta egunero jaten duela. Jende asko ikusten dut makinen inguruan eta bertatik gauzak erosten. Beraz, nire ustetan, makinaren bat egotea ez legoke gaizki, baina aukera gutxirekin jarri behar lukete, eta ez hainbeste litxarreriekin, zerbait osasungarriagoarekin.

    ResponderEliminar
  21. Nire ustez onartu beharko litzateke ikastetxeetako pasilloetan janaria eta edaria saltzen dituzten makinak jartzea. Denok dakigu ez direla erabat osasungarriak, baina noizean behin jatea ez da guztiz txarra. Gainera, norberaren gorputza desberdina da eta desberdin eragiten dute horrelako produktuak gure gorputzetan, beraz, osasunaren aldetik begiratuz, denentzat ez dela berdina aipatu behar da. Bestalde, nire ustez, kirola eginez gero, ez da esan behar oso kaltegarria dela osasunerako bertako janaria jatea. Hau da, garrantzitsuena honakoa da: noizean behin jatea, eta ez ohitura bat balitz bezala. Hori dela eta, nik ez nituzke debekatuko ikastetxeetan, naiz eta ez izan osasungarriak. Bukatzeko, pertsona askok ez badute gustuko horrelako makinak soluzioa erreza dela uste dut. Hau da, ez erosi edota osasungarriagoak diren produktuak saltzea.

    HASBRO

    ResponderEliminar
  22. Nire ustez gai hau oso eztabaidagarria da, bakoitzak bere iritzia duelako eta bere arrazoiak dituelako iritzi hori edukitzeko. Alde batetik litxarkeriak dituzten makinak kaltegaarriak dira gure osasunerako, baina makina horiek sarreran daude eta nahi duenak erosten ditu litxarkeriak bertan, ez da inor derrigortzen litxarkeriak erostera. Gainera makina horien helburua eskolak diru pixka bat lortzea izan daiteke, eta nahiz eta etekin horiek oso altuak ez izan beharrezkoak dira. Batxilerreko ikasleak, teorian, bagara nahiko helduak gure osasunera zer den ona eta zer txarra erabakitzeko eta beraz litxarkeriak jan edo ez jateko. Nire ustez makina horiek ez diete inorri kalte egiten eta bakoitzak ikusiko du litxarkeriak jan edo ez, bakoitzaren osasuna berea baita, beraz ez lituzkete inolako baldintzak jarri behar baina ikasleei kalte handia eginez gero makinak kentzea planteatu beharko lukete.

    Izengoitia=amador

    ResponderEliminar
  23. Nire ustez ez lirateke ikastetxeko pasilloetako makinak kendu behar . Denok dakigu ez direla osasungarriak bertako jan guztiak, baina ala ere noizbeinka jateak ez du esan nahi kalterik egingo digunik. Noski, egunero litxarkeria horietako asko jaten baditugu eta gainera astean zehar kirolik ez badugu egiten kalte handia egin diezadakegu.
    Makina horiek gainera ondo etortzen dira tarteka bertatik zer edo zer erosteko, amaiketakorik eraman ez badugu edo bapateko gosea sortzen bazaigu. Eta makinak egongo ez balira ere taberna ondo ondoan dago antzeko litxarkeriak erosteko. Berdin berdin eskolako garaia ez denean ere berdin-berdin erosiko ditu.
    Gainera nire ustetan norberak jakin behar du zerk egiten dion kalte bere buruari eta nolako osasuna izan nahi duen, litxarkeria horietako asko jaten baditu berari egingo dio kalte.

    Izengoitia: 1996.

    ResponderEliminar
  24. Nire ustez,onartu beharko lirateke osasunerako txarrak diren litxarkeriak saltzen dituzten makinak. Ikastetxe gehienetan aurkitu ez arren, nahiko baliagarriak dira. Izan ere, alde batetik gure kasa zer jaten dugun erabakitzen dugu, beraz pertsona bakoitzaren erabakia da horrelako janariak jatea eta zein kantitateetan. Horrela izango ez bazen,ikastetxeetatik bezala beste hainbat lekuetatik kendu behar lirateke makina hauek. Bestalde, askotan denei pasa zaigun bezala, hamaiketakorik gabe aurkitzean,gosea eduki beharrean,makinetaz baliatzen. Honekin ez du esan nahi egunero litxarkeriak jan behar ditugunik. Adibidez egun batean ogitarteko bat eduki daiteke hamaiketakotzat, eta beste batean ordea, txokolatezko gaileta batzuk, bazkaltzeko dieta bariatu bat eramaten den bitartean. Esan beharra dago ere, gero eta gehiago ikusten direla makinetan ogitarteko bejetalak, eta nire ustez idea bikaina izango zen, janari osasungarria makinetan ere saltzea, aukeraketa anitza izateko.

    Izengoitia: asteartea

    ResponderEliminar
  25. Nire iritziz, onartu beharko lirateke osasunerako txarrak diren litxarkeriak saltzen dituzten makinak eskoletako pasiloetan. Izan ere, nire iritziz, nahiko helduak gara geure buruak kontrolatzeko. Hau da, nahiz eta makina horietan dauden elikagaiak edo edariak osasungarriak ez izan, ez dira osasunerako erabat kaltegarriak eta noizbehinka gure buruari sari gisa ematea elikagai horietako bat, ez dator gaizki. Dena dela, makina horietan, osasungarriak diren janariak jartzea komeni dela uste dut. Izan ere, jende askori pasa izan zaion bezala, hamaiketakoa etxean ahaztuz gero, zerbait jan nahi bada, makinan ez dago ezer osasungarririk, eta dieta jarraitzen ari bazara, ezingo duzu ezer erosi makinatik, ez dagoelako osasungarria den elikagairik, adibidez, sagarrik. Honetaz gain, entzuten da makina horiek direla hainbat gazteen obesitatearen eragile nagusiak, baina nire iritziz,obesitate horren erantzule bakarra, gaixotasun hori sufritzen duen gaztearena da, izan ere, ariketa fisikoa eginez gero eta noizbehinka makina horietako elikagaiak janez gero, ez duzu zertan gaixotasun hori pairatu. Beste gauza bat da, ariketa fisikorik egin ez, eta egunero makinatik erositako elikagaiak jatea.


    QWERTY.96

    ResponderEliminar
  26. Nire iritziz ez dira debekatu behar eskolako pasiluetan dauden litxarreria saltzen duten makinak. Osasungarriak ez direla badakigu eta horregatik ez ditugu egunero jaten, jada aspalditik dakigu zer komeni zaigun eta zer ez, zer den osasuntsua eta zer kaltegarria. Elikadura osasuntsuaren kanpaina askotan erakutsi ziguten haur giñela: zer den ona eta zer ez, zer kantitatetan kontsumitu, nola eragiten duten, elikaduraren piramidea... eta ez elikaduraren ikastolako tailerretan bakarrik, etxean ere etengabe entzuten dugu. Egia da elikagaiekin arazoak dituzten pertsonak badaudela,litxarreriak jateagatik, behar diren elikagaiak ez jateagatik.... Baina hori bakoitzaren arazoa da eta bakoitzak kontrolatu edo jakin behar du zer komeni zaion eta zer ez. Ulergarria da haurrak ikasten duten ikastoletan debekatzea, eredu ez egoki bat ematea izango litzekeelako helduen partetik. Hala ere, helduen ingurutik ez kentzearen aldekoa naiz, lehen esan bezela, bakoitzak badakielako edo behintzat jakin beharko luke zer komeni zaion, zer jan eta zer ez, nahiz eta askotan jan ezin dutenentzat tentagarria izan daitekeen baina norbaeraren arazoa da , lehen errepikatu bezala, besteek ez dute errurik, gainera tarteka behar-beharrean zerbait jan nahi izanez gero ez daude gaizki.

    Hartza

    ResponderEliminar
  27. Gai honen inguruan argi dago iritzi ezberdin ugari egon daitezkela, baina nire ustetan, ikastetxea denez, aspektu hoietan kontu handia izan behar da, nahigabe bada ere, osasuntsuak ez diren elikagai hoiek erostera bultzatzen gaituzte ikasleoi. Hori onargarriagoa izango litzateke, ondoan fruteria bat izango balitz, edota makinan bestelako elikagaiak egongo balira, gorputzari kalterik egiten ez dien elikagaiak. Modu horretan, aukera gehiago izango genuke eta. Gosez izango bagina, gizendu egingo gintuzten goxokiak jateaz gain beste irtenbide bat edukiko genuke, janari osasuntsua erosteko aukera izango genuke.
    Bai, bakoitzak kontrolatu beharko luke zer jan eta zer ez. Ikastetxeko pasilloetan litxarrakerien edo osasuntsuak ez diren edariak dauden makinak egoteagatik ez duzu zertan erosi, baina beti ere, lehen aipatu dudan bezala, hori egitera bultzatzen gaituzte. Zergaitik ez bizitza osasuntsuagoa eragingo digun beste ezer egitera?

    Izengoitia: mmmmmm

    ResponderEliminar
  28. Honako gai hau askotan atera da eta oso eztabaidagarria izan da beti, iritzi kontrajarri ugari bait daude gaiaren inguruan. Elikaduraren zenbait adituk eta dietistek diotenez, elikadura on bat edukitzea edo jarraitzea funtsezkoa da bakoitzaren garapenerako. Elikaduraren piramidean litxarkeriak azken lekuan kokatzen dituzte adituek, kalte gehien eragiten diguten elikagaiak direlako, dituzten substantzi eta osagaiengatik. Honenbestez, ikastetxeko makinak soberan daudela diote, kalte ugari egiten digutelako eta gehienek neurririk gabe erabiltzen dituztelako. Nire ustez, alde batetik, adituek arrazoi osoa dute gure bizitzan beharrezkoa baita elikadura on bat jarraitzea eta makienek hori oztopatzen dute. Baina, beste alde batetik, uste dut kontrolatuko baginake edo neurria hartuko bagenio, ez zela izango beharrezkoa makinak kentzea. Esaterako; egun batena hamaiketakoa ahazten bazaigu, makinak eskura ditugu. Hobea baita zerbait jatea ezer jan gabe geratzea baino, bost otorduak egitea funtsezkoa dela esaten dutelako. Beraz nik uste dut, adin batetik gora makinak mantendu daitezkeela, helduak garelako eta teorian behintzat, badakigulako gure burua kontrolatzen eta neurtzen. Hortaz, adin txikikoek hobe da makinak ez edukitzea, oraindik nerabezaroan eta gorputzaren garapenean daudelako.
    Izengoitia: 1997

    ResponderEliminar
  29. Argi dago gai honen inguruan ez garela sekula ados jarriko .Bi ikuspuntu oso ezberdin daude eta oso zaila da iritziz aldatzea. Nire ustez, bakoitzak ikusi beaharko luke zer egiten duen bere jateko ohiturekin.Egia da litxarkeriak ez dirala oso gomendagarriak gure eguneroko dietan kontsumitzeko, baina inorrek ezin dio esan pertsona bati zer jan edo ez jan.Litxarkeriak jatea debekatzea gehiegizkoa iruditzen zait hala ere. Pertsona batek badauka noiz beinka litsarreriak jatea eta ezin zaio hori egitea debekatu .Berdin gertatzen da litxarkeriak saltzen dituzten makinekin.Makinak hor daude kontsumitu nahi duenarentzak eta ez dut ikusten hori galarazteko beharra. Eskola azken finean ez da inor guri gauza bat edo beste jatera behartzeko.

    Astelehena

    ResponderEliminar
  30. Noski makina hauek onartu behar direla, osasungarriak ez direlako ez dut uste debekatu behar direnik. Bizitza honetan gauza asko daude kaltegarriak, eta ez dira debekatzen. Makina hauen kasuan, uste dut norbera gai dela jakiteko zer jan dezakeen, noiz eta zenbatetan, norberak ezagutzen baitu inork baino hobeto bere osasuna eta gorputza. Jakin badakigu, komenigarriena egunean bost otordu egitea dela , baina noizbehinka litxarrekeriarenbat jateagatik ez da ezer gertatzen, noski, hau ohikotzat bihurtzen ez den bitartean. Egunero egunero makina hauetan gastuak eginez gero, ekonomikoki diru mordoa galtzeaz gain, gure osasuna izugarri kaltetu dezakegu, eta momentu bat iritsi daiteke non, pisatu behar genuekena baino gehiago pisa dezakegula, eta gero konplejuekin hasiz gero, ez da errexa irtenbidea aurkitzen. Beraz, ez dut uste makina hauek debekatu behar direnik, baina espero dut norbera gai izatea jakiteko zenbat jan dezakeen litxarrekeria hauetatik edo zenbat edari kontsumitu dezakeen.

    ResponderEliminar
  31. Nire ustez ez lirateke kendu behar nahiz eta osasungarriak ez diren gauzak saldu. Gehiegizkoa iruditzen zait hauek debekatzea, norberak ikusi behar du, zer jan dezakeen eta zer ez, zer komeni zaion jatea eta zer ez, beraz, norberak deziditu behar du erosi edo ez, diru asko gastatzen delako ere .Batzuetan oso ondo etortzen dira hamaiketakoa ahazten bazaizu erosteko edo gosaltzeko. Batzuetan zerbait erosteagatik ez da ezer pasatzen, denak jaten dugu litxarkeriaren bat, baina egunero-egunero erosiko bagenu, ohitura txarra hartuko genuke. Horrekin lotuta, jende guztiak ez ditu erabiltzen, askok etxetik eramaten dute hamaiketakoa, osasungarriagoak diren gauzak eramateko eta merkeagoa delako. Baina ondo egongo litzateke horrelako makinetan gauza osasungarriagoak jartzea, fruta... bezala, aukera gehiago egotea.
    Izengoitia: LUR

    ResponderEliminar
  32. Nire ustez makinak ez lirateke kendu beharko. Denok dakigu litxarkeri gehiegi jatea txarra dela gure gorputzarentzat eta denok jakin beharko genula hori kontrolatzen. Klase aldaketetan edo errekreotan gosea edo egarria baduzu ondo etortzen dira makinak, eta hamaiketakoa ez baduzu oraindik eta obeto. Egunero jatea txarra dela garbi dago, baina noizean behin jateak ez du kalterik egiten. Ez zait iruditzen debekatzeko zerbait denaik, batez eze bertatik diru asko irabazi daitekenean. Noski, makinetan elikadura hona jartzea ere ez zen gaizki egongo, hau da, beti patatak, opilak, gailetak.. eta horrelakoak egon beharrean zerbait osasuntsuagoa jarri zezaketeen.
    Izengoitia: Mika

    ResponderEliminar
  33. Gai honi buruz gauza asko esan litezke, alde batetik, makinak eskoletan egotearekin ados nago, 16 urterekin bakoitzak jakin beharko lukeelako zer komeni zaion eta zer ez, eta zertan gastatu nahi duen bere dirua. Beste aldetik, osasungarriak ez badira debekatuta egon beharko lirateke, baina denok dakigu makina hauek diru erraza ateratzeko direla. Erretzea ere kaltegarria da osasunarentzat, baina jende askok erretzen du eta asmatu duten irtenbide bakarra isunak jartzea da. Gaur egun, egunero ikus ditzakegu umeak litxarrekeriak jaten eta orduan zergatik ez dituzte litxarrekerietako dendak ixten? Helduak baldin bagara gauza batzuetarako, gure gorputza zaintzeko arduratsuak izan beharko ginateke.

    ResponderEliminar
  34. Gai honi buruz gauza asko esan litezke, alde batetik, makinak eskoletan egotearekin ados nago, 16 urterekin bakoitzak jakin beharko lukeelako zer komeni zaion eta zer ez, eta zertan gastatu nahi duen bere dirua. Beste aldetik, osasungarriak ez badira debekatuta egon beharko lirateke, baina denok dakigu makina hauek diru erraza ateratzeko direla. Erretzea ere kaltegarria da osasunarentzat, baina jende askok erretzen du eta asmatu duten irtenbide bakarra isunak jartzea da. Gaur egun, egunero ikus ditzakegu umeak litxarrekeriak jaten eta orduan zergatik ez dituzte litxarrekerietako dendak ixten? Helduak baldin bagara gauza batzuetarako, gure gorputza zaintzeko arduratsuak izan beharko ginateke.
    Izengoitia: alogal

    ResponderEliminar
  35. Lehenik eta behin aipatu nahiko nuke nire iritziz inork inori debekatzeko gutxi dagoela mundu jonetan. Eskola honetan batxiler ikasketak egiten ari garena hamasei eta hamazazpi urte bitartekoak gara eta nik uste dut dagoeneko badaukagula edade bat zer nahi dugun, eta nahi dugun horretatik zer dagoen ondo eta zer ez erabakitzeko, Badakit litxarkeriak txarradirela, inongo dudarik gabe gainera. Baina nire ustez litxarkeriak jatea bezain txarra da larunbatetan edaten ditugun zerbeza edota kubatak edatea, edo prestatutako janaria jatea, bai hamburgesak, baita pizzak eta horrelakoak ere. Ni egia esan nahiko sano jatea gustatzen zaidan horietako nahiz, eta oso litsarkeria gutxi jaten ditut baina litsarkeriak jatea gustatzen zaion jendeari ez dut uste debekatu egin beharko litzaiekenik jatea, ez eta hauek erosteko makina kentzea ere, izan ere, beraiek dira beraien buruaren jabe eta beraiek ikusiko dute zer egiten duten. Egia da, hala ere, eskolan makina edukita tentagarriagoa dela bertatik jatea, baina horrela pentxatzen jarriezkero, zein herritan ez dago litxarkeriak erosteko dendarenbat? Tolosan gutxienez hamar egongo ddira. Beraz, nik uste dut, makinak kenduta ere, berdin berdin erosiko dituela litsarkeriak horretarako gogoa duenak. Hala ere, denoi esan nahi dizuet nire ustetan osasuna gehiago zaindu beharko litzatekela eta horrelako gauza gutxiago jan, osasuna, bakarra baita bizitza osoan zehar!

    Izengoitia: Dudu

    ResponderEliminar
  36. Txikiak garenetik erakutsi digute litxarrekeriak eta azukre kantitate handiko edariak ahalik eta gutxien kontsumitu behar ditugula, bai eskolan eta bai etxean, baina erakutsitakoak ba al du zentzurik ikastetxean bertan litxarrekeriak eta edari horiek saltzen dizkiguten makinak jartzen baditugu? Nire ustez,ez du inolako zentzurik. Zenbat erreportaia ikusi ditugu telebistan umeen gehiegizko gizentasuna salatzen? Izugarri, asko eta asko, eta horrelako erreportaiak ikustean, guztiok gaude ados kontu hau,gero eta okerragoa dela eta gelditu behar genukela, beraz, zergatik jarraitzen dugu makinetako elikagai txarrak erosten? Egia da askotan hamaiketakoa ahazteagatik edo beste zenbait arrazoiengatik makinak erabiltzeko beharrean ikusten garela, baina, kontuan hartuta elikagai horiek gure osasunari kalte egiten dietela, zergatik ez dugu aldaketa bat eskatzen? Niri oso ondo iruditzen zait janaria eskuratzeko aukera izatea, baina janari hori osasungarria izatea nahi nuke. Gainera, ikasle edo irakasle batek dieta osasuntsu bat eraman nahi badu eta hamaiketakoa ahazten bazaio, jan gabe gelditu beharko du makinetan azukrez jositako elikagai ez osasungarriak besterik ez dagoelako eta hori izugarrizko bidegabekeria iruditzen zait. Beraz, nire iritziz, makinak ez litareke kendu behar, makinetako elikagaiak aldatu baizik.

    Izengoitia; INFINITE7

    ResponderEliminar
  37. Badakit litxarkeriak ez direla osasungarriak eta makina horiek geuri dirua ateratzeko helburuarekin daudela jarrita, zeren eta egunero igarotzen gara leku horretatik eta oso tentagarriak dira bertako jakiak, baina ez zait gaizki iruditzen litxarkerien makinak horiek eskolan egotea. Nire ustez, jada helduak gara geure erabakiak hartzeko eta zer jan behar dugun eta zer ez erabakitzeko. Txikitatik ikasi dugu litxarkeriak gutxitan jan behar direla, nire kasuan, astean behin bakarrik jan nitzakeen. Beraz, bakoitzak jakingo du makinan zerbait erosi ala ez. Nik ez dut ohiturarik makina hori erabiltzeko, baina oso ondo datorkit hamaiketakoa ahazten zaidan egunetarako, hori bai, hainbeste litxarkeria egon ordez, jaki osasungarriren bat jartzea ondo egongo litzateke,adibidez fruta, zukuak … izan ere, pertsonaren bat dietan badago edota osasuntsu jan nahi badu, ezin du ezer jan, goseak egon beharko du bazkalordua iritsi arte, zeren eta ez baitago jaki osasungarririk eskolan.
    Izengoitia: PLL

    ResponderEliminar
  38. Nire ustez, ez dira debekatu behar litxarrakeriak saltzen dituzten makinak. Badakit ez dela osasuntsua, betidanik esan digute baina nikuste iada badugula adina gure erabakiak hartzeko. Ez dut uste debekatu egin behar direnik, nik uste dudana da bakoitzak pentsatu beharko lukeela onuragarria edo kaltegarria den berarentzat eta askotan pasatzen da gainera nahiz eta kaltegarria izan edo ez izan fruta edo beste gauza asko bezain osasuntsua nire aburuz astean behin zerbait jateagatik edo ez dela ezer pasatzen. Eta baldintzei dagokienez, nire ustez bollikao eta alakoak dauden bezala beste gauza osasungarriago batzuk ipini litezke makina horietan.

    IZENGOITIA: ARBOLA

    ResponderEliminar
  39. Iritzi batzuk irakurtzen egon naiz eta azken fiñean denok eratzun berdiñak edo antzekoak ditugu. Osasungarria ez inzanda ere gustoko ditugu eta ondo etortzen dira noizbehinka jateko.Nahiko helduak gara iada jakiteko noiz jan eta noiz ez. Beraz nire iritziz pasiluetako makinak bere lekuan ondo daude.

    Izengoitia: Sarrera

    ResponderEliminar
  40. Nire ustez pasiloetan dauden makinak oso ondo etortzen dira. Egia da litxarkeriak besterik ez daudela eta hauek ez direla batere onak osasunerako baina noizean behin ez dira gaizki etortzen. Hala ere uste dut norberak kontrolau beharko lukeela zer jaten duen eta zer kantitatetan.
    Litxarkeriak osasuntsuak ez izatea ez du esan nahi kaltegarriak direnik, kantitate txikietan, noski.

    izengoitia: ikaslea

    ResponderEliminar
  41. Nire ustez ez dira kendu behar ikastetxean dauden makinak,osasungarriak ez diren litxarreriak noizean behin jatea ez delako hain txarra ,bakoitzak ikusiko du zer erosi eta zer ez. Nik hamaiketakoa ahazten zaidanean erosten dut eskolako makinetan bestela gosea edukitzen dudalako batzuetan makina horiek ikusterakoan ezin duzulako beste alde batera begiratu eta tentazioak irabazten duelako erosten dut normalean baina ez beti .
    Lehenago aipatu dudan bezala osasungarriak ez dira eta uste dut denok dakigula hori baina hala ere erosi egiten dugu makina horietan ikasleok.Badira egunero zerbait erosten duten horietakoak baina ni hor ez naiz sartuko bakoitzak ikusiko zer erosi eta zer ez.
    Makinetako litxarrerietako produktuak osasungarriagoak izan beharko lirateke,astean behin edo bi aldiz produktuak aldatzea edo berritzea:zerealak,digestive galletak,zuku naturalak,fruta...
    Izengoitia:WI

    ResponderEliminar

  42. Nire iritziz, ez dut uste ikastetxetako pasiloetako makinak debekatu beharra dagoenik osasungarriak ez diren litxarkeri eta edariak saltzen direlako bertan. Izan ere, osasugarriak ez diren gauza guztiak (tabakoa, alkohola, wifiaren winak...) debekatu beharko bagenitu, ia ezer gabe geratuko ginatekela uste dut. Makinak hor egoteak ez du esan nahi guztiok litxarkeriak erosiko ditugunik, ez dago inor behartua bertan dirua gastatzera. Beraz, argi dago nahi duenak bakarrik erosten dituela. Norberak badaki zer komeni zaion bere gorputzari eta zer ez, horregatik, bakoitzak jarriko dizkio baldintzak bere buruari.
    AUSKALO.

    ResponderEliminar
  43. Egia esanda, pasilloetan dauden makinak oso ondo etortzen dira gosea eduki ezkero. Bai, egia da litxarkeriak bakarrik saltzen dituztela, eta hori ere ez da osasungarria. Baina nahiz eta litxarkeriak bertan ez egon, ikasleak berdin berdin jan ditzakete eskolan, edo bertatik kanpo; hau da, debekatzeak ez du ezertarako balio nire ustez, etxetik ere ekar ditzakezulako osasungarriak ez diren elikagaiak. Gainera, bakoitzak badaki zer komeni zaion eta zer ez; helduak gara gure buruaz zaintzeko. Hori bai, nire iritziz aldaketaren bat egin daiteke: osasungarria den janari gehiago jarri, aukera izateko. Honela agian, litxarkeri gutxiago jango lirateke eskolan.
    IZENGOITIA: AGIAN.

    ResponderEliminar
  44. Nire ustez, pasilloetan dauden makinak beharrezkoak dira, zenbaitetan ikasleoi eta baita irakasleei hamaiketakorako zerbait ekartzea ahazten zaigulako, eta kasu horietan, ongi etortzen dira makinak. Egia da, makinetan dauden gauzak ez direla batere osasungarriak, eta osasungarriagoak diren gauza gehiago jarriko balituzte eta gosea duen pertsonak benetan gosea izango balu, makinetara joko zuen eta zerbait osasungarria jan ahal izango zuen, eta jende gutxiago egongo zen makinetan litxarkeriak erosiko zituena benetan goserik izan gabe. Modu horretan, pasilloetako makinek benetan beharrezkoak diren ekintzetarako balio izango zuten.
    IZENGOITIA: Coca Cola

    ResponderEliminar
  45. Ez nago litxarkeri makinak kentzearen alde. Momentu askotan makina horiek mesedeak egiten dituzte. Eskolara hamaiketakoa eramatea noizbehinka ahaztu zait eta benetan behar izan dudanean makinetara jo dut eta 'janaria' erosi dut. Janaria baino gehiago kapritxozko gauzak.

    Egia esan, makinetan ez dago osasungarri den janaririk. Gure eskolan esan daiteke eta nire ustez, janari 'osasuntsua' konsideratu daitekeen gauza bakarra sandwichak direla baina hala ere ez da osasungarria. Ondo etorriko litzateke gauza osasungarriak jartzea makinetan baina nire ustez jendeak ez luke ezer erosiko, gosearekin geratuko litzake, denok joaten baikara makinetara litxarkeriak erostera.

    Beraz, nire ustez, ez dira litxarkeri makinak debekatu behar. Noizbehinka ez da eta gaizki etortzen.

    IZENGOTIA: TIKI-TIKI

    ResponderEliminar
  46. Ikastetxeetan makinak egotearena niri ideia ona iruditzen zait. Ondo etortzen zaizkigu hamaiketakoa ahazten zaigunean edo gosea dugunean eta jatekorik ez dugunean. Esan beharra dago makinetako produktuak ez direla osasuntsuak baina badaude horren txarrak ez direnak ere: fruitu lehorrak, gaileta integralak... Beraz bakoitzak nahi duena hartzeko aukera du osasuntsuak ez direnak edo osasuntsuagoak direnak. Okerragoa izango litzateko "osasuntsuak" diren horiek hartzeko aukerarik ez bagenu, orduan ez litzaidake egokia irudituko baina gure ikastetxearen kasuan badago aukera hori, hortaz, ez zait ideia txarra iruditzen makinena. Bakoitzaren esku dago zer erosi, bakoitzak ikusiko du zer egin.

    IZENGOITIA: ORIXE1

    ResponderEliminar
  47. Gai honen inguruan ika-mika handia dagoela esan liteke, izan ere, ikasle ugarik kontsumitzen ditu litxarkeria hauek eta, beraz, honen aldeko iritzi ugari daude. Hala eta guztiz ere, zorionez, beste asko ez gaude ados institutuak zerbitzu hau ezartzearen inguruan. Askok diotenaren arabera, norbera egin behar da beren buruaren kargu eta norberak hartu behar ditu kontuan jasango dituen ondorioak, baina askotan ez gara konturatzen litxarkeria hauek jantean geure buruari egiten diogun kalteaz. Argudio honekin erabat ados nago, dagoeneko erabaki egokiak hartzeko gai garenez gero. Baina, hala eta guztiz ere, benetan lotsagarria iruditzen zait institutuak litxarkeriak saltzen dituzten makinak baimentzea. Nik dakidala, osasuna zaintzeko, ezinbestekoak dira elikadura orekatu eta eguneroko ariketa fisikoa, eta noski osasuntsu egotea norberaren erabakia da, baina ikastolan edota etxean osasuna zein garrantzitsua den erakusten digute behin eta berriz, eta beraz, hau horrela izanik, zergatik institutuak edari eta litxarkeri kaltegarri horiek erosteko zerbitzuak ipintzen dizkigute? Ez al digute, bada, osasuntsuak ez direnez gure dietatik baztertu behar direla erakusten? Zergatik kontraesan hau? Legez kanpokoa dela ezingo nuke esan politika inguruan asko ez dakien pertsona bat naizelako, baina nik legez kanpokoa balitz bezala hartzen dut zerbitzu hau, izan ere, ikasle askoren eguneroko hamaiketako nahiz bazkari bihurtu dira elikagai kaltegarri hauek, eta gero, gure herrialdeko obesitadearen ehuneko handiaz harritzen gara, arazo honen eragile nagusiak geu garen bitartean.


    SISI

    ResponderEliminar
  48. Nire ustez ez lukete ikastetxeetan dauden makinak egon behar. Hobe da nork bere hamaiketakoa ekartzea horrela berak ikusten baitu zer jan eta zer ez. Litxarkeria eta edari ez osasungarriak gazteei eskuragarri jartzea arrisku handia dela iruditzen zait ez baitakigu geure burua kontrolatzen. Behin hartzeagatik badakigu ez zaigula ezer gertatuko baina momentu bat iristen da non egunero jaten hasten garen osasungarriak ez diren makinetako gauzak. Nire ustez debekatuta egon beharko lukete ez noizbehinka kaltegarriak direlako egunero jateko ohitura hartzen dugulako baizik. Baldintzak jartzea baino hobea dela guztiz kentzea esango nuke, horrela, ikasleek osasuntsuago jango lukete eta ez litzateke horrenbesteko kontsumoa egongo osasungarriak ez diren litxarkeria eta edarietan.

    PIPI

    ResponderEliminar
  49. Nire ustetan horrelako makinak ikastetxetan egotea edo ez egotea, bi aukerak, ongi daude. Baina hori bai, makina hauek egotekotan, saltzen diren produktuak osasungarriak ez direla ohartarazi beharko litzateke. Produktu hauek edozein lekutan aurki ditzakegu eta beraz horrelako makinak eskolan egongo ez balira ere, beste modu batera lortuko genituzke. Gainera, bakoitzak aukeratzen du nola elikatu bere burua.

    LOLI

    ResponderEliminar
  50. Nire ustez, makinak ikastetxean egotea edo ez egotea ongi dago, baina gakoa, norberak ematen dien erabileran dago, izan ere, egunen batean hamaiketakoa edo bazkaria ahazten bazaizu, aukera ona izan daiteke makina horietako batean erostea, beraz nire ustetan, momentu konkretu baterako erabilgarriak izan daitezke. Bestalde, egia da makina hauek barruan dituzten produktuak ez direla batere osasungarriak, beraz uste dut egokia izango litzakeela makina hauen barruko produktuak aldatzea eta goxokiz edo bolloz bete beharrean, gauza osasungarriagoz betetzea, azukre gutxi duten produktuak esate baterako. Bestalde, fruta eskuragarri izatea ere ideia ona izango litzateke, baina ez da oso bideragarria fruta txartu egiten delako eta egunero aldatu beharko litzakeelako.

    ResponderEliminar
  51. Nik uste dut makina hauek onartu behar direla. Egia da osasungarriak ez diren litxarreriez eta edariez beteta daudela eta noizbeinka jatea ez dago gaizki, baina azken finean produktu hauen gehiegizko kontsumoak kalte egin dezake. Agian makinako produktu batzuk aldatu beharko lirateke eta zeinbait gauza osasuntsuagoak jarri.
    ARYA

    ResponderEliminar
  52. Hasteko esan beharra dago gaur egun ikastetxeetako litxarkerien makinatan ikasle asko ibiltzen direla. Eta honek, alde txar gehiago ditu onak baino noski.

    Batetik litxarkeri hauen makinak egongo ez balira, eta hamaiketako azten zaigunetan adibidez ezingo genuke gose hori kendu.

    Bestetik, lehen esan bezala alde txar gehiago daude. Denok dakigu litxarkeriak jatea osasunerako ez direla batere mesedegarriak eta ikastetxe batean makinak egotea ez da batere egokia. Beti esaten dugu litxarkeriak noizean behin jatea ez dela txarra baina ikastetxetan makinak egonda gazteok ia egunero erortzen gara tranpa horretan eta beti bukatzen dugu horrelako litxarkerinbat jaten.

    Hortaz nire iritziz, argi dago, ikastetxetan makinak egotearen kontra nagoela ez delako bate onuragarria inorrentzat.

    ZEW

    ResponderEliminar
  53. Nire ustez, onartuak izan beharko lirateke litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak. Esan beharra dago gure ikastetxean jende askok eta askok erosten dituztela egunero. Egia esan badaude kaltegarriak diren elikagai eta edariak baina zenbait elikagai sano ere badaude bertan. Nire ustetan, ez lirateke debekatu beharko baina neurrian erostea gomendatuko nuke, ez baita ona gure organismorako horrelako litxarreri asko erostea. Nire kasuan ez dut asko erosten baina egunen batean hamaiketako ahaztuz gero zerbait erosteko ondo etortzen da.


    SOINKETA

    ResponderEliminar
  54. Esan beharra daukat, makinak gaur egun edozein tokitan aurkitu ditzazkezula, adibidez, gure eskolan.
    Nire ustez, hauek debekatzea ez da gauza egokiena, makina hauetan dauden elikagaiak aldatzea baizik. Egia da litxarkeri asko degoela makina hauetan,baina gauza gutxi dauden harren elikagai batzuk egokiak ere badaude.
    Leheno esan dudan bezala, egin beharko litzatekeena, bertako elikagaiak aldatzea izango litzateke eta orduan danok amaiketakoa aztuz gero, gauza egokiak jango genituzke.
    Azkenik, esan beharra daukat, hori guk(ikasleok) ez dugula aukeratzen eta zeozer aldatu behar bada ez da geure erabakia izango.
    Nire kasuan adibidez, badira egunak ,makina hauek erabiltzen ditudanak baina bere neurrian, ez dut uste hau egunero kontsumitu behar dugunik baizik eta egun batez amaiketakoa azten bazaigu edo gosez geratzen bagara, hauek erabiltzea oso ideia ona izan daiteke.

    PIRULETA

    ResponderEliminar
  55. Gai interesgarria eta eztabaidagarria da honako hau. Nire iritziz oso tentagarriak dira ikastetxean dauden litxarreria makina hauek. Egia da ez direla osasungarriak eta osasunari duen garrantzia ematen ikasi behar dugula gazte-gaztetatik, baina makina hauek kentzea izango al litzateke konponbidea? Ez dut uste. Bizitza honetan gauza guztiekin bezala neurria hartzea litzateke egokiena. Hau da, oso noizbehinka bisitatxo bat egitea makina hauei, baina ez kentzea. Iruditzen zait kenduz gero beste lekuren batean erosiko genituzkeela litxarreriak eta beraz arazoa ez litzateke konponduko.
    Beste aukera bat makinetan janari osasungarriak jartzea litzateke. Adibidez zerealak, produktu integralak, zuku naturalak...
    Laburbilduz, makinak ez nituzke kenduko baina bai haien erabilera egokia bultzatu.
    EGUZKI

    ResponderEliminar
  56. Nire ustez, ez lirateke eskolako litxarkerien makinak kendu beharko. Nahiz eta jakin ez direla oso osasungarriak, askok eta askok jaten dugu hauetatik. Baina ez zait iruditzen eskolako makinak kentzea soluzia izango litzakeenik guk litxarkeria gutxiago jateko.
    Makina horiek, nahiz eta osasungarriak ez diren hainbat elikagai eduki, osasungarriak diren beste batzuk ere badituzte.
    Litxarkeria hauek modu kontrolatu batean jan ezkero, ez litzateke ezer gertatuko. Hauek asko jaten baditugu, osasunari kalte handia egingo genioke.Baina hori bakoitzak kontrolatu behar duen gauza bat dela iruditzen zait. Asteko bi egunetan, lau ordu jarraian igarotzen ditugu gure geletatik irten gabe eta honengatik etxetik zerbait ekarri ezean, gose handia igarotzen dugu. Beraz makinako janaria jatea besterik ez zaigu gelditzen.
    Beste alde batetik elikagai osasungarri gehiago egotea proposatuko nuke nik.
    Laburbilduz, ez zait soluzio ona iruditzen ikastetxeko makinak kentzea, beste edozein lekutatik eros ditzakegulako litxarkeriak.
    AULKIA

    ResponderEliminar
  57. Nire ustez, pasilloetan dauden litxarkeriaz beteriko makinak, ez daude kendu beharrik. Nahiko handiak gara jakiteko zerk egiten dio kalte gure osasunari. Beraz, bakoitzak kontrolatu behar du litxarkeriak jateko nahiari. Gainera, noizbehinka litxarkeriak jatea ez dago gaizki, eta egun batean jateko gogoa duzula edo hamaiketakoa ahaztu zaizula, makinak zerbait erosteko aukera ematen dizu.
    Batzuetan oso tentagarria izaten da litxarkeriak erostea, horrek duen soluzio azkarrena da dirua ez ekartzea. Nik adibidez, ez dut dirurik ekartzen horrela ez ditut litxarkeriak jaten eta gainera ez dut dirua gastatzen makinetan.

    ResponderEliminar
  58. Niri iruditzen zait bakoitzak zerbaitetarako dugula burua, eta badakigula zer egin eta zer ez dugun egin behar. Nik dauden bezala utziko nituzke, batzuetan oso ondo etortzen baitira. Egunero jatea txarra da, baina aldian behin jateak ez du batere kalterik egiten.
    Eta debekatu, zergatik? Hor dagoen janaria baina askoz okerragoa jaten dugu askotan, eta eztet uste orain osasungarria ez den guztia debekatzen hasi behar dugunik, dena izango baitzen ilegala orduan. Buelta gehiegi ematen dizkiogulakoan nago. Baldintzak? Lehen esan dudan bezala, burua zerbaiterako dugu, eta ez duenak egiten, ba zer egingo diogu. Ez gara inor beste norbaiti zer jan eta zer ez jan esateko.
    NI

    ResponderEliminar
  59. Nire ustez onartuta egon behar dute ikastetxeetan osasungarriak ez diren litxarreriak.Bakoitza aske da kontsumitzen dituen elikagaiak aukertzeko, baina horrek ez du kentzen horrek ondorio larriak ekarri ditzakenik. Bakoitzak bere otorduak aukeratu behar ditu besteen egunerokoan sartu gabe. Azkenean elikagai horiek jaten diotenari egiten diete kalte eta ez horri buruz kexatzen denari. Nire ustez makinak hor egon beharko lukete, noizbehinka litxarreriak jatea ere ezta gaizki etortzen eta. Horrez gain, makina horiek ez diote inori kalterik egiten dauden tokian egoteagatik. Hori bai produktu hauek gehiegi ez kontsumitzeko, ondo egongo litzateke hilabetean 4-5 aldiz erabiltzea makina pertsona bakoitzeko eta hori apuntatuz joatea. Horrela ez litzateke produktu hauen gehiegizko kontsumoa egongo.

    SASI

    ResponderEliminar
  60. Nire ustez onartuta egon behar dute ikastetxeetan osasungarriak ez diren litxarreriak.Bakoitza aske da kontsumitzen dituen elikagaiak aukertzeko, baina horrek ez du kentzen horrek ondorio larriak ekarri ditzakenik. Bakoitzak bere otorduak aukeratu behar ditu besteen egunerokoan sartu gabe. Azkenean elikagai horiek jaten diotenari egiten diete kalte eta ez horri buruz kexatzen denari. Nire ustez makinak hor egon beharko lukete, noizbehinka litxarreriak jatea ere ezta gaizki etortzen eta. Horrez gain, makina horiek ez diote inori kalterik egiten dauden tokian egoteagatik. Hori bai produktu hauek gehiegi ez kontsumitzeko, ondo egongo litzateke hilabetean 4-5 aldiz erabiltzea makina pertsona bakoitzeko eta hori apuntatuz joatea. Horrela ez litzateke produktu hauen gehiegizko kontsumoa egongo.

    SASI

    ResponderEliminar
  61. Nire ustez onartu beharko lirateke ikastetxeetako pasilloetan osasungarriak ez diren litxarreriak. Egia da asko jatea ez dela ona eta diru dexente gastatzen dela makinetan, baina bakoitzak jakin behar du noiz eta zenbat jan. Gainera norberak jasaten dituen ondorioak bakoitzaren arazoak dira, eta besteok ez dugu sartu behar bere erabakietan. Ez dut uste beharrezkoa denik baldintzak ipintzea, esan dudan moduan, bakoitzak jakin behar duelako makinak zenbat aldiz erabili. Azken finean ondo etortzen dira, egun batean hamaiketakoa edo bazkaria ahaztuz gero, bertan eros dezakezulako nahi duzuna. Nik adibidez batzuetan bakarrik eramaten dut dirua eskolara eta horrela ez dut egunero gastatu behar.
    TOKIO

    ResponderEliminar
  62. Lehenik eta behin aipatu nahiko nuke osasuna gure egurokotasunean oso gai garrantzitsua dela eta horretarako osasuntsu jan beharra dagoela. Ikastetxetako pasilloetan dauden litxarreriek , ez digute batere onurarik egiten gure eguneroko bizitzan. Pasilloetan horrelako jakiak egonda jendea gaizki ohitzen da eta egunerokotasunean ohitura “ routina” bat hartzen du , horrela egunero-egunero horrelako zikinkeriak janez. Osasunerako kaltegarriak dela ikusirik , ez genituzke jan behar edo bestela urritasun gutxiagorekin. Honekin, ni ez naiz inor makinak debekatzeko eta ez zait hori aukerarik egokiena iruditzen. Bakoitzak bere buruaren jabe izan behar du eta bakoitzak jakin behar du norberaren burua kontrolatzen. Debekatuz gero, egun bateko kapritxoa izanda ez genuke horrelako jakiez gozatzeko aukerarik izango. Bestalde, litxarreri hauek izatearen ondorio txar bat ere baduela iruditzen zait. Horrelako jakiek , izugarrizko zaborra( plastikoa) gehien bat sortzen dute eta eskola oso zikin egotea eragiten dute. Bukatzeko, nik uste dut ez lituzketela makinak debekatu beharko , baina nolabaiteko baldintzak ipini beharko litzatezke gehiezko kontsumoaren eta zikinkeriaren aurrean.

    IZENBGOITIA:XURI

    ResponderEliminar
  63. Nire ustez ez dira makinak kendu behar. Bakoitzak badaki zer den komenigarria bere buruarentzat eta zer ez,beraz, norberak ikusi behar du litxarreriak kontsumitu nahi edo behar dituen.Ez dut uste noizean behin litxarrerien bat jatea horren kaltegarria denik, kontrolatzen eta limiteak non dauden jakitea da kontua. Gainera, eskolan ez bagenitu erosiko kaleko dendetan erosiko genituzke. Beraz ez dut uste makinak kentza izango zenik irtenbidea.

    ILARGIA

    ResponderEliminar
  64. Denok dakigu makina horietan dauden elikagaiak ez direla osasuntsuak, baina ala ere makina horiek kenduko baiziren gendea osasuntsuak ez diren beste elikagaiak erosten jarraituko zuten, horregatik nire ustez ez dira makinak kendu behar, bakoitzak jakin behar du zer egin behar duen eta zer jan behar duen.

    MACARENA.

    ResponderEliminar
  65. Ez dakit litxarrerien makinak onartu beharko liratekeen, baina argi dago orain kendu ezkero ikasle askoren ohiturak aldatu beharko liratekela. Ez dut uste makinak jartzea arazo handia izan zenik, azken finean bakoitzak nahi duena jango du, norbera da bere buruaren jabe. Makinak egongo ez balira ere jendeak litxarreriak jango lituzke, egia da makinek kontsumoa bultzatzen dutela, baina jatekoa ahazten zaizunean edota gose zaudenetan, asko eskertzen da janari makinak egote. Egia da makinetako janari guztiak litxarreriak direla, ez litzateke gaizki egongo gauza osasungarriagorenbat jarriko balute, horrela, nahi duenak aukeratu ahal izango du zer motatako janaria jan nahi duen. Beraz nire ustez ez lirateke kendu behar, aldaketak egin baizik.

    ESABAT

    ResponderEliminar
  66. Nire ustez litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makina hauek ez lirateke debekatu beharko, izan ere, bakoitzak jakingo du zer den egokia bere gorputzarentzat eta bakoitzak jakingo du makina hauetako litxarreriak eta edariak kontsumitu ala ez.

    Guztiok dakigu ez direla batere osasungarriak eta gure gorputzarentzat kaltegarriak direla, baina tamaina hartuz gero eta egoki kontsumituz gero ez zaizkit batere kaltegarriak iruditzen. Adibidez, norbaiti egunen batean hamaiketakoa ekartzea ahazten bazaio, makina hauetako zerbait jatea ez litzaioke batere gaizki etorriko, izan ere, gosea kenduko lioke.

    Hau guztiaz gain, esan beharra dago ikastetxeetatik makina hauek kenduta ere ez dela gauza handirik lortzen osasuna hobetzeko, izan ere, litxarreriak jan nahi dituenak berdin-berdin jango ditu ikastetxean edo kalean. Gainera, ez dut uste gure ikastetxetik makina hauek kenduko dituztenik, diru asko ematen baitute.


    SAGUTXO

    ResponderEliminar
  67. Lehenik eta behin esan nahiko nuke, norberaren esku dagoela zer jan edo edan, gutariko bakoitzak ikusiko du zer den kaltegarria eta guk hartu behar diogu neurria.
    Jarraipen gisa, ikastetxetik makina hauek kenduko balira, ez dut uste izugarrizko aurrerapena izango litzatekeenik, jendeak berdin-berdin jango lituzkeelako lanbide-heziketara joanda. Nahiz eta nik ez ditudan maiz erabiltzen, etxetik janaria ekartzea ahazten zaigun uneetarako lasaigarria da honelako makinak eskura izatea, nahiz eta ez izan komenigarriak bertako produktuak.
    Amaitzeko, uste dut aldian behin honelako makinetatik produktuak erosteagatik ez dela inongo arazorik sortzen eta honez gain, ez zait iruditzen ikastetxearen esku dagoenik ikasleon osasuna, norberak ikusiko du zer egiten duen.

    TXINPARTA

    ResponderEliminar
  68. Hasteko, ez dut uste litxarreriak saltzen dituzten makinak kentzea litxarrerien kontsumoa murrizteko soluzioa denik. Egia da lehen ikastetxeko makinetan zeuden hainbat elikagai osasunerako nahiko kaltegarriak zirela baina hori egunen batean kontsumitzea edota egunerokotasunean kontsumitzea guk aukeratzen dugu, guk jarri beharreko neurriak dira. Hala ere, ondo iruditzen zait baldintzak jarri izana, makinan jarriko diren elikagaien aukeraketa jakin bat egin izana; horren bitartez, hain kaltegarriak diren elikagai horien kontsumoa murriztu dugu.
    Nik neuk gutxitan erosten dut makinetatik baina amaiketakoa ahaztean edota bazkaria ahaztean ondo etortzen da horrelako makinak egotea, nahiz eta oraindik osasungarriak ez diren elikagai batzuk izan, egun puntual horietan soluzioa dira makina hauek.
    Laburbilduz, ez dut uste gaur egun dauden elikagaiak kendu beharko lituzketenik, nahiz eta ez oso osasungarriak izan, eskertzen baita hainbat momentutan ondoan janari makina bat izatea. Litxarreri horien kontsumoa murrizteko ez dut uste eskolak gehiago egin dezakeenik, bakoitzak erabakiko du nun jarri kontsumo honen muga.

    UDABERRIA

    ResponderEliminar
  69. Nire ustez onartu beharko lirateke pasilloetako makinak. Ikastetxe bakoitzak aukeratzen du zer nolako elikagaiak eta edariak saltzen dituzten horrelako makinetan, gailetak, gominolak, txokolatea, sanguitxak etabar. Lehenago aipatutako gauzak beharrean beste mota batekoa egongo balirateke obe izango litzateke, adibidez zumoak, frutak eta horrelako gauza osasasungarriak egongo balira, baina azken finean pertsona bakoitzak erabakitzen du makinetako produktu horiek zenbateko kantitatean eta maiztasunarekin konstumitzea. Egunero jaten baduzu makina horietako zerbait eta gainera kantitate handian azkenerako kaltegarria izan daiteke zure osasunerako, baina ez da izango makinen errua, zure errua baizik. Esan nahi dudana da, norberak kontrolatu behar duela zer jaten den eta zenabat, ez delako bakarrik makinaren errua, eta nire ustez muga batzuk jarri beharko lirateke, esaterako astean hiru aldiz bakarrik ahal duzula erabili makina eta gehienenz bi gauza hartu.

    URTXINTXA

    ResponderEliminar
  70. Ez zait iruditzen hauek kentzea beharrezkoa denik. Iritzi hau, ondorengo lerroetan azalduko ditudan arrazoi batzuengatik dut.

    Egia da makina hauetan dauden produktuak ez direla osasungarriak, baina, egia da aldi berean pertsona bakoitzak nahi duen dieta betetzen duela. Pertsona batek bertan dauden produktu motak kontsumitu nahi baditu, bere eskubideetan dago. Eskolan horrelako makinak edukita, bertan erosiko ditu bere hamaiketakoak. Bertan horrelako makinak ez baleude, berdin-berdin erosiko lituzke mota horretako produktuak. Eskola ez baita horrelako produktuak sartzen dituzten leku bakarra. Gainera, ez zait iruditzen eskola denik guk zein produktu jan edo ez ditugun jan behar esan behar diguna. Iruditzen zait horretarako beste pertsona batzuk badaudela, medikuak edota gurasoak adibidez. Nire iritziz eskola kargu horretatik at geratzen da.

    Beraz, uste dut nahiko argi geratu dela nire iritzia. Ez nituzke makinak kenduko, ekintza horrek gure dietan eraginik izango ez lukeela eta eskolaz kanpoko erabaki bat dela iruditzen zaidalako.

    SATOR

    ResponderEliminar
  71. Bakoitza asske da zer jaten duen aukeratzeko, nahi izanezkero makina guztiak garbi ditzakezu edo ez ezer erosi ere. Makina horiek lagungarria gerta daitezke nire ustez, litxarkeriak jateari ez batiogu jateaz utziko makina horiek egon ala ez eta narraskeri gutxiago jatera bultzatuko gaitu.
    Baina egia da makinetan jartzen dituzte gauzen osasungarritasuna handitu zezaketela. Gzo gutxiago jarriz eta frutu lehor kopurua handiagotuz adibidez.
    Leku guztietan esaten da litxarreriak txarrak direla eta fruta gehiago jan beharko genukeela gaur egungo gazteok, baina gero zergaitik ez dituzte jartzen zenbait postu fruta eros dezagun? Eta zergaitik bai gozoenak hain txarrak baldin badira?

    ATOMIC

    ResponderEliminar
  72. Nire ustez pasilloetan dauden litxarreria makinak ongi etortzen dira amaiketakoa aztuzgero, baina egia da bertan aurki ditzazkezun janariak ez direla batere osungarriak gehienak.Nire ustez debekatzea ez legoke ongi baina beharrezkoa iruditzen zait aldaketaren edo baldintzaren bat jartzea bestela gorputz heziketako saioetan ikasitakoa ( azkeneko gahiean "kirola eta osasuna") errotik hausten dugu eta ez dago ongi.

    Bestalde makina ahuek sekulako zerrikeria sortzen dute eta hori ere ezin da onartu, ondorioz nire ustez, makinak kendu gabe baldintzaren bat jarri beharko litzateke jendeak gutxiago kontxumitzeko eta orretaz aparte, janari ossasungarri (sadwichak, fruta, fruitu lehorrak) gehiago jarri beharko lirateke eta litxarreria gutxiago.

    ResponderEliminar
  73. Ikastetxeetako pasilloetan aurki ditzakegun makinak, osasungarriak ez diren produktuak saltzen dituzten horietakoak direla argi eta garbi dago, baina horrela bada; zergatik jarri zituzten?
    Gainera, makina hauek behin edo bestetan lagundu gaituzte: hamaiketakoa ahazu dugulako, gosaldu ez dugulako, bazkaria ez daukagula edota gose garelako. Horregatik, honelakoak debekatzea, kentzea edota barruan dauzkan produktu "eskatuenak" kentzea edo aldatzea ez da bat edo beste poztuko lukeen ideia, gainera honek ez luke litxarreriak eta horrelako edarien kontsumoa murriztuko. Honekin zera esan nahi dut; agian bai, beharrezoak lirateke zenbait baldintza ezartzea,adibidez zenbait janari osasungarri jartzea, honek, gauza bat edo beste konstumitzera mugatuko gintuzkeelako, eta modu batean edo bestean gure osasuna pittin bat hobetzen lagunduko lukeelako, baina makinak kentzea edota haien produktuak guztiz aldatzea ez litzateke ideia hoberena izango.

    ROCKY

    ResponderEliminar
  74. Ikastetxe askotan janaria eta edaria salgai dituzten makina automatikoak agoten dira. Makina hauek askotan osasunarriak ez diren jaki eta edariak edukitzen dituzte eta askoren ustetan honako hauek kendu egin beharko lirateke; nire ustez ordea ez. Oso erabilgarriak dira une askotan. Noiz edo noiz edonori ahazten zaio amaiketakoa, ez du denborarik eduki gosaltzeko edo goizean goiz denborarik ez du eduki jana prestatzeko. Kasu horietan oso erabilgarriak dira honako makina hauek. Egia da ia jende gehienak behar ez eta nahia edo inbidiagatik erosten dituela bertako jakiak baina hori bakoitzak erabakitzen du. Nire ustetan lehen esan dudan bezaba ez lirateke kendu behar makina hauek, baina bertan saltzen diren jaiak aldatu ahal liratekeela uste dut. Agian gaieta eta bestelako litxarkerien ordez osasuntsuagoak diren beste jaki batzuk jarriko nituzke nik, esate baterako fruta, zuku naturalak edo bokadiloak jarriko nituzke. Honako ideia hau burutzea lan handia izango litzakete, baina dena ondo planifikatu eta burutuz gero nire ustetan exitu handia edukiko lukeen idea bat izan liteke. Lan hau burutzeko egunero persona batek goizean goiz fruta eta bokadilo berriak jarri beharko lituzke makinaren barruan eta egunaren bukaeran jaki horiek erosten ez badira organikora botatzea edo behar duenari emateaz arduratu beharko litzateke. Honako ideia hau noizbait burutzera iritxiko balitz jendeak jaiak erosiko lituzkeela uste dut eta hauen osasuna hobetzeko pauso bat emango genuke.

    KITTO

    ResponderEliminar
  75. Denok dakigu litxarreriak denoi gustatzen zaizkigun janariak direla; izan ere, ez baitute inolako prestakuntzarik behar. Gainera, horrelako makinetan saltzen badira, oraindik eta eskuragarriago izaten ditugu. Hala ere, denok dakigu osasunerako kaltegarriak direla: azukre kopuru handiak, kafeina, etab. Nire ustetan ez dira onartu behar, izan ere, ikasleen zein irakasleen (izan ere irakasleek ere kontsumitzen baitituzte makinetatik gauzak: galletak, kafea, etab.) osasunerako txarrak baitira. Baina, ikastetxeek zergatik jartzen dituzte makinak? Ba, azken finean, diru iturri fidagarria delako: egunero ehundaka gauza erosten ditu jendeak, etxean prestatutako ogitarteko eder bat prestatzearren. Bertako dirua ikastetxeak jasotzen du, gero makinaren alokairua ordaintzeko. Azken finean, dirua lortzeko eta gure osasuna kaltetara eramateko modu bat besterik ez da; niregatik kendu beharko lirateke makinak segituan, baina behin kontsumitzen hasita oso zaila izaten da gelditzea. Zergatik ez dituzte ogitartekoak saltzen makinak kenduta? Dirua berdin berdin irabaziko lukete, baina ez dute esfortzu hori egin nahi: ogia erosi, ogitartekoak prestatu,.. Makina horiek kaltetarako besterik ez dira, eta segituan kendu behar liratekeela uste dut.

    Pilotari_27

    ResponderEliminar
  76. Argi dago litxarkeriak ez direla batere osasungarriak eta beraien kontsumoa gehiegizkoa bada, kaltegarriak dira. Honetaz gain, zabor asko sortzen dute eta hau ere ez da beraien aldekoa. Baina beharrezkoa al da litxarkerien makina kentzea? Nire ustez, bakoitzak erabakitzen du zer jan eta zenbat eta zer den ona bere osasunerako eta zer ez, eta ezta beharrezkoa makina hoiek kentzea. Baina beste alde batetik, makinak ez balira egongo eta patioetan beste zerbait salduko balute, bokadilloak adibidez, ikasleok ez genituzke makinak faltan botako, zabor gutxiago sortuko litzateke. Beraz, bi ikuspegi hauek kontuan hartuz, nire proposamena honako hau da: makinak bertan jarraitzea, ez direlako momentu puntual askotan gaizki etortzen baina litxarkerien ordez, bestelako janari osasuntsuagoak jartzea; eta baita, patioetan bokadilloak saltzea hamaiketakorako. Honekin, osasuntsuago jango genuke, goserik gabe edo tentazioz ere ez genuke jango eta zabor gutxiago sortuko litzateke.

    UDARA

    ResponderEliminar
  77. Hasteko, esan beharra dago, pasabidean dauden makinak baliogabetuta ez dela zihurtatzen litxarrerien kontsumoa murriztuko duenik. Nire iritziz, horrek gure ingurugiroaren zainketan eragina izango luke, eta uste dut horrek gure osasunean ere bere garrantzia daukala. Esan behar da, makinetako hainbat elikagai oso kaltegarriak direla osasunerako, baina uste dut aipatu beharreko puntu garrantzitsua dela, guk aukeratzen dugula, makina horretatik kontsumitzea eta zer kontusumitu nahi dugun. Beraz, hor norberaren esku geratzen da, bere osasunaren zainketa egiteko erabiltzen duen metodologia egokia aukeratzea. Beraz, makinen erabilera baldintzatzearen hori ez dut normaltzat hartzen; uste dut norberak atera beharko lituzkeela kontuak bere osasunaren zainketaz ari garen momentutik.
    Horretaz gain, arlo pertsonalean, nik normalean ez dut makinetatik kontsumitzen, baina noizbait hamaiketakoa ahaztu izan zait eta esan beharra dago, ongi etortzen direla egoera horietarako. Beraz, uste dut, ez direla debekatu beharrekoak.

    ResponderEliminar
  78. 1. Nire iritziz, pasilloetan dauden makinak ez dira kendu behar inolaz ere. Funtzio garrantzitsua betetzen dutela iruditzen zait, hau da, ikasle edo irakasle den edozeini etxetik hamaiketakoa ekartzea ahaztu bazaio, edo besterik gabe gose handia basu, makina hauei esker, gosea asetzeko aukera edukiko du. Ez da batere atsegina klaseak goseak zauden bitartean emane do jasotzea, eta pasilloetako makina hauek hau ekiditeko balio dezakete. Hala ere, egia da bertan saltzen dena ez dela batere osasungarria: txokolatezko gailetak eta litxarreria asko saltzen baitira. Bollería industriala ez da batere osasungarria, osasun arazoak sor ditzake, obesitatea… baina honek daukan konponbidea oso erraza da: makinan dagoe guztia azukre gehiegi daukan janaria izan beharrean, gauza osasungarriagoak jar daitezke, hórrela, eskolan goserik ez pasatzeaz gain, osasuntsu jango dugu.
    GORRI

    ResponderEliminar
  79. 1-Nire ustez ez lirateke kendu beharko. Horiek hor daude baina ez gaude behartuak bertako litxarreriak jatera. Beraz, jaten baditugu “gure errua” dela iruditzen zait. Egia da, ez balira bertan egon, inork ez lituzkeela jango. Baina jan ez nahi dituenak etxetik ekar dezala osasungarriagoa den beste zerbait.
    Gure onerako ez dagoela denok dakigu. Baina nik uste kontrol hori gure esku dagoela eta kontrolatzen bagara ez dela horrenbesteko arazoa makina hori pasabideetan izatea.
    Gainera, egunen batean hamaiketakoa ahaztuz gero, ongi dago bertan jateko aukera izatea.
    TXURI

    ResponderEliminar
  80. `Nire ustez, pasilloetan dauden makinak ez dira kendu behar, bertan daude kontumitu nahi dutenak kontsumitzeko, bakoitzak bere arduraa hartu behar luke bere gorputzarentzat txarrak diren produktuak ez kontsumitzeko, eta baita ere ondo etortzen dira egun batean hamaiketakoa edo bazkaria ahazten bazaizu. Aldatuko nuena barnean dauden produktuak izango ziren, bollo direlakoak edo litxarkeri gutxiago egotea ez zen gaizki etorriko, hau da azukre gutxigo duten produktuak jartzea, frutak jartzea berez ideia ona izango litzateke, baino egunero aldatu beharko ziren barneko produktuak.
    BERNARDA

    ResponderEliminar
  81. Hasteko, makinak ez dira kendu behar, funtzio garrantzitsua betetzen dutela iruditzen zait, hau da, ikasle edo irakasle den bati etxetik hamaiketakoa ekartzea ahaztu bazaio, edo besterik gabe gose handia edukitzen badu, makina hauei esker, gosea asetzeko aukera edukiko du.
    Bestalde, badakigu litxarreri asko jateak zure osasuna kaltetzen duela, baino horretarako, nire proposamena da makinetako janaria aldatzea. Hau da, frutak, bokadiloak, tortak...horrelako produktuak jarriez gero, gure osasuna aldatzen joango litzateke, zeren ez genituzkeen hainbeste litxarreri jango. Frutak eta bokadiloak egunero aldatu beharko lirateke, bestela usteldu egingo ziren, baina gure osasuna hobetzen hasiko litzateke. Egia da, noizean behin gosokiak edo bestelakoak jaten badituzu ez dela ezer gertatzen, nik gainera makinetan ia ez dut ezer erosten, ez zaizkitelako litxarreriak asko gustatzen. Makinetan dauden produktuak aldatzen baidtuzte, litxarreriak egunerokotasunean erosten dituen pertsonari osasuna hobetuko litzaioke.

    ZERBAITI

    ResponderEliminar
  82. Nire ustez, eskolako pasilloetan osasunerako txarrak diren janaria saltzen duten makinak ez lirateke kendu behar, bakoitza erabakitzen duelako zer jan nahi duen eta zer ez. Denok dakigu janari ez osasuntsua jatearen ondorioak, baina guk erabakitzen dugu haietan erosi edo ez, makinak han daudelako ez gaude derrigortuta bertako janaria erostea. Nik normalean, etxetik eramaten dut hamaiketakoa, baina onartu beharra dago bai hamaiketakoa eta bai bazkaria ahazten bazaigu oso garrantzitsua izan daitezkeela makina hauek, egun osoan jan gabe egon beharrean bertan zerbait erosteko aukera dugulako. Bestela, makina barruan dagoen janaria aldatuko nuke, osaasungarriagoa ipiniz. Egia da, garestiagoa izango litzatekeela eta bertako janaria maizago aldatuko behar litzatekeela baina azken finean, makina horietan erosten duten ikasle zein irakasleen osasuna zertxobait hobetuko litzateke.

    NAIROBI

    ResponderEliminar
  83. Ikastetxeetako korridoreetan osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak debekatzearen aldekoa naiz.
    Ez nago makina hauen erabileraren aurka, momenturen batean, zer janik ez badugu, egoera horretatik salba gaitzakete eta. Arazoa ez da makina hauen erabilera, saltzen dutena osasungarria eta egokia izatetik urrun geratzen dela da. Elikagai koipetsuak, azukrez lepo daudenak eta osasunerako kaltegarriak direnak besterik edukitzea penagarria da. Gainera, produktu hauek kontsumitzearen ondorioak (obesitatea, kasu) ez lirateke ikastetxean sustatu behar. Ikastetxea bezalako entitate publiko batek horren jabe izan beharko luke. Agian makinok produktu osasungarriez hornitzea litzateke konponbiderik zuzenena.

    NERBIOX

    ResponderEliminar
  84. Nire ustez pasilloetan osasungarriak ez diren litxarkeriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez lirateke debekaturik egon behar.Ez dut uste ezer txarrik egiten dutenik, kirolariren batek ezin badu jan litxarkeriarik ez dezala erosi eta kito. Ikasle batzuk ez dute hamaiketakoa etxetik ekartzen eta gosez badaude makinatan eros dezakete janaria. Bestalde, makina guztiak litxarkeriaz beteta daude eta janari osasuntsuren bat jartzea ez litzateke ideia txarra izango. Frutak, tortak edo bokadilotxoak jarriko nituzke baina litxarkeriak guztiak kendu gabe, jendeak normalean horrelakoak nahiago ditu eta.

    Baldintzak jartzea bestalde ez zait ideia ona iruditzen. Oso zaila iruditzen zait litxarkeriak ez erosteko baldintzak jartzea eta nire ustez jendeak ez du errespetatuko lege edo baldintza horiek.Horregatik ez nituzke jarriko araurik, bakoitzak jakin behar du litxarkeria horiek eros ditzakeen edo ez. Gainera, nire ustez pasilloko makinatako produktuak garestiegiak dira. Erdi mailako tabernan produktu berdinak daude baina prezio bajuagoan eta ez zait ondo iruditzen. Bukatzeko esango dut litxarkeriak saltzea ez dela ideia txarra baina bai jarri behar lituzketela produktu osasuntsuak, hori bai prezio bajuagoan.

    CAILLOU

    ResponderEliminar
  85. Nire ustez, ez da beharrezkoa pasilloetako makinak kentzea.Bakoitzak jakin behar du bere buruarentzat zer den osasungarria eta zer kaltegarria,iada nahiko helduak gara horretaz jabetzeko.Egia da ez direla batere osasungarriak bertako produktuak baina bakoitzak kontrolatzen jakinez gero eta noizean behin bakarrik janez gero ez dute kalte handirik egiten.Makinak kenduta ere eskolaz kanpo berdin berdin eros ditzazkegu litxarreriak,gainera,norbaiti hamaiketakoa ahaztuz gero, makinak oso balioagarriak sortatzen dira.Ala ere ez lirateke batere gaizki egongo produktu osasungarri batzuk bertan, dena litxarreriaz beteta egon beharrean.

    asdfghjklñ

    ResponderEliminar
  86. Nire ustez, ikastetxeetako pasilloetan dauden makinak ez lirateke debekatu behar, baina nire iritziz gauza osasungarriagoak ere salgai ipini beharko lirateke bertan. Izan ere, normalean ez dira litxarreariak ez direnak baino egoten eta ez litzateke ideia txarra izango fruta edota beste zenbait janari osasuntsuago saltzea hauen bidez. Horrela, ikasleek ez lituzkete osasuntsuak ez diren jaki eta edari kontsumituko, eta hau, hauen osasunerako oso lagungarria izango litzateke.
    Egia da norberak aukeratzen duela zer jan eta zer ez, eta ezinezkoa dela litxarrerien kontsumoa ekiditea, gainera, ikasle asko eta askok kirola maiz egiten dute eta hauek kontsumitzea ez da guztiz txarra ere. Esan beharra dago baita ere gauza osasungarriak jarrita ere ez hain osasungarriak direnak ere egongo liratekeela eta hauek salduko liretekeela gehien, baina nire ustez, litxarreria guztiak kenduko balira eta hauen ordez fruta eta bokadilo anitzak jarriko balira ikasleak ere hauek kontsumituko lituzketela.
    Beraz, fruta ez ezik bokadiloak saltzea ideia hobea iruditzen zait niri.

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  87. Nire iritziz ikastetxeetako pasilloetan osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez dira debekatu behar. Egia da litxarreri asko jatea ez dela ona osasunerako eta kalte egin dezaketela, baina hori pertsona bakoitzak erabaki behar du, norberak ikusi behar du zer nahi duen jan eta zer ez.
    Ikastetxean ez bada, ikastetxetik kanpo jango dira litxarreriak, horregatik diot bakoitzak hartu behar duen erabakia dela. Ikastetxean jan ez arren, etxean zaudenean edo kalean zaudenean jaten badituzu, ez du ezertarako balio ikastetxeetako makinak kentzea.
    Hala ere, tarteka jateak ez dut uste kalterik egiten duenik, neurria hartu behar da.

    UZTURRE

    ResponderEliminar
  88. Gai hau oso zabala da, baina laburbilduz litxarkeri hauen eta janari osasuntsuaren arteko oreka bilatuz gero ez dago arazo handirik.
    Nire iritziz, ez lituzkete makina hauek kendu behar, Orixeko zentroan bertan ez dagoelako janaria lortzeko beste modurik eta batxilergoan ez dauden ikasleek ezin dute Erdi Mailako tabernara joan zerbait erostera.
    Irtenbiderik zentzuzkoena, janari osasuntsuagoak saltzea izango litzateke, Koipe eta gantz gutxiagokoa eta litxarrerien prezioa igotzea edo kantitate gutxiago saltzen jartzea, hori eginez gero ikasleek eta irakasleek janari osasuntsuagoetara joko dute litxarreriak alde batera utziz.

    Bost

    ResponderEliminar
  89. Egia esatea nahi baduzu pasiloetako litxarreriak ez dira batere osasungarriak baina fabore handi bat betetzen dute. Hamaiketakoa edo bazkaria ahazten bazaizu hortxe duzu zer edo zer jateko. Gainera bertan dagoen janaria denei edo ia denei gustatzen zaizkigu. Ez dut uste kendu beharko direnik baina osasun aldetik begiratuz gauza osasungarriagoak jarri beharko lituzkeela uste dut. Kalori, koipe, gantz... gutxiagoko elikagaiak jarriz agian jendeak osasungarriagoak diren elikagaiak jaten hasten dira. Bakoitzak aukeratuko du osasun on bat jarraitu edo ez, beraz beraiek dira beraien osasunaren jabe. Bakoitza konszientea da zer jaten duen eta zer ez edo eta nola jaten duen. Gainera makinak kenduko balituzte jendea erdi mailako tabernara joango ze, ,han dauden litxarreriak jatea. Laburbilduz, ez litzateke ezer aurreratuko makinak kenduz.

    Ostirala

    ResponderEliminar
  90. Nire ustez eskolako pasilloetan osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez lirateke kendu beharrik, hau da, bakoitzak kontrolatu beharko luke zer jan nahi edo behar duen eta zer ez. Egia da makina hauek onuragarriak direla hamaiketakoa edo bazkaria ahazten zaizkigunean, bertatik zerbait erostea daukagulako. Makinak kentzea ez du esan nahi jendeak ez lituzkela litxarkeriak jango, hauek ez daudelako eskoletako makinetan solik. Makinetako elikagaiak aldatzen badituzte, hau da, osasungarriagoak jartzen badituzte, prezioak altuagoak izango lirateke eta orduan jende gutxiagok erosiko lituzke, gainera, azkarrago ustelduko lirateke, adibidez frutak, eta gehiagotan aldatu beharko lituzkete janariak.
    Laburbilduz, makina hauek kentzeak ez dauka zerikusirik, jendeak nahi duen janaria jango duelako eta kentzen badituzte, erdi mailako tabernan dauden litxarkeriak jatera joango direlako.
    URDINA

    ResponderEliminar
  91. Egia da horrelako makinak ikastetxeetan ipintzea berez ez dela oso etikoa.Guretzako kaltegarriak diren elikagaiak eskaintzen dizkigutelako.Nahiz eta ez izan etikoa,makina hauek ez lirateke kendu behar,bakoitzak ikusiko du makina horietan erosi edo ez.Norberaren erabakia da.Beraz,norbait makinak kentzearen alde baldin badago,makina horietan berak eros ez ditzala,baina utz ditzala erosten dutenei bakean.Gainera,zurrumurruak entzun ditut esanez,fruta jartzeko makinetan litxarkerien ordez.Ideia hau onuragarria izan daiteke osasunerako,baina nahiz eta osasuntsua izan,gutxiago salduko zen,ez zela ezerrez salduko ez esateagatik.Makinak kentzearen arrazoia litxarkeriak ez jatea baldin bada,kentzen badira,berdin berdin jango ditugu litxarkeriak.Gainera,makinak kentzen badira,makinetaz arduratzen denak lanpostua galtzea ekar dezake.
    Beraz,makinak ez dira kendu behar,gustuko ez duenak ez ditzala bertan kontsumitu eta nahi duenak kontsumitzeko.Onartu beharra dago,denak erosten dugula noizbait makinetan,bai hamaiketako ahaztu zaigulako edo bazkaria ahaztu zaigulako,beraz inoiz ez dator gaizki makinetan zerbait erostea.

    BETIZU

    ResponderEliminar
  92. Nik ez dut ikusten eskolako pasilloetan dauden makinak debekatzeko beharrik. Egia da bertan litxarreriak saltzen direla eta gure osasunari ez diotela batere onurarik ekartzen, baina bakoitzak ikusiko du zer jan nahi duen eta zer ez. Makinak bertan egoteak ez gaitu behartzen kontsumitzera, saltzen diren elikagaiak bere osasunerako kaltegarriak direla argi duen batek ez ditu erosiko eta kitto eta litxarreriak jan nahi dituenak jan egingo ditu, makinak hor egon ala ez. Gainera, makina horiek askotan ondo etortzen dira, adibidez hamaiketakoa edo bazkaria etxean ahazten bazaizu eta ez badaukazu zer janik bertan zerbait eros dezakezu. Beraz, nire ustez makinak ikastetxean jarraitu beharko lukete, hauen erabileran baldintzarik jarri gabe, aurretik esan dudan bezala norberak ikusiko baitu zer jan eta zer ez. Egin daitekeen gauza bat litxarreriez gain elikagai osasungarriagoak jartzea da.

    PARETA

    ResponderEliminar
  93. Nire ustez janaria edo edaria saltzen dituztek makinak kendu beharrik ez dago, argi dago ikasleontzat ez direla osasungarriak baino bakoitzak kontrolatu beharko luke zer jan edo zer ez. Egunero erosten dutenek kontrolatu egin beharko lukete makinen erabilpena, baina hamaiketakoa edo bazkaria ekartzen ez dugunean ondo etortzen da zerbait erosi ahal izatea. Nire proposamenetako bat janari osasungarri gehiago jartzea izango litzateke, horrela zerbait erosi nahi duzunean ez daukazu zertaz litxarreriak erosi beharrik. Litxarreriak bai kanpoan bai eskolan jaten dira eta nahiz eta makinak kendu, litxarreriak jaten dituen pertsonak kanpoak ere jango lituzke. Beraz, janari osasungarri gehiago jartzea, edo ta erabilpena erregulatze izango lirateke aukera hobenak.Horrela bai litsarreriak gustatzen zaizkien pertsonak bai osasuntsua jatea gustatzen zaienak jan ahalko lukete makinetatik.
    Roberta

    ResponderEliminar
  94. Gure ikastetxeko pasilloetan aurkitzen diren makinak kentzea ez da soluzioa.
    Guztiok konturatzen gara bertan saltzen diren elikagaiak ez direla osasungarriak, kalte bakarrik egiten digutela baina esan beharra dago ere batzuk besteak baino hobeagoak direla.
    Makinak kentzea erabakiko balitz, inoiz ez genuke jakingo litxarreriak gutxiago kontsumitzen diren edo ez, azken finean litxarreriak gustuko dituenak jaten jarraituko dituelako.
    Bestalde, hamaiketakoa jan ostean gose geratzen zarenean edota presaka zabiltzan egun horietako batean etxean hamaiketakoa ahazten duzunean, ederki etortzen dira makinak.
    Ondorioz, nire ustetan makinak erabiltzea ez dago gaizki baina beti ere kontrolatuz eta noizbehinka.
    JP.

    ResponderEliminar
  95. Nire ustez, gure ikastetxeko pasilloetan litxarrekeriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez lirateke kendu behar. Norberaren esku dago hango janaria erosi ala ez, inork ez gaitu behartzen. Badakigu hor dagoen janaria ez dela osasuntsua... baina, onartu beharra dago, hamaiketakoa etxetik ekartzea ahazten dugun egun horietako batean,ederki etortzen zaigula makina horiek gertu izatea. Nire proposamena janari osasuntsu gehiago jartzea da makinetan. Horrela, hamaiketakoa ahazten dugun egun horietakoren batean, nahi izanez gero, janari osasuntsua erosteko aukera izango dugu litxarrekerien partez.
    BERDEA

    ResponderEliminar
  96. Nire ustez, litxarreriak eskolako pasilloetan egotea ez dago oso gaizki, bakoitzak bere osasuna kontrolatu behar du, gainera noizian behin litxarreriak jatea ez dago oso gaizki. Orduan, baldintzak jartzea ez legoke ondo egongo bakoitza bere osasunaren menpe baitago eta litxarreri asko jatea edo ez bakoitzaren menpe dago.
    Josem

    ResponderEliminar
  97. Hasi baino lehen argitu nahi nuke gai honen inguruko eztabaida hau ez dela lehenengo aldia entzuten nuena, izan ere, badakit makina kentzeko saiakerak egon direla eta egia esan ez nago ados. Denok dakigu makinan dauden litxarreria eta produktuak ez direla batere komenigarriak. Baina astean behin gaileta batzuk jatea hain txarra al da?
    Arazoa gehiegizko kontsumoan dago, beti dago jendea ez dakitena limitea jartzen eta horrek ekartzen du arazoa. Kontzientziatzea izango litzateke onena, norainoko kaltea ekarri dezakeen ohitura horrek jakin eta barneratu egin behar dira, ideia hona da ere gehiegikerian dabilenari atentzioa deitzea. Ala eta guztiz ere, makina kentzeak ez luke gure elikaduran hobekuntzarik sortuko, beste baliabide batzuk aurkituko genituzkelako (Tolosaldeako taberna, Tolosako supermerkatuak...) institututik gertu....


    Heyhey

    ResponderEliminar
  98. Nire iritziz, pasiluetako makinak edukitzea ez zait gaizki iruditzen, izan ere denok dakigu bertako janaria ez dela osasunarentzako hoberena baina hamaiketako azten zaizun egunean zure tripa zorriak lasaitzen lagun lekizuke, eta gainera inork ez zaitu bertako janaria erostera behartzen, zure aukera da. Gai honen inguruan kexa asko baldin badaude nire proposamena izango litzateke gure eskolako bi makinetako bat dagoen moduan uztea, hau da orainarteko janaria saltzen eta bestean osasunerako hobeagoak diren produktuak saltzea, horrela zure aukera izango da osasuntsu jan hala ez.
    KOREA

    ResponderEliminar
  99. Noski onartu behar direla. Irakasle askoren aitzakia institutu batean heziketa eredu on bat ezarri behar dela da, baina hori tontakeria galanta da. Kafea ere kaltegarria da osasunerako, baina hori kentzea ez zaie interesatzen. Makinak kentzeko beharrik ez dago. Bakoitzak erabaki dezala bertan erosi edo ez. Gaur egun ia dena da kaltegarria osasunerako. Horrelako beldurrekin hasi behar baldin bagara, gureak egin du. Ezin izango genuke ia ezer jan, barazkiak eta frutak ere ez. Nik pertsonalki eskolako makinetan ez dut ezer erosten, baina inongo beharrik badut bertan erosteko, dudarik gabe egingo dut. Eroski bat bezala edukitzea da, eta eskuragarritasun hori asko eskertzen da.

    Resazu

    ResponderEliminar
  100. Nire ustez ez da ideia txarra litxarkerien eta edarien makinak jartzea, azkenean bakoitzaren erabakia da erostea edo ez. Ondo egongo zen beste gauza batzuen makinak jartzea, adibidez, zukuak, fruta eta holako batzuk. Egunen batean zure hamaiketakoa ahazten bazaizu aukera daukazu zerbait erosteko. Oso ondo dago majinak hor egotea eta eskuragarriak izatea denentzako, irakasle eta ikasleentzako.

    ResponderEliminar
  101. Nire ustez, makinak ez liratezke debekatu beharko eskoletan, nahiz eta gehienak litxarreriak izan, elikagai osasuntsuak ere badaude. Ondorioz, makinetan dauden elikagaiak aldatzea izango litzateke hoberena, edo litxarrerien kopurua gutxitzea izango litzateke. Hala eta guztiz ere, niri ez zait hain larria iruditzen astean behin edo bitan litxarreriaren bat jatea, baina beti buruarekin.
    Gainera, institutuko makinak kenduta ere, litxarreri hauek edozein guneetan aurki eta eros ditzakegu eta ondorioz, ez luke ezertan lagunduko makina hauek kentzea.
    Hau esan eta gero, lehen esan bezala, hoberena litxarreriak kentzea izango litzateke, baina, denak ez lirateke kendu beharko, noizbehinka hauek jatea ez baita hain txarra. Ondorioz, litxarreria batzuk uztea eta beste guztiak kentzea gomendatuko nuke. Hasteko, edariak kenduko nituzke, nire ustez kaltegarrienak baitira.

    Dantzari

    ResponderEliminar
  102. Nire ustez onartu behar dira horrelako litxarreriak ikastetxean. Noski ez direla osasungarriak izango litxarreriak badira, baina horregaitik ezin da kendu litxarreria makina bat. Jan eta erosi dezala nahi duenak, bakoitzak jakingo du egiten duena. Litxarreriak gustatzen bazaizkio eta jan nahi baditu, jan ditzala. Esan beharra dago litxarreriaz aparte ere bestelako gauzak agian jarri beharko liratekela.
    Bestalde, komenigarria da horrelako makina bad edukitzea eskolan. Norbaiti noizbait hamaiketakoa ahaztuz gero, bertan du zerbait erosi nahi badu eta ez du joan beharko eskolatik kanpo erostera.
    Horrenbestez, nire ustez ez litzateke baldintzarik jarri behar.

    PIKATXU

    ResponderEliminar
  103. Nire iritziz ,makinak ez liratezke debekatu beharko.Denok dakigu makinetan osasungarriak ez diren litxarrkeriak eta edariak daudela, baina hori ez da arrazoia makinak pasilloetatik kentzeko.Makinak egon edo ez egon,litxarrkeriak nahi baditugu berdin berdin ekarriko ditugu gure etxetik.
    Ikasleok nahi ditugun erabakiak artzeko eta nahi duguna jateko eskubidea dugu.Guk aukeratu behar dugu gure osasunari kalte egin nahi diogun ala ez.Ikasleoi beti estaen digute zer egin behar dugun,inoiz ezin dugu ezer gure kabuz aukeratu eta nik uste dut pertsona guztiak libre garela jan nahi duguna aukeratzeko.
    Makinak kentzeak ez zuen ezertarako balioko ikasleak berdin berdin jarraituko zuten litxarrkeriak ekartzen.

    Txuri123

    ResponderEliminar
  104. Nire ustez, onartu behar dira, bakoitzak kontrolatu beharko luke zer jan nahi duen eta zer ez. Gainera, makina horiek Orixeko eraikinen bakarrik daude, hau da, ez daude Gorosabeleko eraikinean, horregatik, litxarreria horiek ez daude gazteenentzako eskuragarri. Orixeko eraikinean gaudenok, nahikoa adina daukagula uste dut gure erabakiak hartzeko eta zein elikagai mota kontsumitu nahi ditugun erabakitzeko. Makina horien aurka daundenen egitekoa, makina horietako elikagaiak ez kontsumitzea eta gainerako ikaskide eta irakasleak kontzientziatzea izango litzateke, horrela, gutxiago salduko eta diru gutxiago lortuko zuten, agian, kentzera behartuta sentitu arte.

    BOKATAWOMAN.

    ResponderEliminar
  105. Nire usteZ, ikastetxeetako pasiloetako osasungarriak ez diren makinak ez dira kendu behar. Ados nago ez direla batere osasungarriak eta tentazioa sortzen dutela, baina, iruiditzen zait bakoitzak jarri behar lizkiokeela mugak bere gorputzari, eta horrelako janarien aurrean kontrolatzen jakin. Bakoitzak jakin beharko luke zer den komenigarria eta zer ez bere gorputzarentzat eta hortaz, ondorioak onartu beharko lituzke inongo kexarik jarri gabe.
    Baldintzaren bat ipintzekotan onako hau izango litzateke nirea: DBH-ko ikasleen gurasoei baimena eskatzea makina hauetan kontsumi dezaten eta hortaz behintzat gazteengoen osasuna pixkatxo bat kontrolatu.
    Batxilergoko ikasleak berriz, nahiko helduak izan behar genuke eta guk erabaki kontsimitu ala ez horrek dakarren ondorioak onartuz.

    KITTEL

    ResponderEliminar
  106. Niri ez zait gaizki iruditzen eskoletan makinak egotea. Bakoitzak ikusi beharko luke bere osasunean zer kalte egin dezaketen bertako produktuek, eta bakoitzak erabaki horiek erosi edo ez. Eskoletako makinak kenduko balira ere, jendeak berdin-berdin kontsumituko lituzke horrelako elikagaiak. Alde batetik egia da koipe eta azukre askoko janaria dagoela, eta ez direla batere osasungarriak, baina hamaiketakoa ematea ahazten zaizun egunean ondo etortzen da handik zerbait erostea. Denok dakigu ez direla egunero jatekoak, baina tarteka janez gero ez ligukete horrenbesteko kalterik egingo. Beste alde batetik, litxarreriak soilik egon beharrean, beste era bateko janari edo elikagai osasungarriagoak jartzea ideia ona iruditzen zait. Beraz, nire ustez ez lituzkete litxarrerien makinak kendu behar, bakoitzak kontrolatu beharko luke hauen erabilera.

    APIRILA

    ResponderEliminar
  107. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  108. Nire ustez eskolan dauden makinak ez liratezke kendu behar. Nire iritziz nahiko helduak gara bakoitzak zer kontsumitu eta zer ez kontsumitu erabakitzeko, osasungarria izan ala ez izan.

    Lehenik eta behin, nire ustez gakoa ez dago gauza ez osasungarriak saltzean, baizik eta ez dagoela aukera handia gauza osasungarriak erosteko. Horregatik nik uste barietatea handitu egin beharko litzatekeela. Eta behin hortik abiatuta bakoitzak zer nahi duen kontsumitu aukera dezala.

    Bestalde, nik uste komenigarria dela makinak hor egotea. Norbaiti bazkaria edo hamaiketakoa ahaztuz gero, nik uste hobe dela behintzat litxarkeria bat jatea goiz osoa ezer jan gabe egotea baino. Hori kaltegarriagoa baita gorputzarentzat. Gainera ondo dago elikadura osasuntsugarria izatea, baina obsesioa ere txarra da, eta noizbehinka litxarkeriaren bat janez gero ez da ezer gertatzen.

    Horrenbestez, ez dut uste makinak kendu behar direnik, kontsumo erresponsable bat egiten badugu, eta esan bezala, nik uste nahiko helduak garela bakoitzak zer egin nahi duen aukeratzeko.

    GARCILARSO1

    ResponderEliminar
  109. Nire ustez, ez dira kendu behar, osasungarriak ez diren litxarreriak denok jaten ditugulako eta edariak ere esoten ditugulako noiz behinka. Denok dakigu ez dira osasungarriak inorentzako baina noizean behin jatea edo edateagatik ez zaigu ezer pasako.
    Nire ustez, jende asko kexatu egiten dela, plastikoak eta geratzen direlako pasilloetako lurrean eta ados nago haiekin, baina ez dut uste beharrezkoa izango denik debekatzea litxarreri mota horiek.
    Baldintzaren bat ipintzerakoan, nik uste dut onartu egin behar direla baina gero, zaborraren kontuak eta askoz gehiago zaindu behar direla ere uste dut, jende askori ez zaiolako batere apropos iruditzen pasilloak zikinak egotea.

    Manu

    ResponderEliminar
  110. Ni litxarkerien eta osasungarriak ez diren elikagaien aurka nago baina ez dut uste eskoletako pasilloetatik ken behar liratekenik. Pasilloetan jendeak erosten dituelako daude eta nire iritziz, ez da lan egin behar litxarkeriak debekatzearen alde, lana, jendea litxarkeriak txarrak direla mentalizatzen egin behar da.
    Horrekin ez dut esan nahi noski, edozein elikagai saltzearen alde nagoenik. Betiere muga batzuen barruan saltzen badira nago litxarkerien alde.
    Gainera, eskolako pasilloetatik litxarkeriak kenduko balituzte ere, jan nahi lituzkeenak, beti izango luke etxetik eramateko aukera edo eskolatik kanpo dagoenean ere jateko aukera izango luke.
    Beraz, geure buruarengan pentsatuz, ez genituzkeela jan behar pentsatzen dut.

    Izengoitia: Menkpinot

    ResponderEliminar
  111. Nire ustez, ikastetxeetako pasiloetako janari ez osasungarrien makinak ez lirateke kendu behar.
    Argi dago makina hauetan dauden janariak ez direla egokieenak jolasorduetan jateko, baina nori ez zaio tokatu eskolara jolasorduan jateko janaria ahaztea? Horrelakoetan ez da egoten beste irtenbiderik makina hauetan janaria erostea baino.
    Kasu hauek gutxitan gertatzen dira, baina seiehun ikasle baino gehiago dauden eskola batean, beti izango da batenbat hau gertatzen zaiona.
    Janari mota hau, beti ere gutxieneko azterketa batzuk pasatzen bazaizkio, gutxitan jan izanez gero, nire ustez ez dago arazorik. Baina ikasle batek egunero-egunero horrelako litxarkeriak jaten baditu, ez dio batere onik egingo.
    Hau dena kontuan izanik, nire ustez makina hauek, hainbeste ikasle dauden eskola batean egoteak, onura gehaho egingo du txar baino. Norberak ikusi beharko luke zer komeni zaion jatea, litxarkeriak beti izango dira, hauek baitira errezenak jateko momentu hauetan eta merkeenak. Beraz horrelako makinak egotearen alde nago.

    Cavendish

    ResponderEliminar
  112. Nire ustez, ikastetxeetako pasiloetan dauden makinak ez dira kendu behar. Osasun aldetik denok dakigu kalte egiten dutela, baina bakoitzak jakin behar du zer egiten ari den. Norberak kontrolatu behar du bere burua, astean behin jateagatik ez dizu kalte handirik egingo, baina egunero jaten badituzu... Gainera, soluzioa ez da kentzea, hori oso erraza izango litzateke. Makina horiek negozio ederra egiten dute, errekreotan jende asko hurbiltzen da zeoze erostera. Makina horietan beste produktu osasungarri batzuk jartzen dituzu eta listo. Beste aldetik, makinak onuragarriak dira hamaiketakoa ahazten baduzu edo momentu batean gosea jartzen bazaizu. Nik makina horietan ez dut gauza askorik erosten. Kurtso hasieran gauza dexente erosten nituen, baina hori pasa da eta orain etxetik eramaten dut eta ahazten zaitenean makinarantz hurbiltzen naiz. Galdera honek ez du zentzu handirik, eskolaz aparte askotan erosten ditugulako janari ez osasungarriak. Zer axola du eskolan erosi edo herrian bertan, berdin berdin jarraituko ditugu eta kontsumitzen.
    Bukatzeko esan nahi nuke gai honen inguruko eztabaida hau ez dela lehenengo aldia entzuten nuena, izan ere, badakit makina kentzeko saiakerak egon direla eta egia esan ez nago ados.
    Hau da nire irtzia gai honi buruz.
    VALENTINO ROSSI

    ResponderEliminar
  113. Nire ustez, ez lirateke kendu behar eskolako makinetako litxarreriak. Ez zaidalako gaizki iruditzen ikasleek makinetan erostea gozokiak, gero plastikoak basuretara botatzen badituze. Gero ere, adibidez, egun batean ikasle batek bere hamaiketakoa ahazten badu, ahal du makinetan erosi bere hamaiketakoa.
    Gero bai, litxarreriak txarrak dira egunero jaten badituzu, baina hori bakoitzaren erabakia dela iruditzen zait.

    SuperBokataMan

    ResponderEliminar
  114. Nik uste dut litxarkeriak saltzen dituzten makinak ez zirela debekatu beharko. Ze nahiz eta makina horiek debekatu, ikastetxetik kanpo ere hamaika gozoki denda daude eta ikastetxen eros ezin duzuna kanpoan erostea daukazu eta gainera seguraski merkeago.
    Makinak dituzten produktuak osasuntsual ala ez izan, bakoitzak erabakiko du zer jan nahiz eta gehiegizko kontsumizioak bere kontsekuentzia txarrak ekarri, baino hoi ya bakoitzak ikusi behar du zenbateko maiztasunakin jaten dituen.
    Patata

    ResponderEliminar
  115. Nire ustez, nahiz eta denak dakigun litxarreriak ez direla osasungarriak, eskolako pasilloetan jarrrita egoteak duen ondorioa pertsona bakoitzaren esku dago. Norberak ikusiko du zer jaten duen eta zer kalte egiten dion bere gorputzari.
    Honekin bat, eskoletako makinak kendu ezkero ez dut uste jendeak litxarreriak baztertuko dituenik, beste edozien denda edo tabernetara jo eta bertan erosiko bailituzkete.
    Bestalde, nire ustez eskolan horrelako makinarenbat egotea jarrantzitsua da, bazkaria edo hamaiketakoa ahaztu ezkero, tripa pixka bat betetzeko, gainera, behi jateak ez du kalterik egiten gure osasunean. Jende gehienak eskertu egiten duela esango nuke, nahiz eta osasungarria ez izan, zerbait jatea ona delako.
    Bukatzeko, hau dea azalduta, nire stez makinak egoteak ez du arazorik ekartzen, zaindu nahi duenak badaki litxarreriak ez direla jan behar eta eraz, ez du erosiko. Beharra duenarentzat berriz, egokia dela uste dut, baina hori bai, neurrian jan ezkero, egunero ahaztuko balitzaio etxetik eramatea, orduan ez luke egunero litxarreriarik jan behar.
    TheGod

    ResponderEliminar
  116. Nire ustez, pasiloetan osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzea ez dago oso gaizki. Egia esan, osasunerako txarrak izan daitezke janari eta edari hauek baina adibidez hamaiketakoa edo bazkaria etxean ahaztuz gero, baduzu zer erosia.
    Bestalde, obesitatea eta osasuna oker dezakete janari eta edari hauek. Debekuraino iristea ez litzateke ondo egongo, baina bai kontrolatzearena.
    Adibidez, pertsona bakoitzak janari eta edari bakarra erostea aste betean…eta hori ez balitz beteko makinetako langileak astean behin edo etortzea… baina hori gauza guztiak bezala esan beharra dago denok gorputz desberdinak ditugula baina ala ere kontrolatu beharko litzateke. Laburbilduz, esan beharra dago makinak kentzea ondo egongo litzatekeela alde batetik, baina beste aldetik ona ere izango litzateke jateko zerbait ahaztu ezkero.

    Xari.

    ResponderEliminar
  117. Nik, ez nituzke ikastetxeetako pasiloetan dauden makinak kenduko, egi da, bertan dauden litxarkeri asko ez direla osasunerako onak, baina, nire ustez, pertsona bakoitzak jakin beharko luke bere osasunarekin zer egiten duen, ala ere, behin edo bitan jan ez gero ez dut uste kalte egin litekeenik. Nik ez nituzke erosiko, lehenbizi ez zaizkidalako asko gustatzen, eta ondoren, garestiak iruditzen zaizkidalako, eta erosi nahi izanez gero, beste dendaren batean erosiko nituzke , merkagoak direlako.
    Ezizena:Federico50

    ResponderEliminar
  118. Nire ustez, osasungarriak ez diren litxarrikeriak eta edariak saltzen dituzten makinak onartu beharko genituzke. Izan ere, denok izan beharko genuke nahikoa kontzientzia zer den ona eta zer ez gure osasunerako jakiteko. Hau da, litxarrikeri makinok pasilloetan egoteak ez du esan nahi hauetan kontsumitu behar dugunik, norberak jakin beharko luke zer komeni zaion bere osasunari. Hala ere, saltzen diren produktuen artean osasuntsuak direnak ere tartekatuko beharko lirateke. Noski, ezin ditzakegu hainbeste gustatzen zaizkigun fruta freskoak, barazkiak, etab. sartu, izan ere segituan ustelduko lirateke makinaren barruan egongo liratekeelako eta. Laburbilduz, makinak bere horretan utzi beharko genituzkeela pentsatzen dut, baina produktu osasungarriak ere sartu beharko genituzke.


    Ezizena: Florin

    ResponderEliminar
  119. Nire ustez makina hauek ez lirateke debekatu behar. Alde batetik garbi dago ez direla osasungarriak eta ez liratezkela bertako gauzak kontsumitu behar. Baina nire iritziz badago jendea ez duena osasuntsu bizi nahi eta bertako gauzak kontsumitu eta horiek eskubide guztia dute bertako gauzak erosteko. Nire kasuan, hala ere ez zait asko gustatzen bertako gauzak kontsumitzea. Alde batetik, lehen esan dudan moduan ez delako osasungarria eta bestetik dirua gastatzeko makina bat besterik ez delako. Nik uste dut komenigarriagoa dela bakoitzak bere hamaiketakoa etxetik ekartzea eta horrela dirua ez gastatzeko aukera izango duzu, eta gainera ekartzen duzun hori osasungarria bada, sagarra edo platanoa adibidez, ederki.
    Ezizena: Kalbi

    ResponderEliminar
  120. Nire ustez, ez lirateke kendu behar makinak, baina, bertako janari mota aldatu egingo nuke. Gaur egun, beste hainbat aukera ditugu eskuartean, esaterako: azukre gutxiago duten produktuak, ez hain elaboratuak dauden gozokiak, osagai naturalagoak dituztenak... Hortik aurrera, bakoitzak egin behar du bere aukera; litxarreri konbenzionalak erosi edo osagai naturalagoak dituztenak erosi.
    Kontutan hartu behar da egunero zazpi ordu pasatzen ditugula ikastetxean gutxi gora-behera eta gazteak garenez energia asko behar dugu. Normalean, etxetik eramandako janaria ez dugu nahikoa izaten eta ordu asko direnez, ikastetxeak aukera hori eman behar duela iruditzen zait.

    Triku

    ResponderEliminar
  121. Nire ustez onartu beharko lirateke, denok badakigu ez direla onak gure osasunerako, baina horrek ez du erabat zure osasuna izurratzen. Hau da, hori neurtzen da eskolatik kanpo egiten duzunaren arabera, zuk badaukazu pasilloetako litxarkeria jatea baina egiten duzun kirolaren arabera. Bat jateak ez dizu kalterik egfiten, baina eskolatik kanpo kirola egin beharrean, jaten egoten bazara, hori bai izango dela txarrerako.
    Ez dut uste baldintzak ipini beharko liratekenik, ikasleok ordu asko pasatzen ditugu eskolan ikaste,lanak egiten... eta egun osoa igaro ahal izateko, indar pixka bat behar da.

    IZAR

    ResponderEliminar
  122. Lehenik eta behin aipatu behar da makina hauek erabili eta barruan dagoen janaria kontsumitzea norberaren gauza dela. Beste aldetik, jakin behar dugu bai eskolan bai kalean lor ditzakegula gozoki edota jaki horiek. Gozoki horiek kontsumitzea ez zen eskolalen problema izan behar. Beraz, niri ez zait gaizki iruditzen makina hauek ezarrita egotea, gainera “apuro” baterako ondo etortzen dira. Gainera, Orixe gertuenera dagoen supermerkatutik ere urruti dago, beraz aproposa da makina horiek ezartzea. Limiteak nire ustez ez ziren beharrezkoak izango. Irakasleak ez ziren sartu beharko ikasleen bizitzan eta gutxiago beraien elikaduran. Baina nire ustez, osasungarriena fruta postu bat ezartzea izango zen, horrela elikadura osasungarriena eta osatuena lortzeko, baina garestiegia denez… besteekin konformatu behar.

    MALIBU

    ResponderEliminar
  123. Nire ustez ez lirateke makinak kendu beharko. Denok dakigu makina horietako produktuak kaltegarriak direla gure osasunarentzako, baina horiek jateko erabakia gure esku dago, hau da, guk ikusiko dugu zer egin gure osasunarekin.
    Makinak ez kentzeko beste arrazoietako bat zera da, askotan hamaiketakoa ekartzea ahazten zaigu edota ez digu denborarik ematen prestatzeko, orduan, alternatiba bat makina hauek izaten dira.
    Nire iritziz hobeagoa da makinetatik hamaiketako bat lortzea ezer ez jatea baino, nahiz eta osasunarentzat kaltegarria izan. Baita ere, komenigarria da ikasleok zein irakasleek klase tarteetan zerbait jatea burua freskatzeko.
    Azkenik, egia da makina hauetan janari osasungarriagoa jartzeko aukera ez dela ideia txarra eta denontzat hobea izango litzatekeela.

    GYM

    ResponderEliminar
  124. Nire ustez ez lirateke debekatu behar horrelako makinak. Izan ere, askotan ondo etortzen da makinak eskura edukitzea hamaiketakoa ahazten zaizunean, gainera eskolatik makinak kentzeak ez luke gure osasuna guztiz hobetuko, litxarkeriak nahi baditugu ez baitugu eskolatik kanpo lortzeko inongo arazorik. Egia da horrelako jakiak ez direla osasunarentzat onenak, baina nahiko helduak gara iada gure osasuna zaintzen jakiteko eta horrelako jakiak jan nahi ditugun ala ez erabakitzeko. Beste aukera bat izan daiteke janari osasungarriagoa dagoen beste makina bat gehitzea, haien osasuna zaintzen dutenek ere erosteko aukera izan dezaten, baina betiere oraingo makinak mantendus.
    PANTXIKA

    ResponderEliminar
  125. Nire ustez onartu beharko lirateke osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak. Makina hauek ondo daude,zeren eta, ikasle nahiz irakasleek, ordu asko pasatzen dituzte eskolan eta noizean behin horrelako gauzak jateagatik ez da ezer pasatzen. Egia esan makina horietan egoten den jana ez da osasungarria izaten, baina irtenbide bat egon daiteke, janari osasuntsuagoa jartzea. Makina hauek ondo etortzen dira,noizean behin edonori hamaiketakoa ahantz dakiokelako, eta horretarako ondo etortzen baitira,nahiz eta jaki osasungarriak ez egon. Esan daiteke, bakoitzak badakiela zer komeni zaion jatea eta zer ez, iada helduak gara gure burua zaintzeko. Beraz lehen aipatu dudan moduan, dauden makina horiek mantendu eta jaki osasungarriago batzuk gehituko nituzke, horrela ez litzateke arazorik egongo osasunarekin.

    LUR

    ResponderEliminar
  126. Nire ustez, ez lirateke kendu behar makinak. Norberak jarri beharko luke bere buruari mugak; hau da, noraino egingo liokeen kalte. Egia da norberak bere tentazioak dituela eta beti tentatzen gaituztela makinetako litxarreriak. Makinak kendu gabe beste aukera batzuk ere egon daitezke. Esaterako, janari osasungarriagoa jarri, hau da, azukre kantitatea gutxiago edukiko dituztenak. Nahiz eta janari osasungarriagoa jarri jendeak nahi duena jango du ikastetxetik kanpo eta hori ondo iruditzen zait zeren eta iñori ez zaio gustatzen esatea zer jan behar duen. Gainera pasiloetako makina horiek beharrezkoak iruditzen zaizkit nahiz eta litxarreriak izan; adibidez hamaiketakoa ahaztu ezgero berta bertan dauzakazu jateko.

    KLAI

    ResponderEliminar
  127. Nire iritziz ez lirateke ikastetxeetako makinak kendu behar, bakoitzak jakingo baitu zer erosten duen eta zer ez. Iada gure buruataz ardura naikoa dugula pentsatzen dut, jakiteko zer komeni den jatea, beraz lehen esan moduan ez direla kendu behar esango nuke. Norbaitek bere osasuna zaindu nahiko balu, aukera du eskolako litxarreriak alde batera uzteko, hortaz nahi duenak soilik eros dezake. Bestalde, makinetako produktu batzuk aldatzea ere ez legoke geizki. Adibidez, "litxarreria kendu" eta jaki osasungarriak jarriko nituzke
    Beraz, makinak egotearen alde nago, bakoitzak bai baitaki zer erosten duen eta zer ez.
    ZERU

    ResponderEliminar
  128. Ni litxarkerien eta osasungarriak ez diren elikagaien aurka nago baina ez dut uste eskoletako pasilloetatik ken behar liratekenik. Pasilloetan jendeak erosten dituelako daude eta nire iritziz, ez da lan egin behar litxarkeriak debekatzearen alde, lana, jendea litxarkeriak txarrak direla mentalizatzen egin behar da.
    Horrekin ez dut esan nahi noski, edozein elikagai saltzearen alde nagoenik. Betiere muga batzuen barruan
    saltzen badira nago litxarkerien alde.
    Gainera, eskolako pasilloetatik litxarkeriak kenduko balituzte ere, jan nahi lituzkeenak, beti izango luke etxetik eramateko aukera edo eskolatik kanpo dagoenean ere jateko aukera izango luke.
    Beraz, geure buruarengan pentsatuz, ez genituzkeela jan behar pentsatzen dut.
    JOXEPO.

    ResponderEliminar
  129. Nire ustez instituto sarreran dauden litxarrerien eta edarien makinak ez lirateke kendu behar, ondo etortzen zaizkielako hamaiketakoa ekartzen ez duten pertsonei. Agian, gauza osasungarriagoak eskaini ahalko lirateke, adibidez; fruta eta zuku naturalak. Bestalde, makinen erabilera murrizteko, egunero patio garaian ikasleek edota irakasleek eginiko pintxoak edo bokadilloak salgai jartzea gomendatzen dut. Baina nire aburuz, jada nahiko helduak gara jakiteko makinetan dauden litxarreriak ez direla onak gure osasunerako, eta neurrian kontsumitu behar direla. Hortaz, makinen alde nago, nik ere haietan dauden litxarreriak noizean behin erosten eta jaten ditudalako.
    KIXKUR

    ResponderEliminar
  130. Nire iritzia gai eztabaigarri honen inguruan oso argia da; institutu honetan dauden litxarrerien eta edarien makinak ez lirateke kendu behar. Nire ustez bakoitzak erabaki behar du egin zeure buruarekin; hau da zaindu nahi ez baduzu, ez zara zaintzen; baina zaindu nahi baduzu ere, ez dago zertan kendu komeni ez zaizun gauza hori. Horrela zeuru buruari gogor egiten ikasten duzu, eta nire ustez, norberak norbere buruari gogor egiteak asko balio du, bizitzan zehar ere hainbat bide kaltegarri har ez ditzazun. Makinak ez kentzeak beste onura bat ere ekartzen du, egunen batean institutoan gose edo egarri baldin bazara (hainbat arrazoien ondorioz, adibidez, hamaiketakoa ahaztu zaizulako, gutxi bazkaldu duzulako...), institutuko makinek horrelako egoerak salbatzen ditu; arrazoi honek txorakeria dela ematen du; baina gose edo egarri baldin bazara, ezin izaten da klasean arreta jarri. Hortaz, nire iritziz, nahiz eta ez duen ematen; makinek onura asko ekar ditzakete, eta batez ere zeure buruari gogor egiteko ahalmena ikasteko treba gaitezkeelako. Beraz, saiatu gogor egien zeure buruari.

    Izengoitia: GRIZI

    ResponderEliminar
  131. Nire ustez sarrerako litxarreri eta edarien makinak ez lirateke kendu behar. Denok dakigu bertan dagoen janaria ez dela osasungarria eta askoz ere onura handiagoak ekarriko dizkigula etxetik frutarenbat ekartzeak, baina honek ez du esan nahi noiz behinka makina horietatik hamaiketakoa hartzeak kalte egingo digunik. Gainera, askotan ikasleei ahaztu egiten zaie hamaiketakoa ekartzea eskolara eta kasu horietan makinatik eros dezakete. Hala ere, onartu beharra dago, makinetan dauden produktuak baino osasungarriagoak jar daitezkeela. Laburtuz, ni makinen alde nago, nahiz eta ez izan osasungarriak, eta gainera, norberak ikusiko du zer komeni zaion jatea eta zer ez.
    Izengoitia: KAS

    ResponderEliminar
  132. Nire ustez, ez lirateke kendu behar makina hauek, izan ere erabilgarriak dira hamaiketakoa ahazten zaizunean. Hala ere, dakigunez, makina hauen edukia ez da batere osasungarria, eta ondorioz, hauen edukia erregulatu beharko litzateke, lehenengoz, litxarrikeria batzuk kendu beharko genituzke, eta hauen ordez, janari osasuntsuagoa jarri. Gainera, geratuko liratekeen litxarrikeriei prezioa igo eta hauen kopurua murriztu eta mugatu beharko genituzke, horrela, jende gutxiago egongo litzateke prest hauek erosteko.
    Honetaz aparte, litxarrikeria gehiegi jateari buruzko dakartzaten arazoei buruz kontzientziatu beharko litzateke, hala nola, obesitatea, bihotzeko gaitzak, kolesterola…
    Egia da, ez dela oso ona makina hauetatik hamaiketakoa hartzea, baino azkenean guk hartzen dugu erabakia, eta makinak kendu baino, gu kontzientziatu beharko ginateke hauek ez erosteko, izan ere, makinak kendu edo ez edozein lekutan har ditzakegu horrelako litxarrikeriak.

    arratoia234

    ResponderEliminar
  133. Nire ustez nahiz eta makina hauetan salgai dauden produktuak ez osasungarriak izan, ez lirateke debekatu beharko. Baliteke, ikasleren batek bere hamaiketako edo bazkaria ahaztu izana eta gosez egotea; honek, ikasle, irakasle edo garbitzaile izan, izugarrizko gosea eragin diezaioke.

    Egia da, makina hauetako alimentuak ez dierla bat ere osasungarriak, baina gu geuk hartzen dugu erabakia, eta hobe genuke gu konturatzea zer nolako produktua den , makina kendu aurretik.

    Azken finean, makina hau kentzea, hainbat kexuren ondorio izango zen, ikasle askok erosten dute hamaiketakoa eta bazkaria bertan. Azkenik, makina hauen alde txarrena aipatu behar dut; makina hauentan salgai dauden produktuak oso garestiak dira jan kopuru aldetik begiratuta, eta gainera pixkanaka prezioak igotzen dituzte.

    Andoni

    ResponderEliminar
  134. Egia esan, makinetako litxarreriak debekatu beharko lirateke nerabeok litxarreri gehiegi erosten ditugulako eskolako makinetan. Badira toki batzuk (Andaluzia) non litxarreriak 100kcal baino gutxiagoak iz<an behar diren eskoletako makinetan saltzeko onartuak izateko.

    Alde batetik, nerabeoi fabore bat egingo liguke litxarreriak ezin erostea eskoletan, zeren eta nerabe eta ume asko daude gehiegi pisatzen dutenak eta horrekin zerikusia duten gaixotasunak pairatzen dutela.

    Gaixotasun horiek sorrarazten laguntzen duen beste arrazoi bat da gure sedentarismoa. Guk ez dugu nahi izaten aktiboak eta beti edozein ixkinetan gaude esrita denbora guztian.

    Azkenik, litxarreri horiek eskoletan saltzearen debekuaz gain, limitatu egin bhearko lirateke beraiek erabilitako produktua litxarreriak egiteko, adibidez, azukre gutxiago erabiltzea menpekotasun gutxiago egoteko haien produktuengan.

    Laburbildiz, litxarreriak debekatu egin beharko lirateke saltzea eskoletan eta beraien litxarreriak egiteko produktuak limitatu beharko lirateke gure osasunarentzat.

    ResponderEliminar
  135. Nere ustez, Orixen dauden litxarkerien makinak ez dira debekatu behar. Denok dakigu litxarkeri makinak ez direla batere osasungarriak eta ez direla maiz jan behar, baina, nere ustez, bakoitzak hartzen du elikagai ez osasuntsu horiek jatea edo ez. Gehitzeko, makina hauek oso ondo etortzen zaizkigu ikasle eta irakasleoi gure hamaiketako edo bazkaria ahazten zaigunean.

    ResponderEliminar
  136. Denok dakigu makina horiek denon kalterako direla, gainera hainbat aditu; nutrizionistak, dietistak.. gure osasuna obetzeko ahalegin handia egiten ari dira eta horrelako makinak jarriz beraiek egindalko ahalegin guztiak ez dute ezertarako balio. Baina makina horiek kendu ezkero, jendeak berdin berdin lortuko lituzke litxarkeriak: erdi mailako tabernan, beheran dagoen karrefurrean...
    Argi dago bakoitzak nahi duena egingo duela ta bakoitzaren esku dagoela litxarkeriak jatea, eta edonon lortu ditzakela baina hala ere eskolan adin txikiko pertsona asko daude eta beraien iritzia oraindik ez dago erabat garatuta horren ondorioz babestu egin beharko genituzke eta hamaiketako osasuntsu batera bultzatu.
    Tekendo

    ResponderEliminar
  137. Nire iritziz, ez dira kendu behar. Bakoitzak badaki bere buruarentzat zer den ona eta zer txarra eta bakoitzak zer jaten duen aukeratzeko burujabea da. Ez da baldintzarik jarri behar, librea izan behar du.

    ResponderEliminar
  138. Nire iritziz ez dira kendu behar makina hauek, denok dakigu litxarkeriak modu deskontrolatu batean jaten baditugu nolabait ahal digula gure gorputzari kalte egin, baino bakoitzak jakin behar du zer den komenigarria bere gorputzarentzat eta bakoitzaren eskun dago erostea edo ez. Gero beste arazo bat da botatzen dugun basura guztia makina hauen erruz, eta egia da, urtero gertatzen da horrelakoren bat baino kontrolatzen bada ez dago arazorik nire ikus puntutik.

    Ezizena: TXINDOKI

    ResponderEliminar
  139. Nire ustez ez lirateke makina hauek kendu behar, nahiz eta litxarkeria asko ekartzen dituzten eta gure gorputzaria kalte egin diezaguketen. Dena den, guk gure gorputza ezagutzen dugu eta guk jakin beharko genituzke zer ondorio eduki ditzazkegun. Makina hauen veste ondorio larri bat, bertan dagoen janariek ekartzen duten plastiko eta zabro guztia da. Egia da, makina hauek edukiko ez bagenitu zabor gutxiago sortuko genukeela eta bestetik, osasun obeagoa edukiko genukeela. Baina ala ere nire iritziz makina hauek ez lituzkete kendu beharko.

    ResponderEliminar
  140. Argi dago ikastetxeetako makinak litxarreriaz beterik daudela, baina norberaren esku dago kontsumitu hala ez. Geure buruari kalte egiten diogu produktu horiek erostean, eta modu deskontrolatuan janez gero, zer esanik ez. Baina bakoitzak erabakiko du zer jan edo zer utzi jatez, nahiz eta erabaki batek edo bestek gorputzari kalte egingo dion. Nire ustez, ez lirateke makina horiek kendu beharko. Batik bat, egunen batean hamaiketakoa edota bazkaria ahaztuz gero, irtenbide bat baita.Ez oso osasuntsua, baina egunen batean estutasunetik irteteko balio du. Egingo nukeen aldaketa bat, makinetan dauden litxarreriak beste produktu osasungarriago batzuengatik ordezkatzea izango litzateke.

    Ezizena: 1001

    ResponderEliminar
  141. Nik bi alde desberdinetatik irakurtzen dut gadera hau, makina hauek ez direnez osasungarriak ez litzateke oso egokia izango ikastetxe batean aurkitzea. Gure osasunerako kaltegarriak izan daitezkeelako adibidez. Ala ere bakoitzak hartu behar ditu bere osasunerako neurriak, beraz gutxitan jan ezkero horrelako litxarreriak behin jateak ez digu kalte handirik egingo. Baina ikasleoi edo baita irakasleei ere hamaiketakorako janaria ahazten zaigunean denok joaten gara makina horietara, osasungarria den ala ez bi aldiz pentsatu gabe. Zergatik? Ez dugulako beste erremediorik sekulako gosea dugunean.
    Nire ustez, makina hauek kentzeko erremedioa beste makina batzuk jartzea da. Orixeko ekomakinak. Litxarrerien ordez fruta egongo balitz agian jendeak ez luke lehen bezain beste erosiko, baina nik uste dut gose handia duzunean nolabait ere behartuta sentitzen zarela makina horiek soilik badituzu ikastetxean. Nik hala ere nahiago ditut frutak edo patata tortilak dituzten makinak litxarrerienak baino. Nire ustez hori da irtenbidea.

    KAKA NERETZAKO!

    ResponderEliminar
  142. Nire iritziz jendeak zaindu nahi badu makinan zer erosi eta zer ez erabakitzeko gai izan behar du. Uste dut pertsona bat zaintzen bada makinetan ezer ez erosteko gai izango dela, bestalde, pertsona batek bere osasunean eta egoera fisiko egokian interesik ez badu eskolan edota beste edozein tokitan litzarreriak hartuko ditu. Makina, pizgarri bat dela esango nuke eta alde horretatik hobe izango litzateke kentzea, jendeak albotik pasatzean inbidia edo antsia sentitzen baitu, baina aldi berean, nahiz eta eskolan ez jan beste edozein lekutan jango du, beraz ez luke influentzia handirik izango. Aukerarik onena makinetan gauza osasungarriagoak jartzea izango litzateke, baina gauza goxoak beti, jendeak horregatik hartzen baititu. Ondorioz, jendeak kapaz izan beharko luke gauza ez osasungarriak ekiditeko, baina makinako litzarreriak produktu osasungarriekin aldatuko bagenitu aurrera pausu bat emango genuke antsia murrizteko.

    ZATOA

    ResponderEliminar
  143. Nire iritziz, ondo dago makinetan litxarreriak ipintzea baina dena bere neurrian. Litxarreriak nahiz osasungarria den janaria ipini beharko lukete. Berez, jendeak nahiago du zapore goxoa duen janaria beraz ondo egongo litzateke goxoa dagoen janari osasungarria jartzea jende gehiagok har dezan. Hala ere, litxarreariak kentzea ez litzateke izango modu bat jendeak osasuntsuago jateko, etxera iristerakoan nahi bezainbeste jango luketelako. Beraz, nire ustez ondo dago litxarrerian jartzea makinetan.

    Anomino0102

    ResponderEliminar
  144. Nire ustez, litxarkeriak makinetan egon beharko lukete. Egia da ez dela osasungarria, baina pertsona bakoitzak erabaki behar du zer egin bere bizitzarekin eta litxarkeriak kontsumitu nahi baditu, kontsumitza ditzaka, osasungarria izan edo ez.

    ResponderEliminar
  145. Nire ustez, litxarkeriak makinetan egon beharko lukete. Egia da ez dela osasungarria, baina pertsona bakoitzak erabaki behar du zer egin bere bizitzarekin eta litxarkeriak kontsumitu nahi baditu, kontsumitza ditzaka, osasungarria izan edo ez.

    Ezizena:Miguel Angel Cavero

    ResponderEliminar
  146. Nire ustez, makina horiek ez lirateke debekatu behar. Badakigu, bere alde txarrak badituela,osasungarriak ez diren litxarkeriak askotan jatea gure osasunarentzat txarra da,adibidez,azukre asko badu baina behar den neurrian hartzen baditugu ez digu kalterik egingo. Norberak jakingo du zenbat litxarkeria jan behar dituen, bere neurriak hartu behar ditu.Makina horiek bere alde onak ere baditu, norbaiti hamaiketakoa azten bazaio makinetatik erosten du janaria eta gosez bazaude ere makinak zer edo zer erosten dezu.Noizean behin jateak ez digu kalterik egiten, badago jendea ondo aprobetxatzen dituztenak makina hauek. Ondo kontrolatzen baduzu makinaren erabilpena ez dizu kalterik egingo. Hau dena ikusi eta gero, nik ez nituzke kenduko.

    MENDI

    ResponderEliminar
  147. Nire ustez ez lirateke debekatu behar horrelako makinak. Izan ere, askotan ondo etortzen da makinak eskura edukitzea hamaiketakoa ahazten zaizunean, gainera eskolatik makinak kentzeak ez luke gure osasuna guztiz hobetuko, litxarkeriak nahi baditugu ez baitugu eskolatik kanpo lortzeko inongo arazorik. Egia da horrelako jakiak ez direla osasunarentzat onenak, baina nahiko helduak gara iada gure osasuna zaintzen jakiteko eta horrelako jakiak jan nahi ditugun ala ez erabakitzeko. Beste aukera bat izan daiteke janari osasungarriagoa dagoen beste makina bat gehitzea, haien osasuna zaintzen dutenek ere erosteko aukera izan dezaten, baina betiere oraingo makinak mantendus.
    PANTXIKA2

    ResponderEliminar
  148. Nire ustez pasilloetan "osasungarriak ez" diren litxarreriak edota edariak saltzen dituzten makinak ez lirateke kendu behar. Alde on ugari ikusten dizkiot makina hori pasilloetan egoteari; hamaiketakoa ahaztuz gero bertan eros dezakezu eta bazkariarekin berdin, gose bazara bertako gauzez balia zaitezke gosea kentzeko,... Beraz, ez dut hura kentzeko beharrik ikusten.
    Askok esaten dute, bertan "osasungarriak ez" diren produktuak saltzen direla, beraz, zergatik makina bera kendu beharrean ez ditugu bertako produktuak aldatzeko eskatzen? Hain txarrak badira osasunerako, bertako produktuak aldatzearekin nahikoa da, eta horrela produktu "osasungarriak" eros genitzake bertatik.
    Gainera, arazoa ez dut uste makina kentzearekin konpontzen denik,... azken finean, makinak kenduko balituzte, goiko tabernatik erosiko genituzke, beraz... Nik uste dut, bertako produktuak "ez osasungarriak" erosi nahia bakoitzaren menpe dagoela eta norberak ikusi beharko lukeela zer erosi eta zer ez,... .

    Bitxo.

    ResponderEliminar
  149. Nire ustez ez da beharrezkoa eskolako makinak kentzea ze azkenen bakoitzk daki bere osasuna nola daon edo zaintzen ari dan eta ez baldin badu nahi ezer jan ez jateko bakoitzak bere burua kontrolatzen du eta bere osasuna ere bai.
    Beste aldetik, makinan gauza osasungarriak daude baina litsarrerik ere orduan denak joaten gara litsarrrien gana.
    Nire proposamena izango zen ez makinak kentzea baizik eta elikagai osasungarriagoak jartzea.

    J.B

    ResponderEliminar
  150. Nire ustez litxarkeriak saltzeko makina hauek guztiz debekatuta egon beharko lukete.Batetik, argi dago nerabeei normalean osasun kontuak berdin diela beraz etengabe egongo dira hauek erosten eta jaten.Bestetik, litxarkeri guzti hauek plastiko zorroak izaten dituzte beraz,hauek seguraski lurrera botako dituzte eskolako bazter guztiak zikinduz.
    Agian horrelako makinetan elikagai osasungarriak salduko balituzte,fruta edota horrelakoak, hauek eskolan edukitzearen alde egongo nintzake baina hori oso zaia denez,ez da sekula pasako beraz ez nago ados makinak eskolan edukitzearekin.

    XXX

    ResponderEliminar
  151. Nire ustez ez lirateke debekatu beharko, bakoitzak nahi duena erosteko aukera baitu. Baina egia da aukera osasungarriak ez ditugula, beraz, neuk baldintza moduan jarriko nuke aukera gehiago egon beharko luketela eta osasungarriak izan daitezela. Kenduko baziren jendeak berdin berdin jarraituko bailuke beste lekuren batean erosten.
    Reina

    ResponderEliminar
  152. Hobe izango litzateke salduko ez balira, baina egia da batzuetan ongi etortzen direla, izan ere lau ordu jarraian tokatzen zaizkigun klaseak bestela oso luzeak egiten dira. Eta osasungarriak ez badira, zergatik ez dira gauza osasuntsuak dituzten makinak jartzen, eta horrela arazoa bukatu egiten da. Jendeak ez du goserik pasatzen, eta gainera janari osasuntsua jaten du. Baina ala ere ez dakit zer pentsatu, izan ere jendeak nahi duena jateko edo erosteko eskubidea dauka.

    GUGITX

    ResponderEliminar
  153. Nire ustez, ikastetxeetako pasilloetako makinak ez lirateke kendu behar.
    Egia da makina hauetan dauden produktuen gehiengoa osasunerako onak ez diren litxarrakeriak direla eta egunero jateak kalte larriak ekar ditzakeela. Baina, noizbehinka ondo dago makinak pasilloetan egotea, adibidez, norbaiti hamaiketakoa etxean ahazten zaionean edo makinako zerbait jateko gogoa duenean.
    Bestalde, makina horietan produktu osasungarriagoak jartzea eta litxarrakerien kantitatea gutxitzea komeni litzateke, horrela, jendeak aukera zabalagoa izango luke eta litxarrakeria gutxiago kontsumituko litzake. Hala ere, bakoitza bere buruaren jabe da eta berak erabaki behar du zer jan eta zer ez jan edo zer komeni zaion eta zer ez.
    Beraz, nire iritziz, ikastetxeetako pasilloetako makinetan produktu osasungarriagoak jarri beharko lirateke.

    IGANDEA

    ResponderEliminar
  154. Nire ikuspuntua etikan oinarrituko balitz sekula ez nuke janari kaltegarria jarriko ikasle gazteentzat, baina egia esan behar badut ez zait gaizki iruditzen horrelako makinak eskuragarri edukitzea, denok egon baikara estu batean eta clase luzeen artean jateko zerbait erosi dugu. Arazoa jendeak horrelakoak egunerokotasunean jaten dituenean agertzen da. Baita ere iruiditzen zait osasungarria ez den guztia debekatzen hasiko vagina ez litzakeela ia ezer geratuko, ez kafe makina, ez jangelako bazkaria, ez litxarkerientzat makinak...
    Azkenik esan nahiko nuke nahiz eta makina hauen aldekoa nahizen baldintza minimo batzuk ongi etorriko liratekela, ikasleak noizean behin soilik jan ditzaten horrelakoak.

    OSUNA

    ResponderEliminar
  155. Hasteko nire ustez ez dira kendu behar, ez da beharrezkoa, guk badakigu zer egin behar dugun o zer nahi dugun egin gure osasunarekin.Batzuetan ez gara konturatzen, baina ez da ezer pasatzen ez da askotan geartatzen. Nire ustez kapritxito batzuk ez datoz gaizki noizean behin... Azken fiñean gauza pilo bat daude ez direnak osasungarriak baina ezin ditugu ekidin

    Piruleta2

    ResponderEliminar
  156. Nire ustez ikastetxeetako pasilloetan osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez ziren kendu behar, argi dago osasunerako kaltegarriak direla baina badaude hainbat gauza ez direnak hain kaltegarriak, palito integralak, ura... Baina aldi berean kaltegarriak direnak askoz gehiago dira. Gainera makina horiek oso ondo etortzen direla pentsatzen dut, ikasle batek hamaiketako edo bazkaltzeko janaria ahaztu bazaio pasilloetako makinetara joan daiteke eta zeoze hartzea badu.

    ESMERALDA

    ResponderEliminar
  157. .- Nire ustez ikastetxeetako pasilloetan osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez ziren kendu behar, argi dago osasunerako kaltegarriak direla baina badaude hainbat gauza ez direnak hain kaltegarriak, palito integralak, ura... Baina aldi berean kaltegarriak direnak askoz gehiago dira. Gainera makina horiek oso ondo etortzen direla pentsatzen dut, ikasle batek hamaiketako edo bazkaltzeko janaria ahaztu bazaio pasilloetako makinetara joan daiteke eta zeoze hartzea badu.

    Nire ustez ere jakinda janari hori ez dela oso osasuntsua gure elikadurarentzako, zerbait sanogoa jartzea ere ondo etorriko zen.

    Beste alde batetik norbera librea da bere gorputzarekin nahi dueña egiteko, nahi duena jateko, osasungarri izan ala ez. Esan nahi dudana da, makina horiek ez dutela iñor kaltetzen, nahi duenak har dezala nahi duena eta nahi ez duenak ez hartzeko ezer jateko.

    ESMERALDA

    ResponderEliminar
  158. Nire iritziz makinak ez dira kendu behar, egia da ez direla batere osasungarriak, baina, iruiditzen zait bakoitzak jarri behar lizkiokeela mugak bere gorputzari, eta horrelako janarien aurrean kontrolatzen jakin, gainera, gutxi janez gero, ez zait iruditzen oso txarra denik. Denok izaten dugu noizbait gogoa litxarreriren bat jateko eta hamaiketakoa ahazten zaizunean oso ondo etortzen dira.
    Beste alde batetik, janari osasungarria duten makinak jartzea ez zen batere gaizki egongo.
    Karapan.

    ResponderEliminar
  159. Arazo handiak ematen ari den gaia da hau, gaur egungo umeen osasun arazoak direla eta. Ez da eskola honetan bakarrik gertatzen den arazoa, beste eskoletan ere gertatzen da.
    Nire ustez ez lirateke eskoletako makinak kendu behar. Ongi dago janaria erosteko aukera izatea. Baina osasungarriak ez diren janarietaz aparte osasungarriak direnak ere jarriko nituzke. Horrela, norberak zer nahi duen aukera dezake.
    Bakotzak zer komen zaion eta zer ez zaion komeni jakin behar du. Gorputz diferentea dugu denok, beraz, elikadura ez da berdina. Neurria hartu behar du bakoitzak eta bere burua kontrolatzen jakin. Hori egiteko gai bagara, ez dut uste arazorik egongo litzakeenik eskoletako makinekin.
    Beraz, gakoa bakoitzak bere burua kontrolatzean dago eta jakin zer komeni zaion jatea. Ez dago gaizki litxarkeriak behin edo beste jatea baina gauza bakoitzak ere neurriak ditu.
    PIPAZAL

    ResponderEliminar
  160. Nire ustez osasungarriak ez diren litxarreriak eta edariak saltzen dituzten makinak ez lirateke kendu behar, bakoitzak jakin behar du zer jan behar duen eta zer ez. Makinak egongo ez balira, jendeak dendetan erosiko lituzke makinako gauz berberak, beraz nire ustez alferrikakoa da kentzea.
    Hala ere osasunarentzat hain kaltegarria bada, ahal dira bertako produktu batzuk beste pruduktu osasungarriagoengatik aldatu, horrela jendeak ezingo luke hainbeste litxarriri jan.
    JOSHY

    ResponderEliminar
  161. Nire ustez, ikastetxean goxokiak jartzeak alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik,hamaiketakoa ahazten zaidanean "salbatu" egiten nau makinak, baina bestalde ikastetxe batean edukazioa sustatzen denez, elikadura edukazioa ere sustatu beharra dela uste dut. Alde biak kontuan hartuta, makinak egoten jarraitu beharko lukeelakoan nago, betiere produktu osasungarriak eskainiz.

    ResponderEliminar
  162. Debekatuak izan beharko balute maila altuagoan izan beharko lukeela iruditzen zait. Gobernuari benetan gure ongizatea interesatuko balitzaio ez lituzke osasungarriak ez diren litxarreriak inon onartuko. Droga ilegalak hartzen dira beti kontuan eta hauek eragindako ondorio negatiboei buruz hitz egiterakoan, baina gehien erabiltzen eta kontsumitzen den droga legala da, azukrea. Adikzioa sortzen duenez enpresak produktu guztiei jartzeko ohitura hartu dute, horrela herritarrek kontsumitzeko beharra sentitzeko. Gainera honen efektuak kontuan izanda ez luke legala izan behar horrelako ezerk, baina bestela dirurik aterako ez dutenez gure osasuna jokoan jarriz egiten dute negozioa. Nire iritziz debekatuak izan behar lukete, baina ez ikastetxeetako pasiloetan bakarrik. Bitartean onartuak izan behar lukete.

    Nor jauna

    ResponderEliminar