Páginas

miércoles, 7 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Joko herrikoiak

2) Galde iezaiezu zure guraso edo aitona-amonei beren haurtzaroetan jolasten zituzten jokoez eta deskriba ezazu horietatik bat. Deskribapenak honako ezaugarriak eduki beharko ditu: nork deskribatu dizun, jokoaren izena, non jolasten zen, jolastokiaren deskribapena, partaideen kopuru eta talde banaketa (balego, noski), tresnarik (pilotarik, makilarik, sokarik...) erabiltzen al zen, abestirik kantatzen al zen, arauak nolakoak ziren eta nola jolasten zen.

107 comentarios:

  1. Nire aitaren garaieko joko bat kontatuko dut.
    Nire aita txikia zenean, herriko plazan pilotan ibiltzen ziren. Esaten duenez, txokoetan edo/eta partiduak egiten zituzte. Herrian haur gutxi zirenez, binaka tandetan jolasten zituzten pilota partidak, edo bestela denak batera txokotan ibiltzen ziren. Pilotako arauak, oraingokoaren antzekoak izaten ziren.

    WENDY

    ResponderEliminar
  2. Nire ama txikitan ibiltzen zen joku bat sokasaltoa zen. Nire ama baserrian bizi zen eta herrira jaisten zenean parkera joaten zen lagun batzuekin eta sokasaltoan ibiltzen ziren arratsalde osoan. Normalean nire ama eta beste 6 neska ibiltzen ziren eta abesti desberdinak kantatuz egiten zuten salto. Joku honen araua hauxe zen: saltoka ari zirela gaizki eginez gero, kalera joaten zen eta pixkanaka hasten ziren, aurrena salto batzuk gero gehiago eginez.

    ResponderEliminar
  3. Nire aita txikitan puxtarriekin jolasten zen. Nire aita baserrian bizi zen, beraz larunbatean herrira jesten zirenean erosten zituzteN puxtarriak asteko beste egunetan lagunekin jolasteko.Normalean herriko plazan jolasten zen, baina eguraldi txarra egiten bazuen, lagunen baten etxean jolasten zuten.Normalean lagunekin jolasten zuen baina noiz behinka anai arrebekin jolasten zuen eta irabazleak puxtarriak irabazi ordez, aste horretan etxean egin behar zituen lanak egiteaz libratzen zen eta galdu zuten anai-arreben artean egin behar izaten zituzten.Jokatzen zuenarekin jolasten zuela ere beti partaide koputua librea zen, nahi zuen guztiak joka zezakeen.Jolasteko bi modu zeuden, bata;lata bat jarri erdian eta puxtarriarekin lehenengoa botatzen zuenak irabazten zuen. Bigarren modua kontrako partaidearen puxtarriaren gaunetik pasa behar zuen ukitu gabe.
    TOLOSA

    ResponderEliminar
  4. Nire ama, askotan txingoan jolasten zuen lagunekin. Nire amaren garaikoa edo zaharragoa izan arren, gu ere askotan jolasten ginen joku horretan.
    Lehenik tiza batez, lurrean hainbat karratutxo margotzen zituzten ( handiak eta segidan 9 arte, baina 4-5 eta 7-8 karratutxoak parez pare aurkitzen ziren).
    Txandaka izaten zen jokoa, bakarkakoa baitzen.
    Lehenik 1 zenbakiarekin hasten zen. Bertara harri zati bat bota eta karratuaren barruan geratzen bazen 1 karratua ikutu gabe 9raino txingoan joan eta itzuli behar zen marrik ikutu gabe. 1 zenbakiaren parera itzultzean, honen karratuan sartu gabe (2 zenbakitik) makurtu, txingoan harritxoa hartu eta lehenengo zatia amaitzen zen. Horrela, 9 zenbakiraino iritsi arte. Behin norbait hara iristean eta amaitzean, jokoa irabazten zuen. Jokoan segitu nahi ezkeroz, irabazleak zenbaki bat hautatu eta lehiakideak zenbaki hori ezingo lukete aurrerantzean ikutu, berea soilik izango zelako.
    Asko gustatzen zitzaidan joko hau.

    AIREA

    ResponderEliminar
  5. Nire ama txikia zenean soka-saltoan asko ibiltzen zen, banaka nahiz lagunekin.
    Banaka jolasten zirenean, soka bi muturretatik hartu eskuetan eta bueltaka jartzen zuen, bere buru gainetik eta salto eginez hanka azpitik behin eta berriz pasaraziz. Bi haurrek mutur banatatik hartu eta bueltaka jartzen zutenean, hirugarren haur batek salto egiten zuen behin eta berriz soka hanka paretik igarotzen zenean.
    Hiru ñagun baino gehiago zirenean soka saltoan jolasten zutenak, saltalariek ilaran jarri eta soka salto bana eginez, ilarara itzultzen ziren. Estropezu egin edo puntua galtzen duenak ilara utzi eta sokari bueltak eragten hasi behar zuen hurrena.
    Nire aitak berriz baserrian lanean pasatzen zituen egunak, baina bere anai arrebekin jolasean egiten zuen lana, eta primeran pasatzen zuela dio. Hortaz aparte, jostailuzko kamioiekin ere ibiltzen ziren elkarri atzetik bultzatuz.

    IKURRIÑA

    ResponderEliminar
  6. Nire amonak kontatu zidanez, bera txikitan bere lagunekin kanikatan ibiltzen zen. Hainbat kanika zituzten bakoitzak, ez naiz gogoratzen ziur zenbat zen.
    Joko hau horrelaxe zijoan: tiza batekin lurrean borobil bat egiten zuten eta bertan kanika batzuk jarri. Gero txandaka beraien kanikekin zirkulura botatzen zituzten eta punteri ona izan behar zenuen, hau da, zirkuluko kanikei jo behar zeniolako eta bertatik kanpora bota.
    Asko enaiz gogoratzen baina uste dut, irabazten zuenak, hau da, zirkuluko kanika kanpora botatzen zenak, kanikak berarentzako jasotzen zituela.
    Joko entretenigarria zen taldean jolasteko.

    ORIXE

    ResponderEliminar
  7. Nire aitak kontatu didan bezela, kanikan jolasten ziren. Edozein tokitan jolasten ziren baina batez ere plazan egoten ziren edota parke batean.
    Jokuaren deskribapena: tiza bat hartzen zuten eta lurrean bost borobil egiten zituzten. Bost borobilak puntuazio desberdina zuten esaterako, lehenengo zuloak ez zuen ezerrez balio, bigarrenak 40, hirugarrenak 30, laugarrenak 20 eta bosgarrenak 10. Bakoitzak, bost kanika zituzten, eta lehenengo partaideak kanika botatzen zuen eta partaideak kanika botatzerakoan alik eta puntu gehienak lortu behar zituen eta denbora osoan horrela zen. Irabazlea, puntu gehienak lortzen zituena zen.
    Ez zegoen partaide kopururik eta joku honetan jolasteko 5 kanika behar ziren.





    MANTANGORRI

    ResponderEliminar
  8. Nire ama jolaste zen joku bat kontatuk dut, goma elastiko bat behar da. Gutxienez 3 partaide behar dira, 2 goma eutsiz txonatilekin laukizuzen luze bat eratuz. Beste partaidea laukizuzenaren alde batean jartzen ze, goma bi txonatilen artean, eta abesti bat abesten zuten bitartean, partaideak, txonatilaz goma enrroskatu eta askatzen zuen, nahaste batek, goma erroskatuta geratzea eragiten zuen eta galdu egiten zuen nahastutako partaideak. 3 partaide baino gehiago balego, esaterako 3 partaideek triangelu bat eratuko zuten goma txonkatiletan izanik, triangeluaren erpin bakoitzean. Horrela, trianeluaren barruan, beste hiru partaide bata jolas egiteko aukera izango lukete, tianeuaren alde bakoitzean(3). Jolas hontarako gutxienes 3 partaide eta goma elastiko bat behar dira.

    ResponderEliminar
  9. Nire ama, txikia zenean, futbolean zebilen egun guztian, eskolatik atera eta futbolean ibiltzera joaten zen, lotara joan baino lehen ere etxeko pasilloan ibiltzen zen nire izebarekin, eta eskolara joan baino lehen lagunekin partidotxoak jokatzen zituen. Benetan, atentzioa deitzen didan gauzetako bat da, telebista asteburuan bazkaldu ondoren bakarrik ikusten zuela, eta ez zuen, ez mp3 ezta makinitarik, egun eta gauak herrian jolasean pasatzen zituen.
    Berak komentatu didan moduan ere, esandit baserrira joaten zenean, lore, txakur, ardi, eta veste animali askokin pasatzen zituela goiz eta atsaldeak.
    Ezuen, ez patinete eta ezta patinak, bere bizilagunaren patinekin ibiltzen zen, eta nire amaren irintziaren arabera, esaten du gaur egungo gaztez izugarrizko pena sentitzen dula, bera edozein "txorradarekin" dibertitzen zela esaten du, eta gu ordea, eskatzen dugun guztia lortzen dugun arren, beraiek baino gehiago aspertzen garela esaten du.

    ÑAM

    ResponderEliminar
  10. Nire ama txikia zenean sokasaltoan ibiltzen zen. Bere lagunekin jolasten zuen, bi lagunek soka eusten zuten bakoitzak mutur batetik eta sokari birak ematen zizkioten gelditu gabe batzuetan banaka jolasten zuten batek salto egiten zuenean besteek kantatu egiten zuten eta huts egitean kaleratu egiten zen eta hurrengoa hasten zen saltoka. Beste batzuetan, binaka edo hirunaka ere jolasten zuten eta beti kanta desberdinak erabiltzen zituzten. Binaka jolasten bazuten bat nahastean denak kalera joaten ziren eta hurrengoak hasten ziren saltoka, horiek ziren arauak. Egun batean ere, bi sokekin saiatu ziren bi soka batera mugituz saltoka ibiltzen baina oso zaila egin zitzaien.

    EON

    ResponderEliminar
  11. Nire aita pisu batean bizi zen baina ez herriaren zentroan, nahiko aparte bizi zen, aldapa bat igota eta han, edari bat edan ostean, lata hartu eta bote-boten jolasten zuten berak eta bere lagunek. Joku horretan, auzokoek jolasten zuten, etxe ondoan aldapan eta baratzean, etxeen atzean edota txaboletan izkutatzen ziren. Kopuruak berdin zuen, zenbat eta jende gehiago beti da hobeto horrelako jokuetan. Pertsona bat geratzen zen, 30 arte kontatzen zuen poliki besteak izkutatzen ziren bitartean eta bukatutakoan, kideak bilatzen hastean, norbaitek latari ostiko bat ematen bazion, eginda zeudenak salbatu eta berriro ere pertsona bera gelditzen zen besteak aurkitzen. Gaur egun bote-bote delako joku horren berdina baina lata batekin.

    EUSKERA

    ResponderEliminar
  12. Nire aita polizi eta lapurretan ibiltzen zen. Batzuk lapurrak ziren eta besteak poliziak, poliziak lapurrak harrapatu behar dituzte( nire aita eta bere lagunak herri guztian ibiltzen ziren, mendian ere) , azken batean harrapaketaren antzekoa da baino taldetan. Beraiek 15 bat ibiltzen ziren gutxi gorabehera, eta bi talde egiten zituzten. Eta beraiek arau gabe ibiltzen ziren.

    EUSKAL HERRIA

    ResponderEliminar
  13. Nire ama umea zela, "piririya" izeneko jolas batean ibiltzen omen zen bere lagunekin. Joko hau kalean edo etxean jolasten omen zen. Joko hau ez omen zen taldean jolastekoa, bakarka baizik, hori bai, lagunen hartean. Joko hontan jolasteko, ontzi baten inguruko txapa borobil bat eta L itxurako burdin puska bat kirten luze batekin behar zen. Ez zen abesten eta ez zegoen araurik, korri besterik ez zenuen egin behar "tramanklu" hura, erori gabe eramateko.
    VAMP

    ResponderEliminar
  14. Nire aita txikia zenean, saskibaloiean ibiltzen zen gehienbat. Eta gehien jolasten zuten jokuaren izena "cabrón" zen. Oraingo jokoaren berdin-berdina zen. Hau da, bi baloi eta saskibaloieko kanasta bat behar zen. Partaide kopuruak ez zuen axola, eta joko honen mamia, zure aurretik dagoena baina lehenago baloia saskiratzea zen; lehen esan dudan bezala, oraingo jokoaren berdina.

    TOOLOOSAA

    ResponderEliminar
  15. Nire amak txikia zenean gurpil jolasan ibiltzen zen. Bakarrik edo taldean jolastu daiteke. Taldean jolasteko gutxienez 2 pertsona behar dira. Jolasteko mentalezko uztai bat eta makil bat behar dira. Hasi baino lehen ibilbidea egin behar da. Ibilbidearen hasieran metalezko uztaia zutik jarri eta eskuarekin bultzatu behar da, uztaia mugitzeko. Makil baten laguntzarekin mugimendua eta oreka mantendu behar da, uztaia erori ez dadin. Garrantzitsua da uztaia ez erortzea, bestela, kanporatua izango da partida horretan. Bukatzeko helmugara lehenengo iristen dena, uztaia erori gabe, irabazlea izango da. Jolasaren dinamika azkartasuna eta oreka mantentzea da.

    TXANTXANGORRIA

    ResponderEliminar
  16. Itsu itsu Jokoa:

    Nire amak txikitan Itsu Itsu izeneko joku batean ibiltzen zen eta honela deskribatu dit:
    - Ume talde batekin jolasten da,gero talde horretatik bat aukeratzen da eta horrek zapi batekin, begiak estali beharko du.Azkenik birak ematen zaizkio eta bitartean katatzen hasten ziren.(ez naiz gai kanta erreproduzitzeko)Bukatutakoan Ume horrek beste umeak arrapatu beharko zuen inungo pistarik gabe.

    ResponderEliminar
  17. Nire ama gaztea zenean Txorro morro piko tallo ke-an jolasten zuen bere lagunekin,pista patineasen. Bi taldetan jartzen ziren talde osoa bat izan ezik potro forman jarzten ziren bata bestearen atzean eta ez zegoena potro forman lenengoari eusten jartzen zen. Beste taldeko danak bereien gainean jarri behar zuten. Denak jarri zirenenan, lenengoak eskuko hatzetako batekin bizkarra ukitzen zion eta potro formakoak ze hatzakin ukitu zuen asmatzea zen helburua.

    NORBAIT.

    ResponderEliminar
  18. Nire ama deskribatu dit jokoa, gaur egun ere jolasten da. Joko chingo deitzen da, jolasteko txampon bat bota behar da gero zembaki baten erortzen da eta zuk anka batekin saltoka joan behar zara bukaeraraino, bueltatzerakoan ankabatekin hartu behar duzu txampona. Jokua ez du kantarik eta taldeka edo bakarka jokatu dezakezu

    SORIA

    ResponderEliminar
  19. Nire aita txikia zenean poliziak eta lapurretan ibiltzen zen, joko hori orain ere jolasten da. Oso joko dibertigarria da, edozein lekuetan jolastu daiteke. Leku zabal bat izan behar da eta izkutatzeko tokiak baditu hobeto. Jende asko behar da, geroz eta gehiago hobeto, eta bi taldetan banatzen da. Batzuk poliziak dira eta besteak lapurrak, lapurrak ihes egin behar dute eta horretarako poliziek ehun arte kontatu behar dute, lapurrak ahalik eta urrutien joan behar dira. Ehun arte kontatutakoan poliziek lapurrak harrapatu eta kartzelera eraman behar dituzte. Lapurrak kartzelean daudenean denak elkarri lotuta egon behar dira eta libre dagoen lapur batek kartzelako norbait ikutzen badu eta denak lotuta badaude denak aske geratzen dira. Poliziek lapur guztiak harrapatzen dituztenean, lapurrak poliziak bihurtzen dira eta poliziak lapurrak.

    LOROA

    ResponderEliminar
  20. Nire aita txikia zenean izkutaketan ibiltzen zen, baina beraiek `bules´ esaten zioten jokoari. Orain ibiltzen garen bezela ibiltzen ziren: lagunetako bat harrapatzailea zen eta paretarn kontra jarri eta kontatzen hasten zen eta besteak bitartean izkutatzera joaten ziren korrika. Kontatzen bukatu ondoren, besteen bila joaten zen eta batenbat bilatu ezgero, kontatu duen tokira joan eta bere izena esan behar zuen, kanporatzeko. Horrela jolasten diren guztiak kanporatu arte.

    HUK

    ResponderEliminar
  21. Nire garaiean, esku jokoetan asko ibiltzen ginen eta baita sokasaltoan ere. Baina nire gustukoena " bat bi hiru karabin karaban" zen. Pertxona bat paretaren kontra bizkarra ematen jarri eta begiak itxi behar zituen. Beste guztiak bere atzean egon behar genuen eta berak " bat bi hiru karabin karaban" esatean, ahal genuen gehien aurreratu behar genuen berarengana iritxi arte baina berak, geldi ikusi behar gintuen, mugitzen ikusi ezgero berriro atzera itzuli behar zen.

    ResponderEliminar
  22. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  23. Nire amona txikia zenean txapetan ibiltzen zen beste joko batzuen artean. Joko honetan jolasteko zirkuitu bat marrazten zuten eta gero karrera moduko bat egiten zuten txapekin, hau da, bakoitzak bere hatzarekin jotzen zuen txapa ahal zuen urrutiraino iristeko eta zirkuitutik atera ez gero berriro hasi behar zuten. Txapetan jolasteko txapa batzuk eta zirkuito bat nahikoa dira , jolasteko leku hoberenak lurzoru lauak dira eta edozien pertxona kopuruak balio du (gero eta jende gehiago partida luzeagoa) eta honetan jolasten bitartean ez zuten kantarik kantatzen baina, zituzten txapak trukatzen zituzten.

    BALOIA

    ResponderEliminar
  24. Nire amak hainbat jokoen artean, asko jolasten zuen soka saltoan, ikaragarri gustatzen zitzaion. Joko honetan bakarrik edo hiru pertsonatik gora jolas daiteke, hau da soka motza edo luzearekin. Soka eta jendea soilik behar dira honetan jolas egiteko eta jolastokiak ez du oso berezia izan beharrik, zoruan ez du koskarik egon behar eta ez du irristakorra izan behar eta sokari buelta ematean pareten artean ez du gelditu behar. Bi pertsonek, sokari bueltak eman eta bitartean beste guztiak salto egiten dute sokaren gainean abesti desberdinak abestuz, esaterako: "kantauriko itsasoa", "zenbat urtekin ezkonduko naiz?", "pipi galtzaluze" eta pila bat daude. Ez dago talde banaketarik, joko honetan ez dago konpetentzia asko.
    Sokaren gainean saltoka gehien irauten duenak irabazten du eta gutxien irauten duenak galdu, gehienetan baina jokoaren arabera izaten da. Joko hau oso ezaguna da mundu osoan, izan ere denak jolastu dugu honetan, nik jolasten dut, nire gurasoek jolasten zuten, baita aiton-amonek ere, nire birraiton eta birramonek ere baietz pentsatzen dut.

    111

    ResponderEliminar
  25. Nire amonak jolas asko egiten ziteun sokasaltoan, esku jolasetan, baloiarekin, baina badago bat atentzioa asko deitu didana: arkumea hil egiten zuten eta haragia jan ondoren geratzen ziren hezurrekin jolas bat egiten zuten, hezurrak nahastu eta diren bezela juntatzen saiatzen ziren puzle bat bezala, amonak esan dit oso ondo pasatzen zutela jolas hura egiten eta oso entretenigarria zela, eta atsalde asko hori egiten pasatzen zituztela.

    TXORIA

    ResponderEliminar
  26. Nire ama gaztetxoa zenean goma jokoan ibiltzen zen. Hiru lagun edo gehiagok jolasten zuten, bat ixkina batean jartzen zen goma barruan eta bestea beste ixkinan. Besteak, beti goma zapalduz,altura ezberdinetan salto egin behar zuen. Horrela nibelak pasatzen joan behar zen. Jolasteko goma bat besterik ez zen behar eta plazan jolasten zen. Jolasteko abesti bat ere kantatzen zuten.

    IZURDEA

    ResponderEliminar
  27. Nire aita txikitan “txorro-morro-piko-taio-ke” jokoan ibiltzen zen. Joku dibertigarria. Egiten zutena zen, pertsona bat makurtuta jartzen zen “potro” moduan eta besteek ilara luzea osatzen zuten honen atzean. Ilarako bat korrika bizian etortzen zen eta “potro” posturan zegoen pertsonaren gainetik jauzi egiten zuen. Urrutien jauzi egiten zuena zen irabazle. Edozein leku zabalean jolasten zuten, berdin zuen partaide kopuruak eta ez zegoen talde banaketarik. MARITXUUU

    ResponderEliminar
  28. Nire amak txikitan hainbat jokotan jolasten zuen, baina nik aipatuko dudana "pañuelitoarena" da. Orain ere jolasten den jokoa da, baina amonak ere jolasten omen zuen joko horretan.
    Joko hau bi taldetan jolasten da, eta erdian lagun bat jarriko da zapi batekin.Bi taldetako kide guztiek zenbakiak edukiko dituzte beraien kopuruaren arabera, erdian dagoen lagunak zenbakiak esango ditu banan banan eta talde bakoitzeko zenbaki hori dutenak korrika erdira joango dira zapiaren bila eta bere taldera eraman beharko du besteak harrapatu Gabe, hala bada berarentzat izamgo da puntua, baina besteak harrapatzen badu, beste taldearentzat izango da puntua. Erdiko lagunank bi zenbaki esaten baditu, zaldiko moduan eraman behar diote elkarri eta hiru zenbaki esaten baditu "a la sillita de la reina" moduan.
    ELURRA

    ResponderEliminar
  29. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  30. Nire amak gauza askotara jolasten zuten baina gustokoena brileta zen. Honela jolasten zen:

    Jokoaren izena brileta da. Beraiek eskolako patioan jolasten zuten. Beraiek , esan bezala, patioan jolasten zuten eta ez zegoenez gimnasiorik zemenduzko esplanada batean jolasten zuten eta euria egiten zuenean ezin zuten atera eta gela barruan egoten zirean. Ez zegoen jokalarien kopuru konkretu bat nahi zuenak jolasten zuen baina ekipo bakoitzean jokalari kopuru berdina egon behar ziren. Bi pertsonak nahi zuen jokalaria aukeratzen zuen eta horrela egiten ziren taldeak. Ez zuten kantarik kantazten etaw haiek jartzen zituzten arauak gaur egungo berdinak dira, hau da, norbaiti jotakoan zalai atzera joan behar zuten, beste ekipokoei jo behar zieten... ANANA

    ResponderEliminar
  31. Nire ama gaztetan gomarekin ibili ohi zen. Hau goma elastiko bat da etahasieran hanketan belaunen eta orkatileen artean jartzen da. Hain bat joku eta kanta desberdiñekin erabili ohi da. Jokuaren arabera gomari forma desberdian eman ahal zaizkio. bi pertsonek gomak hanketan jarri eta besteek gomaz saltoka orkatileen enroskatu eta gero askatzea zen helburu horrel denbora guztian baina baita lekuz mugituz ere. Orkatila enroskatuta geratu eta gero ez bazenuen askatzea lortzen galdu egiten zuen. Goma hau eusten bi pertsona baino gehiagok egon ahal dute. Denak ongi egitean goma gorago jartzen da horrela behin eta berriz. Azkenik gerriraino ere iritxiz.
    HARITZA

    ResponderEliminar
  32. Nire aitak txikitan joku askotan jolasten zuen baina txorro morro piko taio ke jokoan nola jolasten ziren azaldu dit gaur. Joko hau bost pertsonekin edo gehiagorekin jolasten da; bi talde geiten dira bat beran gelditzen da makurtuta eta besteak berriz beraien gainean salto egiten dute, beste pertsona bat eserita egoten zen beheko taldeko lehenengoa bere gan apoiatzeko. Txorro morro piko taio ke, bakoitza behatz bat da eta jokoaren helburua behekoak goran zegoenak jartzen zuen behatza asmatzea zen; ez bazuen asmatzen, goiko taldeko kide horrek behean makurtuta zudenen gainera salto egiten zuen. Beheko taldeak zein behatz den asmatuko balu goiko taldea bera joango zen eta behekoa gora; Goiko kide batek salto egitean behekoak eroriko balira tadeak berdin geratuko lirateke, goiko taldea goran eta beheko taldea beran.
    LIBELULA

    ResponderEliminar
  33. Nire aitak gaur gerrikoaren jokoan jolasten zutela esan eta azaldu egin dit. Joko honetarako nahi adina pertsonek jo dezakete. Pertsona horietako bat banku batean eseri eta gerrikoa lurrean uzten du zabaldurik eta bere parean lerro batean beste jokalari guztiak jartzen dira. Orduan eserita dagoenak edozein gai esaten du, adibidez kotxeak. Orduan gai horren inguruko marka bat pentsatuko du, adibidez Ford. Lerroan daudenak kotxeen markak esaten hasiko dira. Batek Ford esan arte. Ez badu lehengo bueltan inork eserita dagoenak pentsatu duen marka esaten markaren lehen letra esaten da, kasu honetan F. Behin marka asmaturik, asmatu duenak gerrikoa hartu eta besteei jotzen saiatu behar da, noski besteek alde egingo dute, orduan eserita dagoenak nahi duenean nahikoa dela esango du eta marka asmatu duenak bere lekua hartuko du, berriro jokoa hasiz.

    IGA

    ResponderEliminar
  34. Nire aitak txikitan txorro morro piko taio ke-ra, indio eta bakeroetara, mahai jokoetara, kaniketara... jolasten zuen. Indio eta bakeroen jokora honela jolasten da. Gaur egun guk "polis y cacos" jokoa bezela ezagutzen dugu. Edonon joka dezakezu baldin eta izkutatzeko tokia izan. Bi taldetan banatzen dira partaideak batzuk indioak (lapurrak) izango dira eta besteak bakeroak (poliziak). Joku honen helburua bakeroek ahalik eta indio gehien harrapatzea da. Ez da tresnarik erabiltzen eta ez da kantarik abesten. Jokua hasteko bakeroak toki batean biltzen dira eta begiak itxita partaide guztien artean adostutako zenbakiraino kontatzen dute. Bakeroak kontatzen ari diren bitartean, indioak izkutatu egin beharko dira. Behin bakeroak adostutako zenbakiraino kontatu dutenean indioen bila hasten dira. Helburua lehen esan bezala ez da ahalik eta indio gehien aurkitzea, harrapatzea baizik. Beraz, behin bakero batek indio bat aurkitzen duenean harrapatzera joan behar du. Harrapatutako indioak, bakeroak joku hasieran bildu diren tokira joan behar dira eta beraien artean kate bat osatu. Salbatzeko bi modu daude. Bat, harrapatuta ez dagoen indio batek katean dagoen edozein indio ikututa katean dauden indio guztiak salbatzen dira eta bi, katearen amaieran dagoen indioak hiru ostiko segidan ematen badizkio inguruan dabilen bakero bati katean dauden indio guztiak salbatzen dira. Katean dauden indioak salbatzean indioek izkutatzen saiatu behar dute eta bakeroek haiek harrapatzen, hau da, jokua berriro hasten da.

    GITARRA

    ResponderEliminar
  35. Nere ama txikitan goman jolasten zen. Goma bat zen eta Hey Pipi kantatzen gomaren alde batetik bestera saltoka pasa behar zen. Araua zen erritmoarekin bat egin behar zirela saltoak, ez zuen misterioa handirik!
    LORETA

    ResponderEliminar
  36. Nire ama, txikia zenena, inkan jolasten zuen. Lurra zegoen toki batean jolasten zuten. Bertan hamar karratu margotzen zituzten. Ondoren inka (burnia) banan-banan jaurti behar izaten zuten karratu bakoitzera, jaurti ondoren salto egin behar izaten zuten. Horrela hamargarren karratura iritsi arte. Inka ez bazenuen sartzen ordea karratuan, txanda pasa egiten zen. Behin hamargarrenera iritsitakoan, berriro ere hasi egiten zen baina bigarrengo karratutik eta horrela, zein urrutiago iritsi lehiatzen zuten.

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  37. Nire gurasoek joko askotan ibiltzen ziren eta hoietako bat "pañuelitos" jokoa zen. Bi taldetan banatzen da eta alde banatan jartzen dira bi taldeak eta erdian bat zapi batekin. Talde bakoitzean zenbakiak jartzen dira pertsona bakoitzarentzako eta erdikoak zenbaki bat esatean zenbaki hori duena aterako da, hau da, talde bakoitzeko bat. Ateratzen denak zera egin behar du, zapia bere taldekideak dauden lekura eramatean puntu bat lortzen da baina beste taldekoak harrapatzen badio, harrapatzaileari ematen zaio puntua eta amaieran puntu gehien dituen taldeak irabazten du.
    Jose Luis

    ResponderEliminar
  38. Nire ama gehienbat medikua izaten, aitatxo ta amatxotan, eta panpinekin jolasten zen. Futbola eta horrelakoak ez zituen gustoko.

    TXAPELA GORDOA

    ResponderEliminar
  39. Nire aita eta ama txikiak zirenean, herriko plazan pilotan ibiltzen ziren. Esaten didate, partiduak egiten zituztela. Herriko plazan elkartzen ziren umeen artean jokatzen zuten, binaka, banakakoa, taldeetan... jolasten zituzten partiduak, edo bestela denak batera txokotan ibiltzen ziren. Gaur egun ere jolas hau asko erabiltzen da, bakoitzak nahi duen moduan antolatzen da.

    IEPE

    ResponderEliminar
  40. Nire ama, txikitan kromoetan jolasten ibiltzen zen. Bere lagunekin lurrean edo mahai gainean jolasten zuen. Ez zegoen gehiengo partaide kopururik eta gutxiengoa bi jokalariena zen. Gehienetan binaka jolasten zuten eta horretarako tamaina, kolore desberdinetako paperezko kromoak erabiltzen zituzten. Partaide bakoitzak, kromo bana jartzen zuen buruz behera lurrean edo mahai gainean. Eskuarekin eman ondoren, buelta ematen zuten kromo guztiak irabazi egiten zenituen.

    TANKALA

    ResponderEliminar
  41. Nire ama, txikia zenean "Txorro, borro, piko, taio, ke" jolasean jolasten zen, kalean jolastu daiteke, beharrezko gauza bakarra hilarako lehenengoak eskuak gainean jartzeko(apoiatzeko) banku, altura edo horrelako edozer gauza da. Gutxienez lau pertsona jolastu behar dira, eta gehienez nahi adina pertsona, pasatu gabe. Ez zen tresnarik behar, ezda abestirik ere. Bi taldetan banatzen ziren, erdia altsata eta beste erdia filan erdi makurtuta eta burua aurrekoaren ankatartean sartuta,horretaz gainera beste bat filaren haurrean egongo da. Altsata zeudenak, karrerilla harturik salto egin behar zuten filan zeudenen gainera ahalik eta gehien haurreratuz. Saltoa egin ondoren filaren gainean gelditu behar dira, gero eta gehiago jarriz filaren gainean fila erortzea lortuko dute, horrela filaren taldeak galduz. Eutsi ez gero, filaren haurrean dagoenari salto egin duten taldeko batek behatz bat eutsiko dio, hau egitean, txorro borro, piko, taio, ke esango du. Behatz txikia eutsi baldin badio txorro izango da, alferra eutsiz gero borro, luzea eutxi baldin badio piko, azkarra eutsiz gero taio, eta lodia eutsi badio ke. Filan dagoen taldeak asmatu egin behar du zein behatz eutsi dion.

    UBUNTU

    ResponderEliminar
  42. Nere ama gaztea zenean gehienbat saskibaloiean eta pelotan ibiltzen zen,4×4 ko partidoak egiten zituzten,nere aitari berriz inoiz ez zaio kirola asko gustatu,baino gehien ibili zen jolasa (pelotan) txokoetara zen.

    GORPUTZ HEZIKETA

    ResponderEliminar
  43. Nire aitak txikitan poliziak eta lapurretan ibiltzea zuen gustukoen. Joko hori orain ere jolasten da. Herri guztiko umeak ibiltzen ziren jolasean herri guztian zehar, geroz eta leku gehiago eduki hobe, ezkutatzeko leku gehiago edukiko dituzu eta. Bi taldetan banatzen ziren batzuk poliziak izaten ziren beste batzuk, berriz, lapurrak. Lapurrak ezkutatu bitartean, poliziek 50 poliki kontatu behar zuten. 50 kontatutakoan poliziek lapurrak aurkitu eta kartzelera eraman behar zituzten. Lapurrak kartzeletik ateratzeko denak lotuta egon behar zuten eta arrapatu gabe dagoen lapur batek kartzelako norbait ikutzean, denak aske geratzen dira. Poliziek lapur guztiak harrapatzen dituztenean, lapurrak poliziak bihurtzen dira eta poliziak lapurrak.


    JAMELI

    ResponderEliminar
  44. Nire aita txikitan bote boten ibiltzen zen. Bere auzoko gazte guztiak ibiltzen ziren, neska , mutilak, eskola desberdinetakoak , adin desberdinetakoak hori izan daiteke alderik ezberdinena gaur egungoarekin alderatuz. Arauak gaur egungoak bezelakoak dira. Harrapatzaile bat dago, hasiera pertsona batek botilari ematen dion ostikoak emanten dio. Harrapatzaileak botila hartu eta 20 harte zenbatzen duen bitarean besteak ezkutatu egiten dira. Ondoren besteen bila joaten da, norbait ikustean botila hartu eta lurra kolpatzen duen bitartean bote bote esan behar du. Horrela, pertsona hori eginda egongo da , baina norbaitek botila jotzen badu( jokoa hasita dagoenean) berriz hasiko da hasieratik eta harrapatzailea mantenduz. Denak eginda daudenean harrapatzailez aldatuko da.

    YVET

    ResponderEliminar
  45. Nire gurasoak (ama batez ere) beraien garaiean goaman ibiltzen ziren. Nire amak esan bezala,hiru pertsoan ezinbestekaok ziren goman jolasean ibiltzeko.Goma izena zuen jokoak eta nire amaren eta beraren lagunen kasuan patioan ibiltzen ziren baina beste edozein toki batean jolas daiteke; parkean, plazetan, etxean... Joko onen helburua ez da irabaztea baizik eta ondo pasatzea eta zera zen jokoa; bi pertsona edo gehiago sakabanatzen ziren leku ezberdinetara eta goma bat pasatzen zuren beraien ankatartetik eta beste pertsona bat errdian zegoen gomaren alde batetik bestera salto egiten.Behar zen tresna bakarra goma zen eta erdian zegoen pertsona saltoka ibiltzen zen bitartean besteak abestu egiten zuten. Ez zegoen araurik, bakrrik gomari heltzen ari ziren pertsonak ezin zuten goma beherago jeitsi edo gorago igo.

    LASTOA

    ResponderEliminar
  46. Joko hau nire amak esandako joko bat da: sokasaltoa izenadu, gaur egun ere oso ezaguna da eta jende askok jolasten du. Material bakarra soka bat da, luzeagoa edo motzagoa, hori aldatzen da segun zer nahi duzun. Edozein tokitan jolastu daiteke, baina toki dezente behar da, beraz etxe barruan ezin da jolastu. Ez da talde-jolasa, 2 pertsonak sokari buelta ematen die eta besteak denbora osoan soka saltatu behar dute gainetik, ez duenak lortze, eliminatuta geratzen da eta azkena geratzen denak irabazten du. Gehienetan herrietan zehar zabaldutako abesti txiki batzuk abesten ziren, adibidez, aita-ama, zenbat urteekin ezkonduko naiz, txikia naiz baina ez dakit, 1, 2, 3... kaleratu arte, baina kanta gehiago ere erabiltzen zituzten.




    SAGUZARRA

    ResponderEliminar
  47. Nire ama gauza askoetan jolasteko zen.Baina Gómez aparte hobe hobe zuen gogogoko.Lata bat arriz betea da.Izkutaketa bezala da, zuen lata bota eta izkutatzera joan behar zara eta norbait harrapatzen badute korrika lata zegoen tokirwno joan behar dira eta bote bote .......eran behar da.Horretaz gain, normal y salbatu nahi baduzu latarengana joan behar dugu eta ostikoa jo eta barrido izkutatu egin behar zara.Orain are umeek eta gazteek(ni barru) jolasteko gara bote-boten.Baina lata bat harriz betea beharrean baloi batekin ibiltzen gara.

    ResponderEliminar
  48. Nire amak esan didan bezala txikitan beisbolean asko gustatzen zitzaion jolastea. Denbora luzez ibiltzen zen herriko plazan jolasean haurtzaroa bukatu arte. Bere adineko beste zenbait neska mutilekin jolasten zen, bi talde egiten zituzten, hori egiteko lehendabizi “harria,papera,guraizea” egiten zuten eta horrela lortutako taldeetako bat pelotak jasotzen egoten zen eta bestea jaurtitzen. Talde bakoitzak 10 puntu lortutakoan tokiz aldatzen ziren eta horrela etengabe. Joko honetan jolasteko beisboleko makila behar izaten zuten, baina berak esan didanez batzuetan tenniseko raketa ere erabili ohi izaten zuten, baita ere pelota bat behar izaten zuten, hau edozein izaten zen, tennisekoa,esku pelota…. Arau bakar bat zuten, ezin zutela beste taldea izorratzeko egin zezaketeen ezer egin.

    GAZTE

    ResponderEliminar
  49. Nire ama gehien bat soka saltoan ibiltzen zen. Soka saltoa egiteko soka luze bat besterik ez duzu behar. Gaur egun ere ibiltzen da jende asko soka saltoan. Jokoa oso erraza da, bi pertsonek sokaren alde bakoitztik bueltak ematen dituzte eta besteak berriz, sokaren gainetik egin behar dute salto, soka eten gabe.

    BAI

    ResponderEliminar
  50. Nire gurasok kanikekin egiten zuten jolas. Ni ere txikia nintzenean ibiltzen nintzen, eta oso dibertigarria zen. Kanika batzuk lurrean utzi behar dira, eta ondoren, zuk eskuan duzun kanika jaurti eta kanikari ematen badiozu, kanika zuretzako da. Kanika gehien lortzen dituena da irabazle.

    HOMOSAPIENS

    ResponderEliminar
  51. Nira aitak ondorengo jokoa azaldu dit: sardinaren jokoa da. Ezkutaketaren antzekoa da baina hontan batek kontatu beharrean denak ezik batek kontaten dute,hau da, adibidez hamar pertsonek jolasten badute bederatzik kontatu eta harrapatu behar dute geratzen dena eta besteak ihes egin.Nere amari aldiz sokasaltoa jolastea gustatzen zitzaion, denok dakigun sokasalto jolasa.

    Boots

    ResponderEliminar
  52. Nire aitona bizikletaren llanta batekin ibiltzen ziren tresna batekin.
    JUN DA BERTAN

    ResponderEliminar
  53. Nere amak gehien bat “taba” jokoan jolasten zen. Joko hori oso dibertigarria zela esaten du. Leku askotan jolas zezakeen: lurrean, mahaian… Ez zegoen talderik, hau da, denak denen kontra jolasten zuten eta nahi adina pertsonek jolas zezaketen. “Taba”k erabiltzen ziren jolasteko.
    Jolasa asteko denak 4 “taba” jarri behar zituzten eskuan, buruz behera eskua itxita. 1, 2, 3 kontatutakoan denak eskuari buelta eman eta esku gainean “taba” gehien zituen pertsonak irabazten zuen eta gutxien zituenari prenda bat jartzen zioten.

    ILARGIIAA

    ResponderEliminar
  54. Nire gurasoak gurpil batekin eta makil batekin ibiltzen ziren jolasean herriko plazan. Gurpila zutik jarri eta makila gurpilean sartu eta makila aurreraka bultzatuz ea lehenengo zein iristen zen plazaren beste aldera. Jokoak ez du izenarik.

    EGUZKIA

    ResponderEliminar
  55. Nere amak deskribatu dit. Soka saltoa da izena eta kalean eta parketan jolasten zen. Eta ez zeuden partaideen kopururik edo talde banaketarik.Soka erabiltzen zen beti. Eta egunero abestiak kantatzen ziren. Bi pertsona eusten dute soka eta pertsona batek erdian jartzen da eta saltoak egiten ditu. Eta pertsonak akats bat egiten badu,gaizki saltatzen bada ya ezin du jolastu eta beste pertsona bat jartzen da erdian eta arauak aldatzen ziren.

    YAS

    ResponderEliminar
  56. nire aitak kanika jokoan jolasten zen. joko orretan jugadore bakoitzak kanika asko dituzte eta kanika oriek botatzean bata bestearen aurka jo behar dute.lurrean jolasten zen eta ez zegoen kantarik jokoan jolasteko.


    galactu

    ResponderEliminar
  57. Nere amak deskribatu dit. kongelatuta izena da jokoa. kalean jolasten zan edo bestela leku handietan. tokia oso irekia izan behar da eta bost pertsona baina gehiago behar ziren jolasteko. Ez ziren tresnarik behar eta kantatzea ere ez. Araua bakarra zegon ez zenun mugitu behar kongeltzailea ikutzen bazaizu baina beste jokalari bat ikutzen bazaizu berriro zeneukan mugitzeko aukera irabazteko jokalari guztiak kongelatu behar zenuen.

    OMTEYE-OSAS

    ResponderEliminar
  58. Nire amak deskribatu dit joku hau eta jokuaren izena soka saltoa zen. Edozein lekutan jolasten zen, sokak bira emateko nahikoa leku zegoen bitartean. Esan dudan bezala soka erabitzen zen. Gutxienez bi edo hiru pertsona behar ziren taldea handian egiten bazen soka handi batekin, bestela pertsona bakarra nahikoa zen soka motz batekin. Taldean jolasteko bi pertsona behar ziren sokari eragiteko eta besteak saltoka ibiltzen ziren eta kopurua kantaren araberakoa izaten zen. Kanta asko kantatzen ziren jendea saltoka ari zela, adibidez: aita-ama..., el cartero, al cocherito lere... Taldean aritzeko 2 pertsona bazeuden, sokaren mutur bat nonbaiten lotu eta beste batek eragiten ziola bestea saltoka ibiltzea ere posible zen.

    OZONO GERUZA

    ResponderEliminar
  59. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  60. Nire aitak txiki-txikitatik izan du frontoia etxe ondoa eta bere denbora libre guztia bertan igarotzen zuen osabarekin. Gaur egun ere gure adinaekoek jolasyen dugun jolas bat da. Frontenis esaten diogu juku honi baina, jolasten zuten lekua ezberdian zenez eta denez, aurauka ezberdinagoak ziren. Etxe hondoko frontoia eliza atarian zegoena zen eta oso txikia zen. Frontoiak alde bakarrean pareta eduku ordez, bi aldeeetan ditu paretak. Leihoak dade ezkerrreko paretan goikaldean eta eskuineko aldean elizako ahatea. Orietan jotzen badu pilotak eta norbidea aldatzen bada, alde edo kontra, ez da bueltarik egiten eta jokoak berdin jarraitzen du. Sakean ere, oso frontoi tzikia denez 7tik atera eta 4a pasa behar du. Jokoan daudenean, pilotan 7ko marra pasatzen badu, txarra izengo da. Teniseko erraketak eta pilotak erabiltzen zuzten, palak erabiliak ziren arren. Berdinn

    ResponderEliminar
  61. Nire amak kontatu didanez, beraiek "txorro, morro, piko, taio, ke" jokuan jolasten zuten. Joko honetarako ez da tresnarik behar. Nahi adina lagunek jolas dezakete (gutxienez 4). Bi talde egiten dira, talde bat makurtuta egongo da eta bestea zutik. Makurtuta egongo den taldeak ilera bat osatu behar du. Horretarako, bata bestearen atzean jarriko dira eta burua aurrekoaren hankartean sartuz. Behin fila osatutakoan jokua hasiko da. Zutik daudenak makurtuta daudenen gainera salto egin beharko dute eta ahalik eta hormatik gertuen jarri. Zutik dauden taldekide guztiak salto egin eta beste taldekideen gainean daudenean, ilerako lehenengoak "txorro, morro, piko, taio, ke" esango du hatzekin kontatuz. Orduan, hormatik gertuen dagoen pertsonak hatz bat erakutsiko du (hatz bakoitzak esaldiaren zati bat esan nahiko du. Hatz lodiak "txorro" adibidez). Azpikoek, honek zein behatz erakutsi duen asmatu beharko du. Asmatzen badu goian dagoen taldea behean jarriko da eta alderantziz. Asmatzen ez badu, jokoa berriro hasiko da. Azpikoek gainean dauden pisua jasaten ez badute eta erortzen badira, hurrengo partidan ere behean jarraitu beharko dute.

    GABONAK

    ResponderEliminar
  62. Nire amak txikia zenean gehien gogoko zuen eta pila bat jolsaten zuen jokoa soka saltoa da. Oso ezaguna da joko hau, eta oso erraza ere. Denbora librea zuenean jolasten zuen gehienbat, bere auzoko neskak biltzen ziren parkean eta denok elkarrekin jolsaten zuten. Beharrezko material bakarra soka luze bat da, eta nahi adina pertsona jolastu ahal daitezeke, baina gutxienez hiru pertsona egon behar dute. Horrela jolasten da:
    Bi pertsonek sokaren alde bakoitzetik heltzen dute, eta biratzen hasten dira. Ondoren, beste partaideak jolasteko modu asko daude, adibidez, banan banan hasi behar dira sartzen sokara, salto bat eman eta gero beste aldetik atera behar da, ateratzerakoan, beste partaide bat sartuko da eta zikloa errepikatuko da. Beste modu bat da sokara banaka hastea sartzen, baina atera beharrean bertan gelditu behar da hurrengoa sartzeko, azkenean partaide guztiak sokan egon arte. Baina nire amak gehien gogoko zuena abestiena zen, eta banaka egiten da. Erdira saru behar da eta bertan ahal den gehiena iraun, soka biratzen ari diren pertsonek abesti bat abesten duten bitartean. Abesti ezagun bat "al cochelito le re" da.

    HORTZAK

    ResponderEliminar
  63. Nire aitak esan didanez, pilotan ibiltzen ziren herriko pareta batean, ez baitzegoen oraindik frontoia herrian, normalean banakako partidak egiten zituzten elkarri pikeak botaz eta txapelketak egiten zituzten, irabazten zuenari eskuzko pilota bat oparitzen zitzaion.

    LARRU

    ResponderEliminar
  64. Nire amak kontatu didanez, txikia zenean bihurkinjokoan jolasten zuen, lagunen etxeen azpian, jokoa, hontan datza, gutxi gora behera, bi ekipotan banatzen ziren, ekipo bakoitzean, generalean hiru pertsonek osatzen zuten, lehenik lurrean karratu moduko batzuk marraztu lokatzarekin eta zenbakiak 1-5 idazten ziren eta bihurkina karratura bota behar zen baina tente geratu behar zuen, erortzen baldinba zen galdu egiten zenuen eta bihurkin gehien utzi zituenak irabazten zuen.
    LAZARILLO

    ResponderEliminar
  65. Nire aitak esan didanez beraiek kaniketan ibiltzen ziren, belarrezko zelaietan ibiltzen ziren, erdian zulobat zegoen eta jokalari bakoitzaj 5 kanika. Helburua kanika gehien lortzea. 1 hasten zen eta horrek zure kanika jotzen saiatu behar zuen, jotzen zuenean beste behin bota behar zuen eta zuloan sartzea lortzen bazuen berarentzat zen kanika.

    UNTXITXO GAIZTOA

    ResponderEliminar
  66. Nire amak esan didanez, beraiek pote-poten ibiltzen ziren herriko plazan, 12 pertsonak jolasten zuten horretarako melokotoi lata bat erabiltzen zuten harriz beteta. Sorteo bat egiten zuten eta tokatzen zitzaionak 50 arte kontatu behar zuen besteak bitartean gorde egin behar zuten, eta tokatu zitzaionak zure izena esaten bazuen atera egin behar zenuen baina despistatuta bazegoen eta gordeta zegoen batek lata mugitzen bazuen eta harrien soinua entzuten bazuten berriro hasten ziren.
    ILARGIA

    ResponderEliminar
  67. Nire familian gehienak ez zirela gogoratzen esan didate baina amak esan dit bera asko ibiltzen zen jokoa goman zela. Esandit beraren lagunekin egunero ibiltzen zela patio edo jolas garaian beraiek oso ongi pasatzen zutelako eta beraientzat oso dibertigarria zelako. Jokooa oso erraza da, berez hiru pertsona behar dira gutxienez, bi hankekin, eskuekin edo gorputzeko edozein atalekin goma eusteko eta bat erdian gomarekin jolasteko. Baina, esan dit, bakarrik bazegoen ere, bera bi aulkirekin edo mahaiaren hankekin jolasten zela. Jokoa ez da batere zaila, kanta bat aukeratu, zenbait kanta beraiek zekizkiten eta beste hainbat beraiek asmatuta ziren, eta kantaren arabera hanka goman korapilatuz eta askatuz joan behar duzu. Beste modu bat zen, pertsona gehiagorekin ari baziren jolasean, biren artean goma korapilatzea eta beste guztiak goma ukitu gabe pasatzen saiatzea. Baita ere amak esandit joko hau asko galdu dela orain inork ez baitaki jolasten.
    OSTEGUNA

    ResponderEliminar
  68. Nire aitaren joko bat kontatuko det:

    Jokoaren izena "Perinola" da.Peonza bezalako gauz bat da, baina 4 alde ditu.Alde bakoitzak letra bat dauka.Naiduzun pertsona kopurua ahal da izan.Partaideak kopuru berdineko txanpona jarri behar dute mahaian eta perinola mugitu behar dute."S" ateratzen baldiba da txanpon bat atera behar duzu,"D" ateratzen baldinba da utzi egin behar duzu (ez dezu txanpon bat hartu behar ezta bat jarri behar),"P" ateratzen baldinba da kopuru berdineko txapona jarri behar duzu eta "T" ateratzen baldinba da txanpon guztik atera behar dituzu.Txanpon gabe gelditu bazea, dirua daukan norbaitei eskatu behar diozu baino gero bueltatu egin behar dezu diru kopuru berdina.Nere aitan urteetan oso pobreak zian eta zentimo batekin jolaten zuten eta horregatik gogoratzen da.Oso dibertigarria da eta gaur egun jolasten da.

    ResponderEliminar
  69. Nire amonak esan didanez, gehien ibiltzen ziren jokoa "pelota" zen. Normalean etxe ondoan aurkitutako pareta batean ibiltzen ziren eta ez zegoen partaideen kopuru jakinik. Tresna bakarra pelota zen eta gomazko pelotarekin jolasten zirela esan dit. Jolasteko modua eta arauak aldatu egiten zituzten partaideen kopuruaren arabera.

    ARGIA

    ResponderEliminar
  70. Niri joko hau aitak deskribatu dit,jokoaren izena petanka da,ondarrezko lekuetan ibiltzen da, ez dago talderik banaka jolas dezakezu,erabiltzen den materiala pelota txuri txiki bat, eta pertsona bakoitzeko sei pelota bakoitzak bere kolorearekin,jokoaren arauak hauek dira: lehenengo pilota txikia jartitzen da edonork egin dezake, gero lehenego pertsonak bere pilotetako bat jartitzen du eta pilota txikiaren ondoan utzi behar du horrela jokalari guztiak banaka, pilota handia txikienetik gertuen uzten duen pertsonak irabazten du.

    ResponderEliminar
  71. Nire ama txikitan sokasaltoan ibiltzen zen bere lagunekin. Herriko plazan jolasten zuten. Ez zegoen pertsonen kopuruaren mugarik, nahi zuen guztiak jolasten zuen. Erabiltzen zuten tresna bakarra soka zen. Araua zen saltoka ari zinenean sokak ikutzen bazizun eliminatuta geratzen zinela, eta horrela irabazlea geratu arte.


    ESEEE

    ResponderEliminar
  72. Nire aita txapetan jolasten zen txikitan lagunekin. Botilla baten txapa bat eta mandarina azala (barruan sartzeko) behar dira. Lurrean ibilbide bat markatueta txapari golpeak emanez helmugara iritsi behar duzu ibilbidetik atera gabe. Azkarren iristen denak irabaziko du. Nahai duten pertsona guztiek ahal dute jolastu.

    TXOKOLATE

    ResponderEliminar
  73. nire aitak esan ditenez beraiek futbolean ibiltzen ziren. Beraiek amonaren etxe atzean zegoen belaze luze batean jolasten ziren. Jolasteko baloi bat eta porteri batzuk behar zituzten. Beraiek larruzko baloi zahar bat erabiltzen zuten eta porteriak lurrean jarritako kamixeta edo kazadora batzuekin egiten zituzten. Normalean 6 anaiek jolasten zuten baina batzuetan lagunak ere jolasten zuten. Esan didanaren arabera 2 talde egiten zituzten eta gol gehienak sartzen zituen taldeak irabazten zuen. bitxikeri bat da beraiek ''fuera'' gabe jolasten zutela.


    TXERRI POLITA

    ResponderEliminar
  74. Nire ama txikia zenena izkutaketan ibiltzen zen. Batek kontatu egin behar zuen eta besteek izkutatu. Kontatu duenak aurkitzen badu norbaut eliminatua geratzen da eta kontatutako lekura joaten bada besteak ikusi gabe salbo. Auzoko guztiak jolasten zuten

    MAMUTA

    ResponderEliminar
  75. Nire ama txikia zenean goma jokuan jolasten zuen. Bi goma bat jarri behar zuten txorkatillaren altueran eta 3. pertson bat goma saltatu behar zuen lortzen bazuen goma belauner igotzen zen, salto egiten bazuen goma gerriraino igotzen zen eta azkenik besaperaino.

    TXAKURRA

    ResponderEliminar
  76. Nire amak hainbat jokoen artean, asko jolasten zuen soka saltoan, ikaragarri gustatzen zitzaion.Indio eta bakeroetan ere ibiltzen zen.Indio eta bakeroen jokoan honela jolasten da. Gaur egun guk "polis y cacos" jokoa bezela ezagutzen dugu.Jokoa da batzuk ihes egin bear dutela eta besteak iheslariak arrapatu. Nire aitak kanika jokoan jolasten zen. Joko orretan jokalari bakoitzak kanika asko dituzte eta kanika horiek botatzean bata bestearen aurka jo behar dute. Lurrean jolasten zen.


    DIMETU MILAGRITOS

    ResponderEliminar
  77. Nire aitak esan dit, txikitan pilotan ibiltzen zela bere lagunekin, partiduak eta txokotan ibiltzen zen. Esan dit ez zela oso ona ibiltzen baña moldatzen zela

    UNAMA MADITA

    ResponderEliminar
  78. Nire aitak esan dit, txikia zenean esku pilotan ibiltzen zirela frontoiean bi biren aurka eta pilotak oraingo antzekoak izaten zirela, futbolean ibiltzen zirela herriko plazan lau lauren aurka eta baloia larrukoa izaten zela eta ere bai kaniketan ibiltzen zirela bat baten aurka eta kanikak gaur egungo antzekoak zirela

    Altaboza

    ResponderEliminar
  79. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  80. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  81. Nire amak esandit, txikia zenean igelaren jokoan ibiltzen zirela.
    Joko hau horrela zen, bat makurtu egiten zen eta beste batek makurtutakoaren gainetik egiten zuen salto, gero saltatutako pertsona makurtu egiten zen eta lehen makurtu zena orain aurrekoari gainetik saltatzen zion, eta horrela denbora guztian.

    KITIPAZA

    ResponderEliminar
  82. Nire mak esan dit beraiek jolasten zuten jokua "balon prisionero" an jolasten zuten. Bi taldetan banatzen ziren eta baloi batekin beste takdekoei jo behar zittzaion, baloiak boterik babe eman behar zizun bestela kartzelera joaten ziñen. Kartzelak haurkako ekipoen atzean zegoen eta marra bat zegoen ez kartzelariak eta ez haukalariak pasatzeko. Kartzelariek baloia hartu behar zuten eta haurkalarie eman salbatzeko.

    TXEMA CEMENTERIOS

    ResponderEliminar
  83. Nire ama jolas askotan ibiltzen zen; Arrapaketan, Poliziak eta lapurraken, sokasaltoan eta gauza gehiagotan. Poliziak eta lapurraken bi talde zeuden poliziak eta lapurrak eta poiziek lapurei arrapatu egin behar zien lapurrei arrapatzen zienei kartzelara eramaten zieten eta salbatzeko beste lapur bat pasa eta eskua ikutu behar zion.

    PEPITA

    ResponderEliminar
  84. Nire ama txikia zenean izkutaketan ibiltzen zen, orain ibiltzen garen bezela ibiltzen ziren: lagunetako bat harrapatzailea zen eta paretaren kontra jarri eta kontatzen hasten zen eta besteak bitartean izkutatzera joaten ziren korrika. Kontatzen bukatu ondoren, besteen bila joaten zen eta batenbat bilatu ezgero, kontatu duen tokira joan eta bere izena esan behar zuen, kanporatzeko. Horrela jolasten diren guztiak kanporatu arte

    LORA

    ResponderEliminar
  85. Nire amak esan dit, bera oso ona zela gomatan.Kalean jolasten zan bai taldeka bai banaka, baina dibertigarriagoa da taldean jolastea.Goma elastiko bat behar da eta bi pertsonen txorkatiletan jartzen da, hirugarren pertsona goma zapaldu behar du salto eginez eta pixkanaka-pixkanaka goma igo behar da belaunetara, ipurdira, gerrira eta lepora.


    MELONTZIO

    ResponderEliminar
  86. Nire aita kaniketan ibiltzen zen kanika asko ditugu etxean eta horrek esan nahi du oso ona zela edo bere lagunak oso txarrak.Kaniketan jolasteko lehenengo kanikak behar dituzu gero jendea.Jokuaren helburua hau da zure kanikarekin bestearen kanika jo behar duzu, jotzen baidiozu kanika zuretzat da eta bestela berak ematen badio berea izango da zure kanika.
    Nire ama Indio eta bakeroetan ere ibiltzen zen.Indio eta bakeroen jokoan honela jolasten da. Gaur egun guk "polis y cacos" jokoa bezela ezagutzen dugu.Jokoa da batzuk ihes egin bear dutela eta besteak iheslariak arrapatu.

    MELTXORR

    ResponderEliminar
  87. Nire aita pelotan ibiltzen zen txikia zenean, pelotan ibiltzeko pelota bat behar duzu eta zure eskuak, pelotan partiduak egiten zituzten 22 tantotara pelotak ezin du txapa edo txapa baina beherago jo bestela txarra da eta berdin alde batera gehiegi joan ezkero.
    AKETZA

    ResponderEliminar
  88. Nire amonarekin hizketan egon naiz, berak tabatan jolasten zuela esan dit eta edozein lekutan jolasten zela, edozein momentutan. Lagunekin plazara jeitsi eta tabatara jolasten jartzen zirela esan dit. Jolaserako tabak erabiltzen dira (txekorran hezur batzuk die), esateunez tabak botatzeko kanta bat motxa kantatu bat bi hiru bukatzezana ta lurrea botatzezian tabak, gero taba denak alde berdinetik jartzeia gora beida ta azkarren bukatzeunakhaldan guztitan irabazteu. UDABERRI

    ResponderEliminar
  89. Mire ama sokasaltoan ibiltzen zen,dirudienez oso ondo pasatzen zuen eta gustora ibiltzen zen.nere aita berriz,futbolean eta txirrinduan egiten zuen,egunean 3 ordu joaten zen bizikletan ibiltzera

    XXX

    ResponderEliminar
  90. Nire amak asko jolasten zuen baina bereziki izkutaketan. Jolas hori jolasteko arau batzuk bete behar dira. Bat kontatzen gelditzen da leku jakin batean eta beste guztiak leku batean izkutatzen dira. Kontatzen hari den pertsonak beste izkutatuta pertsonak aurkitu behar ditu eta aurkitzerakoan kontatzen ari zen lekura joan eta izkutatutakoaren izena esan eliminatzeko. Izkutatutako pertsona bat kontatzeko lekura joaten bada kontatu duen npertsona konturatu gabe salbo esan behar du bera salbatzeko.

    ResponderEliminar
  91. Nire aitak txikia zenean, joku askoetan jolasten zen, baina beraren jokurik gustukoena txapak ziren.

    Nire aitak esan didanez, herriko plazan jolasten zen beste lagun batzuekin lurrean futbol zelai txiki bat marraztuz. Oso jolas sinple bat da, lehenik zeure txapak lurrean jarri behar dituzu sakabanatuta zelaiaren barruan, ondoren paperezko bola txiki batekin edo beste txapa batekin baloi bat simulatzen zen eta zelaiaren erdian jartzen zen, azkenik partidua hasten zen. Egin behar zen gauz bakarra "baloiari" jotzea zen txapen bitartez, aurkako porterian sartzeko.

    MINGUITO

    ResponderEliminar
  92. Nire ama, askotan txingoan jolasten zuen lagunekin. Nire amaren garaikoa edo zaharragoa izan arren, gu ere askotan jolasten ginen joku horretan.
    Lehenik tiza batez, lurrean hainbat karratutxo margotzen zituzten ( handiak eta segidan 9 arte, baina 4-5 eta 7-8 karratutxoak parez pare aurkitzen ziren).
    Txandaka izaten zen jokoa, bakarkakoa baitzen.
    Lehenik 1 zenbakiarekin hasten zen. Bertara harri zati bat bota eta karratuaren barruan geratzen bazen 1 karratua ikutu gabe 9raino txingoan joan eta itzuli behar zen marrik ikutu gabe. 1 zenbakiaren parera itzultzean, honen karratuan sartu gabe (2 zenbakitik) makurtu, txingoan harritxoa hartu eta lehenengo zatia amaitzen zen. Horrela, 9 zenbakiraino iritsi arte. Behin norbait hara iristean eta amaitzean, jokoa irabazten zuen. Jokoan segitu nahi ezkeroz, irabazleak zenbaki bat hautatu eta lehiakideak zenbaki hori ezingo lukete aurrerantzean ikutu, berea soilik izango zelako.
    Asko gustatzen zitzaidan joko hau.ABUELA

    ResponderEliminar
  93. Nere amonak kontatu dit sokasaltoan eta txingoan asko jolasten zirela. Eta "marroketan" izena duen beste jolas batean ere ibiltzen ziren. Jolas hau beisbolen antzekoa da. Erdian pertsona bat jartzen da eta inguruan borobil batzuk marrazten dira lurrean. Batek erdian dagoenari pelota botatzen dio eta erdikoak pelota jotzen du eskuz. Orduan ingurukoak "marro" batetik bestera korrika joaten dira. Arritu egin nau nere amonak beisbolaren antzeko joko batean jolastea!
    Amonak esan dit berari gehiena gustatzen zitzaion jolasa sokasaltoa zela. Egunero jolasten ziren sokasaltoan eta abesti ugari kantatzen zituzten. Salto batean bi buelta ematen zizkion sokari. Arina zegoen amona garai hartan!
    MENDI

    ResponderEliminar
  94. Nere aitak kontatu didanez inka izeneko jolas batean jolasten zuten lagunen artean bere aurtzaroan.Joku horretan jolasteko arezko leaku batean jolastu behar zen. Bihurkin bat behar zen,bihurkin horrekin sei kuadrotxo markatzen zituzun lurrean.Gero bihurkina hartu eta kuadro bakoitzan bota eta klabatu behar zenuen. Hori egin eta gero kuadro gehien zituena irabazten zuen partida.
    TEKASHI

    ResponderEliminar
  95. Nire ama txikitan ibiltzen zen joku bat sokasaltoa zen. Nire ama baserrian bizi zen eta herrira jaisten zenean parkera joaten zen lagun batzuekin eta sokasaltoan ibiltzen ziren arratsalde osoan. Joku honen helburua sokaren gañetik salto egitea da, nere aita aldiz txapetan ibiltzen zen atxalde osoan lagunekin apustuak egiten eta abar

    ResponderEliminar
  96. Nire aitak txikitan poliziak eta lapurretan ibiltzea zuen gustukoen. Joko hori orain ere jolasten da,ni gaztegoa nintzenenan jolastu izan nuen. Herri guztiko umeak ibiltzen ziren jolasean herri guztian zehar, geroz eta leku gehiago eduki hobe, ezkutatzeko leku gehiago edukiko dituzu eta. Bi taldetan banatzen ziren batzuk poliziak izaten ziren beste batzuk, berriz, lapurrak. Lapurrak ezkutatu bitartean, poliziek 50 poliki kontatu behar zuten. 50 kontatutakoan poliziek lapurrak aurkitu eta kartzelera eraman behar zituzten. Lapurrak kartzeletik ateratzeko denak lotuta egon behar zuten eta arrapatu gabe dagoen lapur batek kartzelako norbait ikutzean, denak aske geratzen dira. Poliziek lapur guztiak harrapatzen dituztenean, lapurrak poliziak bihurtzen dira eta poliziak lapurrak.
    UNIKORNIOA

    ResponderEliminar
  97. Nire ustez oso garrantzitsua da haurrentzat eta gaztetxoentzat jolastea, zaharrak egitean ezin izango dutelako, eta aprobetxatu egin behar delako. Egungo haurrek ez dute nahikoa jolasten, nire ustez mugikorrengatik... dela. Nire garaietan ez zegoen hainbesteko teknologia, eta gehiago jolasten genuen, beraz telebistak, ordenagailuak, sakelako telefonoak… ez dute batere laguntzen. Herrietan nahikoa leku dago jolasteko eta nire ustez aprobetxatu egin beharko zen.
    LOKATZA

    ResponderEliminar
  98. Nire aitari pilotan jolastea gustatzen zitzaion, eta herriko frontoian jolasten zen, nire aitak dihoenez oso txikia zen. Lau edo bi jokalarirekin jolastu daiteke, bi baldin badira bat bestearen kontra eta lau badira bi beste biren kontra. Pilotan jolasteko pilota bat behar da, eta jokoaren helburua hogeitabi puntura iristea da. Frontoian bertan txapa bat dago eta txapa hori baino beherago botatzen baduzu pilota, zure aurkariarentzat da puntua.
    MARMOTA

    ResponderEliminar
  99. Nire amak asko jolasten zuen baina bereziki izkutaketan. Jolas hori jolasteko arau batzuk bete behar dira. Bat kontatzen gelditzen da leku jakin batean eta beste guztiak leku batean izkutatzen dira. Kontatzen hari den pertsonak beste izkutatuta pertsonak aurkitu behar ditu eta aurkitzerakoan kontatzen ari zen lekura joan eta izkutatutakoaren izena esan eliminatzeko. Izkutatutako pertsona bat kontatzeko lekura joaten bada kontatu duen npertsona konturatu gabe salbo esan behar du bera salbatzeko. Hortaz gain futbolea ere ibiltzen zen jolasean bere auzoko lagunekin.
    TXEPE

    ResponderEliminar
  100. Nire aitak gehien bat kaniketan era shibarekin jolasten zuen Bere lagunero kaniketan jolasten bi jokalariak bakoitzak kaniketan bat hartu era zulo batean sartzen saiatu behar dirá era sartzen duenak ondoren bestearen kanikari ematen Badio bestearen kanikarekin gelditzen da

    SIXNINE

    ResponderEliminar
  101. Nire amak txikia zenean gurpil jolasan ibiltzen zen. Bakarrik edo taldean jolastu daiteke. Taldean jolasteko gutxienez 2 pertsona behar dira. Jolasteko mentalezko uztai bat eta makil bat behar dira. Hasi baino lehen ibilbidea egin behar da. Ibilbidearen hasieran metalezko uztaia zutik jarri eta eskuarekin bultzatu behar da, uztaia mugitzeko. Makil baten laguntzarekin mugimendua eta oreka mantendu behar da, uztaia erori ez dadin. Garrantzitsua da uztaia ez erortzea, bestela, kanporatua izango da partida horretan. Bukatzeko helmugara lehenengo iristen dena, uztaia erori gabe, irabazlea izango da. Jolasa oso interesgarria da



    PEEP

    ResponderEliminar
  102. nire aiton amonak tabetan jolasten ziren herriko plazan edo edozein lekuetan jolasten ziren hezurra botaberatzen auzokoekin ibiltyzen ziren

    ResponderEliminar
  103. Nire ama lehen kaniketan jolasten zen bere lagunekin. Lehenengo tiza txiki batekin borobil bat egiten zuten, gero kanika handi bat jartzen zuten erdian, eta banaka jartzen ziren. Normalean 1Vs1 izaten zen, baino nire amak esan didanez, 1Vs1Vs1Vs1 izan zituzten. Bakoitak bere kanikak ematen zituen, gero kanika handiari ematen saiatzen ziren, zure kanika borobiletik ateratzean beste bat erabili behar zenuen, eta kainika handia borobiletik botatzen zuena zen irabazlea. Irabazleak galtzailearen kanika politena edo hoberena eramaten zituen, beste kasu batzuetan irabazleak galtzaileak kanpora botatako kanikak eramaten zuen. Kanika gehien zituenak "Liderra" bihurtzen zen.

    ABLLV

    ResponderEliminar