Páginas

miércoles, 7 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Naturari begirunea



8)  Debekatu beharko lirateke auto eta moto “rallyak”? Debekatu beharko litzateke mendi pistetatik barrena autoak, motorrak eta lurorotakoak ibiltzea? Ehiztariek jasotzen al dituzte beren zaborrak (perdigoiak, kartutxoak, hamaiketakoen paper eta latak...)? Debekatu beharko litzateke zenbait natur ingurunetan jendea sartzea? Zein neurri har daitezke mendiak eta natur inguruneak gehiago zaintzeko?

64 comentarios:

  1. Nik ez nuke debekatuko rallyak eta abar egiteko, leku batean animalirik eta ezer ez daudenak, eiztarienak ez dakit zer egingo nuken, bakarrik natura hobeto zaintzeko eta adibidez extingituko diren animaliak ez hil.

    SORIA

    ResponderEliminar
  2. Nik ez nituzke debekatuko auto eta moto "rallyak" ospetsuak direlako munduan eta jende askori gustatzen zaiolako ikustea eta praktikatzea, beti ere animaliak ez dauden leku batean egiten badute karrera, animaliak aske bizitzeko eskubidea baitute eta zikindutako guztia jasotzen badute. Hori beteko balute ez zait gaizki iruditzen karrera horiek egitea. Mendian ibiltzen diren auto, motor eta lurorotakoekin berdina pasatzen da baina hauek gehiago kutsatzen dute eta mendian dagoen natura suntsitu egiten da eta aske bizi diren animaliak beldurtu egiten dira. Ehiztariek egiten dutena ez zait ondo iruditzen, nahiko animalia hiltzen dira jateko gero ehiztariak gogoko dutelako animaliak hiltzeko. Gainera askok gero ez dituzte kartutxoak... jasotzen eta animalia batek hori tragatzen badu hil egin daiteke. Hori dena sahiesteko nik ehizako garaiak jarriko nituzke baina urtean hilabete bat soilik eta gero zikintzen duten guztia jaso beharko dute eta motoak animaliak ez dauden leku batean ibil daitezke eta animaliak lasai bizitzen utzi.

    LOROA

    ResponderEliminar
  3. Nik ez nituzke debekatuko nahiz eta niri ez gustatu. Baina aldaketa batzuk bai ezarriko nizkioke, adibidez kotxeak ekologikoak izatea, beren abiadura galdu gabe noski. Ehizan ere aldaketa batzuk egingo nituzke, esaterako, guri kaleak gaudenean askotan esaten digute zaborra lurrera ez botatzeko, baina ehiztariek ez dituzte beren zaborrak botatzen, mendiak geratzen dira. Hori aldatu egingo nuke eta zaborra jasoaraziko nieke, guztia agian ez baina ahal dena bai. Bita desagertzeko zorian dauden animaliak ehizatzea debekatuko nuke ez desagertzeko.

    HUK

    ResponderEliminar
  4. Ez lirateke debekatu beharko auto eta moto rallyak niri asko gustatzen baizaizkit eta jende asko biltzen baitute egunean zehar. Oso ekintza berezia da. Ondoren sortutako hondakinak edo ingurua garbitzea ezinbestekoa noski eta ingurua babestea hau da, pertxonak ez jartzea gertu, arriskutsua baita. Mendi pistetatik barrena autoak, motoak... ibiltzea ere ez litzateke debekatu behar, bakoitzaren afizioa izan daitekeelako eta niri ere pertsonalki gustatzen zaidalako ibiltzea, beti ere inguruari eta animaliei minik egin gabe. Ehiztarien aldetik, denetatik egongo da baina kartutxoak ez dituztela jasotzen esango nuke beraz pixkanaka ingurua kutsatzea litzateke ohikoena eta noski ezinbestekoa eta gutxienekoa da hamaiketakoen paperak, latak... jasotzea ingurunea garbi mantentzeko. Zenbait natur ingurunetan jendea sartzea debekatzea ez zait oso ongi iruditzen baina arauak errespetatu ezgero eta ingurunea eta natura ondo zaintzekotan. Mendiak eta natur inguruneak gehiago zaintzeko bakoitzak bere burua konprometitzea da garrantzitsuena, hau da, mendira joan ezgero ez uztea ezer, ez hondakinik, ez plastikorik, latarik, botilarik...

    EGUNAK

    ResponderEliminar
  5. Nire ustez ez lirateke debekatu behar moto eta auto rallyak, nik ez ditut asko ikusten baina jendeari asko gustatzen zaizkio eta kontuz ibilita ez litzateke gauza txarrik gertatuko, baina ibilitakoan ingurunean sortutako hondakinak garbitu behar dira, ez badute kutsatutakoa garbitzen orduan bai nahiko nukeela debekatuta egotea.Niretzako mendi pistetako autoak, motorrak eta lurorotakoak bai debekatu beharko litzatekela asko kutsatzen dutelako eta azkenean ingurumenean izugarrizko kaltea egiten duelako. Ehiztari batzuk ez dituzte beraien zaborrak jasotzen baina nire ustez gehienak bai, eta jaso behar dira.
    Nire ustez ez litzateke debekatu behar natur inguruneetan jendea sartzea baina jendeak txukun ibili beharko luke eta plastikoak eta gauzak lurrera bota gabe. Mendira edo joaten zarenean jateko zerbait eramaten baduzu poltsa txiki bat eraman zaborrak botatzeko, inola ere ez bota lurrera, eta orrela natura ondo egongo da.

    TXORIA

    ResponderEliminar
  6. Autoek, rallyek, autobusek, abioiek… asko kutsatzen dute bai, baina zer egiten dugu guztiok? hauetaz kexa egin, kutsatu egiten dutela eta baina gero, gero guztiak aurrera eta atzera hauekin. Erraza da bai kexatzea besteengatik baina gurea aldatzen hasi behar dugu.
    Autoa utzi eta bizikleta maizago hartu, adibidez. Ni mendian bizi naiz eta sarritan aurkitzen ditut “barrita energetikoen” paperak, edari energetikoen botilak...baina kasualitatea, inoiz ez zaigu barrukoa erortzen, hori beti barrura. MARITXUUU

    ResponderEliminar
  7. Nire iritziz auto eta moto "rallyak" debekatu beharko lirateke, edo arau zorrotz batzuk jarri behintzat. Lotsagarria iruditzen zaidalako, zer nolako hondamendiak egiten dituzten, batzuek ederki pasatzen duten bitartean, benetan pena handia ematen dit mendia nola izurratzen duten ikustean. Lehenago esan dudan bezala, jendea denetarako dago, horregatik ehiztari batzuk zabor guztiak bertan utziko dituzte eta beste batzuk natura zegoen bezala utziko dute. Nire iritziz, ez litzateke natur inguruneetan jendea sartzea debekatu beharko, harriskutsua ez den birartean, izan ere batzuk natura zaintzen dugu eta jende askori gustatzen zaio. Horregatik, mendi pistetatik kotxeak ibiltzea ere ez, beti ere naturari minik egin gabe, esaterako hainbat pertsonak zailtasunak dituzte ibiltzeko eta zer hoiek ezin dute naturaz disfrutatu? Ez zait juxtua iruditzen. Baina nire ustez arau zorrotz batzuk jarri beharra dago.

    111

    ResponderEliminar
  8. Nire ustez ez dira debekatu behar ez, baina neurri batzuk hartu behar direla iruditzen zait. Denok dakigu asko kutsatzen dutela bai, baina denok dakigu ere azken finean beharrezko gauzak bihurtu direla. Lehen esan dudan bezala, nik neurri batzuk hartuko nituzke. Adibidez, zenbait mendietara, natura ingurunetara... garraiobideak sartzea debekatuko nuke. Eta garraioen erabilera murriztuko nuke. Esaterako, ondoko herrira joan behar dugunean autoan joan beharrean bizikletan joan ezkero askoz ere gutxiago kutsatuko genuke; bidaia luzeagoa egin behar badugu garraio publiko batean joan beharko genuke, arrazoi osom ximple batengatik. Demagun autobus batean 20 pertsona daudela eta denak herri berdinera doaztela. 20 pertsona horiek bakoitzak bere autoa hartuko balu, zerk kutsatuko luke gehiago, 20 autok ala autobus batek?
    Zaborrarena nire ustez errespetu kontua da. Adibidez, ehiztariak mendira joaten direnean garbi ikusiko dute mendia, eta zikinkeriaren bat ikusten badute kexatu egingo dira, denak nahiago dugulako garbia zikina baino. Orduan beraiei zikina ez bazaie gustatzen zergatik utzi behar dute haiek zikina? Nire ustez denok merezi dugu mendia garbi ikustea. Beraz bakoitza zikindutakoa garbitzea besterik ez da egin behar, mendia denena da eta beraz denok zaindu behar dugu eta ez du iñork besteen zerrikeriak jasotzen ibili beharrik.

    IZURDEA

    ResponderEliminar
  9. Rallyak, autoak... bai kutsatzen dute, baina ez al dute kutsatzen guk egunero erabiltzen ditugun autoekin? Nik uste dut dena aldatu beharko litzakela, ez horiek kendu eta ia dena konponduko balitz bezala. Baina hoberena nire ustez garraio publikoa erabiltzea da, gutxiago kutsatuko genukeelako.
    Eta zaborraren gaia nire ustez bakoitzaren gaia da, denek zikindutakoa garbituko bagenu, ez genuke edukiko iñolako arazorik zikinkeriaren gaiarekin, beraz hori errespetua eta edukazioa dira.
    ELURRA

    ResponderEliminar
  10. Nik ez nituzke debekatuko auto lasterketak eta rallyak, ospetsuak direlako eta baita jende pilo bati gustatzen zaizkiolako. Baina bai debekatuko nuke hauek animali ugari dauden lekuetan egitea. Bestetik ehizarena ez nuke jakingo zer egin. Beraien zikinkeria jaso ezkero, nik ez nieke debekatuko joatea. Natur ingurune batzuk asko kontaminatzen badira, edota animaliak extingintzen ari badira nik debekatu egingo nuke hor sartzea, behintzat kontaminazioa asko urritu eta animaliak ugaritu arte. Bestetik natura inguruneak ez kutsatzeko zaborrak jasotzea eta moto eta autoekin kontuz ibiltzea arautuko nuke. Baita eguenko transporte kopurua kontuan hartu kutsadura ez haunditzeko.
    HARITZA

    ResponderEliminar
  11. Nik ez nituzke debekatuko jendearen gustokoak direlako eta oso ospetsuak direlako; baina kirol hau praktikatzeko eremu jakin bat jarriko nuke eta animaliak ez dauden leku bat noski. Auto lasterketak eta rallyak asko kutsatzen dute eta hori oso txarra da animalientzat, baita soinua ere, animaliak horrelako soinuarekin asko beldurtzen bait dira. Ehiztari batzuk erabilitakoa jasoko dute baina beste batzuk berriz dena bertan uzten dute narrats narrats; akaso ez dakite gero beraiek utzitakoa agian animaliek jaten dutela eta beraien zikinkeriaren ondorioz animaliak hil daitezkeela. Ehizaren tenporadak gutxiago irautea hobeto irudituko litzaidake eta behin tenporada bukatuta ehiztariak beraiek erabilitako eta bertan utzitako narraskeriak jasotzera behartuta egon beharko dutela iruditzen zait.
    LIBELULA

    ResponderEliminar
  12. Rallyek, autoek... denok dakigu kutsatzen dutela, baina nik ez nituzke debekatuko, bakarrik neurri batzuk jarriko nituzke: Batetik animaliekin kontuz ibiltzea, eta eremu batean animalien familiak bizi badira bertan ez molestatzea; eta bestetik jadanik nahiko pista eginik badaude ez zuhaitz gehiago moztea berriak egiteko.
    Ehiztarien kasuan alde batetik arriskuan dauden animaliak ehizatzea debekatu eta debekatuta ez dauden animaliak neurrian ehizatzera behartu, bestela animaliarik gabe geratuko ginelako pare bat urtetan. Bestalde, ahal duten neurrian eremuak garbi mantentzea behartuko nituzke, ikusten dituzten perdigoiak jaso eta hamaiketakoen paperak eta latak jasotzera behartuz, azken hauetarako ez dute aitzakiarik, momentuan bertan jasotzen bai dira.

    IGA

    ResponderEliminar
  13. Nik rallyak motoak eta abar debekatuko nituzke naturan, azken finean min handia egiten dio naturari eta are eta gehiago animaliei, nahiz eta guk ez ikusi animaliak bizi dira han. Rallyan ibili nahi duenak joan dezala pista batera, horrela gutxiago kutsatzen badu hobe.
    Ehiztarien kasuan animaliak ehizatzera debekatuko nuke, ez baitdauke animaliak hiltzeko eskubiderik eta natura kutsatzearekin bat ez zaie ezer kostatzen kartutxoak gordetzea eta beharrezkoak ez diren zaborrak boltsa batean jaso gero botatzeko.
    LORETA

    ResponderEliminar
  14. Ez lituzkete debekatu beharko auto eta moto “rallyak”, jende askori gustatzen zaizkiolako eta baita niri ere. Nire ustez, autoak, motorrak … mendian ibiltzea ez dago oso gaizki, animalien ondoan ibiltzen ez badira, nahiz eta ingurumena pixka bat kutsatu. Nire ustez ehiztariek beraien zaborra jaso beharko lukete, beste guztiek bezalaxe. Niri ez zait ondo iruditzen natura ingurune batzuetara jendea ez uztea sartzen. Nire ustez neurri hauek hartu beharko lirateke: zaborrak lurrera ez botatzea, animaliak lasai uztea …

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  15. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  16. Ez, nire ustez auto eta moto rallyak ez lituzke debekatu beharko zeren eta kirol zail bat da eta jende askok praktikatzen duen kirola da. Honez gain jende askori gustatzen zaizkio kirol hauek praktikatzea eta nire ustez kirol hau oso interesgarria iruditzen zait. Bai nire ustez mendi pistetatik barrena rallyak pasatzen utzi beharko lizkieke baina jendea kontu askorekin ibili behar da oso arriskutsua da eta. Nik uste dut ehiztariek ez dituztela jasotzen beraiek botatako zakar guztia baina horrez gain ez zait ondo iruditzen ehiza praktikatzea gustatzen zaizulako animaliak hiltzea eta ez zait gustatzen ehiza kirol gisa jartzea. Ehizak animalia pilobat hiltzen ditu eta ehiztari askok hau praktikatzen dute animaliak hiltzea gustatzen zaielako eta ez zait batere ondo iruditzen. Nire ustez ez dira zenbait naturgune debekatu behar, arau batzuk ezarri baizik. Eta hauek betetzen ez dituenak kanpora joateko... Nik multa asko ezarriko nituzke eta hau kontrolatzeko basozain gehiago jarriko nituzke. ANANA

    ResponderEliminar
  17. Nire ustez ez lirateke auto eta moto rallyak. Badago jendea horrelako gauzak gustoko dituena eta guk gure gustoko diren gauzetaz disfrtatzen dugun bezala beraiek beraien gustoko gauzetaz disfrutatzeko eskubide osoa dute. Kotxeak, motoak... mendian ibiltzea dibekatuko nuke, baino ez leku guztietan. Basoan barrena debekatu egingo nuke, basotik kanpo, herri inguruan... ez nuke debekatuko. Ehiztariek beraiek erabilitako kartutxoak, hamaiketakoen paper eta latak... oso gutxitan jasotzen dituzte eta hori ez gertatzeko nik multak jarriko nituzke.

    GITARRA

    ResponderEliminar
  18. Autoek, rallyek, autobusek, abioiek… asko kutsatzen dute bai, baina zer egiten dugu guztiok? hauetaz kexa egin, kutsatu egiten dutela eta baina gero, gero guztiak aurrera eta atzera hauekin. Erraza da bai kexatzea besteengatik baina gurea aldatzen hasi behar dugu.
    Autoa utzi eta bizikleta maizago hartu, adibidez. Ni mendian bizi naiz eta zaborra sarritan topatzen dut, penagarria iruditzen zait jendeak ingurumena nola zaintzen edo errespetatzen duen.

    IEPE

    ResponderEliminar
  19. Nire ustez ez lirateke debekatu beharko auto eta moto “rallyak”. Nik mendi pistetatik barrena autoak, motorrak eta lurorotakoak ibiltzea debekatu beharko litzatekela uste dut, natura geroz eta gehiago suntsitzen ari baitgara. Ehiztariek ez dituzte jasotzen beren zaborrak (perdigoiak, kartutxoak, hamaiketakoen paper eta latak...) eta natur ingurunea gero eta gehiago kutsatzen ari da. Jendea zenbait natur ingurunetan sartzea debekatu beharko litzateke azkenean dena suntsitzen dugulako.

    TANKALA

    ResponderEliminar
  20. Nik esango nuke rallyekin eta horrelako gauzekin kutsadura txikitzeko arauak jarri behar direla. Berdina pentsatzen dut menditik barrena autoak erabiltzearekin, gainera mendi berezietan, prestatuetan, bakarrik ibili ahal izatea egingo nuke. Ez dakit ehiztariek jasotzen dituzten beraien zaborrak, baina ez badute egiten, multak eduki beharko lituzkete, zeren eta horrek asko kutsatzen du ingurunean. Eta nik esango nuke sortu beharko lituzketela gune batzuk gizakia sartu ezin ahalko zuen guneak, animaliak lasai bizi ahal izateko.

    UBUNTU

    ResponderEliminar
  21. Auto eta moto "rallyak" gaur egun, ospetsu egiten ari da, ez nituzke kenduko. Hori bai, natura kutsatzen ez duten bitartean. Bestalde, ehiztarien lana ez zait batere gustatzen. Animaliak hiltzea beraien "hobby" a da? Danok hasiko bagina pertsonak hiltzen... Eta gero ez badituzte jasotzen beraien zaborra ba zer esanik ez, oso geizki iruditzen zaidala. Nire ustez, jendeak ehiza utzi beharko luke.
    LAINOAK

    ResponderEliminar
  22. Nire ustez autoak eta motoak debekatzea akats bat izango litzeteke, oso ospetsuak direlako eta ikusteko politak direlako nahiz eta natura kutsatu. Eta natura ez kutsatzeko lehenago beste gauza batzuk kenduko nituzke. Ehizaren kasuan, ez nago ez aurka ez alde aina lotsagarria iruditzen zait latak eta hamaiketako paperak lurrera botatzea. Azkenik, nik bai debekatuko nituzke sartzeko zenbait leku, oso arriskutsuak direnak gehienbat.

    ResponderEliminar
  23. Nik ez nituen rallyak debekatuko,demostratzenbada oso kutxagarriak direla naturarentzat,orduan igual ba leku espezial bat egingo nuke beraientzat gutxiago kutxatzeko ingurunea,baino ez nuke debekatuko.Nik bai debekatukonuen jendea zenbait natura ingurunetan sartzea, ze azkenean gu gea ingurunea kaltetzen dugunak,eta nik ustendut ehiztariek ez dituztela beraien zaborrak jasotzen.

    GORPUTZ HEZIKETA

    ResponderEliminar
  24. Nire ustez ez lirateke auto eta moto rallyak debekatuko, baina ez det ukazten ingurunean kutsadura sortzen dutenik. Mendi pistetatik barrera autoak debekatuko nituzke animaliak bizi diren ingurunea kutsatzen dutelako.Bestalde ez delako atsegina mendi buelta bat ematen duzun bitartean motor hotsa entzutea. Ehiztari batzuk beraien zaborrak mendian utziko dituzte hainbat mendizalek bezala,baina ingurunea errespetatzen dutenak ere egongo dira.

    YVET

    ResponderEliminar
  25. Nire ustez ez lirateke debekatu beharko, baina egitekotan, fauna edo florarik ez dagoen lekuetan antolatzea izango litzateke, adibidez, dakarra rally oso famatua da eta basamortu batean egiten da, bertan apenas ez dago fauna edo florarik eta ez da natura gehiegi kaltetzen, baina egia da kaltetu egiten dela atmosfera CO2 a botatzearen ondorioz. Baita ere ez da oso atsegina mendian moto edo auto soinuak entzutea, eta are gutxiago tiro soinuak, eta ehiztariek ez dituzte jasotzen eta animali asko akabatzen dituzte. Nik ejhiza guztiz debekatuko nuke eta ehiztari furtiboak kartzelan sartuko nituzke, eta oso ondo iruditzen zait fauna eta flora erreserba pribatu batzuk egitea gizakiak sartu ez dadin, animaliak bakean bizitzeko.



    SAGUZARRA

    ResponderEliminar
  26. Neri auto eta moto rallyak egitea ondo iruditzen zait baina arau batzuekin: fauna edo flora gutxiko lekuetan egitea adibidez: dakarra, basoan ibili ezgero leku batean bakarrik ibiltzea eta beste leku gehiago ez suntsitzea, ikusleek zakar guztia zakarretara botatzea eta naturari errespetua edukitzea. Bestalde ehiztariena ondo iruditzen zait mendia asko ez delako kutsatzen bakarrik mendian puesto edo aldamio batzuk bakarri daude eta kartutxo azalak biltzea derrigortuko nuke hori bai baina, zuri tiro hotsa ez baldinbazaizu guztatzen ehiza garaiean puestoen inguruan ez ibili eta kitto.

    BALOIA

    ResponderEliminar
  27. Rallyak egitea ez zait gaizki iruditzen, ehiza debekatu beharko litzateke lehenago. Rallyak ez du inor hiltzen, momentuan zarata ateratzen du eta kitto, baina animalien gertu ez egitea da onena.
    Bestalde, kartutxoak jasotzen hasi baino lehenago debekatu behar da ehiza.
    Ehiza hilketa da, espezismoa!

    HOMOSAPIENS

    ResponderEliminar
  28. Nire ustez ez lirateke auto ralliak debekatu behar niri gustatzen zaitzkit eta beste gende askori ere bai orduan ez nituzke debekatuko, ezta ere kotxeak eta motoak mendian ibiltzea edukitzea ere naiko debekatuta dagoela hiruditzen zait zergatik jendeak gauza txarrak egiten ditu motoak edu autoak ibiltzen diren dokian bideak itxi iltzeak jarri gurpilak zulatzeko eta kableak lepo parean motoan dabiltzak mina hartzeko. Ehiza ere ez nuke debekatuko azken finean ehiztariak dira mendiko bideak garbitzen dituzten pertsonak eta zaborrak biltzeaz arduratzen dira, baina arraroa iriditzen zaitz jendeak perdigoiak biltzea eskatzeko ze ezin dira bildu oso oso txikiak direlako eta bilatzen oso zailak, kartutxo azalak bai biltzea daude baina perdigoiak ez.

    Pagoa

    ResponderEliminar
  29. Bai,debekatu beharko lirateke auto eta moto "rallayak" eta mendi pistetatik barrena autoak,motorrak eta lurorotakoak baita ere! Ehiztariek ez dituzte jasotzen bere zaborrak. Eta debekatu beharko litzateke natur ingurunetan jendea sartzea. Bai badago jendea gure munduaz pentsatzen dutena,eta ez dutena zaborrak botatzen kaletikan sin mas baino horietakok oso gutxi daude. Jendea bakarrik pentsatzen du dibertitzeaz eta... Ez dakit zein neurri hartu behar dira,zaborrontzi gehiago jarri edo..baino jendeak botatzen badu zaborra lurrera ez du ezertan lagunduko,gainera zaborrontzi asko daude. Ehiza debekatu beharko litzateke,ez zait ondo iruditzen,uzteko pakean animaliei eta animaliak desagertzen ari dira!!

    YAS

    ResponderEliminar
  30. Niri asko guztatzen zaizkit autoak, motoak eta rallyak, horregatik ez zait batere juxtua iruditzen hauek debekatzea. Nahiz eta asko kutxatu badaude gauz gehiago askoz ere gehiago kutxatzen dutenak baina noski, beraiei gustatzen ez zaizkielako ez da batere juxtua hauek debektzea. Ehiztariek ere nire ustez jasotzen dituzte beraien kartutxoak eta ehizatzeko behar dituzten gauzak, niri behintzat ez zait tokatu lurretik botata … zoritxarrez badira gauzak kalte gehiago egiten dituztenak eta ez diogu horrenbeste garrantzi hartzen horregatik guztiz kontra nago rallyak eta antzeko gauzak debekatzeko ideiaz.

    GAZTE

    ResponderEliminar
  31. Nei ez zaizkit gustatzen rallyak baino ez nuke debekatuko.Ehiztariak animaliak hiltzen dituzte eta gainea ez dute bere zaborra jasotzen oi izango zan neurria mendiak eta natur iguruneak zaintzeko ehiza debekatzea.

    OMTEYE-OSAS

    ResponderEliminar
  32. Nik uste, guztiok ditugula hobbyak eta honartu beharko liratekela. Ingrnea kutxatzen dute, bai baina, beste gauza akoren moduan. Zure mugikoarrak ingurunea kutxatzen du, beraz utz ezazu. Ez erabili ur beroa, indurunea jutxatzen duzu. Nora zoaz autoan, jeitxi hortik ingurunea kutxatzen duzu. Ez dira hobby egokiena eta arazoak sortzen dituzte. Rallyak segurtasunarekin eta leku egokian egin ezgero, ez dut arazorik ikusten. Ehizarekin eztabaida ezberdin batean sartuko ginateke. Perdigoiena gaur egun dauden aurrerapenkin konpondu daitekela uste dut eta ekolgiko batzuk sortu. Animaliak iltzearena, alde batera utziko dug, eztabaida guztiz ezberdina dela iruditzen zaidalako. Berdinn

    ResponderEliminar
  33. Nahiz eta rallyek eta autoek asko kutsatzen duten, nik ez nituzke debekatuko, muga batzuk jarriko nituzke. Animalia famili handiak bizi diren lekuetan rallyak egitea eragotziko nuke. Izan ere, kutsadura eta soinuaren ondorioz animalia asko eta asko hiltzen ari dira eta denborarekin, kasu larrienetan, desagertzeko zorian bukatzen dute. Agian batzuek ez die honi garrantzi gehiegirik emango baina uste dut oso gai garrantzitsua dela. Horregatik, ahalik eta animalia eta landare gutxien dauden lekuetatik egingo nituzke rallyen pistak.
    Ehiztarien kasuari helduz, desagertzeko zorian dauden animalien ehiza debekatuko nuke. Eta beste edozeinena murriztu. Inork ez ditu bere kartutxoak jasotzen eta horrek ere ingurune kutsatzen du. Ehizatzen ez dituzten animaliak kutsaduraren ondorioz hil daitezke. Horregatik, ahal den neurrian beraien zaborra jasotzea derrigortuko nuke ta ez badute egiten zigorra edo isuna jarriko nieke. Ea horrela egiten duten kalteaz ohartzen diren.

    GABONAK

    ResponderEliminar
  34. Nire ustez, rallyak, ez nituzke kenduko baina eletrikoak jartzea iruditzen zait onena, planeta ez kutsatzeko. Ehiztariek egia da zikina uzten dutela mendia, multak jartzen hasi beharko litzake, eta ohiturak hobetuarazi, desagertzeko zorian dauden animaliak, ez lirateko ehizatu behar.

    LARRU

    ResponderEliminar
  35. Nik ez dut gaizki ikusten auto eta moto rallyak egitea,ala ere oso arriskutsuak dira, baino mendietan ez nituzke eerabiliko, asko kutsatzen baituzte. Baino nire ustez, ez zen debekatua egon beharko jendea zenbait lekutan sartzea, zaborrak lurrera ez badute botatzen eta ondo zainten badugu natura , ez dut arazorik ikusten.
    LAZARILLO

    ResponderEliminar
  36. NIRE USTEZ EZ DAUDE RALYAK DEBEKATU BEHARRIK, ETA EHIZTARIEK BEREN ZABORRA JASO BEHARKO LUKETE ETAEDUTE JASOTZEN ISUNA JARRI.

    UNTXITXO GAIZTOA

    ResponderEliminar
  37. Ez daude zertan moto eta auto rallyak debekatu beharrik, baino neurri batean egin bai, hau da, ainbeste rally egin beharrean noizbehinkako batzuk antolatu. Izan ere, rallya egiten den ingurua kutsatuta gelditzen da jendeak eramandako gauzekin eta baita ere autoek edo motoek botatako CO2arekin. Mendi pistak puskatu edo kaltetzen ez diren bitartean ez dago zertan debekatu beharrik ibilgailuak mendi pistetan ibiltzea, baino norbaitek kaltetuz gero berak ordaindu beharko luke txikizioa eta ez terrenoaren jabeak edo udaletxeak. Ehiztariek zaborrak batzutan jasotzen dituzte eta besteetan ez eta hori kaltegarria da naturarentzat. Ehiza paradetan zakarrontzi bat jartzea ez da ezer kostatzen eta norbaitek ez baditu bere zakarrak jasotzen isuna jarri beharko litzaioke natura kutsatzen ari baita eta ez daukalako beste inork jaso beharrik berak botatako zikinak. Natur inguruneetan jendea ez sartzea ez zait ondo iruditzen denok disfrutatu behar dugulako naturataz beti ere ingurua zainduz.

    OZONO GERUZA

    ResponderEliminar
  38. Nik ez nuen ezer debekatuko baina ehiztarien kasuan estingitzen dauden animaliak hiltzea debekatuko nuken eta beraie zaborra jasotzea, eta bestela isuna jarri.
    ILARGIA

    ResponderEliminar
  39. Nire iritziz, nahiz eta niri ez erakarri, ez nituzke debekatuko auto eta moto "rallyak", oso ezagunak direlako eta jende askori gustatzen zaizkielako. Ala ere, neurri batzuk artu behar dira, bestela, animalia asko eta askori kalte egin diezaiokete eta natura suntsitzen dute. Neurri horietatik garrantzitsuenak izango lirateke "rallyen" kopurua murriztea (gutxiago antolatzea), botatako zabor guztia jasotzea, eta animaliak ez dauden lekuetan antolatzea karrerak. Beste aldetik, mendiak, natura, animaliak eta ingurunea hondatzen ez duten bitartean, ondo iruditzen zait mendi pistetatik barrena ibiltzea autoak, motorrak eta lurorotakoak. Baina norbaitek hondatuz gero, bere errua izango litzateke eta berak oradaindu beharko lituzke kontsekuentziak, eta ez gaur egun askotan egiten den bezala, hau da, lur horien jabeak edo udaletxeak. Azkenik, ni ez nago ehizaren alde, izan ere, ehiztari gehienek animalia asko dibertsioarengatik hiltzen dituzte eta gainera ez dituzte jasotzen beren zaborrak (perdigoiak, kartutxoak paper eta latak...). Hori konpontzeko, leku batzuetan ehizatzea debekatzeaz gain (natur inguruneetan batez ere), kendu egingo nieke urte osoan zehar ehiza egiteko baimena edukitzea, eta horren ordez, urtean 2-3 hilabete jarriko nituzke ehizatzeko, izan ere, animalia gero eta gehiago hiltzen ari dira. Arau horiek austen baditu norbaitek, multa edukiko luke, eta azkenean, mendiak eta natur inguruneak hobeto zainduko lirateke.

    HORTZAK

    ResponderEliminar
  40. Nere ustez Rally lasterketa murriztu egin beharko lirateke,urutiko lekuetan jokatu beharko zuten, animaliak edo inguruko bizilagunak ez kaltetzeko.Eta ikusleek bere zaborra jaso beharko lituzkete.Beraiek ez zuten nahiko etxera itzultzea eta jendea karrera ikusten zeolako basura guztia hor uztea.Ikusleak ere bai, kotxeengan urrutigo egon beharko lirateke, istripu gutxigo egoteko.Eta entolatzaileak toki egoki bat aukeratu beharko lituzkete.Horrela natura ingurunea gutxigo kaltetuko zen.Ni ehizaren kontra nago.Ehiztari gehienak dibertitzeko hiltzen dituzte animaliak eta hori naturan eragin handia du.Beraiek ere bai zaborra uzten dute.Arazo hau konpontzeko bi ekintzak murriztu egingo nuke.

    IZARRA

    ResponderEliminar
  41. Niri ez zaizkit rallyak gustatzen baina ez dut uste debekatu behar direnik baina beste neurri batzuk hartu behar direla uste dut. Ehiztarien kasuan, ehiza debekatuko nuke animaliak hiltzen dituztelako eta zaborrak bertan uzten dituztelako. Inguruneak zaintzeko, ingurunea gaizki zaintzen dituzten gauzak debekatuko nituzke, adibidez ehiza.

    ARGIA

    ResponderEliminar
  42. Nik ez nituzke debekatuko auto eta moto rallyak ezta mendi pistetatik barrena autoak motorrak ibiltzea beste kirol batzuetako ere natura suntsitu egiten baita adibidez futbol zelaiak egiteko...
    Ehiztariek beraien zaborrak jaso beharko lituzketela iruditzen zait egiten ez dutenei isuna jarrinik, natura ondo zaintzeko jarriko nituzken neurriak isunak jartzea oberena izango litzateke.

    ResponderEliminar
  43. Nik ez nituzke rallyak eta motoak kenduko, bakarrik erretako mendietan molestatzen ez duten lekuetan, gustuko duen jende asko dagoenez, hobe da ez kentzea. eta ehiztariei zaborrak ez baldin badituzte jasotzen, multa jarriko nioke.


    MAMUT

    ResponderEliminar
  44. Rallyak eta beste karrerek asko kutsatzen dute. Niri asko gustatzen zaizkit motoak eta haien karrerak ikusteak. Horregatik nire ustez eztute zertan hauek kendu beharrik, baina bai aldaketa batzuk egin. Karreretako lekuak adibidez, natura estropeatzen ez duten lekuetan izan beharko ziren. Kotxeak,motoak... aldaketa batzuk ere izan beharko lituzkete, botatzen duten kea oso kutsagarria baita. Gasolina erabili beharrean beste zerbait erabiltzen hasi beharko ginateke.
    Heizarekin aldiz ez dut iritzi berdina. Heizaren kontra nago. Berdin dit beraien zaborrak jasotzea ondoren, ez zait ondo iruditzen animaliak hiltzea denbora pasa bat edo hobby bat izatea, lotsagarria da. Baina esan beharra dago haiek hiltzen dituztenak eta jaten ditugunak kulpa berdina dugula.

    Boots

    ResponderEliminar
  45. nik ez nuke rallyak kenduko, azken finean espektakulo bat da. Heiza nik debekatu egingo nuke, animaliak hiltzea hobby bat balinbada....

    UNAMA MADITA

    ResponderEliminar
  46. Nik ez nituzke debekatuko auto eta moto "rallyak" jende askori gustatzen zaiolako ikustea eta egitea. Ez dira debekatu behar mendi pistetatik barrena autoak, motorrak eta lurorotakoak ibiltzea. Nik ezagutzen ditut ehiztariak kartutxoak biltzen dituena baina egia esan mendia joaten naizenean zaborra ikusten dut ehiz postuen gertu eta hori kutsagarria da. Ez lukete norbait kontratatuko zaborra biltzera ehiztariak zaborra jasoko balute. Isuna jartzea izango litzateke modu egokiena.

    Altavoza

    ResponderEliminar
  47. Nik ez nituzke auto edo moto "rallyak" debekatuko, jende askori gustatzen zaio eta!
    Autoak, motoak.... mendian ibiltzea ez da debekatu behar baina neurriak erabili behar dira.Ez da egunero joan behar bestela lurzorua izurratuko da.Nik pentxatzen dut ehiztariak beraien kartxoak jaso behar dituztela.Bestela, animaliren batek janaria dela pentxatzen dute eta jan egingo dute.Ez dut ustez beharrezkoa danik, eremu batzuk sartzea debekatzea.Baina kontuan eduki behar duguna da; ezin dugula nahi ditugun mendi eta baso guztiak pistak....etb. egiteko.Gogoratu behar duguna da eremu horietan ere beste izaki bizidun batzuk bisio direla.Adibidez Natura zaintzeko eremu batzuk hartzea nahi duguna egiteko baina beste eremuak errespetatzea eta zaborra ez egoten mantentzea.


    Elurra

    ResponderEliminar
  48. Nik eznituzke raly-ak debekatuko baina neurri batzuk hartuko nituzke. Nire ustez mendiak istea ez da debekatu behar bakoitzak bere zaborra jaso eta listo badaude gauzak gehiago kutsatzen dutenak rally-ak motoak eta horrelako gauzak baino. Eta horrelako gauzak ez dira debekatzen orduan rally-ak eta horrelako gauzak egitea zertarako debekatubehar da?.Nire iritziz rally-ak eta horietako gauzak debekatubaino lehen beste batzuk debekatuko nituzke.

    PEPITA

    ResponderEliminar
  49. Nik raly-ak eremu finko edo zirkuito berezietan ibiltzea gomendatuko nuke, eta motoei berriz 2,5m zabalerako pistetatik kanpora ibiltzen direnei isuna jartzeko gomendioa egingo nieke. Motoek pistaz kanpo egiten dituzten lur txikiketak bere ondorioa ekartzen dute, euri asko egiten duenean urak bertatik igarotzen denean oraindik eta zulo handiagoak sortzen dituzte. Honen ondorioz lurrak ez du behar bezala ura xurgatzen. Mendia denona da eta errespeta dezagun.

    LORA

    ResponderEliminar
  50. Hasteko, nere ustez ralyak zirkuito jakin batean ibiltzea egokiena izango zela, alde batetik, ez dutelako garbitzen eta gero dena zerri eginda uzten dutelako eta bestalde, lurra derrapekin eta abar ere zikina uzten dutelako eta danona da mendia. Motorren inguruan ere berdina pentsatzen dut ezin dela motorrarekin edozein zelaietan ibili, lehen esan bezala dena zerri eginda uzten dutelako eta zelaietako belarra ere apurtzen dutelako eta natura ere zaindu egin behar da. Ehizaren inguruan berdin, nire ustez debekatuta egon beharko luke edozein tokietan ehizatzea, alde batetik, zikinkeriarena eta bestalde arriskurtsua da edozein tokietan ehizatzea, istripuak egon litzazke.

    LASTOA

    ResponderEliminar
  51. Nik ez nituzke rallyak debekatuko, baina bai pisten ibilera egokia arautu eta ez edoizein tokietan egitea. Kontuan hartu behar da kotxeak asko kontaminatzen duela eta median eso paipai naturaleza egiten baditugu ez da oso komenigarria. Motoekin ere berdin pentsatzen dut ezin duta naiduten toktan ibili oso tara bait da.
    Ehiza ez zait betere gustatzen, ez zait ez dibertagarria ez batere ona iruditzen. Ondo pasatzeagatik animaliak hiltzea benetan itsusia iruditzen zait gainera animali asko desagertu dira arrazoi honengatik.

    POTRANKA

    ResponderEliminar
  52. Nire ustez Rally gehiago egin beharko lituzkete mendiko rally rik ez baitute egiten. Ehiztarik perdigoiak ezin dituzte jaso eta zaborra gehienetan biltzen dute.
    JUN DA BERTAN

    ResponderEliminar
  53. Nire ustez rallyak debekatzea ez da hoberena, hobeto da rally batean ibiltzeko permiso edo canet bat edukitzea.Ehiztariek normalean zabor asko uzten dute mendian nahiz eta zabor ontzia egon ondoan.
    Multak jartzea izango zen konponbidea 500$ latazko.

    MELTXORR

    ResponderEliminar
  54. Nik ez nuke debekatuko motoekin eta autoekin "rayak" egitea debekatuko baino ez bazaie gustatzen gendeak hori egitea toki batzuk jartzeko bakarrik hori egiteko eta orrela ez ziztuzten mendi guztiak rayaz utziko. Ehizariak egiten dutena oso gaizki dago zikina uzten dutelako mendi guztia. Nik ez nuke debekatuko gendea nutura tokietan sartzea beti ere modu egokian ibiltzen bagara hori bai natura tokiak jabetza pribatuak badira jabeak jakingodu zer egin.
    NORBAIT.

    ResponderEliminar
  55. eZ LIRATEKE RALLYAK DEBEKATU BEHAR, BAINA BAI HAUEK EGITEKO LEKU JAKINAK JARRI ETA ez mendian behera eta natura puskatzekn den lekuetan ibili. Mendian barrena ibiltzea debekatzearekin ados nago, mendian bizi diren animaliak uxatu eta abar egiten dituztelako. ez naiz eztaria, beraz ezin dut jakin jasotzen dituzten ala ez zaborrak, bakoitzak jakingo du zer egiten duen bere ingurunearekin. Jendea natura guneeta sartzea debekatzea ez zait batere justua iruditzen, baina bai natura guneak bakoitzak erespetatzea eta ez zikintzea, ondo mantentzea eta zaintzea batez ere. bakoitzaren borondatea aldatzea dela uste dut naturaren kutsadura aldatzeko modu bakarra. UDABERRI

    ResponderEliminar
  56. Nik ez nituzke rallyak debekatuko,jende asko baitago atzetik. Baina animaliri mina eman gabe eta mina ez egiten,animaliak gu bezain inportanteak dira.


    XXX

    ResponderEliminar
  57. Ez, nire ustez rallyak ez lituzke debekatu behar bat kirol zail bat delako eta bi jende askok praktikatzen duelako. Bi gauz hauez gain jende askori gustatzen zaio kirol mota hauek ikustea eta nire ustez kirol hau interesgarria da. Bai, nire ustez mendi pistetatik barrena rallyak pasatzen egokia izango litzateke, baina jendea kontu askorekin ibili beharko litzateke gertu jartzea oso arriskutsua delako. Nire ustez ehiztariek ez dituzte jasotzen beraiek botatako zakarrak baina horrez gain ez zait ondo iruditzen ehiza hobbi bezela praktikatzea hau da gustukoa duzulako animaliak hiltzea eta ez zait gustatzen ehiza kirol gisa jartzea. Ehizak animalia pilobat hiltzen ditu eta ez zait batere ondo iruditzen. Nire ustez ez lirateke zenbait naturgune debekatu behar, arau batzuk ezarrita nahikoa da. Eta hauek betetzen ez dituenak ez bueltatzeko,hau da joateko...

    MINGUITO

    ResponderEliminar
  58. Neri auto eta moto "rallyak" asko gustatzen zaizkit. Baina herri bideetan egiten direnean, asfalto gainean. Ez zait ondo iruditzen mendi pistetatik barrena autoak eta motorrak ibiltzea. Artzaientzako bideak izurratzen dituztelako. "Rallyak" asfaltoan egiten diren egunean inguruak ondo itxi behar dira inork minik hartu ez dezan. Gainera "rally" antolatzaileak egun horretako zaborrak bildu behar dituzte eta dena lehen bezela utzi.
    Mendiak eta natur inguruneak zaintzeko gure autoa beherago utzi eta oinez igo mendira, artzaien bideak errespetatu, bidean aurkitzen ditugun langak itxita utzi bestela abereek alde egiten dute, eta zaborrarik ez bota. Eta mendian disfrutatu!
    MENDI

    ResponderEliminar
  59. Nire ustez, hasteko, ehiza debekatu beharko litzateke, horrela ez litzateke zaborrik egongo mendian. Gainera, krudela iruditzen zait animalia bati bizia kentzea dibertsioagatik. Rallyak mendian egitea oso kutsakorra denez, nahiago dut karreteran egitea.

    TXAPELA GORDOA

    ResponderEliminar
  60. Nik ez nituzke debekatuko auto eta moto "rallyak" ospetsuak direlako munduan eta jende askori gustatzen zaiolako ikustea eta praktikatzea, beti ere animaliak ez dauden leku batean egiten badute karrera, animaliak aske bizitzeko eskubidea dute iñorrek ez molestatzeko eta lasai bizitzeko, beste alde batetik rallyak oso kutxakorrak dira eta asko kutxatzen dute natura. Nire ustez rallyetako kotxea elektrikoak izan behar diraa

    TXOKOLATE

    ResponderEliminar
  61. Nik ez nituzke debekatuko auto eta moto "rallyak" ospetsuak direlako munduan eta jende askori gustatzen zaiolako ikustea eta praktikatzea, beti ere animaliak ez dauden leku batean egiten badute karrera, animaliak aske bizitzeko eskubidea dute iñorrek ez molestatzeko eta lasai bizitzeko, beste alde batetik rallyak oso kutxakorrak dira eta asko kutxatzen dute natura. Nire ustez rallyetako kotxea elektrikoak izan behar diraa

    TXOKOLATE

    ResponderEliminar
  62. Auto eta moto “rallyak” ez litzateke debekatu beharko bere neurrian ibiliz gero. Eta nondik ibiltzen diren arabera. Ehiztariek ez dituzte jasotzen beren zaborrak ez zaienean ezer kostatzen jasotzea, bost minutuko lana da eta. Debekatu egin beharko litzateke zenbait natur ingurunetan jendea sartzea, animaliak baldin badaude behintzat beraiek ere libre eta lasai bizitzeko aukera dutelako gu bezala.
    MARMOTA

    ResponderEliminar
  63. Bai eta ez, dena bere neurrian, azkenean asko ibiltzen bazara motoan eta rallyetan ba asko kutsatuko zenuke, eta bakoitzak bere zaborra jaso beharko zuen, lotsagarria irudizen zait eiztariek eta gende normala menditik gauzak botatzen ibiltzen daudela ikusteak, hau aldatu egin beharko zen, lege normal bat bezala artu eta bere kontsekuentziak jarri, azkenean beti beste legeei inportantzia gehiago emanten zaie eta

    ABLLV

    ResponderEliminar