Páginas

martes, 6 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 4 DBH / Euskal pilota eta JJOO

1) Zergatik ez da euskal pilota (bere modalitate guztietatik bat ere ez) Joko Olinpikoko kirola? Zergatik euskal pilota ez, eta boxeoa, jauzi hirukoitza, zaldi-jauzia, arku-tiroa, esate baterako, bai? Bat al zatoz Joko Olinpikotako kirol ofizial zerrendarekin? Falta al da baten bat? Kenduko al zenuke besteren bat?

22 comentarios:

  1. Egia esan, nik ez dakit Joko Olinpikoetan joko gisa sartzeko arauak zein diren eta ez dakit Euskal pilota Joko Olinpikoetan ez egotearen arrazoia ere. Agian politikagatik izan daiteke, Euskal joko bat delako pilota eta Euskaldunen eta euskararen inguruan polemika handiak daudelako. Hortaz, Euskal jokoak apartatzen saiatzen dira eta jakina, Joko Olimpikoetatik kanpo geratzen dira. Bestalde, gezi jaurtiketa Joko Olinpikoetako bat da. Nire ustez gezi jaurtiketa ez litzateke Joko Olinpikotzat jo behar. Ez zait iruditzen aktibitate horretan kirolik egiten denik. Ia ia mogibendurik egin behar ez den jokua da. Kirol horretan garrantzizkoa dena punteria edukitzea da dianaren erdigunea jotzeko geziarekin, hori baita joku horren helburua. Pilota aldiz, mugimendu askoko kirola dela iruditzen zait eta gezi jaurtiketaren aurretik euskal pilota jarriko nuke Joko Olinpikoen artean.

    J6T14

    ResponderEliminar
  2. nire iritziz, euskal pilota Joko Olinpikoetan sartu beharko lirateke beste kirol eder bat delako. Baina bada arazo larri bat, non kokatu esku pilotan jokatzeko frontoia? Nire ustes hori da arazorik larriena eta arazoa ez egoteko Joko Olinpikoetan!! Hala ere argi da badagoela frontoi bat eraikitzea eta pilota txapelketa bat egitea. Beste arazo bat zera izan daiteke: esku pilota txapelketa batek denbora asko iraun dezake eta jendeari ez bazaio gustatzen kexatu egin dezakete eta arazoa da. Baina badaude kirol batzuk Joko Olinpikoetan egon beharko ez luketenak ta badaudenak. Adibidez, Arku-tiroa ez litzateke jarri behar ez duzulako kirolik egiten eta Joko Olinpikoak kirola egiteko delako. Hau dena esan ondoren, argi da esku pilota sartu egin beharko litzatekela eta joko batzuk kendu!!

    QWERTY

    ResponderEliminar
  3. Niri berdin zait euskal pilota Joko Olpinpikoetan egon edo ez, ez ditutelako ikusten.

    0123.

    ResponderEliminar
  4. Nik uste dut euskal pilota ez dela Joko Olinpikoko kirola ez dagoelako mundu mailan zabalduta. Euskal Herrian bizi garenok beste kirol bat bezala hartzen dugu edota inportanteagoa, baina hemendik irtetean ez da oso ezaguna. Baliteke entzunda edo ikusita izatea, baina ez da praktikatzen. Boxeoa, arku tiroa eta antzekoak, praktikatzen ez ditugun arren zabalduagoak daude. Guk noizean behin, bizitzan behin egiten ditugu kirol horien praktikak. Baina urrutikoek ez dute euskal pilota praktikatzen. Beraz argi geratzen da ez dagoela nahiko zabaldua. Eta honekin esan nahi dut euskal pilotak ez duela zerikusirik polita edo itxusia den iritziarekin. Ahala ere ez nator bat Joko Olinpikoetako kirol ofizialen zerrendarekin. Egia da zerrendako kirol gehienak asko praktikatzen direla, eta garrantzitsuak edo oso ezagunak direla. Baina badaude hainbat kirol ia praktikatzen ez direnak edo gehienentzat ezezagunak direnak. Beraz hauek kenduko nituzke; garrantzitsuenak solik geldituz.


    HASBRO

    ResponderEliminar
  5. Nire ustez esku pilota ez da egon behar joko olinpikoetan zeren, esku pilota euskal herrian bakarrik ibiltzen da eta gainera ez du jende askok jarraitzen.Baina beste ikuspuntutik jarri beharko litzateke zeren, horrela euskal herriaren kultura zabaldu egingo zen eta joko olinpiko guztiak irabaziko genituzke.
    Orduan bi ikuspegietatik begiratuta hori izango zen nire iritzia.

    1511

    ResponderEliminar
  6. Nire ustez, Hego Amerikan eta Euskal Herrian bakarrik jokatzen delako, ondorioz, jende gutxik ikusten du. Beraz, ez da mundiala. Aipatu bezala, joko horietan parte hartzen dutenen portzentaia askoz ere handiagoa da, hortaz, Joko Olinpikoetan parte hartzeko aukera izaten dute; Euskal pilotan gertatzen ez den bezala. Bat nator Joko Olinpikoetako kirol ofizial zerrendarekin, egiten diren kirolak gustuko baititut. Dena den, Euskal pilota ere gehituko nuke.

    Katalina

    ResponderEliminar
  7. Nire ustez,pilotak joko olimpikoetan egon behar luke,izan ere ,gero eta jarraitzaile eta pilotari gehiago ditu.Gainera garai berrietara ondo moldatu da eta txapelketek gero eta ohiartzun handiagoa dute.
    Gainera Euskal Herritik aparte beste Amerikako zenbait estatuetan jokatzen da kirol hau.
    Pilotak,beste kirolek bezala ,esfortzu handia eskatzen dute kirolariaren gan bai fisikoki eta spsikologikoki.
    jende askok esango du pilotan egiteko frontoi berezia eraiki beharko litzatekela erabilpen bakarrerako,baina hipika eta igeriketako istalazioak ere erabilpen bakarra dute.
    Nire ustez ere,Euskal Herriako komunikabideez aparte,estatuko komunikabideetan ere eman beharko litzateke kirol honen jardunaren berri.(marca,cuatro,tdp,eurosport...)eta hiri gehiagotan pilotalekuak egon.

    MANANA PACIA!**!

    ResponderEliminar
  8. Euskal Pilota, ez da Joko Plinpikoetako kirol bat, gizonezkoen kasuan gutxienez 75 herrialde eta 4 kontinentetan praktikatua izan behar delako, eta emakumezkoen kasuan berriz, 40 herrialde eta 3 kontinentetan praktikatu behar da(Euskal Pilotarekin gertatzen ez den gauza).
    Pilota, noski izan daitekeela kirol olinpiko bat, baina esan bezala, aurreko arauak bete behar ditu.
    Ez nuke Kirol Olinpikorik kenduko, nire iritziz, denenetan, aspekturen bat garatu, landu behar delako, eta gehitu munduan zehar nahikoa praktikatzen den edozein gehituko nuke.

    0025.

    ResponderEliminar
  9. Nire ustez, euskal pilota ez da joko olinpikoetako kirola, ez duelako zabalkuntza handia munduan. Praktikako ikuspuntutik, ez luke erazorik izango JJOOetan egoteko. Joko olinpikoetan parte hartzeko, internazionalki ezagutu beharko litzateke kirol hau.Hala eta guztiz ere, badira kirol ezezagunak joko olinpikoetan eta hala ere egiten dira.
    MCCLEIN

    ResponderEliminar
  10. Nire ustez, esku pilota ezda joku olinpiketako kirola, egia da, joku olimpikotan egongo baldin balitz, euskal herriko, kultura, hizkuntza eta beste zenbait ohitura asko ezagutuko litezke. Ez nuke joku Olimpikoetako kirolik kenduko, denak gustatzen zaizkit.
    Aldatuko nukeen gauz bakarra da, beste zenbait kirol parte artzea gustatuko litzaidake, beste kirol desberdinak ikasi eta probatzeko.


    ÑAM

    ResponderEliminar
  11. Nire ustez, euskal pilota ez da Joko Olinpikoetan sartzen ez delako oso famatua munduan zehar zehar, eta ez delako asko praktikatzen. Gero, badaude beste kirol batzuk Joko Olinpikoan sartzen direnak, adibidez, boxeoa, jauzi hirukoitza, zaldi-jauzia...Hauek Joko Olinpikoko zerrendan sartzen dira munduan zehar famatuak direlako eta jende gehiago praktikatzen duelako. Ni, bat nator Joko Olinpikoko zerrendarekin, nahiz eta ez asko ikusi baina niri ez zait batere gustatzen boxeoa eta nire ustez, zerrendatik kanpo egon behar luke. Ez det uste, jende asko praktikatzen duenik eta gainera ez zait oso kirola sanoa iruditzen eta ez da batere dibertigarria.


    MANTANGORRI

    ResponderEliminar
  12. Euskal pilota kirol bezela zoragarria izateaz gain, beste kirolengandik desberdina izateak egiten du kirol hau hain berezi. Euskaldunen zaletasuna, jolasteko griña, gogoa eta zirrara. Nire ustez, joko olinpikoetan egoteko munduan zehar ezagunagoa izan beharko luke ,alegia, euskaldunoz gain, munduko beste herrialdeetako biztaleek ere praktikatu beharko luketela esku pilota.Hala eta guztiz ere, niri ez zait iruditzen euskal pilota joko olinpikoetako kirol bat izatea beharrezkoa dela, izan ere, mundu osoan zehar ezaguna izango balitz, euskaldunon esku pilotaren xarma galduko litzateke. Oro har, mundu osoan ezagunak diren kirolak, esaterako, zaldi gauzia edo ta jauzi hirukoitza, ezagunak dira bai, baina, nork daki nondik datozten edota non sortu ziren? Hau da, izatez nongoak diren? Nire iritziz, euskal pilota euskaldunona da, eta ez dut gainerakoet gure kirol hau praktikatzerik nahi.
    Egia esan, joko olinpikoetako zerrenda oso zabala da, eta nik erdiak ez ditut ezagutzen, baina hala eta ere, asko kenduko nituzke, adibidez, boxeoa. Kirol honi sekula ez diot zentzua aurkitu, ez dut uilertzen elkarri muturra hausten nola disfruta dezaketen.


    JEJE02

    ResponderEliminar
  13. Nire ustez euskal pilota ez da Joko Olimpikoerako kirola, ez dagoelako mundu mailara zabaldua. Horrez gain, euskal pilota zerrendara itxasteko arazo handienetarikoa politika izango litzateke, askok ez dute euskal kultura eta ohiturak zabaltzerik nahi eta. Ala ere, niri ez zait batere axola esukal pilota ez izatea Joko Olimpikoetako zerrendan. Guk Euskal Herrian gustoko dugun kirola, jarraitzen duguna, praktikatzen duguna... izatearekin konformaten naiz.Bueno hau guztia argitu eta gero esan beharra daukat ez zaidala batere inporta zerrendan dauden kirolak egotea, ze nire iritziz kirol batek ez du ez garrantzia gehiago ez gutziago Joko Olimpikoetan egoteagatik.

    1221

    ResponderEliminar
  14. Argi dago, nire ustez euskal pilota ez dela Joko Olinpikoetan sartzen bere mundu maialko hedadura oso txikiagatik. Nahiz eta Euskal Herritik kanpo badauden frontoiak non euskal pilota praktikatzen den, ez da oso kirol zabaldua. Bestetik, ez dakizkit Joko Olinpikoetako kirol ofizial zerrendan sartzen diren kirolak zeintzuk diren, hortaz, ezin dut asko esan.

    TEO8

    ResponderEliminar
  15. Euskal pilota, oso kirol berezia da, baina joko honek, batez ere, Euskal Herrian dauka garrantzi handiena. Mundu mailan, ez da oso ezaguna, nahiz eta Lurreko toki batzuetan (Euskal Herriaz gain) praktikatu kirol hau. Nire ustez, ezagutza txikia edo mugatua duelako ez da Joko Olinpikoetako zerrendan sartzen.
    Boxeoa, arku-tiroa eta beste zenbait kirol Joko Olinpikoen zerrendetan sartzen dira, eta zergatik ez Euskal pilota? Alde batetik begiratuta, lehenago aipatutako kirol hauek, beste askoren artean aski ezagunak egiten zaizkigu guztioi. Kirol hauek praktikatzen dituztenak gehiago edo gutxiago izan daitezke herrialdearen, ohituren edo zonaldearen arabera, baina seguru nago ia leku guztietan ezagutzen dituztela kirol hauek. Bestalde, adibidez, herbeherar bati edo kanadiar bati Euskal pilota zer den azaltzeko edo ezagutzen duen galdetu ez geroz seguraski bertako askok ez lukete ezagutuko kirol hau.
    Nahiz eta ez dakizkidan zeintzuk diren Joko Olinpiarretako zerrendan agertzen diren kirol guztiak, ez nago oso ados bertako zerrendekin. Bertan, Euskal pilota eta kirol hau bezalako beste zenbait joko sartu beharko lituzkete. Gainera, horrela, kirolaren inguruko jendearen ezagutza zabaldu eta aberastu egin ahalko zen, jendeak joko gehiago ezagutu eta hauek praktikatzen asteko adibidez.

    SHOPENJAUER

    ResponderEliminar
  16. Nik uste dut, esku pilota ez dela Joko Olimpikotako joko bat, Euskal Herrian bakarrik jokatzen delako;hau da, oso jende gutxi jokatzen duelako eta jende gutxi ezagutzen dueleko. Berriz joko olimpikoetan daudenak, nik uste dut "modan " dauden jokoak direla eta horren ondorioz jende askok jokatzea ekartzen du. Ni ez nahi pertsona aproposa esateko zein joku al diren jarri Joko Olimpikoetan eta zein ez, hori bakoitzen gustuak direlako baina nik kentzekotan boxeoa kenduko nuke, oso bortitzak eta mingarria iruditzen zaizkitelako boxeo leiaketak. EGUZKILORE

    ResponderEliminar
  17. Niri, ez ltzaidake gaizki irudituko esku pilota, joku olinpikoa izatea, baina kontua da ez dagoela modan edo ez dela ezaguna. Kirol hau batez ere, euskal herrian ezagutzen da, beraz jendeak ez du asko ezagutzen. Nire ustez, ez du esan nahi boxeoa baino okerragoa denik edo beste joku batzuk baino gutxiago merezi duenik, baina ez da ezaguna. Joku olinpikoetan dauden kirolak ondo daudela uste dut, ez nuke kenduko kirolik baina esku pilota beste joku bat bezala jarriko balute ez litzaidake gaizki irudituko, horrela ezagunagoa izango zen kirol hau.
    NO15

    ResponderEliminar
  18. Nire ustez, kirol hau Euskal Herrian egiten delako eta mundu mailan gutxi zabaldua egotea da Joku Olimpikoetan ez egotearen arrazoia.Nik Esku pilota sartu nuke joko olinpikoetako beste joko berri bat bezela.

    LARROXA.

    ResponderEliminar
  19. Nire ustez, esku pilota bere modalitate guztietan ez da Joko Olinpikoko jokoa ez baitelako mundu guztian zehar jokatzen; zenbait herrialdetan jokatzen da (Euskal Herria, Valentzia, Frantzia Iparraldean, Mexiko eta Argentina batez ere).
    Aldiz, boxeoa, jauzi hirukoitza, zaldi-jauzia eta arku-tiroa; besteak beste, Joko Olinpikoetako kirolak dira mundu guztian zehar oihartzuna
    izateaz gain, ordezkari kopuru bat du herrialdeak.
    Esku pilota, izatez, kirol ederra da, nahiz eta Joko Olinpikoetako kirol ofizial zerrendan ez aurkitu. Zerrenda ez dago ondo; esku pilota sartu beharko litzake (modalitate guztiak) eta zaldi-jauzia edota boxeoa kendu.

    WDC1493

    ResponderEliminar
  20. Nire ustez, euskal pilota nazioarteko kirola ez delako dago Joko Olinpikoetatik kanpo. Toki gutxietan praktikatzeaz gain, ez da oso ezaguna haietatik kanpo. Ondorioz, ez daude nahikoa pilotari munduan lehiaketa honetan parte hartzeko.
    Arauak alde batera utziz, Joko Olinpikoetako kirol ofizialen zerrendan egotea gustatuko litzaidake, baina horretarako komunikabideen bidez, adibidez, ezagutza zabaldu beharko litzateke eta lehiaketan sartzeko kirolari kopurua lortu.
    Bestalde, ez nuke zerrendatik Kirol Olinpikorik kenduko, denek lantzen dutelako kirolaren alderdietako bat, eta kirol berriak gehituko nituzke.

    000

    ResponderEliminar
  21. Nire iritziz euskal pilota joko olinpikoetako bat izatea ez litzateke ideia txarra izango, horrela Euskal Herriko jokoetako bat ezagutuko litzateke. Baina ez dut uste euskal pilota olinpiar jokoetan egoteko aukera egokiena denik. Joko hau Euskal Herrian soilik jokatzen da, eta horren ondorioz ez dago zabaldua mundu osoan, eta ez da ezaguna. Joko olinpikoetan dauden jokoak ezagunak dira eta jende gehiagok jokatzen ditu.
    Nik Joko Olinpikoak ez ditut asko jarraitzen, eta orduan joko erdiak ez ditut ezagutzen.
    Hau guztia esan eta gero, euskal pilota Joko Olinpikoetan sartzea zaila izan arren, ezaguna izateko eta jende gehiagok praktikatzeko Joko Olinpikoetan sartzea ez litzateke ideia txarra izango.

    AC21

    ResponderEliminar
  22. Nire iritziz, Euskal Herria ez dago oso ondo ikusia politikoki eta horrek asko eragiten du, baino komunikabideetan oso ezaguna ez denez pilota horregatik ere badela uste dut. Mundu osoan zehar oso jende gutxik ezagutzen du pilota eta beraz, jendearen ustetan, ez da egokia nolabait esateko. Egia esan, ez ditut oso ondo ezagutzen joku olinpikoetako jokoak, baino gutxi gora behera badakit zeintzuk diren eta a zer nolako kasualidadea non kirol guztiak mundialki aski ezagunak diren. Nik pilota jarriko nuke joku olinpikoetan nire ustez oso erakargarria eta entretenigarria baita. Gainera, joku olinpikoetako kirol bat izango balitz jende gehiagok ezagutuko luke.

    OZONO GERUZA

    ResponderEliminar