Páginas

martes, 6 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 4 DBH / Naturari begirunea

5) Debekatu beharko lirateke auto eta moto “rallyak”? Debekatu beharko litzateke mendi pistetatik barrena kotxeak, motorrak eta lurorotakoak ibiltzea? Debekatu beharko litzateke zenbait natur ingurunetan jendea sartzea? Zein neurri har daitezke mendiak eta natur inguruneak zaintzeko?

18 comentarios:

  1. Nire ustetan kotxe eta moto rallyak debekatu egin beharko lirateke ingurunea kutsatzen duten bitartean. Horiekin sortzen den kutsadura oso haundia dela esango nuke eta garrantzitsuagoa iruditzen zait ingurunea zaintzea lasterketa batzuk egitea baino. Bestalde, pentsatzen dut rallyetan parte hartzen dutenak ez direla ados egongo lasterketa hauek baztertzearekin eta agian batzuen bizimodua hortik etorriko denez, irtenbideren bat aurkitzea iruditzen zait egokiena. Nik proposatzen dudan irtenbidea kutsatzen ez duten auto eta motoak erabiltzea da lehia horietarako (errepidean horrelakoak erabiltzea ere hobe litzateke ingurunearentzat baina oso garestia denez garraio mota hori, behintzat, rallyetan erabiltzea ondo egongo litzateke, ingurunearekin kontaktu zuzenagoa duela ikusita). Jendeak ere hondamendiak egin ditzazke naturan, beraz, horren inguruan neurriak hartu beharko liratekeela iruditzen zait. Beharrezkoa bada natura ingurune batzuetan jendea ez sartzea, ingurune hori nabarmenki hobetua suertatzen delako, ados egongo nintzateke jokabide horrekin.

    J6T14

    ResponderEliminar
  2. Nire iritziz ez lirateke debekatu behar moto rallyak eta horrelako txapelketak. Piloto batzuk kirol horretati biziko dira eta hori kenduz gero arazo latza sortuko litzaieke eta oso egoera gogorra edukiko lukete. Baina beste aldetik ere ados nago zeren natura zaindu beharra dago eta asko kutxatzen dute horrelako gauzek. Hau dena ikusita, argi da konklusio bat atera beharko genukela biak pozik ateratzeko eta dena ondo emateko. Mendian kotxeak eta motoak ibiltzea ez dago gaizki zeren mendian dagoena ez da argi ikusten eta obeto da mendian ibiltzea herria zikintzen ibili beharrean. Argi da mendikoa pakean utzi beharko litzatekela eta herrikoa konpondu beharko zela.

    QWERTY

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez, rallyak eta horrelakoak debekatu egin beharko lirateke, oso kutsakorra delako, eta lasterketa horiek ez dutelako ezertarako balio, gainera batzuetan gisatzen dutenak, istripuak izaten dituzte eta honen ondorioz, batzuetan, hil egiten da jendea.

    0123.

    ResponderEliminar
  4. Nik, nire aldetik, kotxe eta moto "rallyak" debekatuko nituzke. Izan ere mota honetako kirolak kalte handia egiten dute ingurunean, asko kutsatzen baitute. Baina ulertzekoa iruditzen zait jendeak ez debekatzea nahi; duela hainbat urte kirol ofizial bat bezela hartu izan da, askok gustuko dutelako. Baina niri ez zait ezer gustatzen mendietan sortzen dituzten pistak ikustea, naturak sortutako paisaia puskatzen dutelako, alegia. Gainera pista hauek sortzean mendiko belarrak egoera txarrean geratzen dira, bai eta inguruko lurrak ere. Izan ere, kotxe, moto eta antzekoak pasatzean, sortzen duten kutsaduraren ondorioz, inguruko landarediaren egoera ere txartuz joaten da. Eta horrela, piskanaka-piskanaka mendien naturaren edertasuna murriztuz.


    HASBRO

    ResponderEliminar
  5. Ez lirateke, alde batetik, kotxe eta moto rallyak debekatu beharko; ikuslego handia baitu eta, era berean, rallyak emozioa sortzen baitu. Bestetik, debekatu beharko lirateke, izan ere, oso arriskutsuak dira. Nire ustez, mendi pistetatik barrena kotxeak, motorrak eta lurorotakoak ibiltzea debekatu beharko litzateke, ingurugiroa erabat hondatzen baitute. Horretaz gain, debekatu egin beharko litzateke zenbait natur ingurunetan jendea sartzea, gehienek ez baitute ingurunea behar den bezala zaintzen. Basozain gehiago jarri beharko lirateke mendiak eta natur inguruneak zaintzeko. Dena den, ingurunea zaindua izaten jarraitzeko gizakiek ere zeresan handia dute.

    Katalina

    ResponderEliminar
  6. Nire ustez, kotxe eta moto rallyak, ez lirateke mendian ibili beharko, baizik eta pista edo zirkuitu artifizialetan, horrela mendiak pakean utziko genituzke eta ez lirateke hondatuko ibilgailu horiek sortzen duten kutsadurarekin. Bestalde, kotxeak, motorrak eta lurorotakoak mendian zehar ibiltzea ez da egokia guztiz debekatzea, izan ere, edozein aitzakia dela-eta, askotan behar izan dugu mendira autoz, motorrez edo lurorotaz joatea. Ekintza hori, modu batean edo bestean, kontrolatua egotea komeni da, jendeak ez abusatzeko mendietaz. Denok dakigu mendiak ez direla pertsonak baina, ezin dugu gure ingurunea hain modu errezean hondatu, eta zaindu beharra dago. Azkenik, natur inguruneetan jendea sartzeko debekuaren aurka nago, izan ere, pertsona batzuk natur ingurune horien erabilpen desegokia egiten dutelako, ez dute zertan erabilpen egokia egiten dutenek izorratu. Horregatik, nire iritziz, natur inguruneetako araudia hausten duenak, isun larria jaso beharko luke.

    KOOX.

    ResponderEliminar
  7. nire ustez,kotxe karrerak eta mendiko rally-ak ez lirateke debekatu behar,azken finian ,hau ere kirol bat da eta ikusle eta diru asko mugitzen du.
    Hori bai,horrek ez du esan nahi mendiko ingurunea errespetatu ez behar dugunik.Ondo egongo litzateke horrelako ebentoak zirkuitu edo pista berezietan egitea,mendiko ekosistemak hondatu gabe.
    Mendiko rally batek egun bat bakarrik irauten du,baina egindako kaltea konpontzeko hilabeteak behar dira eta basoko zenbait animalia hil edo gaixotu egiten dira kotxeek arrapatuta edomotorren zaratarekin.
    Mendi martxak ere egiten dira,baina, ezberdina da.Antolatzaileek badakite zein garai eta zer lekuetatik pasa mendia ez ondatzeko.
    Nire iritziz, kirola bai baina natura errespetatuz.

    MANANA PACIA!**!

    ResponderEliminar
  8. Kotxe-Motoak gustatzen zaizkion batek ezetz esango luke, ez liratekeela debekatu behar, azken finean, lasterketetarako pistak hauek direlako.
    Hala ere, neurri handi batean pentsatzen dut, debekatu egin beharko liratekeela mendiko kotxe-moto lasterketak, naturarekiko errespetuaz asko hitz egiten delako (komunikabideeten), baina azken finean, lasterketa hauen erruz, mendietako kutxadura handitu eta landareria galdu... egiten delako.
    Jendearen presentzia ere zenbait zonetan debekatu beharko liztatekeela pentsatzen dut, beti ere, zaborra bota, edo landareria ukitu/zapaldu/hausteak, paisaia izurratzen duelako.

    0025.

    ResponderEliminar
  9. Niri kotxe eta motorren rallyak asko gustatzen zaizkit eta nik uste dut ez liratekeela debekatu beharko, betidanik egin direlako horrelako tokietan. Hala ere, egia da ingurumenari kalte egiten zaiola, kotxe hauek botatzen duten karbono dioxidoaren bitartez. Jendea sartzea debekatu ez baina, pixka bat kontrolatu beharko litzateke, batzuetan, beraien kulpagatik sortzen direlako suteak etab. Nik uste dut, natur parkeetan sartu baina lehenago jendearen poltsak eta motxilak begiratu beharko liratekeela, ezbeharrak ekiditeko. Baita ere, jendeak konsziente izan behar du ez duela zaborra bertan utzi behar.
    MCCLEIN

    ResponderEliminar
  10. Nire ustez rallyak eta kotxeko karrerak... Ez lirateke kendu behar baina bai limite batzuekin. Hau da, naturako jendeak esaten du txakurrek ezin dutela kaka egin belarrean... orduan kotxeak ere ezingo lirateke erabili natura kutxatzen dutelako. Baina ni, ezin naiz tema honetan asko sartu, ez zaizkitelako kotxeak gustatzen.


    MANTANGORRI

    ResponderEliminar
  11. Horrelako ekintzei ere ez diet zentzua aurkitzen. Ez zaizkit ekintza hauek gustatzen eta debekatu egin beharko liratekeela uste dut, baina agian, ekintza hauek ikusten disfrutatzen duten jendeari ez lieke graziarik egingo hau entzuteak. Nire ustez neurri bateraino onar daitezke natur ingurunean sartzeko baldintza batzuk betez, baina jakin rally eta todotorrenoen aurka nagoela.

    ResponderEliminar
  12. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
  13. Ni ez naiz oso kotxe zalea, baina ulertzen dut jendeak zaletasun handia daukala, horrenbestez ez dakit debekatu beharko ziren baina bai mugak jarri. bestalde ez zait oso zentzuzkoa iruditzen jendeari parke naturaletan edo mendietan sartzea debekatzea. egia da loreak, zuhaixkak... zapaltzen edo apurtzen dituztela baina horren irtenbidea ez luke izan beharko jendeari sartzen ez uztea, baizik eta denek natura zaindu eta errespetatzea. badakit hori lortzea ez dela erraza baina natura parkeak oso ederrak edukitzea inork ezin badu disfrutatu, ba ez da oso zentzuduna.
    amaitzeko esan beharra duakat, egiten diren gauza ugarik ez dutela zentzurik, asko kexatzen dira jendeak lore batzuk zapaltzen dituelako edota zakarra behar ez den lekuan uzten dutelako, ez dut esan nahi hau egitea ondo dagoenik, baina bai alferrikakoa dela honegatik kexaka aritzea ondoren mendi piloa apurtzen baitituzte abiadura handiko trenaren bidea eraikitzeko.

    ResponderEliminar
  14. Natura zaindu egin behar dugu, eta hori "guztiok" argi eduki beharko genuke. Nire ustez, arazo honek badu konpontzeko modua. Herri eta inguru naturalak babestu egin beharko lirateke eta probetxu gutxi ematen duten natura zonaldeetan mendi artifizialak edo ziruituak egingo nituzke, ahalik eta gutxien kutxatuz. Hala ere, nik "kirol" hauek gehiago mugatuko nituzke, jakinda ingurumena izorratu soil-soilik egiten dutela. Beste haukera bat Rally eta todoterrenoak aldatu eta ibilgailu ekologikoago batzuengatik ordezkatuko nituzke, nahiz eta seguruenik Rally-ak gustatzen zaizkien jendeak erokeria dela pentxatu azken proposamen hau.
    Nik, inola ere ez nuke debekatuko jendea natura inguruean ibiltzea, ingurumena bere xarmaz gozatzeko bait dago. Hori bai, arauak ez bete eta ingurumenaren kalterako ekintzak egiten dituzten haiei zigorra ezarri behar litzaieke. Adibidez: mendian edo lakuetan zaborra botatzeagatik multak ezarri etab.

    SHOPENJAUER

    ResponderEliminar
  15. Nik uste dut gaur egun denok dakigula zer gertatuko den gure planeta horrela tratatzen jarraitzen badugu; basoak suntxitzen, zuhaitzak mozten, motorrekin eta industriekin atmosfera kutxatzen, petrolioa lortzeko edozer gauza egiten (adb: fracing-a)... Horregatik nik uste dut denok parte artu beharko genukela gure amalurra zainduz, gauza txiki batzuk egiten. Azkenik nire iritzia da rallyak debekatu beharko liratekela arazoak bakarrik ekartzen dituztelako, alde batetik istripuekin zenbat gende hil diren rallyetan parte hartzeagatik edo bakarrik ikusteagatik eta beste aldetik gure planeta kutxatzen duelako. EGUZKILORE

    ResponderEliminar
  16. Nire ustez, debekatu egin beharko lirateke, eta ez kutsakorrak direlako bakarrik, oso arriskutsuak dira, eta jendea hil da rally eta horietakoetan. Baina hori gauza askorekin pasatzen da, autbusak, kotxeak, motoak denak dira kutsakorrak baina ez gara hasiko dena debekatzen. Baina hala ere, niri rallyak ez zaizkit asko gustatzen eta arriskutsuak direla uste dut.
    NO15

    ResponderEliminar
  17. Ez dira debekatu behar, ikuskizuna ematen dute eta lehiakortasun maila handia erakusten da (nahiz eta kutsatu). Mendi pistetatik barrena kotxeak, motoak, etab. erabitzearen debekua txarto iruditzen zait; azken finean, bide horiek zelai pribatuetara edota baserrietara gidatzen baitituzte eta jabeei kalte egingo lieke. Zenbait naturgunetan jendea sartzen ez uztea gaizki iruditzen zait, ez dagoelako arrazoi zehatz-mehatzik. Mendiak eta naturguneak zaintzeko birziklatu behar da lehenik eta behin, hori lortzean hasi behar dira beste neurri batzuk hartzen.

    WDC1493

    ResponderEliminar
  18. Nire iritziz, rallyak debekatu beharko lirateke kutsagarriak direlako eta arriskutsuak izan daitezkeelako. Baina rallyak ez dira kutsatzen duten bakarrak.
    Nik uste dut zenbait ingurunetan ibiltzea debekatu beharko litzatekeela natura zaindu behar delako. Eta natura kutsatuta egoteak guri ere kalteak ekartzen dizkigulako.

    AC21

    ResponderEliminar