Páginas

martes, 6 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 4 DBH / Sexismoa kiroletan

4) Zergatik ez dira talde kiroletan taldeak sexuz nahasiak osatuz lehiatzen? Zergatik futbolean, eskubaloian, saskibaloian, boleibolean, hockeyan eta abar luzean, ez dira taldeak erdia neskez eta erdia mutilez osatuta (tenisean bikoitza-misto modalitatean bezala) neurtzen? Zer irabaziko litzateke eta zer galdu? Zein kiroletan ikusten duzu posible, komenigarria hori eta zeintzuetan ez?

18 comentarios:

  1. Nire iritziz taldeak banatuta egiten dituzte neskek eta mutilek gorputz desberdinak dituztelako eta neskei edozer egin ezkero gauz larriak egin ditzaketelako. Baita ere joko eran argia da: mutilak futbolean ikusi edo neskak ikusi aldea badago eta mutilak irabaztera joaten dira eta neskekin uste dute ezin dutela irabazi eta hori ere arrazoi ugaria da nire ustez. Baita ere gaitasun fisikoak orokorrean alde handia dago eta kategori berdinean mutilek gehiago erakusten dute neskek baino. Biak batera jarriz gero, mutilek ez lukete gauz handirik irabaziko eta neskak asko sufrituko lukete beldurra edukitzen baitute gehienetan mutilekin ibiltzeko.

    ResponderEliminar
  2. Ez dira talde nahasiak egiten, neskak kirol batzuetan errendimendua askoz txikiagoa dutelako, eta beti mutilak irabaziko zutelako. Baina beste kirol batzuetan berriz, ez direna hainbeste korri egin behar, neskak eta mutilak batera egiteko aukera izango lukete, eskupilotam adibidez, edo frontenisean.

    0123.

    ResponderEliminar
  3. Nik uste dut ez direla talde kiroletan taldeak sexuz nahasiak osatzen nesken eta mutilen artean dagoen desberdintasun anatomiko-fisiologikoengatik. Hau da, mutilen eta nesken arteko maila desberdina denez, nahasketak egingo balira denak galtzen aterako ziren. Izan ere, mutilek, orokorrean indar fisiko handiagoa dutenez, neskekin jokatzean ezin izango zuten berailen maila gorenera iritsi. Eta neskak aldiz, mutilen mailara altura ez direnez iristen, orokorrean, gehiago nekatuko ziren, beraien %100a ezin emanez. Ahala ere, taldeak sexuz nahasiak osatzean mutilen eta nesken arteko berdintasuna bultzatu ahal izatea lortuko litzateke.


    HASBRO

    ResponderEliminar
  4. Nire ustez kirol taldeak mixtoak izan litezke, hau da sexu desberdineko pertsonez osatutako taldeak egin; egokiena nire ustez taldeetan erdia neskak eta erdia mutilak jartzea izango litzateke. Baina, betiko arazora buektatzen gara, mutilak kirol batzuetan errendimendu handiagoa ematen dute eta neskek beste kirol batzuetan eta ez zen lehia berdina egongo. Gainera taldekako kiroletan dutsetan eta abar taldeak zatitutu egin beharko litzateke eta horrek arazoak ekarri ohi ditu. Badira ere neska edo mutilenbat kontrako sexuarekiko parekatuta ibiltzen dena baina pertsona hori ere, nire ustez, diskriminatuta egon litzateke. Hori bai ez badu arazorik nire ustez sexu desberdinketarik ez liteke egon behar.

    JOSEBAGUARDIOLA

    ResponderEliminar
  5. Mutilak kirolari "hobeak" direla esaten delako eta neskak maila baxuagoan kokatzen direnez, ez dira osatzen talde mixtoak. Esaten baita, denek maila berean jokatu behar dutela eta, sexuak nahasturik badaude ez dira maila berean kokatzen; neskena ez baita mutileneraino iristen. Bestalde, mutilen eta nesken arteko harremana sustatzea ekarriko lukeela pentsatzen dut. Ikusleen zati bat galduko litzateke neskek eta mutilek batera lehiatuko balute. Futbolean ez litzateko komenigarria izango, izan ere, mutilen futbol partidak ikusle gehiago erakartzen du eta txorakeria eta huskeria galanta iruditzen zait partida batengatik hainbeste diru ordaintzea; hau da, etxean, tebistan ikusteagatik ordaintzea. Komenigarria iruditzen zait talde mixtoak egitea, ordea, arrakasta handia ez duten kiroletan egitea, adibidez, igeriketan.

    Katalina

    ResponderEliminar
  6. Nire iritziz, mutilak eta neskak bereizi egiten dituzte kirol taldeetan, mutilek hainbat eta protagonismo gehiago nahi baitute. Izan ere, talde erdia neskez osatua eta beste talde erdia mutilez osatua egongo balitz, diotenez, emaitzak okertuko ziren baina ni ez nago horrekin ados, neskek mutilek bezain beste entrenatuz gero, beraien mailara iristeko ez baitute arazorik. Bestalde, badira kirolak non ia partaide guztiak neskak diren, hala nola, gimnasia erritmikoa. Hau guztia esanda, gure gizartean bolo bolo dabilen gaia " emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna " da, eta jendeak dion modura, berdintasuna nahi badugu, bada garaia neskak eta mutilak kirolean nahastekoa, bi sexuko pertsonei aukera berdinak emanez. Horrela, arrakasta dutenak ez lirateke mutilak bakarrik izango, baizik eta bai neskak eta bai mutilak. Horregatik, komenigarria iruditzen zait, bai taldeko kiroletan eta bai banakako kiroletan emakumezkoak eta gizonezkoak nahastuta ibiltzea. Adibidez, futbolean, saskibaloian, atletismoan eta txirrindularitzan.

    KOOX.

    ResponderEliminar
  7. nire ustez talde batean sexu berdineko pertsonek jokatu behar dutelako.Txikitatik bereiztu egiten gaituzte mutilak eta neskak eta beste kontu batzuetan agian ez du funtzionatuko,baina kirolean bai.Nahiz eta alebin mailako kirol talde batzuetan naskak eta mutilak egon,profesional mailan ez luke funtzionatuko.Talde batean ,jokalari guztiak berdin tratatu behar dira ,eta neskak eta mutilak ,ezin dira berdin tratatu.Beraz,ez luke funtzionatuko.

    MANANA PACIA!**!

    ResponderEliminar
  8. Jendeari, konpetizioak maila galtzea ez zaio gustatzen, eta horrelako talde mixtoetan, hori gertatzeko arriskua dagoelako pentsatzen dut ez direla horrela banatzen.
    Izan ere, emakumezkoek zenbait kiroletan maila baxuagoa edo jokatzeko modu desberdina ematen dute, eta bateratze horren emaitza intresgarria izan daitekeela pentsatzen dudan arren, jende askori ez litzaioke gustatuko.
    Irabaziko lukeena seguruenik, konpetitzeko modu berri bat izango litzateke, eta galduko lukeena kasu batzuetan maila.

    0025.

    ResponderEliminar
  9. Nik uste dut, kirol batzuetan ez dute emakumezkoek eta gizonezkoek batera jokatzen, betiko ohitura bat delako. Talde mistoak izango balira, kirol guztiek irabaziko lukete asko. Akaso, ez al daude emakume kirolari onak? (kasu batzutan gizonezkoenak baina hobeak). Nire ikuspegitik, komenigarria izango litzateke taldeko kirol guztietan talde mistoak izatea, kirolak orokorki asko irabaziko lukeelako eta lehia handiagoa egongo litzatekeelako.
    MCCLEIN

    ResponderEliminar
  10. Emakumezkoen kirola bultzatuko genuke, eta emakumearen kirola zabaldu munduan zehar, baina horrez gain kirolaren zaletasuna galduko litzateke, izan ere, emakumezkoek eta gizonezkoek ez dute berdin jokatzen. Nire ustez talde mistoak egitea zenbait kiroletan ez da oso egokia, baina emakumen taldea bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Esaterako, futbolean, nire iritziz talde mistoarena ez da ideia ona, izan ere emakume askok beldurra izaten dute mutilek baloiarekin jotzerakoan, "bruto" batzuk direlako eta indarrarekin konpontzen dituztelako arazoak, orokorrean ari naiz hitz egiten, denak ez dira horrelakoak.

    JEJE02

    ResponderEliminar
  11. Nire ustez, taldeak sexuz ez nahastearen arrazoia heziketan dago, guztiok ohitu gara neskak neskekin eta mutilak mutilekin ibiltzera baina hori horrela erakutsi digutelako da. Nire ustez asko irabaziko genuke, hasteko emakumezkoak gutxieztea amaituko litzatekelako, gainera guztiok besteen jokatzeko moduaz ikasiko genuke, bai neskek mutilen taktikak baita mutilek nesken taktiketaz ere. Jendeak futbolean eta antzerako kiroletan mutilak eta neskak elakarrekin aritzea ez dela egokia dio, mutilak astokilo batzuk direlako. Baina nire ustez hori ez da zuzena, hori erakutsi izan diguten arren. Nik uste dut neskak eta mutilak kirol guztietan elkarrekin ibiltzeko arazorik ez lukeela egon beharko.

    ResponderEliminar
  12. Nire ustez, gaur egun daudenak eta mixtoak egin behar lirateke. Alde batetik, emakumeen artekoak beste aldetik solik gizonezkoen artekoak eta gero talde mixtoak.
    Talde mixtoak egokiak izango lirateke bai gizon eta bai emakumeentzat, beraien arteko koordinazioa lantzeko zenbait kiroletan, alde batez berdintasuna ere bultzatzeko eta biek kirolarekiko baliabide eta aukera berdinak edukitzeko.
    Gero, talde mixtoez aparte, hasiera bateko jokoa ere mantenduko nuke (gizonen artekoa eta beste aldetik emakumeen artekoa) hori bai, GARRANTZI BERBERA EMANEZ. Azkeneko hau, oso garbia da adibidez, futbolean eta saskibaloiean. Europan, gizonezkoen futbola (soccer) oso garrantzitsua da kontinente osoan, bestalde emakumezkoena gutxietxia dago eta baztertuta gizonezkoekin duen arrakastarekin alderatuz.

    SHOPENJAUER

    ResponderEliminar
  13. Nik uste dut alde batetik ez direla (futbolean ,saskibaloiean, eskubaloiean....) emakumezkoak ez gizonezkoak nahasten, antzinako jokoak direlako hau da erakutsi digutelako emkumezkoe emakumezkoekin ibiltzea, jokatzea... eta gauza bera gizonezoekin. Horregatik nik uste dut badela garaia hori aldatzeko, talde mixtoak, zein gizonezkoak eta emkumezkoak soilik egoteko hau bai DENAK BERDIN BALORATUZ ETA ERRESPETATUZ eta kiroletaz disfrutatzea elkarrekin. EGUZKILORE

    ResponderEliminar
  14. Nire ustez, joku batzuetan futbola, saskibaloia... ez dira mixtoak beti horrela izan delako eta mutilak alde batetik eta neskak bestetik egiten dutelako. Ondo irudituko litzaidake denak batera egiten badute, neskak eta mutilak berdin berdin jolastu dezaketelako futbolean, saskibaloian, tennisean eta edozein kirolean. Indarreko kiroletan adibidez, mutilek aparte egin beharko lukete eta orekakoak neskek. Baina denak batera kirola egitea ere ez zait gaizki iruditzen, mutilak eta neskak berdina egin dezaketelako, eta talde mixtoak ondo egongo lirateke.
    NO15

    ResponderEliminar
  15. Ez dut arrazoi handirik, baina uste dut, ez direla talde mixtoak denboran zehar mantendu den ohitura bat izan delako eta jarraitzen duelako izaten. Denak batera jokatzeak berdintasuna ekar lezake eta, horretaz gain, lehiakortasun maila handiagoa izatea. Nahiz eta kirol batzuk aparte egin beharrekoak izan (indarra=gizona;oreka=emakumea), beste guztietan aplikatu beharreko ohitura izan behar du (tenisean bezala). Lehiakortasuna irabaziko luke, baina ikuskizuna galdu (futbolean adibidez). Posiblea taldekako kirol guztietan da.

    WDC1493

    ResponderEliminar
  16. Nire ustez, ez dira talde mixtoak egiten ohiturak mantentzearren. Horrek aldatu egin beharko lukeela uste dut, berdintasuna bultzatzeko. Mutilek zein neskek kirol guztiak berdin-berdin egin ditzaketela pentsatzen dut, guztiok garelako kirol batzuetan trebeagoak besteetan baino. Ondorioz, kirol guztietan talde mixtoak sortuz, errendimendu handiagoa lortuko litzateke bien trebetasunak batera praktikan jarriz.

    000

    ResponderEliminar
  17. Nik uste dut, kirol askotan ez daudela talde mixtoak alde batetik, aspalditik horrela izan delako eta ohitura bat bihurtu delako, eta beste aldetik, uste delako gizonak kirolean trebeagoak direla eta emakumeak zenbait kiroletan txarragoak. Baina nik uste dut talde mixtoak egon beharko luketela, emakumeak zein gizonak nahastuta. Gizonak zenbait kiroletan onak izan arren, emakumeak ere onak dira, eta kirol batzuetan gizonezkoak baino hobeagoak.

    AC21

    ResponderEliminar