Páginas

martes, 6 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 4 DBH / Sexismoa bakarkako kiroletan

3) Litekeena da, beharbada, nahiz eta heziketarengatik dauden sexu bereizketa guztiak desagertu, desberdintasun anatomiko-fisiologikoengatik kirol askotan gizonezkoen eta emakumezkoen markak eta emaitzak desberdin izatea. Baina horrek ez du zergatik kiroletan derrigorrez neskak eta mutilak berezi beharra ekarri behar. Ala bai? Badira zenbait kirol (gutxi baina badira) non neskek eta mutilek batera lehiatzen duten eta sailkapen bakarrean sartzen dituzten bi sexuko kirolariak. Zergatik ez zabaldu lehiatze bateratua sailkapen bakarrarekin beste kirol guztietara? Zein kiroletan ikusten duzu posible, komenigarria hori eta zeintzuetan ez? Badira beste kirol batzuk batera lehiatu baina sailkapen desberdinetan bereizten dituztenak (maratoia, triatloiak). Zein kiroletan ikusten duzu posible, komenigarria hori eta zeintzuetan ez?

14 comentarios:

  1. Nire ustez neskak eta mutilak maila berean jartzea gaizki dago zeren denek ez dute maila bera eta kualitate fisiko berak kirol berdinak egiteko. Hala ere kasu batzuetan neskak nahi dute mutilekin lehiatu gehiago saiatu behar dutelako eta esfuertzoa egitea gustatuz gero nahiago dute. Hala eta guztiz ere, nire iritziz neskak eta mutilak ez lirateke batera jarri behar. Badaude kirol batzuk neskek irabazi egingo liekena mutilei adibidez; xakea, frontenisa... Baina badaude kirol batzuk ezinezkoa dela nire ustez: esku pilota, futbola... Gainera maratoeitan eta horrela oso ongi dago egina batera lehiatzea eta sailkapen desberdinetan sailkatzea bakoitzk bere bidea egiteko eta bere saria edukitzeko. Baina adibidez hori esku pilotan edo futbolean ezin da egin.

    QWERTY

    ResponderEliminar
  2. Nire ustez, neskak eta mutilak batera ez lukete konpetitu behar kirol berdinetasm , neskak mutilak baino marka txikiagoak egiten dituzte kirol batzuetan eta hori ez litzateke justua izango, baina beste kirol batzuetan, berriz, nesken markak hobeagoak dira mutilenak baino, batzuetan.

    0123.

    ResponderEliminar
  3. Nik uste dut normala dela nesken eta mutilen artean desberdintasun anatomiko-fisiologikoak edukitzea. Baina ez da guztiz justua horregatik neskak eta mutilak bereiztea. Egia da askotan mutilek marka hobeak lortzen dituztela neskek baino, gainera, askotan, maila gorago batean jokatzen dute, neskak baztertuz. Baina aipatu behar da honek alde onak ere badituela. Ez litzateke justua izango futbolean, adibidez, neska eta mutilek liga berean jokatzea, bata besteen kontra. Kirol hauetan (futbola, saskibaloia...) mutilek maila hobea dute neskek baino, beraz mutilek irabazteko haukera handiak dituztela argi geratzen da. Horregatik, neskentzat hobea da aparte jokatzea, maila berekoen kontra. Baina, ahala ere, uste dut badaudela hainbat kirol neskak eta mutilak batera jokatzekoak. Hau da, indar fisikoari hainbesteko garrantzia ez emateko kirolak. Baina hauetan, sailkapenerako garaian desberdinketarik ez egotea da justua, hau da, ez zait komenigarria iruditzen.


    HASBRO

    ResponderEliminar
  4. Proba batzuetan, mutilek emaitza hobeak lortuko lituzkete, alterofilian, esaterako. Hortaz, modu honetako frogetan bereizi egin beharko lirateke sexu ezberdinak. Futbolean edo tenisean, aldiz, desberdintasun fisikoak ez dira sexu ezberdinak bereizteko adinakoak.
    Katalina

    ResponderEliminar
  5. Nire iritziz, nesken eta mutilen artean desberdintasun anatomiko-fisiologikoak izatea oso normala da, izan ere ez dugu anatomia berdina. Egia da ez dela batere justua hainbat kiroletan emakumeak eta gizonezkoak bereiztea, izan ere, batzuetan emakumeen ahalmena gutxiesten da. Badira kirolak non bi sexuetako pertsonak batera lehiatzen diren, eta ni horren alde nago erabat, izan ere, ez da berdina emakume batek mutilek baino marka hobea egin duela esatea, bananduta leihatuta, neska batek lasterketa batean mutil bati irabazi diola ikustea baino. Tamalez, gure gizarteko kirol askotan, ez da nesken ahalmena eta kirolerako gogoa estimatzen eta hori dela eta, askotan, neskek oso goiz uzten diote kirola praktikatzeari. Baliteke, neskak eta mutilak banantzen dituztenek, ekintza hori nesken onurarako egitea baino badira kirol batzuk indar fisikorik erabili behar ez dena eta neskek bananduta praktikatzen dutena kirol hori mutilengandik.

    KOOX.

    ResponderEliminar
  6. Beti egongo dira gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasun anatomiko-fisiologikoak kirolean, eta aberasgarria izango litzateke denak elkarrekin konpetitzea kiroletan, baina hala ere, desberdintasunak beti egongo direnez, orain bezala banatuko nituzke gizon-emakumeak haien arteko desberdintasun garraantzitsuak dauden kiroletan, edo bestela, kirol batean, emakumezkoen modalitatea, gizonezkoen modalitatea eta modalitate mixtoa jarriko nituzke.
    Desberdinduko ez nituen kirolak esaterako, xakea, zaldi-lasterketak, Arkularitza..izango lirateke.

    0025.

    ResponderEliminar
  7. Zienbtifikoek baieztatzen dute, kualitate fisikoak orokorki gizonezkoek indar, erresistentzia eta abiadura hobea dutela emakumezkoak baino. Hala ere, zenbait kiroletan emakumezkoak hobeak dira gizonezkoak baino, malgutasuna behar den kiroletan adibidez, esate baterako, igeriketa sinkronizatuan, gimnasia erritmikoan eta abar. Nire ustez, kirol guztietan konpetizio mistoa erabili beharko litzateke, balitekeelako zenbait emakumek proba batzuk hobeto egitea gizonezkoek baino.
    MCCLEIN

    ResponderEliminar
  8. Nire ustez, gizonezkoek indar gehiago dutela emakumezkoek baino. Adibidez, gizonezkoak pesak, eta indarrean erlazionatuta dauden kiroletan beraiek bakarrik egin beharko lukete baina emakumezkoetan berriz, gimnasia ritmikan beraiek bakarrik egin beharko lukete baina triatloietan, futbolean, tennisean, paddlean... mixtoak izan beharko lukete.


    MANTANGORRI

    ResponderEliminar
  9. Lehen esan dudan bezala, ados nago mutilek orokorrean indar gehiago dutela esatearekin, baina horrek ez die eskubiderik ematen emakumea horrela baztertzeko. Baina kirol askotan emakumezkoek abilagoak gara gizonezkoekin alderatuta, esaterakoa, gimnasia erritmikan, malgutasun gaitasuna landuagoa izaten dugulako gizonezkoek baino. Hala eta guztiz, adibidez, futbola kirol bezala plita da, baina matxista batzuk bakarrik dira, eta hori dela eta, futbola ikustea denbora galtze bat iruditzen zait. Beti gizonezkoak, zergatik ez emakumezkoak? Zergatik ez talde mistoak? Askotan neska asko mutilak baino hobeak gara futbolean nahiz saskibaloeian. Eta bueno, talde mistoak ez badituzte nahi ere emakumeon kirola gehiago babestu eta bultzatu beharko genuke.

    JEJE02

    ResponderEliminar
  10. Egia da kirol batzuetan mutilak neskak baino hobeak direla, baina beste kasu batzuetan alderantziz izaten da. eta ala denean, gehinek, ez dute onartu nai izaten. mutil askok diote beraiek hobeak direla denean eta ezezkoa esaten diezunean, beti aitzakiaren bat jartzen dute: hori ez dela kirola, benetako kiroletan matxakatu egiten gaituztela...
    bestalde, ez dakit zergatikan dioten kiroletan ezin garela guztiok elkarrekin ibili, neskak naiz mutilak batera ibili beharko ginatekela uste dut nik. gainera, beti garrantzia handiagoa ematen diete beraiek eginten dituzten kirolei adibide garbi bat daukagu telebistan. telebistan ila beti mutilezkoen leiaketak azaltzen dira eta hori ez da bate bidezkoa. neskak mutilak bezain beste saiatzen bait gara kiroletan, eta mutilak bezain ondo aritzen gara.

    ResponderEliminar
  11. Zenbait kiroletan, emakumezkoak edo gizonezkoak abantailak edukitzen dituzte, bi sexuek berez dauzkaten gaitasunen arabera. Gizonezkoek, oro har emakumezkoek baino indar gehiago izaten dute beso nahiz hanketan, eta adibidez, horregatik jauzi edo jaurtiketa kiroletan gizonezkoek emakumezkoak baino altuago egiten dute jauzi edo urrutiago iristen dira jaurtiketa jokoetan. Bestalde, emakumeak, biologikoki gizonak baina malgutasun handiagoa dute eta horregatik dira esaterako ugariagoak emakumeak gimnasia erritmikoa edo balleta bezako kiroletan. Baina egia da zenbait kasutan bi sexuak banatu edo egin beharko liratekela, indarra, malgutasuna edo beste edozein gaitasunetan abantaila ugaria ageri bada. Baina hala ere denok eduki behar genuke saiatzeko aukeraren bat.
    Zenbait kiroletako arloetan banaketak eman arren, talde mixtoak egitea oso onuragarriak iruditzen zait guztiontzat. Tenisean bezala, talde mixtoak egin beharko lirateke beste zenbait kiroletan ere, adibidez: futbolean, saskibaloiean, igeriketa sinkronizatuan, ping-pon-ean etab.

    SHOPENJAUER


    ResponderEliminar
  12. Nire ustez, indarrarekin zerikusia duten kiroletan bakarka egin beharko lukete mutilek, beraiek normalean indar gehiago daukatelako baina oreka eta malgutasuna zerikusia duten kirol guztiak ( patinajea, gimnasia ritmika, balleta) neskek egin beharko lukete aparte. Baina mixtoak, futbola, saskibaloia, tennisa, rugbia... Horietan denak berdin egin dezaketela uste dut. Bueno, egia esan ia denetan egin dezakete bai neskek eta bai mutilek berdina baina banaketa bat egin beharko banu hau aukeratuko nuke.
    NO15

    ResponderEliminar
  13. Diferentzia horrek agian bereizketa ekarri behar luke zenbait kiroletan (halterofilia adibidez), baina beste kiroletan ez luke ekarri behar. Lehiatze bateratuaren ideia oso ona iruditzen zait, bai ikuskizunerako zein berdintasunerako aurrerapauso gisa. Posible ikusten dut halterofilian, gimnasia erritmikan edota arku-tiroan, baina arazoa egongo litzake (gehienetan gizona nagusi). Aldiz, ez da posible atletismoan. Sailkapen bateratua egin beharko litzake triatloi eta maratoietan, emakumeak aurrean egoteko aukera baitu, baina beldurra dute hori gertatzeari.

    WDC1493

    ResponderEliminar
  14. Nik uste dut kirol batzuetan neskek eta mutilek emaitza desberdinak izatea gauza normala dela. Kirol batzuetan, adibidez indarrarekin zerikusia daukaten kiroletan gizonezkoek marka hobeak izango dituzte. Baina beste kirol batzuetan, adibidez malgutasunarekin zerikusia duten kiroletan emakumeek marka hobeak izango dituzte. Kirol horietan banatuta lehiatzea ondo iruditzen zait, baina emaitza antzekoak dituzten kiroletan banatuta lehiatzea ez zait batere ondo iruditzen.

    AC21

    ResponderEliminar