Páginas

martes, 6 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 4 DBH / Sexismoa kirol sarietan

2) Ados al zaude kirol txapelketetan neskei sari eskasagoa emateko jarrera zabalduarekin? Zergatik ez eman sari berdinak?

27 comentarios:

  1. Ez zait batere ondo iruditzen nesken eta mutilen artean ematen den desberdintasuna sarietan. Ez zait justua iruditzen kirol berdinengatik eta postu berdinagatik neskei eta mutilei sari desberdinak ematea, oso bidegabea iruditzen zait. Horren arrazoia gizarteak betidanik izan duen jarrera matxistagatik dela esango nuke. Hasiera batean gizonezkoek soilik zuten kirolean parte hartzeko aukera. Kirol gehienak ere mutilentzat egokituak daude, modu batera esateko. Baina gaur egun emakumea gizonezkoen parera heltzen ari da, nahiz eta oraindik ere desberdintasunak badauden. Desberdintasu horiek ez zaizkit batere bidezkoak iruditzen eta sarietan garbi ikusten da mutilek garrantzi gehiago dutela nesken aldean. Baina ez dut arrazoirik bilatzen horren aurrean, zein emakumeke zein mutilek parte hartzen dute kirol berdinean, arau berdinak dituzte jokatzerako garaian, eta ondoren sari desberdinak? Ez da batere bidezkoa!

    J6T14

    ResponderEliminar
  2. Nire ustez ez dago ongi neskak eta mutilen artean dauden desberdintasunak. Hobe da biei sari bera ematea baina arazo bat ere bada; adibidez, txapelketa batean 45 bikote gizonezko ateratzen dira eta 2 bikote nesketan. Biei sari bera ematea ez da zentzuzkoa zeren mutilek lan askoz ere gehiago egin behar dute finalera iristeko eta neskak aldiz finalean daude zuzenean! Kasu honetan adibidez justua iruditzen zait. Baina argi da kasu gehienetan matxistak direla eta ez direla sari berak ematen eman behar diren kasuetan.

    QWERTY

    ResponderEliminar
  3. Niri ez zait justua iruditzen mutilei saria handiagoa ematea neskei baino, neska a la mutila izan, esfortzu bera egiten dutelako.

    0123.

    ResponderEliminar
  4. Ni ez nago batere ados neskei sari eskasagoa emateko jarrera zabaldu honekin. Duela hainbat urte neskek ez zuten aukerarik kirol txapelketetan parte hartzeko, baina urteak pasa ahala eskubide hau izatea lortu da. Parte-hartze hau lortzean mutilen berdintasuna izatea zen helburua, baina jarrera honekin ezin izan da helburua bete. Egia da askotan neskek indar fisiko txikiagoa dutela mutilek baino, eta ulertzekoa da. Eta, izan ere, horregatik egiten dira proba/txapelketa desberdinak neska eta mutilentzat. Kasu hauetan normala da neskei sari txikiagoak ematea. Baina neskek eta mutilek txapelketa berdin batean parte hartzen dutenean ez da bidezkoa sari eskasagoa ematea neskei. Egindako probak berdinak badira, zergatik sari desberdina? Gainera, jarrera honekin ez dugu inoiz lortuko nesken eta mutilen arteko berdintasun osoa izatea. Konturatzen bagara, era honetan neskak mutilak baino maila bajuagoa dutela adierazten da, eta hori ez du zertan horrela izan behar.


    HASBRO

    ResponderEliminar
  5. Nire opinioz ondo dago jarrita batzuetan. Gizonoak gehiago korritzen dutenean neskak baino lasterketa batean ondo dagoela uste dut baina berdina korritzen badute neskek eea mutilek ez zait iruditzen saria desberdina izan behar denik.

    Pelirrojo

    ResponderEliminar
  6. Nire iritziz , euskal pilota ez da Joko Olinpikoetan praktikatzen, izan ere kirol hau Euskal Herrian praktikatzen da eta ez estatu mailan. Bestalde munduan zehar ez du jende askok praktikatzen eta hemengo txapelketak burutzearekin nahikoa dela uste dut. Gainera, askok diotenez, Joko Olinpikoetan " modan " dauden kiroletan lehiatzen da. Euskal pilotaz aparte, nik dakidanez behintzat, toka ere ez da Joko Olinpikoetan burutu ohi den kirola baina nahiz eta gure artean ez den euskal pilota bezain entzuna, Joko Olinpikoetan egoteko eskubide osoa du kirol onek. Hau guztia esanda, nire ustez COI-k Joko Olinpikoetako kirolen zerrenda berritu beharko luke eta bai toka eta bai euskal pilota zerrenda horretan sartu.

    KOOX.

    ResponderEliminar
  7. Nire ustez ez dago batere ondo edozein kiroletan, neskei mutilei baino sari eskasagoa ematea zeren neskak mutilak bezalako eskubideak ditu eta gainera denak gara gizakiak orduan eman beharko litzaieke mutilei bezalako saria.

    1511

    ResponderEliminar
  8. Nire iritziz ez da bidezkoa neskei mutilei baino sari eskasagoak ematea, izan ere biek meritu berdinengaitik sari berdinak irabazi behar dituzte. Zoritxarrez, gure gizartean matxismo asko dago eta askotan ez da mutil eta nesken arteko berdintasuna errespetatzen. Bestalde, nahi ala ez, oso barneratuta dugu egoera hau eta askotan normaltzat jotzen dugu mutilei protagonismo eta aukera gehiago ematea neskei baino. Nire ustez, iritsi da garaia,mundu mailan berdintasuna zabaltzea eta telebistan gizonezkoen partiduak soilik bota ordez, neskenak ere botatzen hasi beharko lukete. Jokalari kopuruari dagokionez, gizonezko gehiago daude kirolean aritzen direnak neskak baino baina hori ere gizartearen eraginarengatik ere bada, honek dioenez, neskei ez die "pegatzen" kirolean jardutea. Hau guztia esanda, nire iritziz bada garaia denok saiakera bat egitea emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren alde.

    KOOX.

    ResponderEliminar
  9. Ez nago ados kirol txapelketetan neskei sari eskasagoa emateko jarrerarekin; kirola egitean, denek balditza berdinetan parte hartzen dutelako, eta hortaz, sariak ere berdina izan behar duela pentsatzen dut.

    Katalina

    ResponderEliminar
  10. ni ados nago base mutilak fuerteagoak eta mugimendu handiagoak egiten ditugu eta gainera gimnasiora joaten gara eta esfortzu asko egiten dugu.En cambio, neskak ez zarete gimnasiora joaten (batzuk igual bai) baina ez dezute itzelako indarra egiten.Horren ondorioz nik uste det mutilek sari hobeagoak merezi dituztela

    ResponderEliminar
  11. Nire ustez,kirolean dibersidadea egon behar du eta kirol guztietan,bi sexuko kirolariei aukera eman parte artzeko baina ezberdinduta.Hau emakumeen onerako da nire ustez ,izan ere,kirol askotan gizonak emaitza obeak lortzen ditu emakumezkoak baino,baina hori bai,sari berbera eman behar lukete nesketan eta mutiletan.ala ere nik ezagutzen ditudan kompetizio gehienetan,J.J.O.O,kirolariek sari berdina jasotzen dute lehen hiru postuetan egon ez gero.

    MANANA PACIA!**!

    ResponderEliminar
  12. Ez zait batere justua irudizten, gizonezkoak eta emakumezkoak berdinak garelako, eta denok egiten dugulako ahalegin berdina, meritu berdina daukagu, nahiz eta lorpenak edo ezarritako recor-ak gizonezkoetan altuagoak izan.
    Beraz, sariak ere denentzat berdinak izan beharko liratekeela iruiditzen zait.
    Kausa hau, bereizketa hau, daukagun gizarte-matxistagatik dela pentsatzen dut, emakumeak gutxiesten dituzten jende asko daukagulako inguruan.

    0025.

    ResponderEliminar
  13. Nire ustez, ez da bidezkoa emakumezkoei sari eskasagoa ematea kirol sarietan. Azken finean, gizonek egin duten esfortzu bera ala gehiago egin dute . HAla ere, nik uste dut jarrera hau antzineko ohituretatik datorrela. Kirolen hasieran, gizonezkoak izan dira beti parte hartu dutenak emakumeak baino askoz ere lehenago. Nire ustez, konpetizioak mistoa izan beharko luke, sexu arteko desberdintasuna nolakoa den jakiteko.
    MCCLEIN

    ResponderEliminar
  14. Ez da bidezkoa sari eskasagoa ematea, besteak esan duten eran, emakumezkoak gizonezkoen moduan, esfortzu berdina egiten dutelako. Egia da, gizonezkoek, idar gehio edukitzea, eta indar probatan egia da errexago irabaztea dutela, baina korri egiteko probatan edo veste zenbait probetan, emakumezkoek eta gizonezkoek, irabazteko posibilidade berdinak dituzte.
    Orrengatik, ustedut emakumezko eta gizonezkoak berdin sarituak izan behar dutela.

    ÑAM

    ResponderEliminar
  15. Ez zait batere justua iruditzen, neskak eta bai mutilak esfortzu bera egiten dute, kirol guztietan. Nire ustez, mundu honetan matxismo gehiegi dagoela eta bai mutilei eta bai neskei sari berberak eman behar zaizkie. Nahiz eta mutilek batzuetan indar gehiago eduki...


    MANTANGORRI

    ResponderEliminar
  16. Harrigarria iruditzen zait honelako egoera penagarria egotea gaur egun, oraindik ere, XXI.mendean. Neskek bai mutilek eskubide berdinak dauzkagu, eta ez zait bidezkoa iruiditzen neskak horrela baztertzea indar gutxiago eta orokorrean itxura ahulagoa daukagulako. Egia da bai mutilek gimnasioan neskek baino askoz gehiago lantzen dituztela haien giharrak, baina horrek ez du esan nahi neskek ez dugunik hori egiteko gaitasunik. Baina horrela pentsatuz gero, emakumezkoek jaiotzen dute umea eta guk sufritzen dugu erditzean, orduan, guretzat izango litzateke saria, ezta? Eta hori honela izanik, zergatik gizonezkoei ez zaie ondo iruditzen emakumeok umearen zaintza izatearen eskubide handiagoa izatea? Guk sufritu nahiz guk sortu dugu gizonezkoek indarra eta gorputz gihartsuagoa izaten saiatu diren bezalaxe. Ez nago ados mutil askok duten pentsatzeko erarekin, berdinak gara nahiz eta ahalmen desberdinak izan. Egoera hau aldatzea espero dut, izan ere mutilak ez dira neskak baino gehiago, eta ezta neskak mutilak baino gehiago ere.

    JEJE02

    ResponderEliminar
  17. Egoera hau lotxagarria iruditzen zait, guztiok dakigu aspaldian emakumeak ez zutela eskubiderik kiroletan parte hartzeko ezta beste gauza ugari egiteko ere. Baina hori aspaldiko kontuak dira. Ez dakit nola jendea ez den konturatzen XXI. mendean gaudela!!!!! Benetan diot, oso lotxagarria da gaur egun oraindik ere emakumeak eta gizonezkoak ez sari berak edukitzea. Guztiek diote iada ez dagoela matxismorik baina horrelako gauzetan konturatzen gara ez dela egia. oraindik ere asko dagoela hobetzeko.

    1221

    ResponderEliminar
  18. Ez dut ulertzen. Jakinda XXI. mendean gaudela eta feminismoa aldarrikatzen duten hainbeste pertsona egon eta gero, nola jarraitzen duten emakumezkoei sari txikiagoa ematen. Hare gehiago, nahiz eta X. mendean egon edo feminista taldeak ez egon, oinarrizkoa da, BETEBEHARRA, emakumezkoen eta gizonezkoen sariak berdinak izatea. Horrela lortzen den gauza bakarra emakume kirolarien kopurua jaistea izango da eta gizartea hare gehiago haserretu eta manifestatzea. Lotxagarriya benetan.

    TEO8

    ResponderEliminar
  19. Ez nago batere ados gai honekiko. Emakumeak eta gizonezkoak eskubide berberak dauzkagu, eta sari berdinak (kategori eta garrantzi berdinekoak) jaso beharko lituzkete zein sexuetakoa den erreparatu gabe.
    Egia da, batzuetan emakumezkoak, segun eta zein kiroletan jarduten duten, ez dutela gizkonezkoek haina egiten (metro kopurua, kg kopurua…) Hori bai, badaude salbuespenak eta beti ez da horrela izaten. Baina hala ere, biek, kirol profesionaletan behintzat, ahal duten guztia egiten dute, hau da esfortzu bera, eta guztiak berdin sarituak izan beharko lirateke, bai emakumezkoak eta baita gizezkoa ere.

    SHOPENJAUER

    ResponderEliminar
  20. Inoiz ez naiz egongo ados honekin, oso matxita iruditzen zaitelako. Nik uste dut gizarteak erakusten digula gizoenzkoek emakumezkoak baino "hobeagoak" dirala kiroletan eta ez nago batere ados, agian gauz batzutan adibidez indarreko pruebatan gizonezko gehienak izango dira emaitza hoberenak lortuko dituztenak arrazoi fisiologikoengatik baino horregatik ez zaie sari gehiago eman behar, biok emakumezkoek nahiz gizonezkoek berdin alegintzen direlako eta nire iritziz hori artu beharko zan kontuan eta ez emaitzak. EGUZKILORE

    ResponderEliminar
  21. Ez zait ondo iruditzen, neskek mutilek baino sari txikiagoak edukitzea. Badaude kirol batzuk mutilak neskak baino gehiago egiten duten a baina beste askotan bai neskek eta bai mutilek berdina egiten dute eta gainera emaitza berdintxuak lortuz. Gainera, XXI. mendean gaude eta gauza hauek inportantziarik ez lukete eduki beharko, biei sari berbera eman eta kito. Neskek mutilek bezain ondo egin ditzaketelako kirol asko eta asko. Beraz, ez dut ulertzen zergatik gertatzen den hori, bai neskek eta bai mutilek sari berbera eduki beharko lukete.
    NO15

    ResponderEliminar
  22. Nire iritzitan garbi utzi nahiko nuke, neskek eta mutilek aukera berak eta kondizio berak izanez gero sari berak lortu beharko lituzketela. Egia da neskek eta mutilek erreztasun fisiologiko ezberdinak ditugula kiroletarako horregatik, ulergarria da denbora distantzia edo pisu (segun kirola) minimoak aldatzea sexuarekiko. Baina horrek ez du esan nahi irabazi ezberdinak izan behar dtugula inola ere. Bestalde badaude neskak mutilen emaitzen gainetik geratzen direnak, horrekin esan nahi dut "mutilak neskak baina hobeak direnez kirolean"sari altuagoak badituzte, neskak mutilen gainetik geratzen direnean zergaitik ez??ez litzateke justua izango ezta?? Horrexegatik izan beharko lirateke sariak berdinak.
    MM99

    ResponderEliminar
  23. Ez zait batere justua iruditzen mutilek neskak baino sari hobeak jasotzea. Jendearen buruan dago, mutilek ahalegin gehiago egiten dutela baino hori inork ez die exigitu bakoitzak jarri behar dizkio mugak bere buruari .Gainera, mutilek normalean denbora edo errrekor hobeak lortzen dituztelako sari hobeak jasotzearen alde ere ez nago. Egia da lehiaketa baten 60 gizon atera daitezkela eta 3 emakume eta kasu horretan neskak iada saria edukiko dutela eta mutilek gehiago ahalegindu beharko dutela saria lortu nahi badute. Baina pentsatzen jarri ez gero… Zergatik ateratzen dira hain neska gutxi mutilekin alderatuz gero? .Zorionez, pixkanaka pixkanaka emakumeen parte hartzea handitzen ari da eta denborarekin egoerak asko hobetuko dela uste dut.Bai neskek, bai mutilek, ahalegin desberdina eginagatik denek baitute meritua eta denek sari berdinak jasotzeko eskubidea.
    LARROXA

    ResponderEliminar
  24. Sari eskasagoa ematen zaie neskei kirol txapelketetan, eta hori ez dago ondo. Azken finean, horrela neskak gutxiesten dira, eta kirolaren helburua ez da hori. Mutilak, esfortzu eta ahalmen fisiko handia duenez (ez da horrela izaten), gehiago baloratzen zaio. Hortaz, gehiago merezi dutela uste da eta hala ematen zaie (oroigarria, txapela, domina, diploma, ...). Emakumeei, horregatik, ahalmen fisiko txikiak dituztenez (sinesmenak), gutxiago merezi dutela uste da. Nahiz eta Joko Olinpikoetan denei berdin eman sariak, beste txapelketetan ez da horrela. Horrek eredutzat izan behar luke

    ResponderEliminar
  25. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
  26. Ez zait ondo iruditzen emakumezkoek gizonezkoek baino sari eskasagoa izatea. Biek sari berdinak izan beharko lituzkete, biek egiten baitute esfortzua. Desberdintasun hauek gizartearengatik direla uste dut, matxista delako.
    Hala ere, uste dut urteak aurrera doazela desberdintasun hauek geroz eta txikiagoak direla eta emakumezkoak gizonezkoen eskubide berdinak izatera heltzen ari direla.

    AC21

    ResponderEliminar
  27. Nire ustez ez dago ongi neskak eta mutilen artean dauden desberdintasunak. Hobe da biei sari bera ematea baina arazo bat ere bada; adibidez, txapelketa batean 45 bikote gizonezko ateratzen dira eta 2 bikote nesketan. Biei sari bera ematea ez da zentzuzkoa zeren mutilek lan askoz ere gehiago egin behar dute finalera iristeko eta neskak aldiz finalean daude zuzenean! Kasu honetan adibidez justua iruditzen zait. Baina argi da kasu gehienetan matxistak direla eta ez direla sari berak ematen eman behar diren kasuetan.

    txinpantzea

    ResponderEliminar