Páginas

lunes, 5 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 1 Batxilergoa / Gorputz ereduak eta gu



10)  Zoriontsu izateko, hain garrantzitsua al da gorputz ederra edukitzea? Zer da garrantzitsuagoa zoriontsu izateko, ederra izatea ala izaera, kultur maila, dirua, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna...? Posible al da itxuraz ederra izan gabe, gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin?
Eguneroko bizitzan (lana lortzeko, lagunak egiteko, bikotea izateko, eta abar) hainbesteko garrantzia al du itxura fisikoak? Pertsonak besteengan sortzen duen erakarpenean, zerk eragiten du gehien, gorputz edertasunak ala izaerak eta jarrerak?
Ongi egiten dugu modak jarraitzen ala beraien esklabo bihur gaitezke? Ongi egiten dugu komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek kopiatzen? Noraino gara moden arrakastaz gu errudun?

179 comentarios:

  1. Ez du zertan gorputz ederra izan behar zoriontsu izateko baina bai egia delagorputz ederra dutenak asko zoriontsu direla. Zoriontsu izateko garrantzitsuena izaera, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna eta familia dira niretzat, nahiz eta diruak ere asko lagundu.
    Bai, noski posible dela, jende asko dago itxuraz ez dela ederra ikusten baino oso zoriontsua dela, dena den edertasuna erlatiboa da.
    Batzuek lagunak egiteko, bikotea lortzeko... garrantzi handia ematen diote itxurari baina ez da hainbesterako. Niretzat garrantzitsuagoa da itxura lana aurkitzerako garaian, itxura itxusiko jendea ez baitute azkar hartzen.
    Pertsona bat erakartzerakoan biek eragiten dute, batzuek garrantzi gehiago ematen diote fisikoari baina nik nahiago dut fisiko ez hain ona izatea eta izaera ona izatea. Garrantzitsua gehien ematen diot izaerari zeren eta izaera ez da aldatzen eta fisikoa bai.
    Ez dugu ondo egiten komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun ereduei kopiatzen, beraiek perfektuak direlako, ia beti akatsik gabe eta kalte egiten digu haiekin konparatzea. Gu ez gara haiek bezalakoak eta guregan akatsak ikusten ditugu eta gaizki ikusten gara, ez garenez perfektuak. Horrela sortzen dira batzuetan gaixotasunak, adibidez anorexia.

    SOINKETA

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ez du zertan, hau da, ederra izateak ez du dena esan nahi, hau da, ederra izateak ez du esan nahi dena ona duenik eta ez bazara ere ez du esan nahi dena txarra duzunik, hau da, nahiz eta ederra izan al ditzakezu lagun gutxi ala ia inor ere ez eduki eta horrek erakusten du zoriontsu bizitzeko ez dela dena kanpokoa baizik zure izakera ez bada jendearen gogoko al zarela bizitzan baztertua izan eta alderantziz, hau da, itsusia izan arren jendeari zure izakera gustoko badu al duzu zoriontsu eta lagun artean bizi.
      Honekin esan nahi dudana da inor ez dela perfektua, denok ditugu gure akatsak baina edertasunaren aurretik oso garbi eduki izakera ona eta jendearen gusturako izatea.

      Izengoitia: Eurre

      Eliminar
  2. Goputzak ez du zerikusirik zoriontasunean. Zer da gorputz ederra edukitzea? Beti erabiltzen da ederra terminoa, baina zer da ederra generalki, bakoitzarentzat ez al da desberdina?
    Noski fisiko polita edo ederra eduki gabe zoriontsu izan zaitezkeela, zu zaren bezelakoa onartzen bazera, ez du ezerk baldintzatuko zure zoriontasuna.
    Kontu honekin beti teorikoki dena, eta praktikoki gertatzen dena desberdina izaten da. Esaten da, pertsona baten fisikoa ez da begiratu behar, gustatzen zaigun edo ez esateko. Izaer eta jarrera begiratu behar direlako. Baina gero eguneroko bizitzan zer gertatzen den, hori beste kontu bat da.
    Moda jarraitu gauza guztiak bezala bere neurrian egin behar dela iruditzen zait, obsesionatu gabe, bere esklabu bihurtu gabe. Gizarteak erakusten ditugun gorputz horiek ez dira zehatz mehatz kopiatu behar, ez baitira gehienetan osasuntsuenak.
    Gu noraino garen errudun? Ez al gara guztiz errudun? Guk ez bagenuke oda hori jarraituko, ez zatekeen moda izango, ez bailitzake existituko.
    NI

    ResponderEliminar
  3. Ez zara ederra izan behar edo gorputz politena eduki behar zoriontsu izateko. Horiek txorakeriak dira. Agian, badago jendea, zeinek bere bizitzako etapa batean, bere itxura fisikoarekin obsesioa dauka, eta pentsatzen du bikotea lortzeko edo lagun gehiago edukitzeko itxura fisikoa ezinbestekoa dela. Baina etapa hori amaitzean, konturatzen zara, itxura fisikoarekin obsesionatuta egotea txorakeri bat dela. Honekin ez dut esan nahi zure itxura fisikoa ez zaintzea, ezta gutxiago ere, baina bai ez preokupatzea hainbeste, beti modan jantzi behar duzula, egunero gimnasiora joan behar duzu bestela gizena jarriko zarela… Eta ekintza honen errudun nagusia da, komunikabideak eta haiek erakusten diguten zoriontsua izatea zer den. Zuk zure zoriontasuna modu batean edo bestean biziko duzu, baina bakoitzak bere modua dauka. Lagunak, bikoteak… zaren bezalakoa maiteko zaituzte, bestela ez dira lagunak. Nire iritziz, zoriontasuna gauza simple bat da eta gauzak konplikatzen, badituzu ez duzu lortuko.

    ResponderEliminar
  4. Aurreko galderan azaldu bezela, gorputz ereduak gaur egungo gizartean sekulako garrantzia du . Jende asko dago bere gorputzari bere izaerari baino garrantzia gehiago ematen dionik. Nire ustez , izaera fisikoa baino askoz ere garrantzitsuagoa da.Pertsonak bat oso polita edo guapa/oa izan daiteke baino bere izaera harroputz horrekin dena galtzen du . Nire ustez , zoriontsua izateko izaera garrantzitsua baita alaia izatea ere.Bestalde, lana lortzeko orduan ere fisikoari begiratzen zaio eta agian itxuagoa dena lanean hobea izan daiteke. Bestetik, euskara kanta ere galtzen ari dira pixkana , regatoiak hemengoari lekua kendu baitio, komunikabideei komeni zaiena baita. Guk horrelako kasuetan, gogor egin, eta hemengo ohiturak babestu beharko genituzke.Euskal musikak boikota jasan beharrean jasan dezatela kanpokoek.

    IZENGOITIA:XURI

    ResponderEliminar
  5. Zoriontsu izateko garrantzitsuena ez da itxura fisikoa. Egia da itxura fisiko ederrak baliabide on asko ekartzen dituela baina ez da garrantzitsuena. Nire ustez izaera askoz ere garrantzitsuagoa da fisikoa baino eta egunerokoan eztu oztopatzen fisikoki garen bezelakoak izateagatik. Normala da nahiz eta gorputz ideala ez eduki, norberarekin gustura egotea. Bikotea izatean fisikoak ez du garrantzi handirik pertsona horrekin gustura bazaude.Hobea baita izaera on bat gorputz edo aurpegi on bat baino.
    SASI

    ResponderEliminar
  6. Argi dago zoriontsua izateko ez zarela ederra izan behar.Edertasuna oso gauza subjetiboa da eta norberaren perspektibaren arabera aldatu egiten da.Gizartearen begietan ederra izatea edertasun kanonak jarraitzea da,bania ez du zertan horrela izan beharrik (nahiz eta oso barneratuta dugun). Gainera, zu nahiz eta gizartearen begietan pertsona polita izan zure burua gaizki ikusten baduzu ez dizu ezertarako balio. Garrantzitsua da autoestima altua izatea eta norberak bere burua maitatzea, kanonei hainbeste erreparatu gabe. Ez da ona edertasun kanonak zehatz mehatz jarraitzea, eskalbo bihur baitgaitezke konturatu gabe.

    ILARGIA

    ResponderEliminar
  7. Zoriontsu izateko itxura fisikoak ez du garrantzirik berez, baina bakoitzak gauza desberdinak edukiko kontuan beraz argi dago jende askori asko eragiten diola itxura fisikoak zoritxarrez. Ederra izatea denentzat desberdina da, nahiz eta gehienentzat barneratu diguten itxura hori izan. Beraz “ederra” izan edo ez, posible da norberaren gorputzaz gozatzea edo gustatzea. Eguneroko bizitzan itxura fisikoak zorionez gero eta garrantzi gutxiago du, baina nahiz eta jendeak ezetz esan, oraindik badu garrantzia batzuen aldetik. Lanaren arabera itxura fisikoak eragina du, modeloetatik hasita. Jendearen atentzioa deitzeko lanpostuetan beti erabiliko dira gorputz “ederragoak”. Bikotea izateko ere badu eragina, gero eta gutxiago, baina bai, batez ere adin hauetan beti epaitzen da. Azken finean pertsona bakoitzari gauza desberdinek erakarriko die (izaerak, itxurak…). Gaizki egiten dugu inposatzen dizkiguten ereduak kopiatzen, baina azken finean “behartu” egiten gaituzte, denok onartzen dugulako. Beraz esan daiteke moden arrakastaren errudun garela puntu bateraino, saltzaileek hasten dute inposaketa eta gainontzeko guztiek jarraitzen diogu jokoari.

    ESABAT

    ResponderEliminar
  8. Nire ustez, zoriontsu izateko ez duzu zertan gorputz ederra eduki beharrik. Zure burua maitatzen ikasten baduzu eta zaren bezalakoa onartu, zoriontsu izango zarela iruditzen zait. Gainera, batentzat ederra dena beste batentzat itsusia izan daiteke, beraz, zure gorputza den bezalakoa onartzea dela onena uste dut.

    Egia da (eta hala erakusten digu gaur egungo gizarteak), itxura fisikoari garrantzi handiegia ematen diogula. Nahi edo ez beti begietatik lehenengo sartzen zaiguna itxura fisikoa da, baina niretzat behintzat garrantzitsuena pertsona horren izateko era da.

    Moda kontuetan sartuz, nire ustez moda jarraitzea ez dago gaizki, baina beti ere obsesionatu gabe. Nik pertsonalki ez dut modako arropa erosten gustatzen ez bazait, izan ere, nahiago dut moda jarraitu eta gustatzen ez zaizkidan gauzak janztea baino, gustatzen zaizkidan gauza sinpleagoak erabiltzea. Hala ere, modaren arrakastaren errudun handienak gu garela uste dut, izan ere, modak ez bagenitu jarraitu edo erosiko, komunikabideak ere aspertu egingo lirateke eta moda horiek desagertu egingo lirateke.

    SAGUTXO

    ResponderEliminar
  9. Gai hau oso sakona da eta eztabaida ugari sor daitezke honen inguruan. Askotan, gehiegi kezkatzen gara gure itxura fisikoagatik eta zenbit barrabaskeria egiten ditugu "ederrago" egoteko.

    Zoriontsu izateko fisikoak ez du zerikusirik nire ustetan, zoriontsu izateko norberak bere buruarekin gustura egon behar du eta honekin batera, osasuna izatea dela esango nuke garrantzizkoena.

    Eguneroko bizitzan ere ez luke itxura fisikoak garrantziarik izan beharko, nahiz eta askotan honela ez izan. Pertsona bat ezagutzerakoan, lehenengo kontutan hartzen dena, bere itxura fisikoa izan ohi da gehienetan eta ez badago oso egoera honean, ez dute kontutan hartzen. Honelakoetan, ez gara konsziente agian ezagutzea merezi duen pertsona bat dela baina fisikoak erakartzen ez gaituenez, ez diogu kasurik egiten. Pertsona batean baloratu beharrekoa izaera eta jarrera izan beharko lukete eta ez bere itxura fisikoa.

    Moden kontua ere aipagarria da gure gizartean. Gutariko asko "moden esklabo" bihurtzen direla esan genezake, moda berri bat atera bezain pronto, jarraitzeko beharra sentitzen dutelako. Nire iritziz, modak jarraitzea ez dago gaizki baina bere neurrian. Askotan gertatzen da, nahiz eta ez gustatu modan dagoena, arrakasta lortzen ari delako erostea. Hau gertatzean arazo larria dugula iruditzen zait, pertsonalitate falta.

    TXINPARTA

    ResponderEliminar
  10. Zoriontsu izatea ez dago gure itxura fisikoaren esku, gure esku baizik. Denok dugu edertasun puntu bat, eta batzuentzat ederra dena beste batzuentzat ez da izango. Garrantzitsuena garen bezelakoak onartzea da, gure edertasun puntu horiei probetxua ateraz eta gu gure buruarekin hobeto sentituz.
    Itxura fisikoari eman behar ez geniokeen garrantzia ematen diogu, badira pertsona bat ezagutzeko interesa guztiz galtzen dutenak pertsona horren itxura fisikoa ikusi ondoren, hau da, pertsona bat bere itxura fisikoaren arabera baloratzen dutenak eta ez bere izateko eraren arabera. Egia da pertsona bat gustatzeko itxura fisikoarekiko erakarpen puntu bat egotea beharrezkoa dela baina, askotan, erakarpen hori pertsona pertsonalki ezagutzean sortzen da.
    Moden inguruan aipatzekoa da moda berri bat ateratzerako badirela hainbat "influencer" guri modu hori jarraitzera bultzatzen gaituztenak, eta askotan gertatzen da arropa hori ez gustatu eta mmodan dagoelako erostera iristea. Ni ados nago modak jarraitzearekin baina puntu bateraino, hau da, obsesiora iritsi gabe.

    UDABERRIA

    ResponderEliminar
  11. Gaur egun triste den arren, jendeak gero eta garrantzia gehigao ematen dio bere fisikoari eta jendeak beragatik esango duenari. Nire ustez, nahiz eta askotan zaila iruditu, posible da zarena zarela izanda zoriontxu izatea eta zure buruarekin gustura egote. Esan beharra dago, gizarteak ezartzen dituen prototipoek ez dutela laguntzen, denak baitira lirainak eta argalak. Ezarritako protoipo horiek izaten dira jendea kezkatu eta egora larrieta eramaten dituenaren eragilea, besteeak bezala ez izateak presioa eragiten baitu. Edertasunaren kontun hau mundu labolarela ere iritsi da, askotan pertsona ederrak kontratatzen baitituzte jende gehiago erakartzeko. Edertasunak ere maitasun erlazioetan ere badu eragian, jendeak fisikoari bakarrik begiratzen dio bikotea bilatzeko orduan eta pertsonalitateari ez diote kasurik egiten. Nire ustez gizarteko prototipoei ez zaie kasurik egin behar eta norbera den bezala maitatu behar da zure gauza on eta txar guztiekin, eta modak jarraitzeagatik ez duzu zure pertsonalitatea aldatu behar, azken fienan jendea engainatzeko eta haien esklabu bilakatzeko besterik ez du balio.

    URTXINTXA

    ResponderEliminar
  12. Gaur egun garrantzi gehiegi ematen zaio itxura fisikoari. Uste dugu zoriontsu izateko beharrezkoa dela gorputz ederra izatea, baina nire iritziz, bakoitzak den bezalakoa onartu behar du bere burua. Zoriontsu izateko lehen pausoa da hori. Gainera, uste dut beste gauza batzuk garrantzi gehiago dutela zoriontsu izaterako orduan, fisikoak baino. Adibidez osasunak, lagunak izateak...

    Eguneroko bizitzari dagokionez, egia da hasiera batean pertsona bat ezagutzen duzunean fisikoan fijatzen zarela, ez baitakizu nolakoa den. Beraz, baliteke hasiera batean fisikoan oinarritzea pertsona horrekiko duzun iritzia. Baina gero ordea, pertsona ezagutzen duzunean, ez zaio fisikoari hainbesteko garrantzia eman behar, eta aldiz bai izaerari.

    Uste dut normala dela modak jarraitzea, baina betiere neurrian. Bakoitzak bere gustuko estiloari jarraitu behar dio, baina menpekotasun batera iritsi gabe.

    EGUZKI

    ResponderEliminar
  13. Izatez, gorputz ereduak ez luke garrantzirik izan behar, baina, zoritxarrez, gure gizarteak garrantzia ematen dio.

    Gorputz eredu "txar" batekin zoriontsu izan gaitezke, baina bizi garen mundu honetan, publizitate eta komunikabideez esplotaturik gaude eta egunero erakusten dizkigute gorputz eredu "bikainak". Hori dela eta, zaia da zoriontasun hori aurkitzea. Azken finean, nahi gabe ere, gorputz eredu "perfektu" hori ez dutenak baztertu egiten baititugu lan bat emateko orduan (azafata izateko adibidez), lagunak egiteko garaian, bikotea izateko momentuan... Oso tristea da, azken finean gehiago baloratzen baitugu gorputza, pertsonaren adimena, lana, eskuzabaltasuna… baino. Eta barkatu esatea, baina, gorputz on batek ez dizu jatekorik emango.

    Argi ikusten da inguratzen gaituen sistemaren kontra nagoela. Baina, aurreko galderan esan dudan bezala, publizitateak eta komunikabideak maneiatzen dituzten txotxongiloak gara eta ez gara aske izango hariak moztu arte.

    SATOR

    ResponderEliminar
  14. Lehenik eta behin, nire ustez edertasunak eta zoriontasunak ez dute hari berdinetik tira egiten, hau da; zoriontsua izateko ederra izan behar zaren esate hori gezur hutsa da. Noski posible dela ederra izan gabe norberak bere gorputzaz gozatzea eta gustura egotea, beste gauza bat aurreko atalean aipatzen den gaia da, hau da; komunikabideetan helarazten den gorpuzkera mota hori. Nire ustez horrelakoetan barre egin beharko genuke, zeren; zein zara zu nik nolako goputza izan behar dudan erabakitzeko? Eta hare barregarriagoa; zure antza izan behar al dut zoriontsua izateko? Horrela bada, paso. Nik uste dut pertsonalitate eta originaltasun puntu bat izatea komeni dela eta ez besteen berdina izatea, kopiek edonor aspertzen dute, horregatik pertsonaren izaera kontuan hartu beharreko gauza da, egia da bai hasierako impresioak askotan garrantzia izaten duela baina nire ustez pertsonak esandakoak mila buelta ematen dizkio haren itxurari, zeren; hitzek pertsona itsusten dute. Beraz aurreko atalean aipatu bezala, ez gara betiko zirkulu eta gure "zona konfort" horretan geratu behar, esploratu egin behar dugu, pertsonei aukerak eman haien itxuran erreparatu gabe.

    Nire ustez pertsonak ezagutzerako orduan itsu izango bagina bezala jokatu beharko genuke, horrela haren izaera litzateke lehenengo hautemango genukeena.

    ROCKY

    ResponderEliminar
  15. Zoriontsu izatea, norbere esku dago. Norberak gustura egon behar du, bere gorputz, izaera eta pertsonalitatearekin. Uste dut, beste edonork esandakoak ez ligukeela axola behar. Gainera nork bere gustuak ditu, eta niri ikaragarri gustatzen zaidan edozer zuri nazkagarria iruditu dakizuke, beraz, besteen iritziek zuregan ez lukete ondoriorik izan beharko. Gainera, gehitu nahi nuke, nik pertsona batetiko dudan iritzi ez daukadala lau haizetara zabaldu beharrik, askotan horrelako iritziak bestea mintzeko erabili ohi dira, eta hori oso gaizki iruditzen zait. Iritzi guztiak dira errespetagarriak, baina errespetua izatea ere beharrezkoa iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  16. Milioika aldiz saldu diguten arren zoriontsu izateko diruduna, ederra (kanonen barruko edertasunaz ari naiz) etabar izan behar dugula, ez nago batere ados horrekin. Lehenik eta behin, bi gauza oso desberdin aipatu nahiko nituzke. Gauza bat da, kanonek eta moldeek adierazten duten edertasun mota. Eta beste gauza oso desberdin bat da edertasuna bere purutasunean. Zoriontsu izateko bigarren hau aurkitu beharko genuke bakoitzaren gorputzetan, naiz eta ez den kanonek diotenaren berdina. Hau da, naiz eta aldizkarietako edertasunarekin bat etorri, gai izan beharko genuke, gure gorputza den bezala ederra ikusteko, maitatzeko, eta hori izango da zoriontsu izateko lehen pausoa, ezinbestekoa dena. Osasuna ere oso garrantzitsua da noski,osasuntsu egoteak milaka gauza egiteko aukera ematen baitu. Harremanetarako gaitasuna edukitzeak ere lagun dezake, beti ere harremanak sanoak badira, eta ez toxikoak, azken hauekin guztiz ezinezkoa da zoriontasuna. Gaur egun beste hainbat gauza hartzen dira kontuan norbait zoriontsua den ala ez esateko: dirua, kultur maila… baina hauek, ez daukate benetako zoriontasuna sortzeko botererik, azalekoa agian bai, baina honek oso oso gutxi irauten du. Egia da, norbait ezagutzen dugunean, ikusten dugun lehenengo gauza bere itxura fisikoa dela, eta honen arabarea sailkatzen dugula pertsona, baina hau jokabide okerra da. Baliteke itxura fisiko eder baten atzean hain ederra ez den izarea egotea, eta kasu honetan jai daukagu. Hau guztia kontuan hartuz, nire ustez bikain legoke itxura fisikoari garrantzia kendu eta izaerari emango bagenio. Horrela, agian modak suntsituko genituzke, eta hauekiko daukagun menpekotasuna ere bai. Naiz et gu ez garen erru guztia dutenak, erruaren zati txiki bat gurea da, moda hauekin egunero bizi garelako hauek goraipatuz naiz eta hauek gu esklabo bihurtu.
    GORRI

    ResponderEliminar
  17. 10-Berez zoriontsu izateko ez duzu zertan gorputz pollitik izan behar, baina zori txarrez jende asko dago bere gorputzarekin ongi sentitzen ez dena lodiagoa, argalagoa, altuagoa, bajuagoa… delako. Beraz azken batean, zorte txarrez, badu zerikusia.
    Nik uste dudanez, lanerako kontuetan ez du zerikusirik fisikoki nolakoa zaren. Baino egia da, adibidez, telebistako aurkezleak inoiz ez direla gizenak izaten . Beraz zorte txarrez ba du zerikusia oraindik ere,
    Bikotea izaterakoan ere, badago jende tonto asko norbait ezagutu aurretik ezetzkoa esaten duena.Nazka hematen dute horrelakoek. Baino eskerrak, horrelako txoriburuekin ibili baino nahiago lehenengoan ezetz esatea.
    Galderan jartzen du ,”Posible al da itxuraz ederra izan gabe, gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin?”. Eta ez zait gustatzen galdera hau. Zer da itxuraz ederra izatea? Batzuk argalagoak dira, besteak altuagoak ,besteak lodiagoak, batzuk begi marroiak dituzte besteek ile mota eta beste batzuek begi urdinak. Baina zein da hauetan guztietan ederrena? guztiak dira ederrak eta ez gara besteekin alderatzen ibili behar hau hau baino ederragoa da esanez

    ResponderEliminar
  18. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa zure gorputza komunikabideetan agertzen denaren modukoa izatea, bakoitza bere gorputza den bezela maitatu eta errespetatu behar du eta jende asko dago bere gorputzarekin gustora baino oraindik gehiago bere gorputzean "defektu" bat edo gehiago ikusten duena. Bizimodu duin bat izateko garrantzitsuena ez da gorputz ederra izatea, gorputz ederretik jende gutxik eramaten du bere bizimodua aurrera.Nire ustez bi pertsonen arteko erakarpena haiseran itsurak egiten du baino ondoren bere izaera ezagututa gehiago maitemindu zaitezke edo gutxiago, horrek du garrantzi handiena.
    Lehen esan dudan bezela orain "modan" dago argal egotea, baino horretara iritsi nahi duten batzuek zenbait gaixotasun izaten dituzte oso arriskutsuak direnak osasunerako, adibidez anorexia eta bulimia.

    ResponderEliminar
  19. Zoriontsu izateko, ez da oso garrantsitzua gorputz ederra edukitzea, baizik eta zu zure buruarekin kommoda sentitzea eta gustatzea. Gainera, eguneroko bizitzan, geroz eta markatuagoa dago itxura fisiko ona izan behar duzula lana lortzeko eta itsusia bazara, askotan ez zaituzte hartzen, pentsatzen dutelako ez duzula jendea erakarriko. Hori ez da bate justua, jendeari hori gertatzen zaionean, alde batera uzten dutenean bere itxurarengatik, burua asko jaten dute eta gero osasun arazoak ekartzen ditu horrek.
    Bi pertsonak erakarrita sentitzen direnean, askotan lehendabiziz fisikoki edo aurpegia begiratzen dute, gero ezagutzen doazen einean, gehiego gusta dakizuke pertsona hori bere izateko moduarengatik.
    Amaitzeko, oraingo moda argal egotea da, horrek arazoak ekar ditzake , hau da, pertsona batek bere burua jan dezake argaldu egin behar duelako eta gero anorexian edo bulimian sartu. Horren ondorioz, kontuz ibili behar duzu eta moda alde batera utzi, zure burua maitatzeko eta gustura sentitzeko.

    ZERBAITI

    ResponderEliminar
  20. Pertsona bakoitza den bezelakoa da, eta ez dut inolako modurik ikusten zoriontasuna lor dezazun zer egin behar duzun esateko. Agian batenbati garrantzitsuena bere itsura fisikoa iruditzen zaio, betse bati zenbat diru duen eta beste bati zenbat pertsonak rodeatzen dioten. Beraz bakoitzak berari zerk egiten dion zoriontsu deskubritu behar du eta hura betetzen saiatu.
    Pertsona bat ezagutzerakoan askotan esaten da ez zitzaiokela lehen inpresioari garrantzi handirik eman bear baina deno dugu aurreikuspegi bat. Nik beintzat naiagokonuke besteei lehen inpresio on bat ematea. Nik beintzat beste pertsona bat ezagutzerakoan atentzio gehiago jartzen diot irribarre erakargarri bat badu edo ahots gozo bat baldinbadu.
    ATOMIC

    ResponderEliminar
  21. Gaur egun, gauzek erakutsi digute gorputz eredu bat dagoela bai emakumeentzat zein gizonezkoentzat. Baina ni ez nago ados ideia horiekin: bakoitzak bere gorputza du bere gauza on zein txarrekin eta gustora sentitzen bada aurrera.

    Geroz eta garrantzia handiagoa du itxura fisikoak: zenbait lanetan, adibidez, itxura fisikoaren arabera lanpostua lortzeko aukera handiagoa izan dezakezu, etab. Bikotea aurkitzerakoan ere gehiengoak itxura fisikoan jartzen du arreta eta ez bere izaeran edota jarreran: begikoa badu gustuko du, berdin dio bere jarrerak, guapoa da eta listo. Niri ideia horiek ez zaizkit batere gustatzen: lanpostua irabazi behar da, ez itxura fisiko egokia duelako barrura eta besteak kanpora; amodiorakein ere berdin, mutil "zatarra" baina bihotz onekoari ostikoa eman eta harroputz eta berekoia den guapoari kaso egitea, etab.

    Modaren esklabu gara, ez badugu jarraitzen orduan ez gara ezer ere ez. Eta hori ez da ideia oso garbia niretzat: bakoitzak bere estiloa du, kritikak jasoko ditu baina bera gustora sentitzen bada ez inork ez ezerk ez dio aldatuko.

    Pilotari_27

    ResponderEliminar
  22. Zoriontasuna ez dakar gorputz "perfektu"batek,ez bazara eredu horren barruan sartzen zoriontsua izan zaitezke berdin berdin, baina gizarte honen erruarengatik asko ez dira gustura sentitzen beraien gorputzekin.Eguneroko bizitzan,bikotea aurkitzeko,lagunak egiteko,lana bilatzeko estereotipoen barruan sartzen ez direnak zailtasun handiagoak dituzte zoritxarrez.Pertsona askok fisikoari begiratzen diote izaerari baina lehenago,lehenengo gauza ikusten dena fisikoa delako.
    Modak jarraituz modaren esklabu bihurtzen gara,eta asko gaixotu egiten dira hori lortu nahiean.

    asdfghjklñ

    ResponderEliminar
  23. Nire ustez zoriontsu izateko ez da garrantzitsua gorputz ederra edukitzea. Niretzat zoriontsua izateko garrantzitsuena bakoitza bere buruarekin ondo sentitzea da, eta osasun ona izatea, zure ingurukoekin ondo egotea…
    Niretzat itxura fisikoa garrantzitsua izan ez arren, egia da jendeak garrantzia ematen diola eta ez dela gustura sentitzen bere buruarekin, eta egia esan ez dit asko harritzen gizarteak eragin asko duela iruditzen zaidalako ezartzen dituen prototipoekin.
    Lana aurkitzerakoan edo bikotea izaterakoan horrela izan behar ez lukeen arren, itxura fisikoak zenbaitetan eragina izaten du. Nire iritziz pertsona bat polita izan arren, bere izaera edo bere lana egiteko modua hartu behar da kontuan. Ez badu balio lan horretarako itxura fisiko ona izateak ez du ezertarako balio.

    UZTURRE

    ResponderEliminar
  24. Nire iritziz, zoriontsu izateko garrantzitsuena ez da gorputz eder bat edukitzea, bakoitzaren izaera baizik. Azken finean, lana lortzeko, lagunak egiteko eta bikotea edukitzeko garrantzitsuena norberaren jarrera da, inork ez du laguntzat edo bikotetzat norbait ederra baina pertsona txarra dena. Baita ere, beste pertsonengan erakarpena sortzen duena normalean, jarrera eta izaera izaten dira (Ez bada gau bateko kontua izaten), pertsona horrekin denbora luzez egon behar duenean bere jarrera izaten baita garrantzitsuena.
    Modaren jarraipenaren kontua oso gaizki iruditzen zait, azkenean haren esklabuak bihurtzen gara, urtero arropa berria erosiz koloreak modan ez daudelako eta abar. Gauza bera gertatzen da komunikabideetan sartzen diguten gorputz edertasuna, askotan ikusten ditugun irudiak moldatuta eta photoshoparekin aldatutakoak izaten dira eta gorputz eder horiek lortzea ezinezkoa izaten da.

    Bost

    ResponderEliminar
  25. Zoritxarrez, gaur egun oso barneratuta dago gorputz "eredu" finko bat, eta askotan esan ohi da "eredu" hori betetzen ez dutenek ezin dutela zoriontsuak izan, eta askok horrela pentsatu ere egiten dute. Egia da zoriontsua izateko beste gauza asko izan beharko liratekeela kontuan, eta ez gorputz itxura. Gaur egun, ordea, ez da horrela gertatzen askotan, jendeak gorputzaren itxurari garrantzi askoz handiagoa ematen baitio norberaren zorointasunari baino. Gainera, askok gehiago baloratzen dute besteen itxura haien izakera baino, eta hau guztia gure gizarteko komunikabideetan, publizitatean... ikus dezakegu. Izan ere, askotan, lanpostu baterako jendea hartzerakoan haien gorputz fisikoari begiratzen baitiote.

    Lotsagarria! Gorputz itxura ez da guztia, eta geure gorputza errespetatzen eta maitatzen ikasi beharra daukagu!

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  26. Ez dut uste hain garrantzitsua denik gorputz ederra edukitzea. Egia da zure buruari gustatu behar diozula eta zure burua maite behar duzula, hemen garrantzitsuena zure gorputza zuri, ez beste inori, polita iruditzea edo gustura egotea da. Baina zer da gorputz ederra edukitzea? Aldizkarietako gorputz argal bat edukitzea? Tabletak markatzea? Nire ustez hori ez da gorputz eder bat izatea, ez soilik hori, bakoitza gustura dagoenean beraien gorputzekin hasten da gorputz ederra existitzen, seguritatez eta zure gorputzez ez lotsatzen sortzen da gorputz eder bat. Gaur egun garrantzi asko ematen zaio gorputz ederra edukitzeari baina zergatik? Ez ahal dizute utziko hondartzan sartzen ez baduzu “gorputz eder bat”, ez ahal dizute utziko lana egiten estria edo zelulitis gehiago edo gutxiago edukita? Gehiegizko garrantzia ematen diegu eman behar ez geniokeen gauzei.
    Egia da pertsonak lehenengoz ikustean lehenengo gauza fisikoak deitzen dizula atentzioa eta begietatik sartzen zaizun lehenengo gauza dela baina gero izaera dator. Fatxada polit bat eduki arren ez baduzu ezer barrutik ez duzu ezertarako balio, fatxada hasieran ikusten delako; gau bateko lige bat izan daiteke baina erlazio serio bat edo lagun bat edukitzeko momentuan gorputzik ederrena izan arren ez baldin bazaizu bere izaera gustatzen ez du ezertarako balio, lehenengo egun edo minutuetarako soilik, ondoren akabo! Baina beno, ahala ere moda eta edertasun eredu horiek jaten ditugu eta tragatzen ditugu eta azkenean denak nahi dugu muskulu gehiago eduki, gutxiago, kiloak gehitu, kendu… Oso zaila da gaur egun zure gorputzez arro egotea edo zure gorputza gustatzea ezer aldatu nahi izan gabe.

    Ostirala

    ResponderEliminar
  27. Aurreko gaiarekin lotura dauka galdera honek.
    Lehenik eta behin, lehen esan bezala telebistak eta komunikabideek eragin handia dute gure itxura fisikoarekin, beti garrantzi handiagoa ematen diotelako fisikoari, gure izateko erari baino.
    Buruan sartzen digute nolakoak izan behar dugun, nola jantzi eta nolakoak izan (argalak, ederrak...), zer jan... Eta noski, horrelakoak ez bagara, gaizki sentitu beharko genukeela erakusten digute. Horrek gure gorputzarekin deseroso sentitzea ekartzen du, baita besteok gutaz pentsatzen dutenari garrantzia ematea eta azkenean, gaixotasun askoren hasiera izan daiteke hori.
    Nire ustez, batzuetan zaila izan arren, bakoitza maitatu behar da, den bezalakoa ikusi eta onartu, azkenean ez dagoelako fisiko perfekturik, eta gu ez bagara maitatzen, ez duelako beste iñork egingo gure partez. Pentsa dezagun beraz denak garela politak, eta ez nor den politena.
    TOKIO

    ResponderEliminar
  28. Edertasunak ez du zerikusirik zoriontasunarekin baina zer da ederra izatea? Gizarte honentzako estereotipo eta kanon batzuk jarraitzea izango litzateke baina bakoitzak gustu ezberdinak ditugu eta batzuentzat ederra izan daitekeena besteentzat ez. Hala ere, zoriontsuak izateko norbera den bezela onartu eta errespetatzea ezinbestekoa da eta gure inseguritate guztiak alde batera uztea.
    Baina zoritxarrez gure gizartea ez da horrelakoa eta zenbaut gauzatarako "ederra" izatea pribilegio batzuk izaten ditu, adibidez, jaendaurreko lana aurkitzerakoan faktore horrek garrantzia eduki dezake, bikotea aurktzerakoan lehenengo fisikoa ikusten dugu nahiz eta ni pertsonalki izaera askoz ere garrantzitsuagoa dela iruditu...
    Azkenean, nik uste dut zaila izan arren, mosak alde batera utzi behar ditugula bestela agian gorputz perfektu horiekin itsutu egiten gara eta oso gaizki buka dezakegu, gaixotasunen bat izan arte, horregatik gure gorputza den bezalakoa gustatu behar zaigu ez baitago inor perfektua, denok ditugu gure inperfekzioak.

    NAIROBI

    ResponderEliminar
  29. Zoriontasuna norberaren baitan dagoen zerbait da, ezinezkoa da denok zoriontsu egingo gaituen “formula unibertsalik” bilatzea. Baina orokorrean hitz eginda, posible da itxuraz ederra izan gabe gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin. Eta horrela, zoriontsu izatea, noski. Hori ordea, ez doa eguneroko bizitzan itxura fisikoak duen garrantziarekin bat. Zoritxarrez, sarritan gertatzen da lana lortzeko eta bikotea izateko itxura fisikoaz dependitu behar izatea. Adibidez, pertsona lodiekiko gizartean dagoen urruntasuna gehiegizkoa da. Eta horrela, “gordofobia” bezalako gorrotoa zabaltzen dugu. Enpresa zein erakundeek oso gutxitan kontratatzen dituzte pertsona lodiak, erabateko diskriminazioa eginaz.

    Ezin jakingo nuke pertsonak besteengan sortzen duen erakarpenean zerk eragiten duen gehien, gorputz edertasunak ala izaerak. Hori pertsonaren araberakoa da, baina orokorrean, gazteen arteko harremanei behatuaz, gorputz edertasuna dela garaile esango nuke. Sare sozialetan dugun itxuraren arabera, jarraitzaile kopuruaren arabera etb sailkatzen dugu jendea. Besteek gutaz ikusten dutenaren arabera. Ez litzateke horrela behar, bada aldaketa txikiak egiteko garaia.

    Modei dagokienez, ez dut uste horiek jarraitzen ongi egiten dugunik, beraien esklabo eta menpeko bihur baikaitezke. Gorputz irudi perfektu eta idealak lortzeko bidean sortzen diren elikadura desorekei behatzea besterik ez dago.

    NERBIOX

    ResponderEliminar
  30. Nire ustez zoriontasuna ez dator bat edertasun horrekin, nahiz eta gorputz ederra izan gure osasuna, harremanak, izaera eta gure bizitzan eragiten duten faktore horiekin ez bagaude gustora ez gara zoriontasunera iritsiko. Noski itxura polit eta gorputz osasuntsu batek gure autoestima igotzen duela eta orduan zoriontsuago izaten gara baina ez da hori bakarrik behar zoriontasuna lortzeko.
    Harreman bat hastean, hasieran agian bere itxuran jartzen dugu atentzioa baina gero pertsonaren izaerak zehazten du pertsona gustukoa duzun ala ez. Beraz ondo dago gorputz osasuntsu bat izatea, baina ez komunikabideetan agertzen diren gorputz idealizatu eta irreal horietakoa.

    UDARA

    ResponderEliminar
  31. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa gorputz edo fisiko ona edukitzea, bakoitzak bere burua den bezalakoa maitatu behar du, besteek esaten dutenari jaramonik egin gabe.
    Azkenean gorputza ez da ezer, titiak erori egiten dira, ilea txuri bihurtzen da eta azala zimurtu egiten da, garrantzitsuena izaera polita edukitzea da.
    Egia da harreman bat hastean, beti gorputzak deitzen digula atentzioa, baina beti ezin dugu hortan fijatu. Pertsona batek beste batek baino gehiago demostratu ahal dizulako.
    Nire ustez gaizki egiten dugu modak segu¡itzen, bakoitza dan bezalakoa delako, eta lehen aipatu dudan bezala bakoitzak bere burua maitatu behar du, zure burua ez baduzu maitzaten inorrek ez dizulako maitatuko.
    Laburbilduz, ongi dago gorputz osasuntsu bat edukitzea nahi baduzu, baina inola ere ez komunikabideetan azaltzen diren bezalakoak.
    URDINA

    ResponderEliminar
  32. Argi daukat zoriontsu izateko ez duzula gorputz ederra izan behar. Zer da ederra izatea, estereotipoei hobekien erantzuten diotenak? Berez ez. Baina mundu honetan zoritxarrez, bai. Kasu horretan nire erantzuna EZ da. Munduan badago makina bat jende zoriontsu dena eta ez dela gizarteak exijitzen duen gorputzaren jabe. Hainbat lanetan, zenbait baldintza eskatzen dituzte, diskoteketan eta taberna konkretu batzuetan adibidez. Printzipioz ez luke arazorik eman behar zure gorputzak.
    Noski saiatu behar dugula modei ez kasurik egiten, izan ere, estereotipoen erantzuleak beraiek dira eta boikota eginez abolitzea lortuko litzake nire ustez.

    Heyhey

    ResponderEliminar
  33. Ez dut uste zoriontsu izateko publizitateak eta komunikabideek esaten diguten “edertasuna” eduki behar denik, garrantzitsuagoa iruditzen zait bakoitzaren izateko era. Baina, egia da gaur egun fisikoak garrantzi handia duela eta pertsona bat lehenengo aldiz ezagutzen duzunean, haren fisikoa dela lehenengo ikusten dena. Beraz fisikoak ere bere garrantzia duela uste dut, pertsonak erakarri nahi badituzu behintzat. Baina ez zait ezinbestekoa iruditzen gizartean onartuta dagoen “edertasuna” edukitzea, sozializatzeko.

    BOKATAWOMAN.

    ResponderEliminar
  34. Nire ustez, zoriontsua izateko ez da garrantsitsua gorputz ederra izatea. Nik behintzat izateko erari garrantzi handiagoa ematen diot. Baina zoritxarrez, gaur egun garrantzi gehiena ematen dioten gauza itxura fisikoa da. Adibidez lana bilatzerako garaian egia da itxura fisikoari asko begiratzen diotela batzuetan eta jende berria ezagutzerakoan ere itxurak zoritxarrez asko esan nahi du. Baina hori nire ustez, ez da zoriontsua ez izateko arrazoietako bat. Norbera bere buruarekin gustura egotea da garrantzitsuena zoriontsua izateko.
    BERDEA

    ResponderEliminar
  35. Zoriontsu izateko ez dago gorputz ederra eduki beharrik. Garrantzitsuagoa iruditzen zaizkit izaera, jendearenganako harremana, osasuntsu egotea… Denentzat ez da bera fisiko egokia edukitzea, batzuek lodiagoa nahi izango dute, besteek argalagoa… beraz, garrantzitsuena zure gorputzarekin gustura egotea da, besteek zer esango duten begira egon gabe. Pertsona baten aurrean, agian fisikoak erakarriko zaitu lehen, baina ezagutzen duzunean izaerari lehentasuna emango diogu; oso ederra bada ere, ez bazatoz bat bere jarrera eta izaerarekin ez duzu berarekin denbora asko igaro nahiko, eta alderantziz, itxura aldetik ez bazaizu horrenbeste gustatzen baina ezagutzen duzunean jatorra iruditzen bazaizu, gusturago egongo zara berarekin. Beraz, bakoitzak bere gorputza du, eta askotan besteen ereduei jarraitzen saiatzen gara gure gorputza beraiena bezalakoa izateko, baina horrela ez dugu gauza handirik lortuko, gure gorputza den bezalakoa onartu beharko genuke, ez genieke kasurik egin behar gizarteak edonondik sartzen dizkigun estereotipoei.

    APIRILA

    ResponderEliminar
  36. Zoriontsu izateko ez da garrantzitsua gorputz ederra edukitzea. Gorputz horrekin gustura sentitzen bada, zergatik ez du ba zoriontsu izan behar?.
    Eguneroko bizitzan uste eta nahi baino garrantzi handiagoa du lana lortzeko, lagunak egiteko, bikotea izateko… Denok hori aldatu nahi dugu, baina lehenik eta behin, norberak ausnartu behar du berak pentsatutakoa. Garrantzitsuagoa da izaera eta jarrera, gorputz edertasuna baino, baina gorputz edertasuna txukuntzea ere beharrezkoa da.
    Denok nahi dugu moda jarraitu, baina horrek modaren esklabo egiten gaitu.
    Ondo egon daiteke komunikabideek ezarritako moda jarraitzea, baina ondoren zuk zerbait gustukoa jantzi nahi baduzu nahiz eta modan ez egon, lasaitasunez janztea izango litzateke beharrezkoa.
    Egia esan, guk uste baino gehiago gara moden arrakastaz gu errudun, guk jarraitzen dugulako eta, baita ere, erosten dugulako.

    Xari.

    ResponderEliminar
  37. Nire ustez zoriontsu izateko ez da fisiko ona eduki behar,edo ederra nahiz diru asko eduki behar.Zoriontsu izateak duzunarekin pozik egotea esan nahi du nire iritziz.Nire ustez zoriontsua izateko ezinbestekoa da zaren bezalakoa izatea, eta zure izaera inolaz ere ez aldatzea, nahiz eta zure ingurukoek zaren bezalakoa ez gustatu, izan ere zoriontasuna aurkitzeko norbaitek zaren bezala zu maitatzea da.Egia da ederragoa izanez gero zoriontasuna lor dezakezula baina ez kasu guztietan.Eta berdin gertatzen da fiskoarekin nahiz diruarekin, baina azkenean zoriontsua izatea duzunarekin gustura egote da nire iritziz.
    Ezizena:federico50

    ResponderEliminar
  38. Ez dut uste, zoriontsu izateko gorputz ederra eduki behar denik, bakoitzak bere gorputza onartu beharko luke eta gainera gorputz itsusia balin baduzu zer??? Denak ez gara perfektuak, perfekzioa ezta existitzen eta pertsona bakoitzak zeoze ona badu bere buruan edo edozein tokitan. Posible da oso oso gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin. Adibidez, ni oso gustora nago nire gorputzarekin eta ez naiz ez oso fina eta ezta potoloa, baina berdin berdin sentituko nitzan edozein gorputz edukitzerakoan.Askok esaten dute itxura oso garrantzitsua dala lana lortzeko, lagunak egiteko... baina ez dut berdin pentsatzen.Nik uste dut izaera eta jarrera direla garrantzitsuagoak eta horietan fijatu behar dela lehenengo.

    Manu

    ResponderEliminar
  39. Zoriontasuna eta gorputz “ederra” lotzea guztiz ilogikoa iruditzen zait. Zoriontsu izateko bakoitzak bere gorputza den bezalakoa onartu beharra du. Hala ere, beti pentsatu izan dut. Zer da gorputz ederra izatea? Komunikabideek erakusten diguten gorputzak edukitzea? Agian pertsona batek nahaiago du beste pertsona lodi baten gorputza edo, beste batek berriz, argala den batena nahiago du. Beraz guztiz ilogikoa ikusten dut gorputz prototipo horiek eder gisa ezartzea. Eta noski, prototipo hau ezin lortuz gero, guztiz zoriontsua edo gorputz “ederra” duen pertsona bat baino zoriotsuago izan zaitezke, inongo arazorik gabe. Eguneroko bizitzan, ez dut uste garrantzia duenik; hala ere, estadistika batzuek diote, betaurrekoak erabiltzen dituzten pertsonek, aukera gehiago dituztela onartuak izatea. Nire ikuspuntutik, pertsona bat, oso ederra izan arren, bere izaera ez bada nire gogokoa, guztiz jai dauka (nirekin behintzat). Eta noski, ez genuke modak jarraitu behar; nik behintzat, ez dut gogoko izaten modak jarraitzea, esklabo bezala sentitzen naiz eta ez dut batere gogoko. Laburbilduz, nire ustez, ez dugu gorputz edertasun eredurik jarraitu behar, garen bezala onartu behar gara eta dugun gorputzarekin zorintsu izan.

    Ezizena: Florin

    ResponderEliminar
  40. Goputzak ez du zerikusirik zoriontasunean. Denentzat ez da bera fisiko egokia edukitzea, batzuek lodiagoa nahi izango dute, besteek argalagoa. Niretzat itxura fisikoa garrantzitsua izan ez arren, egia da jendeak garrantzia ematen diola eta ez dela gustura sentitzen bere buruarekin, eta egia esan ez dit asko harritzen gizarteak eragin asko duela iruditzen zaidalako ezartzen dituen prototipoekin.
    Gainera, zu nahiz eta gizartearen begietan pertsona polita izan zure burua gaizki ikusten baduzu ez dizu ezertarako balio. Garrantzitsua da autoestima altua izatea eta norberak bere burua maitatzea, kanonei hainbeste erreparatu gabe.
    Azkenean, nik uste dut zaila izan arren, mosak alde batera utzi behar ditugula bestela agian gorputz perfektu horiekin itsutu egiten gara eta oso gaizki buka dezakegu, gaixotasunen bat izan arte, horregatik gure gorputza den bezalakoa gustatu behar zaigu ez baitago inor perfektua, denok ditugu gure inperfekzioak. gUK ez genieke kasurik egin behar gizarteak edonondik sartzen dizkigun estereotipoei. Baino ondo dago gorputz osasuntsu bat izatea, baina ez komunikabideetan agertzen diren gorputz idealizatu eta irreal horietakoa.

    VALENTINO ROSSI

    ResponderEliminar
  41. Zoriontsu izateko, ez da hain garrantzitsua gorputz ederra edukitzea, zure gorputzarekin gustora egotea baizik. Zoriontsu izateko, ederra izatea ala izaera, kultur maila, dirua, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna izateak asko laguntzen du nire iritziz. Noski itxuraz ederra izan gabe, gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin posible dela.
    Eguneroko bizitzan (lana lortzeko, lagunak egiteko, bikotea izateko, eta abar) garrantzia handia du itxura fisikoak. Pertsonak besteengan sortzen duen erakarpenean, zerk eragiten du gehien, gorputz edertasunak ala izaerak eta jarrerak?
    Ongi egiten dugu modak jarraitzen ala beraien esklabo bihur gaitezke? Ongi egiten dugu komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek kopiatzen? Noraino gara moden arrakastaz gu errudun?

    Izengoitia: Menkpinot

    ResponderEliminar
  42. Nire iritziz ederra izatea kultur maila, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna... lotuko nuke izan ere ez gorputz polita izateagatik zoriontsuago zara, pertsona asko daude ez direla gizarte honek eskatzen dituen neurrietan sartzen eta beraien gorputzekin arro daudenak eta hori oso pozgarria iruditzen zait. Betidanik horrela izan da gorputz ederragoa duenak g¡jendea gehiago erakartzen du, baina gorputz hona edukitzeak ez du esan nahi pertsona ona denik horregatik, zuk itsura aldetik ez bazara gizarteak ongitzat jotzen duen pertsona ba errezena da zaren bezala onartzea eta zu zarena izatea, horrela beri edukiko duzu baten bat alboan gutxi badira ere.
    Niri ez zaizkit modak gustatzen, izan ere zure izateko era aldatzen ari zara, hau da modak jarraitzearren gustatzen ez zaizkizun gauzak erosi eta erabiltzera hel gaitezke. Gure errua da modak jarraitzea beti guztatzen zaigulako hitz onak entzutea besten ahoetatik eta horietako moduetako bat hori dela esango nuke nik.
    KOREA.

    ResponderEliminar
  43. Galdera hau aurrekoarekin dago lotuta. Gizarteak gorputz bat inposatu digu baina ez da beharrezkoa gorputz hori zoriontsu izateko, nahiz eta batzuk horrela pentsatu. “gorputz perfektu” horren inposaketan konplexu eta gaixotasun ugari sortu ditu. Ez dago gprputz edota aurpegi perfekturik, eta egia esan behar da inposaketa horretatik kanpo gauden emakumeoi gogorra egiten zaigula eguneroko bizitza, ez garelako inon errepresentatuak ikusten, ez telebistan ez aldizkarietan. Gure pisua justifikatu behar dugula ematen du. Okerrena da ez gaitula inork laguntzen. Gutxiesten gaituzte, eta denak dieten esklabu bihurtzen gara, adibidez, operación bikini deritzona. Modak ere honekin lotuta daude, horren esklabu erori gara eta. Azkenenan, ikusten duguna kontsumitzen dugu eta.

    MALIBU

    ResponderEliminar
  44. Lehenik eta behin, nire ustez edertasunak eta zoriontasunak ez dute hari berdinetik tira egiten, hau da; zoriontsua izateko ederra izan behar zaren esate hori gezur hutsa da. Noski posible dela ederra izan gabe norberak bere gorputzaz gozatzea eta gustura egotea, beste gauza bat aurreko atalean aipatzen den gaia da, hau da; komunikabideetan helarazten den gorpuzkera mota hori. Nire ustez horrelakoetan barre egin beharko genuke, zeren; zein zara zu nik nolako goputza izan behar dudan erabakitzeko? Eta hare barregarriagoa; zure antza izan behar al dut zoriontsua izateko? Horrela bada, paso. Nik uste dut pertsonalitate eta originaltasun puntu bat izatea komeni dela eta ez besteen berdina izatea, kopiek edonor aspertzen dute, horregatik pertsonaren izaera kontuan hartu beharreko gauza da, egia da bai hasierako impresioak askotan garrantzia izaten duela baina nire ustez pertsonak esandakoak mila buelta ematen dizkio haren itxurari, zeren; hitzek pertsona itsusten dute. Beraz aurreko atalean aipatu bezala, ez gara betiko zirkulu eta gure "zona konfort" horretan geratu behar, esploratu egin behar dugu, pertsonei aukerak eman haien itxuran erreparatu gabe.
    Nire ustez pertsonak ezagutzerako orduan itsu izango bagina bezala jokatu beharko genuke, horrela haren izaera litzateke lehenengo hautemango genukeena.
    JOXEPO.

    ResponderEliminar
  45. Zoriontasuna ez dut uste edertasunarekin etortzen denik, ezta pertsona baten gauzik garrantzitsuena bere fisikoa denik.
    Nire ustez edertasuna ezta gauzik garrantzitsuena, norbera bere gorputzarekin gustura egotea da garrantzitsuena. Ez da batere ona edertasun ereduak jarraitzea, azkenean zu zaren bezala egingo baitituzu lagunak etabar. Askoz ere garrantzitsuagoa da bakoitzaren izateo era, jakituria, alaitasuna... Nire ustez erakarpena ere beste batengan izaerak sortzen duela gehien, bere hitz egiteko modua, alaitasuna... Azkenean naiz eta oso ederra izan, izaera ona ez baduzu...
    Edertasunaren bila dabiltzanak ere azkenean, moden esklabu bihurtzen dira. Edertasun eredua lortzeko, modako erropak eta produktuak erosi behar izaten dituzte, beti moden menpe ibiliaz.

    Cavendish

    ResponderEliminar
  46. Zoriontsu izateko ez da garrantzitsuena itxura fisiko ona izatea, baina bai zuk zeure gorputza maitatzea. Zoritxarrez gaur egun rol eta estereotipo gehiegi ditugu hori lortzeko. Nire ustez izaera askoz ere garrantzitsuagoa da fisikoa baino, baina asko epaitzen du jendeak besteen itxura fisikoa azkenean. Beraz, lortu behar dena norberaren buruarekin gustura sentitzea da.
    PANTXIKA

    ResponderEliminar
  47. Nire ustez, ez datoz bat itxura fisikoa eta pertsonaren zoriontasuna. Bakoitzak bere moduan du bere edertasuna, gehiago gustatu edo ez, baina honek ez du bakoitzaren zoriontasuna markatzen. Zoriontsu izateko behar den garrantzitsuenetako bat, bakoitza bere buruarekin gustura egotea da, bere burua maitatzea, baina honetarako ez dago zertan komunikabideek erakutsitako estereotiporik jarraitu, honi jarraituz gero, gutxi batzuk baitute gustura egoteko aukera, beraz bakoitza den bezala onartu eta maitatu behar dela iruditzen zait.
    ZERU

    ResponderEliminar
  48. Nire ustez eta gehienen ustez, hau da normala den bezala, zoriontsu izateko ez da garrantzitsua itxura fisiko ona izatea. Nahiz eta zuri zure gorputza ez gustatu, zoriontsu izan zaitezke. Zoriontsua izateko, garrantzitsuena zure izaera, inguruan dituzun lagunak eta osasuna dira.
    Ni, inguruan dudanarekin zoriotsu naiz, naiz eta nire itxura fisikoa ez gustatu. Zuri pertsona bat gustatzen zaizunean, lehendabizi, fisikora bidatu ohi dugu, baina horrek ez du zertan horrela izan behar. Posible da, itxura fisiko ona ez izanagatik zu pertsona horretaz maitemintzea bere izaera oso ona delako.

    LUR

    ResponderEliminar
  49. Ez du zertan gorputz ederra izan behar zoriontsu izateko baina bai egia delagorputz ederra dutenak asko zoriontsu direla. Zoriontsu izateko garrantzitsuena izaera, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna eta familia dira niretzat, nahiz eta diruak ere asko lagundu.
    Bai, noski posible dela, jende asko dago itxuraz ez dela ederra ikusten baino oso zoriontsua dela, dena den edertasuna erlatiboa da.
    Batzuek lagunak egiteko, bikotea lortzeko... garrantzi handia ematen diote itxurari baina ez da hainbesterako.
    Pertsona bat erakartzerakoan biek eragiten dute, batzuek garrantzi gehiago ematen diote fisikoari baina nik nahiago dut fisiko ez hain ona izatea eta izaera ona izatea. Garrantzitsua gehien ematen diot izaerari zeren eta izaera ez da aldatzen eta fisikoa bai.
    Ez dugu ondo egiten komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun ereduei kopiatzen, beraiek perfektuak direlako, ia beti akatsik gabe eta kalte egiten digu haiekin konparatzea. Horrela gaixotasun batzuk etortzen dira noiz behinka.

    KITTEL

    ResponderEliminar
  50. Ez, ez da garrantzitsua. Baina, zientziak adierazi du, kirolaria dena, osasuntsu dagoena baina posibilitate handiagoa duela zoriontsua izateko. Izaera, barrukoa. Bai. Niretzat ez du garrantzi handirik.

    ResponderEliminar
  51. Nire ustez, gorputzak ez du ezer baliotzen zoriontsu izatearekin. Egia da, beti gorputzo bat erakutsi digutela, eta gorputz hau daukatenak azkenan hobeto sentitzen dira.
    Ez dut uste zoriontsu izateko gorputza kontuan hartu behar dugunik. Zoriontsu izan gaiteZke edozein gorputza edukitza.
    Zergatik eduki behar da gorputz polit bat zoriontsu izateko? eta zein gorputz da zoriontsu egiten gaituena? Azkeneak komukikabideak eta horrelako gauzak egiten gaituzte gorputz mota bat edukia izatea.
    Laburtuz, gorputzak ez gaitu zoriontsu egin behar, bakoitza den bezalakoa izan behar du zoriontsua.

    ResponderEliminar
  52. Nire ustez, zoriontsu izateko ez duzu zertan gorputz ederra eduki behar. Zure burua maitatzen ikasten baduzu eta zaren bezalakoa onartu, zoriontsu izango zarela iruditzen zait. Gainera, batentzat ederra dena beste batentzat itsusia izan daiteke, beraz, zure gorputza den bezalakoa onartzea dela onena uste dut.
    Ezingo nuke jakin pertsonak besteengan sortzen duen erakarpenean zerk eragiten duen gehien, gorputz edertasunak ala izaerak. Hori pertsonaren araberakoa da, baina orokorrean, gazteen arteko harremanei behatuaz, gorputz edertasuna dela garaile esango nuke. Sare sozialetan dugun itxuraren arabera, jarraitzaile kopuruaren arabera etb sailkatzen dugu jendea. Besteek gutaz ikusten dutenaren arabera. Ez litzateke horrela izan behar, bada aldaketa txikiak egiteko garaia.
    TheGod

    ResponderEliminar
  53. Ez du zertan pertsona batek gorputz ederra izan behar zoriontsu izateko, badaukazu zoriontsu izatea eta gero potoloa egotea, azken finean zure gorputza onartuz lortzen da zoriontasuna. Gero zoriontsuago izatea baduzu gorputz ona izanda baina ez duzu derrigorrez gorputz ederra izan behar.
    Gero sozialki, lagunak izateko ez duzu zertartan gorputz "atletikoa", pertsona ona izanda lagun asko izan ditzakezu. Gero bikoatea bilatzerakoan gorputzak, nahiz eta fiskoak ez duela importa, zertxobait bada ere kontatzen du. Baina pertosna txarra bazara zaila izan dezakezu bikotekidea aurkitzen.

    SuperBokataMan

    ResponderEliminar
  54. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa gorputz ederra izatea. Denok dugu gorputz ederra eta horrekin pozik bizitzen eta gure gorputza errespetatzen eta maitatzen jakin behar dugu.
    Fisikoak ez duela inporta esaten da, baina nire stez, garrantzia badu, nahiz eta izaerak geiago izan. Baina, adibidez, parrandara ateratakoan eta ligatzeko asmoa duzunean zein aukeratzen duzu lehenik? Ederrena iruditze zaizuna. Hori da lehenengo inpresioa. Ondoren gehago ezagutzen joaten zara eta izaera ezagutzen duzu. Beraz, badu bere garrantzia fisikoak. Baina, zer da ederra eta zer da itsusia? Hau dena subjetiboa dela esango nuke. Niri gustatzen zaidan pertsona bat beharbada beste bati ez zaio gustatzen eta ez du ulertzen nolatan gustatzen zaizun. Errespetatu egin behar da, bakoitzak bere iritzia duelako eta oso subjetiboa delako.
    PIPAZAL

    ResponderEliminar
  55. Berez, zoriontasuna edukitzeko bakoitza nolakoa den onartzean datza, baina gaur egun bai 'influencer', enpresa 'moderno' eta gehien bat teknologikoek (ikusi facebook) gu nolakoak garen ikertzen gaituzte, gero behar ditugun gauzak eta desioak buruan sarrarazten dizkigute zoriontasun sentsazio faltsu bat edukitzeko, beraiek irabaziz dirua, eta gu dirua galduz eta batez ere gure burua, ideal horiek direlako hain txarrak, efektu horieteko bat da anorexia, bulimia edota argaltzeko obsesioa famatuen tipoa eduki ' nahi' dugulako gure zoriontasun faltsua betetzeko.

    Laburbilduz, gizrteko idelak erabiltzen dira gure kosta zoriontasun faltsu bat sortzeko desio eta gauzen beharrak sortuz guri.

    ResponderEliminar
  56. Gorputzak berez ez luke eraginik izan beharko ea zoriontsu garen ala ez aztertzeko, baina tamalez, gizarte honetan euren gorputza gogoko ez duten asko ez dira zoriontsuak. Zoriontsu izateko zaren bezala onartu behar duzu zure burua, besteen iritziak alde batera utziaz. Izaera askoz garrantzitsuagoa da fisikoa baino. Hala ere zu zoriontsu izan zaitezen zeure burua maitatu behar duzu, ingurukoek esaten dutena ahaztu eta aurrera egin, gustatu ala ez gustatu. Hori lortzen ez baduzu zoriontasuna lortzea ere nahiko zaila dela esango nuke nik. Beti besteen menpe egote horrek ez zaitu inoiz lasaitzen, eta zure buruarengan konfidantzarik ere ez dizu ematen. Zaila da horrelakoetan zoriontsu izatea, baina agian, gizartea aldatuko bagenu, zoriontsuagoak izango ginateke. Eta zoriontasuna osasuntsu gauden guztiok izan beharko genuke, gorputz "perfektu" horiek alde batera utziaz.

    KAKA ZURETZAKO!

    ResponderEliminar
  57. Gorputzak ez du zerikusirik zoriontasunean. Norberak daukan gorputzarekin zoriontsua izatea da garrantzitsuena. Nire ustez izaera askoz ere garrantzitsuagoa. Lanaren arabera itxura fisikoak eragina du, modeloetan adibidez. Jendearen atentzioa deitzeko lanpostuetan beti erabiliko dira gorputz lirainak eta argalak. Bikotea izateko ere badu eragina, geroz eta gutxiago, baina... batez ere adin hauetan gehien bat fisikoan fijatzen garelako.

    KLAI

    ResponderEliminar
  58. Nire ustez zoriontasunak eta gorputzak ez dute zertan lotura esturik izan beharrik. Gainera jende asko ezagutzen dut fiskikoki ondo ez eta zoriontsua dena eta baita alderantziz ere, fisikoki bikain eta zoriontsua ez dena. Zoriontsu izateko izaera, kultur maila, dirua, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna askoz gauza garrantzitsuagoak dira gorputz polita izatea baino. Hau horrela den bezela, besteengan kontrakoa dela esango nuke hau da, fisikoak inportantzia baduela esango nuke. Pertsonak bestearengan sortzen duen erakarpena normalean lehenengoa itxura izaten da eta gero izaera. Niri modak jarraitzea ez zait txarra iruditzen baina modatik at ibiltzea ere oso ondo iruditzen zait, bestalde komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek kopiatzen ez dugu denborarik galdu beharrik, bakoitza nahi duen bezalakoa izan behar du, moda segi ala ez segi.

    ResponderEliminar
  59. Nire ustez, zoriontasuna eta gorputz "ederra" izatea ez datoz bat. Estereotipoak segiz gorputz ederra duen pertsona batek ez du zertan zoriontsua izan eta gorputz ederrik ez duen pertsona batek ez du zertan pertsona triste bat izan. Desgraziz, gizarte hontan garrantzitsua da arlo batzuetarako itxura ona izatea, bai lanerako, eta bai beste arlo batzuetarako. Garrantzitsuena zure gorputzarekin gustura eta aske sentitzea da.

    Ezizena:Miguel Angel Cavero

    ResponderEliminar
  60. Ez dut uste zoriontsua izateko gorputz ederra garrantzitsua denik, garrantzitsua dena barrutik ondo sentitzea da eta zaren modukoa onartzea. Uste dut bizitzeko dugun moduagatik nahikoa dela zoriontsu izateko, fisikoak inolako erlaziorik eduki gabe. Baina halere ez nago ados diru kontuarenarekin, hau da ez dut uste pozik bizi ahal izateko dirua behar denik, zeren eta lagunen eta familiaren laguntza baduzu dena daukazu. Berriz diot, ez da beharrezkoa gorputz ona edukitzea zure buruarekin gustora egoteko.
    Ez, mundu guztia ez da hain superstiziala, hau da, potzoloago egonda ere berdin berdin bila dezakezu gustatzen zaizun pertwsona berezi hori. Onartu behar da lehenik itxura fisikoa hartzen dela kontuan,baina zu pertsona horrekin hizketan hasten bazra, edo simpleago esanik erakartzen bazaitu potzoloago egonda ere, erakuts dezakegu ez dela beharrezkoa itxura fisko "ona".
    Ez dut uste ondo egiten dugunik modei segituz, zeren eta esklabu bihurtzen gara eta horrek gehien gorrotatzen dugun horren alde jartzen gaitu.

    IZAR

    ResponderEliminar
  61. Nire ustez gorputz "ederra" izateak ez du zoriontasunarekin inolako harremanik. Gorputz ederra ez duen pertsona bat gorputz ederra duen bat baino zoriontsuagoa izan daiteke. Zoriontasuna bakoitza den bezelakoa den onartzean datza, bakoitzak bere gorputza onartzean eta harekin alai izatean. Bikotekidearen kontuan, ez du zerikusirik itxura fisikoak, izaerak du garrantzia handiena niretzat, adibidez, gorputz ederra ez duen pertsona baten izaerak erakarri dezake beste bat.
    Ez zait ondo iruditzen modak segitzea, baina, pixkanaka, konturatu gabe, haiek segitzen ditugu itsu-itsuan. Hori ekiditeko haiek ez jarraituz eta garen bezalakoak garela onartu behar gara, bai gu eta bai ingurukoak ere.

    KIXKUR

    ResponderEliminar
  62. Ez dago gaur egungo edertasun kanonei jarraitu beharrik zoriontsu bizitzeko nahiz eta gizarteak horrela erakutsi. Zoriontsua izateko edertasuna baina askoz gauza garrantzitsuagoak daude, esate baterako: osasuna, familia, lagunak...

    Lehen esan dudan bezala zoriontsua izateko ez diezu gaur egungo edertasun kanonei gehiegizko kasurik egin behar,hau da, zoriontsu egon zaitezke zure buruarekin edertasun kanonei jarraitu gabe.

    Pertsona bat aurrenekoz ikusten dugunean bere fisikoan fijatzen gara, eta horren arabera askotan kritikatu egiten zaituzte. Jendearen aurrean lan egiteko adibidez gorputz eta aurpegi ederrak eduki beharra dauzkazu, bikote izateko ere lehenik eta behin fisikoan fijatzen zara eta ondoren pertsona izateko eraz ezagutzen duzu, lagunen kasuan nik uste dut gutxiago influitzen duela honek, baina ala ere gerta daiteke.

    Azkenik esan beharra daukat nire ustez modak edo komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek kopiatzean ez dagoela ezer txarrik zuri gustatzen zaizkizun bitartean, obsesionatzen ez zaren bitartean eta gizarteak inposatuta segitzen ez dituzun bitartean.

    KITTO

    ResponderEliminar
  63. Lehenik eta behin, gorputzez edo aurpegiz ederra izatea oso erlatiboa da. Nire ustez, zoriontsua izateko ez da batere garrantzitsua gorputz ederra edukitzea. Norberak jakin behar du nolako gorputza nahi duen zoriontsu izateko. Honen harira, zoriontsua izateko garrantzitsuagoa da izaera edo osasuna nire ustez, dirua baino. Dirua ez baita zoriontsu izateko bidea.
    Noski posible dela itxuraz ederra izan gabe gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin.
    Nire iritziz, ez du garrantzirik egunerokoan bakoitzaren itxura fisikoak. Bakoitza garen bezalakoak gara eta onartu behar gaituzte. Pertsonak elkarrengan erakartzen direnean biek dute eragina, batzuk garrantzi gehiago ematen diote fisikoari. Baina, azken finean, izaera eta jarrerek erakusten dute nolakoa den pertsona hori, eta ez bazaizu gustatzen bere izaera ez duzu berarekin egon nahiko.
    Nire ustez, ongi dago moda bat jarraitzea baina ez du mundu guztiak jarraitzen duena izan beharrik. Orain dauden modak jarraitu ezkero ez ginateke gu garena izango.

    Triku

    ResponderEliminar
  64. Niretzat ederra izateak ez du inolako harremanik zoriontasunarekin. Askotan esan digute gorputz eder batekin zoriontsuagoa zarela, baina ez, niretzat ez da horrela. Jende askok ematen dio garrantzia edertasunari, baina niretzat izaera garrantzitsuagoa da edertasuna baino.Noski posible dela gozatzea eta gustora ahal dezula egon zure gorputzarekin itxuraz ederra izan gabe. Bikotea lortzeko adibidez, jendea lehenengo edertasunari begiratzen dio, baina lehen esan dudan bezala niretzat izaera garrantzitsuagoa pertsona batean edertasuna baino. Denerako jendeak askotan itxurari begiratzen dio eta ez izaerari. Nik, adibidez, izaerari begiratzen diot, ez didalako inporta ederra den edo ez. Modan orain adibidez argal egotea da, baina honek gaixotasunak ekar ditzazke.Moda ondo dago, baina bakoitzak nahi duen moda jarraitu behar du.
    MENDI

    ResponderEliminar
  65. Nire ustez gorputz ederra eukitzeak eztauke zeriukirik zoriontasunarekin.
    Nik, beste askorekin bat ados nago ez dela sanoa gorputzarekin obsesionatua egotea, baina azken finean toki guztitatik ikusten dituzun argazkik, bideoak, rebistak... denak influitzeizu. Azkenen nikustet denak daukeula obsesio minimo bat gure itxurarekin eta gure gorputzarekin.
    Patata

    ResponderEliminar
  66. Zoriontsu izateko ez da garrantzitsuena itxura fisiko ona izatea, baina bai zuk zeure gorputza maitatzea. Zoritxarrez gaur egun rol eta estereotipo gehiegi ditugu hori lortzeko. Nire ustez izaera askoz ere garrantzitsuagoa da fisikoa baino, baina asko epaitzen du jendeak besteen itxura fisikoa azkenean. Itxura fisiko "perfektua" ez dutenek pentsa dezakete gorputz ezberdin batekin zoriontsuak izango liratekeela, baina gorputza hobetzea lortuko balute, ohartuko ziratekeen ez dela hori guztia, eta zoriontasuna eta fisikoa ez datozela bat. Gainera, zein da gorputz perfektua? zein da gorputz polita eta zein itsusia? Argi dago guztiontzat ez dela berdina, beraz, lortu behar dena norberaren buruarekin gustura sentitzea dela. Gainera behin zoriontasuna lortuta ez dut sinisten betirako denik, nire ustez zoriontasuna etapaka doa eta batzuetan zoriontsuago izango zara beste batzuetan baina oso zaila da guztiz zoriontsua izatea.
    PANTXIKA2

    ResponderEliminar
  67. Zoriontsu izateko ez da garrantzitsuena itxura fisiko ona izatea, baina bai zuk zeure gorputza maitatzea. Zoritxarrez gaur egun rol eta estereotipo gehiegi ditugu hori lortzeko. Nire ustez izaera askoz ere garrantzitsuagoa da fisikoa baino, baina asko epaitzen du jendeak besteen itxura fisikoa azkenean. Ala ere nire ustez, hobe egongo zara gorputz ona baduzu. Lanean hasteko edo horrelako gauzetan ere iruditzen zait itxura ederragoa izateak asko laguntzen duela gaur egun. Beraz, lortu behar dena norberaren buruarekin gustura sentitzea da.
    PIKATXU

    ResponderEliminar
  68. Zoriontsu izateko ez duzu gorputz ederra izan beharrik, ez dut uste zoriontsu izateko hori denik gauza inportanteena, makina gauza gehiago baitaude zoriontsu egiten gaituztenak; lagunak, familia,…. Ederra ez izanagatik berdin berdin izan zaitezke zoriontsu eta berdin berdin goza dezakeze norberak bere gorputzarekin.
    Eguneroko bizitzan, nik uste, askok uste dutena baino garrantzi gehiago daukala gai honek; bai harremanak izateko orduan, bai lagunak egiteko orduan, bai lana lortzeko orduan,… eta ez dut uste horrenbesteko garrantzia eman beharko litzaionik edertasunari.
    Argi dago persona bat erakargarri egiteko edertasunari begiratzen diogula lehenik, baina horrez gain edertasuna baina gauza inportantegoez fijatu beharko gintezke; izaera, jarrera,…
    Modak jarraitzearekin batera norberaren jazteko modua ahaztu egiten zaigu nolakoa den, eta gainera askok sekulako negozioa egiten dute.. Ez dut uste beharrezkoa denik modei jarraitzea, baina, norberak nahi duena egiteko eskubidea dauka. Baina ez genukeena egin behar, garbi dago, komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz “perfektu” horiek kopiatzea, azken finean bakoitzaren kalterako izan daitekeelako (dietak eta horrelako gauzak egiten direlako gorputz horiek lortzeagatik) eta aparte, norbera bere gorputzarekin gustora egin behar lukeela uste dut.

    Bitxo.

    ResponderEliminar
  69. Argi dago ez dela horrela, izaerak izan beharko lukeela puntu garrantzitsu bakarra. Bai posible dela uste dut, baina ez da hain erraza, txikitatik sartu dizkiguten estereotipo guztiekin, pertsonalki uste dut neskentzat zaiagoa dela mutilentzat baino. Ez luke izan behar baina badu garrantzia, adibidez lana lortzeko oraindik leku askotan, itxura espezifiko bat eskatzen dute. Nik uste dut jarrerak egiten duela gehien baina, itsurak duen inpaktoa izugarria da. Modak ez du ezer onik egiten izan ere beste negozio mota bat besterik ez da. Ez, ez dugu ongi egiten, baina oso zaia da ez kopiatzea, komunikabideak zerbaitetarako baitaude eta ez dut uste ezer onerako daudenik sistema honen barruan. Ez gara gu errudun, ustelkeria horiek bultzatzen dituztenak baizik.

    GUGITX

    ResponderEliminar
  70. Ederra izatea subjektiboa da. Bakoitzak bere gustuak ditu eta batzuei ederra iruditzen zaiena, besteei aldiz, ez zaie batere ederra irudituko. Gai honetan berdin du nolako gorputza, kurbak, begiak edo hankak eduki. Hemen garrantzitsua dena bakoitzak bere burua den bezalaxe onartzea eta maitatzea da eta besteek esaten dutenei kasu ez egitea. Baina, zori txarrez, komunikabideek ez dute laguntzen hemen, izan ere, telebistan eta aldizkarietan forman dauden pertsonak azaltzen dira eta honek askotan jendeak haiek bezalakoak nahi izatera bultzatzen dituzte, haien gorputzekin obsesioa sortuz.
    Bestalde, ederragoa izateak ez du esan nahi zoriontsuagoa zarela nire ustez, eta zoriontasuna beste gauza batzuen menpe dagoela uste dut, adibidez, norberaren familia eta osasuna.

    IGANDEA

    ResponderEliminar
  71. Niri,gorputzak zoriontasuenan zerikusik ez duela esatea hipokresia hutsa iruditzen zait.Gure gorputzarekin ondo sentitzea zoriotsuak izateko ezinbestekoa dela iruditzen zait.Ez du zertan gorputz normativo bat izan behar,gu bertan ondo sentitzen garen gorputz bat baizkik.
    Posible al da itxuraz ederra izan gabe, gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin? Galdera hau oso erlatiboa iruditzen zait.Nire ustez gauza ez da itsura edo gorputz Eder bat edukitzea.Zu zure gorputzarekin ondo egotea baizik.Gorputz bat edo norbaiten itsura ederra izatea oso gazua erlatiboa iruditzen zait.Nire iritzik garrantzi berbera du bakoitza bere gorputzarekin ondo sentitzeak eta kultur maila, dirua, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna... zoriontsu izateko.
    Txuri123

    ResponderEliminar
  72. Ez zara ederra izan behar edo gorputz politena eduki behar zoriontsu izateko, Egia da itxura fisiko ederrak baliabide on asko ekartzen dituela baina ez da garrantzitsuena. Nire ustez izaera askoz ere garrantzitsuagoa da fisikoa baino eta egunerokoan eztu oztopatzen fisikoki garen bezelakoak izateagatik. Normala da nahiz eta gorputz ideala ez eduki, norberarekin gustura egotea. Bikotea izatean fisikoak ez du garrantzi handirik pertsona horrekin gustura bazaude.Hobea baita izaera on bat gorputz edo aurpegi on bat baino.

    ESMERALDA

    ResponderEliminar
  73. Beti esan izan da argala,rubia eta polita bazara bizitza guztia egina duzula, bikotekide aberats eta erakargarri bat bilatu eta berarekin ezkonduko zarela, hori guztia argala eta polita izan hutsagatik. Baina, denok dakigu hori horrela ez dela, bizitza hontan zuk zeuk egin beharko duzu lana bizitzan aurrera ateratzekotan.
    Gorputzaren itxura fisikoari ahalik eta arreta gutxien ipini behar zaio, noski beti zeure osasuna kontuan eukiz, eta norberak bere gorputza den bezela onartuz asko hobetuko du eta aurrera aterako da. Pertsona batek sprtzen duen erakarpena alde batetik fisikoa denez gain nire ustez izaera eta beste hainbat faktore askoz ere garantzitsuagoak badaudela.
    Modu batera edo bestera modaren esklabu gara eta beti egiten dugu multinazionalak edo goi karguan dauden horiek egin nai dutena, nire iritziz hauei erropa erosten utzi beharko genioke eta bakoitzak bere estilo propioa garatu inongo estereotiporik gabe.
    xxx

    ResponderEliminar
  74. Zoriontsu izateko fisikoak ez du zertan garrantzitsua izan behar. Badago jendea bere gorputza perfektua ez baldin bada ez dena zoriontsua, baina pentsamendu hori komunikazio eta publizitatearen kulpaz izaten du jendeak.
    Lana izateko, norbaitekin ateratzeko... fisikoa ez luke inporta behar, baina gizarte honetan ikusten denez gorputzak asko inporta du. Gehien inporta duena lana lortzeko edo norbaitekin ateratzeko bakoitzaren izaera inporta behar du bakarrik, fisikoa azkenean gutxienekoa delako.
    Publizitateak estereotipo hauek ez baditu kentzen gizarteak fisikoa inportanteena dela pentsatzen jarraituko du.
    JOSHY

    ResponderEliminar
  75. Zoriontasuna subjektiboa denez pertsona bakoitzak faktore ezberdin batzuk hartuko ditu kontuan, gorputz ederra haietako bat izanik. Batzuk kontuan hartuko dute, beste batzuk ez, eta hartzen dutenek garrantzi gehiago edo gutxiago emanez pertsona bakoitzak… Edertasuna erabat subjektiboa, pertsonala eta indibiduala da. Norberarentzat itxuraz ederra izan gabe gustura egotea eta gozatzea ez dut uste posible denik. Ez bazara ederra sentitzen bi aukera bereiz ditzaket: zure itxura ez gustatzea, baina onartu eta gustura sentitzea edo ez onartzea eta ez gustura sentitzea. Azkenean zure itxura ez onartzeak psikologikoki eragiten dizu.
    Itxura fisikoaren garrantzia aldatu egiten da kasu ezberdinetan. Garrantzia ematerako garaian eragin zuzena izaten du ingurukoekin onartua edo epaitua sentitzeak adibidez. Eta erakargarritasunaz hitz egiten hasi ez gero erakarria sentituko den pertsonak du zeresana kasuan. Pertsona hau erakarria sentitzeko agian beragan eragina izan duen heziketa kontuan hartu behar da. Horregatik ezin izaten da jakin.
    Modak jarraitzea askotan konturatu gabe egiten den zerbait da. Esklabo izan bagarela iruditzen zait maila ezberdinean, baina gure egunerokotasunaren parte denez ez gara konturatzen. Ez dugu ongi egiten hau jarraitzen, azkenean, askotan, gu garena alboratzen baitugu. Moden arrakasten errudun gizarte alienatu bat da, eta hau ez da aldatuko kontzientzia gabe.

    Nor jauna

    ResponderEliminar
  76. Nire ustez, zoriontsua izateko ez da garrantsitsua gorputz ederra izatea. Zoritxarrez, gaur egun garrantzi gehiena ematen dioten gauza itxura fisikoa da, polita eta argala edota muskulatua izatea. Lana bilatzerako garaian esaterako, itxura fisikoari garrantzia handia ematen diote batzuetan. Nire ustez, ez da zoriontsua ez izateko arrazoietako bat. Norbera bere buruarekin gustura egotea da garrantzitsuena zoriontsua izateko.

    LIBRA

    ResponderEliminar
  77. Zoriontasuna ez da gorputzaren kanpoaldetik neurtzen, beraz zergatik gure itxura hartu kontutan, zoriontsu izateko? Zoriontasuna, norberak bere neurrian bizi du, denok ez garenez berdinak, denok ez dugu gauza bera behar zoriontsu izateko. Denok ez gara ederrak, baina ezta ere jatorrak, beraz, zein da zoriontsuago, nor bizi da gustorago norbere buruarekin. Nire ustez garrantzitsuagoa da jatorra izatea, ederra izatea baino, jatorra denak, ez du inongo arazorik lagunak egiteko, bikotea aurkitzeko, lana aurkitzeko,… pertsona moduan pertsona ona izango delako zihurrenik, eta beti izango duelako alboan bera onartuko duen norbait. Aldiz ederra den bat, agian ez da oso jatorra izango, eta egingo ditu lagunak edo bikotea, baina ez bada jatorra, agian ez du lagun edo bikote horrekin oso harreman luzea izango. Norbera, den bezalakoa da, eta norberaren alde onak aprobetxatuz eta alde on horiekin gozatuz eta aldiz alde txarrak aldatuz eta hoiekin ikasiz, denok zoriontsu izan behar dugu, daukagunarekin konformatuz.

    ARGI

    ResponderEliminar
  78. Zoriontasuna norberak barnean duen zerbait da eta arrazoi desberdinengatik izan daiteke. Hasteko fisikoak ez du gun eaten dioguna bezain besteko garrantzirik eta bakoitzak zoriontsu izateko modu desberdinak ditu. Nire ustez zoriontsu izateko garrantzitsuagoa da barnean duzuna kanpoan duzuna baino eta egia esan urteekin kanpokoa aldatuz joaten da eta fisikoa "itxusitzen", "zahartzen", baina barnekoa beti berdina izango da eta berdin jarraituko du edo esperientziarekin pertsona hobea bihurtuko da. Hortaz, barnekoarekin geratzen naiz.
    Beste kontu bat da, eta ni honekin ere ados nago; pertsona bat ikusten duzun lehenengo momentuan kanpotik ikusten duzula eta lehenengo inpresioa ere beti izaten dela garrantzitsua, hortik joaten zara ezagutzen pertsona eta oso jatorra iruditzen bazaizu lehenengo inpresioa ahazten joaten zara eta bere barrukoarekin geratzen zara. Lehenengo inpresioak lanerako etab. laguntzen du.
    Modak jarraitzea ez zait txarra iruditzen baina ez bazaizu gustatzen zerbait ez daukazu egin beharrik modan dagoelako bakarrik; zuri gustatzen ez bazaizu ez egin eta kitto.

    MCMI

    ResponderEliminar
  79. Nire ustez zoriontasunaren gakoa izaeran dago.Zure burua defektu zein gaitasunekin onartu eta maitatzean jakiten. Edertasuna izaeran bai dago fisikoari jaramonik egin gabe.Ez bai dugu geuk aukeratzen nola izan fisikoz horrela jaiotzen gara eta onartu egin behar gara baina ordea izaera aldatu eta hobetu dezakegu benetan edertasuna aurkitu arte.
    EULETXAGA

    ResponderEliminar
  80. Zoriontsua izateko edertasuna ez da beharrezkoa. Askotan hori pentsatzen dugu, gizarten erakutsi digunagatik, gainera, edertasuna subjetiboa da, eta benetan atraitzen duena izaera da.
    Hori da komunikabideek eta gizarteak nahi duenak, moda horietan sartzea. Eta ondorioz gure burua gaizki ikustea.
    MARRAAMIAU

    ResponderEliminar
  81. Nire ustez, zoriontsua izateko ez da gorputz ederra eduki behar baizik eta bakoitzaren izaera eta gorputzaz arro egotea. Zoritxarrez gaur egungo bizitzan garrantzi handia du txura fisikoak, bai lana lortzeko, bikotea izateko, etab.
    Nire ustez, oso gaizki egiten dugu modak jarraitzean zeren azkenean beraien esklabo bihurtzen gara eta azken finean moda askoren errudun gu geu gara segitzen ditugunak. Jende asko gorputz ederra edukitzen hainbeste saiatzen da azkenean obsesionatu eta oso gaizki bukatzen duela.
    Z16

    ResponderEliminar
  82. Nire iritziz bakoitzak bere gauzak behar ditu zoriontsu izateko, batzuk dirua, boterea, gorputz erakargarria...
    Baina batzuetan ez da erraza nahi den dena edukitzea horregatik uste dut bakoitzak bere burua onartu behar duela eta horrela errazagoa da zoriotsuagoa izatea. Horrez gain lehengo galderan aipatu bezala azkenean estereotipoen barruan sartzeak bihurtzen zoriotsu egotea, baina hori azkenean zorion faltsu bat da ez zelako zuk egitan nahi zenuen zerbait.Bestalde gaur egun garrantzitsuagoa bihurtzen ari da gorputz erakargarria edukitzea, baina onartu behar da lehen inpresioak horrekin duela erlazioa eta horrek pertsonekin erlazionatzean edo lan bat bilatzerako orduan garrantzia izan dezakeela eta horregatik garrantzitsua dela bakoitzak bere burua zaintzea. Laburbilduz bakoitzak bere burua onartu behar du eta onartu beharra dauka gizarte honen ondorioak direla estereotipoak.

    ResponderEliminar
  83. Nire iritziz bakoitzak bere gauzak behar ditu zoriontsu izateko, batzuk dirua, boterea, gorputz erakargarria...
    Baina batzuetan ez da erraza nahi den dena edukitzea horregatik uste dut bakoitzak bere burua onartu behar duela eta horrela errazagoa da zoriotsuagoa izatea. Horrez gain lehengo galderan aipatu bezala azkenean estereotipoen barruan sartzeak bihurtzen zoriotsu egotea, baina hori azkenean zorion faltsu bat da ez zelako zuk egitan nahi zenuen zerbait.Bestalde gaur egun garrantzitsuagoa bihurtzen ari da gorputz erakargarria edukitzea, baina onartu behar da lehen inpresioak horrekin duela erlazioa eta horrek pertsonekin erlazionatzean edo lan bat bilatzerako orduan garrantzia izan dezakeela eta horregatik garrantzitsua dela bakoitzak bere burua zaintzea. Laburbilduz bakoitzak bere burua onartu behar du eta onartu beharra dauka gizarte honen ondorioak direla estereotipoak.

    Gaztelua

    ResponderEliminar
  84. Gure gizartean guztia nahi dugu; dirua, pertsonalitatea, lana, gorputz on bat... Azkenean, konturatzen zara osasuna dela garrantzitsuena eta egunero azkena balitz bezala bizitzea. Ongi dago etorkizuneko planak edukitzea baina orainean bizi beharra daukagu. Etxe bat dugu, hazkuntza bat, famili bat, lagunak, arropa, janaria... Leku askotan ez dute ezda urrengo eguneko janaririk ere eta guk, guztia daukagula, gehiago nahi dugu. Gizarte kontsumista batean bizi gara eta ondorioz publizitateak behar faltsu batzuk sortzen dizkigu guk asetu behar ditugula pentsatzen ditugunak.
    Zoriontasuna noberaren esku dago. Duzunarekin zoriontsu izan behar duzu eta daukazun hori aprobetxatu. Bizia, bizi ahal duzun gehien eta ez penstatu biharrean, ORAINEAN BAIZIk. Eta gauzak ez badira zuk nahi duzun bezara, aldatzen sahiatu. Zure eskuetan baitago bizitza. Zu zara zure bizitzaren jaun eta jabe.


    minus

    ResponderEliminar
  85. Zoriontsua izatea eta gorputz ona izateak ez dute zer ikusirik bata bestearekin. Nire ustez zoriontsua izateko garrantzitsuena osasuna edukitzea da, lagun onak eta familia bat. Edertasuna ez da garrantzitsuena baina bai zure gorputzarekin ongi sentitzea ,hala, zure gorputza errespetatuz gero zoriontsuagoa izango zara.
    Gorputz bikaina duen jendea ezagutzen dut zoriontsua ez dena eta abaita alderantziz ere.
    Nik ustedut eguneroko bizitzan adibidez lana lortzeko jendea fisikoki ez dela hainbeste fijatzen baina bai zure izateko eran eta ea lanerako trebea zaren ala ez. Nire ustez moda jarraitzea ez da txarrra baina beti zure pertsonalidadea edukita eta ez besteak bezalakoa izaten.

    LIA

    ResponderEliminar
  86. Zoriontsu izateko pertsona batek ez du gorputz ederra eduki beharrik, zoriontasuna ez dator eta gorputz polit bat edukitzearekin.
    Zoriontsu izateko beste gauza batzuk garrantzitsuagoak dira, adibidez: lagun onak edukitzea, familiarekin ongi moldatzea eta denak ongi egotea, osasunez ondo egotea...
    Nire ustez eguneroko bizitzan garrantzi gehiegi ematen diogu eman behar ez diogunari, itxura fisikoari hain zuzen, eta ez gara izaeran eta jarreran gehiegi fijatzen, fijatu beharko ginatekeenean.
    Eta honen guztiaren erantzulea, gaur egungo moda da, jende asko rebistetako emakume edo gizon "sexy"-ak dituzte eredutzat eta.
    Horregatik komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun horiek kopiatzeaz utzi beharko genioke eta gehiago inporta duten gauzetan fijatzen hasi.


    TXOKOLAT

    ResponderEliminar
  87. Nire ustez, gorputz ederra edukitzeak ez dauka zerikusirik zoriontsu izatearekin. Nire iritziz garrantzitsuena familia, lagunak eta osasuna dira, dirua ere gaur egun oso garrantzitsua den arren. Jende asko dago itxurari garrantzi handia ematen diona, baina nik uste dut pertsonen izaerari begiratu beharko geniokeela eta ez itxurari. Gaur egun, zoritxarrez, lana lortzeko lehendabizi askok itxurari begiratzen diote eta ez bere lan gogoari. Baina hau dena komunikabideek sortu duten gauza bat da eta horregatik uste dut asko eragiten duela gure bizitzan. Guri inork ez digu esan behar nolakoak edo nola izan behar dugun zoriontsuak gure bizitzan, bakoitzak bere modua duelako pozik bizitzeko.

    IZARRA

    ResponderEliminar
  88. Nire ustez gorputz polita izateak ez du zer ikusirik zoriontsu izatearekin. Jende askok ez du telebistan iragarkietan ateratzen diren gorputz eder hori eta hala ere oso zoriontsu bizi da bere gorputzarekin, eta denak izan beharko lukete horrela. Niri ez zait iruditzen horrela izan behar dela bian hala da, gaur egun, egunerokotasunean fisikoak itxura ona izatea zer ikusi handia du, adibidez, bikotea lortzean lehen itxura garrantzitsua da jendea normalean ez delako fijatzen hasieratik erakarri ez dion norbaitetan, edo adibidez lana lortzeko entrebista batean, probabilitate gehiago ditu lana lortzeko isikoki itxura ona duen norbaitek lortzea, ixura ona ez duen batek baina.
    Komunikabideek ez dute bat ere ongi egiten horrelako gorputz ereduak izan behar ditugula denok irakastean baina beste alde batetik errua pixka bat gurea da, kaso gehiegi egiten diegulako edo haien produktuak erosten ditugulako etengabe.


    PEPITA

    ResponderEliminar
  89. Nire ustez, ez duzu zertan gorputz polita eduki behar zoriontsu izateko, gainera nolakoa da gorputz polita? hori nire ustez bakoitzaren gustuen araberakoa da, ez txikitatik erakutsi diguten gorputz ereduaren araberakoa. Hala ere, zure gorputzarekin gustura bazaude zoriontsuagoa izango zara, ondo sentituko baizara zure buruarekin. Zoriontsu izateko beste gauz asko garrantzitsuagoak dira, osasuna eta lagun
    eta famili giro ona adibidez. Pertsonak besteengan sortzen duen erakarpenean, itxura ona izateak laguntzen du, hasiera batean fijatzen garen lehen gauza delako baina azkenean pertsona horren izaera dagarrantzitsuena, fisiko edo itxura denborarekin aldatu egiten delako eta izaerak ez. Ez nado ados komunikabideek erakusten diguten gorputz edo edertasun ereduei jarraitzean, hortik sortzen baizaizkigu segurtasun falta eta autestimu baxuak.

    NUR

    ResponderEliminar
  90. Bueno, alde batetik nire ustez argi utzi nahi dut beharrezkoa dela norberak bere gorputza maitatzea. Oso gauza ona da zure buruari erronka moduko bat jartzea gorputza mejoratzeko baina al eta guztiz ere maitatu egin behar du norberak bere gorputza. Eguneroko bizitzan jendeak zure fisikoa baino lehenago izaera eta jarrera baloratuko ditu eta pertsona ona bazara ez luke batere fisikoak axola beharko. Nire ustez ez dugu batere ongi egiten moda edo aldizkarien ereduak jarraituz, norberak bere gorputza duelako eta denok desberdinak garelako. Hortaz komenigarriena horrelako ereduei ez jarraitzea eta bakoitzak bere gorputza maitatzea da.

    ResponderEliminar
  91. Argi dago gorputz itxura fisikoak pisua hadia duela, baina ezta garrantzitsuena da. Azkenan hori da lehendabizi ikusten duzuna, baina izakera da garrantzitsuena nire iritziz, oso guap@ izan zaitezke baina gero konbersazioarik ematen ez baduzu edo sosoa bazara eztakit.... Garrantsitsuagoa iruditzen zait hori. Ala ere zer da atraktiboa iruditzea? Niri atraktibo eta guapoa iruditzen zaidana zuri kontrakoa iruditu diezazuke, orduan fisikoki gustuakoa izatea pertsonaren araberakoa dela ere iruditzen zait.
    PIPERAA

    ResponderEliminar
  92. Zoriontsu izateko gorputz ederra edukitzea gutxienekoa da, barrutik gaizki sentitzen bazara zure buruarekin. Zoriontsu izateko lehen gauza, zure buruarekin gustora sentitzea da, besteek zu maitatzeko zuk zeure burua maitatzea delako lehen pausoa. Izaera ere oso garrantzitsua da zoriontsu izateko garaian baikorra izatea etab. Izan ere, urteak joan ahala zahartzen joaten gara, gaztetako edertasun hori galtzen eta azkenean desagertuko da, beraz ez du zentzurik honetan zentratzea, baizik eta benetako gauzetan osasuna den bezala.
    Nik uste det publikoari zuzenduko zaren lan batean bai garrantzitsua dela presentzia on bat edukitzea baina ez “Miss Universo” izatea ezta gutxiago ere. Baina saltzaile bezela nire iritziz gehiago egiten du pertsuasio trebetasunak dituen norbaitek, aurpegi polit batek baino. Ez dugu ondo egiten komunikabideek esandakoari kasu eginez, izan ere, hauei kasu egiten badiegu arrakasta izaten jarraituko dute eta moda izaten jarraituko du.

    KAVINSKY

    ResponderEliminar
  93. Garrantzitsuena ez da gorputz perfektua izatea bakoitzak duenarekin ondo sentitzea baizik. Nire ustez izaera askoz ere garrantzitsuagoa da fisikoa baino eta egunerokoan eztu oztopatzen fisikoki garen bezelakoak izateagatik.Askotan hori pentsatzen dugu, gizarten erakutsi digunagatik, gainera, edertasuna subjetiboa dela pentsatzen dut nik. Nire ustez fisikoak gehien baldintzatzen duen gauza lana bilatzeko momentua dela esango nuke izan ere hainbat lanetan nahiz eta egokia ez izan fisikoki 'ongi' ez bazaude ez zaituzte kontratatzen.
    Bukatzeko, nire ustez bakoitzak bere buruarekin ondo egoteko bakoitzak bere burua den bezela onartu behar du.
    APU

    ResponderEliminar
  94. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa gorputz edo fisiko ona edukitzea, bakoitzak bere burua den bezalakoa maitatu behar du, besteek esaten dutenari jaramonik egin gabe.
    Azkenean gorputza ez da ezer, titiak erori egiten dira, azala zimurtu egiten da... garrantzitsuena izaera polita edukitzea da.
    Egia da harreman bat hastean, beti gorputzak deitzen digula atentzioa, baina beti ezin dugu hortan fijatu. Pertsona batek beste batek baino gehiago demostratu diezaguke eta.
    Nire ustez gaizki egiten dugu modak seguitzen, bakoitza dan bezalakoa delako, eta lehen aipatu dudan bezala bakoitzak bere burua maitatu behar du, zure burua ez baduzu maitzaten inork ez baitzaitu maitatuko.
    Laburbilduz, ongi dago gorputz osasuntsu bat edukitzea, baina inola ere ez komunikabideetan azaltzen diren bezalakoak.
    IZENGOITIA:Barbola

    ResponderEliminar
  95. Nire ustez zoriontsu izateko ez da beharrezkoa egoera edo itxura fisiko hona edukitzea, bakoitzak bere burua den bezela onartu behar du eta dituen aktsak eta abantailak maitatu beste pertsonen komentario edo kritikei jaramonik egin gabe. Nik itxura fisikoari baino garrantzi handiagoa ematen diot osauntsu eta gure gorputzarekin gustora egoteri. Gizartean komunikabideen ondorioz zabladutako estereotipoei aurre egin behar zaie eta bakoitzak bere gustoak ez ditu aldatu behar, adibidez, denei ez zaizkie "muskulitosak" gustatzen, batzuei beste eratako pertsonak gutatzen zaikie.
    Ondorioz, nire ustez itxura fisikoari ez genioke ematen diogun garrantzia eman behar, nire ustetan bakoitzak bere burua maitatu behar du besteen iritziari kasurik egin gabe.

    GasGas250

    ResponderEliminar
  96. Nire iritziz zoriontsu izateko ez da beharrezkoa itxura fisiko ona izatea. Bakoitzak bere fisikoarekin gustura bizitzen ikasi behar du, eta aurreko galderako komunikabideek ez duke asko laguntzen gai horrekin. Nire ustez garrantzitsuagoak dira osasuna edukitzea, besteekin erlazionatzeko gaitasuna edukitzea, kultur maia on bat edukitzea, zure kabuz dirua lortu eta errealizatua senttzea...
    Hau guztia esanda, nire iritzia fisikoan baino gehiago izaeran fijatu behar garela da.
    AZU

    ResponderEliminar
  97. edonori galdetuta esango dizu ez dela fisikoan fijatzen baizik eta barruko aldean fijatzen dela ,baina nori engainatu?denok lehenengo fisikoari begiratzen diogu eta gero erlazio batean sartzen bagara,barrukoari begiratzen diogu ,erlazio batean barrukoa garrantzitsuagoa delako.
    Ez geniokela inportartantzirik eman beharko egia da baina haber nor hasten den egoera hori aldatzen.
    bakoitzak bere gorputza du, eta askotan besteen ereduei jarraitzen saiatzen gara gure gorputza beraiena bezalakoa izateko, baina horrela ez dugu gauza handirik lortuko, gure gorputza den bezalakoa onartu beharko genuke, ez genieke kasurik egin behar gizarteak edonondik sartzen dizkigun estereotipoei.



    BURNIA

    ResponderEliminar
  98. Zoriontsu izateko itxura fisikoak ez du garrantzirik berez, baina bakoitzak gauza desberdinak edukiko kontuan beraz argi dago jende askori asko eragiten diola itxura fisikoak zoritxarrez. Ederra izatea denentzat desberdina da, nahiz eta gehienentzat barneratu diguten itxura hori izan. Beraz “ederra” izan edo ez, posible da norberaren gorputzaz gozatzea edo gustatzea. Itxura fisikoari eman behar ez geniokeen garrantzia ematen diogu, badira pertsona bat ezagutzeko interesa guztiz galtzen dutenak pertsona horren itxura fisikoa ikusi ondoren, hau da, pertsona bat bere itxura fisikoaren arabera baloratzen dutenak eta ez bere izateko eraren arabera. Egia da pertsona bat gustatzeko itxura fisikoarekiko erakarpen puntu bat egotea beharrezkoa dela baina, askotan, erakarpen hori pertsona pertsonalki ezagutzean sortzen da. Moden kontua ere aipagarria da gure gizartean. Gutariko asko "moden esklabo" bihurtzen direla esan genezake, moda berri bat atera bezain pronto, jarraitzeko beharra sentitzen dutelako. Nire iritziz, modak jarraitzea ez dago gaizki baina bere neurrian. Askotan gertatzen da, nahiz eta ez gustatu modan dagoena, arrakasta lortzen ari delako erostea. Hau gertatzean arazo larria dugula iruditzen zait, pertsonalitate falta.

    Mendi

    ResponderEliminar
  99. Zoriontsu izateko bakoitzak bere gorputzari begiratu behar dio eta maitatu behar du bere gorputza zeren eta hori da zoriontsu izatearen basea, zure gorputza maite baduzu eta zure izaera ere bai ez duzu problemarik edukiko alde horretatik. Gaur egungo sistema honek erakusten digu pertsona hoberenak gorputzez erakargarriak direnak direla eta hori ez da horrela. Gorputz polita ondo dago edukitzea baina horrek ez dizu lagunduko lana, bikotekidea edo beste hainbat gauza lortzeko, zeren eta lanera joaten zarenenan ez dute begiratzen ederra zaren edo ez, garrantzia ematen diete nolako izaera duzun eta ea zer ikasketa dituzun edo zertan zaren trebea. Bikotekide lortzerakoan ere antzeko zerbait gertatzen da, hasiera batean erakargarria egingo zaizu pertsona bat ederra delako baina bere izaera ez bazaizu batere gustatzen eta ez baduzu prest ikusten jai duzu pertsona horrekin, pertsona batean fijatu behar duzu ea atsegina den eta zutaz preokupatzen den eta zer nolako tratua ematen dizun, ea prest dagoen edozer gauzetan laguntzeko eta edozein momentutan babesteko. Buruan dauka mundu guztiak fisikoz ederra ez bazara ederra ez duzula bihotz ona edukiko eta ez da hori horrela, pertsona batek fisiko hain ona ez badauka agian bihotz oso ona eta pertsona oso argia eta lagunkoia da. Bestalde ere gertatu daiteke baina buruan daukagun izaera eta ikuspuntu hori aldatu behar dugula diot.
    PACO

    ResponderEliminar
  100. Nire ustez izaerari garrantzia gehiago eman beharko litzaioke itxurari baino ze itxurak ez du dena lortzen,nahiz eta lantoki batzuetn itsurari garrantzia eman,berez,ez litzaioke anibeste garrantzia ixurari eman behar ze itxurarekin bakarrik ez duzu ezer.Oraindik jendeak lan bateko entrebistarako jaramon asko egiten dio lehenengo itxurari eta orduan jendea behartuta dago ondo jantziak joateko baino lanpostu guztietan ez litzateke kontuan hartu beharko itxura fisikoa .Orduan nik pentsatzen det horren arabera,modaren esklabu bihurtu gaitezela bain ez litzateke hórrela izan beharko.Ze azken batean denerako itxurari begiratuko zaio eta jendeari inportanteena dena ahaztuko zaio,izateko era alegia.


    EGUZKIA

    ResponderEliminar
  101. Nire ustez ez da beharrezkoa gorputz ederra izatea zoriontsu izateko. Egia da gizarteak propagandetan eta gorputz ederreko pertsonak jartzen dituztela produktuak errexago saltzeko. Baina gu ezgara konturatzen baina edozein pertsona ezagutzerakoan lehenengo gauzan gorputza nolakoa duen fijatzen gara, eta berarengana joaterakoan iada zure buruan iritzi bat egiten duzu bera nolakoa izango den. Baita ere uste dut, pertsona baten erakargarritasuna aurrena gorputzak eragiten duela eta lehenengo pausoa egin eta bera ezagutzen duzunean bere jarrera ezagutzen asten zarela eta orduan jakiten dezula benetan bera nolakoa den.
    Zapoa

    ResponderEliminar
  102. Pertsona bat zoriontsu izateko ez da gorputz ona izan beharrik, osasunarekin, bikotearekin... nahikoa da zoriontsu bizitzeko, eta ez da ezer gehiago behar. Gainera itsura fisikoak ez du inolako garrantzirik. Egia da hasiera batean beti itsura fisiko batean fijatzen garela, baina azken batean horrek ez du ezertarako balio, izaera da pertsona batengan fijatzerakoan garrantzitsuena.
    ASTOA

    ResponderEliminar
  103. Nire ustez zoriontsu izateko, ez da hain garrantzitsua gorputz ederra edukitzea, izan ere, niretzat zoriontsua izateko garrantzitsuagoa da osasuna, giza harremanetarako trebetasuna, izaera eta dirua izatea. Gainera, itxuraz ederra izan ez arren, norberaren gorputzarekin gustura egotea eta gozatzea gerta normala iruditzen zait, nahiz eta gehienetan jendeak hori ez pentsatu, publizitateak eta komunikabideek gorputz ederrak dituzten pertsonak erabiltzen dituzte beren lanetarako, estereotipo batzuk sortuz, eta horiek, azkenean, jendea engainatu egiten dute eta zoriontsu izateko gorputz eder bat behar dela pentsaraziz. Bestalde, eguneroko bizitzan( lana lortzeko, lagunak egiteko, bikotea izateko, eta abar) nire ustez itxura fisikoak ez du hainbesteko garrantzirik; eta pertsonak besteengan sortzen duen erakarpenean,edertasunak, garrantzi pixka bat badu baina garrantzi gehien izaerak eta jarrerak dute. Laburbilduz, eguneroko bizitzan zoriontsu izateko, edertasunak garrantzi txikia du.

    IG

    ResponderEliminar
  104. Argi dago fisikoki ederra izan gabe zoriontsuak izan gaitezkeela, kontua zure gorputzarekin gustora egotea da. Egia da askotan jendea fisikoarekin sartzen dela, beraz fisikoko ona ez baduzu eta zurekin sartzen badira bi aukera daude. Batetik, kasurik ez egitea eta zuk zoriontsu jarraitzea zure gorputzarekin gusturo zaudelako edo bestetik, besteek esandakoa serio hartzea eta zure gorputzaz lotsatzen hastea. Kasu horretan fisiko ona edukiko balu zoriontsuago izango litzateke. Honekin esan nahi dudana da, segun eta noren kasuan fisiko ona edukitzea zoriontsu izateko gauza garrantzitsua dela eta beste batzuen kasuan ez. Nire kasuan garrantzitsuena osasuntsu egotea da, eta gero, gerokoak.
    Pertsona bat ezagutzerakoan argi dagoena da lehenengo ikusten dena fisikoa dela, nahiz eta pertsonalidadea garrantzitsuagoa izan. Fisikoki ederra bazara, baina ixila, itxia eta izateko era kaxkarra baduzu ez duzula zereginik. Alderantziz, ordea, ez baduzu fisiko ona baina izateko era bikaina baduzu, aukerak badituzu.

    XIXUKA

    ResponderEliminar
  105. Nire ustez zoriontsu izateko ez dago gorputz ederra izan beharrik. Zoriontasuna norberak bilatzen du, eta nik behintzat zoriontasuna aurkitzeko ez dut nire gorputza eder ikusi behar. Eta ez eta lana bilatzeko edo beste edozertarako ez dut uste gorputz ederra behar duzunik, baina badaude pertsonak hori eskatzen dutenak ere eta lotsagarria iruditzen zait, pertsona baten balioa ez da edertasunean neurtzen. Nire ustez modu batera edo bestera moda denok jarraitzen dugu eta niri hori ez zait gaizki iruditzen. Modan dagoen gauza bat gogoko badut eredu hori jarraituko dut eta bestela ez.


    TXOTXONGILO

    ResponderEliminar
  106. Zoriontasunak ez du zerikusirik itxura fisikoarekin. Baliteke, egun bat baino gehiagotan zeure burua eder ikustea eta horrek momentuan poza ematea. Baina horrek ez dizu bizitza guztirako zoriontasuna ekarriko. Izan ere, urteak pasa ahala, edertasuna joan egingo da. Eta benetan garrantzia duena pertsonaren nortasuna eta bere baloreei esker lortutako gauzak izango dira. Hau da, zoriontasuna lortzen lagunduko dietenak. Azkenean, garrantzitsuena bakoitza bere buruarekin gustura egotea da, eta gorputz "perfektua" izan gabe lortu daitekeen gauza bat da. Zeure burua maitatzen jakitea da garrantzitsuena zoriontsu izateko.
    Nire ustez, hasiera batean itxura fisikoa garrantzitsua da. Izan ere, pertsona bat ezagutzen ez baduzu haren fisikoari erreparatzen diozu aurrena. Baina behin ezagutu eta gero, haren izateko era da garrantzitsuena. Izan ere, zertarako balio du pertsona bat kanpotik ederra izateak, barrutik pertsona txarra bada? Azken finean, harekin denbora ugari igaroko duzu eta gustura egongo zaren pertsona bat izatea da garrantzitsua.
    Moda jarraitzearen errudunak gu geu gara, komunikabideek erakusten dizkiguten edertasun ereduak jarraitu nahi izaten ditugulako. Baina hori egitea berez ez dago ondo, edertasuna ez baita gorputz eder bat edukitzean oinarritzen soilik. Badaude gauza garrantzitsuagoak, haietan atentzio gehiago jarri beharko genukeenak hobeto bizitzeko eta ez denbora guztian besteek gure itxuragatik zer pentsatuko dutenaren menpe egon.
    FIRU

    ResponderEliminar
  107. Zoriontsu izateko ez da garrantzitsuena "gorputz ederra" izatea argi ikusten dut garrantzitsuagoa dela izaera,osasuna, giza harremanetarako gaitasuna edukitzea eta abar baina "ederra"izateak asko laguntzen duela uste dut gizarte honetan.Baina zer da edertasuna?
    Gaur egun x eredu batetik ateratzen den guztia edertasuna izateaz ezabatzen dugu. Azkenean estereotipoei jaramon gehiegi egiten diegu eta hortik ateratzen denari kritika egiten diogu.Kasu horretan "ederra" ez izateak ondorioak ditu.Nire ustez gure gorputza onartu eta maitatzen ikasi behar dugu horrek autoestima igo eta zoriontsuago egin gaitzake.

    NEPTUNO


    ResponderEliminar
  108. Nire ustez, ez du batere zerikusirik zoriontsu izateak gorputz ederra edukitzearekin. Gainera, pertsona guztiek ideia desperdin bat dute gorputz perfektuari buruz. Garrantzitsuena zure gorputzarekin gustura egotea eta pertsona ona eta zoriontsua izatea da. Noski posible dela itxuraz ederra izan gabe zure gorputzarekin gustura egiotea, hori norberaren baitan dago.
    Pertsona bat lehenengo aldiz ikusten duzunean, fisikoan jartzen duzu begirada. Maitasunezko erlazio bat edukitzeko garrantzitsua da erakarpena egotea bata bestearekiko, baina askoz ere garrantzitsuagoa da pertsonaren izaera. Azken finean, hori da pertsona horrekin denbora pasatzera eramaten zaituena.
    Nire iritziz, moda bat gustatzen bazaizu, era bat libre izan beharko zenuke jarraitzeko. Baina askotan, ez gustatuta ere moda hori jarraitzen dugu, presio sozialagatik. Komunikabideek saltzen dituzten edertasun ereduei buruz, esan dezaket ez diegula kasurik egin behar. Gure aspirazioa bizitzan ez da denak berdinak izatea, beraz zergatik nahi dugu gorputz perfektua eduki?

    LUFI LASTO-TXAPEL

    ResponderEliminar
  109. Itxurak ez du zer ikusirik, zoriontasunarekin.
    Ez duzu zertan gorputz ederra izan behar zoriontsu izateko, itxura ez da guztia. Zure izaera, inteligentzia, osasuna eta giza harremanak garrantzi gehiago dute niri iritziz.
    Ez duzu obsesionatu behar itxurarekin. Badago jendea itxurarekin gehiegi obsesionatzen dena eta ez dena zoriontsu. Aldiz, beste batzuk diren bezala onartzen dira beren defektuekin eta iñor baño zoriontsuagoak dira. Hori egin beharko genuke guztoik. Geure gorputza maitatzen ikasi behar dugu, den bezela, edozein defektu edukita.

    Zoritxarrez bai, lana lortzerakoan askotan itxura fisikoak garrantzi asko du. Horregatik obsesionatzen da jendea hainbeste fisiokoarekin. Nire ustez, hau guztia aldatu egin beharko litzateke.

    IZENGOITIA: maxuxta

    ResponderEliminar
  110. Lehenengo gauza galdera hau erantzuteko edertasuna zer den definitzea izango litzateke. Pertsona eder bat ez da fisiko perfektu hori duen pertsona hori, baizik eta izaeraz ederra den hori. Gainera edertasuna ez da gauza objetibo bat, hau da, posible da edertasunaren definizio bera ez edukitzea pertsona askok, edertasuna subjetiboa delako, nahiz eta gizarte honek objetibizatu egin nahi duen. Niretzako ederra den pertsona hori benetan bere izaera, pertsonalitatea duen hori da. Badakigu askotan pertsona bat lehenengo aldiz ikusten dugun garaiean fisikoan fijatzen garela, eta pertsona batzuk atrakzio hori sortzen digutela. Baina pertsona hori benetan guretzat ederra den bai edo ez benetan ezagutzera iristen garenean jakingo dugu, atrakzioa eta edertasuna oso ezberdinak diren bi gauza direlako.
    Komunikabideek buruan ederra zer den sartu nahi digute, hau da fisiko prototipo bat eta hori dela ederra izatea esaten digute, edertasuna objetibizatuz. Baina gauzak ez lukete horrela izan beharko, komunikabide horiek azken finean itxutu eta geure iritzi propioa ezabatu besterik egin nahi digutelako.

    Anfi

    ResponderEliminar
  111. Komunikabideek buruan sartzen dizkiguten ereduak oso zailak dira sahiesteko. Egunero gaude komunikabideekin kontaktuan eta nahigabean ere jasotzen ditugu beraiek ezarritako ereduak. Hala ere, garrantzia asko ematen diegu. Edertasuna ez da bizitzako klabe bat. Askoz ere garrantzitsuagoa da gure izaera, komunikabideek kontrakoa saldu nahi diguten arren. Gainera, itxurak ez du inolako erlaziorik zoriontasunarekin. Zoriontsu izateko, jendea ezgutu behar dugu, gustuko ditugun gauzak probatu, etab. Baina inola ere ez modak jaraituz.
    Thon

    ResponderEliminar
  112. Nire ustez zoriontsu izateko ez da gorputz eder bat eduki behar, baina horrek ez du esan nahi fisikoa eta zoriontasuna lotuta ez daudenik. Adibidez zoriontsuagoa ikusten dut pisu onean dagoen pertsona bat kiloak sobran dituen baten ondoan. Gainera ariketa fisikoak egin ondoren szure gorputza askoz hobeto sentitzen da eta horrek azkenean zoriontasuna dakar atzetik. Egunerokotasunerako egia esan ez da oso garrantzitsua fisikoa normalean edonork egin ditzazkelako egunerokotasunean egiten diren gauzak. Laburbilduz, nire ustez bada lotura bat fisikoa eta zoriontasunaren ondoan gorputz sano batekin gizabanakoa hobeto sentitzen delako.

    ResponderEliminar
  113. Nire ustez zoriontsu izatea askoz ere hobegoa da, hori bai gorputz ederra ekartzeak ere laguntzen du, baian bakoitzak bere gorpurtza onartu beharko luke eta horrela lortuko luke zoriontsu izatea.
    Ederra izatea gainera oso erlatiboa da, eta bakoitzak bere ikuspuntua dauka eta telebistan saldu nahi diguten edertasunaren eredua ez da guk nahi dugun edertasuna.Egia da gorputz eder batek gehiago atraitu dezakeela baina gehiago fijatu beharko genuke pertsonalitatean.

    KIWI

    ResponderEliminar
  114. Ez da ederra izan behar zoriontsu izateko. Askoz ere garrantzitsuagoak dira niretzat pozik bizitzeko, lagunak, familia, osasuna etabar. Noski, ederra bazara zu zoriontsuago egiten zaitu eta diruak ere zertxobait laguntzen du horretan.
    Itxura fisikoak asko influitzen du jendea ezagutzerako orduan. Lehendabizikoz pertxona bat ikusten duzunean itxura fisikoan fijatzen zara, ez baitakizu bere izaera nolakoa den. Baina gero behin ondo dakizunean nolakoa den benetan izaeraz, itxura fisiko polita izateagatik segun eta nolakoa duen izaera ez zaitu erakartzen. Eta hasiera batean jendea ezagutzerakoan itxura fisiko "polita" duena hautatzen dugu, jakingabe nolakoa den bere izaera. Ez luke horrela izan behar baina zoriotxarrez gertatzen da.
    BANBA

    ResponderEliminar
  115. Nire ustez, zoriontsu izateko ez da fisiko bikain bat behar. Zoriontsu izateko nire ustez garrantzitsuena izaera eta osasuna dira, nahiz eta gizarte honetan diru asko izateagatik nola bait ere zoriontasuna lor dezakezun gainera, lagunak lortzeko errazagoa izan daiteke nahiz eta lagunak zure diruarengatik izan eta ez berez zure lagunak izan nahi dutelako.

    Komunikabideek ere asko eragiten dute fisikoan eta zoriontasunean eta erakusten digute, fisiko ona duen pertsona guztiak zoriontsuak direla eta hori ez da egia nire ustez. Lehenago esan dudan bezala, nire ustez zoriontsua izateko garrantzitsuena izaera eta osasuna dira.

    IZENGOITIA: EBAKI

    ResponderEliminar
  116. Zoriontsu izatea ez dago gure itxura fisikoaren esku, gure esku baizik. Denok dugu edertasun puntu bat, eta batzuentzat ederra dena beste batzuentzat ez da izango. Garrantzitsuena garen bezelakoak onartzea da, gure edertasun puntu horiei probetxua ateraz eta gu gure buruarekin hobeto sentituz.
    Itxura fisikoari eman behar ez geniokeen garrantzia ematen diogu, badira pertsona bat ezagutzeko interesa guztiz galtzen dutenak pertsona horren itxura fisikoa ikusi ondoren, hau da, pertsona bat bere itxura fisikoaren arabera baloratzen dutenak eta ez bere izateko eraren arabera. Egia da pertsona bat gustatzeko itxura fisikoarekiko erakarpen puntu bat egotea beharrezkoa dela baina, askotan, erakarpen hori pertsona pertsonalki ezagutzean sortzen da.
    Moden inguruan aipatzekoa da moda berri bat ateratzerako badirela hainbat "influencer" guri modu hori jarraitzera bultzatzen gaituztenak, eta askotan gertatzen da arropa hori ez gustatu eta mmodan dagoelako erostera iristea.

    Ezizena:LANDA

    ResponderEliminar
  117. Zoriontsu egoteko argi dago ez duzula ederra izna behar. Askoz ere garrantzitsuagoa da lana, ekonomia ona, osasuna, familia, lagunak... eta horrelako gauzak edukitzea zoriontsu egoteko. Ederra izan gabe zure gorputzarekin oso zoriontsu izan zaitezke, argala, gizena, edo edozer gauzza izan. Ni adibidez oso gustora nago nire gorputzarekin naiz eta ez egon oso fina edo ez izan oso gorputz polita, baina azken finean beste gauza batzuei garrantzi handiagoa ematen diet. Segun eta zer lanetan, itxurari garrantzi handia ematen die eta hau ez da justua, bakoitza den bezalakoa delako, eta bere gorputzarengatik ez delako adibidez lan gabe geratzea. erakarpenaren gaian hasiera batean pertsona bat ezagutzen duzunean fisikoan fijatzen zara, ez dakizulako nolakoa den. Orduan hasiera batean fisikoan oinarritzen da pertsona horrekiko duzun iritzia. Baina gero, pertsona ezagutzen duzunean, ez zaio fisikoari hainbesteko garrantzia ematen, eta aldiz bai izaerari.

    PAKITA

    ResponderEliminar
  118. Ez da beharrezkoa gorputz ederra izatea zoriontsu izateko, zoriontasuna ez dago gorputz ederra edukitzearen menpe, zoriontasuna pertsonarekiko dago, izan naiteke zoriontsua gorputz ederra izan gabe eta ez zoriontsua izatea munduko gorputz ederrena edukita, niretzat garrantzitsuagoa da izaera, osasuna, dirua, kultur maila eta gizarteko harremanetarako trebetasuna edukitzea, baina askotan gorputz ederra ez baduzu arazoak izaten dira, bai lana bilatzeko, bai lagunak izateko, bai gizarte harremanetarako baita ere mutilagun bat bilatzeko, gehienetan lehen itxurak gaur egunean ezerk baina gehiago balio duelako.
    Modarena ez dago gure esku, badago jendea modak segitzen dituenak bai, baina baita ere badago jendea bere estiloa duena, eta modan dauden arropak jazten ditu baina bere pertsonalitatearekin bat datorrelako eta badakielako nola konbinatu gainontzeko arroparekin.
    Izengoitia:bihar

    ResponderEliminar
  119. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa gorputz ederra izatea. Denok dugu gorputz ederra eta horrekin pozik bizitzen eta gure gorputza errespetatzen eta maitatzen jakin behar dugu.
    Fisikoak ez duela inporta esaten da, baina nire stez, garrantzia badu, nahiz eta izaerak geiago izan. Baina, adibidez, parrandara ateratakoan eta ligatzeko asmoa duzunean zein aukeratzen duzu lehenik? Ederrena iruditze zaizuna. Hori da lehenengo inpresioa. Ondoren gehago ezagutzen joaten zara eta izaera ezagutzen duzu. Beraz, badu bere garrantzia fisikoak. Baina, zer da ederra eta zer da itsusia? Hau dena subjetiboa dela esango nuke. Niri gustatzen zaidan pertsona bat beharbada beste bati ez zaio gustatzen eta ez du ulertzen nolatan gustatzen zaizun. Errespetatu egin behar da, bakoitzak bere iritzia duelako eta oso subjetiboa delako.

    ResponderEliminar
  120. Nire ustez gorputz ederrak, gorputz argalak dira gizartearentzat. Pertsona bat gizenago badago, ereduak esaten duena baino, ez luke arduratu behar. Bera gustura sentitzen bada ez du zertan bere egoera fisikoa aldatu behar. Gustura egotetik aparte, osasuntsu badago eta positibista bada, bera ederragoa da, argala den pertsona bat osasuntsu ez badago eta negatiboa dena baino. Eguneroko bizitzan, nahiz eta geroz eta gaur egun gutxiagotan gertatu, egoera fisikoari garrantzi gehiago ematen zaio egoera psikologikoari baino. Beti lan bat lortzerakoan ikasketei ere garrantzia ematen zaie gaur egun. Baina lehenago hartzen dituzte, gehien bat bezeroekin lan egin denean, egoera fisiko ona dutenak, egoera fisiko ez hain ona duten langileak edo ikasketa hobeak dituztenak baino. Lagunak egiterakoan ere gauza bera gertatzen da, egoera fisiko ona dutenak eta irekiak direnak lan gutxiago izaten dute, egoera fisiko txarra eta itxia dutenek baino. Ez gara konturatzen lagunak beraien izateko moduagaitik aukeratu behar ditugula eta ez itxuragaitik. Modak eta janzteko erak ere garrantzi handia izaten du gure egunerokoan. Arrunta ez den moda edo itxura bat badaukazu, ez zaituzte horren erraz onartuko desberdina zarelako. Baina konturatzen ez garena da, pertsona guztiak desberdinak garela eta elkar onartu behar dugula.

    MIMI

    ResponderEliminar
  121. Ez du zertan gorputz perfektua ez duenak zoriontxu ez izan behar, egia da askoz zoriontxuago izango zarela gorputz gustokoa baduzu baina horren aurretik daude osasuna eta beste hainbat gauza. Ez badauka gorputz perfektua eta aldatu nahi badu badaude laguntzaieak eta berak ikusiko du zer egin baina ez jendeak duen iritziaz edo publizitateak edo edozeinek.Bai posible da gorputz perfekturik gabe zoriontsu izatea. Len esan dudan bezala ez delako dena zure gorputza.
    Izengoitia: Zunki

    ResponderEliminar
  122. Zorionak ez du zerikusirik itxura fisikoarekin nire ustez. Garrantzitsuagoak iruditzen zaizkit norberaren izaera eta giza harremanetarako trebetasuna, adibidez.
    Hala ere, eguneroko bizitzan garrantzitsua da itxura zaintzea pixka bat gutxienez, gorputz "ederra" izan gabe ere, lana lortzerakoan edo lagunak egiterakoan garrantzitsua bita lehen inpresio hori, geroago izaera garrantzitsuagoa izango bada ere.

    Ni ez nago modak jarraitzearen aurka, baina, ez zaizkit gustatzen. Bakoitzak berak gustuko duen moduan zaindu beharkoko luke itxura modei gehiegi erreparatu gabe (ez lirateke modak jarraitu beharko hala direlako bakarrik, modaren bat gustuko duzulako baizik). Beti "azken modan" ibiltzea ez zait logikoa iruditzen, testuan dioen bezala berauen esklabo bilakatzen zarela iruditzen baitzait.

    ResponderEliminar
  123. Gaur egun pentsatzen da zoriontsu izateko diruduna eta ederra (gizarteak ezrritako edertasuna) izan behar zarela. Ez dut uste hau horrela denik. Bi edertasun mota daude. Lehenik, gizarteak ezarritakoa, esteriotipoz betea eta benetako edertasuna. Azken hau da garrantzitsua, bakoitza bere gorputzarekin gustura egotea. Nahiz eta gizarteak ezarritako esteriotipoen barruan ez sartu. Bakoitza bere gorputzarekin gustora egotea oso garrantzitsua da zoriontsu izatera iristeko. Hala ere, zoriontsu izateko ez da nahikoa zure gorputzarekin gustura egotea, harremanetarako trebetasuna edukitzea, lagunekin eta familiarekin gustura sentitzea osasuna edukitzea eta abar ere garrantzitsua da.

    Lagunak egiteko eta lana bilatzeko ez da garrantzitsua itsura fisikoa baina, pertsonaren izaera baizik. Egia da pertsona bat ikusten dugunena lehenengo gauza bere itxura fisikoa dela eta horren arabera askotan pertsonari buruz ideia bat egite dugula. Honekin bukatu beharra dagoela uste dut, lehen esan dudan bezala nahiz eta zuri pertsona bat polita iruditu honen atzean ederra ez den izaera bat egotea. Horrela, modarekin bukatzeko pausu bat egingo genuke, nahiz eta beste hainbat gauza egin behar. Aldizkarietan, telebistan eta abar ateratzen diren gorputzei uko egiten, hauek errespetatuz baina ez pentsatuz hauek direla ederrenak, gorputz guztiak ederrak baitira.

    KATUA

    ResponderEliminar
  124. Zoriontsu izateko garrantzitsuena zeure burua den bezalakoa onartzea da eta baita osasuntsu egotea eta lagunak edukitzea ere. Jende asko ez da zoriontsu beren fisikoaren ondorioz, baina azken batean hori hedabideek sortu dute. Pertsonen artean erakarpena egoteko ez da inola ere beharrezkoa ederra izatea, izaerarengatik ere erakarpena egon daiteke dudarik gabe. Egia da guk komunikabideei ematen diegun erantzuna oso txarra dela, egiten ari garen bakarra haiei jarraitu eta kasu egin eta horrela indar gehiago ematea da.

    LAKI

    ResponderEliminar
  125. Gaur egun ematen du oso garrantzitsua dela ederra izatea eta fisikoz ondo egotea, azkenen batean urteetan zehar hori ezarri digute, baina petsonalki ez dut uste ez dut uste hori zoriontsu izateko bidea dela, azken batean zure buruarekin gustura gotea da zoriontsu izateko modu bakarra besteek zer pentsatuko duten kontuan eduki gabe.
    Bestalde egia da, askotan lana lortzeko orduan, elkarrizketa bat edo baduzu, zure itsura kontuan hartuko dutela, zure jazteko modua, zure fisikoa... Baina ni ez nago horren alde, izan ere pertsona batek ez du zertran zure berdun jantzi beharrik ezta fisiko ona eduki beharrik, zuk eskaintzen diozun lan hori ondo egiteko.


    2002

    ResponderEliminar
  126. Ez dago zertan ederra izan behar zoriontsu bizitzeko. Nire ustez zoriontsu egiten gaituena norberaren izaera da, baita ere gustura bizi garen hau dda gustuko gauzak egiten eta ea gustuko jendeaz inguratuta gauden. Bestalde ere diruak ez zaitu erabat zoriontsu egiten baino asko laguntzen du.
    Lana bilatzeko elkarrizketetan garrantzitsua da ematen duzun itsura ea ondo jantzita zoazen, horraztua... onder lanbide horretan esperientzia duzun ere kontuan hartzen da baina itsurak ere pisu handia du.

    ResponderEliminar
  127. Nire ustez ez da garrantzitsua gorputz ederra edukitzea zoriontsu izateko izaera, kultur maila, dirua, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna...edukitzea askoz garrantzitsuagoa da zoriontsu izateko. Gainera posible da oso gurputz ona ez edukiz oso zoriontsu izatea zure gorputzarekin.
    Eguneroko bizitzan berez ez du horrelako garrantzirik gorputz ederra edukitzeak baina gizarteak garrantzia ematen dio ( neska edo mutil laguna aurkitzeko, lanerako…) Nire iritziz pertsonak besteengan sortzen duen erakarpenean garrantzia gehiago du jarrerak… baina honek ez du esan nahi itxura fisikoak ezetz. Modaren arrakastaren errudun garrantzitsuenak gu gara, guk erosten baititugu arropak.
    LOTKO

    ResponderEliminar
  128. Nire iritziz gorputz ona izan zein ez ain ona izandaa berdin berdin izan zaitezkela zoriontsu, ez duzu sekulako gorputza izan behar zoriontsu izateko nik uste dut zoriontsu egiten zaituenak direla ondoa dauzkazun jende guztia eta hori da baloratu behar den guztia ondoan ditugun pertxoank dira baloratu behar ditugun pertsonak horiek Gabe ezdakigu nun edo nola egongo ginaateke.
    Nik uste dut norbaiti atraitzeko edo gustagarria izateko gorputz oan edo izan beharko genukela vaina denakk ez gara perfejtuak. Argi dagoena da pertxona batean lehenengo gauza ikusten duguna fisikoa dela eta nire ustez gustatzeko edo maitasuna bilatzeko atrakzio minimo bat egon behar duela bestela...
    Beste aldetik ez dut uste komiunikabiden esklabu bihurtzen ari garenik emen bakoitza den bezelakoa da eta nahizta komunikabideak dena ondo erakutxi edo ez den bezela saldu ez dut uste neska edo mutil horren fisikoa aldatuko denik, hau da, telebista asko ikusteagatik ez zara ez onera ez txarrera aldatuko
    EGURRA TA KITTO

    ResponderEliminar
  129. Nire iritziz gorputz ederra edukitzea ez da hain garrantzitsua gaineras hori ez delako aukeratzen bakoitza den bezelakopa delako eta kitto.Askoz ere garrantzitsuagoa iruditzen zait pertsona bat bere harremanekin trebea izatea edo osasun ona edo kultura jakitea.Askotan gizarteak erakusten dizu ezin duzula gustora egon zure gorputzarekin ederra ez baldin bada baina hori guztiz kontrakoa izan beharko litzateke zuk pozik egon behar duzu daukazun gorputzarekin eta arro.Azkenean bikotea edukitzeko edo lagunak egiteko zori txarrez itxurari asko begiratzen diogu bnaina ez genioke begiratu behar orri baizki eta pertsonaren izaerari.Nik uste dut modan erru guztia guk dugula zeren moda azkenean ez da esistitzen baina guk aldatzen dugu gure beharrekin.Azkenik oso gaizki egiten dugu komunikabideen pertsonei kopiatzen zeren pertsona horeiek ez dira esistitzen.
    TORTU

    ResponderEliminar
  130. Nire ustez, denentzat ez da berdina baina ez zait iruditzen edertasunak zoriona egiten duenik. Pertsona akonplexatu eta inseguridade asko dauzkatenek itxura fisiko polit bat edukita zoriotsuagoak izango liratekeela pentsatzen dute. Honi buruz da gaur egungo arazoenetako bat. Bikote bat billatzerako garaian edo beste edozer gauzetan, itxurari asko begiratzen zaio eta alde batetik ere ulertzen dut atrakzio puntu horrek egon behar duelako. Baina batzuetan min asko egiten dugu.
    Komunikabide horiek ikustean askotan konparatu egiten gara eta min egiten diogu geure buruari ez garelako horiek bezalako perfektuak ikusten.

    praxxku

    ResponderEliminar
  131. Zoriontsu izateko ez duzu gorputz ederra eduki beharrik. Lengoko galderan esan dudan bezala, gorputz ederra argala, polita eta gizonezkoen kasuan indartsua izatea da, horiek esteriotipoak dira. Ahal duzu gorputz ederra eduki eta lagun bezala lagun txarra izan, pobrea izan... Gorputz ona edukitzeak ez du ezer esan nahi. Esaten dute, pertsonaren fisikoan ez dela begiratu behar, baizik eta izateko eran. Ala ere publizitateetan fisiko ona duenak bakarrik agertzen dira. Ados nago modak jarraitzearekin baina puntu bateraino, obsionatu gabe.

    SCORPIO

    ResponderEliminar
  132. Zoriontsu izateko ez da garrantzitsua gorputz ederra eddukitzea, maitatu behar gara garen bezalakoak, zure gorputza ez bazaizu gustatzen eta autoestima gutxi baduzu eta zoriontsuago egiten badizu asko asko saiatuz lortuko duzu nahiduzun gorputza lortuko duzu. Baina niri zoriontsu egiten dizkidaten gauza garrantzitsuagoak daude adibidez: kultur maila ona eduki, gustatzen zaitenataz lan egin eta zoriontsua izan eta abar. Nire iritziz lagunak egiteko ez duzula behar erakargarria izatea zeren urteak joaten direnean guapura hori zahartzen joango da, benetan balio duena da barrukoa, hau da bihotz onekoa izatea, lagun ona eta abar.

    IZENGOITIA: Odolgoxo

    ResponderEliminar
  133. Eguneroko bizitzari dagokionez, egia da hasiera batean pertsona bat ezagutzen duzunean fisikoan fijatzen zarela, ez baitakizu nolakoa den. Beraz, baliteke hasiera batean fisikoan oinarritzea pertsona horrekiko duzun iritzia. Baina gero ordea, pertsona ezagutzen duzunean, ez zaio fisikoari hainbesteko garrantzia eman behar, eta aldiz bai izaerari.

    Basurdea

    ResponderEliminar
  134. Eguneroko bizitzari dagokionez, egia da hasiera batean pertsona bat ezagutzen duzunean fisikoan fijatzen zarela, ez baitakizu nolakoa den. Beraz, baliteke hasiera batean fisikoan oinarritzea pertsona horrekiko duzun iritzia. Baina gero ordea, pertsona ezagutzen duzunean, ez zaio fisikoari hainbesteko garrantzia eman behar, izaerari baizik.
    Izengoitia: Kane

    ResponderEliminar
  135. Nire ustez, itxura fisiko batek eragin handia du gizarte honetan baina gaizki egiten dugu. Hasteko, mundo honetan dena ez da ederra izatea eta itxura fisiko on bat edukitzea, baizik eta, askoz ere garrantzitsuagoa da zu zeure buruarekin gustora egotea, eta hori ala bada ez diozu garrantzirik emango ederra zaren ala ez. Eta poztasunaren ondoren, kultura, osasuna, familia etab. datozte horren atzetik.

    Trsitea izan arren, edertasunak eragina du gizarte honetan, bai bikotea bilatzerakoan, bai jende askok lagunak egiterakoan etab. Telebistan ikusten ditugun ereduak ez ditugu jarraitu behar, inguruko pertsonak gu ederrago ikusteko, baizik eta bakoitzak bere burua ederrago ikusteko, eta bat gustora ikusten denean, orduan izango du poztasun guztia.
    HKOS

    ResponderEliminar
  136. Nire ustez zoriontsu izateko zure gorputzarekin gustora egon behar duzu. Txorrada bat iruditzen zait zoriontsu izateko gorputz ederra eduki behar duzala, jendeak hori pentsatzen du. Baina hala ere ez nago adr diru kontuarekin bizitzeko familia eta lgunekin nahikoa duzula uste dut nik.
    Lehenengo gauza fijatzen garenean fisikoa da baina gero ezagutzen diozu barrutik, hori mundu guztiak egiten du.
    MOdaren kontuekin jendeak kasu gehiegi egiten diola baino nik pentsatzen dut hori denak sare sozialen eta komunikabideengatik dela azken finean.

    Doraemon

    ResponderEliminar
  137. Zoriontsu izateko, ez da oso garrantsitzua gorputz ederra edukitzea, baizik eta zu zure buruarekin gustura sentitzea. Gainera, eguneroko bizitzan, geroz eta markatuagoa dago itxura fisiko ona izan behar duzula lana lortzeko eta itsusia bazara, askotan ez zaituzte hartzen, pentsatzen dutelako ez duzula jendea erakarriko. Hori ez da justua, jendeari hori gertatzen zaionean, alde batera uzten dutenean bere itxurarengatik, burua asko jaten dute eta gero osasun arazoak ekartzen ditu horrek.

    FENTY

    ResponderEliminar
  138. Nire iritziz, gorputzak berez ez luke eraginik izan beharko ea zoriontsu garen ala ez jakiteko, baina zoritxarrez, gizarte honetan norberaren gorputza gogoko ez duten asko ez dira zoriontsuak. Zoriontsu izateko zaren bezala onartu behar duzu zure burua, besteen iritziei jaramonik egin gabe. Gainera, izaera askoz garrantzitsuagoa da fisikoa baino. Hala ere zu zoriontsu izan zaitezen zeure burua maitatu behar duzu, ingurukoek esaten dutenari garrantzia kenduz eta horrela zure autoestima igoz. Hori lortzen ez baduzu zoriontasu izatea ere nahiko zaila dela pentsatzen dut nik. Beti besteen menpe egoteak eta besteek dutena zuk duzunarekin konparatzeak zure buruarengan konfidantza kentzen dizu. Zaila da horrelakoetan zoriontsu izatea, baina gizartea aldatu ezkero, zoriontsuagoak izango ginateke. Eta zoriontasuna osasuntsu gauden guztiok izan beharko genuke, konplejuak eta lotsak alde batera utziz.

    KATU

    ResponderEliminar
  139. Zoriontsu izateko ez da garrantzitsua gorputz ederra izatea, baizik eta bakoitza bere buruarekin gustora sentitzea, osasuntsu egotea, familia eta gustoko duzun lan bat izatea, etab. Argi dago, nire ustez, oraindik ere itxurak garrantzia handia duela eguneroko bizitzan, baina hau horrela hezitzen gaituztelako gertatzen da. Besteengan sentitzen dugun erakarpenean ere, eragin handia duela uste dut. Hasieran, pertsona bat ezagutzerakoan bere fisikoan finkatzen gara, lehenengo ikusten dugun gauza delako, baina pertsona hau ezagutzen joaten garenean, pertsonalitateak ere erakarpen horretan eragina duela pentsatzen dut.

    PINTTO

    ResponderEliminar
  140. Bizitza honestan zoriontsua izateko ez da beharrezkoa gorputz eder bat edukitzea. Baitzik eta, izaera, kultur maila eta osasun ona edukitzea. Gainontzeko gauza guztiak, tontakeriak direla uste dut. Baino garrantzitsuena, osasun ona edukitzea da, hori gabe ezin dugulako bizi eder bat eduki. itxuraz ederra izan gabe, gustura egotea eta norberaren gorputzarekin gozatzeko aukera izateko galderaren aurrean ,noski izan gaitezkela munduko pertsonarik zoriontsuena nahiz eta, ez ain ederra izan baino edertasuna azken finean urteekin desagertu egiten den gauza bat da, baino bakoitzaren izakera beti hor egogo da betirako. Ez dut uste garrantzia duenik, edertasunak harremanak egiterakoan, tontakeri bat iruditzen zait. Baino egia da bikotekide bat bilatzerakoan , fijatzen garen lehenengo gauza bere fisikoa dela eta ondoren, bere izaerari begiratzen diogula. Hori, denok aldatu beharko genuken gauza bat dela uste dut, pertsona ez ain ederra munduko pertonarik onena izan dezakelako. Bestalde, ez dugu batere ondo egiten modak jartzen dizkigun esterotipoak jarraitzen, dena tontakeri hutsa bat baita eta modaren arrakastaren errudunak gu gara. Denok ardiak bezela, besteek egiten dutena egiten dugulako.

    AMILOTX

    ResponderEliminar
  141. Nire iritziz, edertasun fisikoak inportantzia punttu bat badauka hasieran baina gero ezagutzen dugunean pertsona hori eta izaera ona ez badu itxura ona izanda ere zaila izaten da horrelakoekin tratatzea.
    Lana bilatu nahi dugunean, entrebistan, itxurak zerikusia duela esango nuke baina hala eta guztiz ere ez badu erakusten lasportu horretako prestatu dagoela nekez lortuko du lana.
    LELE

    ResponderEliminar
  142. Nire ustez, zoriontxu bizitzeko ez da garrantzitxua gorputz ederra edukitzea, zoriontsu izateko askoz garrantzitxuagoa iruditzen zait izaera, kultur maila, dirua, osasuna, giza harremanetako trebetasuna... Eta noski posible dela itxuraz ederra izan gabe, gustura egotea eta gozatzea norberaren gorputzarekin.
    Gaur egun egia esan fisikoak garrantzi handiegia du fisikoak lana lortzeko, lagunak giteko, bikotea izateko eta abar. Lehen esan dudan bezela gaur egun garrantzi handiegia du fisikoak eta horregatik gehien eragiten du erakarpenean.
    Ez zait iruditzen ongi egiten dugunik komunikabieetan sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek kopiatzen.

    mmm

    ResponderEliminar
  143. Zoriontasunak ez du zerikusirik itxura fisikoarekin. Baliteke, batzuetan zeure burua eder ikustea eta horrek momentuan poza sentiaraztea. Baina horrek ez du bizitza guztirako zoriontasuna ekartzen. Izan ere, urteak pasa ahala, edertasuna joan egiten da. Eta benetan garrantzia duten gauzak geratu egingo dira. Azkenean, garrantzitsuena bakoitza bere buruarekin gustura egotea da, eta gorputz "perfektua" izan gabe lortu daitekeen gauza bat da. Zeure burua maitatzen jakitea baita garrantzitsuena zoriontsu izateko.
    Nire ustez, lehen inpresioan ikusten duguna itsura fisikoa. Baina behin ezagutu ondoren, haren izateko era da garrantzitsuena ia denontzat. Azken finean, harekin denbora ugari igarodezakezu eta gustura egongo zarela jakitea da garrantzitsua.
    Moda jarraitzearen errudunak gu geu gara, azkenean, komunikabideek erakusten dizkiguten edertasun ereduak jarraitu nahi izaten ditugulako. Berez ez dago ondo, edertasuna ez baita gorputz eder bat edukitzean oinarritzen soilik. Badaude gauza garrantzitsuagoak, eta hauetan atentzio gehiago jarri beharko genuke, hobeto bizitzeko eta besteek gure itxuragatik zer pentsatuko dutenaren menpe egon ez gaitezen.

    MAHAI

    ResponderEliminar
  144. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa gorputz ederra edukitzea eta argi dago edertasuna baino askoz gauza garrantzitsuagoak daudela. Hala ere uste dut, denok sentitu garela noizbait gaizki gure itxura fisikoa dela eta. Geure burua den bezalakoa maitatzen ikasi behar dugu, baina hau ezta lan erraza izaten. Batez ere komunikabideetan saltzen dizkiguten gorputz eredu "perfektu" hoien erruz. Gainera, eguneroko bizitzan itxurak lehenengo inpresiorako bakarrik balio du, gero izaera eta jarrera dira kontuan hartzen direnak. Oso ederra den pertsona batek jende gehiago erakarriko du bere ingurura hasiera batean, baina jendea pertsona hau ezagutzen hasi eta inozo hutsa dela konturatzen denean bere ondotik joango da. Nire ustez norbaitek bere gorputza onartzen duenean eta ederra dela pentsatzen duenean (besteek horrela ikusten duten edo ez arduratu gabe) bere buruarengan konfiantza handiagoa du eta beste modu batera egiten ausartuko ez litzatekeen gauzak egitera ausartzen da, beraz hor ere jarrera da garrantzitsuena dena.

    Modaren gaiari buruz uste dut hauek jarraitzeak ez duela ezer txarra benetan gustatzen zaizkizun gauzak direnean. Baina modan dagoelako bakarrik zerbait egiten hasten zarenean kontuz ibili. Orduan bai bihurtzen baitzara honen esklabu eta pixkanaka zure identitatea galtzen joaten zara.

    Pipi

    ResponderEliminar
  145. Edertasuna oso gauza subjetiboa da eta nire ustez zoriontsu izateko ez duzu ezertan gorputza ederra eduki beharrik. Garrantzitsuena garen bezalakoak onartzea da,baina zoritxarez, gure gizarteak garrantzia ematen dio gorputz ereduari, bai emakumeentzat zein gizonezkoentzat. Gainera, askok esaten dute itxura oso garrantzitsua dela lana lortzeko, lagunak egiteko,bikotea izateko... Egia da bikotea izateko orduan, badu eragina,batez ere, adin hauetan gehien bat fisikoan fijatzen direlako. Baina ez dut berdin pentsatzen. Nik uste dut lehenengo izaera eta jarreran arreta gehiago jarri behar dela.
    Azkenean garrantzitsuena da autoestima altua izatea eta norberak bere burua maitatzea,gizarteak sartzen dizkiguten esteriotipoei kasurik egin gabe. Noski modari dagokionez, gu gara errudun, guk jarraitzen dugulako eta baita ere, erosten dugulako.
    Izengoiti:..FRro..

    ResponderEliminar
  146. Neretzat garrantzitsuagoa da izaera ederra edukitzea gorputz ederra izatea baino.
    Besteengan sortzeko erakarpena lehenengo zu zoriontsua izan behar zara, autoestima ona edukita. Konplejuak kendu eta zaren bezalakoa zarela onartu egin behar duzu. Honek zoriontasunera eramango zaitu. Kultur mailak, osasunak, eta giza harremanetarako trebetasunak lagunduko dizute.
    IZENGOITIA: Aizkorri

    ResponderEliminar
  147. Zoriontsu izatea, norbere esku dago. Norberak gustura egon behar du, bere gorputz, izaera eta pertsonalitatearekin. Uste dut, beste edonork esandakoak ez ligukeela axola behar. Gainera nork bere gustuak ditu, eta niri ikaragarri gustatzen zaidan edozer zuri nazkagarria iruditu dakizuke, beraz, besteen iritziek zuregan ez lukete ondoriorik izan beharko. Gainera, gehitu nahi nuke, nik pertsona batetiko dudan iritzi ez daukadala lau haizetara zabaldu beharrik, askotan horrelako iritziak bestea mintzeko erabili ohi dira, eta hori oso gaizki iruditzen zait. Iritzi guztiak dira errespetagarriak, baina errespetua izatea ere beharrezkoa iruditzen zait.
    Gainera eroso senti zaitezke gorputz ederra edukita edo hain ederra ez den gorputz bat edukita.

    MALAMANERA

    ResponderEliminar
  148. Nire iritziz edertasunak lortzen duen zoriontasuna erabat faltsua da. Benetako zoriontasuna lortzeko lehenik zure bura onartu eta ezagutu behar duzu. Nahi bezain ederra izan zaitezke eta modak esan bezala jantzi baina ez baduzu zure burua emozionalki eta mentalki ezagutzen erabat galduta jarraitzen duzun seinale da. Lagunek ere pisu handia dute gure zoriontasunean, besteekin harremantze besteek zu ondoan nahi izatea eta zuk besteak ondoan dituzula jakitea oso garrantzitsua da. Itxurak ez du benetako lagunik erakartzen. Gainera, zeinek erabakitzen du zein den itxura ederrekoa eta zein ez? Gizarteak edertzat duuen jendea komunikabideek sorturiko irudi perfektuari gerturatzen zaion hori da baina aurretik esan bezala hori ere artifiziala da, nolaz esan daiteke edrtasuna zer den bakoitzak modu ezberdinean ikusten badu? Gizarteak zu edertzat hala itsusitzat edukitzeak ez du ezer esan nahi, zu zeu izatea da garrantzitsuena.

    Izengoitia: kirikiño

    ResponderEliminar
  149. Papasbi
    Gorputzari dagokionez, zoriontsu izateko garrantzitsuena zure gorputzarekin gustora egotea da, eta kasurik ez egitea besteenari edo besteek esaten dutenari. Esan dudan bezala, edertasuna garrantzitsua da, baina ez besteei iruditzen zaienaren arabera, baizik eta zuk zure burua ederra ikustea. Horretaz gain, argi dago izateko era, osasuna, familia… oso garrantzitsuak direla. Denek esaten dugu barrukoa dela garrantzitsuena, baina gero denok kanpokoan fijatzen gara lehenengo. Fisikoak ez luke horrelako inportantziarik eduki behar, baina badu.

    ResponderEliminar
  150. Dudarik gabe hori guztia gure buruetan dago. Noski zoriontsuak izan gaitezkela gizartean polita bezela ezagutzen duguna izan gabe! Batzuetan ez da erraza gure gortputzarekin gustora egotea, gure inguruko guztiak gorputz "perfektu" bat edukitzen saiatzen ari direnean. Azkenean, telebistan ikusten duguna ongi dagoen gauza bakarra dela uste dugu. Beti bakoitza bere buruaren arduraduna dela esaten dugu, baino horrekin ez dugu ezer lortzen gure ingurukoek aurreiritziekin jarraitzen badute. Beti ahaztu egiten gara gure buruetan dauden ideietaz, sentimenduetaz, pentsamenduetaz... Gauza horiek erakusten dute nolakoa zaren benetako bizitzan. Gauza horiek desberdintzen gaituzte besteengandik. Agian, itxura bat bakarrik ez garela ulertzean, ez diogu fisikoari horren besteko garrantzia emango.

    - 257

    ResponderEliminar
  151. Ez zara ederra izan behar edo gorputz politena eduki behar zoriontsu izateko. Horiek txorakeriak dira. Agian, badago jendea, zeinek bere bizitzako etapa batean, bere itxura fisikoarekin obsesioa dauka, eta pentsatzen du bikotea lortzeko edo lagun gehiago edukitzeko itxura fisikoa ezinbestekoa dela. Baina etapa hori amaitzean, konturatzen zara, itxura fisikoarekin obsesionatuta egotea txorakeri bat dela. Honekin ez dut esan nahi zure itxura fisikoa ez zaintzea, ezta gutxiago ere, baina bai ez preokupatzea hainbeste, beti modan jantzi behar duzula, egunero gimnasiora joan behar duzu bestela gizena jarriko zarela… Eta ekintza honen errudun nagusia da, komunikabideak eta haiek erakusten diguten zoriontsua izatea zer den. Zuk zure zoriontasuna modu batean edo bestean biziko duzu, baina bakoitzak bere modua dauka.
    XENAM

    ResponderEliminar
  152. Nire ustez, gaur egun oraindik pertsona baten itsura fisikoak garratzi handia du.

    Gizarteak markatutako esterotipoak, hau da, argala izatea, gizarteak esaten duen bezala gaztea,etb. eragin hadia du bai jendea ezagutzerakoan eta baita lana aurkitzerakoan. Askotan, esterotipo horiek ez jarraitzeagatik pertsona arrarotzat hartzen gaituzte. Txikiagoak gareanean esterotipoek eragin handiagoa dute gugan. Zeren eta, ziurtasun gutxiago dugu gure buruarengan eta pentsatzen dugu esterotipoak jarraitzen ez baditugu ez garela onartuak izango.

    Baina nire ustez, heldutzen zoazen einean konturatzen zara pertsona batean gehien balio duen gauza ez dela fisikoa, bere izaera baizik.

    DORDOKA!

    ResponderEliminar
  153. Nire ustez zoriontsua izateko ez da garrantzitsua gorputz ederra edukitzea baina jende askori eragiten dio itxura fisikoa edukitzeak. Nire ustez zaren bezalakoa onartzea da inportanteena eta ez besteek esaten dutena. Egungo bizitzan bikotea bilatzeko itxura fisikoan arreta jartzen da baina nire ustez potologoa bada ez diozula zertan ezetzik esan behar bera nolakoa den ezagutu aurretik. Askok esaten dute itxura oso garrantzitsua dela baina ez dut berdin pentsatzen nire ustez izaera eta jarrera dira inportanteenak.
    NIre iritziz ez dugu batere ondo egiten munikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek kopiatzen, bakoitza den bezelakoa delako. Baina norberak ikusiko du zer segi eta zer ez.

    HERNIO

    ResponderEliminar
  154. Nire ustez fisikoa ez da garrantzitsuena baino askotan esteriotipoak ezbalinbadituzu jarraitzen edo ez balinbaduzu fisiko ederra izaten ez zaituzte onartzen, norbait ezagutzerakoan esteriotipoak jarraitzen ez dituzunean zailagoa da eta hori penosoa iruditzen zait, askoz garrantzitsuagoa iruditzen zait pertsonalitate ona edukitzea fisiko on bat izatea baizik.

    XORRO

    ResponderEliminar
  155. Nire ustez gure gorputzarekin gustora egon behar gara eta estereotipoak ez direla segi behar. Jendea zaren bezala onartu behar zaitu fisikoa ez delako garrantzitsuena eta jendea horregatik kritikatzen balinbadizu nire ustez pertsona horrek ez duela merezi zure atentzioa. Hori bai zure gorputza maite behar duzu, baino osasuntsu bizi behar zara eta zure gorputza zaindu behar duzu osasun ona edukitzeko. Jendea ez dizu fisikoarengatik onartu behar pertsonalitearengatik baizik, nahiz eta gehienak pertsona bat ezagutu baina lehen bestearen fisikoan fijatu.

    Min+

    ResponderEliminar
  156. Nire iritziz gaur egun gure itxura fisikoa oso garrantzitsua, da nahiz eta ez lukeen izan behar. Beti ere itxura fisiko polita edukitzeak ez da zoriontsu egiten zaituela baino bai ematen dizu motibazio puntu bat. Segun eta pertsona nola den nahiz eta ez eduki itxura "polita" gustura egon daiteke daukanarekin, eta segun eta pertsona nola den ez da gustura egongo.
    Gaur egun itxura fisikoak garrantzi handia duela iruditzen zait pareja aurkitzean, gaur egungo jendea gehiago fijatzen baita itxura fisikoan izaeran baino.
    Ni ez naiz moda zalea eta ez zait ondo iruditzen modaren esklabu izatea, baino ni asko fijatzen naiz jendearen fisikoan eta ni ere ahalik eta "egokien" egotea gustatzen zait, hau da, bastante begiratzen dut itxura fisikoa.
    BOLIGRAFOA

    ResponderEliminar
  157. Nire ustez gorputzez ederra izateak eta zoriontsu izateak ez dute inungo harremanik. Ederra delako pertsona bat, ederra ez den beste bat baino zoriontsuagoa dela? Ez dut uste horrela izan behar duenik. Garrantzitsuena zure gorputzarekin gustora egotea da, eta gaur egun dauden esteriotipoetatik paso egitea ikasi behar dugu. Bikotekideen kontuan, niretzat gutxienez izaera da garrantzitsua, gorputz polit baten bila bazoaz bakarrik, zorte on. Badira pertsona batzuk bi gauzak direla, bihotz onekoak eta politak, baina askoz garrantzitsuagoa da barrukoa, kanpokoa baino. Egia da lanerako eta beste hainbat gauzetarako asko begiratzen dutela ematen duzun irudia, desgraziz.
    Modak jarraitzekoa, bueno, niri gustatzen zait moda jarraitzea baina ez dut burua jango ez banaiz joaten aldizkarietan ateratzen diren bezala. Bakoitzak nahi duena jantziko du, askeak gara.

    ResponderEliminar
  158. Gaur egun garrantzi gehiegi ematen zaio fisikoari. Jendak uste du zoriontsu izateko beharrezkoa dela gorputz ederra izatea, baina nire ustez, ez da horrela, zu gustura bazaude zure fisikoarekin nahikoa da, askoz garrantzitsuagoa da izaera fisikoa baino. Pertsona ona izatea eta mentalki ondo egotea da bizitzaren gakoa.

    ResponderEliminar
  159. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa gorputz eder bat edukitzea baina egia da gorputz ederra dutenak edo gustora daudenak beraien gorputzekin konfiantza gehiago dutela beraien buruarekiko.Nire ustez,zoriontsu izateko garranrzitsuena izaera,osasuna eta harremanetarako trebetasuna da baina egia da diruak asko laguntzen duela.
    Baina jende askomdago ez dagoena eroso bere fisikoarekin eta oso zoriontsua dena.
    Beste alde batetik, lagunak eta bikotea izateko itsura ez da garrantzitsua baina lana edukitzerakoan bai,askokmkontuan hartzen dutelako.
    Nire ustez pertsona bati begietatik sartzen zaion lehenengo gauza fisikoa da baina ez da garrantzitsuena izaera eta jarrera hori baino garrantzitsueagoa da.
    Uzturre

    ResponderEliminar
  160. Jendeak fisiko "eder" bat bilatzen ibiltzen da, ederragoa sentiarazten diolako, garrantzitsuena alde batera utzita, izaera, izaerarik ez duen pertsona bat ez da pertsona, beste baten izaera izaten saiatzen dena ez da pertsona fisiko eder bat izanda ere, bakoitza den bezalakoa da eta ezin da aldatu. Pertsona batek sekulako fisikoa izan dezake, baina gero izaera ez baduzu gustokoa, non dago edertasuna?
    MELOKOTOIA

    ResponderEliminar
  161. Nire ustez jendea dago asko saiatzen dena fisiko ederrena bilatzen , batzuetan gehiegi; baina, beste batzuk nahiz eta denok saiatu, ez die horrenbesteko garrantzia ematen eta hori da nire ustez egokiena.
    Garrantzitsuna izaera baita, hori eduki ez gero urrunago irits zaitezke, edertasunarekin baino...

    ResponderEliminar
  162. Nire ustez, zoriontsu izateko, ez da gorputz ederra eduki behar, zeren eta zoriontsu izate hori utopikoa da pertsona askorengan, zoriontasun perfektua bilatzen saiatzen dira eta orduan eta gertaugo sentitu orduan eta urrutiago ikusten dute.
    Nire iritziz zoriontasuna hitza zorotik dator eta bakoitza bere zoroak gidatzen duela esango nuke eta zoro hori bere gorputzari begira ez dela geratuko.
    Nahiz eta gehiengoak ezetz esango lukeen, jarri zizkiguten estereotipo horietatik zenbat eta urrutiago ikusten duzun pertsona horrekiko pena edota barrea eragingo dizu.
    Pertsona batek erakartzen bazaitu bera den bezalakoa delako gustatzen zaizu bai fisiko eta baita izaeragatik ere.
    Modak eta komunikabideek min asko egin dute urteetan zehar, baina pixkanaka aldatzen ari direla esango nuke. Orain modeloen abanikoa zerbait zabaldu da baina oraindik asko dago egiteko.
    Izengoitia: Iñorrez.

    ResponderEliminar
  163. Zoriontasuna ez da neutzen zuk duzuna gatik zoriontasuna gauz berezia da. Ez da bearrezkoa ederra izatea edo dirua edukitzea edo trebea izatea, horiek deseoak dira, egia da ekonomikoki egoera txarrean bazaude zoriontxua izatea zaila dela gaur egun, mundua diruak mutzen batu. Baina hortaz aparte badira beste faktore batzuk ezberdinak direla pertsona guztietan. Gaur egun oso garrantzitsua da pertsona polita izatea batez ere irudi publikoa zarenean baina ez du zertan behar, pertsona bat ez da ospetsua edo maitagarria itsuragatik, ekintzak eta izateko erangatik ordea.

    Izengoitia: KTM 125

    ResponderEliminar
  164. Zoriontsu izateko ez da beharrezkoa zure gorputza komunikabideetan agertzen denaren modukoa izatea, bakoitza bere gorputza den bezela maitatu eta errespetatu behar du eta jende asko dago bere gorputzarekin gustora baino oraindik gehiago bere gorputzean "defektu" bat edo gehiago ikusten duena. Bizimodu duin bat izateko garrantzitsuena ez da gorputz ederra izatea, gorputz ederretik jende gutxik eramaten du bere bizimodua aurrera.Nire ustez bi pertsonen arteko erakarpena haiseran itsurak egiten du baino ondoren bere izaera ezagututa gehiago maitemindu zaitezke edo gutxiago, horrek du garrantzi handiena.
    Lehen esan dudan bezela orain "modan" dago argal egotea, baino horretara iritsi nahi duten batzuek zenbait gaixotasun izaten dituzte oso arriskutsuak direnak osasunerako, adibidez anorexia eta bulimia.
    Izengoitia:kaillou

    ResponderEliminar
  165. Gaur egungo gizartean diruak garrantzi handia du, balio asko du diruak eta batez ere garrantzi handia du kirol arloetan. Ez nago ados batzuek diru gehiago irabaztea besteek baino, lan bera egin arren. Adibidez kirol batean, zehazki, futbuleko eta saskibaloieko jokalariak diru asko irabazten dute emakumezkoekin konparatuta biak jokalari profesionalak izan arren, hau da, gizonek eta emekumeek irabazten duten diruaren aldea handia da. Nire ustez garrantzitsuena da parte-hartzea, adiskidetasuna, osasuna eta dirua garrantzi handia duelako. Baita ere ez nago ados jokalari horiek diru asko asko irabaztea, eta beste lan batzuk irabazten dutenaren ezta erdia ez dutela irabazten, hor oreka bat egon beharko lukete. Kirol hauek zientzilari, mediku, irakasle…. baino askoz gehio baloratuak daude eta hori ez da justua. Hainbeste diru eman beharrean jokalari hauei gizartean daude arazoak konpontzeko erabili beharko genukeela uste dut.
    IZENGOITIA: Odolgoxo

    ResponderEliminar
  166. Ez du zertan gorputz ederra izan behar zoriontsu izateko baina bai egia delagorputz ederra dutenak asko zoriontsu direla. Zoriontsu izateko garrantzitsuena izaera, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna eta familia dira niretzat, nahiz eta diruak ere asko lagundu.
    Bai, noski posible dela, jende asko dago itxuraz ez dela ederra ikusten baino oso zoriontsua dela, dena den edertasuna erlatiboa da.
    Batzuek lagunak egiteko, bikotea lortzeko... garrantzi handia ematen diote itxurari baina ez da hainbesterako. Niretzat garrantzitsuagoa da itxura lana aurkitzerako garaian, itxura itxusiko jendea ez baitute azkar hartzen.
    Pertsona bat erakartzerakoan biek eragiten dute, batzuek garrantzi gehiago ematen diote fisikoari baina nik nahiago dut fisiko ez hain ona izatea eta izaera ona izatea. Garrantzitsua gehien ematen diot izaerari zeren eta izaera ez da aldatzen eta fisikoa bai.
    Ez dugu ondo egiten komunikabideek sartzen dizkiguten gorputz edertasun ereduei kopiatzen, beraiek perfektuak direlako, ia beti akatsik gabe eta kalte egiten digu haiekin konparatzea. Gu ez gara haiek bezalakoak eta guregan akatsak ikusten ditugu eta gaizki ikusten gara, ez garenez perfektuak. Horrela sortzen dira batzuetan gaixotasunak, adibidez anorexia.
    agirretxe

    ResponderEliminar
  167. Bakoitzak desberdin pentsatzen du eta iritzia egun batetik bestera alda dezake. Edertasuna subjektiboa da, eta subjektibotasun horretan sartzen da gaur egun ederra kontsideratzen dena. Hala ere, mila arrazoi egon daitezke norbait bere gorputzarekin eroso egoteko edo norbaitek erakartzeko. Agian arrazoi horiek ez dira zureak, erein egin dizkizute, baina zu horretaz ziur bazaude eta zoriontsu bazaude ba aurrera. Bestalde, ez bazaude zoriontsu eta seguruenik arrazoia egungo edertasuna betetzen ez duzulako bada, arazo larria. Zure gorputza onartu edo ez izan inoiz zoriontsu, zuk aukeratu.

    Floyd

    ResponderEliminar
  168. Nire iritziz gaur egun garrantzia gehiegi ematen zaio gorputzaren irudiari eta hau hau gertatzearen arrazoi nagusienetako bat da gizarteak saltzen digun estereotipoan sartu nahia izatea da. Gainera badira fisikoa baina gauza askoz garrantzia, esaterako: izaere, jakintza maila... Bestalde oso garrantzitsua da zure gorputza maitatzea zeren eta honek konfiatza handia ematen dizu. Jarraituz, esan berdin diola nolakoa izan azkenean denok zerbatt dugu komunean ez garela perfektuak.Hasieran esan bezala gehiegi egiten diegu jaramon gizarteak emaniko modeloei azken finean guk modari kaso egiten diogulako jarraitzen du honek.
    Nik uste borobilduz propaganda modelo edo estereotipoz inguratutako gizarte batean bizi garela.

    ResponderEliminar
  169. Nire ustez zoriontsu izateko ez dugu zertan gorputz politik eduki behar. Bakoitzak bere gorputzarekin gustura baldin badago naikoa da, eta ez bada orrela beste gauza askorekin zoriontsu izateko aukera du. Baina gaur egun gure itxura oso garrantzitsua da lan batzuetarako, adibidez erropa denda batean edo jendearen aurrean lan egiterakoan dute neska argal bat lodi bat baino lehenago artuko eta hori oso tristea iruditzen zait, denok aukera berdinak eduki beharko genituzke. Jendea ezagutzerakoan ere asko egiten du gure fisikoak, normala den bezela pertsona baten ikusten duzun lehenengo gauza bere fisikoa da eta batzuetan jendeak beste pertsona batzuk baztertzen ditu lodiak izateagatik baina beraien izateko era ezagutu gabe eta azkenean beraiek izaten dira pertsona onenak.

    ResponderEliminar
  170. Zoriontsu izateko bakoitza den bezala onartu behar du. Eta besteen iritzia ez hartu kontuetan. Zuk naiduzun guztia egite lasaitasun osoarekin. Gaur egun itxura oso garrantzitsua da zorigaitzez. Lan batera aurkeztekoan lehenengo inpresioak uste duguna baino lehenago artzen dute kontuetan. Beharbada lan batera argal eta lodi bat aurkezten badira eta biak ikasketa berdinak badituzte gehienak argala dena artuko zuten. Zergatik? Hobeto ikusten dutelako eta hori ez zen batere horrela izan beharko.

    ResponderEliminar
  171. Nire ustez, gorputz perfektua edukitzea ez da zoriontsu izateko behar dena zure gorputzarekin gustura da zoriontsu izateko modu bakarra. Segun zein lanetako garrantzia handia du itxura fisikoak eta batzuetan pertsonengan duzun erakarpena aldatu egiten da segun ze itxura fisikoa duzun.

    Frantzisko

    ResponderEliminar
  172. Nire iritziz ederra izatea kultur maila, osasuna, giza harremanetarako trebetasuna... lotuko nuke izan ere ez gorputz polita izateagatik zoriontsuago zara, pertsona asko daude ez direla gizarte honek eskatzen dituen neurrietan sartzen eta beraien gorputzekin arro daudenak eta hori oso pozgarria iruditzen zait. Baina badaude beste pertsona batzuk ez daudenak harro eta horrek eguneroko bizitzan,bikotea aurkitzeko,lagunak egiteko,lana bilatzeko estereotipoen barruan sartzen ez direnak zailtasun handiagoak dituzte zoritxarrez.
    Onartu beharra dago lehenik itxura fisikoa hartzen dugula kontuan, baina zu pertsona horrekin hizketan hasten bazara, edo simpleago esanik erakartzen bazaitu gizentxeago egonda ere, erakuts dezakegu ez dela beharrezkoa itxura fisko "ona" edukitzea. Askotan gainera kanpoko itxurari begiratzen diogu barruko itxura baino lehen eta askotan oker ibiltzen gara.
    Bakoitza den bezalakoa da eta bere gorputza maitatzen saiatu behar gara gustatu edo ez gustatu.
    AMOKU

    ResponderEliminar
  173. Ez da beharrezkoa gorputz eder bat edukitzea zoriontsu izateko. Baina, zer da edertasuna? Niri ederra iruditzen zaidan gauza bat beste bat ez zaio igual ederra iruditzen, hori gauza objetiboa da. Norberak beren gorputza maitatu behar du eta hori maitatzen baduzu zoriontasuna edukiko duzu.
    Gorputzaz gain, badira beste faktore batzuk zoriontsu izateko. Adibidez, jendeak zaren bezelakoa zarela maitatzea edo zure izaeragatik maitatzeak askoz zoriontasun gehiago emango dizu itxuragatik maitatzea baino.
    Pertsona batengan fijatzerakoan egia da fisikoa dela lehen ikusten duzula eta erakarpen fisiko minimo bat egon behar dela uste dut. Baina jendeak garrantzi gehiegi ematen dio gorputzari barruan dagoen pertxona baino.
    KARAKOLA

    ResponderEliminar
  174. GORPUTZ EDERRA IZATEA EZ DIZU IÑORA EMANGO BIZITZA HONETAN EZ BADA EMAZTE DIRUDUN BAT IZATEKO BAINA KULTUR MAILA EZAGUTZA ETA DIRU K AMAN DEZAKEN POZA ETA SATISFAKZIOA EZIN DA KONPARATU GORPUTZ EDAR BAT IZATEAREKIN GORPUTZ EDER ORI EDERRA DELA ESAN DIZUELAKO ,ETA OKERRENA DA AGIAN ZURETZAKO EDERRA DENA BESTEARENTZAT EZ DA IZANGO EDO ALDERANTZIZ
    KOMENTARIOA

    ResponderEliminar
  175. Nire ustez, zoriontsu izateko ez duzu zertan gorputz ederra eduki beharrik. Zure burua maitatzen ikasi behar duzu eta zaren bezalakoa onartu, horrela zoriontsu izango zara beti. Gainera, batentzat ederra dena beste batentzat itsusia izan daiteke, pertsona guztiok ez ditugu gusto berdinak, beraz, zure gorputza den bezalakoa onartu behar duzu.
    Egia da,eta hala erakusten digu gaur egungo gizarteak, itxura fisikoari garrantzi handiegia ematen diogula. Nahi edo ez beti begietatik lehenengo sartzen zaiguna itxura fisikoa delako.
    Moden kontua ere aipagarria da gure gizartean, gutariko asko "moden esklabo" bihurtzen garela esan genezake, moda berri bat atera bezain pronto, jarraitzeko beharra sentitzen dugulako. Nire iritziz, modak jarraitzea ez dago gaizki baina dena bere neurrian, pasa gabe, obsesiora iritsi gabe.
    LEYLA

    ResponderEliminar
  176. Ez du zertan, hau da, ederra izateak ez du dena esan nahi, hau da, ederra izateak ez du esan nahi dena ona duenik eta ez bazara ere ez du esan nahi dena txarra duzunik, hau da, nahiz eta ederra izan al ditzakezu lagun gutxi ala ia inor ere ez eduki eta horrek erakusten du zoriontsu bizitzeko ez dela dena kanpokoa baizik zure izakera ez bada jendearen gogoko al zarela bizitzan baztertua izan eta alderantziz, hau da, itsusia izan arren jendeari zure izakera gustoko badu al duzu zoriontsu eta lagun artean bizi.
    Honekin esan nahi dudana da inor ez dela perfektua, denok ditugu gure akatsak baina edertasunaren aurretik oso garbi eduki izakera ona eta jendearen gusturako izatea.

    Izengoitia: EGURRE

    ResponderEliminar