Páginas

lunes, 5 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 1 Batxilergoa / Sexismoa irakasleari



7)  Ospitalera, medikuarengana joaten garenean, tokatzen zaizkigun mediku, erizain, ginekologoak eta abar onartu behar ditugu, nahiz, askotan, beren sexua ez etorri bat gurearekin. Gainera, batzuetan, beren aurrean biluzi behar izaten dugu edo gure gorputzeko zati “intimoetan” lan egin behar izaten dute. Baina ezin dugu tokatu zaigunari, gure sexukoa ez delako, uko egin eta gure sexu berekoa eskatu. Zer iruditzen zaizu? Ados al zaude? Ala norberak nahi izanez gero, medikuek, erizainek eta abarrek, norberaren sexukoak izan beharko lukete?
Gorputz Heziketako irakaslearen lanen artean bat, izerditu ondoren ikasleak dutxaraztea, dutxatzen direla kontrolatzea eta jarrera hori ebaluatzea da. Dutxatzen direla ziurtatzeko irakasleak ikasleak dutxatzen ari direnean aldageletan sartu eta bere horretan ari direla ikusi behar du. Irakaslea aldageletan sartzen ez bada, ezin du dutxatzen direnik ziur jakin, ikasleek erraz engaina dezaketelako. Baina irakaslea beste sexukoa bada?
a)  Berdin dio. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke.
b)  Ez nago ados. Bere sexuko ikasleak bakarrik kontrola ditzala eta beste sexuko ikasleak dutxatzen diren kontrolatzera beste sexuko irakasle bat etor dadila.
Interesgarria litzateke, galdera honetan, neska ala mutila zaren azaltzea (betiere modu anonimoa mantenduz).

93 comentarios:

  1. Neska naiz.

    Nire ustez, ez du garrantzi asko zure sexu berdineko edo desberdinekoa izatea medikua biluzik jartzerakoan. izan ere beraien lana da eta ohituak daude horrelako gauzak egitea. Ez zaie arraroa egiten baina norbaitek bere sexu berdinekoa nahi izango balu nire ustez eskubidea eduki beharko luke aldatzeko. Arrazoiak izango ditu hori egiteko.
    Dutxatzeko kasuan, nik nahiago dut nire sexu berdineko irakaslea pasatzea kontrolatzera, ez badago arazo handirik. Ez badut veste sexuko irakasleak ni ikustea nahi ez dut zertan bere aurrean dutxatu.


    SOINKETA

    ResponderEliminar
  2. Niri gehiegizkoa iruditzen zait horrelakoak galdetzea ere, burua jan besterik ez dutelako egiten honelako galdera hauek. Mediku, erizain edo dana dalako hori bere lana egiten ari da, ez da hara joan zuri zehazki ipudia begiratzera. Tontakeri galanta iruditzen zait, hori bai dela atzera pausoa egitea, berdintasunera iristen saiatzen ari garenean honelako galderak egitea.
    eta gauza bera esango nuke gorputz heziketako irakasleak kontrola pasatzera pasa behar badu, bera bere lana egiten ari da, ez da ipudiak begiratzera etorri. Utz iezaiozu bakean bere lana egite, horretarako kobratzen du eta.
    Eta egitan, honelako galderek gaixotu egiten naute. Burua jan besterik ez baitigute egiten. Inoiz galdetu izan ez baligute, ez genukeen honelako arazorik izango.
    NI

    ResponderEliminar
  3. Pertsona gehienok lotsa daukagu sexu kontrako baten haurrean biluztea pentsatuz sexualki gustatuko diogula, eta gure sexuko pertsona bat eskatzen dugu. Baina dakigunez, homosexualitatea existitzen da eta gure sexu berdineko medikua homosexuala ahal izan dezake eta zer, lotsa berdina edukiko dugu? Pentsatuz sexualki gustatuko diogula? Azkenean, pertsona hori bera lana egitea etorri da besterik ez. Normala ikusten dut, agian hasieran lotsa izatea ezezagun batean aurrean biluztea, baina bestela ez daukagu zertan lotsa eduki beharrik.
    Nire ustez, ez zen dutxa kontrola egin behar, zeren agian klase batean ez duzu izerdi egin (nire kasuan ia gehienetan) eta dutxatzea izerdi egin gabe, absurdua da. Gainera badago jendea, nork bere inseguritateak dituen eta ez du biluztu nahi x arrazoiengatik bere ikaskideen aurrean, eta guztiz errespetagarria iruditzen zait. Beraz, hoberena da, nire ustez, nahi duenak dutxatzea dutxa kontrolik gabe eta puntu deigarririk gabe.
    Ni neska naiz eta guztiz onartzen dut irakastea sartzea aldageletan dutxa kontrola egitea, azkenean bere lana da eta dutxa kontrola egitea badator ondo iruditzen zait. Baina badago jendea nork pentsatzen du (neskak bereziki) irakastea beraiei begiratzea datorrela baina lehen esan dudan bezala, sexu berdineko irasleak homosexuala izan daiteke.
    Ondorioz, dutxa kontrolik ez egia da hoberena.

    ResponderEliminar
  4. Nire ustez, guztiz juxtua da tokatzen zaizun mediku, ginekologo edo dena delakori hori tokatzen zaizuna onartzea. Gehienbat denak pertsonak garelako, eta denak gauza berdinak ditugulako. Egia da zure sexukoa ez den beste norbait tokatuz gero ez zarela zure sexu bereko batekin bezain eroso sentituko baino ukatzeraino ezin zaitezke iritsi. Batzuek , arazo pertsonalen bat edukiz gero , bidezkoa irudituko litzaidake aukeran jartzea baina bestela, nire ustez, edoizen jar daiteke zurekin. Bestetik, gorputz heziketako saioa amaitzean dutxa derrigorrezkoa da, eta ebaluatu egiten da . Horretarako gorputz heziketako irakasleak bi aldageletatik pasa behar du, bere sexua zein delarik. Batzuk ez daude ados, beraien sexu desberdina duen batek dutxako kontrola pasatzearekin.Baina nire ustez, nire kasuan ni neska izanik eta irakasleak mutila ez dut inolako arazorik berak kontrola pasatzearekin. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Horregatik, nik onartu egiten dut bi aldageletan sartzen uztea eta dutxa kontrolak berak pasatzea. Ados nago.

    IZENGOITIA:XURI

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Berdin dio zein sexuko medikua den onartu egin behar dugu tokatzen zaiguna gure sexu berekoa izan edo ez izan. Azkenean sexuak ez bereiztea eskatzen dugu baina gero horrelako kasuetan gure sexu berdineko pertsonak eskatzen ditugu. Horrekin ez dugu ezer lortzen eta berdin dio mediku hori ze sexukoa den bere lana ondo egiten duen bitartean. Nire ustez irakasleak dutxa kontrola pasatzea onartua dago. Azkenean bere lana da eta.
      SASI

      Eliminar
  5. Ez du inporta zein sexutakoa den tokatzen zaigun mediku,erizain edo ginekologoa. Beraiek bere lanean hari dira eta zure osasuna kontrolatzen dute.Beraiek ez daude zuri epaitzeko edo beste ezertarako. Lanbide hauetan ez bazaigu inporta gure sexu aurkako pertsona batek azter gaitzan, zergatik soinketako arloan bai? Niri pertsonalki ez dit axola honek, irakaslea beste edonor bezala bere lanean dago eta bere bete beharrak egiten. Beraz ez dut uste nahi eta ez gure sexu berdineko irakasle batek kontrolatu behar gaituenik.

    ILARGIA

    ResponderEliminar
  6. Nire ustez mediku, erizain edo dena delakoaren sexuak ez luke garrantziarik izan behar, azken finean bertan lana egiten ari dena emakume edo gizon izan, prestakuntza berdin berdina jaso du. Onartu egin beharko genuke, denak pertsonak gara, eta denok dakigu nolakoak diren gorputzak, beraz ez dakit jendeak zergatik pasa behar izaten duen horrenbesteko lotxa. Gainera gorputzarekin zerikusia duen ikasketak egin dituen batek esperientzia gehiago du, eta denetik ikusiko zuen seguruenik. Gorputz Heziketako irakaslearekin ere berdin gertatzen da. Saio baten ondoren beharrezkoa da dutxatzea, beraz hau kontrolatzeko derrigorrez sartu behar du irakasleak begiratzera. Ikasle guztiek onartu behar dute, bere eginbeharra delako, ez dut uste aukeran jarri behar zaienik sartzea nahi duten ala ez. Irakasleak sartu egin beharko luke bi aldageletara, eta lotxa ematen dionari dutxako puntuaketa kendu, bestela eskakeatzea oso erraza da. Beraz onartu egin behar da.

    ESABAT

    ResponderEliminar
  7. Ni neska naiz eta tokatu izan zait medikuarenera joan eta medikua mutil bat izatea. Pertsonalki ez diot garrantzirik ematen horri, izan ere, bere lana hori da eta lan horretako momenturen batean zu biluzik ikusi behar bazaitu, ez zait iruditzen ezer arrarorik dagoenik edo medikua aldatzeko arrazoirik egon behar duenik.

    Hala ere, ulertzen dut pertsona batzuk beraien sexu bereko medikua eskatzea, izan ere, arrazoi pisutsuren bat izan dezakete; aurreko medikuren batekin esperientzia txarren bat adibidez.

    Dutxetako kontuan sakonduz, hasteko, nire ustez ez luke dutxa kontrolik egon behar, izan ere, askotan ez gara asko izerditzen eta alferrikako gastua dela iruditzen zait. Hala ere, badakit egin beharra dagoela eta irakasleak kontrolatzera sartu behar duela. Kasu honetan, nire ustez ez genioke garrantzirik eman beharko zein sexutako irakasleak egiten duen kontrol hori, baina hala ere, eta onartzen dut, nik ere nahiago izaten dut nire sexu bereko irakasleren batek egitea.

    SAGUTXO

    ResponderEliminar
  8. Ni neska naiz. Mediku baten kontsultara noanean, niretzako lehentasuna nire osasunak dauka eta une horretan ez diot garrantzirik ematen nire sexu berekoa edo ezberdinekoa den medikua. Izan ere, profesional baten eskuetan gaude eta ongi tratatuak izaten gara. Beraz, hori da garrantzitsuena. Gainera, adin txikikoak garenez, gure gurasoek lagunduta joaten gara medikuarengana, eta horrek segurtasuna ematen digu.

    Dutxari dagokionez, iruditzen zait maila honetan norberak badakiela noiz den beharrezkoa dutxatzea eta noiz ez. Beraz, ez litzateke dutxako kontrolik egin behar, baina egin beharko balitz, ikasleen sexu bereko irakaslea sartu beharko litzateke aldageletara. Bestalde, lehen hezkuntzatik ohituta gaude soinketako klaseetan dutxatzen, beraz badakigu atseginagoa dela izerditu ondoren dutxa bat hartzea. Hori jakinda, irakasleak konfiantza pixka bat azaldu beharko luke, nahiz eta ulertzen dudan erraza dela engainatzea.

    EGUZKI

    ResponderEliminar
  9. Nire ustez medikua, erizaina...zure sexu berekoa ez izateak ez luke garrantzirik izan beharko. Medikuarenera osasun arazoengatik joaten zara eta bai emakume batek bai gizonezko batek ematen dizun tratua berdina da. Ni neska naiz eta badakit askok nahiago izaten dutela medikua haien sexu berekoa izatea biluzteko orduan, niri berdin dit, profesional hauek egunero ikusten diztuzte gorputz biluztuak, ez dut ikusten arazorik haien aurrean biluzterako orduan, sexu berekoa den edo ez kontuan hartu gabe.
    Dutxaren gaiean murgilduz, nire ustez ez litzateke dutxa kontrolik egin beharko, bakoitzak erabaki beharko luke dutxatu edo ez, baina beharrezkoa dela kontuan hartuta, niri berdin dit irakaslea sexu ezberdinekoa izateak eta dutxatzen ari garen edo ez kontrolatzea. Hala ere, ulertzen dut askok nahiago izatea irakaslea sexu berekoa izatea, beraz, aukeran jarriko nuke, hau da, gela batean ikasleren batek ez badu bere sexu ezberdinekoa irakaslea sartzea nahi, errespetatu beharra dagoela iruditzen zait.

    UDABERRIA

    ResponderEliminar
  10. Nire ikuspuntutik, ez zait axola sexu berdineko edo ezberdineko mediku, ginekologo edo dena delakoak atenditzea ospitalera edo kontsultara joatean. Ez zaio sexuari begiratu behar zeren biek ala biek profesionalki jokatuko dute eta beraien lana egitera joango dira, ez inolako beste intentziorekin. Biluzte edo parte intimoak tratatzeko orduan ere, lehen esan dudan bezala, ez du atenditzen duen sexuak zerikusirik, baizik bere profesionaltasunak eta egindako lanak. Normala da lotsatzea edo deseroso sentitzea, baina kontuan hartu behar duzu atenditzen dizuna bere lanean ari dela.
    Eskolan jinasia egin ostean irakasleak nor dutxatu den eta nor ez kontrolatzera pasa behar du. Nik gorputz heziketa txiki txikitatik egin izan dut eta egon dira urte batzuk rebisioa pasatzera beste sexuko bat pasa dena eta inoiz ez zait axola izan eta orain ere ez zait axola. Azken finean ikusten badut prefesionaltasunarekin jokatzen ari dela eta kontuan hartuta bere lanaren parte dela, berdin izango litzaidake bat edo beste etorriko balitz.

    URTXINTXA









    ResponderEliminar
  11. Urte askotan zehar behar baino inportantzia gehiago eman zaion gai bat dela iruditzen zait. Jendeak lotsatu egiten dela dio, baina, tokatu zaizuna tokatu zaizu eta kito.

    Azken finean ez dago kontrako sexuko baten aurrean biluzteaz zertan lotsatu. Nik uste dut lotsa hauek, jaso dugun heziketarekin bat datozela. Txikitatik ikusi ditugu komun, aldagela... ezberdinak sexu ezberdinentzat, baita mutilak mutilekin eta neskak neskekin jolasten. Heziketa hau dela eta, lotsak sortu dira. Baina, egia esan behar badut, uste dut arazoa gehienbat nesketan sortzen dela(ni neu mutila naiz). Hala ere, konturatu behar dugu, lanean ari den medikua, irakaslea... ez dabilela lan hori egiten gorputz biluziak ikusiz disfrutatzeko. Baizik eta kobratu egin nahi duelako, eta hori lortzeko, betebehar hori bete behar duelako. Lan ezberdinak daude, eta bat oraintxe aipatzen ari garena da. Lan hau ere baten batek egin beharra dauka, beraz, errespetatu egin behar dugu langilea.

    Uste dut nahiko argi geratu dela zein den nire iritzia. Tontakeria bat iruditzen zait horrelako kontuez arduratzea, azken finean ez baitute garrantzia handirik.

    SATOR

    ResponderEliminar
  12. Berdin du zure ginekologoa edo dena delakoa zure aurkako sexukoa izatea, bere lanean ari da eta azken finean deseroso jartzen ari garen pertsona ez gara gu bestea baizik. Honelakoetan banaketa egiten ari gara, zuk pertsonalki zure sexuko pertsona bat nahi baduzu, joan zaitez eta aurki ezazu tokiren bat horrelakoak egiten dituztenak, baina adibidez; ginekologoarengana joan eta beste bat nahi duzula eskatzea ez zait bada edukazio onekoa iruditzen, ezin gara bakoitza nahi dituen gauzak eskatzen ari eta.
    Soinketako klaseei buruz, ni neska naiz eta egia esan berdin dit irakaslea emakumea ala gizonezkoa den, ni ere aukeraketan hasiko banintz nire sexukoa noski nahiago nukeela baina gizona bada kontrola pasatzen duena, bada gizona izan dadila.

    ROCKY

    ResponderEliminar
  13. Nire ustez ez du axola tokatzen zaizun medikua, ginekologoa... neska edo mutila den. Azken finean, beraiek bere lanaren bitartez zuri laguntzen dizute. Azken finean zure gorputzaren zatiren batean edo zure zati "intimoetan" zerbat gertatu ezkero, hauek dira gehienbat zuri lagunduko dizuenak. Azken finean beraien lana hori delako.
    Beste alde batetik niri ez zait beharrezko iruditzen gorputz heziketako irakaslea dutxetara sartzea ikasleak dutxatzen diren edo ez jakiteko. Oso gauza errespetagarria iruditzen zait irakaslea dutxetara sartu naiz ez izatea. Gainera gure kasuan dutxa ez da derrigorrezkoa beraz, bakoitzak nahi duena egin dezake.

    AULKIA

    ResponderEliminar
  14. Edozein arlotan tokatzen zaizun langilea zure sexukoa ez izateak, ez luke arazorik ekarri behar, beste hainbat arlotan sortzen ez dituen bezala, adibidez komertzioan. Bakoitzak bere lana du, eta neska edo mutila izan ikasketa berdinak egiten dituzte, zure helburua profesional horietako batek zu laguntzea bada, berdin beharko lizuke zein sexutakoa izan. Bestalde, irakasleak ere beren lanean daude, gure dutxa kontrolatzerakoan, uste dut lukeela arazorik egon behar, irakasle batek bere lana egiten duen bitartean, hori ezin betetzea ondo, bere sexua dela eta.

    ResponderEliminar
  15. Lehen aipatu dudan moduan, pertsonak eta pertsonak daude. Bakoitzak bere lotsak eta beldurrak ditu, eta bizitza atsegina gerta dadin, ezinbestekoa iruditzen zait horiek errespetatzea. Ospitaletan adibidez, hasiera batean edozein generotako langilea toka dakioke edozeini, baina gaixoak edo gaixoa ez denak, lotsa izango balu, bere genero bereko langilea eskatzeko aukera eduki beharko lukeela iruditzen zait. Ez luke bai ala bai norberaren generokoa izan behar medikuak, baina erabakitzeko aukera eman beharko litzateke. Dutxatzeko kontuarekin ere gauza bera gertatzen da. Ikasle askori berdin izango zaie aldageletara sartzen den irakaslea emakumezkoa edo gizonezkoa izan, baina beste askori, lotsa emango die bere generokoa ez den bat sartzea, edo besterik gabe, ez dute nahiko, eta hori errespetatu beharra dagoela iruditzen zait. Niri adibidez, ez zait gehiegi axola nire generokoa den ala ez sartzen den irakaslea. Bere lanaren parte dela iruditzen zait, eta ez zait inporta, beti ere errespetuz jokatzen badu, noski.
    GORRI

    ResponderEliminar
  16. Medikuei dagokienez, berdin zait nire sexukoa ez den mediku baten gana joatea. Azken batean, bere lana da eta zerbait gertatzen zaidalako eta berak zer gertatzen zaidan hori esateko joaten naiz, ez beste ezertarako.
    Irakaslea dutxan sartzea dagokionari ere, berez berdina izan beharko litzateke. Baina ez zait berdina iruditzen. Harreman desberdina izaten duzu medikuarekin eta irakaslearekin. Nahiz eta irakaslea nire aurkako sexukoa izan, ez da berdina segun nor den bera eta biak izan daitezke mutilak edo neskak.
    DEnok ezberdinak gara, eta guztiok ditugu gure inseguridadeak, beraz batzutan gure irakasleak gu bilutxik ikustea ez zaigu gustatzen.
    Ala ere, ez zait gehiegi gustatzen dutxa horrela kontrolatzea. Klaseak Gorputz heziketa izena du, noski dutxatzea eta higienea garrantzitsua dela, vaina puntu bat arte. Gu ez bagara eroso sentitzen jendearen aurrean eta batez ere irakaslearen aurrean dutxatzen, behartuta ez litzatekeela egon beharko uste dut.

    ResponderEliminar
  17. Ni mutilla naizen aldetik medikutara joandakoan berdin zait nire sexuko medikua izatea edo ez, suposatzen da ni berarena joandakoan bere laguntza behar dudalako dela, baina ulertzen dut gustatzen ezaion gendeaere egotea eta pertxona horiei errespetatu egin behartzie eta beren sexu bereko medikua nahi badute deretxu hori eduki egin beharko luketela.

    Berdin dio. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke.Bina emen ere errespetatu beharra dago pertxona guztiak oso desberdinak garela eta batzuk komplejo edo inseguritateak eduki ditzazketela beste sexuko irakasleak beraiek bilutsik ikustean, eta hau kompontzeko modurik errexena bi sexsutako irakasleak daudenean bakarrik pasatzea dela zerrenda zein dutsatu den eta zein ez orrela lotsa eta gaizki ulertu asko galaraz daitezke.

    ResponderEliminar
  18. Ni neska naizen aldetik, medikuarengana joatean bere aurrean biluzik jartzea ez zait inporta, bera bere lana egiten ari da eta nesken eta mutilen gorputz guztiak berdinak dira eta desberdinak ere bai baino bat ikusita gainerakoak ikusita daude.
    Nire ustez dutxetakoa ez da berdina, medikua hilabetean behin gehienez ikusten duzu baino Gorputz Heziketako irakasleaegunero ikusten duzu eta ni lotsatu egingo nintzateke. Nik nire gorputzarekiko inseguritateak edui ditzazket eta pertsona batzuk ez dira beren gorputza ispiluan ikusteko gai eta gutxiago beste pertsona batek ikusteko. Gehienetan kasu horietan ez du inporta gizonezkoa do emakumezkoa den, beraiek diren bezalakoak ikustea ez zaieako gustatzen da.

    ResponderEliminar
  19. Alde batetik, ospitalera edo medikuarengana joaten naizen bakoitzean, tokatzen zaiten mediku, erizaina, ginekologoa...onartzen dut. Ni emakumea naizen aldetik medikutara joandakoan berdin zait nire sexuko medikua izatea edo ez, suposatzen da ni beregana joandakoan bere laguntza behar dudalako dela,eta berdin zait nor etortzen zaiten, beraiek beren lana hari direlako egiten.
    Dutxaren gaiarekin, nire ustez ez litzateke dutxa kontrolik egin beharko, bakoitzak dutxatu edo ez berak erabaki beharko luke. Baina beharrezko bada, niri berdin dit sexu ezberdineko irakaslea izatea. Hala ere, ulertzen dut askok nahiago izatea irakaslea sexu berekoa izatea, beraz, irakasleak hori ulertu eta errespetatu beharko luke.

    ZERBAITI

    ResponderEliminar
  20. Nire ikuspuntutik medikuaraengana joaten zarenean ez luke garrantzirik izango honen sexuak. Azken finean medikuak zure osasun kezkak konpontzeaz arduratu behako litzateke, eta hori egiteko kapazitatuta egonezkero ez dago inolako arrazoirik medikua zer sexutakoa den pentsatzeko.
    Durtsaren kontuan, ez dut ulertzen zergaitik irakasle batek galdetu beharra duen kontrako sexuko ikasleak dutsatu diren kontrolatzeko eta ez sexu berekoiei kontrolatzeko. Sexu berekoak izateagatik ez du zertan esan nahai lotsik ez duela pasako, beraz, irakasleak denei kontrolatu edo inorri ez kontrolatzea da ikusten dudan irtenbide bakarra. Lotsa berdin berdin pasa dezake ikasle batek irakaslearen sexua dena dela.
    ATOMIC

    ResponderEliminar
  21. Nire ustez, neska naizen aldetik, mediku, erizain etab.en sexuak ez luke garrantzirik izan beharko, haiek bere lana egiten ari dira eta zure osasunaz hitz egiteko eta osasun arazoak konpontzeko daude eta ez, zure gorputza ikusteko. Ni medikuarenera joaten naizenean, ez dut arazorik izaten eta beraz, ez dut ulertzen sexu berdineko mediku bat nahi izate hori.
    Dutxaren aldetik berriz, nik uste dut litzatekeela dutxa kontrolik egin beharko, horrela, horrelako arazoak konponduko lirateke eta norbera nahiko heldua da jakiteko dutxatu behar duen ala ez, nahiz eta kirola egin ondoren, asko izerdituz gero beharrezkoa den. Nik, agian ere nahigo nuke sexu berekoa eta beraz hori nahiago duten pertsonak ere ulertzen ditut, baina irakaslea kontrakoa izanik ez litzaidake inportako, kontrol hori bere lanaren barruan sartzen baita eta hala ere, lotsa hori sexu bereko edo ezberdinekoa izan arren ere pasa dezakezu. Kontua da dutxatzea zure osasunerako ere ona delako eta ez dutxa kontrolatzen duen pertsonataz kezkatzea.

    NAIROBI

    ResponderEliminar
  22. Nire ustez, sexuaren determinazioak ez du zertan baldintzatua izan behar lanerako; azken batean, bere lana egiten ari da modu zuzenean eta kitto; beti zuretzako edota beraientzako onena bilatuz. Medikuarenera joaten naizenean ez dut arazorik izaten, ondo tratatzen bainau bai gizon ala emakume izan medikua.

    Gorputz Heziketako klaseetan, dutxen arloan, nire ustez dutxak kontrola izan beharko lukeela uste dut; azken batean dutxak gure gorputza lasaitzen eta garbitzen laguntzen baitigu, beharrezkoa den gauza bat baloratuz. Jende asko aurka dago, baina niri beharrezkoa dela iruditzen zait. Aurkako sexuko irakaslea izango balitz ere ez lidake inportako, nik nire ohiturei jarraipena ematen segiko nieke beti bezala eta listo, ez litzateke ezer ere aldatuko. Bere lana da kontrola egitea eta errespetagarria da.

    Pilotari_27

    ResponderEliminar
  23. Medikutara joatean ez zait importa sexu bereko pertsona den edo aurkako sexukoa,bere lana egiten ari delako eta zure onerako zerbait egitera doalako.
    Gorputz Heziketako klaseetan,dutxatzeko,pertsona bakoitzak bere gorputzarekiko inseguritateak eduki ditzake eta nahiz bere sexu bereko pertsona bat izan edo aurkako sexukoa lotsa eman diezioke erakustea,beraz,ez zait beharrezkoa iruditzen norbait sartzea ikusteko dutxatzen ari garen edo ez.

    asdfghjklñ

    ResponderEliminar
  24. Nire ustez ospitalera, medikuarengana joaten garenean, tokatzen zaigun mediku, erizain, ginekologoa onartu behar dugu, nahiz eta gure sexukoa ez izan. Medikua bere lana ari da egiten eta ez dago hor gure gorputza begiratzeko. Hala eta guztiz ere, norbaitek arazoak edukiko balitu bere sexukoa ez den mediku batengana joateko arrazoi batzuengatik, bere sexukoa den mediku batengana joatea ondo iruditzen zait.
    Gorputz Heziketan, nire iritziz, dutxatzea ez luke beharrezkoa izan behar. Nik uste dut bakoitzak aukeratu beharko lukeela dutxatu edo ez dutxatu, beti ez baita izerditzen. Kasu honetan ere tokatzen den irakasleak kontrola pasatzea ondo iruditzen zait. Baina norbaitek ez badu nahi kontrola bere sexukoa ez den batek egitea, bere sexukoa den batek pasa beharko lukeela uste dut.

    UZTURRE

    ResponderEliminar
  25. Nire iritziz, norbait medikuarengana joaten denean, garrantzi gutxien eduki behar duen gauza mediku edo erizainen sexua izan beharko litzateke. Mediku edo erizaina bere lanean ona izanez gero niri ez dit axola emakumezkoa edo gizonezkoa izatea, ala ere, uler dezaket batzuk deseroso sentitzea berera ez den sexuko medikuaren aurrean biluztean. Kasu horietan bere sexu berdineko medikua eskatzea onartuko nioke pertsona horri, baina bere sexuko beste medikurik libre egon ezean horrela moldatu beharko luke pertsona horrek. Gauza bera pentsatzen dut erizain, ginekologo edo antzeko lanetan ibiltzen den pertsonentzat. Gainera ez dut ulertzen, medikuarengana gaixorik edo dagoen pertsona batek nola eman diezaiokeen garrantzia handiagoa horrelako gauzei, bere gaixotasunari baino.
    Soinketako irakaslearen kasuan, berdin dit irakasleak gizonezkoa ala emakumezkoa izatea, azken finean bere lana egiten ari da eta.

    Bost

    ResponderEliminar
  26. Nire ustez, nahiz eta tokatzen zaigun medikua, erizaina, ginekologoa... aurkako sexukoa izan, onartu beharra daukagu, izan ere, hauek profesionalak dira, eta bere lana gauzatzen ari dira, besterik ez. Askotan lotsa sentitzen dute zenbaitek biluzik jarri behar badute bere sexuarekin bat ez datorren norbaiten aurrean, baina, azkenean, hauek haien lanean dabiltza, eta ohiturik daude edozein sexutako jendea ikusten eta haiekin lan egiten hauen gorputzen zati "intimoenekin". Beraz, bai dela gure sexukoa, bai dela aurkako sexukoa, onartu egin behar dugu, guztiok gara pertsonak eta profesionalak dira mediku, erizain... guztiak, modu guzttako gorputzak ikustera ohituak daudenak.

    Nire iritziarekin bat, Gorputz Heziketako irakaslea ,edozein sexukoa dela, onartu egin beharra daukagu, eta hark ikusi behar du ikasleak dutxatu diren ala ez, bera ere profesional bat da eta bere lana gauzatzen ari da, besterik ez.

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  27. Tokatu zaigun erizana, ginekologoa… ez bada gure sexukoa ez dut uste uko egin beharko genuenik baina ezdakit, denak desberdinak gara, nik ez diot garrantzi gehiegi ematen horri ginekologoa mutil bat izango balitz edo medikua mutila izango balitz ez zitzaiten importako beraien lana ondo egiten badute eta tratu onez tratatzen banaute genitalak berdin berdin zaizkit. Beraien lana egiten hari dira eta ni gustura sentituko nintzateke mutila nahiz neska izan baina bakoitza mundu bat da eta badago jendea nahiago duena beraien sexuko pertsona bat edukitzea komodoago edo lasaiago egoten direlako. Dutxaren kontua begiratuz, irakaslea beste sexukoa balitz a) Berdin dio. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke.
    Neska nahiz.

    Ostirala

    ResponderEliminar
  28. Askotan tokatu zaigu gure medikua, ginekologoa... gure sexukoa ez izatea, eta nire ustez horri ez zaio gehiegizko garrantzia eman behar. Azkenean haien lana egiten ari dira, eta ez ginateke gaizki edo deseroso sentitu behar horregatik. Badago jendea ez dena gustura sentitzen kasu hauetan, edo batzuetan nahiago duela haren medikua neska izatea. Bakoitza den bezalakoa da, eta hori onartu behar da, baina uste dut kontu hauek naturaltasunez hartu behar direla, nahiz eta nire kasuan neska izanik, nire medikua mutila izan, azken finean bere lana egiten ari delako.
    Dutxen kasuan, nire ustez a) Berdin dio. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke.
    TOKIO

    ResponderEliminar
  29. Osasun zentro zein medikuarengana joaten garenean, tokatzen zaizkigun langileak onartu behar izaten ditugu, gure beharrei erantzuteko gai diren banakoak baitira. Sexua alde batera utzi behar izaten dugu, eta nola ez, inolako ezberdintasunik ez egin bi generoen artean. Ezberdintasunik egiten bada, aurreko galderan aipaturiko “sexismoa” sustatzen ariko ginateke, generoei, emakume zein gizon izate hutsagatik diskriminatzea, alegia. Honi guztiari “profesionaltasuna” terminoa erantsi behar zaio. Langileen helburua ez da gaixoak intimidatu edota gaizki sentiaraztea, euren lana egoki betetzea baizik. Gainera, tokatzen zaigun profesionala, emakume edo gizona izatearen gainetik erizaina edota medikua dela jakin behar dugu. Gorputz Heziketako irakasleekin ere gauza bera gertatzen da. Euren ikasleak dutxatzen direla ziurtatzeko aldageletara sartu behar badute, egin dezatela! Emakumeak eta gizonak berdin tratatu behar gaituzte, gure artean inolako ezberdintasunik egin gabe. Irakaslea, izan mutila zein neska, irakasle lanetan ari da, eta bere lanaren parte da dutxen kontrola pasatzea.

    Hori horrela, irakaslea beste sexukoa bada, berdin dio, bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Sexismoa bezalako diskriminaziorik onartzen ez dudanez, nik onartuko nuke.

    NERBIOX

    ResponderEliminar
  30. Hasteko, esan nahi nuke ez lukeela eraginik izan beharko guregan, gure sexukoa ez den norbaitek gure gorputza ikustean. Zoritxarrez, batzuentzat nahiko zaila gertatzen da txikitatik ez gaituztelako neskak eta mutilak elkarren gorputzak ikustera edo batera dutxatzera ohitu.

    Ez zait bidezkoa iruditzen norberak aukeratzea medikuak, erizainak bere zati "intimoak" aztertzerakoan, nahiz eta ez izan gure sexu berdinekoa, berdin-berdin egingo baitu lan.

    Gorputz Heziketako klaseetan ere antzeko egoera baten aurrean aurkitzen gara. Nahiz eta batzuentzat zaila izan gure sexukoa ez den norbait aldageletara sartzen ikustea, ez litzaiguke axola beharko eta gure sexukoa balitz bezala hartu beharko genuke.

    TXINPARTA

    ResponderEliminar
  31. Medikutara joaten garenean berdin zaigu ze sexutakoa izango den medikua eta orduan zergatik ez berdin gorputz heziketako irakaslearekin? Nire ustez ez litzateke ezta galdera hau egin behar ere eta kurtso hasieratik aukerarik eman gabe gorputz heziketako irakaslea (berdin du ze sexutakoa) dutxa kontrolatzera pasatuko balitz, "lotsa" hura kendu eta normaltzat hartuko genuke. Baina hau errazagoa litzateke txiki txkikitatik ohituz gero.
    Beraz, ni neska naizen aldetik, gorputz heziketako irakaslea dutxa kontrolatzera pasatzearen alde nago.


    UDARA.

    ResponderEliminar
  32. Ez naiz hontaz konturatu hau irakurri dudan arte.Egia da bai medikuak edo ginekologoak sexu desberdinekoak direnean ez zaigula inporta beraien aurrean arropa kentzea.Beraz,zergatik ezin du gorputz heziketako irakasleak aldageletan sartu ea dutxatu garen ikusteko? Berdin berdina da.Batzuk lotsa izan dezakete beraien gorputz heziketako irakaslea mutila bada,beraiek neskak izanda arroparik gabe ikustea,baina azken finean medikuaren egoera berdina da.Norbaitek ez badu nahi irakasleak bera ikustea,irakaslea aldageletan sartu baino lehen dutxatzeko eta lixto.Horrela ez litzateke arazorik egongo.Beraz,ni neska izanda,irakaslea dutxak kontrolatzea pasatzearen alde nago,bere lana baita eta ezin baita sexu bereizketarik egin.

    BETIZU.

    ResponderEliminar
  33. Egia da gure sexu berdineko mediku, ginekologo eta abarrekin erosoago sentitzen garela, eta beste sexukoa bada lotsa sentitzen dugula,azkenean onartu egiten dugu bere lana egiten ari delako, eta ezer txarra ez duelako egingo.
    Baina soinketa egiterako garaiean berdin dio irakaslea ginozkekoa denean nesken aldageletara sartzen denean, azken finean bere lana da, eta azkar sartu eta irtengo da. Ikasle bati lotsa ematen badio ahal du lehenago dutxatu edota toalla batekin tapatu irakaslea aldageletara sartzen denean. Orduan nik A aukera aukeratuko nuke, hau da, berdin dio, bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke.
    URDINA

    ResponderEliminar
  34. Beti azaltzen da galdera hau eta egia esan nahiko argi dut nire iritzia, ez zait axola zein generotako mediku, irakasle, ginekologo tokatzen zaidan. Normala da lotsa sentitzea kontrako sexuko norbaitek aztertzea baina saiatu egin behar da, izen ere, lotsa ematen badizu, heterosexuala dela - edo suposatzen duzu eta ez du zertan horrela izan behar. Zer esanik ez beraren lana profesionalki betetzen duela eta ohituta egongo dela pertsonak biluzik ikusteaz.
    Soinketako klaseetan ez litzateke arazorik irudituko neska irakasle bat dutxatu zaren ala ez ziurtatzera etorriko balitz.
    Norbaitek arrazoiak edo lotsa ikaragarria izan lezake eta errepetatu egin beharra dago nire ustez.

    Heyhey

    ResponderEliminar
  35. Egia esan, niri inoiz ez dit axola izan ospitalera joatean, niri aztertzea tokatu zaion medikua aurkako sexukoa izatea. Beti pentxatu baitut, ohituta daudela gorputzak aztertzen eta beraz profesionalki jokatuko dutela. Horrelako kasuetan normala iruditzen zait lotsatzea edo deseroso sentitzea baina beti pentxatu behar duzuna da bere lana egiten ari dela. Sonketako klaseen ostean, dutxatu zaren zihurtatzera etortzen den irakaslea aurkako sexukoa izatea ez zait arazo bat iruditzen, baina kontuan hartu behar da denoi ez zaigula ondo iruditzen eta hori errespetatu egin beharra dagoela.
    BERDEA

    ResponderEliminar
  36. Neska naiz eta nire ustez ez dira sexu horrelako bereizketak egin behar, nahiz eta uler dezakedan pertsona askok lotsa eta konfiantza falta dutela haien gorputzarekiko. Baina, ez du zentzurik irakaslea, medikua, ginekologoa edo dena delakoa beste sexukoa izateagatik, horrelako bereizketak egitea, zuk ez dakizulako bere orientazio sexuala zein den. Hau da, agian homosexuala, bisexuala… izan daiteke, eta nahiz eta heterosexuala izan, horrek ez du esan nahi zu gustuko izango zaituenik, beraz ez nago ados irakasleak sexu berekoa izan behar duen iritzia dutenekin.

    BOKATAWOMAN.

    ResponderEliminar
  37. Neska naiz, eta nire irtziz gaiza intimoak diren kasuetan medikuak nire sexu berekoak izatea nahiago nuke, izan ere ez nintzateke batere gustora sentituko edukiko nitukeen zalantzak galdetzen izan ere berak hori ikasi du baina ez du sekula hori sentitu (ginekologoaren kasuan hitz eginez). Aukera egon beharko luke nahi duzunarekin egoteko eta horrela lasaiago egoteko kontsultan. Eskolako kasuan, hemen ere nahiago dut nire sexu bereko pertsona bat sartzea aldagelan, izan ere medikia gizonezkoa izan arren ohitua dado bere lanera baina eskolako irakaslea ez da gauza bera eta bera ez da inor ni biluzik ikusteko eta ez nindukete behartu behar bere aurrean dutxatzera.
    KOREA.

    ResponderEliminar
  38. Nire kasuan,berdin zait medikua, erizaina edo soinketako irakaslea mutila den ni neska izanda; garbi daukat bere lana egiten hari dela eta punto. Bestalde ulertzen dut momentu batzuetan, adibidez, ginekologoak gorputzeko zati intimoetan lan egin behar duenean zuri urduri edo lotsa ematea, horrelakoetan errespetagarria da edo izan beharko luke pertsonaren erabakia izatea bere sexu berbereko mediku edo ginekologo bat jartzea, eta berdina pasatzen da soinketako klasetan irakaslea mutila denean eta ikasleak, neskak normalean, dutxatu diren ikustera pasa behar duenean.
    JP.

    ResponderEliminar
  39. Neska naiz. Nire kasuan medikuarenera eso ginekologoarengana joaten naizenean, ez zaiy inporta nire sexukoa edo bestekoa izatea, baina nire ustez medikua aldatzeko eta zure sexukoa den bat eskatzeko aukera egon beharko zen. Jende askori lotsa eman diezaieke biluztea edo bere zati intimoetan bere sexukoa ez den norbait ibiltzea , azkenean tontakeri bat dela, biak medikuak dira eta bere lana ondo egingo dute gizon edi emkumea izanda.
    Dutxaren gaia kontrolatzeko, ez zait importa irakaslea kontrolatzera sartzea beste sexukoa izanda ere baina ez zait beharrezkoa iruditzen dutxatzera behartzea, klase askotan ez dugu ezer izerditzen eta ez dutxatzeagatik falta jartzen digute, nire ustez hori ez zen ebaluatu beharko.

    ResponderEliminar
  40. Ospitalera joandakoan, tokatzen zaigun medikua onartu behar izaten dugu. Azken finean, bere lanean ari da eta ez litzaiguke inporta beharko zer sexutakoa den, baina ulertzen dut batzuetan oso eroso ez sentitzea, eta nahiago izatea zure sexu bereko medikuak ikustea. Beraz, horren aurrean bere sexu berekoa nahi izango balu, eskubidea duela iruditzen zait hori izateko. Hala eta guztiz ere, tokatzen zaiguna onartu behar dela iruditzen zait denek ikasketa berak baitituzte eta zure osasuna aztertzen baitute.
    Gorputz Heziketan berriz, dutxatzerakoan irakasleak pasa behar izaten du kontrola, eta batzuetan deserosoa izan daiteke. Orain irakasleak galdetu egiten du ea norbaiti axola dion bere sexukoa ez den irakasleak kontrola pasatzea, eta horrela balitz, ahal bada sexu berekoren bat bilatzen du. Aukeran jarriz gero, nik ere nahiago nuke nire sexu berekoa izatea, baina ez litzaidake horrenbeste axolako kontrako sexukoa izanda ere.

    APIRILA

    ResponderEliminar
  41. Neska naiz. Nire ustez, medikuarengana eta antzekoetara joaten zarenean, bertan zure kontrako sexukoa izateak ez du garrantzi handirik, berak bere lana egiten duelako. Berdin gertatzen da ginasiako irakasleekin. Hauek bere lana egiten ari dira eta ez da lotsatu behar. Hala ere, pertsona askok lotsa pasatzen dute beste sexuko baten aurrean biluztu behar denean, ondorioz, aukera egon beharko litzateke zure sexuko bat nahi baduzu, edukitzeko.
    Ginasiako irakaslea bere lana egiten ari da, ondorioz, bi aldageletara sartu beharko luke nor dutxatzen den kontrolatzera. Gainera, ez litzateke beharrezko izango irakasleak bilutzik ikustea, baizik eta, toailarekin tapatuta ikusteak balioko luke.
    Bukatzeko, niri igual dit zer sexutakoa den irakaslea, baina, aukera egon beharko litzateke irakaslea aldatzeko zure sexu berdinekoa izatea nahi baduzu.

    Dantzari

    ResponderEliminar
  42. Nire ustez errespetu falta bat da esatea zenek nahi duzun atenditzea edo ez. Medikuek edo ginekologoek adibidez beraien lana egiten dute eta ez dut uste zure genitalak edo dena dalakoa begiratzen egongo direnik. Badago jendea lotsa asko ematen diona edo ez dakit, ain larria bada aukera egotea komeniko litzateke baina bizitzan mila gauza daude ez zaizkigunak gustatzen eta fastidiatu egin behar dugu.Gauza hauek gertatzen segitzen badu gauzak ez dira normalzatuko eta sexismoak gure artean jarraituko du. Lotsak alde batera utzi behar dira eta gehienbat medikuarengana bazoaz, azkenean zure osasuna begiratzea zoaz eta bertan daudenak profesionalak dira. Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin berdin pasatzen da, nire ustez berdin du zein sexutakoa den, bere lana egiten ari da eta. Dutxetara sartzerakoan toalla jartzea besterik ez dezu egin behar lotsa ematen badizu baina ez dakit, jendeak nahiago badu bere sexu berdineko norbait joatea ba errespetatu beharko litzateke.
    Roberta

    ResponderEliminar
  43. Ni mutila naiz, eta niri egia esan berdin zait, baina ulertzen dut adibidez neska izanda mutil bat tokatzea mediku edo ginekologo bezela eta lotxa edukitzeak edo beldurra, berez ez delako aproposa edo eztakit. Nei egia esan neska bat tokatuko balitzait eta biluzik ikusteak lotxa asko emango ziten.
    Horregatik, ez dakit azkenean ohitu gara hortara baina nik uste dut sexu berdineko mediku,erizain,ginekologo edo beste edozer gauz eduki beharko genuela bakoitzaren intimidadearengatik soilik. Ginasiakoa beste sexukoa balin bada berdin,bigarren erantzunarekin nago ados, nahaiago nuke nere sexukoa izatea egia esan aukeran emango balidate...

    Manu

    ResponderEliminar
  44. Ospitalera, medikuarengana joaten garenean, nire ustez, tokatzen zaigun sexukoa izanda ere, bere lana egiten utzi beharko genioke. Egia da batzuetan beraien aurrean biluztea tokatu beharko zaigula baina nahiz eta zure sexukoa berekoa ez izan, beraien lana ongi egiten utzi beharko genieke. Gaizki egongo litzateke zure sexukoa ez den beste mediku edo erizainen bat eskatzea gure zati “intimoetan” lan egiteko. Azkenean ikasi duen ofizioa hori da eta guztiok onartu beharko genuke, nahiz eta lotsa eman.
    Gorputz Heziketa irakasgaian irakaslea zure sexukoa izatea ala ez berdin dio. Irakaslea bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Azken finean, berak ikasitako ofizio batean ari da lan egiten eta guztiok onartu behar genuke. (Neska).

    Xari.

    ResponderEliminar
  45. Medikuarenera joaten garenean normala den bezala ez dugu aukerarik nork atendituko gaituen aukeratzeko, langileak profesionalak dira eta zu paziente bat gehiago bestela ikusten zaituzte, ez beste ezer bezala. Nire ustez une hortan gutxien inporta behar dizuna medikua edo ginekologoa zure sexu berdinekoa den ala ez da. Gorputz hezkuntzako irakaslearekin berdina pentsatzen dut. Dutxatu behar badugu berak pasa beharko luke kontrola, bera ere bere lanean ari baita. Hala ere, ulertzen dut askoren beldurra edo lotsa, txikitatik bereizketa batean hezten gaituztelako. Beraz, nahiz eta niri ez zaidan axola, norbaitek nahiago badu bere sexuko norbaitek kontrola pasatzea ondo iruditzen zait aukera hori ematea.

    PARETA

    ResponderEliminar
  46. Niri ez zait ondo iruditzen horrelako galderak egitea, ez dutelako inolako zentzurik. Zuri erabat axola zaizu medikua emakumea ala gizonezkoa den. Ni ez naiz neska eta ezin ditut beraien lotsak adierazi. Mutiloi orokorrean berdin digu. Gaizki egongo litzateke zure sexukoa ez den beste mediku edo erizainen bat eskatzea, igual igual lan egin beharko du eta, errespetu falta irudituko zitzaiten. Azkenean ikasi duen ofizioa hori da eta guztiok onartu beharko genuke, nahiz eta lotsa eman.
    Beste aldetik, Ginasiako irakaslea bere lana egiten ari da, ondorioz, bi aldageletara sartu beharko luke nor dutxatzen den kontrolatzera. Gainera, ez litzateke beharrezko izango irakasleak bilutzik ikustea, baizik eta, toailarekin tapatuta ikusteak balioko luke.
    Bukatzeko, niri igual dit zer sexutakoa den irakaslea.
    VALENTINO ROSSI

    ResponderEliminar
  47. Nire ustez medikuaren sexuak ez luke garrantziarik eduki behar, azken finean denak berdinak direlako, eta ikasketa berdinak egin dituzte dauden lekura iristeko. Nire ustez tokatzen zaiguna onartu beharko genuke, nahiz neska edo mutila izan. Gainera medikura joaten zarean, ondo ez zaudelako da, eta ez diot zentzurik hartzen momentu horretan eztabaidan hastea zure kontrako sexuko bat tokatu izana, zeren azkenean berak egiten duena lagundu da, zure osasuna ondo jartzeko.Orduan nire ustez ez luke inportantzirik izan behar zuri tokatu zaizun medikua neska ahala mutila izateak.
    Ezizena:Federico50

    ResponderEliminar
  48. Erraza da esatea ez zarela sexista eta sexismoaren aurka zaudela lan honetan ikusi den bezala. Askok esan baitute, eta nik errespetatzen dut, berain sexukoa ez dena ez luketela nahi gauza batzuetarako,baina hori, sexista izatea.
    Niri ez zait inporta neska edo mutila izatea "aztertuko" nauena, inporta zaidana nire arazoa ondo konpontzeko modukoa izatea da. Hori bai, norbaitek tokatu zaion sexukoak ez "aztertzea" nahi balu beste sexuko batek "aztertzea" eskain behar litzaiokela uste dut.
    a)

    Izengoitia: Menkpinot

    ResponderEliminar
  49. Hasteko, ez da guztiz egia hasieran egiten den sarreratxoa. Izan ere, nik bizi izan dudan bizitza labur honetan, biluztu behar ez dudan proba, etab.-etan ez dut arazorik izan tokatu zaidan mediku edo ginekologoekin. Biluztu behar naizenetan berriz, beti tokatu izan zait gizonezkoa. Eta hasierako probetan, hau da, biluztu behar ez naizenetan, emakumezkoa izan ondoren, gizonezko batek ordezkatu izan du emakumezkoaren lana. Horregatik, pentsatzen dut emakumezkoen kasuan gauza bera gertatuko dela. Hala ere, ez dut uste arazorik izango nukeenik emakumezko batek ni biluzik ikusteko, ez dakit, probatu beharko nuke jakiteko.

    Dutxaren kasuaren berriz, berdin diola pentsatzen dut. Bere lana da eta ikasleak dutxatzen direla ziurtatzea lanaren zati bat da. Beraz klasera joaten den edozein ikaslek onartu beharko lukeela pentsatzen dut. Eta arazorik izanez gero, parte “intimoak” tapatu besterik ez du pertsonak eta, honela, irakasleak dutxan dagoela ziurtatu.

    Ezizena: Florin

    ResponderEliminar
  50. Hasteko, nire ustez medikuaren adibidea eta irakaslearena ez da berdina. Osasungintzan nahiko lan dute onezkero, zailtasunak jartzeko ea lotxa ematen digun emakume baten edo gizon baten aurrean biluzik jartzeko. Eta denok dakigu medikuak profesionalak direla, eta egunero ikusten dituztela mota guztietako gorputzak, horregatik ez dut uste lotxa izan behar denik, beraien helburu bakarra laguntza baita.

    Bestalde, dutxan nagoen bitartean, niri behintzat lotxa ematen dit gizona den irakasle batek nire parte "intimoak" ikustea. Azkenean hori norberaren arabera da, baina aukera dagoen bitartean, nik behintzat nahiago nuke niri dutxan rebisatzen didan irakaslea nire sexu berdinekoa izatea.

    ResponderEliminar
  51. Hasteko, nire ustez medikuaren adibidea eta irakaslearena ez da berdina. Osasungintzan nahiko lan dute onezkero, zailtasunak jartzeko ea lotxa ematen digun emakume baten edo gizon baten aurrean biluzik jartzeko. Eta denok dakigu medikuak profesionalak direla, eta egunero ikusten dituztela mota guztietako gorputzak, horregatik ez dut uste lotxa izan behar denik, beraien helburu bakarra laguntza baita.

    Bestalde, dutxan nagoen bitartean, niri behintzat lotxa ematen dit gizona den irakasle batek nire parte "intimoak" ikustea. Azkenean hori norberaren arabera da, baina aukera dagoen bitartean, nik behintzat nahiago nuke niri dutxan rebisatzen didan irakaslea nire sexu berdinekoa izatea.

    GARCILARSO1

    ResponderEliminar
  52. Nire ustez, pertsonak biluztu beharko luke, azken finean ez dago arazorik eta horretan, medikua lehendikan ere ohituta egongo da zonalde horiek ikusten bere lana delako ere. Nire ustez jarrera hau normaltzen joan beharko luke, ez medikuaren aurrean bakarrik zure sexu bereko pertsonekin ez bazara biluzten lotsa gehiago emango dizu beste sexuko baten aurrean biluztea.
    a) ni alde nago azken finean ez delako beste munduko ezer.

    SuperBokataMan

    ResponderEliminar
  53. Galdera honetan ere neska naizen moduan hitz egingo dizuet. Medikuaren kontsultan nire ustez, ez da beharrezkoa neska-neska mutila-mutila kontua, baina ala ere uste dut bakoitzak bere eskubidea duela bere medikua nor den aukeratzeko, bai mutila bai neska izanik, jendeak medikuaren kontsultan edota ospitaletan gustora sentitzeko eskubidea dutelako. Gorputz Heziketako klaseetan irakasleak ikasleekin pertsonalki hitz egin beharko zuen (batik bat neskekin, kasu honetan irakaslea mutila izanik), beraien iritzia eskatzeko eta ea molestatzen dien bera dutxetan sartzea dutxaren kontrola egiteko klase ondoren. Nire kasuan ez litzaidake axolako, baina badaude eta ezagutzen ditut ikasleak beraien generoko pertsona ez den batek biluzik ikustean konplexua sentitzen dutenak, eta hori ere errespetatu beharko litzateke, irakasleak gehienbat.

    MALIBU

    ResponderEliminar
  54. Ni mutilla naizen aldetik medikutara joandakoan berdin zait nire sexuko medikua izatea edo ez, suposatzen da ni berarena joandakoan bere laguntza behar dudalako dela, baina ulertzen dut gustatzen ezaion gendeaere egotea eta pertxona horiei errespetatu egin behartzie eta beren sexu bereko medikua nahi badute deretxu hori eduki egin beharko luketela.

    Berdin dio. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke.Bina emen ere errespetatu beharra dago pertxona guztiak oso desberdinak garela eta batzuk komplejo edo inseguritateak eduki ditzazketela beste sexuko irakasleak beraiek bilutsik ikustean, eta hau kompontzeko modurik errexena bi sexsutako irakasleak daudenean bakarrik pasatzea dela zerrenda zein dutsatu den eta zein ez orrela lotsa eta gaizki ulertu asko galaraz daitezke.
    JOXEPO.

    ResponderEliminar
  55. Nire ustez dutxatzeko garaian kontrolatzen duen irakaslea, ertzaina, medikua... Norberak aukera izan beharko lukeela bere sexu bereko aukeratu aha izatea.
    Gizarte hontan tamalez, bi sexuak oso desberdinduta daude eta horrek jendearengan lotsak ekar ditzake, txikitatik banandu baikaituzte dutxetan. Beraz, nik uste eskubide osoa izan beharko lukela edozeinek bere sexu bereko bat aukeran izatea.
    Nik uste, urte batzuk pasa ahala hau desagertzen joango dela, hori baita naturala. Komunak eta dutxak mistoak bihurtzen joango dira eta lotsa horiek desagertzen joango dira, txikitatik denak batera dutxatzera ohituko garelako.
    Horrela gizarte naturalago bat lortuko dugula uste dut, eta gainera lotsak eta beldurrak desagertuko dira.

    Cavendish

    ResponderEliminar
  56. Leno medikura joaten nintzenean nire medikua mutila zen eta ez nintzen oso eroso sentitzen orain berriz nire medikua neska da eta asko erosoagoa sentitzen nai, beraz nire iritziz axola du ze sexuetako den medikua.
    Dutxetako kontuarekin, nik nahiagoko nuke dutxetara etortzen den persona neska izatea, leno esan dudan moduan erosoago sentituko nintzateke. Baina ala ere pentsatzen dut Gorputz Heziketako irakasleak ikasleekin hitz egin beharko zuela eta ikasleek zer pentsatzen duten jakinda kontuak atera beharko ziren.

    MACARENA.

    ResponderEliminar
  57. Pertsonalki ez zait axola nire mediku, erizain edo dena delakoaren sexua, azkean bere lana egiten ari dena emakume edo gizon izan, eta nahiago dut mediku edoerizain on bat eduki. Bestalde, ulergarria da pertsona batzuek lotxa sentitzea, eta pertsona horien azalean jarriz ez genioke uko egin behar nork ikusiko gautuen aukeratzea.
    Gorputz Heziketako irakaslearekin ere berdin gertatzen da. Saio baten ondoren dutxatzen garen ala ez kontrolatzeko derrigorrez sartu behar du irakasleak begiratzera. Niri berdin dit irakaslea neska ala mutila den, bere eginbeharra denez, baina badaude ikasleak inkomodo sentitzen direnak, eta emakume bat sartzeko aukera badago beintzat, onartu egin beharko litzateke.
    PANTXIKA

    ResponderEliminar
  58. Nire ustez, medikuaren kontsulta batera joaten zarenean, nahiz eta zure sexu berdinekoa ez izan niri berdin izango litzaidake, baina batenbatek nahi izanez gero, berak aukera dezake lasai asko bere sexu berdineko bat izatea.
    Dutxen asunto honetan, nire soinketa irakaslea ez balitz nire sexukoa izango, berdin izango litzaidake, baina batenbatek nahi izango balu bere sexu berdineko batek pasatzea zerrenda, guztiz ados egongo nitzateke. Bestalde gizarte honek beti erakutsi digu dutxetan neskak eta mutilak bananduta egon behar dutela. Txikiak ginenean ere horrela dutxatzen baiginen. Batzuek lotsa dutelako ez dira elkarrekin dutxatzen, baina nik uste dut hemendik urte batzuetarako hau dena aldatu egingo dela eta bai neskak eta bai mutilak elkarrekin dutxatuko direla eta horretaz gain, norbaitek ez balu nahi, aparteko dutxa batzuk egongo liratekeela.

    LUR

    ResponderEliminar
  59. Nire ustez, tokatzen zaizkigun mediku, erizain, ginekologoak eta abar, diren sexukoak onartu behar ditugu, nahiz, askotan, beren sexua ez etorri bat gurearekin. Ez dut uste horrek garrantziarik duenik, besteren batean irakurri moduan, ez dut uste ipurdia begiratzen arituko direnik, beraien lana egiten ari dira soilik. Beraz, ez du garrantziarik sexu berekoak izan edo ez.
    Bestalde, dutxen kontuarekin, irakaslea sexu berdinekoa edo ezberdinekoa izan berdin duela iruditzen zait, hau ere, bere lana egiten ari baita, eta nire iritziz ez dago arazorik hau sexu ezberdinekoa izatean.
    ZERU

    ResponderEliminar
  60. Nire iritziz, ez dauka garrantzia haundirik zure sexu berdineko edo desberdinekoa izetea mudikua edo erizaina. Izan ere, beraien lana da eta ohituak daude horrelako gauzak egitera. Ez ddaude zehazki guri ipurdia ikusteko baizik eta beraien lana egiteko. Baina norbaitek bere sexu berdinekoa nahi izango balu, eskubidea eduki beharko luke aldatzeko.
    Dutxaren kasua ere berdintxua da, baina nik nahiagi dut nire sexu bereko irakaslea pasatzea beste sexuko irakaslea pasa baino. Ez daukat zertan sexu ezberdineko irakasle baten aurrean dutxatu behar ez badut nahi.

    KITTEL

    ResponderEliminar
  61. Nire ustez ospitalera joaten garenean, ez liguke inporta behar zein sexutakoa den tokatzen zaigun mediku, erizain edo ginekologoa, izan ere, pertsona hauek han daude haien lana egiteko eta ez beste edozertarako, beraz, ez luke inporta behar. Hala ere, horrelako pertsonak badaude, oso lotsatiak direnak, beraz, nire ustez aukeratzeko aukera egon beharko litzateke. Azkenean soinketako irakasearekin (dutxatzeanarekin) berdin gertatzen da, niri pertsonalki berdin dit honek, baina horrelako pertsonak badaude eta aukeratzeko eman beharko litzaieke.

    arratoia234

    ResponderEliminar
  62. Nire ustez, ez du garrantzi asko zure sexu berdineko edo desberdinekoa izatea medikua biluzik jartzerakoan. izan ere beraien lana da eta ohituak daude horrelako gauzak egitea. Ez zaie arraroa egiten baina norbaitek bere sexu berdinekoa nahi izango balu nire ustez eskubidea eduki beharko luke aldatzeko. Arrazoiak izango ditu hori egiteko.Honetaz gain, dutxatzeko kontuarekin nator eta nire ustez, norbaitek arazorenbat izango balu bere sexualitate berdina ez duen peertsonaren batek kontrolatzekoa, nik uste dut errespetatu egin behar dela.
    Nire kasuan, berdin zait nire sexualitate bera ez duen pertsona batek kontrolatzea, bere egin beharra delako eta laguntzailerik ez badu, ez duelako beste soluziorik.
    TheGod

    ResponderEliminar
  63. Ados nago, tokatzen dena dela. a)

    ResponderEliminar
  64. Nik uste dut , gure sexu berdineko edo desberdineko sexuko erizan,mediku,etab. ez duela garrantzirik. Azken finean, bere lana hori delako, beraiei igual zaie neska edo mutila izango den azken finean beraiek bere lana egitera joango dira.
    Hori nire iritzia da, baina uste dut, norbaitek bere sexu berdineko medikua izan nahiko balu, bere eskubideak dituela eta bakoitzak erabaki beharko lukeela zein sexu motarekin nahi duen.
    Dutxaren gaiarekin, bakoitzak nahi duena egin dezake , baina nire ustez, horrek ez du garrantzi handirik , azken finean, berak egiten duena, bere lana izango da. Ez dut uste irakasle batek dutxatzera behartzen gaituela bere gustokoa izateko baizik eta kirola egin eta gero, hori delako egokiena.
    Laburbilduz, ez dit importa, nire kontrako sexukoak ikusi behar badit, azken finean hori delako bere lana.

    ResponderEliminar
  65. Nire ustez, gorputz heziketako irakasleak eskubide eduki beharko luke dutxetako kontrola pasatzeko. Azken finean, sexu ezberdineko irakasleak ikasleak ikusi ez izateak genero berdintasunean egiten diren aurrerapausoak atzera bultzatzen dituela. Gehienok behintzat genero berdintasuna izatea nahi dugu; baina sexu ezberdinetako irakasleak ikasleei kontrola ez pasatzeak genero berdintasunaren kontrako ekintza da. Hala eta guztiz ere, niri ez zait ongi iruditzen, gorputz heziketako saioa bukatu ostean, ikasleak dutxatu ote diren edo ez kontrolatzea. Azken finean, norberak da bere gorputzaren jabe eta norberak ikusiko du zer egin. Bere gorputza behar bezala zaintzen ez badu berak pairatuko ditu ondorioak. Kasu honetan adibidez, berak jasango du azkura, usain txarra, gaixotzeko arrixkua... . Hortaz niri iruditzen zait bakoitzak bere burua nola zaindu berak jakingo duela, dutxatzera behartu gabe.

    Izengoitia: GRIZI

    ResponderEliminar
  66. Bere lana hori bada ez diot batere garrantzik ematen, a). Baino egia da pertsona batzuk lotsatiak izatea eta sexu berdinekoa nahi izatea eta sexu ezberdineko mediku bat tokatzen baldin bazaio uste dut eskubide osoa duela esatea eta bere sexuko mediku bat jartzea. Baina beti errespetuz baldin bada, ez diot garrantzirik ematen.

    ResponderEliminar
  67. Nire ustez kontrako sexuko baten aurrean biluzteari lotsa izateak gizarteak eragin digun jarrera bat dela esango nuke. Honekin esan nahi dudana zera da txiki-txikitatik desberdindu gaituzte generoagatik, bai aldageletan, komunetan... Banatze honek aurkako sexuak biluzik ikustean lotsa, konplejoa, intseguritatea edo dena delakoa sor diezaguke.
    Nire ustez medikua zure sexu berekoa izatea edo ez txorakeria edo garrantzia haundirik gabeko gauza bat iruditzen zait zeren eta hauek, beren lana egitera doaz. Ni neska naiz eta nire medikua mutila da eta ez dit axola. Beste askorentzat aldiz ezta horren atsegina izango medikuarenganako bisita hori eta erabat errespetatzeko iritzia da.
    Nire iritziz honi aurre egiteko soluzioa ikasleekin edo pazientearekin hitz egitea izango litzateke eta horrela bakoitzak zer sentitzen duen jakin daiteke.

    GYM

    ResponderEliminar
  68. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  69. Nire iritziz, ikasle bakoitzaren ikuskeraren araberakoa da, nere kasuan (mutila naiz) ez dit molestatzen edozein sexuko irakasleak kontrola pasatzea, baina begongo dira pertsonak ez direla eroso sentitzen beste sexuko irakasleak kontrola pasatzeak hainbat arrazoiengatik.

    Hori bai, nik nahago dut mutil bat izatea medikua edota kontrola pasatzen duen irakaslea, erosoago sentitzen naizelako. Baina azken finean, beste batzuek gaizki iruditzen zaie medikuak, kontrola pasatzen duen irakasleak, etab. beste sexukoa izatea lotsagatik, erosotasunagatik edota beste arrazoiengatik.

    ResponderEliminar
  70. Nire ustez, bakoitzaren ikuspuntua desberdina da eta bakoitzak bere iritzia du, baina nire ikuspuntutik, (mutila naiz), berdin zait kontrola pasa beharduen irakaslea edota medikua zein sexuakoa den baina baliteke kasu batzuetan ni neu ez oso eroso sentitzea.Baina, uler dezaket beste batzuei kontrola eginbeahr duen irakaslea edo medikua beste sexu batekoa izateak lotsa ematea edo deseroso sentiaraztea.

    andoni.

    ResponderEliminar
  71. Neska naiz, eta egia esan tokatu zait medikuarengana joatea eta zure sexu ezberdineko pertsona bat izatea. Ez diot garrantzi handirik ematen horri egia esan, azken finean bere lana delako eta ohituta dagoelako. Agian nahiago dugula neska izatea? gerta liteke... baina nik garrantzi handirik ez diot ematen gai horri egia esan, eta besteek ere ez lieteke eman beharko, umekeria hutsa baita.
    Pertsona guztiak desberdinak gara, eta bakoitzak bere lotsak ditugu, agian zure gorputza ez baduzu gustuko ez duzu nahi irakasleak edo beste edonork ikustea, baina bizitza osoa horrela igarotzea ere ez da oso ona bakoitzarentzat. Niri pertsonalki irakaslea dutxara sartzeak ez nau lotsatzen, berdin zait neska ala mutila den, baina klasekide batzuk ikusten dudanez, asko lotsatzen dira mutil bat dutxetara sartzen denean. Beraz, ez dakit zein den irtenbidea... agian dutxarako kontrolik ez izatea, ez nesketan eta ezta mutiletan ere.

    KAKA ZURETZAKO!

    ResponderEliminar
  72. Ni medikuarengana joaten naizenean niri ez zait importa medikua mutila den edo ez eta nire zati intimoetan ikutzea ere ez zait importa bere lana baita, orduan irakaslea izaterakoan ere, oraingo kasuan gorputz heziketakoa, niri berdin zait gu dutxatu garen jakiteko ikustera mutila edo neska den irakaslea bere lana baita eta errespetatu egin behar dugu.
    Josem

    ResponderEliminar
  73. Pertsona gehienok lotsa daukagu sexu kontrako baten aurrean biluztea eta gure sexuko pertsona bat eskatzen dugu. Bestetik, gorputz heziketako saioa amaitzean dutxa derrigorrezkoa da, eta ebaluatu egiten da hori eta ez zait justoa iruditzen notarako kontatzea. Horretarako gorputz heziketako irakasleak bi aldageletatik pasa behar du, bere sexua ez dena barne. Batzuk ez daude ados, beraien sexu desberdina duen batek dutxako kontrola pasatzearekin. Baina nire ustez, ez litzaioke horri garrantzi handirik eman behar.


    KLAI

    ResponderEliminar
  74. Ni mutila naizen aldetik uste dut mediko, ginekologo eta edozein langile profesionalak direla eta berdin izan behar lukeela sexuak. Gainera iruditen zait ez dukagula eskubiderik kexatzeko, berdintasunaren bila bagabiltza zer axola dio zer sexutakoa den lan egiten ari dena, denak gizakiak gara eta ez luke berizketarik egon behar. Soinketako irakaslearen kasuarekin berriz, irakaslearen lanen artean bat, izerditu ondoren ikasleak dutxaraztea, dutxatzen direla kontrolatzea eta jarrera hori ebaluatzea da. Dutxatzen direla ziurtatzeko irakasleak ikasleak dutxatzen ari direnean aldageletan sartu eta bere horretan ari direla ikusi behar du. Berdin mutil ala neska izan. Eta lotsa ematen badizu atea jo dezake eta pixka bat tapatu zaitezke. Berdin dio. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartzen utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke. Eta ez hori bakarrik, lehen ere izan dut irakasle emakume bat dutxatzen ginen ala ez ziurtatzera sartzen zena eta ez dugu inoiz inongo arazorik izan.

    ZATOA

    ResponderEliminar
  75. Ez da erraza medikutara edo joaten zarenean, zuk nahi duzun moduko pertsona bat tokatzea. Nire ustez onartu egin beharko litzatee, zeren eta beren lanean ari dira. Hau da, bakoitzak lan bat aukeratu du, berari gustatzen zaiolako edo derrigortuta edo nahi duzuna, baina halere, beraren soldata lana ongi egitean datza, ez jendea biluzik ikusteagatik lan hori hartzean.
    Jinasiako irakaslearen kontuarekin, egia da irakasleak sartzeko beharra edukitzea, nahiz eta beste sexuko ikasleak izan, zeren eta beraren lanaren parte da.
    Adibide bat jartzearren, hirugarren dbh-an nengoenean, irakasle emakume bat eduki genuen, eta berdin berdin sartzen zen mutilen aldageletan.
    Iadanik badugu adina umekeriak uztekoa, eta ez genuke lotsik eduki behar, igual ez da honen kontu baina hori iruditzen zait.

    IZAR

    ResponderEliminar
  76. Nire ustez ez luke garrantzirik izan behar sexuak. Batzuetan bai lotxaren zala baina niretzat ez dauka garrantzirik. Askotan gertatu zait medikuarengana joan eta bilutxik jarri behar izan eta ez diot garrantzirik ematen, bere lana egiten du. Badago jendea lotsatzen dena eta ulertzen dut baina nik ez nioke inportantzirik emango. Joaten zaizun medikua profesionala da eta berdin dio ze sexu duen. Beste aldetik, soinketan nor pasatzen den berdin dit, ez diot inportantzirik ematen. Txikitatik soinketan pasa dira begiratzera eta nei berdin ziten, eta orain ere bai.Batzuk honekin ez daude ados, baina nire kasuan ez dit inporta zein sexuko pasatzen den aldagelatik.Hau dena esan eta gero, nik onartuko nuke sexu derbendineko pertsona bat aldagelatik pasatzea dutxatu garen ikusteko.

    MENDI

    ResponderEliminar
  77. Pertsonalki ez zait axola nire mediku, erizain edo dena delakoaren sexua, azkean bere lana egiten ari da emakume edo gizon izan, eta nahiago dut mediku edo erizain on bat eduki bere sexua baino lehen. Bestalde, ulergarria da pertsona batzuek lotxa sentitzea, edo bere gorputzarekiko segurtasun falta edukitzea eta pertsona horien azalean jarriz ez genioke uko egin behar nork ikusiko gautuen aukeratzea.
    Gorputz Heziketako irakaslearekin ere berdin gertatzen da. Saio baten ondoren dutxatzen garen ala ez kontrolatzeko derrigorrez sartu behar du irakasleak begiratzera. Niri berdin dit irakaslea neska ala mutila den, bere eginbeharra denez, baina badaude ikasleak inkomodo sentitzen direnak, eta emakume bat sartzeko aukera badago beintzat, onartu egin beharko litzateke emakume baten aurrean seguruago sentitzea.
    Laburbilduz, nik ez nioke garrantziarik emango sexuari, baina aukera eman behar litzateke norbait gusturago sentitzen bada bere exu berdineko norbaitek begiratzen dionean.
    PANTXIKA2

    ResponderEliminar
  78. Ospitalera edo medikuarengana joaten garenean askotan ezin dugu jakin emakumezko edo gizonezko mediku batek atendituko diguen, eta jende asko ez da gustora sentitzen bere sexuko mediku bat ez zaionean tokatzen. Ni txikia nintzenean gertuen neukan medikuarengana joaten nintzen eta topatzen nuenarekin moldatzen nintzen. Orain ordea helduagoa naizenen aukeratzea daukat eta aukeran nahiago dut nire sexu berdineko pertsona batek atenditzea, hau da, emakume batek.

    Nire ustez edozein pertsonak eduki beharko luke eskubidea norengana joan nahi duen aukeratzeko. Askotan ez da posible horrelakorik eta askorentzan oso desatsegina izan daiteke medikuarengana joatea. Nik uste dut hori konpondu beharra dagoela eta sexu desberdinetako bi pertsona eduki aukeran. Bapatean joaten bazara medikura oso zaila izango litzateke hori lortzea, baina aurrez deitu baduzu eta txanda hartu baduzu, aukera ona izango litzateke atenditzen dizun medikua emakumezkoa ala gizonezkoa den aukeratzea. Dutxatzeko kasuan, nik nahiago dut nire sexu berdineko irakaslea pasatzea kontrolatzera. Ez badut beste sexuko irakasleak ni ikustea nahi ez dut zertan bere aurrean dutxatu.

    KITTO

    ResponderEliminar
  79. Ni mutila naiz, eta berdin dit medikutra joaten naizenean atenditzen nauena emakumenzkoa edo gizonezkoan, nahiz eta gizonezko batekin erosoago sentitu. Azken finean, denok berdinak gara eta lehenago edo beranduago beste sexu ezberdinekok diren sexu organoak ikusiko ditugu.

    Irakasleen kasuan, medikuekin bezala, berdin zait gizonezkoa edo emakumezkoa den irakaslea. azken finean, bere lana da kirola egin ondoren ea dutxatu garen zihurtatzea. Beste urteetan izan ditut sexu ezberdinekoak diren soinketako irakasleak eta dutxetara satzen zirenean berdin zitzaidan nire sexu rganoak ikustea.

    ResponderEliminar
  80. Neska naizen aldetik, tokatu izan zait medikuarenera joan eta medikua gizona izatea, eta egia esan, berdin izan dit zer sexua zen, bere lana berdin egiten duelako. Baina pertsona asko daude medikua haien sexu berekoa izatea eskatzen dutenak, eta ez dut ezer haien kontra, hori eskatzeko eskubide osoa dutela pentsatzen dudadako.
    Dutxaren kontuan murgilduz, niri berdin dit irakaslea gizona edo emakumea izatea, medikuaren kasuan bezala, berak ere bere lana egiten duelako, baina eman beharko litzaieke ere haien sexu berdineko irakasleak kontrola pasatzea eskatzen dutenei ere.

    KIXKUR

    ResponderEliminar
  81. Argi dago, tokatzen zaizkigun mediku, erizain, ginekologo,… norberaren sexu berekoak izatea nahiago dugula askok, baina normalean nahiago dugu geure sexu berekoa izaten bada askori erosoagoa egiten zaigulako. Baina ez dut uste zure sexu ezberdinekoa bada, aldatzeko eskatzea, hau da zure sexu berekoa izatea eskatzea egokia denik, nik ez nuke egingo behinztat.
    Kontu hau oso ageria da eskoletan ikasleek dutxatu behar duten garaian. Irakasleak haiek dutxatu direla ziurtatzeko ea dutxatu duen ikusi behar du, eta noski, horretarako dutxetara sartu behar du. Askori izugarrizko lotsa ematen die, veste batzuei aldiz berdin die. Niri ez lidake axolako, baina aukeran nahiago nuke nire sexu berdinekoa izatea, erosoagoa egiten zait eta.

    Bitxo.

    ResponderEliminar
  82. Ez dut uste garrantzia duenik medikuarengana joatean zure sexukoa izatea edo ez, bere lana da eta hori da bete behar duena.
    Bestalde, dutxetako kasuan adibidez niri berdin berdin zait dutxa kontrolatzen duen pertsona gizona edo emakumea izatea, baina beste pertsona batzuei molesta diezaieke bere irakasle batek (kontrako sexukoa) biluzik ikustea eta hori errespetatu egin behar da, ez zen justoa izango pertsona horientzat kontrako sexuko pertsona batek egitea lan hori.
    Patata

    ResponderEliminar
  83. Nire ustez guztiz juxtua da tokatzen zaizun mediku, ginekologo edo dena delakori hori tokatzen zaizuna, edozein sexukoa izatea eta hori onartzea. Bakoitza bere lana egiten ari da. Gehienbat denak pertsonak garelako, eta denak gauza berdinak ditugulako. Egia da zure sexukoa ez den beste norbait tokatuz gero ez dela zure sexu bereko batekin bezain eroso sentituko baino ezetz esatera ezin zaitezke iritsi. Batzuek , arazo pertsonalen bat edukiz gero , bidezkoa irudituko litzaidake aukeran jartzea baina bestela, nire ustez edoizen jar daiteke zurekin, bere lana egiten ari delarik. Bestetik, gorputz heziketako saioa amaitzean dutxa derrigorrezkoa da, eta ebaluatu egiten da, hori argi dago. Horretarako gorputz heziketako irakasleak bi aldageletatik pasa behar du, bere sexua mutila edo neska delarik. Batzuk ez daude ados, beraien sexu desberdina duen batek dutxako kontrola pasatzearekin. Baina nire ustez (ni mutila naiz) irakasleak emakumea bada ez dut inolako arazorik berak kontrola pasatzearekin. Bere lana ari da egiten eta sexu bereizketarik ezin da egin. Horregatik, nik onartu egiten dut bi aldageletan sartzen uztea eta dutxa kontrolak berak pasatzea.
    PIKATXU

    ResponderEliminar
  84. ni neska naiz eta nire ustez XXI. garren mendean gaudela konturatu behar dugu. Alua izateak ez du esan nahi neska zarenik ez zakila izateak mutila zarenik ere, hori ulertzea oso erraza denez gain, gendeari ez zaio buruan hau sartzen. Gendeak argi eduki behar duena da ez dagoela generorik genitaletan , bakoitzaren buruan baizik.
    Hori dela eta aldagela zein komunak mixtoak jarriko nituzke , gainera horrela gorputz heziketako irakaslea bi aldageletan sartu ahalko zuen. Aldagela mixtoak izateak gainera pertsona bakoitza bere gorputzarekin askoz ere erosoago sentitzea eragingo luke ere.
    XXX

    ResponderEliminar
  85. Medikua,ginekologoa,erizaina edo dena delakoak bere lana ondo egiten badu eta gaixoekin edo beraien pazienteekin profesionaltasunez jarduten badu ez zitzaiten inportako emakumea edo gizona izatea,ala ere ulertzen dut emakume askok beren medikua edo ginekologoa emakume bat izatea nahi badu.Aldizkarietan milaka eta milaka kasu ikusten dira akosazioenak eta bortxaketenak.Hurreko astean bi medikuk emakume bat bortxatu zuten anbulantzi batean zorabiatuta zegoela.Emakumeok egnero irakurri behar ditugu horrelako gauzak eta horregatik normala iruditzen zait emakume askok beldurra izatea baina orokorrean gizarteazi ez zaio asko axola bere erizaina emakumea edo gizona den eta niri pertxonalki ez zait bere sexua inporta profesionaltasunez portatzen bada nirekin.
    Txuria123

    ResponderEliminar
  86. Neska naiz. Mediku edo horrelako kasuetan, nik ez diot inolako inportantziarik ematen ze sexukoa den. Azken finean ez daukagu ezer desberdina. Ala ere, badago jendea ez duena gustuko eta ez diot kontra egingo, berak bere pentsamenduak ditu eta bere arrazoaik edukiko ditu. Honekin ere, esan nahi dut, berdin didala irakaslea sartzea aldageletara.

    Piruleta2

    ResponderEliminar
  87. Niri berdin zait emakumezkoa edo gizonezkoa den medikua, azken finean profesional baten eskutan zaude eta niri beintzat bere lana ondo egin dezan inporta zait. Dutxetako kontrolen gaiari buruz esan beharra daukat pertsona bakoitza desberdina dela eta desberdin pentsatzen duela eta bakoitzak bere lotsak dituela. Nire ustez ez liguke axola behar irakaslea emakumenzkoa edo gizonezkoa den eta niri behintzat berdin zait.

    XIMON

    ResponderEliminar
  88. Nire ustez medikua, zure sexu berekoa ez izateak ez luke garrantzirik izan beharko. Medikuarenera osasun arazoengatik joaten zara eta bai emakume batek bai gizonezko batek ematen dizun tratua berdina da. Ni neska naiz eta badakit askok nahiago izaten dutela medikua haien sexu berekoa izatea biluzteko orduan, niri berdin dit, profesional hauek egunero ikusten diztuzte gorputz biluztuak, ez dut ikusten arazorik haien aurrean biluzterako orduan, sexu berekoa den edo ez kontuan hartu gabe.
    Dutxaren kontuarekin nire ustez ez litzateke dutxa kontrolik egin beharko, bakoitzak erabaki beharko luke dutxatu edo ez, baina beharrezkoa dela kontuan hartuta, nik nahiagoko nuke sexu berdinekoa izatea.

    ESMERALDA

    ResponderEliminar
  89. Nire iritziz ez du inporta zein sexukoa den mediku edo erizaina. Beraiek bere lana egiten dute, profesionalak dira eta ez dira joaten zuri ipurdia ikustera baizik eta zure Osasuna kontrolatzen dute.
    Irakasleekin berdin gertatzen da, berdin dio zein sexukoa den. Niri gaizki iruditzen zait dutxatu zaren edo ez kontrolatzea, bakoitzak ikusiko du zer egin.
    Karapan.

    ResponderEliminar
  90. Nire ustez medikuak sexu berdinekoak ala ezberdinekoak diren berdin diola. Beraiek bere lana egiten ari dira eta zure osasuna inporta zaie bakarrikan. Hala ere, norbaitek bere sexu berdineko mediku edo erizain bat nahi badu, nire ustez eskubidea du hori izateko, bere arrazoiak izango ditu eta.
    Niri aizki iruditzen zait irakaslea dutxetan sartu behar izatea nor dutxatzen ez den dutxatzen kontrolatzeko. Berditzait zein sexukoa den, nire ustez ez litzateke sartu behar.
    JOSHY

    ResponderEliminar
  91. Ez dakit ondo deritzodan, baina ulergarria deritzot gure sexu berdina ez duen pertsona batek gu egoera intimo batean ikustean deseroso sentiaraztea, eman zaigun heziketaren ondorioz. Pertsona bat ez bada eroso edo ondo sentitzen egoera batean, arrazoia edozein delarik, errespetatu egin behar dela eta laguntza eman behar zaiola uste dut irtenbide bat bilatuz.
    Irakaslea eta dutxaren kasuan ez nago ados a) eta b) aukerekin. Irakasleak konfiantza badu dutxa horretan dauden ikasleekin ondo ikusiko nuke, baina irakasleak deseroso sentiarazten baditu ikasleak onartu eta errespetu guztiz ez lukeela egin behar deritzot, sexu berekoak izan ala ez hau dioten ikasleak. Askotan irakasle jakinen jokaerak, iradokizunek, etabarrek deskonfiantza eta deserosotasuna eragiten dute, eta egoera hauetan ulergarria da oso irakasleak kontrola pasatzerik nahi ez izatea. Intimitatea legitimoa da.

    Nor jauna

    ResponderEliminar
  92. Nire ustez ez luke inporta beharko mediku, erizain, ginekologo zein irakasle, zure sexu ezberdinekoa izatea. Horrek ez du esan nahi zerbait arraroa egingo dizunik. Bakoitza bere lana egiten ari da eta badaki zertan eta zenekin ari den lanean.
    Egia da, pertsona asko ez dela batere eroso sentitzen sexu bereko pertsona bat ez dena tokatzen bazaio. Ulergarria da, bakoitzak bere iritzia du eta denak ezberdinak gara. Beste batzuei, aldiz, berdin zaie sexu berdineko pertsona bat edo sexu ezberdineko beste bat tokatzea.
    Nire ustez inporta duena ez da sexu berekoa ez izatea, baizik eta nolakoa den pertsona hori. Errespetatzen bazaitu zuk bera errespetatu eta kitto. Eta errespetatzen ez bazaitu edo deseroso sentiarazten bazaitu berarekin hitz egin edo bestela pertsonaz aldatzeko eskatu.
    PIPAZAL

    ResponderEliminar