Páginas

lunes, 5 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 1 Batxilergoa / Komunikabideak eta gorputz ereduak



9)   Gaur egun gorputz ederra, itxura fisiko ederra edukitzea oso estimatua dago gizartean. Zergatik? Komunikabideek eta publizitateak ba al dute erantzukizunik jarrera horretan? Interes ekonomikoak, negozioa al daude honen atzetik?
Arropa lantegi eta dendek, zein arropa mota jartzen dute salgai, jendeak eskatzen duena, jendeak jantzi nahi duena, jendearen gogoei erantzun nahian, ala aldez aurretik moda eta publizitatearen bitartez jendearengan erosteko gogoa eta beharra sortu eta nolako arropa erosi behar duen poliki-poliki eta ohartu gabe buruan sartu ondoren, beraiek artifizialki sortutako beharrei erantzungo diena? Zergatik eta zertarako aldatzen dira arropa modak? Zein da moda aldizkarien funtzioa? Zein da emakume aldizkarien funtzioa, emakumeak askatu, lagundu ala esklabo bihurtzea behar artifizialak sorraraziz?
Komunikabideek eta publizitateak buru-belarri sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek dira benetan ederrenak, ala edertasuna garaiaren, kulturaren eta pertsonen arabera aldatzen da? Sartzen dizkiguten pasarelako modelo horiek, andreak zein gizonak, iruditzen al zaizkizu gizarteko pertsona ederrenak?
Nolako musika entzuten da gehien, diskoetxeak eta komunikabideek sartzen digutena ala jendeak nahi duena? Zergatik da euskal musikaren oihartzuna euskal gizartean hain eskasa eta beste herrietako taldeena, ingelesez dena adibidez, askoz handiagoa, itsusiagoa delako? Boikota jasaten al du euskal musikak?
Zergatik hainbeste futbol telebistan, jendeak eskatzen duelako ala jendeari, aldez aurretik, zaletasuna erein zaiolako?

71 comentarios:

  1. Nire ustez, zerikusi gehien duenak komunikabideek eta publizitateak dute. Izan ere iragarki, rebista... ia guztietan agertzen diren neska mutilak perfektuak dira. Ez dute akatsik eta horrela ohituak gaude. Gutako bat ez bada horrela, "defektu txikiren bat badu" hau da lodiago dagoela... importantzia ematen zaio gaur egun. Askotan kritikatu izaten da. Nire ustez ez dira publizitatekoak ederrenak, beti ez dira hórrela izaten eta errealitatean asko ez dira hain perfektuak. Pasareletako gizon zein emakume horiek ez zaikzit ederrenak iruditzen, gorputz perfektua dutela bakarrik erakusten dute.
    Gehien entzuten den musika diskoetxeetakoa izaten da baina guk nahi ditugunak ere jartzen dituzte.
    Ez da euskal musika itsusiagoa dela, baizik eta ingleses orokorrean gehiago entzuna izaten dela.
    Futbola jendeak ez tu eskatzen telebistan, zaletasuna erein zaielako jartzen dute.

    SOINKETA

    ResponderEliminar
  2. Niri iruditzen zait, gaur egun gertatzen den guztiak diruarekin zerikusia duela, ekonomiaren esklabu gara. Egiten duguna egiten duguna ekonomiea ia denetan, beti ez esateagatik, bertan egongo da.
    Gizarteak sekulako eragina du guregan, Orduan, erakusten digutena izateko obligazio moduko bat iaten dugu. Nahiz eta berez obligatuta ez egon, ikusten duguna hori baldin bada, iruditzen zaigu hori izan behar dugula, onena ez balitz ere.
    Fama da gaur egun dena, fama duena da denak egin behar dutena. Orduan ia zentzurik ez du gizarteak erakusten didunaren aurkakoa egitea, ez lukeelako aurrera ateratzerik izango. Burua janda gaudelako, gauza bera denak erosten, tuntun batzuk bezala. Kalera atera eta denak berdin-berdin jantzita joaten gara, denda handienek ateratako arropekin, gehien bat. Eszepzioak eszepzio.
    Moda aldaketak, pertsona famatuek ekartzen dituztela uste dut nik behintzat. Beraiek jartzen dituztenean, bere jarraitzaileak jartzen hasten dira, horrela aldatu arte. Eta arropa munduan, modeloak ez zaizkit iruditzen fisikoki ongi daudenik, batzuk kenduta, gaixorik daudela ematen baitute. Hain argal egotea ez da ona osasunerako.
    Musika arloan, orain ditugun aukerekin ez dugu batere arazorik nahi ditugun kantak entzuteko. Boikot ez nioke esango orain gertatzen denari euskal musikarekin.
    Futbolarekin gertatzen dena gehiegizkoa iruditzen zait, hor atzean mugitzen den diru guztia, hau bai dela ekonomia hutsagatik egiten duten gauza horietako bat.
    NI

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez, gauza guzti hauei mugimendua ematen dion gauza bakarra dirua da.
    Lehenengo menzionatzen duen puntua da, itxura fisikoa gure gizartean, edertasuna eta abar. Komunikabideak eta publizitate kanpaiak, ematen du ezetz baina asko influitzen dute, kasu honetan, edertasunaren idean. Gaur egun, emakume bat guapa edo ‘ona’ dago, hezurretan dagoenean. Modan hori jarri denez, publizitatearen bidez sartzen digutena sinetsi egiten dugu. Hezurretan egotearen modak, jende askori osasun arazoak eman dizkio, moda jarraitzeko eta ‘ona’ egoteko. Nire ustez, edertasuna subjektiboa da, eta nahiz eta komunikabideek erakusten digutena polita izatea bada, bakoitzak gure gustuak dauzkagu eta pertsona bat gustatu ahal zaigu hainbat gauzengatik.
    Arropen munduan sartuta, moda gauza absurdurikoena da. Beti saiatzen gara modan junten, arropa dotorenekin… Baina horren interesak diruak mugitzen ditu. Azkenean bakarrik nahi duten da, dirutza bat uztea dendetan beraien onerako, eta hori lortzen duten komunikabideek erakusten digunarekin. Berdina gertatzen da futbolarekin. Orain dela urte asko, futbola modan jarri zen, eta orain, gehien saltzen duen kirola da. Mundu guztiaren ametsa futbolaria izatea da eta jende askok edozer gauza egiten du, partidu batera joan ahal izateko. Jakinaz, interesak ere diruak mugitzen dituela, zeren, futbolariak internazionalak, kristoren dirutza ordaintzen dute, eta gainera, publizitate kanpainak egiten dituzte beren produktuak guri saltzeko.

    ResponderEliminar
  4. Gai interesgarria iruditzen zait.Lehenik eta behin moda kontuez hasiko naiz. Guk nahi edo ez nahi ohartu gabe hainbat eta hainbat mezu sartzen dizkigute buru barrura, batik bat publizitatearen bitartez.Gure buruan , gure gorputzak nolakoak izan behar diren ezartzen dizkigute ( altuak, argalak, politak…), estereotipoak markatzen dituzte. Gizartean onartu izateko , jende gehienak haiek kopiatzen dituzte hoberenak izango balira bezala. Adibidez, dendetan,aldez aurretik moda eta publizitateren bitartez jendearengan erosteko gogoa eta beharra sortu eta nolako arropa erosi behar duen poliki-poliki eta konturatu gabe buruan sartzen zaigu.Hau guztiaren helburua, argi eta garbi dirua da. Hau guztiaren atzean enpresa asko daude sekulako irabaziekin ateratzen direnak gure gizarteak erosi eta erosi egiten duelako modan jarritako arropa.Lehen esan bezala, komunikabideak eta publizitateak gorputz edertasunaren eredu batzuk barneratzen dizkigute eta konturatu gabe buruan sartzen zaizkigu. Kalterik egiten ez dugula pentsatu arren , pixkanaka-pixkanaka dena barneratzen dugu eta horrela okerrera doa gizartea,gaixotasunak ( bulimia eta anorexia) adibide.

    IZENGOITIA:XURI

    ResponderEliminar
  5. Dendak eta publizitateak ez dizkigute erakusten guk ikusi nahi ditugun gauzak beraie komeni zaiena baizik. Azkenean haiek dena lortzen dute gu erropa estu horien eta beharrezkoak ez ditugun gauzei buruz kontrola galtzen. Haiek gure inseguritate guztiekin etekin handia lortzen dute eta ez horrekin bakarrik baita beste gauza askorekin ere. Aldizkarien funtzioa azken finean guk geure burua ez maitatzea eta gure gorputzarekin obsesionatzea du helburu horrela argaltzeko pirula garestiak erosten baititugu. Horrela haiek etekin handiak lortzen dituzte gure kontura.
    SASI

    ResponderEliminar
  6. Gaur egun momenturo hari gara mezu subliminalak jasotzen komunikabideen aldetik. Hauek buruan sartzen dizkigute estereotipo eta moda batzuk eta ondorioz, guk ekonomian "laguntzen" dugu. Hau da, argalak izan behar garela diote, beraz argaltzeko pastilak erosi behar ditugu, ondorioz farmaziei mesede bat egiten hari gara.Edo zapata batzuk modan jartzen badira erosi egiten ditugu eta horrela denda hori benefiziatzen hari gara. Okerrena da, modak denbora gutxiro aldatzen direla, eta honi esker enpresei geroz eta diru gehiago ematea lortzen dute, modan dauden gauzak erosi behar direla sinestarazten baitigute. Eta modarekin pasatzen den bezala best hainbat gauzekin ere gertatzen da:kirolekin, musikarekin, etab... Estereotipoek sartzen digute buruan hori gustatu behar zaigula, hori baitago "modan".

    ILARGIA

    ResponderEliminar
  7. Komunikabideek eta publizitateak erantzukizun guztia dute. Txikitatik saldu izan digute gorputz eredu bat, eta eredu horretatik ateratzen denak kritika asko jaso behar izaten ditu. Argi dago honen atzetik interes ekonomikoak badaudela, gizarte honean dena da ekonomia eta politika. Aldizkari, pasarela edota publizitateetan agertzen diren gorputzak faltsuak eta artifizialak dira, munduan oso jende gutxik lor dezake horrelako gorputza edukitzea, baina ala ere “ederrenak” bezala hartzen dugu. Gorputz horiek lortzeko produktuak saltzen saiatzen dira, badakitelako denek horrelako gorputzak nahi dituztela, beraz saltzaileen aukera paregabea da. Arropen modekin berdin gertatzen da, publizitatea eginez oso erraza da jendeari arropa berri horiek buruan sartzea eta erosteko behar hori sentiaraztea, gainera gaur egun errazagoa da, sare sozialetan dabiltzan “influencer” horien bidez publizitatea oso erraza da, hauek saltzaileek nahi dituzten arropak erabili eta gomendatzen dituzte behin eta berriz, zu konturatu gabe gustatzen bukatzeko. Musikarekin ere berdin gertatzen da, komunikabideek eta sare sozialek dute botere guztia. Futbola ere buruan sartu digute, telebistan besterik ez dute botatzen, beste kirolen ondoan ezin da alderatu. Eta hau guztia diru kontuak dira.

    ESABAT

    ResponderEliminar
  8. Nire ustez garbi dago zergatik ematen diogun hainbesteko garrantzia itxura fisikoari: komunikabideengatik. Telebistan edozein iragarki hartzen duzula ere, denetan emakume edo gizonezko perfektuak agertzen dira, eta ez bada hala, duten itxura fisikoa aldatzeko produktu bat iragartzen dute, esanez, oso ondo funtzionatzen duela eta gorputz edo itxura fisiko perfektua lortu duela produktu horri esker. Aldizkari eta antzekoetan ere berdin, agertzen diren pertsona guztiek itxura fisiko perfektua dute eta horrek, nahi edo ez, guri ere eragiten digu, hori guztia benetakoa dela sinesten baitugu eta hura imitatzen saiatu.

    Arroparekin jarraituz, nire ustez, dendek ez dute jendeak eskatzen duena saltzen, publizitatearen bidez poliki-poliki barruan sartu digutena baizik. Honela, nahi dutena saltzen dute eta zuk, konturatu gabe, hura erosten duzu.

    Nire ustez edertasunean garaiak eta kultura badute eragina, baina ez zait iruditzen zure gizartean edertasun kanon bat dagoelako zuk hori gustuko izan behar duzunik. Bakoitzak bere gustuak ditu eta horrek ez du esan nahi oker dagoenik edo arraroa denik. Gainera, niri pertsonalki ez zaizkit batere ederrak iruditzen pasarelako modeloak, argalegiak daudela iruditzen zait eta ez daudela batere osasuntsu, nahiz eta batzuetan ez horrela izan.

    Musikaren arloan ere komunikabideek saltzen digutena entzuten dela uste dut, eta horregatik duela hain zuzen ere euskal musikak hain oihartzun gutxi. Egia esan, nik ere nahiago ditut ingelesezko abestiak, baina ez musika euskalduna txarra dela iruditzen zaidalako, gustatzen ez zaidalako baizik.

    Futbolaren kasuan ere komunikabideak aipatuko nituzke, izan ere, diru kontuak direla eta ez direla, telebista piztean beti dago futbol partidaren bat eta txiki-txikitatik horretara ohitzen bagara, normala iruditzen zait jendeari hainbeste gustatzea, egunero ikusten baitu ia.


    SAGUTXO

    ResponderEliminar
  9. Komunikabideak dira egoera honen ondoriorik garbiena. Telebistan, aldizkarietan...agertzen diren emakumeek gorputz perfektuak dituztela dirudi, eta berdin gizonezkoekin, dirudienez pertsona hauek ez dute inongo konprejurik. Horrelako pertsonak jarriz engainatzen gaituzte eta nahiz eta guk jakin horrelako gorputzak ez direla benetakoak, gorputz politeko pertsona bat imajinatzeko esatean horrelako bat imajinatzen dugu, pertsona faltsu hauetako bat.
    Arroparen kontuan, badira benetan nahi dutena erosten dutenak baina badira beste batzuk kopia moduan dijoazten bata bestearen atzetik, publizitateak saltzen digun arropa motaren atzetik joaten bukatzen dugu konturatu gabe. Publizitatea da hainbat produktu saltzen dizkiguna, gorputz edo aurpegi perfektua izango dugula esanez horiek erosiz gero. Publizitatean ikusten dugun gehiena azkenean gustatzen bukatzen zaigu, hori pasatzen da arroparekin eta baita gorputz ereduekin. Azken finean publizitateak nahi duena saltzeko ahalmena du, baita musikaren kasuan ere, azkenean, kanta berdinak jarriz gero irratian, diskoteketan...nahiz eta ez gustatu kanta horiek kantatzen nukatzen duzu eta hau da euskal kanten oihartzunen ondorioa, publizitateak erabakitzen duela zein kanta gustatuko zaigun eta zein ez, kanta hau behin eta berriz jarriz.
    Futbola ere publizitateak bultzatzen duen zerbait da, telebista piztean beti dago futbola eta azkenean, ez nau harritzen hainbeste jendek ikustea.
    Laburbiduz, publizitatea da gugan beste edozerk baino indar handiagoa duena.

    UDABERRIA

    ResponderEliminar
  10. Uste dut nahiko argi dagoela zein den benetako erruduna: komunikabideak eta publizitatea. Izugarrizko negozioa daukate herritarren gehiengoa engainatzen, eta aberasten ari dira guri dirua "lapurtuz".

    Telebistako modako kanaletan emakume eta gizon "perfektuak" agertzen dira beti. Hauek denak 5 Kg makillajez igurtzirik. Telebistan hainbestetan agertzen dira, non geuk ere haien itxura izan nahi izaten dugu. Zer egin behar dugu horretarako? Beraiek daramatzaten arropak, makillajeak... erosi. Horrela moda bat sortzen dute. Salmentak jaisten direnean, pertsona "perfektu" eta "elegante" hauek beraien janzteko eta makilatzeko era aldatzen dute. Horrela, berriro enganatzen gaituzte eta gu berriz ere diru-zorroak hustera joaten gara. Futbola ere, zergatik gustatzen zaigu? Txikitatik erakutsi digutelako. Haurrena eskola kirolak aurkezten dizkigute, gero herrian bertako taldea... Gainera, telebistan egunero hitz egiten dute futbolaz. Gauzak horrela, nola ez zaigu ba gustatuko? Txikitatik futbolak bizitzako parte garrantzitsu bat betetzen duela erakusten digute.

    Alor honetan ez dago pentsamendu subjektiborik, dena objektiboa da. Nahi edo ez nahi horrela dira gauzak. Publizitateak eta komunikabideek mugitzen gaituzten txotxongilo miserable batzuk besterik ez gara.

    SATOR

    ResponderEliminar
  11. Argi eta garbi dago gaur egungo itxura fisikoa nolakoa izan behar den, zein janzkera izan behar dugun eta abar komunikabideek eta publizitateak helarazten dutela. Edozien une dela, telebista ikusten ari garela edo edozein aldizkari irakurtzen beti azaltzen da gorputz "perfektua" duen neska ala mutila, hasieran ez gara konturatzen baina, denboraren poderioz gimnasioak, pistak, dietetitak eta abar jendez gainezka egoten dira, gehienak, ez denak, gorputz "perfektu" hori lortzeko asmotan. Une horretan konturatzen zara denbora pasa ahala telebistan, eskaparateetan eta hainbat tokitan publikoki hedatzen diren zeinbait janzkera mota eta gorputz itxura imitatzen saiatzen zarela, eta nik uste askok hau egiten dutela gizartean toki bat hartzearren eta marginatuta ez egotearren, nahiz eta nik ez dudan hori inondik inora ulertzen.
    Horrelakoetan argi eta garbi ikusten da, komunikabideetan eta iragarkietan eta, zein intentziorekin egiten diren gauzak.
    Nik pertsonalki, arroparen moda ez dut guztiz ulertu, beraz ez naiz horretan asko sartuko, baina ikusten dudanez, ematen du denboran atzera goazela eta zenbait janzkera mota imitatzen ari garela "modernitate" puntu batekin, baina hala ere ez daukat argi arropa askok duten funtzionaltasunez, batez ere gaur egun daudenenetaz. Argi dago askok moda jarraitzeko ohitura hori dutela eta ateratzen diren azken-azkeneko modelitoak erosteko grina hori dutela, baina beno bakoitzak jarrai dezala nahi duena.

    Laburbilduz, nire iritziz musika klasea, futbolarekiko zaletasun bizi hori, janzteko modua, gorpuzkera eta abar denboraren poderioz barneratu zaizkigula eta azken finen zirkulu berdinean jarraitzen dugula use dut, beste estilo batzuk esploratu beharrean.

    ROCKY

    ResponderEliminar
  12. Gaur egun egia da, gizartean oso estimatuta dagoela, gehiegi seguruenik, gorputz mota konkretu bat izatea, gizonezkoetan eta emakumezkoetan desberdina noski. Urteen poderioz, gorputz “perfektuaren” irudia aldatuz doa. Gaur egun, teknologia berrien bidez, hau da, telebista, sare sozialak, interneta… gau eta egun sartzen dizkigute gure itxura eraikitzeko moldeak, nolakoak izan behar dugun, gu ohartu ere egin gabe. Molde horietan sartzeko beharrak, esklabo bihurtzen ditu bai emakumeak eta bai gizonezkoak. Hau guztia aprobetxatzen dute aldizkariek, eta nola jantzi, janzten duguna nola geratu b ehar zaigun… esaten digute. Honek ez dio inori modu positiboan eragiten, berez beharrezkoak ez diren beharrak sortzen baititu: argal egotea adibidez. Baina beti ez da gorputz perfektua argala izan, garai batean gantz askoko emakumeak izan ziren erakargarrienak, gosetea zegoen garaian , gizena egotea zaila zen, eta seguruenik hori izango zen gorputz haundiak gustuko izatearen arrazoia. Baina gaur egun, hemengo gizartean argalena da politena ikusten dena. Hala ere, pasarelatan ageri diren pertsonak baino askoz politagoak direnak badaude nire ustez. Kanonetan sartzen ez direnak, baina xarma berezia dutenak. Berriz diot, gure itxurak nolakoa izan behar duen esaten duten molde horiek sortzen dituztenak, komunikabideak… dira. Nire iritziz, antzeko zerbait gertan da musikarekin. Hau da, zenbait musika estilo, telebistan… gehiegi agertzen dira, eta horri esker, gaur egun, musika estilo batzuk besteei nagusitzen zaizkie. Euskal musikak ez du “propaganda” handirik jasotzen, eta horregatik ez da hainbeste entzuten naiz eta gure kulturarekin bat datorren musika izan.
    GORRI

    ResponderEliminar
  13. Mundu guztia hau esteriotipoz beteta dago. Egunero ikusten, entzuten ditugu mezuak nolakoak izan behar garen, nola izango ginatekeen perfektuak… eta neurri, rol… batzuen barruan ez baldin bagara sartzen gu gera arraroak. Ondoren arazoak etortzen dira, ez garelako eroso sentitzen geure buruarekin etab.
    Gorputzei dagokionez, inor ez da inor baino ederragoa. Denak gara politak, batzuk gizenagoak, besteak argalagoak, batzuk altuagoak, besteak bajuagoak… Baina telebistan, aldizkarietan… ikusten ditugun gorputz altu eta argalak direla politenak sartu digute buruan. eta beraiek bezalakoak ez garela ohartzen garenean hasten dira arazoak.
    Eta publizitatea dagokionez hau gertatzen da gai guztietan, mezu asko transmititzen dizkigutela gu ohartu gabe.

    ResponderEliminar
  14. Nire ustez komunikabideek kontrolatzen gaituzte alde guztietak eta beraiek jartzen dituzten baremoetatik aterazgero diskriminatu egiten zaitute gizartean.

    Adibidez estilismo eredu perfektuak edota musika estilok. lehenengo gaiari elduz jartzendizkiguten moda estiloak lortzeko imposibleak dira eta gendeak arazo hadiak izaten ditu bulimia anorexia edota hantzeko gaixotasonak jasatera iristen diren puntguraino obsesionatzen direlako beraien buruekin.

    Bestalde kirolean gehienbat futbola bakarrik ikusten da telediarioan kirolak iristean ia denbora guztia futbolari buruz itzegiten dute hau bakarrik promozionatuk eta ondorioz umetan denok futbolariak izan nahi dugu eta hau ez zait batere ondo irudutzen beste kirol asko daudelako futbola bezain politak.

    Ondoroz nire ustek komunikabideek geure gizartea kontrolatzen dute eta gezur asko sartzen dizkigute gizartea kontrolaturik esukitzeko.

    ResponderEliminar
  15. Azkenean komunikabideek kontrolatzen dute gure jazteko era gure izateko era, guri gutatu behar zaiguna... Komunikabideek moda berriekin benefizio ekonomikoak handitzea da, moda aldatuko ez bazen jendeak ez zuen arropa berria erosiko eta dendak galtzen aterako ziren.

    Gizon edo Emakume modeloak nire ustez gainerako jendea baino gorputz itsusigoa dute, baino komunikabideek sartu digute gure buruan gorputz politenak argalak eta grasarik gabeak dira, baino ez da egia, nire ustez ez oso lodia ez oso argala diren pertsonen gorputzak dira politenak, baino argalak erabiltzen dituzte, beraiei geratzen zielako obekien arrropa eta zuri horrela geratuko zaizula pentsatzean erosi egiten duzu baino agian okerrago geratzen zaizu.
    Musikaren aldetik, komunikabuideek eta diskoetxeek sartu digute gure buruan zein musika entzun behar dugun agian guk jakin gabe, eta batzuetan letra entzun eta ondoren ez zaizu gustatzen baino errez sartze zaizu abestia buruan eta ez da ateratzen.

    Futbola nik uste musika estiloa bezela gizartean oso ondartuta dago gizonezko guztiei futbola gustatu behar zaiela, baino ez du horrela izan behar, gainerako gauzetan bezela kirolean ere gustu desberdinak daude eta desberdin jokatu beharko genuke kirol horien aurrean.

    ResponderEliminar
  16. Publizitateak egiten duena da gizakion gan ezinezkoak diren gorputz ereduak lorrarazkiko dizkiguten produktuak saltzdu da, naiz eta ez funtzionatu. Anuntzio publizitarioak engainatu egiten gaituzten haiek sortutako mundu idealizatuekin, non ikus dezakezu bestela kolonia pixka bat bitatzeagatik milaka pretendiente izan ditzakezula? Moda jarraitzen dutenek beste batzuek bezelakoak izan nahi dutenak dira nire ustez, eta batzuetan uste dut ez direla jabetzen hori ezinezkoa dela eta jabetzerako publizitatea egiten duten enpresak dirua lortu dute zu engainatzearekin.
    Musika eta futbolaren kontuan esan dezkaegu gehien entzun edo ikusten diren gauzak sozietateak bultzatu dituelako dela. Baina hainbeste jendek hauen baitan disfrutatzen badu pentsa dezakegu ere benetan oso interesgarriak direlako gertatzen dela hau.
    ATOMIC

    ResponderEliminar
  17. Argi dago gaur egun kirolaren atzetik dirua dagoela, bai publizitatean bai kirolean ere. Publizitateetan ikusten da, gorputz eredu ikusgarri bat erakusten digu. Gorputz eredu horiek ,normalean ezinezkoak, lortzeko produktuak saltzen dizkigute irabaziak izateko.

    Komunikabideen bitartez, hau da, telebista, egunkaria, aldizkariak, ... saldu nahi dizkigute produktu hauek, modurik errazenak direlako gure begien aurrera eramateko. Arropa, gehienbat, modu horretara saltzen da: gorputz eredu bateko emakume/gizonak janzten dituzte erakusteko gorputz eredu hori lortuz gero edozer lortzeko gauza garela salduz.

    Musikarekin ere berdina, komunikabideek saltzen digute zer entzun behar den garaian: reggeton, electro, rock & roll, ... Nahi duten bezala maneiatzen gaituzte, beraien produktuak erostera tentatzen gaituzte beraien onurerako, baina gizartearen okerrerako.

    Futbola ere antzekoa da: gizarteak txiki-txikitatik erakutsi digu kirol nagusia futbola dela eta gustokoa izan behar duela gizaki orok, baina ni ez nago ados: milaka kirol daude, batzuk besteak baino ederragoak eta bakoitzak jakingo du zein kirol gustatzen zaion (edo bat bera ere ez).

    Pilotari_27

    ResponderEliminar
  18. Nire ustez komunikabideek eta publizitateak erantzukizun handia dute gaur egungo gizartean. Bertan ateratzen diren neska mutilek gorputz ederra, itxura fisiko ederra… dute eta horrek gizartean eragin handia du. “Normalena” horrelako gorputz “perfektuak” izatea dela erakusten digute. Nire iritziz interes ekonomikoak daude honen atzetik. Adibidez arropa dendetan aldez aurretik moda eta publizitatearen bitartez jendearengan erosteko gogoa eta beharra sortu eta nolako arropa erosi behar dugun poliki-poliki eta ohartu gabe buruan sartzen digute. Esan dudan bezala honen atzetik dirua dago eta dendetakoek guk bertan dirua gastatzea nahi dute. Gainera modak aldatzen doaz eta oso azkar gainera, eta moda jarraitzen duten askok diru asko gastatzen dute dendetan. Azkenean hori uste dut dela beraien helburua: guk dirua gastatzea eta beraiek dirutza lortzea.
    Niretzat komunikabideek eta publizitateak buru-belarri sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek ez dira benetan ederrenak. Asko hezurretan daude, eta jendea gorputz eredu horiei jarraitu nahian anorexia bezalako gaixotasunen batean erori daiteke.

    UZTURRE

    ResponderEliminar
  19. Gaur egungo itxura fisiko ederra edukitzearen gogo hori, komunikabideengatik eta publizitatearengatik dela iruditzen zait, publizitateetan itxura fisiko ederra zein den zehazten dute eta horregatik dago horren estimatuta gizartean itxura ona edukitzea. Gainera interes ekonomiko handia dago modaren munduan, enpresek urtero diru asko lortzen dute modarengatik. Adibidez, modaren kontu honekin hainbat aldizkari daude nola jantzi esaten digutenak.
    Bestalde komunikabideek eta diskoetxeek sartzen diguten musikak berak ere modak segitzeko dira, eta azken finean ere musika hori moden barruan sartzen da, orain ezagunak diren kantak hemendik hilabete pare batzuetara inork ez ditu entzun nahiko.
    Kirolen kasua ere gizartean oso sartuta dagoelako da, futbola oso ezaguna da eta horregatik dago hainbeste aldiz. Nire iritziz, aldez aurretik ereindako zaletasuna da eta ez hainbeste jendeak nahi duelako.

    Bost

    ResponderEliminar
  20. Nik, pertsonalki, gizartek pixkanaka-pixkanaka gorputz eredu batzuk eta janzkera mota bat imposatzen digula diot. Gaur egungo komunikabide eta publizitatea begiratzea besterik ez dago honetaz konturatzeko, eta gainera, zoritxarrez, jende askok eta askok bere osasunean eragin txarrak egiten dituzte "eredu" hauei jarraitzeko. Lotsagarria iruditzen zait modeloak eta gaur egun ikusten diren modelo curvyak bereiztea, guztiak dira modeloak, eta bereizketa horrekin "modelo" itxura betetzen ez dutenak gutxiestea besterik ez dugula lortzen diot. Zergatik deitu curvy gure gizrteak imposatutako eredu horiek betetzen ez dituzten modeloei? Horiek ere pertsona normalak dira, eta modelo normalak, ez dira beste munduko munstro batzuk bereizketa egiteko.
    Eredu horiek, gu geu ohartu ere egin gabe jasotzen ditugu etengabe, baita musikaren bidez ere. Gar egun gehien aditzen den usika reggaetoia dela uste dut gazteen artean, eta kanta hauen letrek ere eredu sexistak bultztzen dituzte gure gizartera.

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  21. Nire ustez komunikabideek eta publizitateek erantzunkizun handia dutela jarrera horretan eta honen atzetik negozio handi bat dagoela. Arropa lantegi eta dendek moda eta publizitatearen bitartez jendearengan erosteko gogoa eta beharra sortu eta nolako arropa erosi behar duen poliki-poliki eta ohartu gabe buruan sartu ondoren, beraiek artifizialki sortutako beharrei erantzungo diete. Arropa modak diru asko gastatzeko eta eten gabe arropa berriak erosteko sortuak dira eta horregatik aldatzen dira modak hain azkar. Moda honen beste funtzio bat denei influentziatzea da eta denak rol eta arropa berdin edo oso antzekoak ematea da. Emakume aldizkarien funtzioa esklabo bihurtzea behar artifizialak sorrarazten da. Modelo hauek esklabo batzuk dira eta ez zaizkit pertsona erreal eta polit batzuk iruditzen.
    Gehien entzuten den musika diskoetxeetan eta komunikabideetan jartzen dituztenak dira. Euskal musika ez da inglesezko abestiak bezainbeste entzuten ez dituztelako komunikabideetan jartzen, ondorioz ez dira famatuak egiten eta jende gutxiagok ezagutzen dituzte, ez da itsusiagoak direlako.
    Telebistan futbola edo dana dalakoa jartzen dute jendeari aldez aurretik zaletasuna sartzeko eta honen bitartez diru asko mugitu. Futbolariak edo enpresa askok famatuak eta dirutsuak dira propaganda eta zaletasuna duten pertsona haiengatik. Nire ustez honek diru asko mugiarazten du, gehiegi obeto esanda.

    Ostirala

    ResponderEliminar
  22. Gaur egun mundua mugitzen duen gauza bakarra dirua da zoritxarrez, eta onartu beharreko gauza da.
    Kasu askotan erraz ikusten da, adibidez arropa eta produktu estetikoetan. Publizitateak eragin handia izan du azken urteotan, bai gure artean eta bai telebistan agertzen diren modeloetan. Telebista jartzen dugunean eta ateratzen den jendea ikusten dugunean, konturatzen gara dena saltzeko egiten dutela, adibidez, krema bat saltzeko, edo honelako produktu estetikoak saltzeko, emakume eta gizon ederrak jartzen dituzte, guk haiek ikus ditzagun eta haiek bezelakoak izateko gogoa sartzeko. Horrela produktua saltzen digute, haiek diotenez itxura fisiko hori izan behar dugulako denok, bakoitza den bezalakoa onartu beharrean.
    Eta horrela egiten dute gauza guztiekin.
    TOKIO

    ResponderEliminar
  23. Nire ustez, gaur egun publizitateak zein komunikabideek eragin handia dute gugan, gu ohartu gabe zeinbat ideia sartzen dizkigutelako buruan. Adibidez, iragarkietan beti gazte egon behar garela esaten digute, nahiz eta hori ezinezkoa izan, gero krema horiek saltzeko eta gainera, hauetan agertzen diren emakumeak ez dira edozein, gazteak eta ederrak izaten dira.
    Beste hainbatetan berriz, gorputz "perfektua" edukitzera behartzen gaituzte eta kanon hauek betetzen ez baditugu baztertuak eta gutxietsiak izan gaitezke. Honekin batera, pasarelatako modeloak, nire ustez, ez dira batere ederrak; bakarrik "gorputz perfektuaren" neurriak betetzen dituztenak ateratzen dira bertan, denak altuak, aragalak eta berdin-berdinak. Honek guztiak azkenean, zenbait arazo sor ditzake, adibidez anorexia bezalako gaixotasunak.
    Modan ere berdina gertatzen da, komunikabideen bidez une horretan dagoen modako arropa sortzeko beharra sartzen zaigu buruan.
    Hau guztia, azkenean, negozio bat da, dena dirua lortzeko helburuarekin.

    NAIROBI

    ResponderEliminar
  24. Bistakoa da itxura fisiko ederra edukitzea oso estimatua dagoela bizi garen gizartean. Duela urte batzuk ez bezala, orain, besteek gutaz ikusten dutenari, garenari baino garrantzia handiagoa ematen diogu. Komunikabideek eta publizitateak erantzukizun handia dute horretan, zer ikusi, hura ikasten baitugu.Uneoro ari gara informazioa jasotzen, nahiz eta sarritan ez garen ohartzen hainbat “estereotipo” eta “rol edo irudi” barneratzen ditugun bitartean. Horregatik, arropa eta lantegi dendek aldez aurretik moda eta publizitatearen bitartez jendearengan erosteko gogoa eta beharra sortu eta nolako arropa erosi buruan sartu ondoren, beraiek artifizialki sortutako beharrei erantzungo dienak jartzen dituzte salgai. Arropa modek markatzen dituzte tendentzia guztiak, eta nola ez, zer erosi, nola jantzi ere bai…
    Bestalde, moda aldizkariek lehen aipaturiko irudi eta estereotipoak barneratzen dizkigute, emakume idealizatu eta perfektuen eskutik. Errealitatean eta eguneroko bizitzan irudi horiek ezinezkoak direnez (inor ez da perfektua) , askotan, jendea (emakumeak batez ere, gehiago exijitzen baitzaie) elikadura arazoetan erortzen da gorputz eredu horiek lortzearren. Benetan tamalgarria den arren, horrela da.

    Musikaren arloan ere antzerako gauza bat gertatzen da: jendeak nahi duena entzun beharrean, diskoetxea eta komunikabideek sartzen digutena entzuten da. Dena interes komertzialen arabera saltzen digute. Komeni zaiena, alegia.

    NERBIOX

    ResponderEliminar
  25. Hasteko, esan nahi nuke komunikabide eta publizitateak eragin handia dutela gure egunerokotasunean. Honen atzean, negoziazio ikaragarria dago eta ez gara konturatzen engainatuta bizi garela.

    Arropa berria ateratzen dutenean, aldizkari, telebista eta honelako komunikabideen bitartez azaltzen dituzte eta pixkanaka, "erosteko beharra" sentitzen dugu.Arropa modak nahiko azkar aldatu ohi dira diru gehiago irabazteko: zerbait berria irtetean guztiak haren bila doazelako beti.

    Emakume aldizkarien funtzioa, emakumeok gure gorputza aldatu nahi izatera iristea da beraien produktuak erosiz. Aldizkarietako emakumeek "gorputz perfektua" erakusten digute eta gutako asko honekin obsesionatzen dira. Askotan, eredu hauek ez dira batere egokiak, honelako pertsonek ez dutelako osasun ona izaten eta presiopean bizi ohi dira.

    Musikarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, komunikabideetan entzuten ditugunak gustatu ohi zaizkigu eta ezagunak bihurtzen ez direnak aldiz ez ditugu kontutan hartzen. Euskal musika adibidez, ez da oso ezaguna ez dutelako komunikabideetan jartzen.

    Futbolaren kasua ere aipagarria da. Txikitatik ohitu gara futbola "kirolik hoberena" dela entzuten eta honenganako zaletasuna ez da berezkoa kasu askotan behintzat.

    TXINPARTA

    ResponderEliminar
  26. Komunikabideek guztiz burua jaten digute. Pixkanaka pixkanaka programatutako edo nolabait komertzioek nahi duten eta atzetik interes handiak dauden bizitza batean sartzen gara. Beraiek nahi duten arropa erosten dugu, eta beraiek nahi dutena jaten dugu ondoren idealizatutako gorputz bat izateko. Horrela sexismoa indartzen dute eta baita matxismoa ere ondoren entzuten ditugun musikek sortua. Euskal musikaren ahulezia horregatik etorri da, telebistan eta irratian musika komertziala jartzen dutelako.
    Kirolaren arloan berriz, berdina gertatzen da. Mutilen futbol partiduak jartzen dizkigute etengabe eta ia ezinezkoa izaten da futbola ez jarraitzea baina aldiz beste kirol asko ez ditugu entzun ere egiten eta gutxiago emakumezkoenak badira.

    UDARA

    ResponderEliminar
  27. Gorputz ederra erlatiboa da pertsona bakoitzarentzat. Baina egia da estereotipo sendo batzuk ezarrita daudela gure gizartean eta oso zaia da aldatzen. Guzti onen erruduna kapitalismo da ain zuzen, modak etengabe aldatzen dira, honekin kontsumismoa sustatzeko. Hau ziurtatzeko iraganean begiratzea da, artean adibidez, artista famatu askok, errenazimenduan adibidez bai emakumeak bai gizonezkoak “gizenago” agertzen ziren. Zergatik orain ahalik eta flakoen eta markatuen? Modak eta kapitalismoak baldintzatzen gaituztelako.
    Futbolaren kasua ezberdina da, ez dut ulertzen lortu duen arrakasta baina nire ustez gizarteak aukeratu du hau, fama lortu orduko telebistan ez da beste ezer botatzen eta horrela oraindik fama haundiagoa lortu du. Publizitatea ere oso handia da arlo honetan.

    Heyhey

    ResponderEliminar
  28. Argi dago komunikabideek eta publizitateak izugarrizko eragina dutela guregan, eta oraindik eta gehiago gazteenengan. Honen guztiaren atzean beti daude interes ekonomikoak eta itxura, kirola eta modak erabiltzen dituzte gu engainatzeko eta kontsumismoan erortzeko. Gure gustuak, azken finean, haiek nahi dutenak dira, haiek inposatutakoak eta haiek etekina ateratzeko sortuak. Txotxongilo bihurtzen gaituizte, pasareletako modeloekin adibidez, denok perfektutzat hartzen ditugu, baina ez gure gustukoak direlako, publizitateak eta komunikabideek politak eta perfektuak direla esan digutelako.

    BOKATAWOMAN.

    ResponderEliminar
  29. Gaur egun gorputz ederra izatearen ideologia komunikabideen eta publizitatearen errua da. Gizon emakumeoi burua jaten digute gorputz eder bat izatearekin eta horretaz aprobetxatuz negozioa egiten dute guri behar ez ditugun produktuak salduz. Beraiek bultzatzen gaituzte arropa berria erostera modari jarraitu behar diogulako. Egia da edertasuna garaiaren arabera aldatzen dela. Erdi aroan gizena egotea zen hoberena. Gizena bazuenden, estatus sozioekonomiko altukoa zinela esan nahi baitzuen honek. Orain berriz, argala egotea da onena. Nire ustez futbolarena, jendeak eskatzen duelako da eta horrela lortu du fama.
    BERDEA

    ResponderEliminar
  30. Nire ustez edertasusa erlatiboa da, bakoitzak bere gustuak ditu. Bina egia da estereotipo asko daudela, mutilak muskulatuak izatea, emakumeak oso guapa izatea eta abar. Gainera modak ere hor daude, orain dela urte asko dena guztiz desberdina zen. Lehen emakumeek gurputzeko zati guztiak tapatzen zituzten eta orain jendeak ahal duen guztia erakusten du. Nire ustez horren kulpa komunikabide eta publizitateak dira. Telebista ikusten dugunean, publizitateak hain zuzen, kolonietako anuzioetan emakume eta gizonak erdi biluzik ateratzen dira eta nire ustez horrek ez du zerikusirik produktuarekin. Bestalde, modak aldatzen doaz eta oso azkar gainera. Moda bat asten denean denek erosten dute arropa hori eta hortik 2 asteetara beste zerbait dago modan eta denek hori erosten dute. Argi dago hori dirua irabazteko egiten dutela eta dirutza handia gainera.

    CAILLOU

    ResponderEliminar
  31. Nire ustez emakumezko aldizkariak, pasarelak eta iragarkiak dira gure pentsamenduan sartzeko horrelakoak izan behar garela eta horrelakoak ez bagara ez garela zoriontsu izango eta ezingo dugula ezer egin. Oso trsitea da gaur egun oraindik horrelako albisteak egitea eta jarraitzen oentsatzea gorputz oerfektua dela argala egotea. Hau aldati beharreko auzi bat da eta pena da ez zaiola behar duen garrantzia ematen.

    ResponderEliminar
  32. Gaur egun telebistan gorputz ederra duten emakume zein gizonak agertzen dira. Horrela telebista ikusten ari denak publizitatea ikusi eta horrelako estereotipoak agertzean, denok beraiek diren bezalakoak izan behar dugula iruditzen zaigu, eta jende asko dietan eta kirolean hasten da, askotan gehiegikeriak eginez, komunikabideetan agertzen diren gorputz “perfektu” horiek izan nahian. Pelikuletan ere gizon indartsuak eta emakume ederrak agertzen dira gizarteko pertsona hoberenen moduan, baina hau askotan errealitatetik kanpo geratzen da. Modeloak ere argal-argalak izaten dira, eta gizarteari transmititu nahi izaten diote denok horrelakoak izan behar dugula ederrak izateko, baina hori ez da horrela.
    Komunikabideetan gehien aipatzen den kirola futbola izaten da, eta edozein garaitan ikus ditzakegu futbol partiduak, baina bestelako kirolak ez dira horrenbeste agertzen. Nire ustez, futbolak gure gizartean gehiegizko garrantzia du, eta jendeari hori ikusteko zaletasuna sorrarazi dietela uste dut. Beste kirol batzuk gehiago bota beharko lituzkete, horrenbeste futbola gabe. Beraz, nire ustez, nahiz eta askotan ez konturatu, komunikabideek izugarrizko eragina izaten dute gizartean, pentsaeretan, zaletasunetan… eta hauek transmititu nahi izaten digutena ez da beti egokiena edo gure gustukoena izaten.

    APIRILA

    ResponderEliminar
  33. Gaur egun gorputz ederrak eta itxura fisiko ederra edukitzea behar dela sartu digute buruan. Horrela erakargarriago eta politagoak izateko eta erakargarriak izateko bidean. Noski komunikabide eta publizitateek eragina dutela jarrera honetan eta baita ere negozio handiak daudela atzetik.
    Arropa lantegi eta dendek, eta batez ere modak, ez digu uzten lasaitasunez guk gustoko dugun arropa jaztea; hori jarri bada modan denak hori erosten dute, bestea jarri bada bestea… Modako arropa, dendek eta enpresek negozioa egin dezaten besterik ez da aldatzen.
    Emakumezkoen eta gizonezkoen aldizkarien funtzioa da, denok eredu jakin bat jarraitu behar dugula eta berdin eta polit jantzi behar dugula esatea da, horrela arropa gehiago erosteko. Eta horrela emakume eta gizonak esklabutzen dituzte.
    Pasareletan agertzen diren gizon-emakumeak altu eta argalak dira eta horrekin sorrarazi nahi dutena da beraiek bezala bihurtu nahia. Pentsatzen dute eder eta politenak direla, baina benetan politagoak dira gizenago daudenak.
    Futbola ikaragarri ikusten da telebistan, eta hori ez da jendeak eskatzen duelako, baizik eta, aldez aurretik zaletasuna sorrarazi zaiolako.

    Xari.

    ResponderEliminar
  34. Nik uste dut, bakoitzak bere gustoak dituela eta ez dela jarri behar prototipo bezela, telebistetako iragarkitan azaltzen diren emakume edo gizonen moduan. Bakoitza dan bezalakoa delako eta ez direla nahitaez gehiegikeriak egin behar, dietak, kirol asko egiten hasi (bakarrik iragarkietako emakumeak edo gizonen antzekoak izaten saiatzeko...)... Hor ikusten da zer nolako eragina izaten dute horrelakoak gure munduan baino batez ere gure gizartean.
    Eta nik uste dut hau aldatu egin beharko zela itxura txarra ematen duela nahiz eta batzuk ez konturatu...

    Manu

    ResponderEliminar
  35. Nire ustez, gauza guzti honen eragilea dirua da.
    Komunikabideak eta publizitateak nire ustez eragin handia du gugan.Publizitatearen agertzen dena kontutan hartzen dugu. Nire ustez, nahiz eta komunikabideek agertzen dena oso polita izan , pertsona batetaz gustatzerakoan, hainbat arrazoirengandik izan daiteke.
    Arropen munduan, modan, beti saiatzen gara ahalik eta dotoreen joaten.Baina hori guztia diruak mugitzen du. Beraiek hori nahi dute, ahalik eta diru gehien uztea dendetan, eta hori lortzeko komunikabideak erabiltzen dituzte.
    Ezizena:Federico50

    ResponderEliminar
  36. Gaur egun gorputz ederra, itxura fisiko ederra… izateak komunikabideek eta gizarteak generalean suministratu digun eta horregatik oso barneratuta dugun pentsakera bat da. Argi dago, horren barneratuta izan ondoren, negozio ikaragarria bihurtu da anuntzioetan, publizitatean… emakume lirain eta ia anorexikoak agertzea eta gizonezko gihartsuak eta gorputz indartsukoak. Arropekin gauza bera gertatu dela esan daiteke. Txikitatik esan digute soinekoa emakumezkoentzat eta futboleko ekipazioak, esate baterako, gizonezkoentzat direla. Honen bitartez, negozio bikainak lortu dituzte moda aldizkarien bidez. Honen erruz, modak jarraitzen ez dituzten edota gorputz antzekoak ez dituzten jendea gaizki ikusita dago leku hainbatetan eta publizitateak jende asko iristen dela gorputz horieta edo ikustean are flakoagoak eta gihartsuagoak egiten ditu bere modeloak, ia anorexiara gerturatuz. Gainera, niri pertsonalki, ez zaizkit bat ere ez gustatzen modelook, prototipo huts batzuk besterik ez zaizkit iruditzen eta egia esan oso itsusiak iruditzen zaizkit; beraz, ez zait bat ere normal iruditzen beraien antza eduki nahi izatea. Musikarena berriz, beste arlo batean sartu daiteke, izan ere, gehien entzuten diren musikak ez dira ospetsu egiten matxistak direlako, oso “pegadizoak” direlako baizik eta abesti hauen sortzaileek badakite berain musika oso ona izan ez arren, erritmo itsasgarri bat duela eta honela lortuko duela ospea. Telebista berriz, matxismo eta sexismo jarduera gehien dituen tresna da. Ikertzen jarriz gero, ia kanal guztietan ikus daiteke aipatutako jardueretako bat. Hala ere, ez gara honetaz konturatzen. Izan ere, txikitatik inkulkatu zaigun zaletasun bat izan delako telebistako programa matxistak normaltzat ikustea.

    Ezizena: Florin

    ResponderEliminar
  37. dENAK DIRUUA EGITEN DUELA USTE DUT. zUK ANUNTZIOETAN IKUSTEN DITUZUN EMAKUMEAK EDO GIZONEZKOAK DENAK PERFEKTUAK DIRA. BAINA HORI GUZTIA FOTOSHOPA DA. Argi dago komunikabideek eta publizitateak izugarrizko eragina dutela guregan, eta oraindik eta gehiago gazteenengan. Honen guztiaren atzean beti daude interes ekonomikoak eta itxura, kirola eta modak erabiltzen dituzte gu engainatzeko eta kontsumismoan erortzeko. Azkenean bakarrik nahi dutena da, dirutza bat uztea dendetan beraien onerako, eta hori lortzen duten komunikabideek erakusten digunarekin. Berdina gertatzen da futbolarekin. Orain dela urte asko futbola modan jarri zen, eta orain, gehien saltzen duen kirola da. Mundu guztiaren ametsa futbolaria izatea da eta jende askok edozer gauza egiten du, partidu batera joan ahal izateko.
    Hau guztia, azkenean, negozio bat da, dena dirua lortzeko helburuarekin.
    VALENTINO ROSSI

    ResponderEliminar
  38. Futbola aipatu duzu bultzatuta ikusten den kirol gisa, eta bai, nik uste dut ez balute horrenbeste bultzako ez lukeela horrenbeste jendek ikusiko. Ez da normala Thibaut Pinoten esrakustaldiak ikusteko aukera izan eta Errealaren partiduak ikustea beti bezala galdu egingo duela jakinda.

    Gorputzari dagokionez, normala iruditzen zait gorputz politak eta erdi perfektuak erakustea iragarkietan erakargarriagoak egiten baitzaizkigu.

    Izengoitia: Menkpinot

    ResponderEliminar
  39. Nire iritziz fisikoaren konplejutasuna batez ere komunikabideek eta aldizkariek sortzen dizkigute, betiko gorputze eder eta lirain horiek erakusten. Televistan agertzen diren aurkezle ia gehienek ere oso lirainak izaten dira( baina hauek ez dute perfektuarena egiten, pasareletan gertatzen den antzera). Nire iritziz pasareletan azaltzen diren pertsonak ez zaizkit ederrenak iruditzen eta gainera gainean daramatzaten 11kg maquillaje kendu eta gero denok ditugun inperfekzioak agertzen zaizkie.
    Erroparen inguruan esan nezake, modak televistetan, serietan, aldizkarietan... hasten dira eta oraingo gazte askok itsuturik jarraitzen dituzte besteen aurrean gutxiago izan ez daitezen.
    Nik esango nuke musika aldetik askatasun handia dagoela, bakoitzak nahi duen estiloko musika entzuten du, egia da festara joaten zarenean gehientan reggaetoia jartzen dutela baina beste kanta asko ere entzuten dira. Euskal musikaren inguruan, nire iritziz askoz ere zailagoa du euskal musikak mundu guztian ezaguna egiteak, ingelesezko edozein musikak baino, izan ere ingelesa hizkuntza mundiala da eta euskara oso leku gutxitan da ezaguna. Horregatik esango nuke euskal musikak indarra baduela baina eziñezkoa dela ingelesezko musikaren ospea garaitzea.
    azkenik futbolaren inguruan esango nuke askok eskatzen dutelako dela izan ere futbola ikustea gustoko dugun gauza bat da eta ezin baduzu bertara joan errezena etxetik iritea da.
    KOREA.

    ResponderEliminar
  40. Gaur egun, inoiz baino gehiago fisiko on bat izateari garrantzia ematen zaio. Komunikabideetan eta aldizkarietan ateratzen diren pertsonek eragin handia izan dute gazteengan, baina nik uste gaur egun sare sozialek gehiago. Sare sozialetan "instragrammer" deitzen zaien pertsona hauek asko jarraitzen ditugu, eta hauek guztiek sekulako gorputza dute, eta hauek gaztedian horrenbeste influentzia dute, azkenean askok beraiek bezela izatea bilatzen dutela.

    Gauza guztien atzean bezalaxe,kasu honetan ez da gutxiago, interes ekonomikoak daude. Adibidez, azken aldian operazio estetikoen zifra asko handitu da, eta hor ikusten da "edertasun" kanon batzuen esklabu garela. Bestalde, arropa dendek ere negozio egiten dute honetatik, hauek publizitatearen bidez moda berriak buruan sartzen dizkigute, adibidez, telebistan azaltzen diren pertsonaiei arropa uzten diete, jendeak ikusi dezan eta buruan sartzeko hori dela erosi behar dutena. Berdina gertatzen da ere lehen aipatutako "instagrammer" horiekin, marke ezberdinek beraien arropa bidaltzen diote beraiek hori jantzita argazki bat igotzearen truke, eta hor denean, negozio handi bat dago.

    Musikari dagokionean, gaur egun musika komertziala entzuten da gehien. Mundu globalizatu batean bizi gara, eta horrek ere guztian bezala musikan eragin du. Azkenean, radio bidez musika komertziala jartzen digute, eta euskaraz abesten dena normalean ez da horrlakoa izaten, beraz, guk musika tendentzia horiei jarraitzen diegu, nahiz eta beti salbuespenak egon.

    Futbolari dagokiola, ez nago oso ziur, futbolaren zaletasuna aspalditik baidator. Baina jakin badakidana da, gaur egun futbola deporte bat izateaz gain, sekulako negozioa dela. Alde guztietan ikusten duzula, fulbolean negozioa dago, eta ematen du diruak bakarrik axola duela. Baina beste gauza askotan bezala.

    GARCILARSO1

    ResponderEliminar
  41. Inposatutako gorputzaren auzia oso gai gogorra da, gehienbat nesketan (mutiletan ere) gaixotasun ugari sor ditzakelako. Komunikabideetan emakumeari ez zaio bere lanagatik baloratzen, baizik eta daramakien jantziagatik edota orrazkeragatik. Hau da, bere itxuragatik. Arropa dendak saltzen duten arroparen auzia ere bitxia da. Nik ez nuen inoiz pentsatu hontaz baina emakumeen eta gizonezkoen kalitatearen arropa ez da berdina, egia esan. Musikaren kontuaz hitz egitean esan behar da azken aldi hauetan gehien entzuten dena reggaetoia dela, mundu osoko gazteek entzuten dutelako. Euskal musika aldiz ez. Ezin da konparatu euskal musikaren industria ere reggaetoiarena. Euskal musika nire ustez emantzipatu egin behar da diskoteketan ezarriz beste motatako kantuekin batera festa bariatu bat lortzeko baina pentsatuz ez duela beste musika duten bezainbesteko arrakasta lortuko.

    MALIBU

    ResponderEliminar
  42. Nire ustez komunikabideek eta publizitateak erantzukizun handia dute gaur egungo gizartean. Bertan ateratzen diren neska mutilek gorputz ederra, itxura fisiko ederra dute … eta horrek gizartean eragin handia du. “Normalena” horrelako gorputz “perfektuak” izatea dela erakusten digute. Nire iritziz interes ekonomikoak daude honen atzetik. Adibidez arropa dendetan aldez aurretik moda eta publizitatearen bitartez jendearengan erosteko gogoa eta beharra sortu eta nolako arropa erosi behar dugun poliki-poliki eta ohartu gabe buruan sartzen digute. Esan dudan bezala honen atzetik dirua dago eta dendetakoek guk bertan dirua gastatzea nahi dute. Gainera modak aldatzen doaz eta oso azkar gainera, eta moda jarraitzen duten askok diru asko gastatzen dute dendetan. Azkenean hori uste dut dela beraien helburua: guk dirua gastatzea eta beraiek dirutza lortzea.
    Niretzat komunikabideek eta publizitateak buru-belarri sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek ez dira benetan ederrenak. Asko hezurretan daude, eta jendea gorputz eredu horiei jarraitu nahian anorexia bezalako gaixotasunen batean erori daiteke.
    JOXEPO.

    ResponderEliminar
  43. Gur egun fisikoak eta janzkerak garrantzi handi dute gure gizartean. Nire ustez hau dena komunikabideen eta publizitatearen ondorio da, gaur egun izugarri publizitate sartzen digutte aldizkarietatik, mobiletik, telebistatik... Jendeak beraz publizitateetako modei kanonei jarraitzen die.
    Hau guztiaren atzean negozio handi bat dago. Hauei jendea erropa eta fisikoari buruz srduratzea komeni zaie, horrela urtero modak jarraitzeko eta haiek ezarritako fisikoak lortzeko milaka produktu saltzen dituzte.
    Berez, ez luke egon behar edertasunaren eredu zehatz bat. Markek sortzen dituzte hauek, gero erosleek, haien produktuak eta erropak erosteko haiek ezarritako eredu, askotan ezinezko eta naturalak ez direnak lortzeko.

    Cavendish

    ResponderEliminar
  44. Gaur egun dena dago esteriotipoz beteta. Egunero ikusten eta entzuten dugu nolakoak izan behar garen, zein den gorputz perfektu zein rol jarraitu behar situgun eta zer egin hori lortzeko. Hain barneratuak ditugu hauek guztiak, non jarraitzen ez badugu gu sentitzen gara arraro eta ezberdinak, errealitatetik kanpo bagina bezala. Eta honek arazoak ekartzen ditu gure gorputzarekiko, segurtasun ezak etab. Telebistan ikusten ditugun modelo eta publizitateak eragin handia du honetan zoritxarrez, eta oso zaila da kontrolatzea.
    PANTXIKA

    ResponderEliminar
  45. Nire ustez, gaur egun gertatzen den ia gauza guaztiak, komunikabide eta publizitateeekin daude lotuta. Bertatik ikasten dugu nolako itxura eduki behar dugun eta gu ohartu gabe hainbat ideia sartzen dizkigute buruan. Esaterako, hainbat publizitateetan, gazte mantentzeko zer egin behar dugun, esterako, nolako kremak erabili... Baina horrelako publizateetan betik, neska gazte eta lirainak agertzen dira, krema horrek funtzionatuko duela erakutsiz. Neska politak agertzen dira, produktu horiek saltzeko eta diru asko irabazteko.
    Beste hainbatetan berriz, gorputz ona edukitzera behartzen gaituzte. Eta gorputz perfekto hori edukitzeko zein arropa jantzi behar dugun esaten duten publizitateak daude.
    Amaitzeko, askotan telebistan eta egunkarietan modelo asko ikusten ditugu eta horrek ere jendea aldatzen du, hau da, beraiek bezala izan nahi dutela.

    LUR

    ResponderEliminar
  46. Nire ustez, gaur egun hainbat gauzek, lotura zuzena dute komunikabide eta publizitatearekin. Honek erakusten baitigu gure itxura eta nahigabean, estereotipo hauek buruan sartzen dizkigute. Hauek ez digute ezertan laguntzen, adibidez, hauetan neska polit eta gazteak agertzen dira, perfektuak. Honekin lotuta, gorputzen ideia perfektu horiek ere markatzen dizkigute, erropa estiloa...
    Beraz, hau ikustean, bertako "perfektu" marka hauek sartzen dizkigute buruan, askoren helburu, horiek bezala izatea bihurtuz.
    ZERU

    ResponderEliminar
  47. Nire ustez, gauza guzti hauei mugimendua ematen dion gauza bakarra dirua da. Lehenengo aipatzen duen puntua da, itxura fisikoa gure gizartean, edertasuna... Komunikabideak eta publizitateak, ematen du ezetz baina asko influitzen dute, kasu honetan, edertasunaren idean. Nire ustez, edertasuna subjektiboa da, eta nahiz eta komunikabideek erakusten digutena polita izatea bada, bakoitzak gure gustuak dauzkagu eta pertsona bat gustatu ahal zaigu hainbat gauzengatik.
    Arropen mundua ere antzekoa da. Beti saiatzen gara modan juten, arropa dotorenekin, baina horren interesak diruak mugitzen ditu. Azkenean bakarrik nahi duten da, dirutza bat uztea dendetan beraien onerako, eta hori lortzen duten komunikabideek erakusten digunarekin.

    KITTEL

    ResponderEliminar
  48. Nire ustez, zerikusi gehien dutenak publizitatea eta komunikabideak dute. Izan ere, aldizkarietan, anunzioetan… agertzen diren pertson guztiak perfektuak dira akatsik gabe, eta honek guri eragiten digu, horrelako pertsonak ikusten ohitzen garelako, eta honen ondorioz, askok pertsona horiek bezala izan nahi dute, eta inoiz ez dira ailegatuko, gehienak “photoshop”-a erabiltzen dutelako aldikarietan eta anunzioetan agertzen direnak. Azkenean, hori oso kritikoak egiten gaitu gure gorputzarekin, janzten ditugun arroparekin… honek bakarrik kontsumo etengabean mantentzeko gaitu, gu gure gorputz perfektua lortzeko helburuarekin. Niri pertsonalki, telebistanikusten ditugun ereduak ez zaizkit ederrenak iruditzen.
    Nire ustez gehiago entzuten da diskoetxeak eta komunikabideek sartzen diguten musika guk nahi duguna baino.
    Ohituago gaude ingleseko musika entzuten, ondorioz, euskal musika gutxiago gustatzen da orokorrean.

    arratoia234

    ResponderEliminar
  49. Bai. Dena negozioa delako, dena. Bai euskal musikak boikota jasaten du. Lehenik eta behin jendeasri zaletasuna sartzen zaiolako.

    ResponderEliminar
  50. Nire ustez, gauza guzti hauei mugimendua ematen dion gauza bakarra dirua da.
    Lehenengo aipatzen duen puntua da, itxura fisikoa gure gizartean, edertasuna... Komunikabideak eta publizitate kanpainak, ematen du ezetz baina asko influitzen dute, kasu honetan, edertasunaren ideian. Gaur egun, emakume bat guapa edo ‘ona’ dago, hezurretan dagoenean. Modan hori jarri denez, publizitatearen bidez sartzen digutena sinetsi egiten dugu. Hezurretan egotearen modak, jende askori osasun arazoak eman dizkio, moda jarraitzeko eta ‘ona’ egoteko. Nire ustez, edertasuna subjektiboa da, eta nahiz eta komunikabideek erakusten digutena polita izatea bada, bakoitzak gure gustuak dauzkagu eta pertsona bat gustatu ahal zaigu hainbat gauzengatik.
    Arropekin gauza bera gertatu dela esan daiteke. Txikitatik esan digute soinekoa emakumezkoentzat eta futboleko ekipazioak, esate baterako, gizonezkoentzat direla. Honen bitartez, negozio bikainak lortu dituzte moda aldizkarien bidez. Honen erruz, modak jarraitzen ez dituzten edota gorputz antzekoak ez dituzten jendea gaizki ikusita dago.
    TheGod

    ResponderEliminar
  51. Nire ustez, normala iruditzen zait empresek guri behar artifizial hori sortzen saiatzea, azken finean empresen funtzioa ahal duten eta diru gehien lortzea da eta. Eta beraien estrategia arropa gehiago saltzeko gorputz "ederreko" pertsonak jartzea da beraien propagandan, eta saltzaileari arropa horrekin gorputz ederreko pertsona bezela geratuko dela pentsaraziz. Ondo iruditzen zait gorputz "ederreko" pertsonak erabiltzea propagandan, baina gaizki iruditzen zait argazkiak photoshoparekin eraldatzea, gorputz horiek ez direlako naturalak

    SuperBokataMan

    ResponderEliminar
  52. Gaur egun denok gabiltz gorputz "perkektuaren" bila. Horrela saltzen digute bai aldizkari, telebista edota publizitateetan. Neska izanez gero, "txitxarik" gabea, sabel planoa, titi haundi ederrak, ipurdi ederra eta gorputz fina izan behar duzu. Mutiletan berriz, muskulatua, indartsua... Hau da denei buruan sartzen dizkiguten gauzak. Baina txikitatik horrera ikusi dugunez, normaltzat hartzen ditugu eta askotan ez gara konturatzen komertzio bat dela. Dirua ateratzea bakarrik interesatzen zaie, ez beste ezer. Beraz, komeni zaiena saltzen digute.
    Guk nahi dugun arropa jazten dugula esaten dugu baina gezurra da dena. Dendan dagoen arropa eta gainera modan dagoena erosten dugu. Eta hori ez da guk aukeratutako arropa, diseinatzaileek guk jaztea nahi duten arropak dira. Beraz kontura gaitezen nola manipulatzen gaituzten. Komeni zaiena saltzen digutela eta ez guk nahi duguna.
    PIPAZAL

    ResponderEliminar
  53. Gaur egun, nerabeak estereotipoen presioen barruan bizi gara, orduan, bai enpresek eta bai gizarteak 'modan' jartzen ditu gauza batzuk guri dirua teratzeko, jarrera ez-etiko batzuk gizarteen idealak mendeen zehar garantizatuta egoteko.

    Adibide bat da arropa, gaur egun oso famatuak dira ZARA, PRIMARK, STRADIVARIUS, etab. Baino ikusi bakarrik behar da zer nolako arropa saltzen duten bai neskei eta mutilei. Neskei estereotipo 'femeninoetan' oinarriturik eta mutiletan 'oso maskulinoetan'. Horrek guztiak matxismoa eta beste hainbat ideal ez-etikoak implementatuz nerabeetan.

    ResponderEliminar
  54. Moda, edertasuna eta mugimendu hauek guztien helburu eta interes bakarra dirua da. Dirua mugitzeko eta lortzeko bide erreza da. Publizitateak, rebistak eta abarrek komertziora eta kontsumora bideratu nahi gaituzte gure burua "ederragoa" izan dadin edo ikus dezagun. Hasteko esan beharra daukat denak ederrak garela gorputza modu batekoa edo bestekoa izan. Gorputz guztiak ezberdinak dira eta denek dute zerbait polita nahiz eta agian zerbait atsegin duguna ez izan edo beste modu batekoa izan.
    Publizitate kanpainek buruan gorputz "eder" baten idea bat sartzen digu eta konturatu gabe gorputz mota hori normalizarazten digute eta kanon horretati ateratzen direnak gaizki ikusarazten digute. Moda etengabe aldatzen da gehiago kontsumitu dezagun, bestela ez genuke arropa erosiko eta ez zuten dirurik lortuko. Azkenik, pasarelako pertsonei ez dut uste boikot egin behar zaienik zeren beraiek gaixotasun bat izaten dute beraiei gustatzen zaien gauza bat egiteagatik eta errespetatu egin beharko genituzke. Boikot egin beharko genien pertsonak edo enpresak gaixotasun horiek sufriarazten duten pertsonei edo enpresei izan beharko litzateke. Bertako langileak osasun egoera larrian egonarazten dituztelako edertasuna errefleja dadin. Hemendik ondoriozta genezakeena zera da denak ezberdinak garela eta gorputz mota guztiak errespetatu behar direla.

    GYM

    ResponderEliminar
  55. Publizitateak pisu handia du gai honetan. Gorputz "perfektu" (photoshopez betetako gorputza) baten ideia sartzen digute buruan, eta egunerokotasunean, bai rebistetan, aldizkarietan, telebistan, sare sozialetan, egunkarietan... gorputz perfektuak ikusten ditugu, beraz, nahi edo ez, gustatu edo ez, buruan geratzen zaizkigu gizarte honek jartzen dizkigun kanonak. Gehienbat emakumeetan ikusten dugula esango nuke nik, baina gizonetan ere gertatzen da. Honen erruz etortzen da jateari uztea eta ondorengo gaixotasun guztiak. Geure osasuna izurratzen ari garela konturatu ere ez gara egiten.

    KAKA ZURETZAKO!

    ResponderEliminar
  56. Nire ustez honen gakoa dirua da. Komunikabideak eta publizitate kanpainak, ez du ematen baina asko influitzen du, kasu honetan, edertasunaren idean. Dendak eta publizitateak ez dizkigute erakusten guk ikusi nahi ditugun gauzak beraiei komeni zaiena baizik. Azkenean haiek lortzen dute guk erropa estu horien eta beharrezkoak ez ditugun gauzei buruz kontrola galtzen.


    KLAI

    ResponderEliminar
  57. Gauza guztiak gizartean ezagutu ditugunak eta buruan sartu dizkigutenak dira, eta horiek dira aldatu beharko genituzkeenak. Gaur egun gorputz ederra, itxura fisiko ederra edukitzea oso estimatua dago gizartean, eta gizarteak esaten duenez guk kaso egin behar dugula emten du. Modak ere horrelakoak izaten dira, guk uste dugu nahi duguna janzten dugula baina agerikoa da gehienak antzekotsu jazten garela gizarteak esaten duen bezala. Komunikabideek eta publizitateak buru-belarri sartzen dizkiguten gorputz edertasun eredu horiek ere burua jaten digute eta nolakoak izan behar dugun esaten digute. Horreloakoak ez bagara gainera zihur jendearen kritikak entzun eta jasan beharko dituzula. Musikarekin ere berdina gertatzen da baina nik uste dut maila baxuago batean. Musika ezberdin asko dago munduan eta aukeratzeko askatasuna ematen digu, hala ere, gizarteak esaten duelako entzuten ditugu hainbeste kantu ingles edo reketoi. Adibiderik esajeratuena futbola da, besterik ez dago telebistan. Hau guztia zirkulu bat bihurtu da, lehen ideal hauek sartu zizkigutelako eta orain guk geuk (gizarteak) eskatzen ditugulako.

    ZATOA

    ResponderEliminar
  58. Nire ustez, publizitatean estereotipo berri bat jarri digutelako eta azken finean, egunerokotaasunean estereotipo beri hori ikusiz barneraatu egiten dugu. Egiia da, interes ekonomikoengatik dela, hau da, jendeak gutxiago jango du baina erosten dituen prodktuak, egiten dituzten operazioak etab. asko eragiten dute ekonomian.
    Gure gizartean saltzeko jartzen den erropa berdina da, hiru estilo desberdin daude eta horiek erosten ditugu. Gainera, publizitatean agertzen diren neska mutilen erropak horrelakoak direnez, denok erosi nahi izaten ditugu moda dela edo ez dela. Nire ustez modako aldatzeko arrazoia bakarra da, almazenean dauden arropa zaharrak saldu egin behar dira eta beraiei merkeago ateratzen zaienez, diru gehiago irabazten dute. Publizitatearen elburua emakumeak artifizialki esklanboak bihurtzea del iruditzen zait.

    IZAR

    ResponderEliminar
  59. Gaur egun komunikabideak eta publizitatea estereotipoz beteta daude. Telebistako anuntzioetan ikus ditzakegun gizon eta emakumeek gorputz perfektuak dituzte; emakumezkoak argalak eta lirainak dira, eta gizonezkoak muskulu handikoak eta ausarta itxurakoak. Arazoa ez da bakarrik telebistakoa, aldizkarietan eta pasarelatan agertzen diren modeloak, gorputz argalekoak eta altuak behar dute izan. Hau guztiarekin, gure gizartean gorputz estereotipo bakarra inposatzen ari da pixkanaka, horrelako gorputza ez duten pertsonak ez onartuz. Ondorioz, pertsona askok, bere itxura fisikoa ez onartua dela pentsatuz, gehiegikeritan erortzen dira, batzuetan heriotzako mugak ikutuz. Beste alde batetik, janzkeraren munduan ere desberdin jantzita doanari ere desberdin begiratzen zaio. Beraz, sexismoaren gaiarekin batera, jarrerak eta pentsaerak pixkanaka aldatu behar direla pentsatzen dut, desberdinak diren pertsonak onartuz, denak ezin dugulako izan perfektuak.

    KIXKUR

    ResponderEliminar
  60. Mundu honetan gizartearen, publizitatearen, estereotipoen eta beste hainbaten menpe bizi gara. Arroparen kasuan modu batean esango genuke guk nahi duguna jazten dugula(guk aukeratzen dugulako zer erosi dendan), baina horren atzetik dagoen guztiaz ez gara jabetzen, hau da, guk dendan erosten dugun arropa aurrez pentsatua dago eta anuntzio, rebista eta hainbatetan aurrez jarriak bezeroei erakartzeko eta erosteko. Honekin urtero-urtero moda berriak etortzen dira eta urtero arropa berria erostera inzitatzen gaituzte nahiz eta nahi ez izan agian; modan ez dagoen arropa ari baikara jazten.

    Honekin batera gorputz ederraren estereotipoa dator. Edozein momentutan ikus dezakegu telebistan, aldizkari batean edo sare sozialetan emakume argal eta altu bat edo gizonezko altu eta indartsu bat. Gizarteak eta estereotipoek esaten digute hori dela edertasuna eta horretara heldu behar dugula. Hori ordea urte batzuetan aldatu egingo da (oraindaino gertatu den bezala). Honekin esan nahi dut, ez garela obsesionatu behar gure gorputzarekin eta gure burua maitatzen ikasi behar dugula.

    Azkenik musika aipatuko dut. Diskaetxeek eta artisten izenengatik giatzen gara askotan musika entzuterakoan, ez gure gustuengan. Horregatik askotan kanpoko talde eta kantanteengana jotzen dugu bertakoak entzun beharrean. Izenak zenbateko garrantzia duen adierazteko, oraindela aste batzuk irakurri nuen gauza bat kontatuko dut: biolinjole oso famoso bat zen gizonezko hau eta dirutzak kobratzen zituen minutu gutxi jotzearen truke. Egun batean tren geltokian jotzen hasi zen biolina eta 4-5 ordutan hiru pertsona bakarrik geratu zitzaizkion begira denbora luzez. Honen ondoren, arrituta geratu zen izenak zenbateko garrantzia duen mundo honetan.

    KITTO

    ResponderEliminar
  61. Niri iruditzen zait, publizitateak eta komunikabideak eragin haundia egiten duela guregan. Telebistan askotan ikusten dugu, fisiko “perfekto” bat eduki behar degula. Neskak argalak izan behar degula, gazteak egon, ederrak etab, gizonezkoetan berriz indartsuak eta baita ederrak ere. Erakusten digute guk ere horrelakoak izan behar degula, eta jende asko eta asko dietan, operatu eta horrelako gauzak egiten dituzte gorputz “perfektua” lortzeko.Modan ere ikus dezakegu, komunikabideak eta publizitateak ere asko eragiten duela, askotan beharra sortzen zaigu erosteko.Bestalde, modeloak, niri ez zaizkit iruditzen gizarteko pertsona ederrenak, argal-argalak egoten dira eta hori osasunerako ez da batere ona.
    Futbola txikitatik ikusi dugu eta askok jolastu ere bai.Telebistan beti dago futbola eta azkenean ohitu egin gara hau ikustez. Badaude kirol asko ez dituztenak ia telebistan ematen, futbola futbola eta gero ere futbola egongo da gure telebistetan.

    MENDI

    ResponderEliminar
  62. Gaur egun dena dago esteriotipoz beteta. Egunero ikusten eta entzuten dugu nolakoak izan behar garen, zein den gorputz perfektua, zein rol jarraitu behar ditugun eta zer egin hori lortzeko. Hain barneratuak ditugu hauek guztiak, non jarraitzen ez badugu gu sentitzen gara arraro eta ezberdinak, errealitatetik kanpo bagina bezala. Eta honek arazoak ekartzen ditu gure gorputzarekiko, segurtasun ezak etab. Telebistan ikusten ditugun modelo eta publizitateak eragin handia du honetan zoritxarrez, eta oso zaila da kontrolatzea. Bestalde, asko eragiten du geure jarrerak honetan, denok ditugu barneratuak estereotipo horiek eta askotan rol hoietan oinarrituz, besteen gorputzarekin sartzeko joera dugu. Argi eduki behar dugu ez dagoela gorputz perfekturik, gorputz bakoitza mundu bat dena eta guztiek dutela zerbait txarra. Ez gara ohartzen zein arriskutsua izan daiteken publizitate horrek jendearengan izan dezakeen arriskuaz, ez baitakigu modelo horiek duten gorputza edukitzera iristeko pasa duten guztia, eta gu ere horretan saiatzen bagara, geure bizia arriskuan jartzen egon gaitezke.
    PANTXIKA2

    ResponderEliminar
  63. Gaur egungo itxura fisiko ederra edukitzearen gogo hori, komunikabideengatik eta publizitatearengatik dela iruditzen zait, publizitateetan itxura fisiko ederra zein den zehazten dute eta horregatik dago horren estimatuta gizartean itxura ona edukitzea. Gainera interes ekonomiko handia dago modaren munduan, enpresek urtero diru asko lortzen dute modarengatik. Adibidez, modaren kontu honekin hainbat aldizkari daude nola jantzi esaten digutenak.
    Bestalde komunikabideek eta diskoetxeek sartzen diguten musikak berak ere modak segitzeko dira, eta azken finean ere musika hori moden barruan sartzen da, orain ezagunak diren kantak hemendik hilabete pare batzuetara inork ez ditu entzun nahiko.
    Kirolen kasua aldiz, nire ustez ez da horrela. Nik uste dut hainbeste futbol jendeak gustuko duelako dela. Futbola asko gustatzen zaio jendeari gaur egun, eta horregaitik dago hainbeste jende ikusi nahi duena. Horrenbestez, normala iruditzen zait hainbeste futbol egotea telebista.
    PIKATXU

    ResponderEliminar
  64. Nire ustez, egungo gizartean oso oso oso estimatuta dago itxura fisiko ederra eta gorputz ederra edukitzea eta arrazoia haundietakoa, bai komunikabidee eta publizitateak direla uste dut. Hauek gainera ez dizkigute “berez” edonork erosiko lituzkeen arropa basikoak erakusten, baizik eta dendei eta horrelakoei komeni zaizkienak baizik, horrelako nolabait negozioa egiten dute eta. Bide batez, esan liteke, arropa modak helburu horrekin aldatzen direla, hau da, negozioa handiagoa egiteko asmoarekin….
    Niri ez zait iruditzen publizitatean agertzen diren emakume eta gizonezkoak ederrenak direnik, “perfektuegiak” dira nire gustuetarako….
    Musikaren inguruan, esango nuke bai diskoetxe eta bai komunikabideek sartzen dizkigutela zein musika entzun, baina azkenerako horiek gustatzen bukatzen dugula. Horrek ez du esan nahi euskal musik a itsusia denik, baizik eta ingelesezko abestiak edo erdaldunak nahiago dituela jendeak, baina ez dut uste euskal musikak boikota jasotzen duenik. Jende asko eta asko gaude eukal musika entzuten dugunak…
    Futbolaren zaletasuna norberarena dela uste dut, azken finean nahiz eta telebistan partidu asko ikusi, ez zaionari futbola gustatzen, ez du ikusiko. Nik uste dut hori bakoitzaren gustuen eta zaletasunaren araberakoa dela…

    Bitxo.

    ResponderEliminar
  65. Nire ustez komunikabideek erru handia izan dute gure itxura fisikoak ederra izan behar duela pentsatzean.Zelulitisa gabe,estria gabe... horrelako gorputzak ez dira esixtitzen eta ez dira errealak, baina komunikabideek horrela erakutxi digute urteak zehar.Photosopa erabiltzen dutela jakinda ere eta gorputz hoiek benetazkoak ez direla jakinda ere guk horrelako gorputzak nahi ditugu,txikitatik hori ikusi dugulako komunikabide guztietan eta hórrela inposatu digulako gizarteak.
    Musikaren arloan ez zait iruditzen jende askok gustatzen zaion musika entzuten dienik,gizartean entzuten den musika baizik.Gizartean kanta bat modan jartzen bada naiz eta kanta hori ez batere gustatu azkenean entzuten bukatzen duzu,zure inguruko guztiak entzuten dutelako.Diskografikek badakite nola egin famatua kanta bat eta horrela gizarte guztiak kanta hori entuzten bukatzen su naiz eta kanta nazkagarri matxista bat izan,azken fiñean leku guztietan jartze dute eta entzutera derrigortuta zaude.
    Erroparekin berdina gertatzen dela iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  66. Nire ustez komunikabideek erru handia izan dute gure itxura fisikoak ederra izan behar duela pentsatzean.Zelulitisa gabe,estria gabe... horrelako gorputzak ez dira esixtitzen eta ez dira errealak, baina komunikabideek horrela erakutxi digute urteak zehar.Photosopa erabiltzen dutela jakinda ere eta gorputz hoiek benetazkoak ez direla jakinda ere guk horrelako gorputzak nahi ditugu,txikitatik hori ikusi dugulako komunikabide guztietan eta hórrela inposatu digulako gizarteak.
    Musikaren arloan ez zait iruditzen jende askok gustatzen zaion musika entzuten dienik,gizartean entzuten den musika baizik.Gizartean kanta bat modan jartzen bada naiz eta kanta hori ez batere gustatu azkenean entzuten bukatzen duzu,zure inguruko guztiak entzuten dutelako.Diskografikek badakite nola egin famatua kanta bat eta horrela gizarte guztiak kanta hori entuzten bukatzen su naiz eta kanta nazkagarri matxista bat izan,azken fiñean leku guztietan jartze dute eta entzutera derrigortuta zaude.
    Erroparekin berdina gertatzen dela iruditzen zait.
    Txuria123

    ResponderEliminar
  67. Moda aldizkariaren funtzioa kolezio berriak erakustea da eta horrela jendeak arropa horiek erosten ditu. Emakume aldizkarien funtzioa emakumeak esklabo bihurtzea da, zeren ikustarazten digute fisiko ederra dutenek soilik dutela arrakasta eta horrek asko eragiten du psikologikoki. Nire ustez pertsona bat nahiz eta kanpotik ez izan ederra, ezagutzen baduzu eta ikusten baduzu pertsona ederra dela barrutik, kanpotik gustatzen hasten zaizu eta kontrakoa ere, pertsona bat izan daiteke oso ederra baina pertsona txarra eta horrek itxusitu egiten du pertsona bat, ez duzulako begi berdinekin ikusten.Niretzat pasarelatan eta portadetan agertzen diren pertsonak ez dira ederrenak, zeren daude modelo batzuk oso oso argalak

    ESMERALDA

    ResponderEliminar
  68. Gaur egungo itxura fisiko ederra edukitzea oso garrantzitsua dela ematen du edo guk ematen diogu garrantzu hori, gehienbat komunikabideen eta publizitatearen ondorioengatik datorrela iruditzen zait, publizitateetan itxura fisiko ederra zein den zehazten dute eta horregatik dago ikusita gizartean itxura ona edukitzea. Gainera interes ekonomiko handia dago modaren munduan, enpresek urtero diru asko lortzen
    dute modarengatik.
    Bestalde komunikabideek eta diskoetxeek sartzen diguten musikak berak ere modak segitzeko dira, eta azken finean ere musika hori moden barruan sartzen da, orain ezagunak diren kantak hemendik hilabete pare batzuetara inork ez ditu entzun nahiko.
    Kirolen kasua ere gizartean oso sartuta dagoelako da, futbola oso ezaguna da eta horregatik dago hainbeste aldiz. Nire iritziz, aldez aurretik ereindako zaletasuna da eta ez hainbeste jendeak nahi duelako.
    Bukatzeko, uste dut moda hauek demborarekin jun egiten direla, hau da, moda oso azkar aldatzen da gaur egun.
    PIRULETA

    ResponderEliminar
  69. Betidanik historian zehar modak egon dira, gorputz idealaren esteriotipoa ere asko aldatu greziarren garaitik gaur egunera. Tamalez, gaur egun dagoen diferentzia moda hauen atzean, multinazional handiak zein iragarkiak daudela. Enpresa handiak hainbat esteriotipo mota ezartzen dituzte eta guregan izugarrizko ondoria izaten du guzti horrek. Adibidez, erropa denda guztietan gaurko estereotipoa den emakume argal horrentzako besterik ez dute arroparik egiten,dena esteriotipo horren baitan pentsatua baitago.
    Guzti horrek oso ondorio kaltegarriak eragin ohi ditu modak markatzen duen estereotipotik hurrun dauden pertsonentzat, hauek etengabe saiatzen baitira ia ezinezkoa den egoera horietara iristea, gainera moda hauek baikoitzaren gorputza den bezela ez onartzera bultzatzen gaitu .
    XXX

    ResponderEliminar
  70. Pubizitateak eta komunikazioak dira fisikoa oso inportantea dela buruan sartzen digutenak. Gorputz perfektuak erakusten dizkigute produktuak saltzeko. Gorputz horiek produktuak erostera erakartzen gaituzte.
    Komunikazio eta publizitatearengatik ditugu hainbeste konplexu, gorputz horiek perfektuak direla ikustean gureak gutxiago direla pentsatzen dugu.

    ResponderEliminar
  71. Estimatua dago horrela erakutsi zaigulako. Txikitatik esan zaigu gure itxurak era ezberdinean eragina izango duela gauza batzuk lortzerako garaian. Komunikabideek eragin handia dute horretan. Guraso askok erakutsi izan die seme alabei gauza bat, baina komunikabide eta publizitateak inguratzen gaitu, eta hauek kontrakoa erakustean umeei nahasmena sortzen die. Komunikabide eta publizitatea sistema kapitalistaren onurarako aritzen dira, eta horregatik dudarik gabe interes ekonomikoa dago honen atzean.
    Dudarik gabe arropa lantegi eta dendek modan dagoena produzitzen dute. Eta modan dagoen hori izan ohi da gero jendeak nahi izaten duena, besteek ikus dezaten azken modara janzten dela eta inpresio ona sortzeko. Modak aldatzen doaz sistema kapitalistak hala nahi duelako eta onura egiten duelako. Eta ahalmena duenez aldatu egiten ditu. Aldizkarien berezko funtzioa jendeari modan zer dagoen erakustea da. Nola jantzi eder egoteko, nola makillatu eder egoteko, zer egin dezaketen eder egoteko arazoak badituzte…
    Argi dago edertasuna subjektiboa denez faktore askoren baitan egoten dela eta alda daitekeela. Hala ere, eragina izan dezakete komunikabide eta publizitateak, azkenean txikitatik ikusten duguna da, eta ikasi egin daitekeen gauza bat iruditze zait. Baina niri, pertsonalki, ez zaizkit bereziki politak iruditzen komunikabide eta publizitateak betidanik inposatu ohi izan dizkigun gorputz ereduak.
    Argi dago sistema alde guztietan dagoela, eta eragina duela guk entzuten dugun musikan ere. Gehien entzuten den musika gugan inposatua da. Euskal musikak ez du interesatzen sistema eta horregatik, kanpoko musikari ematen dion bezainbesteko oihartzuna ematen ez dionez, ez du beste musikak sortzen duen interes berdina sortzen herritarrengan.
    Kapitalismoak diru asko lortzeko modua egin du futbolarekin, horregatik ematen dio interesatzen zaion oihartzuna eta zaletasuna ereiten du herritarrengan.

    Nor jauna

    ResponderEliminar