Páginas

miércoles, 7 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Sexismoa talde kiroletan



7)  Zergatik ez dira talde kiroletan taldeak sexuz nahasiak osatuz lehiatzen? Zergatik futbolean, eskubaloian, saskibaloian, boleibolean, hockeyan eta abar luzean, ez dira taldeak erdia neskez eta erdia mutilez osatuta (tenisean bikoitza-misto modalitatean bezala) neurtzen? Zer irabaziko litzateke eta zer galdu? Zein kiroletan ikusten duzu hori posible, komenigarria eta zeintzuetan ez?
Interesgarria litzateke, galdera honetan, neska ala mutila zaren azaltzea (betiere modu anonimoa mantenduz).

79 comentarios:

  1. Nik mutila nahiz, eta egia esan ez dakit ze kirol dauden mutilak eta neskek batera egiten duten kirolarik.
    Niri ez zait futbola gustatzen, baina niz bait ikusi det partiduren bat eta konturatu nahiz neskek eta mutilek desberdin jolasten dutela. Neskek nire ustez estrategiarekin jolasten dute eta mutilek gogor jolasten dute. Joku bat neskek eta mutilek batera jolasteko boleibola eta eskubaloia oso joku onak izango ziren bi sexuak batera jolasteko.

    SORIA

    ResponderEliminar
  2. Ni neska naiz eta nire ustez talde kiroletan taldeak sexuz nahasiak izan beharko lirateke eta sailkapen bakarra egin beharko litzateke. Jendeak pentsatzen du emakumezkoak ahulagoak direla eta gaizki ibiltzen direla kiroletan baina oker daude emakumezkoak berdineko onak baitira. Joko ospetsu gehienetan gizonezkoek bakarrik jolasten dute baina nik uste dut talde nahasiak balira ez genukeela ezer galduko baizik eta jende gehiago interesatuko zen eta emakume gehiago kirolak egitera animatuko lirateke. Nik uste dut taldeko kirol guztietan dela posible talde nahasiak izatea, esaterako, futbola, tenisa, saskibaloia, esku pilota, esku baloia...

    LOROA

    ResponderEliminar
  3. Ni neska naiz. Ez dakit zergatik ez dituzten taldekako kirol batzuetan taldemixtoak egiten. Iruditzen zait edozein joku dela ona batera jolasteko. Galdu, ez litzateke ezer galduko baina gizartean eta berdintasunean pauso handi bat irabaziko litzateke. Ez zait iruditzen kirol batzuetan komenigarria izatea eta besteetan ez, denetan egon behar litzateke aukera taldeak mixtoak izateko. Agian neska talde bat oso ona da eta ez dago mutilik, bai hori oso posible da, eta berdin-berdin mutil talde batean. Baina baita ere gerta liteke, talde mixto bat oso ona izatea eta bai neskak eta bai mutilak daude talde hortan.

    HUK

    ResponderEliminar
  4. Ni neska naiz. Ez dago arrazoirik taldetako kiroletan talde mixtoak egiteko. Izan ere hau aurreko galderari lotua doa. Kirol profesionaletan bereizketak egiten dituzte generoen artean ez dagoelako berdintasun hori legetuta. Niri oso ondo iruditzen zait talde mistoak egitea, izan ere denok pertxonak gara eta berdintasuna irabaziko litzateke eta elkarlana generoa kontuan hartu gabe. Galdu nire ustez ezer ez. Edozein kiroletan iruditzen zait posible eta komenigarri.


    EGUNAK

    ResponderEliminar
  5. Ni neska naiz eta nire ustez jolasteko taldeetan generoak nahasi egin beharko lirateke, aurreko galderan esan dudan bezelaxe ez da justua generoengatik taldeak neskenak eta mutillenak izatea denak pertsonak garelako eta batzuk hobeak eta besteak txarragoak, baina ez mutilak hobeak eta neskak okerragoak.Niretzako alde ona izango zen talde mistoak egingo bagenitu kiroletan berdintasuna izango zela eta neska eta mutilak ez genituzkela bereiziko.Eta nire ustez ez litzateke alde txarrik egongo.


    TXORIA

    ResponderEliminar
  6. Hasteko neska naiz, baina ez gutxiago honegatik. Ustez neskak ahulagoak garelako eta baldintza errazagoak behar ditugulako. Honela erakutsi nahi digutena da neskak mutilak baina gutxiago garela eta ez gaudela mutilen mailan. Lotsagarria. Oso lotsagarria. Honela ez dute/da ezertxo ere irabaziko, ezertxo ere ez. Galdu egingo dute, neskek kirola uztea. Zein kiroletan komenigarria? bat beran ere ez, nola izango da ba komenigarria txorakeria hori? Komenigarria batere ez, lotsagarria da, lotsagarria da gure ondorengoei erakusten ari garena, edo hobeto esan ari direna. MARITXUUU

    ResponderEliminar
  7. Ni neska naiz. Oso gaizki iruditzen zait taldeko kiroletan talde mixtoak ez egitea. Honekin adierazten dutena da neskak eta mutilak ez daudela kategoria berdinetan, eta beti ere neskak mutilen azpian. Hau egin da uste dute talde hobea izango dela eta ez hori ez da horrela, horrelako bereizketak eginda galdu besterik ez dute egiten. Gauza ako dituzte galtzeko eta bat ere ez irabazteko. Talde mixtoak eginda, ziur nago orain baino talde hobeak egongo zirela beraz ez da batere komenigarria.

    IZURDEA

    ResponderEliminar
  8. Ni neska niaz, eta ez dakit zenbat kiroletan egiten dituzten jokoak mixtoak, eta iruditzen zait hori ia aldatu beharra dagoela. Talde mixtoak egitea oso ondo iruditzen zait deak berdinak garelako eta ez daukagulako eskubidea batzuk besteak baina gutxiago egiteko, beraz idea ikaragarria izango litzateke.
    ELURRA

    ResponderEliminar
  9. Ni neska naiz eta ez dakit zergatik ez diren taldeak mixtoak, izan ere ahal izan beharko luketen. Baina jendeari iruditzen zaio neskok ahulagoak garela beraz ez dute nahi taldeak mixtoak izatea. Galdu, ezen ezer galduko. Zeren kirolari "onak" badira nahiz eta neska izan ondo jolastuko duelako. Irabaziko lukeena matxismoa kiroletan pixka bat desagertzea eta kirolari gehiago egotea. Nik kirol guztietan ikusten dut posible, horietako batzuk arrauna, futbola, saskibaloia, eskubaloia,igeriketa, tenisa,...
    HARITZA

    ResponderEliminar
  10. Ni neska naiz eta nire ustez taldeak egiteko modua aldatu egin beharko litzateke, hau da, talde mixtoak egiten hasi. Askok neskak ahulagoak garela pentsatzen dute eta ez gaudela mutilekin talde mixtoan jolasteko prest. Joku hauei esker neskok denerako gai garela erakutsiko genuke eta kiroletan matxismoa alde batera eta bai neskei eta bai mutilei inportatzia berdina ematea, esaterako komunikabideetan. Askoz hobea eta politagoa izango zen denentzat talde mixtoak lehian ikustea; eskubaloian, errugbian, boleiean, futbolean, saskibaloiean...
    LIBELULA

    ResponderEliminar
  11. Ni neska naiz eta oraindik ez dut ulertzen zergatik ez diren talde mistoak erabiltzen txapelketa handietan. Nik hainbat urtetan zehar futbol talde misto batean jokatu izan dut eta egia da jende askok uste duela neska zarelako txarra izen behar duzula, ni esaterako ez naiz oso ona, baina txapelketa horri esker mutilak bezain onak eta txarrak diren neskak ezagutu ditut. Beraz posiblea iruditzen zait, bai futbolean baita beste kiroletako txapelketa handietan talde mistoak egotea.

    IGA

    ResponderEliminar
  12. Pertsonalki ulertezina iruditzen zait zakila edo alua edukitzeagatik talde ezberdinetan jartzea kirola egiteko. Gainera askotan neskek gutxiagotasuna jasaten dute. Adb.: futbolean oso ondo jokatzen duen gizon batek ahal du horren bidez bizi baina emakume batek berriz ez. Ez dut uste ezer galdu dezakegunik hori lortzen gainera kasu honetan borroka feministan pausu oso handi bat emango genuen, beharrezkoa dena. Bukatzeko, ni neska naiz.
    LORETA

    ResponderEliminar
  13. Lainoa neska. Ez dakit zergatik ez dituzten jartzen talde mixtoak, nire ustez denok denon kontra jolas dezakegu. Kirol guztiak dira bai neska eta baita mutilentzat ere. Taldeak banaduta egon arren horganoengatik, ez dakigu nor den neska eta nor mutila, beraz, ez dakit zertako banatzen gaituzten. Kirol guztietan beti egongo dira onak eta txarrak baina ez mutilak onak eta neskak txarrak, bai mutil on eta txarrak baita neska on eta txarrak ere.
    LAINOAK

    ResponderEliminar
  14. Ba nik ez dut ulertzen zergaitik lehiatzen duten sexu bereizketa eginez ez dago arrazoik hori egiteko eta. Ez dago arrazoik hori egiteko. Bi sexuetan sekulako jokalari mutil eta neska egongo litzateke eta taldeak askoz konpetitibogoak izango lirateke. Berdintasuna eta kirol maila igo egingo litzateke eta ez litzateke ezer galduko. Nire ustez ez dago inungoko arrazorik. Nire ustez hau kirol guztietan gertatu beharko litzateke. Horrela kirol eta konpetibitate maila igo egingo litzateke. Ni mutila naiz. ANANA

    ResponderEliminar
  15. Ni neska naiz. Niri iruditzen zait desberdintasun anatomiko-fisiologikoak daudelako, neska eta mutilen artean, eta denek ezin dugu kirol batzuetan jolastu elkarrekin, adibidez; boxeoa, errugbia … nahiz eta beste askotan bai, adibidez; boleibolean, tenisean … Betidanik gizonezkoak ikusiagoak izan direlako, horrelako jokoetan eta beraiek ezarritako legeren batzuk izango direlako. Elkarrekin jolastuz gero, berdintasuna eta beste hainbat gauza lor ditzazkegu eta galdu ezer ez.

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  16. Ni neska naiz, aurreko galderan adierazi dudan bezala gaizki iruditzen zait sexu banaketa kiroletan neskak mutilak bezain onak, azkarrak, indartsuak gara. AskoK ez dute hori pentsatzen eta pentsatzeko era hori aldatzeko modu bat da talde mistoak egotea. Adidbidez futbol partidU batean talde mistoak badira beraien hartean gauza asko erakusteko aukera izango luketeen eta jendea gehiago animatuko zen partidak ikusteara. Futbolean bezala beste kirol askotan adibidez; saskibaloia, eskubaloia, boleia...

    NORBAIT.

    ResponderEliminar
  17. Ni mutila naiz. Ez dut ulertzen zergatik neskek eta mutilek talde desberdinetan jokatu behar duten. Ez zait ondo iruditzen. Mutilak bezain neska jokalari "onak" daude eta mutilak bezain neska jokalari "txarrak" ere. Ni adibidez ez naiz batere ona futbolean eta nire gelan ni baino askoz hobeagoak diren mutilak eta baita neskak daude. Honetaz gainera, sexu bereizketa organoengatik egiten da, hau da, zakila baduzu mutila zara eta alua baduzu neska. Eta zakila duen neskak edo alua duen mutilak zer? Nola jokatzen duten kontuan hartuta egin beharko lituzkete taldeak ez zer sexukoak diren kontuan hartuta.

    GITARRA

    ResponderEliminar
  18. Talde mistoen urritasuna tradizio eta matxismo arazo bat besterik ez da. Batzuen indar eta potentzia alde batera utzita, badaude elkarrekin aritzeko hainbat kirol, baita Joko Olinpikoetan ere, bobsleigh, curling, igeriketa, tranpolin saltoak,... adibidez.
    Kirolaz gain, arlo ekonomikoa oso barneratuta dago. Emakumezkoen kirolek ez dute gizonezkoen diru haina sortzen eta hori ez da "interesgarria".
    Ni neska naiz.

    TANKALA

    ResponderEliminar
  19. Nik esango nuke kirol profesionaletan oraindik ez dela mixtoki jolasten orain dela gutxi arte emakumezkoak ez zirelako asko jolasten horrelako kiroletan. Izan ere, tradizioz, aspaldi gizonek zuten poterea eta emakumeek etxean egiten zuten lan. Ondorioz, ez lirateke gizonezkoen "mailara" iritsiko. Baina azken aldian hori asko berdindu da, eta nire ustez talde eta torneo mixtoak sortzen hasi beharko ginateke, hemendik gutxira modalitate ezberdinak egoteko, mixtoak, gizonezkoenak eta emakumezkoenak, eta denek maila berdina eduki dezaten.

    UBUNTU

    ResponderEliminar
  20. Oso talde mixto gutxi ikusten dira eta nire ustez garaia da talde mixto gehiago ikusteko. Torneoak egiten hasi beharko lukete talde mixtoekin bai futbolean, saskibaloiean eta beste taldekako kirol guztietan. Ala ere nik ez nituzke kenduko mixtoak ez diren torneoak, mixtoak gehitu baizik eta denek soldata berdina edukitzea merezi dute ez delako normala mutilek neskek baino askozez gehiago irabaztea nahiz eta mutilena kasu askotan ezagunagoa den

    Jose Luis

    ResponderEliminar
  21. Nire ustez ez da talde mixto gutxi daudela,da ia ezdaudela eta denak izan beharko luketeela,noiz geratuko da jendea sexuarengaitik egiten taldeak eta leiaketak ... Oso gaizki iruditzen zait,zergatik titiak eduki ala ez pertsona zara ,denak berdinak gara.Soldatanak kristoneko nazka ematen dit,ez delako normala naiz eta kirol berdina egin,zakila edukitzeagatik gehiago patzea,ez zait batere normala iruditzen!

    GORPUTZ HEZIKETA

    ResponderEliminar
  22. Betidanik erakutxigue mutilak diela hobeok, ta nexkak sexu "debila" geala ordun nexkak azkenak izangea puntuatzen kirol gehienetan. Nola ingoitue grumo mixtok mutilak hobek diela eraakuste bazaie? gu txikigok ginenen futbolen jolasteakon pation 4-5 nexka iritsi izateginen mutil bat bezela jolasteko ta alare triste eotezien taldekok nola nexkak "txarrak" beaien talden geren. Baina lehen ez genuen rekazionatzen. Futbolai gehienbat nazka pilobat hartuiot, lehen gau ta egun ibiltzen nintzen arren, denak futbolean ibiltzean Messi, Kristiano ta hoitakok izanaidue, 100000000000ka euro irabazteko, nik beti diskutitzet, hoi alda jolastea? Gañea irabazteuen dirua etzait normala iruitzen telebistakok manipuladore huts batzuk die, jendea dau beaien bizia arriskun jartzeuena eunero, familia bat mantentzeko beharrezkoa dun lana, 300 eurontzako, bestebatzuk erregek bano hobe bizidienen joko batengatik batzuk iyabeten irabazteuena minuturo o orduro irabazten, ta jokon barrun sartuta nola ez, sexu bereizketa... telebistan denbora guztin mutilen partidak atatzeie, ta txanpionsetan eta kriston nerbiok ta dena a tik z takomentatzeue, pasatzean guztia ta nexkek irabazizuenen bi minutun esantzuen zenek irabazizun ta yasta, ta nola ez soldata mutiyena askoze haundigoa da.

    JAMELI

    ResponderEliminar
  23. Nire ustez interesgarria izango litzateke talde mixtoak egotea. Alde batetik, hori berdintasunaren isla izan daitekelako eta bestetik, neska askoren kirol grina sortu dezakelako. Halere, hori ez da oso posible kirol guztietan.
    Baina posible den kiroletan ondo egongo litzateke talde mixtoak izatea.

    YVET

    ResponderEliminar
  24. Ni neska naiz eta nire ustez danak batera jolastu beaharko genuke eta sailkapen bakarra izan denantzako. Jendeak pentsatzen du emakumezkoak ahulagoak direla gizonezkoak baino, baina oso oker daude. Berdintasuna egotea osondo dago horregatik edozein kirol talde mixtoak izateak oso ondo legoke. Nola naizue talde mixtoak egotea kiroletan telebistan iñoiz eztitueta botatzen, beti mutilena interesgarrigoa da ta gero nesken partiduk eztie kontun artzen o ze? Mutilen partiduta danak ikustea juteia eta telebistan rebai beti mutilen partidoak ikusten.Ta neskak ze?

    ResponderEliminar
  25. Nere ustez, kirol GUZTI GUZTI GUZTI GUZTI GUZTI GUZTIETAN taldeen sexuak berdin eman behar du, eta kopurua ere bai, zer axola du talde batean 7 mutil eta 5 neska egotea eta bestean 5 mutil eta 7 neska? Jendeak pentsatzen du emakumeak ahulgoak direla baina hori txorrada bat da, oso oker daude, eta zoritxarrez, urtero urtero soinketan halaxe egiten dute. Talde berean neska eta mutil kopuru berdina jartzea, neska batzuk oso onak dira kiroletan eta beste batzuk oso txarrak, mutil batzuk oso onak dira kiroletan eta beste batzuk oso txarrak, baina irakasleak taldeak neska-mutilen kopuruagatik egiten dituzte eta ez pertsona hori kirolean ona den hala ezeta ez zait ondo iruditzen, garenak garelako eta hori ezin dugulako aldatu inoiz.



    SAGUZARRA

    ResponderEliminar
  26. Ni neska izanik, ikusten dut batzuetan gehiegi konplikatzen dira.Talde guztietan neskak eta mutilak egon beharko ziren.Pentxatzen dute emakumea ahulak direla baina seguraski mutil asko baina indartsuagoak direla.Guk tal de mixtoetan jolastuko bagenu erakutsiko genuke kirola beraiek bezala egiten dugula eta horretaz gain edozertarako balioko genukela; eta ez garaia ahulak.Mixtoa izanik gu falta dugun errespetu hori irabaziko genuke eta ahulak garela txorrada hori kendu.Nik urte dut tenisean, saskibaloiean eta futbolean saiatu beharko genukela.Ez dut están nahi emakumeak gizonak baina onagoak garela.Nire iritzia hemen betiko nike esanez injustizia txikia bat Daniela eta gizona nahiz emakumea berdin trataba beharko zela.


    Elurra

    ResponderEliminar
  27. Nire ustez sexuak berdin du, dena bakoitzaren kalitatea da, eta nire ustez neska edo mutil kantitateak igual dio. Nire ustez dena irabaziko litzateke: garrantzitsuena BERDINTASUNA, neskei telebistan importantzi gehiago ematea eta neska edo mutila izateak berdin diola izatea eta ez litzateke ezer galduko. Nik besrdintasun falta hori batzuetan soinketan ikusten zeren eta irakasleak haurrena mutilak edo neskak banatzen ditu eta ez du bakoitzaren kalitateagatik banatzen. Nik aukera hau ia kirol guztietan ikusten dut posible. Ni mutila naiz.

    BALOIA

    ResponderEliminar
  28. Txiki txikitatik erakutsi digutelako mutilak direla onenak, indartsuenak, eta bizkorrenak, horregatik banantzen gaituzte, pentsatuz neska bat ez dela gai mutilak bezain ondo jolasteko. Denetatik dago. Batzuk hobeak dira kirol batzuetan, eta beste batzuk besteetan.

    HOMOSAPIENS

    ResponderEliminar
  29. Ni neska naiz eta nire ustez taldeak egiteko modua aldatu egin beharko litzateke, batzuk pentsatzen dute neskak ahulagoak garela eta horregatik ez ginatekeela prest egongo mutilekin jolasteko. Taldeak mistoak izan beharko litzateke horrela jende gehiago animatuko litzateke.

    ILARGIIAA

    ResponderEliminar
  30. Neska naiz, taldeak egiteko modua aldatu egin behar da azken finean ez dute kontuan hartzen hobeak diren edo ez sexua bakarrik hartzen dute kontuan eta pauso hori eman beharo litzatekela pentsatzen dut. Gustorago ibiliko ginake kirolak ikusten zein jolasten, eta kirol gehienetan ikusten denez emakumeak jolasten dutenean askoz ere jarraitzaile gutxiago egoten dira, hau da aldatu egin behar dela.

    EGUZKIA

    ResponderEliminar
  31. Sailkapen desberdinak daudelako eta ez dute nahi asmatu sailkapen berdina. Ez litzateke ezer galduko irabazi bakarrik, neskek eta mutilek erabiltzen dute beraien gaitasunak eta horrela elkarrekin irabaziko dute. Futbolean,saskibaloian eta eskubaloian ikusten dut hori posible eta beste kirol guztietan baita ere.

    YAS

    ResponderEliminar
  32. Egia esanda hau oso urrutira joan gabe ikusten dugu egunerokotasuenan 2.DBHko gorputz hezikateko irakaslearekin. Edozein joko edo lehiaketa egiterako garaian neskak eta mutilak baztertu egiten gintuzten neskak “txarragoak” ginelako futbolean, saskibaloien, eta horrelako jokoetan. Baina alderantziz aerobik edo danzta egin behar genuenean neskak izaten ginen mutilen aurretik dantza egin behar genuenak. Hau lotxagarria da benetan 21. Mendean horren buru ustuak egotea. Nire ustez joko guztiak egin beharko genituzke neskak eta mutilak nahastutrik.

    GAZTE

    ResponderEliminar
  33. ni mutila naiz eta ez dakit zergatik neskak eta mutilak ez dira batera jolasten. Ez dute kontuan pertsonen habilitatea bakarrik sexua taldeak eragiterakoan eta oi gaizki dago neretzako. Talde nahasiak egon behar dira kirol guztietan.

    OMTEYE-OSAS

    ResponderEliminar
  34. Ni neska naiz eta nik uste dut horrela egiten dela oraindik ere gizarte matxista batean bizi garelako eta betidanik bizi izan garelako eta oso banaketa haundia zegoen eta dagoelako. Asko irabaziko litzake talde guztiak mixtoak izango balira inongo banaketarik egin gabe txarragoak edo onagoak garelako, izan ere, giro naturalago bat sortuko litzatekelako non denok gustora ibiliko ginakeen. Noski denoi gustatzen zaigula irabaztea, baino horretan arreta jarri baino gehiago denok parte hartzean eta denok ondo pasatzen jarri beharko genuke arreta guztia.

    OZONO GERUZA

    ResponderEliminar
  35. Neska naiz. Gizartea aurrera doala diote eta nik oraindik ez dut aurrerapenik ikusten. Talde mixtoekiko beldurra dagoela dirudi. Nik galdera bat du, zergatik talde mixto guztiek, sexuz banatutako txapelketetan, motilen aurka jokatzen dute, talde horretan mutilak gutxiengobat badira ere? Matxismoa gure gizartean oso barneratuta dago eta ez da lortu oraindik ezabatzea. Neskak edo mutilak, guztiak diar talde bateko partaideak generoari begiratu gabe. Genero bereizeketa hori egiten da txiki-txikitatik, eta hori aldatu ezean guztiak berdin jarraituko du. Kirol munduan injustiziak ere badaude eta sexubereizketa hau da horietako bat. Kirol guztietan neskak eta mutilak jolas dezakete, talde mixtoak izan daitezke eta guztiok berdinak gara! Berdinn

    ResponderEliminar
  36. Neska naiz eta ez dakit zein arrazoi dagoen kiroletan sexuz banatzeko. Nire ustez, talde mistoak egitea ondo legoke, baina lehen esan dudan bezala, errugbi eta boxeoan adibidez ez. Honekin ez dut esan nahi, emakumeak, gizonak baina ahulagoak garenik inondik inora ere! Baina gorputzak desberdinak dira eta normalean pisu gehiago izaten dute gizonezkoak.

    111

    ResponderEliminar
  37. Ni neska naiz eta ez dakit zein den arrazoia taldeetan neska eta mutilak banatzeko. Nik uste dut talde mistoak egin beharko lituzketela kirol guztietan. Neskek ere mutilek bezain ondo jokatzeko gaitasuna dutela uste dut. Talde mistoak osatzeak ez luke kalterik eragingo, alderantziz, onuragarria izango litzateke. Hainbestetan hitz egiten den matxismoa ezabatzeko pauso handi bat izango litzatekela iruditzen zait. Taldeak osatzerakoan generoari garrantzi gutxiago eman beharko genioke. Gainera oso polita eta atsegina izango litzateke neskak eta mutilak batera jokatzen ikustea.

    GABONAK

    ResponderEliminar
  38. Ni mutila naiz, nire iritziz tenisean egiten dena oso egokia iruditzen zait, talde mistoak egitea, pilotan ere berdina egitea ondo legoke eta futbolean eta beste kiroletan ere berdin. Nik uste arrakasta izango lukeela eta horrela geroz eta gehiago egingo litzatekela.

    LARRU

    ResponderEliminar
  39. Ni neska naiz, eta pentsatzen dut, sozietate honetan matxismo asko dagoela , eta horrela ez goaz inora, zergatik neskak ezin dute mutilekin jolastu askoetan? Eta egunen batean taldeak nahastuz gero, hau da, mutilak neskeekin, premio bera irabaztea izan beharko luke logikoena. Edozein kiroletan.
    LAZARILLO

    ResponderEliminar
  40. GIZARTE MATXSTA BATEAN BIZI GARELAKO ETA PENTXATZEN DUTE NESKEK EZTAUKAGULA KAPAZIDADERIK MUTILEN KONTRA JOKATZEKO

    UNTXITXO GAIZTOA

    ResponderEliminar
  41. Ni neska naiz, eta iruditzen zait matxismo asko dagoela eta neskak txarragoak garela pentsatzen dutela. Eta BETI talde mixtoak egin behar dira eta noizbat aldatzen den situazio hau.
    ILARGIA

    ResponderEliminar
  42. Ni mutila naiz, eta egia esan ez dakit zergatik neskak eta mutilak hain banatuta dauden kiroletan. Egia da generalean mutilak hobeto prestatuta daudela fisikoki genetikarengatik, baian horrek ez du esan nahi ez daudela mutilek jolasten duten moduko neskarik. Izan ere, badaude neska asko mutil askori superatzen diotenak kirol askotan. Ez dut ulertzen zergatik dauden neskak hain gutxietsita. Neska guztiek dute eskubidea taldeko kiroletan mutilekin batera ibiltzeko, eta ez dio axola kopuruak, berdin du neska gehiago edo mutil gehiago egon, azkenean neskak mutilak baino hobeak izan daitezke, eta alderantziz. Zergatik telebisatzen dituzte bakarrik mutilen partiduak? Hobeak direlako? Hori ez da horrela, izan ere oso neska onak daude. Kasu hau batez ere futbolean nabarmentzen da. Neskek eskubidea dute mutilekin batera jolasteko, eta aukera eman behar zaie. Talde mixtoak osatzeak ez luke gauza txarrik ekarriko, kontrakoa, gauza asko irabaziko ziren, adibidez matxismoa gutxitzea. Baina garrantzitsuena izango litzateke, hainbeste urtetan kiroletan lortu ez den mutilen eta nesken BERDINTASUNA egongo litzatekela, eta aurrerapauso izugarria izango litzateke nesken alde gizartean.

    HORTZAK

    ResponderEliminar
  43. Ni neska naiz eta nerea ustez aintzinako arazo bat da.Leheno neskak objetu bat bezalakoa zen eta horrela urtek eta urtek pasa dira hori gertatzen.Hori ere bai kiroletan gertatu da.Mutila usten dute gu beraiek baino beherago gaudela eta hori ez da horrela.Adibidez futbolean talde desberdinetan jolasten da.Eta jende gehiena mutilen futbola ikusten dute baina neskena ez.Nere ustez talde mixtoak egon behar lirateke,horrela neska eta mutilen deshoreka hori gutxitu egingo zan.Neskei aukera bat eman behar zaigu ere.Adibidez boleian ondo egongo zan talde mixtoak egitea.

    IZARRA

    ResponderEliminar
  44. Ni neska naiz, eta neskak eta mutilak ez dira talde berean egoten mutilak kiroletan obeagoak direla erakutsi digutelako. Mutilak eta neskak talde berean egonda pertsona batzuei beraien pentsamendua aldatzea lortuko genukela uste dut eta kirol guztietan iruditzen zait dela komeniagarria neskak eta mutilak ez bereiztea.

    ARGIA

    ResponderEliminar
  45. Ni mutila naiz, eta ezdut ezagutu mutilak eta neskaknahastuta dauden kirol bat,nire ustez mutilak eta neskak nahastuta kirol guztietan egon beharko litzakete adibidez futbolean sei neska eta sei mutil horrela neskek ere dituzten gaitasunak erakusteko eskubideea edukiko zuten.

    ResponderEliminar
  46. Ni mutila naiz eta nik uste dut ez dituztela elkarrekin jartzen pentsatzen dutelako mutilak hobeak direla, eta ez da horrela. Neska asko daude mutilak baino hobeak direla, gaitasun berdinak dituztelako. Gainetiz horrela biren afizioak elkartuko ziren.

    MAMUT

    ResponderEliminar
  47. Nik zer dakit, hori antolatzaileek jakin beharko lukete. Ni mutila naiz, Nire ustez biak batera jolastu ezkero, futbolak berdin funtzionatuko luke, zeren eta, neska asko daude mutilak baino hobeto jokatzen dutenak. Ondo egongo litzateke kategoria misto bat.

    TXOKOLATE

    ResponderEliminar
  48. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  49. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  50. NIk uste dut ez dituztela sexuak nahasten zergatik mutilen errendimendu neskena baino pixka bat altuagoa da, baino froga askotan mutilei gehiago exigitzen diete neskei baino,nire ustez futbola,saskibaloia... mutilak bakarrik jolasteko antolatzen zirelako ere.

    FUTBOLARI HABERENA

    ResponderEliminar
  51. Neska naiz.
    Horrelako kiroletan ez daude talde mixtoak gizartearentzat joko hauek estropeatzea izango litzatekelako. Neskei sartzea nibela jeistea bezala izango litzateke. Betidanik izan baigara baldarrak gizartearentzat horregatik talde mistoak izatea mutil askorentzat demigrantea eta ofensiboa izango litzateke. Hau ezta batere justua. Talde mixtoak egon beharko ziren. Denok ditugu eskubide berdinak eta neska izateagatik ez du esan nahi txarrak izatea. Dagoeneko 21. mendean gaude, ez al da garaia pentsakera hauek aldatzen joateko? Egokiena talde mixtoak egotea izango litzateke. Berdin du ze kiroletan, denok euki beharko genuke eskubide hau.

    Boots

    ResponderEliminar
  52. Ni mutila naiz, eta ulertzen dut desberdinketa batzuk egitea zenbait kiroletan, talde profesional batean maila altuko pertsonak fitxatzen dira eta nere ustez ez litzateke desberdinketarik egin beharko maila berdineko jokalarien artean baina normala da kirol batzuetan ez egotea mutilen nibeleko neskak eta ez litzateke nibel orokorra jetxi beharko bakarrik emakumeak jolasteagatik.

    TXAKURRA

    ResponderEliminar
  53. Ni mutila naiz eta nire ustez taldeak egiteko modua aldatu egin beharko litzateke, batzuk pentsatzen dute neskak ahulagoak garela eta horregatik ez ginatekeela prest egongo mutilekin jolasteko. Taldeak mistoak izan beharko litzateke horrela jende gehiago animatuko litzateke. Eta ez da justua neskak maila txikiagoan jokatzea. DENAK BERDINAK GARA!!

    DIMETU MILAGRITOS

    ResponderEliminar
  54. Ez dakit zeba bereizketa hori taldeetan. Nire iritziz entretenigarriagoa izango zen talde mixtoak ikustea. Horreña jendeak ikusiko zuen nexkak eta mutillak berdiñak garela, BERDINTASUNA

    UNAMA MADITA

    ResponderEliminar
  55. Nik mutila nahiz, eta egia esan ez dakit ze kirol dauden mutilak eta neskek batera egiten dituzten kirolak.
    Egia esan ez dakit oso ongi zergatik ez diren gaur egun erdi mutilak eta erdi neskak batera taldeak osatzen, baina agian izan daiteke antzinan horrela hasi zirelako kirolak egiten ez litzateke ezer galduko baina neskek parte gehiago hartuko lukete.

    Altavoza

    ResponderEliminar
  56. Niri medikuarengana joaten naizenean bost axola zait medikua ze sexukoa den. Normala da zure gorputza erakusteko lotsa edukitzea baina ez dago beste modurik sendatu nahi baduzu. Berdin dio. Bere lanean ari da eta sexu bereizketarik ezin da egin. Hortaz, onartu behar da eta bi aldageletan sartze
    n utzi, dutxa kontrolak egin ditzan. Nik onartuko nuke. "B" txorrada bat iruditzen zait.


    Altavoza

    ResponderEliminar
  57. Nire ustez ez zen egongo batere gaizki kiroletan talde mixtoak probatzea. Nire ustez kiroleko taldetan talde mixtoak ez daude zergaitik errendimendua ezberdina da. honekin ez dut esan nahi mutilek errendimendu handiagoa duteela, baina segun ze kiroletan mutilek errendimendu handiagoa izango dute edo alderantziz. Talde mixtoak probatzea gusatuko litzaidake, ez daukagu ezer galtzeko eta.

    KITIPAZA

    ResponderEliminar
  58. Eta hau guztiaren errudunak oso urrutitik dator. Zeren gure gurasoek horrela erakutsi digute baina ez da beraien errua zegatik beraiei ere horrela erakutxi zieten eta horrela gertatzen da gure antepasadoekin . Nire ustez sexuak berdin du, dena bakoitzaren kalitatea da, eta nire ustez neska edo mutil kantitateak igual dio. Nire ustez dena irabaziko litzateke: garrantzitsuena BERDINTASUNA, neskei telebistan importantzi gehiago ematea eta neska edo mutila izateak berdin diola izatea eta ez litzateke ezer galduko. Nik besrdintasun falta hori batzuetan soinketan ikusten zeren eta irakasleak haurrena mutilak edo neskak banatzen ditu eta ez du bakoitzaren kalitateagatik banatzen. Nik aukera hau ia kirol guztietan ikusten dut posible. Ni mutila naiz.

    TXEMA CEMENTERIOS

    ResponderEliminar
  59. Nire ustez taldeko kirol guztiak mistoak izan beharko lukete nire ustez badaude neskak mutilak baina hobeagoak eta utilak neska batzuk baina hobeagoak. Nire ustez desberdintasunak daude txikitatik horrela erakutsi digutelako baina bada garaia erakusteko mutilak eta neskak berdinak garela kiroleta eta gauza guztietan. Taldeko kirol guztietan ikusten da nesken eta mutien artean egiten dituzten desberdintasunak futbolean, saskibaloiean, eskubaloiean. Mutilen talde batek zeozer irabazten badu denek dakite baina neskek irabazten dutenean ia iñor ez da enteratzen. Nire ustez hau aldatu egin behar da.

    PEPITA

    ResponderEliminar
  60. Nire ustez taldeko kirol guztiak mistoak izan beharko lukete. Patriarkatuarengatik ez dituzte egten talde mistoak, pentsatzen dutelako neskak ez garelako mustilak bezalakoak; eta mutilek kanpeonato bat edo irabazten dutenean mundu guztia enteratzen da, baina neskek kanpeonato at rabaztendutenean jende oso gutxi enteratzen da eta ez zait justua iruditzen hori egitea.

    LORA

    ResponderEliminar
  61. Ni mutila naiz, nire iritziz kirol taldeak nahasiak izan beharko litzateke badaudelako kirol batzuetan oso onak diren neskak eta onak diren mutilekin elkartzen baditugu izango zen "la pera limonera". Mutilen artean badaude ere txarrak diren kirolariak.Kirola gogoz eta dibertigarria bada ez du inporta sexua. Garrantzitsuena da kirola egitea eta niri neskekin egitea berdin zait.


    MELONTZIO

    ResponderEliminar
  62. Ni mutila naiz, nire ustez taldeko kirolak mixtoak izatearekin guztiz ados nago eta gainera askoz ere dibertigarriagoak izango ziren. Gainera gaur gun pasatzen dena mutilen kategoriei importantzia gehiago ematen zaie eta aseos ere famatuagoak dira mutila diren kirolariak. Baina hau ez zen gertatuko ekipo mixtoekin dena berdina eta just izango zen.

    POTRANKA

    ResponderEliminar
  63. Mutila naiz, eta nire ustez taldeek mixtoak izan ber dute. Azkenenan zerk adierazten du bakoitzaren generoa? ezerk ez, bakarrik neska zaren edo mutila. Azken finean neska eta mutil batek kualitate onak izan ditzaketen moduan beste mutil eta neska batek desbentaja berdinak izan ditzakete, eta hori bakotzaren esfortzuaren arabera da eta ez generoarengatik. Nire ustez edozein kirol motan taldeak mixtoak egitea hobe da, inor ez litzateke galtzen aterako eta berdintasuna lortuko zen.

    DEMBELÉ

    ResponderEliminar
  64. NIRE USTEZ TALDEAK MISTOAK IZAN BEHARKO LUKETE EZ ZEN IÑOR GALTZEN ATERAKO ETA EZ IÑOR IRABAZTEN GAINERA BERDINTASUNE LORTUKO LITZATEKE.
    JUN DA BERTAN

    ResponderEliminar
  65. Zergatik banandu mutilak eta neskak denak batera jolastu beharko genuke.

    MELTXORR

    ResponderEliminar
  66. Neska naiz, ta aurreko puntun esan bezela supuestamente gizarten berdintasuna aurrea ijoa, ta esan bezela kiroletan ez da berdintasunik nabaritzen. Nere ustez, denak batea jolastu beharko lkete aurrerapausu haundi ba eoteko gizarte hontan. Hasteko, denei berdin patzea futbolan kasun ta zihur nao beste kirol askotan bezela. Ez zait ondo iruitzen sexu bereizketa bat eotea. Len esan bezela, kiroletan zein gizarten, berdintasuna denan aurretik. Galderari erantzunez, gizarteagatik daude sexu bereizketak taldekako jokoen %99 an eta ez litzake EZER gertatuko sexu bereizketarik egongo balitz. UDABERRI

    ResponderEliminar
  67. Ni mutila naiz. Nire ustez ez daude berdin ikusita neskak eta mutilak kiroletan,dirudienez mutilak obeak dirá,vaina hori ezda horrela.
    Nere ustez talde mistoak egun beharko genituzke.

    XXX

    ResponderEliminar
  68. Ni mutila naiz. Nire ustez mutilak obeagoak direla konsideratuta daude baina oso konfundituta daude. Nik lehen mailako ekipo batean adibidez Bartzelonan neskak ere jarriko nituzke eta ez bakarrik Bartzelonan mundu guztiko talde guztietan.
    TXEPE

    ResponderEliminar
  69. Ni mutila naiz, eta ez dut ulertzen zergatik lehiatzen duten sexu bereizketa aplikatuz, ez dagoelako arrazoik hori egiteko. Ez dakit zergaitik baina ez dut arrazoi logikorik ikusten ori ulertzeko. Bi sexuetan jokalari onak egongo lirateke eta taldeak konpetitibogoak izango lirateke. Berdintasunaren eta kirolaren maila altuagoa izango litzateke eta ez litzateke ezer ona galduko. Nire ustez ez litzateke inungo arazorik egongo. Nire ustez hau kirol guztietan aplikatu beharko litzateke.

    MINGUITO

    ResponderEliminar
  70. Ni mutila naiz. Nere ustez kirolean talde mixtoak izatea ona litzateke. Futbolean, saskibaloiean, eskubaloiean, boleibolean eta abar taldeak neskez eta mutilez osatuta egongo balira jendeari gustatuko litzaioke eta partiduetara joango litzateke jendea. Telebistan berdin-berdin azalduko litzateke. Orduan soldata ona izango lukete bai mutilak eta neskak. Taldearentzako jokalari ona edo txarra den ikusiko litzateke eta ez mutila ala neska den. Hortaz talde mixtoak onak direla pentsatzen det.
    MENDI

    ResponderEliminar
  71. Ni neska naiz eta oso ideia ona iruditzen zait kiroletan talde mixtoak egitea, horrela bakoitza bere mailarekin jarriko genuke. Neska bat eta mutil bat parekatsuak baldin badira kirol batean oso aproposa ikusten dut talde berean jartzea, desberdintasunik ez egoteko. Edozein kiroletan.

    TXAPELA GORDOA

    ResponderEliminar
  72. Nik uste dut, ez direla talde kiroletan taldeak sexuz nahasiak osatuz lehiatzen, neskak, mutilak, baino askoz gutxiago direla pentsatzen dutelako. Neskek eta mutilek ezberdin jokatzen dutelako eta mutilak neskak baina hobeagoak direla pentsatzen dutelako. Eta nik uste dut edozein kiroletan izango litzatekela posible neskek eta mutilek taldea osatzea pixa bat konturatzeko neskak ez garela mutilak baino gutxiago.
    MARMOTA

    ResponderEliminar
  73. Ni mutila naiz. Nire ustez mutilak obeagoak direla konsideratuta daude baina oso konfundituta daude. Nik lehen mailako ekipo batean adibidez Bartzelonan neskak ere jarriko nituzke eta ez bakarrik Bartzelonan mundu guztiko talde guztietan. Hori joko guztietan egin beharko litzateke gauza normal bat bezela zergatik neskak eta mutilak berdinak gara eta gauza berdinak egin ditzazkegu guztiek. Hori aplikatzen hasi beharko lukete kirol federazioetakoak eta gauz normal bat bezela hartzea izango litzateke helburu.
    TXEPE

    ResponderEliminar
  74. Nik esango nuke kirol profesionaletan oraindik ez dela mixtoki jolasten orain dela gutxi arte emakumezkoak ez zirelako asko jolasten horrelako kiroletan. Izan ere, tradizioz, aspaldi gizonek zuten poterea eta emakumeek etxean egiten zuten lan. Ondorioz, ez lirateke gizonezkoen "mailara" iritsiko. Baina azken aldian hori asko berdindu da, eta nire ustez talde eta torneo mixtoak sortzen hasi beharko ginateke, hemendik gutxira modalitate ezberdinak egoteko, mixtoak, gizonezkoenak eta emakumezkoenak, eta denek maila berdina eduki dezaten.

    PEEP

    ResponderEliminar
  75. Ni mutil, baina ez gutxiago honegatik. Ustez neskak ahulagoak direlako eta baldintza errazagoak behar dituztelako. Honela erakutsi nahi digutena da neskak mutilak baina gutxiago direla eta ez direla mutilen mailan. Lotsagarria. Oso lotsagarria. Honela ez dute/da ezertxo ere irabaziko, ezertxo ere ez. Galdu egingo dute, neskek kirola uztea. Zein kiroletan komenigarria? bat beran ere ez, nola izango da ba komenigarria txorakeria hori? Komenigarria batere ez, lotsagarria da, lotsagarria da gure ondorengoei erakusten ari garena, edo hobeto esan ari direna.

    SIXNINE

    ResponderEliminar
  76. Ni mutila naiz, eta galdera hau lotuta dago aurreko galderarekin, ni ez nago talde mixtoen kontra, nire ustez haurtzarotik egin beharko ziren, baina talde profesionaletan, legearen erruz genero banaketa dago, eta oso gaizki irudintzen zait, neska bat ahal dio irabazi mutil bati, izan ere denak desberdinak gara, neska bat izateagatik ez du esan nahi mutil bat bahino ahulago denik

    ABLLV

    ResponderEliminar
  77. Emakumezkoa naiz eta nire ustez ez ziren emakumezkoak eta gizonezkoak nahastu beharko ,lehen esandudan bezala generalen gizonezkoak hobeak direlako,baina bakarrik generalean.Txikitan nik mutilekin jolasten nuen neska bakarra nintzen eta mutil bat berak ere ez zidan pasatzen,pentxatzen zutelako txarragoa nintzela eta uste dut orain ere mixtoak egiten baziren berdina gertatuko zela.
    emakumezkoek gure ekipoa behar dugu lehen mailan,bakarrik neskena ,mutilak duten garrantzi berdina izaten.


    BURNIA

    ResponderEliminar
  78. Ni neska naiz eta nire ustez mutilak eta nexkak bai nahastu beharko liratekela. Nahiz eta gizonezkoak genetikoki "hobeagoak" izan horrek ez du esanahi bete mutilen batek beharbada ez du hainbesterako indarra edo ez duelako asko entrenatu baina nexka baten asko entrenatu balin badu beharbada mutil hori baiño hobeo jolas dezake. Normalean kiroletan mutilak nexkei menospreziatu egiten digute moduren batean. Adibidez baloia ez pasatzen edo pentsatzen txarragoa zarela baina badakigu guztik oker daudela, denetarik egongoda txarrak eta honak bai mutiletan eta bai nexketan. Eta nire ustez kirolak nahasi egingo bagenitu kirol batzuetan ask garatuko genuela mutilak ikusten diguten modua. Baina sexuak nahasteak esan nahi du denak berdin tratatu behar ditugula ez menospreziatzen emakumea usten dutelako ez direla beraiek bezain onak.

    ResponderEliminar