Páginas

miércoles, 7 de julio de 2010

IKASLEEN IRITZIAK: 3 DBH / Sexismoa dutxetan



10)   Eta dutxatzerako garaian? Ba al du zentzurik ikastetxean jarduera guzti-guztiak neska-mutilek elkarrekin nahasita egin behar dela esatea, bestela sexismoa dela bolo-bolo lau haizetara zabaltzea, eta dutxatzerako orduan sexuz banatzea? Aldagelak arrazaz bereiztea (aldagela bat beltzentzat, beste bat zurientzat, beste bat arabiarrentzat, bestea asiarrentzat, eta abar, esate baterako) arrazistatzat jotzen da gure gizartean. Aldagelak sexuz bereiztea (bat neskentzat bestea mutilentzat) ez al da sexismoa?
Gure ikastetxeko gimnasiorako, nolako aldagelak iruditzen zaizkizun egokienak? Nolakoak izatea nahiko zenuke?
a) Bi aldagela (bata neskentzat, bestea mutilentzat) eta aldagela bakoitzean dutxa itxiak.
b) Bi aldagela (bata neskentzat, bestea mutilentzat) eta aldagela bakoitzean dutxa irekiak
c) Hiru aldagela; bat neskentzat, bestea mutilentzat eta hirugarrena nahasia (nahi duten neska-mutilek elkarrekin aldatu eta dutxatzeko) eta dutxa irekiekin.
d) Aldagela bakarra denontzat dutxa irekiekin, sexista ez den bakarra delako.

       Ildo beretik, ikastetxeko komunez gauza bera esan daiteke. Ba al du zentzurik ikastetxean jarduera guzti-guztiak neska-mutilek elkarrekin nahasita egin behar dela esatea, bestela sexismoa dela eta abar, eta komunera joateko, jakinda itxiak eta banakakoak direla, sexuz banatzea? Komunak sexuz bereiztea (batzuk neskentzat besteak mutilentzat) ez al da sexismoa?
Nolako komunak iruditzen zaizkizun egokienak gure ikastetxean? Nolakoak izatea nahiko zenuke?
a) Komun sexudunak (batzuk neskentzat eta besteak mutilentzat).
b) Komun sexugabeak; dauden komunak daudela (itxiak, jakina) edonorentzat, sexu guztientzat, alegia.

Interesgarria litzateke erantzunetan neska ala mutila zaren azaltzea (betiere modu anonimoa mantenduz).

70 comentarios:

  1. Nik mutila nahiz, nire ustez txikitatik neskek eta mutilek batera dutxatu behar dira lotxa hori kentzeko. Aitak eta amak erakutxi behar diete txikietatik lotxa ez edukitzea eta neskak eta mutilek batera dutxatzea ez dela arraroa. Nire ustez aldagelak mixtoak izan behar dira, neskak,mutilek eta kolore ezberdinekoak batera dutxatu behar dira. Gure zibilizazioa txikitatik erakutsi behar digu lotsarik ez edukitzea.

    SORIA

    ResponderEliminar
  2. Egia da ikastetxean jarduera guzti-guztiak neska mutilek elkarrekin nahasita egin behar direla esatea eta dutxatzerako garaian sexuz banatzea baina guri txikitatik erakutsi digute bakoitza bere sexukoekin dutxatzea. Kiroldegietan, ikastetxean... beti bakoitza bere sexukoekin dutxatzen da eta orain nahasteak lotsa ematen du. Ni neska naiz eta mutil batekin dutxatzeak lotsa emango lidake. Nik hiru aldagela jarriko nituzke, bat neskentzat, bestea mutilentzat eta hirugarrena nahasia (nahi duten neska- mutilek elkarrekin aldatu eta dutxatzeko) eta dutxa irekiekin. Ez nuke jarriko aldagela ireki bat denontzat batzuei lotsa asko ematen dielako eta ez diet behartuko gaizki pasatzera baina nik uste dut pixkanaka hori aldatu egingo dela eta agian urte batzuetara denak batera dutxatuko garela eta leku publikoetan aldagela nahasiak egongo direla.

    LOROA

    ResponderEliminar
  3. Neska naiz. Nik ez nituzke sexuak banatuko, baina iruditzen zait hasieran gehienak lotxatuko ginatekeela guri ez digute eta hori hasieratik erakutsi edo egin eta ez gaude ohituta. Iruditzen zait dena ohitura falta bat dela, guri ez baitigute hau txikiak ginenetik egin. Txikitatik egin ezkero seguruenik ez ligukela lotxa emango.

    HUK

    ResponderEliminar
  4. Ni neska naiz eta aldageletan neska eta mutilak batera dutxatzea berdingo litzaidake, nire ustez konfiantza puntua ere hartu behar da, arrazarengatik ez genuke bereiztu behar eta ez dugu bereizten, bereiztuko balitz oso gaizki irudituko litzaidake denaak pertsonak garelako. Nire ustez denontzako aldagela bat nahikoa da.

    TXORIA

    ResponderEliminar
  5. Hasteko neska naiz. Egin beharko litzatekeena da guztiontzat aldagela bera, komun bera...baina bada jendea zein lotsa ematen diona bere sexu berekoa ez den batekin dutxatzea edo dena delakoa. Hau gauza normala da nire kasua ez den arren, eta esaten dut gauza normala dela horixe erakusten digutelako txiki-txikitatik. Berez, D aukerarekin nago ados, baina aurrekoa kontuan hartuz, C aukera autatuko nuke baina pixkanaka pixkanaka D aukeran bukatzea gustatuko litzaidake. MARITXUUU

    ResponderEliminar
  6. Ni neska naiz. Egia da bai berdintasuna nahi dugula eta emen ere ez litzatekela bereizketarik egin behar. Baina txiki-txikitatik horrela izan da eta egia esan niri gustatuko litzaidake, denok aldagela batean egotea eta lotsik ez pasatzea ez nik, ez iñork. Hori orain aldatzea zaila ikusten dut eta gehiago gure adinean. Baina txikitatik horrela izan balitz dena errazagoa izango litzateke. Nire ustez, berez aukera egokiena D da baina bat batean aldatzea zaila ikusten dut, beraz nik C aukera hartuko nuke.

    IZURDEA

    ResponderEliminar
  7. Ni neska naiz, ez zait oso zentzuzkoa iruditzen jarduera guztiak elkarrekin egin eta dutxarako garaian banatzea. Baina, txiki txikitatik toki guztietan, erakutsi eta ohitu gaituzte bakoitzak bere sexukoekin dutxatu behar duela. Beraz, oso zaila iruditzen zait orain denak elkarrekin dutxatzea, normala den bezala lotsatu egiten garelako. Nahiz eta juxtuena c iruditzen zaidan d iruditzen zait egokiena. Horrela, bakoitzak nahi duena egiteko aukera dauka. Baina uste dut hemendik urte batzuetara, guztiok elkarrekin dutxatuko garela.

    111

    ResponderEliminar
  8. Ni neska naiz, eta egia da gauza batzuetarako mixtoak egitea nahi ditugula, baina hau ohitura kontua da, hau da, txiki txikitatik hórrela ohitu gara eta lotxa ematen digu beste sexukoekin dutxatzeak.
    Nik uste dut txikitatik denok batera dutxatzen oihutko bagina ez genukela lotxa edukiko, azken finean gu horrela ohituko ginelako.
    Nire ustez C aukera da egokiena, baina ez ezer gaitik, ohitura falta bakarrik iruditzen zait, hemendik urte batzuetara argi daukat D aukera erabiliko dela eta oso oso ondo iruditzen zait gainera.
    ELURRA

    ResponderEliminar
  9. Ni neska naiz eta egia den arren jarduera guztiak batera egiten ditugula, jendeak lotxa ugari du. Eta hau ez horrela izatea gustatuko litzaidake baian, betidanik hola hezita gaude , toki guztietan horrela ageri delako. Horregatik orain dutxak mixtoak egingo balira iruditzen zait gehienak lotxa edukiko zutela eta ez lirateke dutxatuko horregatik erantzun hobeena C iruditzen zait.
    HARITZA

    ResponderEliminar
  10. Guri txikitatik bi aldagela ezberdin daudela erakutsi digute eta orain bat batean golpez aldatzeak lotsa emngo ligukela iruditzen zait nik aukeran jarriko nuke hau da, aldagela bat neskentzat, beste bat mutilentzat eta beste bat mixtoa; nahiz eta azkenean denbora pasatakoan dena normalizatu eta mixtoa bakarrik erabiltzen gukatuko genuken baina hasierako aldaketa ez golpez egiteko ideia hau oso ona iruditzen zait. Hemendik urte batzuetara, kiroldegian, eskolako dutxetan... aldagela mixtoak egongo direla iruditzen zait.
    LIBELULA

    ResponderEliminar
  11. Gu txikitatik bananduta dutxatu gara, beraz orain denei batera dutxatzea behartuko baligute niri pertsonalki lotsa emango lidake. Baina beti ere egongo da pertsona talde bat berdin zaiona, beraz nik neskentzako dutxa bat, mutilentzako beste bat eta beste misto bat jarriko nuke, bakoitzak nahi duen lekuan dutxatu dadin. Betiere beti besteak errespetatuz honen inguruan duten iritziarekin. Hori bai orain pixkanaka haur txikiei denak batera dutxatzen erakutsiko die, beraz dutxa mistoak jartzen badizkiete ez die axolako.

    IGA

    ResponderEliminar
  12. Ni neska naiz eta ez daukat arazorik beste sexuko batekin dutxatzeko baina beste aldetik bakoitzak bere iritzia da eta ulertzekoa besteak ez nahi izatea. Horregatik "C" kasua iruditzen zait hoberena hasteko baina "D" kasuarekin bukatzea gustatuko litzaidake eta komun mistoak ere eta abar.
    LORETA

    ResponderEliminar
  13. Ni neska naiz. Niri iruditzen zait hori dena, ohitura falta dela, guri txikitatik erakutsi izan digute bakoitza bere sexukoekin dutxatzea. Baina niri “C” kasua iruditzen zait hoberena, nahi duenak nahi duen bezala, niri lotxa emango lidake mutilekin batera dutxatzea, baina ondo dago aukera edukitzea eta poliki-poliki berdintasuna lortzeko eta lotxak alde batera uzteko.

    TXIMELETA

    ResponderEliminar
  14. Ni mutila naiz eta egi esan nik uste dut hau gertatzen dela txikitatik buruan sartu digutelako neskak alde batetik eta mutilak beste aldetik joan behar direla, baina hau ez dago ondo. Nik uste dut txikitan dena batera egite buruan sartuko baligute, orain ez genuke arazorik edukiko. Nik "c" aukeratuko nuen zeren eta niri berdin zait baina beste batzuei agian ez. Horrexegatik 3 aldagela egingo nituen. ANANA

    ResponderEliminar
  15. Ni mutila naiz. Hasteko, mutilak ez du zertan zakila eduki behar eta neskak alua, beraz gai hau jorratzerako orduan zakila duten pertsonak eta alua duten pertsonak bezela sailkatuko nituzke. Jarraitzeko, hau aurreko ia pertsona guztiek esan bezala ohitura falta dela iruditzen zait. Bizi garen gizartean ia pertsona gehienek bereizketa egin behar dela jaso dute txikitatik eta hori aldatzeko aukera orain dugu, txikitatik dutxa bakarra jarriz eta denak batera dutxatuz. Niri pertsonalki ez dit lotxa ematen nire organo desberdinak dituen pertsona batekin dutxatzeak. Baina badago jendea lotxa ematen diona eta hori errespetatu egin behar da, beraz nik "C" aukera jarriko nuke nire adineko pertsonentzat baina txikiagoentzat "D" aukera jarriko nuke.

    GITARRA

    ResponderEliminar
  16. Ni neska naiz. Iruditzen zait denon buruetan sartu beharra dagoela denok garela pertsonak eta naturala dela elkarrekin dutxatzea, lehenengo ikuspuntutik uler dezaket noski lotsa edukitzea baina pixkanaka ohitzen joatea askoz hobea da, horrela berdintasuna asko bultza genezakeelako. Beraz nik B aukera aukeratuko nuke zeren eta C aukeratuko bazen, inorrek edo inor gutxik emango zuen aurrerapausua eta besteok berdin jarraituko genuke, bi aldagela bat mutilentzat eta bestea neskentzat ekin. Horregatik ongi iruditzen zait berdintasunari aurre egiteko agian etorkizun batean edo urte batzuetara legea horrela jartzea izan ere, berez ez dugu zertan lotsaturik, konplejuak eduki beharrik etb... denok baigara politak!

    EGUNAK

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. D AUKERA AUKERATUKO NUKEELA ESAN NAHI NUEN ETA EZ B.

      EGUNAK

      Eliminar
  17. Neska naiz. Nik ez nituzke sexuak banatuko, baina iruditzen zait hasieran gehienak lotxatuko ginatekeela guri ez digute eta hori hasieratik erakutsi edo egin eta ez gaude ohituta. Iruditzen zait dena ohitura falta bat dela, guri ez baitigute hau txikiak ginenetik egin. Txikitatik egin ezkero seguruenik ez ligukela lotxa emango.

    IEPE

    ResponderEliminar
  18. Neska naiz, eta D aukerarekin guztiz ados nago.

    IEPE

    ResponderEliminar
  19. Txikitatik inposatzen digute neskak eta mutilak desberdinak garela eta komuna, dutxa, aldagela... desberdinetan egon behar garela. Nire ustez askori lotxa ematen digu beste sexukoen aurrean biluzik jartzea, baina hau ohitura falta besterik ez da, azken finean denak gizakiak garelako. Nire ustez egokiena hiru aldagela jartzea da; bat neskentzat, bestea mutilentzat eta hirugarrena nahasia (nahi duten neska-mutilek elkarrekin aldatu eta dutxatzeko) eta dutxa irekiekin. Denbora pasa ahala denak aldagela nahasia erabiliko genuela iruditzen zait azkenean ohikoena hori irudituko zaugulako.
    Ni neska naiz.

    TANKALA

    ResponderEliminar
  20. Niri iruditzen ena heziketa kontua dela, txikitatik desberdintze diguten edozein gauzetan, kirolean, bainuetan... Baita ere eskolan, adibidez bi mutil eta bi neska jartzean taldeetan, eta antzeko gauzetan. Horrek desberdinak garela pentsatzea sortzen du, eta hondorioz biluztean eta antzeko gauzetan lotsa sor dezake. Nire ustez C aukera da oberena oraintxe bertan, zeren jendeak nahi duena egin beharko luke, nahi badu mutila izanik mutilekin dutsatu egin ahalko du, eta neskekin eta mutilekin dutsatu nahi badu, ere egin ahal beharko du.
    Ni mutila nahiz.

    UBUNTU

    ResponderEliminar
  21. Neska. Gustiok, txikitatik gaude ohituta nskak alde batean eta mutilak bestean jartzea, iñoiz ez digute aukerarik eman neskak eta mutilak batera dutxatzeko. Egia esan ez dut ulertzen. Txikitatik ikasiko bagenu hori, gaur egun normala izango litzateke neskak eta mutilak batera dutxatzera. Bestetik, nik, hiru aldagela jarri nituzke, bakoitzak nahi duena egiteko, librea delako. Btazuk lotxa edukiko dute, beste batzuk ez dute lotxatrik edukiko baina ohituta ez daudenez ezingo dute bientzako dutxetan sartu eta beste batzuri berdingo zaie neskekin ala mutilekin dutxatu eta danak batera sartuko dira. Nire ustez, gure eskolan dutxa mixtoajarriko balute, hasieran iñor ez litzateke sartuko, normala den bezela, ohiturarengatik. Orduan ez dakit funtzionatuko zutenik dutxa horiek, baina neri gustatuko litzaidake ondo funtzionatzea, baldin eta, anak eroso eta gustora sentitzeko. Bukatzeko, dutxak bezela komunak. Batzuk neskentzat eta beste batzuk mutilentzat. Zergatik horrera? Norbait gaur neska eta bihar mutila bada? Komunak ere mixtoak egin beharko litzateken, denok eroso sentitu ahal izateko.
    LAINOAK

    ResponderEliminar
  22. Mutila. Txikitatik ohituta gaude aldagela ezberdinetan dutxatzea eta egia esan ez zait oso logikoa iruditzen. Txikitatik dena nahasia izanez gero ez dut uste orain problemarik izango genukeenik baina nik ulertzen dut lotxa ematen dienei eta normalena iruditzen zait ez gaudelako ohituta baina nik hiru aldagela jarriko nituzke nahi duenak nahi duena egiteko eta pixkanaka ohitzen juteko denak batera dutxatzen. Futuro batean gustatuko litzaidake dutxa mixtoak funtzionatzea azkenean gauza naturala delako eta komodoagoa.

    Jose Luis

    ResponderEliminar
  23. Au ere sexuetan dagi bereizita,neskabatek ez badunai gizonezko baten bere gorputza ikustea edo mutil batek emakumezko batek nere gorputza ikustea bere deretxu guztian daude ,baino egia da nere ustez denak berdinak bagera ez genuela sexuen arabera lotxa gehiago edo gutxiago eduki behar,gero ya beste gauza bat da lotxa denakiko edukitzea.

    GORPUTZ HEZIKETA

    ResponderEliminar
  24. Ni loroak esaten duenaarekin bat nator

    JAMELI

    ResponderEliminar
  25. Gizarteko ze lekutan daude dutxa mixtok? Kanpinetan, albertgetan? Orduan eskola batean egotea ba arraro xamarra irudituko litzaidake. Hala ere, hirugarren dutxa bat egiteagatik ez litzateke ezer gertatuko, horrela bakoitzak nahi duena egiten du. Baina ni horrekin ez nago guztiz ados.

    YVET

    ResponderEliminar
  26. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  27. Nere ustez guztiz berdin zait, baina nere ustez c aukera izango litzateke hobena, batzuek ez dute nahi beste sexuko pertsonekin dutxatu eta beste batzuek adibidez ez dute inorrek ikustea beraiek aldatzen edo dutxatzen ari diren bitartean, baina aldagelak bereiztea ez dauka zentzu askorik, baina gero dutxatzerako garaiean duxa itxiak izatea nahiagoko nuke baina ez litzaidake axolako irikita dauden dutxa batzuetan dutxatzea, besteen bistan.




    SAGUZARRA

    ResponderEliminar
  28. Nere ustez gizarteak txikitatik erakutsi digula, pototak alde batetik eta pititok bestetik, eta horregatik daola beti diferentzia puntu hori, eta gure arten lotsa. Pixkanaka kentzen jungo dala esango nuke nik, edo ala espero behintzat, ni alare askotan segun zenekin ez nitzateke dutxatuko, horregatik "C" aukera aukeratuko nuke, bakoitza nahidunakin dutxatu dadin, horregatik geala "Librek".

    HOMOSAPIENS

    ResponderEliminar
  29. Txikitatik erakutsi beharko litzake neska eta mutilak elkarrekin dutxatzeak ez duela ezer lotsatzekorik, horregatik nik dutxa bat jarriko nuke bi sexuak nahasiz. Ez dugulako gorputzean ezer lotsatzekorik. Neska naiz.

    EGUZKIA

    ResponderEliminar
  30. Nere ustez pertsona bakoitzak bere aukera dauka,orduan c aukeratuko nuke bakoitzak nahi duen moduan egoteko. Eta inportanteena da ur beroa egotea!

    YAS

    ResponderEliminar
  31. Ni mutila naiz eta nire ustez banatzeak ez dauka inongo zentzurik, hori txikitatik erakutxi digutena izanda ere. Nik pertsonalki D aukera hartuko nuke baina normala den bezela(hori erakutsi digutelako) normala da jemdeak lotsa edukitzea eta horregatik C ezarriko nuke hasieran eta gero Cra ohitzerakoan D aukera jarriko nuke.
    BALOIA

    ResponderEliminar

  32. Ni neska naiz eta nire ustez aldagela bakarra egon beharko litzateke bai neska eta bai mutilentzako. Hau ordea txikitatik alderantziz egin dugu eta horregatik egun batetik bestera aldatzea arraroa izago litzateke. Baina zergaitik ez? Txiktatik horrela erakutxi izango baliguteke hau dena ez litzake horrela izango eta normaltasun guztiarekin dutxatuko ginateke elkarrekin. Azken batean nola eraskusten diguten horrela jarraitzen dugu baina aldatzeko garaia heldu da.

    GAZTE

    ResponderEliminar
  33. Ni mutila naiz. Batzuk seguruna bere sexuarekin egon nahi dutela baina nei berdin zait zenekin egon dutxatan ordun C erabakiko det.

    OMTEYE-OSAS

    ResponderEliminar
  34. NIre ustez, gizartea poliki aldatu bhear da. Orain gauden puntura iristeko aldaketak poliki egin dira. Oraindela usrte batzuk gorpuntza oso gauza pribatua zen, orain ordea, gorputzaren zati batzuk besterik ez diar pribatuak. Denborak aurrera egingo du eta zati pribatu horiek ere desagertu egingo dira. Ikastetxeak ere sexuarengatik banatuak izan diara eta orain ia denak mixtoak dira. Oraingoz aldagela mixto bat eduki beharko genuk bi bereiziekin baina aurrerago, mixtoekin bakarrik geratu garela uste dut. Gaur geun dagoen matxismoak ere ez du honek aurrera egin dezan asko laguntzen. Neska naiz. Berdinn

    ResponderEliminar
  35. Ni neska naiz eta bat-batean dutxa mistoak jartzeak lotxa handia emango lidake. Iñoiz enaiz dutxatu aldagela misto batean eta ez nago ohituta. Txikitatik mutilekin dutxatuko banintz agian ez nuke horrelako lotxarik pasako baina tamalez ez da horrela izan. Nik "C" aukeratuko nuke, nire iritziz nahi duenak nahi duenarekin dutxatzeko aukera izan beharko lukelako. Etorkizunean haurrei mutil eta neskak nahastuta dutxatzen erakutsiko zaiela uste dut eta orduan ez zait iruditzen aldagela mistoa soilik jartzea arazoa izango denik.

    GABONAK

    ResponderEliminar
  36. Ni mutila naiz, niri lotsa emanago liteke beste sexukoekin dutxatzea, baina hori txikitatik aparte dutxatzen garelako da, nik C aukera hartuko nuke ta pixkanaka D aukerara pasa.

    LARRU

    ResponderEliminar
  37. nik B aukeratuko nuke, niri beste sexukoekin dutxatzea lotsa emango liteke.
    LAZARILLO

    ResponderEliminar
  38. NIK "A" "B" EDO "C"

    UNTXITXO GAIZTOA

    ResponderEliminar
  39. Nik "C" aukera aukeratuko nuke, izan ere, aldaketa handia denez beste era batera ohituta gaudelako batzuei oraindik lotsa emango ligukelako eta bakoitzaren iritziak errespetatu behar direla iruditzen zaidalako. Nik "D" aukera ere aukeratuko nuke, baino oraindik ez delako ohikoa aldaketa handia irudituko litzaiguke eta lehen esan bezala batzuk lotsatu egingo ginake. "C" aukera gaia pixkanaka naturaltasunez hartzeko egokia iruditzen zait eta ondoren, denok komodo egongo bagina orduan jarriko nuke nik denentzako dutxa ireki bat.

    OZONO GERUZA

    ResponderEliminar
  40. Nik C aukeratuko nuke bapatean bi sexukoak batera dutxatzeak lotxa emango zidalako baina nire ustez txikitatik horrela dutxatuko bagina ya oituta egongo ginateke.
    ILARGIA

    ResponderEliminar
  41. Ni mutila naiz. Egia da ikastetxeetan jarduerak guzti-guztiak neskak eta mutilak elkarrekin nahasita egiten direla, baina dutxatzerako orduan banandu egiten dira. Txikiak ginenetik erakutsi digute neskak neskekin eta mutilak mutilekin dutxatu behar direla, adibidez kiroldegietan, eskolan, irteerak egitera joaten garenean... Horren ondorioz, gaur egun oso zaila da denek batera dutxatzeko aurrerapausoa ematea, izan ere, gure sexukoekin dutxatzera ohituta gaude, eta jende askori lotxa ematen dienez, horren kontra daude. Lehen esan dudan bezala, ni mutila naiz, eta egia esan bat-batean neskekin dutxatzen jartzeak lotsa emango lidake. Badago jendea lotsa asko ematen dietena, eta horregatik ez nuke jarriko aldagela bakarra neska eta mutilentzat dutxa irekiekin. Ikasleak behartzea izango litzake hori eta pertsona batzuek oso gaizki pasatuko lukete. Hori konpontzeko asmoarekin, "C" aukera oso egokia iruditzen zait. Ikastetxeko gimnasioetan hiru aldagela jarriko nituzke: bat neskentzat, beste bat mutilentzat eta hirugarrena nahasia (nahi duten neska-mutilek elkarrekin aldatu eta dutxatzeko), hori bai, aldagela guztiak dutxa irekiekin. Hirugarren aldagela nahasi horrekin, denbora pasa ahala, pixkanaka jendea lotsa galtzen joango litzake, eta hemendik urte batzuetara agian denok batera dutxatzen bukatuko dugu.

    HORTZAK

    ResponderEliminar
  42. Ni neska naiz eta berdin dit zeinekin dutxatu baina badakit batzuk lotsa asko pasatuko luketela beraz nik C aukeratuko nuke, horrela denentzat aukera egongo zelako.

    ARGIA

    ResponderEliminar
  43. Ni neska naiz eta C aukeratzen det.Nere ustez txikititak erakutxi diguten arazoa da.Beti neskak eta mutilak banatuta egongo gara dutxetan, eta egia esan neri lotsa emango zidan bi sexuak dutxa berdinean egotea.Hooregatik C aukeratzen det.Horrela nahi duten neska-mutilek dutxa berdinean dutxatuko ziren eta ez dutena nahi, bere sexuko dutxetara joango ziren.

    IZARRA

    ResponderEliminar
  44. C) Hiru aldagela; bat neskentzat, bestea mutilentzat eta hirugarrena nahasia (nahi duten neska-mutilek elkarrekin aldatu eta dutxatzeko) eta dutxa irekiekin.

    ResponderEliminar
  45. Nik B aukeratuko nuke, orain bezala, lotsa ematen didalako beste sexukoekin batera dutxatzea, baina C ere ez litzaidake gaizki irudituko, horrela beste sexuekin dutxatzeko aukera edukiko zuten nahi zutenak. A ez zait ondo iruditzen, zure sexukoekin lotsa eduki behar ez zenuelako.

    ResponderEliminar
  46. Ni neska naiz eta uste dut denek esan duten bezala arazo hau txikitatik horrela hezi gaituztegulako dela. Nik uste dut inor gaizki sentitu ez dezan hiru aldagela egon beharko luketela pertsona batzuk lotsa dutelako beraien gorputza erakusteaz beste sexukoen aurrean. Nik lehen ere lotsa hori banuen baina piskanaka joan egin zait. Ni prest egongo nintzateke aldagela mixtoan dutxatzeko eta uste dut denbora joan ahala jendea lotxa galtzen joango zela eta denok dutxa berean dutxatuko ginatekeela.
    OSTEGUNA

    ResponderEliminar
  47. Neska naiz. D aukera da aproposena niretzat. Oso sexista da aldagelen kontua. Horregatik uste dut denentzat aldagela bakarra izatea dela hoberena, horrela pixkanaka sexismoarekin amaituko genuke neskak eta mutilak berdin baloratuz.

    Boots

    ResponderEliminar
  48. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  49. Lehenik neska naizela desgraziz esan beharra aukat, irakasleak halaxe eskatu duelako.
    Nik denbo asko damakit kontu hau burun eukitzen ta iruitze zait D aukera dala honena (Aldagela bakarra denontzat dutxa irekiekin, sexista ez den bakarra delako). Bakit jendea eztala nekin ados eongo -beti bezela- baño iruitzezait aukera hau dala egokina. Ta nere argumentuk hauek die:
    1.-Badalako garaia gauzak aldatzeko ta akera baldin badao aprobetxau inbeharkoa
    2.-C aukera ebai gustau zait baño pixkat pentsauta iruitze zait golpen dena aldauta hobea izangoala ze bestela beti batenbat eongoa lotsa eukikouna (adibidez: hobe da tabakoa golpen uztea ta ez pixkanaka)
    Eskolan barrenen dauden komunekin ere berdiña pentsatzet, denak denantzako zeatik ez?? KOMUN KOMUNAK. Gañea honek arazo asko sahiestuko littuzke, adibidez: baten bat ezarri zaion generoan aurkakoakin identifikatzen bada eta lotsa ematen badio esateak edo onartzeak lasai asko erabiliko littuzke komun komunak. Eztakit iritziak zeozertako balioun baño aber idazkaritzakok irakurtzeun gutxinez.

    ASKE

    ResponderEliminar
  50. Ikastetxean jarduera guzti-guztiak neska mutilek elkarrekin nahasita egiten ditugu eta jarduera bukatu ondoren mutilak mutilekin eta neskak neskekin dutsatu beharko genukela iruditzen zait eta neska mutilak batera dutsatzeko aukera jarri ezkero inor ez litzateke atrebituko. Ni ez nintzateke neskekin dutsatuko lotsa ematen didalako.


    Altavoza

    ResponderEliminar
  51. Egia da ariketa fisikoak mixtoan egiten direla baina aldagelak banatuta zeudela neskentzako eta mutilentzako.Nik jakinda jendeari lotes ematen diola nesken aurrean biluztea ez dut pentxatzen mutilen aurrean biluzik jarriko ziren.Nik txikitatik bat asolan eta baina kiroldegietan etb ikasi dugu banatuta dutxatzen.Orduan nik bi aldagela nahiko nituzke, orain daukagun bezala.

    Elurra

    ResponderEliminar
  52. Ni neska naiz eta txikitatik izan bagenitu dutxa mistoak ez zidan lotxarik emango. Iñoiz ez dira izn mistoak eta ez nago ohituta. Nik "C" aukeratuko nuke, nire iritziz nahi duenak nahi duenarekin dutxatzeko aukera izan beharko lukelako. Etorkizunean haurrei mutil eta neskak nahastuta dutxatzen erakutsiko zaiela uste dut.

    PEPITA

    ResponderEliminar
  53. Ni neka nahiz eta nire ustez aldagela mistoak izan beharko lukete, baina txikitatik ohitu gaituzte mutila eta neskak bereizita dutxatzea. Nik ``D´´ aukeratuko nuke horrela sozietatea konturatzeko ez dagoela gauza txarrik denak batera dutxatzean.

    LORA

    ResponderEliminar
  54. Ni neska naiz eta nire ustez, txikietatik horrela ez baziguten irakatsi, orain arazo guxtxiago egongo lirateke danak batea dutxatzeko dutxa irekietan. Baina nere ustez, denak garela pertsonak eta genitalak bakarrik gorputzaren zati bat direla, ez ginatek lotsatu behar.Niri aukera egokiena "D" iruditzen zait gizartea aldatzen joateko eta denak konturatzeko danak garela pertsonak nahiz eta desberdinak izan danak.

    LASTOA

    ResponderEliminar
  55. Nire ustez, txikitatik horrela erakutsiko baziguten ez nuke lotsa pasatuko eta oso normalizatuta gongo zen, baina rain egiten badugu oso araron izango zen eta lotsa asko pasako zen jendeak.

    POTRANKA

    ResponderEliminar
  56. Nire ustez txikitatik horrela erakutsi digute eta horregatik pasatzen dugu lotsa eta oso normala da gure gizartean lotsa pasatzea.C

    MELTXORR

    ResponderEliminar
  57. Ni neska naiz, nire ustez orain aldagelan asunto hau aldatzea OSO OSO zaila izango litzateke, niri galderako 3 garren aukera gustatzen zait c-a zeren eta gendeari agian berdin zaio baina zihur nagobeste askok lotsa edukiko zutela orduan ba oso aukera ona da baino txikitatik erakutxiko baziguten batea dutxatzen akdatzen... orain askoz ere errazagoa izango zen aldageln kontu onekin. Nik uste dut aldagelena baino lenago komunena izan beharko zutela gende gehiago egongo zen ados aldagearena baino.
    Norbait.

    ResponderEliminar
  58. neska naiz, ta aldagela bereizina ez zait ondo iruitzen. Bai, banakako dutxak jarriko nituzke iada gure adinaarekin intimitatea kontuan hartzen dugulako, baina aldagela desberdinak? zure gelako mutil batek begiratzeak lotsa ematea dizu zu mutila izanda, edota ni neska izanda, nere gelakoneska batek nire gorputza begiratzea inkomodoa iruditu zaitzaket. ez nuke aukeretako bat bera ere aukeratuko. UDABERRI

    ResponderEliminar
  59. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  60. Ni mutila naiz, eta egia esan nire ustez hau txikitatik buruan sartu digutelako neskak alde batetik eta mutilak beste aldetik joan behar direla gertatzen da baina onek ez luke horrela izan beharko. Nik uste dut txikiak izan garenetik buruan sartuko baligute denak batera dutxatu beharko ginala orain ez genuke arazo minimorik edukiko. Nik "C" aukeratzen dut niri berdin zaitelako baina beste batzuei agian ez. Arrazoi horrengatik 3 aldagelen aukera aplikatuko nuen.

    MINGUITO

    ResponderEliminar
  61. Neska naiz, eta nire ustez txikitatik neskak eta mutilak batera dutxatu behar gara lotxa hori kentzeko. Baina orain nerabeza aroan gaude eta onartzekoa da batzuei lotsa ematen diela. Hau egin beharko litzateke:
    Hiru aldagela; bat neskentzat, bestea mutilentzat eta hirugarrena nahasia (nahi duten neska-mutilek elkarrekin aldatu eta dutxatzeko) eta dutxa irekiekin.

    TXAPELA GORDOA

    ResponderEliminar
  62. Txikitatik inposatzen digute neskak eta mutilak desberdinak garela eta komuna, dutxa, aldagela... desberdinetan egon behar garela. Nire ustez askori lotxa ematen digu beste sexukoen aurrean biluzik jartzea, baina hau ohitura falta besterik ez da, azken finean denak gizakiak garelako. Nire ustez egokiena hiru aldagela jartzea da; bat neskentzat, bestea mutilentzat eta hirugarrena nahasia (nahi duten neska-mutilek elkarrekin aldatu eta dutxatzeko) eta dutxa irekiekin. Denbora pasa ahala denak aldagela nahasia erabiliko genuela iruditzen zait azkenean ohikoena hori irudituko zaugulako
    ni mutila naiz.

    ResponderEliminar
  63. Niri berdin zait ze motatako dutxa baino egia da gendea egoten dela en la edad del pavo ta dena kritikatzen dutela gainera ez bazaude zure buruataz seguru ba ez zea dutxatuko horregatik C onena iruditzen zait horrela bakoitzak nahiduna ingou ta imaginatu 3.dutxan asieran pertxona bat ez dala sartzen baino denboakin jendeak konfiantza artukou ta asikoa sartzen ez dao presikk
    UNIKORNIOA

    ResponderEliminar
  64. Ni neska naiz, eta nik uste dut ez duela zentzurik ikastetxean jarduera guzti-guztiak neska-mutilek elkarrekin egitea, eta dutxatzerako orduan sexuz banatzea. Nik uste dut aldagelak sexuz bereiztea sexismoa dela. Eta gure ikastetxeko gimnasiorako, hiru aldagela egotea gustatuko litzaidake; bat neskentzat, bestea mutilentzat eta hirugarrena nahasia dutxa irekiekin. Zeren neska-mutil batzuei lotsa ematen die beraien sexukoa ez den norbaitekin dutxatzea.
    MARMOTA

    ResponderEliminar
  65. Ni mutila naiz eta ikastetxeetan jarduerak guzti-guztiak neskak eta mutilak elkarrekin nahasita egiten direla baina dutxatzerakoan banantzen gara nire ustez hau txikitatik buruan sartu digutelako neskak alde batetik eta mutilak beste aldetik joan behar direla baina onek ez luke horrela izan beharko ,Nik uste dut txikitatik dena batera dutxatzea buruan sartuko baligute, orain ez genuke arazorik edukiko. nik, hiru aldagela jarri nituzke, bat neskentzat beste bat mutilentzat eta bestea mixtoa bakoitzak nahi duenen sartzeko.
    TOPA

    ResponderEliminar
  66. Mutila naiz. Lehen esan deten bezala, ni oso lotxatia naiz eta ezingo nintzateke egon nesken aurrean biluzik, ezta mutilen aurrean ere. Hala ere, nik ez dut arazorik dutxa mixtoak egiteko opzioa egitea, konfiantza hartzean sartuko nintzateke, edo... probatzeko ez dakit. Hori bai ni -c aukerahartuko nuke, denentzat opzioa egongo zelako eta etzelako arazorik egongo. Gauz hauek txikitatik egin beharko ziren lotsa eta beste gauz horiek kentzeko, eta pentsatzeko era hori ezabatzeko ere.

    ABLLV

    ResponderEliminar
  67. Nik uste dut txikitatik erakutxi digutela bi aldagela daudela neskenak eta mutilenak eta ia horrela ohitu garela. Nik hiru aldagela jarriko nituzke bakoitzak nahi duena egiteko lehenengoa neskena bigarrena mutilena eta hirugarrena nahasia eta arrazaregatik uste dut ez dagoela arazorik azken finean denak pertsonak garelako. Azkenik komunen kontuarekin nik komun b) jarriko nuke komun sexugabeak dauden komunak daudela (itxiak) sexu guztientzat.

    mmm

    ResponderEliminar